Upload
trumoi
View
632
Download
42
Embed Size (px)
Citation preview
ARANTXA EGURZA
Primera edición
EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAKUMEENTZAT
1 Inauteriak edo inauteak
bereziki Europan eta
Amerikako hiri eta herrietan
neguaren bukaera aldera
jendeak mozorroturik
ospatzen dituen jaiak dira,
desfileak eginez edota
besterik gabe jai-giroan
murgilduz, kantuz, dantzan
eta zarata eginez.
[informazioa]
IÑAUTERIAK
2
Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu
osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren
jaiak dira.
Haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" da eta ,
mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur
egun 2 hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan.
Mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo
carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne
(haragi) eta levare (utzi).
Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta
iyote gehiagotan erabiltzen dira. ("Inausi" zuhaitzen
adarrak moztu udaberrirako prestatzeko)
Ihauterietan dena libre baitzen, gizarte molde guztiak
aldatzen ziren: eskalea aberats bilakatzen zen,
gizonezkoa emakume, apeza apezpiku ...
Guzti hau ez zen agintarien gustokoa. Horregatik behin
eta berriro debekatzen saiatzen ziren,
[ìnformazioa]
2 Iñauteriak data finkorik ez duten jaiak dira, Aste Santuaren daten menpe daudeFinkatuta dagoenean azken hauek 40 egun aurrerago kokatu izaten dira
EGUTEGIA
4
Urtarrilak 30, larunbata
! ! Tolosa,Irun, Donostia : Kaldereroak
Urtarrilak 31, igandea
! ! Irun, Donostia; Iñudeak eta artzaiak
Otsailak 1 eta 2, astelehena, asteartea :
! ! Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Joaldunak
Otsailak 4, Ostegun gizena
Otsailak 5, Ostiral mehea
Otsailak 6, Inaute Larunbata
Otsailak 7, Inaute igandea
! ! Zalduondo: Markitos
! ! Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak
! ! Mundaka: Atorrak
! ! Uztaritze: Errobiko Kaskarotak
! ! Maule-Lextarre: Maskaradak
Otsailak 8, Inaute astelehena
! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot!
Otsailak 9, Inaute Asteratea
! ! Arizkun: Hartza
! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot,
! ! Unanua: Mamoxarro
5
Liburu hau antolatzeko unean, Iñauterietako
pertsonaiak kokatu nahi nituen, ez bakarrik beraien
tokian,Iñauterietako egutegian ere bai
Horregatik ; pertsonaien kapituluek hiru kolore
ezberdinak dituzte
Iñauteri aurrekoak eta informazioa
! ! Igande iñauteriakoak
! ! Astelehen eta Astearte Iñautekoak
3 Kaldereroak Euskal Herriko zenbait herrietako inauterien pertsonaiak dira. Kaldereroen eguna ospatzeko, kaleetan zehar mozorroturik ibiliz, musika joz eta abestuz, [informazioa]
KALDEREROAK
7
Kalderero Hungariarren konpartsa 1891eko otsailaren 8an inauguratu zen.
Geroago, Irun'go Atsegiña Elkarteak berriro burutu zuen. Gaur egun, urtero, Inauterien aurreko larunbatean antolatzen dugu, eta ohiko ekintza bilakatu da.
Hauek osatzen dute kaldereroen taldea:
• erregina bat,
• bi dama ederrez lagunduta;
• ezkongaiak;
• hartza eta hezlea,
• musikari banda eta
• gainerako kideak.
Mozorroa; arropa koloretsua, urre koloreko lepokoak, txanponak apainduta eta eskuetan neskak pandereta eta mutilak sartaginak eta mailuak
8
!
[informazioa]!!
! ! !
[kanta]
KALDEREROAK
9
ZEIN EDERRA,
ZEIN XARMANTA
IRUNGO LURRA ETA HIRIA
HERRI JATOR IRUNDARRA
AGURTUZ DUGU ATSEGINA
HUNGARIAKO KALDERERO GARA
ETORRIRIK GAUR IRUNERA
LASTER MOMOK ARGITUKO DIGU
NAHIZ EGUNA, NAHIZ ETA GABA.
