11
1 Jolasak Egileak: Izarne Arrieta Ainhoa Artetxe Ruben Camarero June Diaz Maider Elordui Joana Karrillo Gela: 1S20G Ikasturtea:2014/2015 Irakaslea: Asier Romero

Jolasak: Haur Hezkuntza

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Jolasak: Haur Hezkuntza

  1  

Jolasak

Egileak: Izarne Arrieta

Ainhoa Artetxe Ruben Camarero

June Diaz Maider Elordui Joana Karrillo

Gela: 1S20G Ikasturtea:2014/2015

Irakaslea: Asier Romero

Page 2: Jolasak: Haur Hezkuntza

  2  

AURKIBIDEA

Jolasaren Kontzeptua eta Definizioa …………….. 3orr.

Jolasaren Ezaugarriak ………………………………3-4orr.

Jolasen Sailkapena …………………………………..4orr.

Jolas Tradizionalak/ Jolas Modernoak ……………..5orr.

Jostailuak ……………………………………………..5orr.

Jolasak lantzeko jarraibideak ………………………..5-6orr.

Jolasaren Plangintza…………………………………..6orr.

Jolasaren Behaketa eta Ebaluazioa …………………..6orr.

Jolasaren garrantzia Euskararen eremua ………….....6orr.

Jolasa ……………………………………………………7-10orr.

Erreferentzia Bibliografikoak………………………….…11orr.

Page 3: Jolasak: Haur Hezkuntza

  3  

Komunikazio Gaitasunaren Garapena

JOLASAK

Jolasaren kontzeptua e ta de f inizioa:

Jolasak gizartearen historia guztian existitu izan dira, hauek unibertsalak badira ere haurraren adinaren arabera eboluzionatzen joan dira, eta hau horrela izanik ere jolasek bere inguruneko kulturaren araberako ezaugarri desberdinak dituzte.

Haurrak jolas egiten du bere gaitasunak, mundua eta ingurua ezagutzeko.

Jolasa beharrezko jarduera da gizakiarentzat eta biziki garrantzitsua da arlo sozialean, gizarte-jokabide batzuk entseatzeko aukera ematen baitu; era berean, tresna baliagarria da gaitasun intelektualak, mugitzeko gaitasunak edo gaitasun afektiboak eskuratu eta garatzeko, eta hori guztia atseginez egin behar da, inolako obligaziorik sentitu gabe eta, jarduera orok bezalaxe, denbora eta espazioa eskatzen ditu egin ahal izateko.

Jo lasaren ezaugarr iak:

Jolasaren bidez haurrak gauza berriak ikasten ditu, ikertu egiten du, sormenaz gozatzen du, pentsamenduak adierazten ditu, bulkadak eta emozioak kanporatzen ditu, ametsak betetzen ditu eta helduak debekatzen dion guztia egiten du.

Jolasak definizio anitz baditu ere, ikerketa gehienek diote jolasak badituela ezaugarri konkretu batzuk:

• Jarduera atsegina da.

• Jolasak librea, berez sortzen dena eta erabat borondatezkoa izan behar du.

• Jolasak berak badu helburu bat.

• Jolasa fikziozko errealitate batean egiten da.

• Jolas guztiek muga bat dute espazioan eta denboran.

• Jolasak jarduera dakar berarekin.

• Jolasa haurtzaroari lotutako jarduera bat da.

• Jolasa sortzetikoa da.

• Jolasaren bitartez, zein eboluzio-etapan dagoen erakusten du haurrak.

Page 4: Jolasak: Haur Hezkuntza

  4  

• Jolasak haurrari bere burua irmotzeko aukera ematen dio.

• Jolasak haurraren prozesu sozializatzailea bultzatzen du.

• Jolasak desberdintasunak konpentsatzeko, jendea integratzeko eta errehabilitatzeko funtzioa betetzen du.

• Jolasean, materiala ez da ezinbestekoa.

Jolas librea berez sortutakoa da, haurrak proposatuta, eta lehen aipatutako ezaugarri guztiak ditu; jolas gidatua berriz, helduak proposatuta sortzen da eta, beraz, ez du askatasunaren eta berezkotasunaren kondizioa betetzen.

