11
HAUR SOLDADUAK, ESKUBIDERIK GABEKO HAURRAK FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA

Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

  • Upload
    olatis

  • View
    64

  • Download
    2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Haur soldaduen eskubideak lantzeko powerra.

Citation preview

Page 1: Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

HAUR SOLDADUAK, ESKUBIDERIK GABEKO HAURRAK

FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA

Page 2: Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

Haurrak borrokako lehen lerroan egoten dira, batzuetan inolako babesik gabe.

6. art. Bizitzeko eskubidea

Page 3: Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

Sarri, haurrak indarrez errekrutatzen dituzte, eta haietako batzuek senideak hil behar izan dituzte, talde armatuan sartzeko.

7. art. Gurasoekin egoteko eta heziketa haien eskutik jasotzeko eskubidea

Page 4: Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

Taldean integratzeko, haurrek alde batera utzi behar dituzte beren erreferentziak eta iritziak, eta taldearenak berenganatu. Aldatu egiten dira erabat, eta izena ere aldatu behar izaten dute.

8. art. Nork bere nortasuna izateko eskubidea

Page 5: Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

Haurrek indarkeria eta tratu txarrak jasaten dituzte, borroketan ez ezik, baita kanpamenduko egunerokotasunean ere. Zigor gisa, esaterako, lo egitea edo jatea debekatu diezaiekete, edo katez lotu ditzakete, edo kolpatu.

19. art. Indarkeria mota ororen aurkako babesa jasotzeko eskubidea 37. art. Estatuak arduratuko dira haurrek torturarik edo/eta zigor krudel, anker edo umiliagarririk jasotzen ez dutela bermatzeaz (…); ezein haurri ezin zaio askatasuna ukatu modu ilegal edo bidegabean.

Page 6: Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

Neska soldaduek borrokalarien bortxaketak eta bestelako abusuak jasan behar izaten dituzte sarri (eta mutilek, batzuetan). Esklabo sexual bilakatzen dira, eta haien borreroak oso gutxitan epaitzen dituzte.

34. art. Hitzarmena sinatzen duten estatuek konpromisoa hartuko dute haurrak sexu-esplotazio orotatik eta sexu-indarkeria orotatik babesteko.

Page 7: Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

Nahiz eta haurrek lehen laguntza jasotzen duten zauriak edo gaixotasun onberak izanez gero, kasu gehienetan ez dago tratamendurik gaixotasun larriagoentzat. Sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunak izaten dira heriotza askoren jatorria.

24. art. Ahalik eta osasun-egoera onena izateko eta zerbitzu medikoak erabiltzeko eskubidea

Page 8: Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

Sarri, talde armatuek janaria eta jantziak edukitzeko aukera izango dutela aginduta erakartzen dituzte haurrak, baina, egiatan, oso gutxitan jasotzen dute elikadura nahikoa eta orekatua. Estalperik gabe bizi dira, babesik gabe eta miserian.

27. art. Bizi-maila egokia edukitzeko eskubidea (garapen fisikoa, mentala, espirituala, morala eta soziala ahalbidetuko dituena)

Page 9: Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

Haur soldaduak ez dira eskolara joaten, eta eskola-atzerapen handia dute. Gerrarako bakarrik prestatzen dituzte.

28. art. Hezkuntza-eskubidea

Page 10: Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

Normalean, ez dute atseden hartzeko eta behar adina lo egiteko aukerarik (funtsezkoa, garapen fisiko, intelektual eta sozialerako), nahiz eta tarteren bat izan dezaketen futbolean aritzeko edo beste modu batean entretenitzeko.

31. art. Atsedenerako eta aisiarako eskubidea

Page 11: Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

Haur soldaduek bortxazko lanak egin behar izaten dituzte, ordaindu gabeak eta oso-oso arriskutsuak.

32. Esplotazio ekonomikoaren kontrako babesa jasotzeko eskubidea