INAUTERI ALAIAREN
IRAGARLE GU GARA
BAI! ATSEGINA ETA ALGARA. (bis)
AIZAK • •
JO ZAK • • (bis)
JO ZAK • • • •
ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA
IRUNGO LURRA ETA HIRIA
HERRI JATOR IRUNDARRA
AGURTUZ DUGU ATSEGINA
10
[argazkiak] [kaldereroak kalean]
4 Iñude eta Artzaien eguna Donostian, Kaldereroen jaiaren hurrengo igandean ospatzen da. Garai batean menditik jaisten ziren artzainek eta hiriko inudeek elkarren artean nola egiten zuten irudikatzen du ospakizun horrek.[informazioa]
IÑUDEAK ETA ARTZAIAK
12
Donostian, Artzainen eta Inudeen Konpartsa inauteri tradizionalaren parte izanik, gure egunera arte iristea lortu zuen, kaldereroen konpartsarekin batera.
Konpartsako pertsonaia nagusiez gain (Iñudeak-ume txikiak zaintzen dituzten neska/eta Artzaiak).
Guztira, 180-200 lagunek hartzen dugu parte; postuak finkoak izan ohi dira, eta parte-hartzaileek baja eman ahala berritzen dira.
Gerora, Iñude eta Artzainen beste konpartsa batzuk sortuz joan dira probintziako hainbat herritan, bai eta Nafarroako herrietan ere.
[informazioa]
[iñudeak eta artzaiak]
5 Joalduna (joareak dituena) Nafarroa Garaiko iparraldeko Ituren eta Zubieta herrietan sorturiko euskal kulturako pertsonaia tradizionala da, joareak astinduzinauterien heldueraren berri ematen duena. [informazioa]
JOALDUNAK
14
Ituren eta Zubietako Inauterietan agertzen dira Joaldunak. Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte Inauteriak.
Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen.
Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara.
Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea.
Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak eta hango kaleak eta enparantza korritzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik, serio-serio.
Guztiek eramaten dute isipua eskuineko eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano honi "Ttuntturroa" esaten zaio; horregatik dute joaldunek “Ttuntturroak” izena.
Joaldunen janzkera desberdina da;
• Iturengoek ardi-larru doblea eta painelu gorriak
• Zubietakoek, ordea, ardi-larru bakarra eta zapi urdina.
15
[informazioa]
6 Zaldundoko Iñauteriak Zalduondon (Araba) ospatzen diren inauteriak dira. Markitos alegiazko pertsonaiaren inguruan ospatzen dira,[informazioa]
MARKITOS
17
Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia Marquitos traje beltzez jantzitako “panpina” da, gorbata darama eta lorea botoi-zuloan. Arrautza-oskolez egindako idunekoa darama. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da.
Igande Inauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon bat joaten da asto gainean, Marquitosen atzean, berari eutsiz, jausi ez dadin.
Astoa gidatzen dute, jauregi baten aurreraino, eta, han, Marquitos astotik jaitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute.
Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta, eta han goian geratzen da Marquitos hainbat orduz.
Arratsaldean prozesio zaratatsua abiatzen da Marquitos dagoen tokiraino,
Predikadorea izenekoa da buru, Kale-garbitzailea eta errauts-zabaltzailea doaz beltzez jantzita,
[informazioa]
Marquitos jaitsi eta gurdian jartzen dute.
Frontoira heltzen direnean epaia irakurtzen dio Predikadoreak Marquitosi: hil egin behar du,lurrean jarri eta su ematen diote. Taldeko guztiek egiten dute dantza haren inguruan.
18
7 Mundakako benetakomozorroa atorra zen.[informazioa].
ATORRAK
20
Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten.
Atorrak dira hauek. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu soinean.
Musikariek, batzuetan aurpegia bistan daramate eta beste batzuetan aurpegia estalita; bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan.
