6
1 HITZ KATEATUAK AMANTALA TALDEA: Juan Acha, Joseba Andrade, Garazi Arrizabalaga, Ane Atxalandabaso, Lorea Bayarri, Ainhoa Clemente eta Sofia de la Torre

Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza

1    

HITZ  KATEATUAK    

 

 

 

 

 

 

 

 

 

AMANTALA  TALDEA:  Juan  Acha,  Joseba  Andrade,  Garazi  Arrizabalaga,  Ane  

Atxalandabaso,  Lorea  Bayarri,  Ainhoa  Clemente  eta  Sofia  de  la  Torre  

 

 

 

Page 2: Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza

2    

AURKIBIDEA  

 

Zer  dira  hitz  kateatuak?..................................    ................................2  

Zertarako  erabiltzen  ditugu?.....................................................  ......2  

Prozesua…………………………………………………………………………………….…2  

Beste  baliabideak………………………………………………………………………  …4  

Bost  adibideak……………………..……………………………………………………….5  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Page 3: Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza

3    

Zer  dira?  

Hasteko  hitz  kateatuak  prozesu  luzearen  emaitza  dira.  Non  umeak  2-­‐3  urterekin  (hau  da  lehenengo  zikloan)  hasten  dira.  Bigarren  zikloan  prozesu  hori  gailurrera  iritziko  da  eta  lehen  hezkuntzan  hitz  kateatuak  egiteko  kapazak  izango  dira  umeak.  Hala  ere,  aipatu  behar  dugu  gelaren  araberakoa  dela  hau;  hau  da,  haur  hezkuntzako  bostgarren  mailako  azken  Hiru  hilabetean  ere  garatu  dezakegu.  

 

Zertarako  erabiltzen  ditugu?  

Hitz  kateatuek  umearen  garapen  linguistikoan  dute  bereziki  eragina.  Hau  da  hizkuntzaren  esparruan  dute  eragina.  Gainera,  haur  batek  hiztegi  gehiago  bereganatzeko  balio  digu  metodologia  honek.    

Askotan  klasean  dinamika  berriak  ezartzeko  ere  erabiltzen  ditugu  hitz  kateatuak.  Horrela  izanik,  silabak  ikasteko  edo  hiztegia  ikasteko  modu  berriak  erabiltzean  umeak  ere  monotoniatik  ateratzen  dira  eta  ere  ikasteko  beste  modu  bat  barneratzen  dute.  

2.  zikloari  dagokionez,  irakurketa  eta  idazketa  prozesuko  lehengo  pausuak  emateko  erabili  daitezke  hitz  kateatuak.  Silabekin  eta  hitzekin  jolasten  duten  dinamikak  direnez  haurraren  prozesu  horretan  eragina  dute,  finkatzen  dituztelako  irakurketaren  eta  idazketaren  oinarriak.  

 

Prozesu  bat  dela  kontuan  izanik,  haur  hezkuntzan  prozesu  hori  nola  garatzen  den,  zikloka  azaltzeko  beharra  dago.  

Lehenengo  zikloan,  2  urteko  gelan  ezin  ditugu  hitz  kateatuak  sartu  baina  hala  ere  andereñoak  hitzak  ondo  markatu  ditzake;  adibidez:  ipuin  bat  kontatzean,  abestean…  Horrela  ere  umeek  belarria  egingo  dute  ahoskatzeko  moduari.  

3  urteko  gelan  silabak  banatzeari  ekin  ahal  diegu,  baina  hasteko  prozesua  denez  bakarrik  haien  izenekin  edo  klaseko  izenekin  egin  beharko  genuke  prozesua.  Haurrak  txikiak  direnez  gehien  bat  dinamikoak  diren  jolasak  gustuko  dituzte  horregatik  silaba  banaketa  lantzeko  adibidez  txaloak  erabili  daitezke.    

