33
ILUSTRAZIOA SARRERA ILUSTRAZIO MOTAK INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA

Ilustrazioa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Aurkezpen honetan ilustrazioaren azalpen labur duzu. Nola landu informaziorako, literaturarako edota musikarako lanen ilustrazioak ? Ilustrazioan erabil ohi diren teknikak eta gai hauen adibide desberdinak dituzu azalpenak ongi jarraitu eta ulertu ahal izateko.

Citation preview

Page 1: Ilustrazioa

ILUSTRAZIOA

SARRERA

ILUSTRAZIO MOTAK

INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 2: Ilustrazioa

SARRERA

“Orduan ene begiak harresiaren oinera zuzendu, eta

jauzi egin nuen! Hantxe zegoen, printze txikiarengana

luzatua, hogeita hamar segundotan edonork akaba

dezakeen suge hori horietako bat.”

Printze Txikia. ANTOINE DE SAINT-EXUPÉRY. 1943

Page 3: Ilustrazioa

SARRERA

Ilustrazioa esaten diogu lan mota batzuekin batera agertu ohi diren irudien bidezko azalpen edo adierazpenei. Ilustrazioa erabiltzen duten lan mota batzuk hauek dira: azalpen katalogoak, literatura, musika edota beste batzuk. Ilustrazioaren helburu nagusia gai bat azaldu, adierazi edo apaintzea da.

Page 4: Ilustrazioa

SARRERA

Ilustrazioaren bitartez ikuslegoari oinarrizko

informazioa eman behar zaio, eta honetarako, ilustratzaileek

teknika desberdinak erabili ohi dituzte: argazkia, marrazkia,

muntaiak etab., batzuetan kolorez eta bestetan zuri beltzez.

Ilustrazioetarako erabiltzen diren formak eta koloreak, adierazi nahi den gaia edo

mezuaren arabera aukeratu behar dira.

Page 5: Ilustrazioa

SARRERA

Ilustrazioak izan behar duen ezaugarri nagusia irudiaren garbitasuna da, batez ere azalpenerako ilustrazioan, mapak edo tresnen erabilerarako ilustrazioetan adibidez

Page 6: Ilustrazioa

SARRERA

Enpresarientzako lehiaketa baterako ilustrazio honetan irudiaren garbitasuna oso

ongi ikus dezakegu. Lerroak eta formak modu sinplean

erabili dira. Koloreek formen gainazalak osorik betetzen dituzte aurkezpen

ona eta garbitasuna lortzeko.

Page 7: Ilustrazioa

ILUSTRAZIOA

SARRERA

ILUSTRAZIO MOTAK

INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 8: Ilustrazioa

ILUSTRAZIO MOTAK

Ikasgai honetan ilustrazio mota hauek aztertuko ditugu: informaziorako ilustrazioa eta literatura eta musika lanen ilustrazioa.

Informaziorako ilustrazio honetan,

forma eta koloreen erabilera azaldu nahi den gaiaren arabera

landu ditu egileak.Xehetasunek garrantzi

berezia dute irudian, formak eta koloreak oso

zehatzak direlarik.

Page 9: Ilustrazioa

ILUSTRAZIO MOTAK

Antoine de Saint-Exupéry idazle frantziarrak, Printze

Txikia ipuina idatzi zuenean, ilustrazioak egin

zituen baita ere, literaturaren bitartez adierazi zuen mezua irudien bitartez ere

adieraziz aldi berean.

Page 10: Ilustrazioa

ILUSTRAZIO MOTAK

Hiru Truku musika taldearen disko azalean,

taldeko partaideak nortzuk diren erakutsi

nahi da era original batean. Honetarako, koloretako argazki muntaia erabili da

kolore apaletako hondo baten gainean.

Page 11: Ilustrazioa

ILUSTRAZIOA

SARRERA

ILUSTRAZIO MOTAK

INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 12: Ilustrazioa

INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA

Testu liburu, entziklopedia, hiztegi eta antzerakoetan, askotan irudiak erabiltzen dira gaia beste era batean azaldu edo adierazteko. Ilustrazio mota honen helburu nagusia irakurleei informazioa ematea da. Testuaren bitartez azaltzen den gaia hobeto ulertzeko askotan irudiak behar izaten dira.

Page 13: Ilustrazioa

INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA

Bideokameraren pila aldatzeko jarraitu behar diren pausuak

azaltzen dizkigu irudiak. Manualean agertzen diren

azalpen idatziekin batera, pila aldatzeko jarraitu behar diren

pausuak marrazkien bitartez ere agertzen dira. Ilustratzaileak

bideokameraren atal desberdinak xehetasunez azaltzen ditu. Era

honetan, jarraitu behar diren pausuak modu errazean ulertuko

ditu irakurle edo ikusleak.