Mozorroa;
2 gona daramate soinean. Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta, atorra balitz legez. Horrexegatik esaten diete atorrak.
Ekitaldia;
kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean.
Portuan, petril gainera igo eta ilaran jartzen dira guztiak. Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri honetaz gainera aurreko urteetako abestiak ere izaten dituzte kantatzeko gai. Abesti zahar gehienen letra bitxia da; zatitxo bat, adibide gisa:
"Moja budi tajua
Artatxorio lakua
Samurri rhudiantar
O cualquier txori zantar".
Azken urteotan ohitura berria sortu da: lamiena.
Lamia jantzita kaleratzen da neska koadrila bat egun
berean. Gutxika-gutxika ohiturak aldatuz doaz
[informazioa]
21
8 Zaku-zaharrak aurpegia zapiz estalita eta lastoz beteriko zakuez jantzitako pertsonaiak dira, iluntzean karriketan barna dabilen jendea jotzeko asmotan puztutako maskuriak daramatzatenak.
[informazioa]
ZAKU ZAHARRAK
23
Lesakako Inauterietan Zakuzaharrak. Igande Inauterian, arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira (20 edo 25)
Mozorroa;
Gizon hauek gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten dute estalita, honen azpian lasto ugari eramaten dute, Aurpegia zapi batez dute estalita, begi eta ahoaren tokientan zuloak dituzten zapiak.
Puxika bana daramate eskuan.Banan-banan joaten ilaran, le, ie, ie oihuka.
Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela.
Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara Zakuzaharrak. Enparantza erdian burdinazko barra bat dago albo batetik bestera, eta hari eusten diote.
Une hortantxe herriko ume eta neska-mutikoek gainera egiten diete salto, zakuzaharrok lurrera botatzeko. Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta askok beren zaku jantziak galtzen dituzte, eta, ondorioz,
saralea zabaltzen da alderdi guztietara. Umeak, orduan, hasten dira saraleaz jolasten, elkarri botatzen diotela.
[informazioa]
24
[fraindarrak]
9 Uztaritzeko Inauteriak Lapurdiko herri horretan egiten diren inauteriak dira. Antzina, bi motatakoak ziren inauteri horietan parte hartzen zuten pertsonaiak: itxura zikin eta itxura dotoreko kotilungorriak,. [informazioa]
KOTILUNGORRIAK
26
Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira.
Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira. Astearte Inautean, Zanpantzar paseatzen dute, eta ondoren, erre..
Aipatutako lehen hiru egunotan dantzariak desfilean joaten dira batetik bestera.
Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorrek hartzen dute parte.
Mutilak izaten dira.
Talde hau joaten da lehen martxan, musikariak dituztela atzean.
Ondoren Ponpiera eta Kotilungarriak doaz.
Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira.
Mozorroa;
• gona gorria dute soinean, praka zurien gainetik
• artilezko jaka zuria
• koloreetako amantala, poltsikoan errautsa dute, airera eta jendeari botatzeko
• eskuan, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana buruan kapela luze piramidala
• gerrian zintzarri ugari eskegita
• aurpegia ehun gorrizko maskara batez estalia, aho eta begiak bistan dituztela.
Pertsonaia hauek umeak izutzen ibiltzen dira. Honez gain, etxekoek emandako eskudirua batzen dute. Sei edo zazpi orduz etxez etxe ibili ondoren, guztiak batera abiatzen dira txokoren batera, jatera.
[informazioa]
27
10 Zamalzain Zuberoako maskaradako aitzindari edo dantzari nagusietako bat da. Gerrian parpailazko kota batez beztitutako zaldi baten itxura darama.[informazioa].
ZAMALTZAIN
29
Zuberoako Maskarada -hala da deitua- urtearen hasieratik Astearte Inaute arte ospatzen da.
Ez du data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza izaten da elementu nagusia.
Astearte Inauterian egiten den "antzezpena" izan ohi da maskaradetako azkena.