Jolasen sai lkapena: JOLAS MOTAK

Jolasa funtsezkoa da haurraren garapen indibidual eta sozialean; horregatik oso garrantzitsua da jolasa haurren eguneroko jarreretan sartzea. Jolasaren bitartez haurrak bere une ebolutiboa erakusten digu.

GARATZEN DUTEN ALDERDIAREN ARABERAKO SAILKAPENA

1- Jolas ps ikomotorrak: Haurrek haren burua esploratzen dute eta debora guztian neurtzen dute egin dezaketena. Jolas horiek hurrengoak dira:

• Gorputza ezagutzeko jolasak: haurrek haien gorputz-atal guztiez jabetzeko balio dutenak.

• Jolas motorrak: oreka, erlaxazioa, espazioaren antolamendua .... garatzen laguntzen dute.

• Jolas sentsorialak: entzumen-, ikusmen-, ukimen, dastamen- eta usaimen-diskriminazioa lantzen dute.

• Baldintza fisikoari dagozkion jolasak: giharrak oro har indartzen laguntzen dute.

Lehen 6 urtetan, mugimendu jolasak dira nagusi horrela gorputz eskemaz jabetu eta beraien buruaren irudia eratzen dute.

2- Jolas Kognitiboak: abstrakziora eta sormenera daraman pentsamendua garatzeko jolasak. Bi motatakoak izan daitezke:

• Manipulazio-jolasak: honen artean eraikuntza-jolasa aurkitzen da, pentsamendu abstraktua estimulatzen dute.

• Esplorazio- edo aurkikuntza-jolasa: objektuekin harremanetan dauden jolasak dira.

• Beste jolas mota batzuk: arreta- eta oroimen-jolasak, irudimen-jolasak eta hizkuntza-jolasak.

3- Jolas sozialak: taldean egiten diren jarduera ludikoak dira.

4- Jolas afektibo-emozionalak:

• Rol-jokoek edo jolas dramatikoek haurrari egoera pertsonal jakin batzuk onartzen eta menderatzen lagun diezaiokete.

• Autoestima-jolasek norbanakoari den bezalakoa izateaz pozik sentitzen eta bee burua onartzen laguntzen diote.

Page 5: Jolasak: Haur Hezkuntza

  5  

Jolas Modernoak

Gaur egun erabiltzen diren jolas gehienak dira, futbola eta saskibaloia adibidez.

Jolas Tradizionalak

Belaunaldiz belaunaldi ahoz transmitituriko jokoak dira. Materiak sinpleak erabiltzen dira eta ez dute arau finkorik izaten, oinarri bat bakarrik dute abiapuntu.

Jostailuak

Jostailua jolasteko objektutzat ikusi behar da, helduak fabrikatua nahiz haurrak berak landua edo naturalki lortua, nahierara jolasteko aukera bultzatzen duena, gaitasunak garatzen dituena eta sormena eta irudimena sustatzen dituena beti eta jolasa bera aberasten duena.

JOSTAILUAK SAILKATZEKO IRIZPIDEAK:

• Sustatzen duten garapen- arloaren araberako sailkapena:

Sustatzen duten garapena Jostailu mota

Motrizitatea larria---------------------------- Motrizitate xehea-----------------------------

Trizikloak, punteria jolasak, patinak Eraikuntza jokoak, panpinak janztea eta eranztea eta abar.

Soziabilizazioa Imitazioa jolasak( ibilgailuak, sukaldetxoak,,dendak, medikuak eta abar.) mahai jokoak …

Adimena Gauzak elkarrekin lotu, bereizi, formak eta koloreak bereizi, memorizatu, hausnartu …

Sormena eta irudimena Imitazio jokoak, adierazpenekoak, esku-lanak, mozorroak …

Afektibitatea Pelutxe panpinak, haurrengan atxikimendu sentimenduak sortzen dituzten pertsonai edo objektu mota guztiak …

Hizkuntza Txotxongiloak, adierazpen-jokoak, kaseteak …

Jolasak Lantzeko Jarraibidea

ZER ALDERDI HARTU BEHAR DUGU KONTUAN JOLAS BAT LANTZEKO ORDUAN?