Page 4: Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza

4    

Bigarren  zikloari  dagokionez,  lau  urteko  gelan  aurreko  urtean  hasitako  prozesua  jarraitu  behar  dugu  hiztegi  gehiago  sartuz.  Hala  ere,  umeentzat  komunak  diren  hitzak  (eguneroko  bizitzakoak)  izan  behar  dira:  gelako  gauzak(  arbela,  mahaia,  motxila,  aulkia…),  lekuak(  etxea,  ikastola,  bideo  gela,  patioa,  gimnasioa…),  animaliak,  koloreak…  Ezin  ditugu  ahaztu  izen  propioak  baina  prozesuaren  puntu  honetan  gutxika  abizenak  sartzen  hasi  gaitezke  (  umeen  garapenaren  arabera)  

Azkenik  bost  urteko  gelan,  haurrak  kapazak  izango  dira  silaba  bat  ematean  hitzak  sortzen  (  beti  beraien  bizitzan  komunak  diren  hitzak  izango  dira)  .  Hori  egiteko  baliabide  desberdinak  erabili  ditzakegu  hala  nola  kartelak  silaba  batekin  eta  ondoan  marrazki  bat  haurrak  erlazionatzeko  silaba  eta  irudia.  Gerora  prozesuak  aurrera  egiten  duenean  marrazkia  kenduko  dugu  umea  ez  mugatzeko  eta  silaba  horrekin  dakizkien  hitz  guztiak  sortu  ahal  izateko.  

Bost  urteko  hirugarren  hiru  hilabetean  hasi  daiteke  hitz  kateatuekin  (gelako  umeen  garapena  eta  hizkuntza  maila  kontuan  izanik).  Honetan  hasi  ahalko  gara  korroaren  dinamikarekin  non  bakarrik  haurrak  behar  ditugu  jolasteko.  Gerora  azalduko  dugu  dinamika  hau:  nola  egiten  den  eta  bere  arauak.  

 

Hitz  kateatuekin  batera  beste  baliabide  batzuk  erabili  ditzakegu,  horiek  hizkuntza  lantzen  dutenak  izanik  gehin  bat:  abestiak,  hitz  korapiloak,  izen  kartelak  edota  olerkiak.  Beste  aldetik,  umeen  gorputza  eta  irudimena  garatzen  duten  baliabideak  erabili  ditzakegu:  psikomotrizitatea  eta  marrazkiak.  

 

 

 

 

 

 

 

Page 5: Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza

5    

Jarraitzeko  bost  adibide  proposatzen  ditugu  hitz  kateatuak  lantzeko:  

1-­‐ SILABAK  ETA  TXALOAK:    Hiru  urteko  umeentzat  dago  bideratua  ekintza  hau.  Bakoitzak  bere  izena  esan  behar  du  silaba  bakoitzean  txalo  bat  emanez  eta  silabak  zenbatu  behar  ditu,  beste  batek  arbelean  edo  paper  batean  makilak  marrazten  dituen  bitartean.  Adibidez:  JON  (1),  LO-­‐RE-­‐A  (3),  A-­‐NE  (2)…  Horrela  haurrak  ez  ditu  bakarrik  bere  izenaren  silabak  barneratuko  baizik  eta  beste  batzuk  entzungo  eta  barneratuko  ditu,  umeak  elkarrekin  lanean  daudelako.  Gainera,  zenbakiak  ere  lantzen  dira  hizkuntzaz  aparte  dinamika  honen  bidez.  

2-­‐ DOMINO  JOLASA  (HITZAK  SORTU):    2.  Zikloan  bideratu  daitekeen  jolasa  da.  Domino  jolasean  ume  bakoitzak  txartel  bat  izango  du  silaba  batekin  eta  umeen  artean  hitzak  sortu  beharko  dituzte  dominoa  izango  balitz  bezala,  eta  era  batean  hitzak  kateatzen  joango  dira.  Jolas  hau  bi  modutara  egin  dezakegu:  batetik  lurrean  kartelak  jarriz  dominoan  bezala;  eta  bestetik,  ume  bat  aterako  da  esanez  nik  MA  silaba  dut  eta  orduan  beste  bat  aterako  da  nik  MU  eta  beste  batek  nik  A,  MAMUA  hitza  sortuz;  eta  horrela  hurrenez  hurren.  

