Upload
idoiaensunza
View
413
Download
9
Embed Size (px)
Citation preview
KANTU KONTARI
1. Komenigarri izango zaizue, azken ekoizpenerako bete behar izango duzuen prozesua argi izatea. Horretarako, hiruko taldeak egin eta aztertu ondoko txantiloia. Ezer falta bada, gehitu eta soberan zeozer ikusten baduzue, planteatu ikaskideei.
Zer ikasiko dugu?Nolako jarduerak egingo ditugu?
Nola ebaluatuko dugu lana?
Lirikaren ezaugarri nagusiak bereizten.
Eskemak egiten. Abesti bat aztertzen
ikuspuntu ezberdinak kontuan hartuz.
Abestien aurkezpena egiteko azalpen testua idazten.
Prestatuko azalpenak ahoz jendeaurrean ematen.
Lirikaz dakidana kanporatu.
Lirika herrikoiaren zenbait ezaugarri ezagutu.
Ezaugarri horiek dituzten zenbait kantu entzun eta abestu
Zenbait ariketa egin ezaugarri horietaz jabetzeko.
Abestiak aztertu eta kontaketa bihurtu.
Eskema bat egin..
Azalpen testua idatzi.
Ahozko azalpenak eman.
Auto-ebaluazioaren bidez
Ikaskideen ebaluazioaren bidez
Aurkeztutako lantxoen bidez
Probatxoen bidez Koadernoak
zuzenduz Azken ekoizpenaren
bidez …
JARRERAK Parte-hartze
aktiboaren bidez Talde-lanetan kideak
errespetatuz …
2.
jarduera. XALBADORREN HERIOTZEAN
Hirunaka jarriko zarete. Xalbadorren heriotzean fotomontaia adi entzun eta ikusiko duzue. Ondoren, beheko galderak erantzungo dituzue. Bukatutakoan, talde handian, abestiari lotutako zenbait alderdiz jardungo duzue irakaslearekin batera.Azkenik, denon artean abesteari ekingo diogu.
Zer motatako abestiak dituzue gogoko?
Zergatik gustatzen zaizu abesti bat: letragatik edo musikagatik?
Abestietako letren atzean ba al dago esanahirik?
Zer kontatzen dute?
Euskal kantarik ezagutzen al duzue? Zein? Nork abesten du?
http://www.youtube.com/watch?v=Ze6RRujw3Co
Ezagutzen zenuten abestia? Zer kontatzen da abestian? Nor da protagonista?
Non bizi da? Nola?
Zer egiten du?
Zer dakarkizue burura?
XALBADORREN HERIOTZEAN
Adiskide bat bazenbenetan bihozberapoesiaren hegoeksentimenduzko bertsoekantzaldatzen zutena.
Plazetako kantaribakardadez josiahitzen lihoa irutenbere barnean irautenoinazez ikasia...ikasia
Non hago, zer larretanUrepeleko artzainamendi hegaletan goraoroitzapenen geroraihesetan joan hintzana. (Bis)
Hesia urraturiklibratu huen kantalotura guztietatikgorputzaren mugetatikaske sentitu nahirik.
Azken hatsa huelabertsorik sakonenainoiz esan ezin direnestalitako hegienoihurik bortitzena... bortitzena
Non hago.........
BERTZOLARITZA.
3. jarduera. Hirunaka jarriko zarete. Denbora tartetxo bat emango zaizue etxean
bertsolaritzari buruz lortutako informazioa elkartrukatzeko eta komunean
jartzeko. Ondoren, talde bakoitzak lortu duen informazioaren berri emango du
ahoz. Zehaztu nor izango den taldeko bozeramalea. Beste taldeetakoek adi
entzun beharko dute , arau bat bete behar izango baituzue ”ezin izango da
informazio bera errepikatu”.
BERTSOLARITZARI BURUZKOINFORMAZIOA
4.Jarduera
Taldean bildurik, jo ezazue www.bertsozale.com helbidera eta ezkerreko
zutabean bertsoak aukeraren gainean klikatu eta barnean entzuteko bertsoak
hautatu. Bertsolaria, doinua, jardun mota…ezberdinak aukeratu. Entzun,
disfrutatu eta ikasi!