Jolas bat lantzeko alderdi hauek hartu behar dira kontuan: jolas horrekin lortu nahi diren helburuak zehaztea,

jolasari izena ematea, Adimena, partaide kopurua eta denbora

Jolasaren azalpena:

- Aurkezteko modua:garbia eta zuzena.Jolas motaren arabera istoriotxo bat kontatu daiteke.

Page 6: Jolasak: Haur Hezkuntza

  6  

- Hezitzaileen zeregina: jolas hasi baino lehen hezitzaileak bere rola zein izango den pentsatu behar

du.

- Jolasaren garapena: jolasa zelan egiten den, zeintzuk diren jolasaren helburuak, arauak eta abar.

- Jolasaren amaieran: jolasa amaitutzat emateko behar den egoera adierazi behar da.

Jolasaren lekua:barneko edo kanpoko jolasa.

Baliabide materialak.

Ebaluazioa: Alderdi horiek guztiak kontuan hartuta, komeni da jolasaren fitxa bat egitea, item guztiak jasoko

dituena.

Jolasaren Plangintza

Jolas bat planifikatzerakoan, garrantzitsua da ekintza orokor batzuk egitea, kontuan hartu behar direnak jolas saio bat programatzeko garaian.

1-Jolas aukeratzea: partaideen ezaugarriak(adina, espazioa eta abar.), espazioaren eta materialaren ezaugarriak, testuinguru soziokulturala, asmoa eta lortu beharreko helburuak eta abar.

2-Girotzea, giro berezia sortu beharko da, elementu motibatzaileekin. Adibidez, aurpegia margotzea, mozorroak jartzea, musika erabiltzea eta abar.

3-Aurkezpena. Argi eta garbi azaldu.

4- Arauak barneratzea.

5-Jolasa egitea. Ez dugu ahaztu behar haurrak direla jolasaren protagonistak.

6-Ebaluazioa. Haurrek beraien bizipen pertsonalak komenta ditzaten, jolasak espero ziren helburuak bete dituen ala ez baloratu ahal izateko. Hezitzaileak partaideen behaketa egin behar du jolasa egiten den bitartean.

Jolasen behaketa eta ebaluaketa

Jolasen bitartez hezitzailea haur bakoitza behatu eta ebaluatu ditzake.

Behaketa informazioa jasotzeko metodo zientifiko gisa

Behaketa informazioa jasotzeko tresnatzat hartuko dugu. Bi multzotan sailka ditzakegu:

• Zuzeneko behaketa: Hezitzaileak egunero hezkuntza-jardueran egiten duena da.

• Zeharkako behaketa: informazioa jaso eta ondoren erabiltzeko gorde den informazioa da.

Jolasaren Garrantzia Euskararen Eremuan Jolasak, euskararen eremuan ere eragiten du. Ezinbesteko garrantzia dute hizkuntzaren normalizazioan. Alde batetik hizkuntza baten ezagutza prozesuetan ematen diren hiru ardatz nagusiak betetzen dituelako: motibazioa, ezagutza eta erabilera, eta beste alde batetik transmisioa ahalbidetzen duelako. Horrez gain haurrak euren artean edo beste edozeinekin euskaraz erlazionatzeak dakar jolasak eta hizkuntza honek gozatzeko ere balio duela demostratzen da, euskara oharkabean barneratuz.

Page 7: Jolasak: Haur Hezkuntza

  7  

Jolasak

Hautatutako jolasak hauek dira:

1)Ezkutaketa  Helburuak   Garapena   -Mugimenduzko eta adimen estrategiak lantzea. -Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua garatzea.    

