Upload
mezkurra
View
542
Download
5
Embed Size (px)
Citation preview
Data: 2014/02/18 orrialdea: 1
ZENBAKIZKO MODELIZAZIOA 2013-2014 Ikasturtea
Kalkulu aurreratuak
ARIKETAK
1. Pratt zubiaren kalkulua
Aurreko gaietan aztertutako Pratt egitura zurruntasun eta erresistentzia
irizpideen arabera dimentsionatu dugu. Egiaztatu egitura gilbordura
kontsideratuz. Horretarako, kalkulu estatiko-linealean erabilitako modeloa erabili
eta lortu zein den gilbordurako segurtasun-koefizientea eta dagokion
gilbordura-modua. Jaso emaitzak dokumentu baten.
2. Partikula bereizlea
Bibrazio bidez dentsitatearen arabera partikulak bereiztea helburu duen
dispositiboa jasotzen du 1. (a) irudiak. Ariketa honen helburua izango da berau
eusten duen egitura egiaztatzea (ikus 1. (b) irudia).
(a) (b)
1. irudia: partikula bereizlea.
Partikula bereizlea
Egitura
Oinarriko plakak
Barra bertikalak
Barra diagonalak
Goiko markoa
Alboetako plakak
Data: 2014/02/18 orrialdea: 2
ZENBAKIZKO MODELIZAZIOA 2013-2014 Ikasturtea
Egitura bertikalki eta diagonalki lotutako barrez osatuta dago. Beronek eusten
duen goiko markoaren gainean bermatzen da partikula bereizlea. Egitura
zurruntzeko asmoz, barra diagonalak plaka batzuei soldatuta daude. Lurrera
lotzeko beste plaka batzuk kokatzen dira barra bertikalen oinarrian.
Egitura guztia AISI 1020 materialaz egina dago. Modeloa egiteko barra guztiak
elementu unidimentsionalak kontsideratuko dira, eta plaka guztiak 5 mm-ko
lodiera duten elementu bidimentsionalak.
Partikula bereizleak egiturara transmititzen dituen eraginak honela modeliza
daitezke:
2. irudia: goiko markoaren gaineko kargak.
Ondorengoa ezagutu nahi da:
- Egituraren segurtasun-koefizientea erresistentzi irizpidea hartuz.
- Gilbordurako segurtasun-koefizientea.
- Lehenbiziko 5 maiztasun naturalak eta dagozkien bibrazio-moduak.
x y
z
Fz = 1000 N
Fx = 750 N Fy = 500 N Fz = 1000 N
Data: 2014/02/18 orrialdea: 3
ZENBAKIZKO MODELIZAZIOA 2013-2014 Ikasturtea
3. Kasu praktikoa
Ikasle bakoitzak bere interesekoa den kalkulu bat planteatuko du, ikasgaian
ikusitako edukiei lotuta egongo dena.
Analisia egiteko modeloa ondo azaldu beharko da, berau gauzatzeko hartutako
hipotesi eta erabakiak garbi adieraziz.
Kalkuluaren helburua garbi adierazi beharko da, eta berau lortzeko kalkulu
estatiko-linealak nahiz aurreratuak erabiliko dira. Ezinbesteko baldintza izango
da diseinu azterketa bat planteatzea ariketaren ebazpenean, lortu nahi den
helburua lortzeko.