Bertsoak entzuten diharduzuen bitartean, bete ezazue honako txantiloi hau eta
gero irakasleari eman.
Entzuteko bertsoak
Taldea: ............. Taldekideak: ................................................ Eguna: ...............
Entzundako bertsoaren egilea
Doinua Neurria Gaia Bestelako datu jakingarririk?
Zuen iritzia
5. jarduera. Taldekatze berbera mantenduz, zeuek edota ezagun batek bizi
izandako pasadizoren bat aukeratu beharko duzue ( txikitan ibaira erori
zenekoa, irakasleak txuletarekin harrapatu zuen egunekoa…) eta doinu bat
aukeratuz bertso bihurtu beharko duzue pasadizoa. Ondoren, abesteari ekingo
diozue. GOGORATU AURREKO JARDUERAN IKUSITAKOA. ANIMO!
GURE BERTSOA GURE
BERTSOA
6. Jarduera
A
Lukainkatxo bi guri emotea ez da milagro handie, etxekoandrie barkatu ez bazara ondo notadu.
B
Gaztea nintzanean denbora batean
ez nintzan sosegatzen ezkondu anean.
Urkiolako denderuari larogeigarren urtean zaldar batek urten deutso orkatilako zanean.
C
D FZure otorduan madari, adarrak ditu hamabi; etxe hontako alabatxoak baba lorearea dirudi
.
Bedeinkatua izan dedillo etxe hontako jendia, pobre ta umil dabiltzanentzat badute borondatia.
E
Astotxo bat baneuka buztan zuriegaz Ermure joateko
gona gornegaz.
Kanta itzazue honako hauek aurreko jarduerako dantza koplak kantatzeko erabili dituzuen doinuetan, bakoitzari ondo datorkiona egokituz.
Neure laztanak jaten deu
Oraingo neskatilek
Arrabako landea Neure laztanak jaten deu dauken gogoaz balego Gorbeien mailukiekaz ogie
ezkonduko litzakez hantxe egingo geunke ostera be eukiko deu
ota moltzoagaz. zirikin zakien. luze ta linde garrie.
Emandako informazioan oinarrituta, esan kopla zahar hauetatik zeintzuk diren eskekoak eta zeintzuk dantzarakoak.
Goiko testuetan azpimarratu kopla zaharraren ezaugarriak Sailkatu koplak neurriaren arabera Batueraz ez dauden hitzak azpimarratu eta batueraz jarri.
7. jarduera.
Eguzkie yoan da
bere amaganabiher etorriko dadenpora ona bada.
Astotxo bat baneukobuzten zuriegazErmure yoatekogona gorriegaz.
Amorebidetakobizi-alargunebakarrik egon barikhartuixu lagune.
Hamalau zapatarikein dabe junteazeinek lenago yosizapata puntea.
Tiriki tauki taukimailuaren hotsahamalau hargin bainohoba dok harotza.
Agure buruzurioilanda zaleanok irakatsi deutsugurera bidea?
Gazteak badakizuzelan dantzan eginburua gora-gorakaderai eragin.
Neure laztanak yaten deumailukiekaz ogieostera bere eukiko deu luze ta linde garrie.
Mari Karmen yoskileaetxe oneko alabeaegun baten yosten dituprakak eta arkondarea.
Aspaldien eztot ikusiai Donostiko Fidelaha baino gurago neunketxarri onaren gibela.
Dingili dango Mariñebeti honela bagiñebeti honela izatekoburue deukek ariñe.
Leihotxu bet ein behar dotitsasoaren pareanhandixi ikusteko neurelaztantxoa doanean.
Itsasoan ure lodiezta hondarrik agirineure laztana ikustearrenpaseuko nintike handi.
Bilbon barberurik askoendemas Barrenkaleanneu bere haraxe noaburuen min dodanean.
Neure kapela makurrabeti tabernara gurahalakon baten itxikotazunberdiren kontura.
Ederregia zara zusoloan beharrerakohartuixu kaballeruekalean pasiorako.
XVIII. MENDEKO KANTU LIRIKOAK
Izen honekin Ipar Euskal Herrian XVIII. mende aldera, nahiz aurretik nahiz ondoren, sortutako kantu lirikoak ezagutzen dira.
