8
IPUINEN KUTXA Elbi Markes Zumaran HH 1. maila

Ipuinen kutxa biberria

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ipuinen kutxa biberria

IPUINEN KUTXAElbi Markes Zumaran

HH 1. maila

Page 2: Ipuinen kutxa biberria

AURKIBIDEA:

1 – Erabilitako tresna eta materialak 2 - Jarraitutako pausuak 3 – Erabilera 4 – Adin gomendagarria 5 – Garatzen dituzten gaitasunak 6 – Nondik bururatu zaidan ideia 7 – Kostua Materiala Erabilitako denbora 8 - Hausnarketa

Page 3: Ipuinen kutxa biberria

Materialak:

Marrazkiak Kartoia Kola, folioak Kutxa

Erregela Artaziak Pintzela Arkatza

Page 4: Ipuinen kutxa biberria

Jarraitutako pausuak:

Lehenengo plantilla bat egingo dugu kuboak egiteko eta gero kartoian marraztu eta moztu. Ondoren, kartoia tolestu eta kolarekin itsatsi, lau kuboak egin arte.

Marrazkien aukeraketa egin ondoren, moztu eta kolarekin itsatsi kuboaren alde bakoitzean.

Kuboak hondo zikatuta daudenean beste kola mota batekin (barniz antzerakoa, baina gogortasuna ematen duena) eta pintzel batekin lauki bakoitza pasatuko dugu. Esku bat norabide baten eta zikatzen denean beste norabidean berriz eman.

Horrela kuboak gorputz gehiago hartzen du eta iraunkorragoa egiten da.

Page 5: Ipuinen kutxa biberria

Nola jolasten da

Jostailua, ipuinak asmatzeko erabiliko da. Kuboak dado bezela erabiliko dira eta goruntza botako ditugu. Jausterakoan goiko aldean geratzen den marrazkia izango da abiapuntu istorio bat sortzeko.

Jolasten duenak erabakiko du zenbat kubo erabili nahi dituen. Jokalariak bat baino gehiago izan daiteke, adibidez; bi haurrek, bakoitzak bi kubo erabili dezakete eta bakoitzak bere ipuina asmatu tokatu zaien irudiak adierazten duenarekin, edota bien artean osatu ipuina.

Binaka, banaka edo launaka asmatu daitezke ipuinak haurrak nahi duten arabera. Hori bai, hasi baino lehen adoztuko dute zelan egingo duten.

Page 6: Ipuinen kutxa biberria

NorentzatJolas hau 5 – 6 urte duten haurrentzat pentsatuta dago.Adin hontan haurrak historio baten haria jarraitzeko eta garatzeko kapazitatea bereganatuta du. Hizkuntzaren erabilera ere gero eta aberatsagoa da, irudimen handia du eta komunikatzeko gaitasunean aurrera egiteko ipuinak eta historioak tresna baliagarriak dira, gainera oso gogoko izaten

dituzte.Sormena lantzeko ere aproposa da haurrarentzat ipuinak eta historioak asmatzea.

Bestalde, inprobizazioa oso interegarria dela iruditzen zait, zeren ipuina asmatzerakoan, haurrak bere barruan izan litekeen beldur, arazo edo bestelako sentipenak adierazteko edo kanporatzeko aukera eman lezaioke.

Ideia nere lagun batekin hizketan bururatu zitzaidan, antzerako jostailu batekin bere lobarekin jolastu zuela komentatu zidanean.

Page 7: Ipuinen kutxa biberria

Kostua

Kutxa 2 euro Kola (barniz) 3, 80

Beste materialak birziklatuak eta etxean nituenak dira.

Denbora aldetik, lau arratsalde izan dira gutxi gora behera eman ditudanak jostailua egiten.

Page 8: Ipuinen kutxa biberria

HausnarketaJostailua bukatu nuenean, nere ilobatxoekin, Maddi 9 urtekoa eta Haizea 7 urtekoa , probatu nuen eta irurok jolastu genuen. Gustura hartu zuten, baita historio polittak asmatu ere. Maddi oso askar sartu zen berari tokatu zitzaion irudiarekin ipuina asmatzen, gainera gustora ari zela ikusi nuen. Baina, Haizeak ez zuen nahi jolastu, berak entzule papera hartu zuen.

Zalantzak ditut agian, 5-6 urtekoarentzat erakargarria izango den ala ez, zeren, hainbat liburu eta ipuin dute eskuragarri… ,baina oso interesgarria iruditzen zait haurrekin ipuinen sorkuntza lantzea era honetan, haiek duten irudimena eta mundu magikoa ezagutzeko, eta lehen esan bezala komunikazio ez ohizkoa izateko bide moduan erabili daitekelako.

Baita ere, psikomotrizitate saioan sorkuntzaren atalean

erabiltzeko baliagarria izan daiteke.