Maskaradako pertsonaiak bi taldetan daude banatuta: gorriak eta beltzak. Lehenengoak, gorriak, garbi eta dotore jantzita daude, eta, jakina, gorria nagusitzen da haien arropetan.
Talde horretakoa Zamaltzain da
Gorrien ondoren musikariak doaz, eta, hurrengo, maskarada beltza.
Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrikadak aurkitu eta gainditu behar dituzte gure pertsonaiok, gorriek dantzatzen, eta, beltzek, berriz, batere ordenarik gabe. Herriko kaleetan zehar ibili ohi dira
Bitartean, beltzak Zamaltzain izorratzen ari dira; Zikiratzaileek ere harrapatu nahi dute Zamaltzain, baina ez dute lortzen.
[informazioa]
30
11 Kabalkadan parte hartzen duten pertsonaia gehiago ere badago. Erraldoitxoak ,…Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi itxuratzen dituzten panpinak dira,[informazioa]
ERRAILDOTXOAK
32
Nafarroa Beherean Inauteriek Maiatzaren amaiera arte irauten dute, eta ez dira herri bakar batetan ospatzen, gehiagotan baino. Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio.
Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi errepresentatzen duten panpinak dira eta dantzari
bik eramaten dituzte sorbalda gainean. Gorriak dantzarietariko bi izaten dira; apur bat desberdin jantzita, besteen nagusi edo gidari dira
Dantza dugu Kabalkadan elementu nagusia.
Enparantzara heldutakoan dantza nagusiak hasi ohi
dira. Gorriak dira dantzan egiten dutenak.
Dantzaren ondoren datoz "funtzioak" izenekoak. Zati
honetan, pertsonaia bakoitzak bere lanbide edo ofizioa
antzezten du: Ferratzaileek Zamaltzain eta Txerrero
ferratzen dituzte.Antzezpena amaitzeko, dantza egin ohi
dute denek batera.
33
[informazioa]
12 Ohitura errotu-errotuak daude Arizkunen, eta, esaterako, behinolako inauteriak mantentzen dira oraindik, hartza pertsonaia nagusia delarik.[informazioa]
HARTZA
35
Arizkungo Inauterietako pertsonaia nagusia dugu
Hartza. Herri honetan Korpus egunean bi damuñ
(etxazain) nagusi eta beste bi damuñ laguntzaile
aukeratu ohi dituzte. Baita beste damuñ etxekoandre bi
ere.
Igande Inauterian, gazteak herriko ostatuan gosaldu eta
"puska biltzera", etxez etxe eskatzera joaten ziren eta
dira. Arratsaldeko lauretan bildutakoa jaten zuten osta-
tuan, eta gero, enparantzara joan ohi ziren, dantzara.
Astelehen Inauteri gauean.Astelehen Inauterian aurreko
egunekoa errepikatzen zen, pausuz pausu.
Asteartean, ostera,egun honetako ardatz nagusia, gaur
egun ere, Hartza da. Gizon edo mutilen batek egiten du
hartzarena, gorputz osoa artilez estalita.
Batera eta bestera mugitzen da hartza, ihes egin eta
jendea izutzen du. Hartz-zaintzaileak darama lotuta,
bere ondoan edukitzea asko kostatzen bazaio ere. Taket
handia darama eskuan zaintzaileak, hartza
menderatzen laguntzeko. Inauterietan, egun honetan
baino ez dute dantzatzen Sagar-dantza hemen, mutilek
dantzatzen dute.
[informazioa]
36
13 Lantzeko Inauteria Nafarroa Garaiko eta Euskal Herriko inauteririk ezagunena da. [informazioa]
MIEL OTXIN ETA ZIRIPOT
38
Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa
Lantzen.
Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko,
Txatxoak..dira.
Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da,
txantxo batek eramaten du sorbalda gainean festak
dirauen bitartean.
Ziripot Lesakako Zakuzaharren antzerakoa da itxuraz.