 

Jolasari hasiera eman aurretik, zotz egiteko jolas baten bidez aukeratuko da bete nor izango den. Jokalari hori pareta baten kontra jarriko da, besoekin begiak estalita. Beste jokalari guztiak paretatik hamar bat metrora jarriko dira jolasa hasteko. Horien helburua paretaraino iristea izango da. Betetzen dagoenak "bat, bi, hiru, eguzki" esango du eta bira emango du beste jokalariei begiratzeko. Beste guztiak aurrera mugituko dira, bete denak "bat, bi, hiru, eguzki" esaten duen bitartean. Baina esaldia bukatutakoan gelditu egin beharko dira, betetzen dagoenak mugitzen ikus ez ditzan. Mugitzen ikusiz gero atzera itzuli beharko dute. Paretara iritsitakoan "eguzki!" esan beharko dute, eta pareta ukitu. Denak paretaraino iritsi direnean, betetzen dagoenari hatzetatik helduko diote. Horrek "eguzki!" esango du eta hori entzundakoan beste guztiek korrika alde egingo dute. Bidean bete denak norbait harrapatuko balu, azken hori bete izango da hurrengo txandan.  

Partaide  kopurua   Adina   Gutxienez 2 (hobe gehiago)   3  urtetik  aurrera  Materiala   Espazioa  Ezer ez   Edozein    

 

 

 

 

 

 

Page 8: Jolasak: Haur Hezkuntza

  8  

2)TRUKUMEA  Helburuak   Garapena  

- Garapen   psikomotorra   lantzea:   oreka,  malgutasuna…    

- Garapen   kognitiboa   lantzea:   zenbakiak  aipatzea,  zenbakien  jarraipena  jakitzea…  

   

Harri   edo   egur   tako   bat   bota   behar   da   lehenengo  zenbakira   eta   oin   batekin   saltoka   ibilbide   guztia  egin  behar  da.    Bueltan,  “bat”  zenbakia  dagoen  laukiko  harria  hartu  eta  kanpora   salto  egin  behar  da.   Zenbaki   guztiekin  berdina  egingo  da.  

 Partaide  kopurua   Adina                      -­‐Nahi  beste.   5  urtetik  aurrera  Materiala   Espazioa  

- Klarionak,  lurra  margozteko.  - Harri  txiki  bat  kide  bakoitzarentzako.  

- Toki  zabal  batean,  itxia  zein  irekia.  

 

 

 

 

3)Ping  pong  pilota  Helburuak   Garapena  -­‐Psikomotrizitatea  lantzea.  -­‐Oroimena  lantzea.  -­‐Konfiantza  hartzea.  -­‐Lotsa  baratzea.  -­‐Lankidetza  aritzea.  -­‐Ondo  pasatzea.      

-­‐Denok  korruan  jarriko  gara  eta  bat  erdian  geratuko  da.   Erdian   dagoena   saltoka   hasiko   da   eta   abestiak  dioen   bezala   norbait   ukitzen   duenean   bestea   ere  saltoka  hasiko  da.  Horrela  denok  saltoka  hasi  arte.                Abestia:  “Ni  ping  pong  pilota  naiz,                                              Ta  salto,  salto,  salto,                                                Saltoka  ari  naiz.                                              Ukitzen  bazaitut.                                              Salto!!!”    Ping  pong  pilota  bideoa    

Partaide  kopurua   Adina            -­‐Nahi  beste.   3  urtetik  aurrera  Materiala   Espazioa            -­‐Ezer  ez.   -­‐Leku  irekia  eta  zabala.    

 

 

 

Page 9: Jolasak: Haur Hezkuntza

  9  

 

4)  Txorro  morro  Helburuak   Garapena    -­‐Bizitasuna  lantzea.  -­‐Oreka  mantzentzea.  

 