3-­‐ KORROAREN  DINAMIKA:  Honi  buruzko  informazioa  bilatzean  zailtasun  handiko  dinamika  dela  pentsatu  genuen.  Horregatik  bost  urteko  gelan  dinamika  bideratu  genuen,  hurrengo  ondorioak  ateraz:  alde  batetik,  umeekin  hitz  egitean  hiztegi  pilo  bat  zeukatela  konturatu  ginen,  baina  eskatzen  genionean  aurreko  umeak  esandako  hitza  amaitu  den  silabaz  hasten  den  hitz  bat  esatea,  ez  zuten  oraindik  arintasun  hori  eta  beharrezkoa  zituzten  andereñoaren  keinuak,  klaseko  objektuak  begiratzea….  Hori  guztia  kontuan  hartuz,  dinamika  hau  bost  urteko  gelako  hirugarren  hiru  hilabetean  hasi  daiteke  eta  gerora  bereziki  lehenengo  mailan.  Haurrak  korro  baten  jezarriko  dira.  Andereñoa  hasiko  da  hitz  bat  esanez  eta  erlojuaren  sentsuan  umeek  aurrekoak  esandako  hitza  amaitzen  den  silabatik  hasten  den  hitz  bat  esan  beharko  du;  adibidez:  KIPULA,  LAPIKO,  KOTXEA,  AMANTALA…  Haur  bat  erratzen  denean  (hitz  bat  ez  dakielako  edo  esandako  hitz  bat  errepikatzen  duelako)  jokoa  amaitutzat  ematen  da  eta  berriro  hasten  da.  Hitz  kateatuak  lantzeko  jolas  hau  oso  malgua  da,  irakasle  bakoitzak  zentratu  ahal  duelako  nahi  duen  esparruan(  bakarrik  animalietan,  

Page 6: Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza

6    

koloreetan,  gelako  gauzetan…).  Hala  ere,  oinarrizko  arau  batzuk  daude.  Alde  batetik,  joko  honetan  hizkuntza  egokia  erabili  behar  da  beraz  umeei  hitz  desegokiak  alde  batera  ustea  esan  behar  diegu:  tonto,  leloa…    Bestetik,  umeen  arteko  errespetua,  azkenean  jokoa  ume  bat  erratzean  amaitzen  delako  eta  ume  hori  txarto  ez  sentitzea  sustatu  behar  dugulako.  

4-­‐ ARGAZKIAK/MARRAZKIAK  ETA  HITZAK:  Haur  Hezkuntza  osoan  zehar  egin  daitekeen  dinamika  da.  Hori  egiteko  argazkiak  edo  marrazkiak  erabili  daitezke.  Ume  bakoitzak  irudiak  ikustean  zer  den  esan  beharko  du  eta  gero  marrazkiaren  txartelari  buelta  emanez  hitza  idatzita  ikusiko  du.  Adibidez:  irudian  elefante  bat  agertuko  da,  haurrak  elefantea  dela  identifikatu  beharko  du  eta  gero  txartelari  buelta  emanez  elefante  hitza  ikusiko  du  idatzita  edo  silabatua    (beti  letra  larriz).  

5-­‐ SOINUAK  ETA  SILABAK  (ORDENAGAILUAREKIN  JOLASAK):  2.zikloan  aplikatu  daiteke  horrelako  dinamika  bat.  Oso  garrantzitsua  da  ume  batek  ulertzea  hitz  batek  grafia  duela  eta  bestetik  soinua.  Horregatik  oso  baliagarriak  dira  honelako  jolasak.  Jolas  honetan  umeek  ordenagailuan  silabak  ikusiko  dituzte  adibidez:  MA,  LO,  TZE,  KU  eta  orduan  entzungo  da  TZE,  orduan  haurrak  silaba  egokia  aukeratu  beharko  du.  Hurrengo  pausuan,  marrazki  edo  irudi  bat  agertuko  da  pantailan  eta  horren  azpian  silaba  anitz;  haurrak  marrazkia  zer  den  entzungo  du  eta  orduan  pantailan  dauden  silabekin  osatuko  du  hitza.  Adibidez:  ume  baten  irudia  agertuko  da,  azpian  hurrengo  silabak:  U,  ME,  KA,  A,  TZE  eta  LA,  gero  hitza  entzungo  du  eta  azkenik  haurrak  dituen  silabekin  hitza  sortu  beharko  du.  Beste  jolas  bat  izango  litzateke  “Begizorrotz”.  (aurkezpenekoa).