Kantu lirikoek, zenbait ñabardura gorabehera, maitasuna edo amodioa dute gaitzat: despedida kantak dira, edo amodioa adieraztekoak, edo onartu gabeko maitasunaren aurrean frustrazioa agertzen dutenak. Aipagarria da kantuok duten funtzio moralizatzailea, hau da, zerbait irakatsi nahi dute; amodioak sor ditzakeen kalteez neskak ohartaraztea dute helburu batzuek; Gehienek, ordea, abisu itxura dute: fideltasuna proposatzen dute amoranteen arteko harreman eredutzat.
Lili bat ikusi dut baratze batean, desiratzen bai'nuke nere sahetsean lorea ez du galtzen, udan ez neguan, haren parerik ez da bertze bat munduan!
Deliberatu? nuen gau batez joaiteralili arraro haren eskurat hartzera.Ez bainuen pensatzen beiratzen zutela!...Gau hartan uste nuen, han galtzen nintzela!
Etsenplu bat nahi dut eman guzieri, eta partikularzki jende gazteari: Gauaz ibiltzen dena ez da zuhur ari; ni begiraturen naiz, eskerrak Jaunari!
1. nere sahatsean: nire ondoan2. deliberatu,, erabaki3. etsenplu: adibide
Metaforen erabilera da azpigenero honek duen ezaugarririk aipagarriena eta politena. Baliabide estilistiko honek ematen baitio kantu lirikoari xarma eta lilura.
Baina zer da metafora?
Hitz baten benetako esanahia beste hitz bati ematea. Hau da, bi hitzen arteko antzekotasunen bat kontuan izanda, bi elementuak identifikatzea, beti ere, bien arteko konparazio espliziturik egin gabe.
Azken pestetan egin nituen izarraren ezagutzak; denen artetik ageri ziren haren begi urdin-beltzak; irri pollit bat egin baitzautan, piztu zauztan esperantzak.
izarra = neska
Kantu lirikoen kasuan, maitearen irudia adierazteko erabiltzen da metafora. Oro han hiru elementurekin identifikatu ohi da emakumearen irudia: izarrarekin, lorearekin eta txoriarekin.
LILI BAT IKUSI DUT
Lili bat ikusi dut baratze batian;Desiratzen bainuen nere sahetsian.Lorie ez du galtzen udan ez neguian;Haren parerik ez da bertze bat munduan.
Deliberatu izan dut gau batez joaiteratLili agrados haren besoetan hartzerat.Ez bainuien pensatzen guardiatzen zutela:Gau hartan uste nuen han galtzen nitzela.
Badut abisu bat emaiteko herriko yenderiEta partikulazki gazte dieneri:Gauaz dabilan hori ez dela zuhurregi.Ni eskapatu bainaz eskerrak Yainkoari
http://www.goear.com/listen/0c39326/---
EIJERRA ZIRA, MAITIA
Eijerra zira, maitia,
erraiten deizut egia;
nurk eraman ote deizu lehen floria?
-Eztizu egin izotzik,
ez eta ere karrunik
ene lehen floriari kalte egin dienik.
-Landan eder iratze,
behi ederrak aretxe;
zu bezalako politetarik desir nuke bi seme.
-Horren maite ba'naizu,
obrak irakats itzatzu:
Elizala eraman eta han espusa nezazu.
-Apezak dira España'n,
bereterrak Erruma'n;
hurak hanti jin artino,
gitian txosta kanberan.
-Aita dizut hil-berri,
amak eztizu urt'erdi;
zurekilan libertitzeko dolua dizut barnegi.
-Oihaneko otsua,
dolu dereiat,gaxua,
antxuekin lo'gin eta zeren barurik beihua.
-Enun ez ni otsua,
gutiago gaxua,
antxuekin lo'ginik ere kuntent gabez beinua.
