6

Ipuina diapositibetan

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ipuina diapositibetan
Page 2: Ipuina diapositibetan

Bazen behin Alai izenek mutil bat. Txinparta herritxoan bizi zen. Herri hau oso polita zen eta bertako jendea oso pozik bizi

zen.

Alaik lo egiten zuen bakoitzean amets oso politak zituen eta hauek ego bihurtzen ziren. Lotan ez zegoenean Alairi izugarri gustatzen zitzaion bai lorak ureztatzea, bai tximeletak harrapatzea.

Baina...Txinparta herritxoan bazen Mutur Zikin izeneko sorgin itsusi eta gaizto bat. Sorgin hau, beti haserre egoten zen eta ez zitzaion bat ere gustatzen herriko jendea pozik ikustea, horrek izugarri amorratzen zuen.

Page 3: Ipuina diapositibetan

Egun batean, Alai lorak ureztatzen zebilen eta bat-batean Mutur Zikin sorgina agertu eta...ZAS!!! Alai harrapatu eta bere txabolara eraman zuen.

Sorgin gaiztoak gela batean sartu, atea itxi eta giltza paparretik zintzilikatu zuen.Alai triste-triste gelditu zen, eta hain triste zegoen ametsik egin ere ezin zuela. Ametsik gabe herri guztia oso triste zegoen. Denak haserre.

Sorginaren gaiztakeria alboan zegoen Betipozik herrira ere ailegatu zen. Hemen, Maddi izeneko neska eder bat bizi zen. Maddik mugitzen zen bakoitzean arrosa usain gozo bat airean uzten zuen. Herriko jendeak usain gozo hau usaintzean guztiz liluraturik gelditzen zen eta betiko maitatzeko eta laguntzeko prest zeuden.

Page 4: Ipuina diapositibetan

Maddik beti aitari lanean gelditzen zion aizkorarekin egurraz ebagiz. Baloia ere gustuko zuen eta bere laguntxoekin futbolean aritzen zen.

Sorginak Alairi egindakoz enteratzean ziztu bizian abiatu zen Txinparta herrira. Bertara heldu zenean dantzaka hasi zen. Dantza izugarri polita, ez duzue imajinatzen zelako dantza !! Hain zen liluragarria dantza airean usain gozo-gozoa antzematen zela.

Page 5: Ipuina diapositibetan

Mutur Zikin Maddi dantzaka ikustean urduritzen hasi zen eta gorputz guztitik ikaragarrizko azkura hasi zitzaion. Jasanezina. Arraskatzen zen baina azkura hori handituz eta handituz zihoan. Sorgin gaiztoa PUFFF !!! desagertu arte. Ke pilo bat irten zen eta bere paparrean zeraman giltza lurrera jauzi zen.

Maddik giltza hartu eta korrika Mutur Zikinen txabolara joan zen. Giltz horrekin gelako atea zabaldu eta hantxe aurkitu zuen Alai triste-triste.

Page 6: Ipuina diapositibetan

Maddik poltsikotik hauts batzuk atera eta puts eginez gela osoan bota zituen Fuuu....!!! Horrela Alai berriz poz-pozik

zegoen eta amets egiteko gai zen berriz ere.

Hortik aurrera bai Txinparta herrian eta bai Betipozik herrian zoriontsu bizi izan ziren elkar maitatuz eta lagunduz.