Zaldiko zentauroa da, gizon batek, armazoi bat jarrita,
zaldiaren itxura hartzen du.. Txatxoek hainbat eratako
janzkera daukate, baina, hori bai, guztiena da oso
koloretsua. Eskuan erratza edo makila daramate.
Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, kolore
askotakoak horiek ere.
Astelehenean hasten da festa. Miel Otxin doa
jendetzaren buruan. Ziripot traketsa, oinez egin ezinik
dabil. Makila baten laguntza du oinez egiteko. Txatxoek
oihu eta dantza egiten dute.Txatxoek defenditu egiten
dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot lurrera botatzen
saiatzen da.
Astearte Inautean Miel Otxin da egun honetan nagusi.
Enparantzara eramaten dute Txatxoez inguraturik, eta
han epaitu egiten dute.
Tiroz hil eta sua egiten dute haren gorpuarekin.
[bideoa]
[ipuina]
39
[informazioa]
40
14 Unanu herriko inauteriak, mamoxarro eta muttu izeneko pertsonaiekin, Nafarroan ospatzen diren inauteri tradizional ikusgarri eta ospetsuenetakoak dira.[informazioa]
MAMOXARROAK
42
Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira
Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte
Inauterian ospatzen dira "Ijoteak".
Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: herriko
hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak
kaleratzen dira mozorratuta.
Mozorroa; kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate
soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian
gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko
zinta gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are
ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena: burdinazko
karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko. Ez daki inork
noiz eginak diren karatulok.
Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten
makilaren puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita.
Etxeetan arrautza, urdai eta abarrak oparitzen dizkiete,
eta zortziak herriko tabernan afaltzen dute bildutakoa.
Hamazazpi urtetik gorakoen eguna Astearte Inauteria
da, Mamoxarro handien eguna. Txikien moduan
mozorrotzen dira, eta arratsaldean oles egitera joaten
dira, musikarien laguntzarekink.
Mamoxarro handien atzetik beste gazte batzuk doaz ,
"Muttuak" dira, -. Abestu bai baina hitzik ezin dute egin,
horregatik dute Muttuak izena.
Batera eta bestera ibiltzen dira Mamoxarroak, beti
harrapakinen baten bila..
[informazioa]
43
15 Iñauteriei buruz asko irakurri, ikusi eta entzun dugu, orain ikusiko dugu zertaz gogoratzen gara
JOLASTERA
45
EUSKAL IÑAUTERIAK JOLASTERA!
Comprobarrespuesta
Pregunta 1 de 4Nortzuk iragartzen dute Iñauterien etorrera?
A. Kaldereroak
B. Momo
C. Olentzero
16 Bukatzeko liburua osatzeko erabili ditudan web helbideen zerrenda
BALIABIDEAK
47
iñudeak eta artzaiak
kresala dantza taldea (iñude eta artzaiak)
irungo atsegina (caldereros)
kaldereroen marrazkiak
donostiako iñudeak eta artzaiak
irungo artxibategia kaldereroen argazkiak
iñauteriei buruzko marrazkiak
euskal iñauterietako pertsonaiak
euskal iñauterietako pertsonaiak margotzeko
miel otxin eta ziripot;ipuina
iñauteriei buruzko eskema
dantzan euskal herrian
frandiarren bideoa
Mielotxin eta txatxu marrazkiak
wikipedia
48
Liburu honetan koloreekin kode bat egitea egokia iruditu zait;
• estekak [linkak] internetetik hartutako materiala
adierazteko
• Iñauteri aurretik, Iñauteri igandean eta Iñauteri
astelehen eta asteartean ateratzen diren pertsonaiak
Bi helburu bete nahi izan ditut,
• orain arte Iñauteriei buruzko lanak egiteko nik erabili
ditudan baliabideak elkartu eta egokitu ,(webguneak,
bideoak)
• ibook author aplikazioa erabili material guztiak era !
interaktiboan erabili ahal izateko
Arantxa Egurza 2016-otsaila