-Bortu goretan lanhape
hur-bazterretan ahate;
zu bezalako falsietarik eztizut nahi deusere.
http://www.goear.com/listen/606cfe8/eijerra-zira-maitia-kantu-lirikoa
8.jarduera: “ XVIII. Mendeko kantu lirikoak” testua irakurriko duzue . Ondoren, “ Lili bat
ikusi dut” eta “ Eijerra zira maitea” kantu lirikoak entzun eta irakurriko dituzue ea gaia
eta maitearen irudia identifikatzeko gai zareten kantuotan .
http://www.goear.com/listen/606cfe8/eijerra-zira-maitia-kantu-lirikoa
http://www.goear.com/listen/0c39326/---
9. jarduera: Esaera zaharrak, atsotitzak. Bikoteka bilduko zarete eta atsotitzak lantzeko
aukeretan murgilduko. Klikatu hemen eta hasi! euskaljakintza : atsotitzak edo,
http://www.ametza.com/bbk/htdocs/garate.htm . Ondoren, gehien gustatu zaizkizuen hamar
atsotitzen bildumatxoa idatziko duzue.
ATSOTITZAK ESANAHIA1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
10.jarduera. Eskema bat egin
NOLA EGIN ESKEMA BAT
Testuko ideia nagusiak zein bigarren mailakoak ordena logikoan erlazionaturik azaltzen dituen adierazpen grafikoa da eskema.
Nola egin eskema bat
• Hasteko, arreta handiz irakurri behar da testua edukiaz zein igorlearen komunikazio asmoaz jabetzeko.
• Hori egin ondoren, edukia nola antolatuta daukan ikusl behar da, hau da, egitura identlfikatu behar da: kausa/ondoriozkoa, konparaziozkoa, deskribapenezkoa... Unitate honetan langai ditugun testuel dagokienez, deskribapenezko egitura dute; izan ere, gai beraren alderdi ugari garatzen dituzte paragrafoek.
• Testuaren atalak identlfikatu ondoren, haietako bakoitzean dauden kontzeptu nagusiak bereizi behar dira.
• Kontzeptu horiekin lotutako ideia nagusiak identifikatzea izango da hurrengo pausoa.
• Azkenlk, informazio hori guztia eskeman adieraztea besterik ez da geratzen. Egitura deskriptlboa duen informaazio-testu baten eskemak olnarrlzko osagai hauek ditu:
a) Eskemaren izenburua: testuaren izenburuarekin bat etorrl ohi da.
b) Testuaren egitura: haren atal kopuruaren baitan zatituko dugu eskemaren lehen hezurdura.
e) Markatutako eglturaren atal bakoitzean hari dagokion hitza zein harekin erlazionatutako ideia nagusia idatziko dugu.
d) Azkenlk, atal horietako bakoitzarl beharrezko adarrak gehituko dlzklogu, bakoitzean dagokion hitza eta ideia nagusiak zein bigarren mailakoak gehltuz.
Eskema motak
1. Zenbakiz egindakoa
2. Letraz egindakoa
3. Zuhaitz itxurakoa
LIRIKA
LIRIKA 1. Ezaugarriak
1.1.giza sentimenduen… 2. Azpigeneroak 2.1………………..
A. Lirika a) Ezaugarriak
a)giza sentimenduen… b) ……………. b) Azpigeneroak
11. jarduera
• Erlazionatu ondorengo kontzeptuak dagokion baieztapenarekin
KONTZEPTUAK BAIEZTAPENAK
ESKEKO KOPLA
DANTZARAKO KOPLA
LIRIKA
BERTSOLARITZA
KANTU LIRIKOA
ATSOTITZAK
KOPLA ZAHARRA
• Maitasuna du gaitzat
• Kopla zaharra
• Gehienek 10 eta 8 silabako bi lerro pare, edo 8, 8,10 eta 8 silabako lau lerro dituzte,oin errimadunak.
• Ezaugarri nagusia errepika da.
• Maitearen irudia izarra, txoria eta lorearekin identifikatzen da.
• Eguneroko bizimodutik herriak aterata.
• Lirika
• Giza sentimenduen espresioak biltzen ditu
• Lehen zatian izadiaren sinbolismora jotzen du
• Bat- batekotasuna
• Puntu bakoitzak errimatu behar du.
• Erromeria giroan kantatzen dira
• Funtzio moralizatzailea dute
Sailka itzazu testuak dagokien azpigeneroaren izenaren baitan. Eta justifika ezazu zure aukeraketa bakoitzaren identitatea markatzen duten ezaugarriak aipatuz.
A) Oles eta Oles
Hau haizearen epela! Airean dabil orbela. Etxe hontako jende leialak gabon jainkoak diela
Zapata txuri paperez euri denean batere ez. Nagusi jauna, esan bazaigu hasiko geran edo ez.
