2
Nolako irakaslea izan nahi dudan; galdera ona. Ea ba erantzuna ematen dudan. Sormena izan, irudimena, eskulanetan trebea, komunikatzaile ona,( bai hizkuntza aldetik, baita gorputz adierazpenen aldetik ; zenbait haurrek keinu txiki bat aski dute eskatzen zaiena ulertzeko), hizkuntza maila txukuna izatea ( agian zenbait haurrentzat eredu bakarra izango baita)…. Haur bat mundu bat da eta era indibidual batean tratatzea merezi duenez, bakoitzaren beharretara moldatzen jakitea. Irudimen handia izatea. Lotsa gutxi, dinamikoa gelan, antzezlaria, jarrera irekia eta gogotsua izatea azken finean. Berritzaile ere; besteekin konektatzen jakitea. Haurrekin enpatia izatea eta era berean oso sensiblea izan. Errespetatua izan nahi badut, besteak errespetatzeko gai izan behar naiz. Etapa honetan haurrak izango duen garapenaren oinarri sendoak eraikitzen dira, beraz , gure papera oso garrantzitsua da , hortaz, garapen honetan lagungarri izateko prest egotea espero dut. Teknologia berrien inguruan, gaur egun presente daude geroz eta gehiago, beraz, aratago joan behar gara, nahi eta nahi ez pilak jarri eta hauen inguruko ezagutzak bereganatzea egokitzen zaigu. Egia da Haur Hezkuntzan erabiltzen diren teknologiak ez direla asko baina hala ere, zenbat eta gehiago jakin, hobe, batez ere, Lehen Hezkuntzan lan egiteko aukera badugulako ere. Argi dago minimo batzuk erabiltzen jakin behar dugula, beraz, ezin diegu horiei uko egin. Hala ere, lauhilabete honetan askotan esan dugun bezala, haurrek, Haur Hezkuntza burutzen ari direnean,

Hausnarketa finala

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Hausnarketa finala

Nolako irakaslea izan nahi dudan; galdera ona. Ea ba erantzuna ematen dudan.

Sormena izan, irudimena, eskulanetan trebea, komunikatzaile ona,( bai hizkuntza aldetik, baita gorputz adierazpenen aldetik ; zenbait haurrek keinu txiki bat aski dute eskatzen zaiena ulertzeko), hizkuntza maila txukuna izatea ( agian zenbait haurrentzat eredu bakarra izango baita)….

Haur bat mundu bat da eta era indibidual batean tratatzea merezi duenez, bakoitzaren beharretara moldatzen jakitea. Irudimen handia izatea. Lotsa gutxi, dinamikoa gelan, antzezlaria, jarrera irekia eta gogotsua izatea azken finean. Berritzaile ere; besteekin konektatzen jakitea.

Haurrekin enpatia izatea eta era berean oso sensiblea izan. Errespetatua izan nahi badut, besteak errespetatzeko gai izan behar naiz.

Etapa honetan haurrak izango duen garapenaren oinarri sendoak eraikitzen dira, beraz , gure papera oso garrantzitsua da , hortaz, garapen honetan lagungarri izateko prest egotea espero dut.

Teknologia berrien inguruan, gaur egun presente daude geroz eta gehiago, beraz, aratago joan behar gara, nahi eta nahi ez pilak jarri eta hauen inguruko ezagutzak bereganatzea egokitzen zaigu. Egia da Haur Hezkuntzan erabiltzen diren teknologiak ez direla asko baina hala ere, zenbat eta gehiago jakin, hobe, batez ere, Lehen Hezkuntzan lan egiteko aukera badugulako ere.

Argi dago minimo batzuk erabiltzen jakin behar dugula, beraz, ezin diegu horiei uko egin.

Hala ere, lauhilabete honetan askotan esan dugun bezala, haurrek, Haur Hezkuntza burutzen ari direnean, beste behar batzuk garatu behar dituzte: sozializazioa, autonomia, emozioak… eta gu hor egon behar gara lan honetan laguntza eskaintzeko, fisikoki diot; enpatia izan behar dugu haurrekin , beraz ez dezagun hori ordezkatu eta Teknkologia berriak behar direnean bakarrik erabil ditzagun.