Page 14: Ilustrazioa

INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA

Beheko ilustrazioa historiako azalpen bat osatzeko erabili da. Ilustrazio honen helburua irudien bitartez informazioa ematea da. Formak eta lerroak herrialdeen mugak eta maparen koordenadak adierazteko erabili dira, eta koloreak herrialdeen berezitasunak adierazteko.

Page 15: Ilustrazioa

ILUSTRAZIOA

SARRERA

ILUSTRAZIO MOTAK

INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 16: Ilustrazioa

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

Literaturako lanen ilustrazioan garrantzitsuena gaia da,hau da, literaturak adierazten duen mezua kontuan izan behar da irudiaren bitartez ere mezu berdina adierazteko.

Page 17: Ilustrazioa

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

Ezkerreko irudian umeentzako ipuin desberdinak jasotzen dituen liburu baten azalerako ilustrazioa dugu. Eskuineko irudian liburuaren azala ikus dezakegu.

Page 18: Ilustrazioa

Ilustrazio honetan formak eta koloreak haurrentzat eginak

dira. Otsoa eta astoaren keinuak aprobetxatu ditu

egileak irudia testuaren inguruan kokatzeko. Ekintza

kokatzeko, paisaia marraztu du egileak. Irudian koloreak

alaiak eta biziak dira.

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 19: Ilustrazioa

Azeria eta zaldia umeentzako ipuinaren ilustrazio honetan, ohiko liburuen itxura erabili

beharrean egitura desberdina erabili du egileak, beti ere

ezarritako testuak errespetatuz. Erabilitako teknika akuarela

eta tinta izan da.

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 20: Ilustrazioa

“Contemplas maravillado lo que ocurre alrededor y

escuchas el sonido de un espléndido batir de alas. Alzas

la vista emocionado y observas que el primer Dragón del Arco

Iris vuelve a casa.”FIN

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 21: Ilustrazioa

Irakurle edo ikuslearen adina kontuan izan behar den

ezaugarri garrantzitsua da ilustrazioa lantzerakoan.

Literaturaren gaia eta irakurleen adina aldatzen

denean, ilustrazioaren estiloa ere aldatu egiten da.

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 22: Ilustrazioa

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

Ondorengo irudietan literaturako pertsonaia

batzuen ilustrazioak aztertuko ditugu. Kasu bakoitzean

ilustratzaileak erabilitako teknika behatu eta aztertu:

lerro motak, koloreak eta hauek aplikatzeko modua, irudiaren aurkezpena eta

garbitasuna etab.

Page 23: Ilustrazioa

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 24: Ilustrazioa

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 25: Ilustrazioa

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 26: Ilustrazioa

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 27: Ilustrazioa

ILUSTRAZIOA

SARRERA

ILUSTRAZIO MOTAK

INFORMAZIORAKO ILUSTRAZIOA

LITERATURA LANEN ILUSTRAZIOA

MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA

Page 28: Ilustrazioa

MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA

Diskoak ilustratzeko, musika eta hitzen bitartez zabaltzen den mezua kontuan izan behar da. Honez gain, musika taldearen irudia, ingurunea, herrialdea eta antzerako ezaugarriak ere kontuan izan behar dira.

Page 29: Ilustrazioa

MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA

Azalak eta kontrazalak erabiltzen dira CDak ilustratzeko, era honetan egileak bi irudien artean lotura bat sor dezake. Erabilitako teknikak oso desberdinak izan ohi dira: argazkiak, muntaiak, marrazkiak, pintura etab.

Page 30: Ilustrazioa

MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA

Batzutan CD albumaren barnealdea ere ilustratzen da: abestien hitzekin batera, argazkiak eta mota askotako ilustrazioak agertu ohi dira. Era honetan, lotura bat sortzen da musika, hitzak eta irudien bitartez adierazten den mezuarekin.

Page 31: Ilustrazioa

MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA

Fool´s Garden taldearen CD honen azala eta kontrazalaren artean jarraipena dagoela ikus dezakegu. Ilustratzaileak marrazkia eta pintura erabili ditu irudian kolore biziak eta kontrasteak sortzeko. Diskoa eta abestien izenburuak idazteko espazio zuriak utzi ditu erdialdean.

Page 32: Ilustrazioa

MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA

Nirvana taldearen CD hau ilustratzeko, Robert Fisherrek argazkia eta marrazkia erabili ditu. Azalean eta kontrazalean, ilustratzaileak lekua utzi du taldearen izena, CDaren izenburua eta abestiak idazteko.

Page 33: Ilustrazioa

MUSIKA LANEN ILUSTRAZIOA

Oskorriren CD hau umeentzako da, horregatik ilustrazioan ume txikien argazkiak erabili dira. Azalean, argazkiak kolorez agertzen dira: lauki txikietako argazkiak kolore bizi eta beroez eginak, eta lauki handietakoak kolore hotzez. Era honetan, kontrastea sortzen da, aurpegiak bereizi ahal izateko.