Esku txuritan papera mahaian urrez platera. Lotsa gogorrez heldu gerade, Jauna, berorren atera.
Horra hor goian izarra errekaldian izarra. Etxe hontako nagusi jaunak urregorrizko bizarra.
Etxeko andre zabala toki oneko alaba. Bidean nator informaturik limosnerua zarela.
B) Amodioa
Amodioa zoin den zoroa mundu guziak badaki. Nik maiteño bat izaki eta beste batek eramaki... Jainko maiteak gerta dezala enekin baino hobeki...
Azken pestetan egin nituen izarraren ezagutzak; denen artetik ageri ziren haren begi urdin-beltzak; irri pollit bat egin baitzautan, piztu zauztan esperantzak.
Geroztik ere mintzatu gira, eia nahi ninduenez... (ea maite ninducn ala ez) Harek bietan baietz erranik, pentsa kontentu nintzanez! Ez nuen uste haren agintza (promesa, hitza) betea zela gezurrez.
Orain bihotza urtua daukat gatza uretan bezala: izar onaren argien ordain, izigarrizko itzala! Ohoin tzar (lapur handi) batek berriki joanik, nola naiteke kontsola!
Biltzailea: P. Laffite
D) Amaren alabarik
Amaren alabarik munduan badago, (bis) gizon kanpo-ederrez neu aserik nago. (bis)
munduan badago neu aserik nago.
Sagar erreta ta bestea gordinik, (bis) ai ze bizimodua gastatzen dodan nik.
Txikitxu politori zer dozu negarrez? Aitak tabernarako dirurik emon ez.
Aitak tabernarako dirue emoteko, berak hartuko leuke nork emon baleuko.
Etxetxo zar bat dago Barazar gañean, etxako urik sartzen ateri denean.
E) Txepetxa
Euskal lurreko txorictan den txikitxuena da bera, gaztain kolora bakarrekua nahi bada ez da ederra; begi argiak, buru xanpala, moko tentia aurrera, gorputza motza, hankak laburrrak, xaltokako ibilera, xalapartako hegalaria eta kantari ergela.
P,M; Otaño
TESTUAK AZPIGENEROA EZAUGARRIAK
A
B
D
E
http://www.goear.com/listen/0042957/marinelaren-bakardadea-mikel-markez
Hogei urtekin alde egiten gurasoekin ez ongi MARINELAREN BAKARDADEA bizinahia baina ez lotura burua oraindik duzu argi.
Marinela izan nahi eta amets hori beti buruan, buruan bakarrikan balitz baitere bihotz barruan.
Hogeita bat urte eskasekin bete zenuen ametsa zazpi itsasoak zeharkatuz handituaz bizinahia.
Mila emakumeren gorputza sarritan izan duzu baina ez duzu hauetako baten arima inoiz ezagutu.
Hirurogei urte konplitu jadanik zaude trakets indarrak galdu dituzu eta itsasoa uzteko prest.
Zahartzaroarekin hatera ideiak dira aldatu eta mundua zure Inguruan egin zaizu ezkutatu.
Portuan utzitakoaz gaur sentitzen duzu pena, lurrak bai baititu hainbat gauza itsasoak ez duena.
Itsasoa zen zure maitalelurrean arrotz zera,ezin inori pena hau kontatuta itsasoa ezin maita.
Mikel MARKEZ "...eta etorri egin zait", 1991
12. jarduera Testuaren lanketa
1- Zer kontatzen da?
Nor da pertsonaia? nolakoa da? Zer egiten du?Nola bizi da?
1- Idatzi 10 bat lerrotan kanta honen atzean egon daitekeen istorioa, zuk zeuk imaginatzen duzuna, baina abestiak dioenean oinarrituz.
1- Talde txikietan bilduta, adierazi zuen ustez zer desberdintasun dituzten abestiak eta kontakizunak, eta azaldu gelaren aurrean.
DATUAK BILTZEKO TXANTILOIA
ZER JAKIN NAHI DUGU?
________________________________________________________________
ZERI BURUZKO INFORMAZIO ZEHATZA JASO BEHAR DUGU?
___________________________________________________________
INFORMAZIO ITURRIAK ZER INFORMAZIO DAGO BERTAN?