-­‐Bi   talde   osatzen   dira   eta   jolaskide   bat   aukeratzen  da   amarena   egin   dezan.Amak   jolasaren   zaindaria  da.   Zein   talde   egongo   den   behean   eta   zein   goian  erabakitzeko,   zozketa   egingo   da.   Beheko  taldekideak   ilaran   jarriko   dira.   Ilarakako  lehenengoak   burua   eta   besoak   amaren   belaunen  parean   jarriko   ditu,   eta   atzetik   doazenek   burua  aurrekoaren  hanka  artean  jarriko  dute.  Gero,  beste  taldeko   kideek   salto   egingo   dute,   makurtuta  daudenen  gainetik.  -­‐   Salto   egiterakoan   erortzen   badira   edo   ez  erortzeko  ahaleginean  hankak  astoen  azpian  biltzen  badituzte,  jolasa  galduko  dute.  -­‐   Guztiak   ilarararen   gainean   jartzea   lortzen  dutenean   salto   egin   duen   lehenak   honako   galdera  hau   egingo   die   azpian   daudenei:   “Txorro   morro,  piko,  tallo,  ke?”    -­‐Hitz   bakoitza   hatz   bati   dagokio:   Txorro   behatz  txikiari,  morro  nagiari,  piko  luzeari,  tallo  erakusleari  eta  ke  lodiari.    -­‐   Beraz,   galdera   egitearekin   batera   jolaskideak  behatzetako   bat   aukeratu   beharko   du.   Azpian  daudenek   zein   behatz   aukeratu   duen   asmatu  beharko  dute  libre  geratzeko.    

Partaide  kopurua   Adina  5  pertsonatik  aurrerako  bi  talde.   6-­‐7  urtetik  aurrerako  pertsonentzat.  Materiala   Espazioa  Ez  da  objeturik  behar.   -­‐Leku  nahiko  zabala.    

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Page 10: Jolasak: Haur Hezkuntza

  10  

 

5)SOKA  SALTO  Helburuak   Garapena    -­‐Mugimen-­‐trebetasunak  eta  erritmoa  lantzea.  -­‐Pertsona   bakoitzaren   eta   taldearen   ahalegina  balioestea   eta   errespetatzea:   talde   lanean   jardutea,  proposatutako  jarduerak  aurrera  eramateko.  

 

-­‐Jolas   honetan   bi   lagunen   artean   eragingo   diote  sokari,  buelta  osoak  emanez.  -­‐  Jolas  honen  gakoa  ahalik  eta  salto  gehien  ematea  da.   Beraz,   zenbat   eta   salto   gehiago   egin,   alegia,  zenbat   eta   zaharrago   ezkondu,   hainbat   hobe.  Ondorengo   abesti   hau   kantatzen   da   jolastu  bitartean.            “Aita,  ama,            Zenbat  urterekin          ezkonduko  naiz;          txikia  naiz  eta          ez  dakit….          1,  2,  3,  4,  5,…”  

Partaide  kopurua   Adina  Gutxienez  5  (hobe  gehiago)   4  urtetik  aurrera.  Materiala   Espazioa  -­‐Soka.   -­‐Kalean   jolasteko   aproposa   da,   baina   gela   zabal   batean  

ere  egin  daieteke,  gelak  nahiko  altuera  badu.    

Page 11: Jolasak: Haur Hezkuntza

  11  

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOA:

BOIX, T; VICHÉ, M (1990): Animación y gestión cultural. Grupo dissabte, Valentzia.

CASCÓN, P. eta beste zenbait (1971): Ocio y sociedad de clases. Fontanella. Bartzelona.

COORDINACIÓ CATALANA DE COLONIAS, CASALS I CLUBS D´ESPLAI (2000): Per educar en I´esplai. L´animación d´activitats de lleure infantil i juvenil, Claret, Badalona.

DE BORJA, M: RAJADELL, N; ROVIERA, m. ; viladés, M. A.(1994): Les ludoteques catalanes. Estudi d’una realitat, Universitat de Barcelona, Divisió de Ciències de l’Educació, Bartzelona.

DE BORJA, M. (1980) El juego infantil. Organización de las ludotecas, Oikos-tau, Bartzelona.

Garagordobil Landazabal Maite (2006): 4-12urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta sarmen jolasak. Ibaizabal.

LÓPEZ, M.; VILLEGAS; J.(1999): Organización de las ludotecas, Editorials CCS, Madril.

PARCERISA, A (1988): Colónies escolars. Organització, activitats i recursos, Col·lecció el llapis, Ed Graó, BArtelona.

PUIG, J. M; TRILLA, J. (1996): La pedagogía del ocio, Laertes, Psicopedagogia, Bartzelona.

SUSPERREGI X. (2005) Betiko jolasak. Oiartzungo jolasak.

URTXINTXA ESKOLA. (2010) 2. Edizioa. Katramila goizetik gauerako abesti-jolasak.