12
1 INGURUNEAREN EZAGUERA Eskolan ikasleekiko helburu desberdinak finkatzen dira, eta haurrak zein inguru bizi duen bere esperientzian (bai formalean, baita informalean ere) eragin zuzena izango duenez, ikasle taldeak bizi duen egoera aztertzea ezinbestekoa da, ondoren ingurunearen parte diren elementu desberdinak eskolak dauzkan helburu horiek lortzera bideratu daitezen. Helburuak asko dira, autonomia-pertsonala lantzea edota ingurunea ezagutzeaz gainera, horrekiko iritzi bat garatzea, eta jarrera kritiko eta independientea izatea.. Horrela, erabakiak hartzeko gaitasuna izatea eta arazoeri aurre egiteko ahalmena izatea lortu nahi da. Hau lortzeko, hainbat balio eta jarrera trasmititzeaz gain, informazioa biltzea eta antolatzea, baita bilatzea ere, ingurua behatzea eta ikaskuntza-prozeduraren inguruko hausnarketa egitea proposatzen direlarik, besteak-beste. Ondorioz, lortu nahi dena da, ikasleek dauzkaten ahalmenak,ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak garatzearen ondorioz, gizartean erantzunkizunez aritzea, beste gizarte batzuk ezagutzea, herritarrak diren moduan, parte-hartze demokratikora bultzatzea, baita ingurumena babestu. Horrela, jarduera desberdinak bideratzen dira: gaia eta helburu desberdinak dituzten edukiak lantzen dira. Eduki hauek, neskek eta baita mutilek ere modu berean landuko dituzte, eta gaiak jorratzerako orduan, jarduera desberdinak egingo dira. Gainera, indibiduala kontuan hartuko bada ere, talde-lana ere, sustatuko den beste alderdietako bat izango da. Ikasleak ebaluatzerako orduan kontutan hartuko diren irizpideak ere aldakorrak izango dira, izan ere, ziklo bakoitzean gaitasn desberdinak lantzen direlako eta beraz, ikasleak eskuratu beharko lituzkeen jarrerak, baita ezagutzak ere, desberdinak direlako. Hala ere, ondorengo 7 edukiak ziklo guztietan lantzen diren edukiak dira: -Ingurunea eta hura zainaraztea. -Izaki bizidunen aniztasuna. -Osasuna eta garapen pertsonala. -Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza. -Aldaketak denboran zehar. -Materia eta energia.

Laburpen guztiak

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Laburpen guztiak

1

INGURUNEAREN EZAGUERA Eskolan ikasleekiko helburu desberdinak finkatzen dira, eta haurrak zein inguru bizi duen

bere esperientzian (bai formalean, baita informalean ere) eragin zuzena izango duenez,

ikasle taldeak bizi duen egoera aztertzea ezinbestekoa da, ondoren ingurunearen parte

diren elementu desberdinak eskolak dauzkan helburu horiek lortzera bideratu daitezen.

Helburuak asko dira, autonomia-pertsonala lantzea edota ingurunea ezagutzeaz gainera,

horrekiko iritzi bat garatzea, eta jarrera kritiko eta independientea izatea.. Horrela,

erabakiak hartzeko gaitasuna izatea eta arazoeri aurre egiteko ahalmena izatea lortu nahi

da. Hau lortzeko, hainbat balio eta jarrera trasmititzeaz gain, informazioa biltzea eta

antolatzea, baita bilatzea ere, ingurua behatzea eta ikaskuntza-prozeduraren inguruko

hausnarketa egitea proposatzen direlarik, besteak-beste. Ondorioz, lortu nahi dena da,

ikasleek dauzkaten ahalmenak,ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak garatzearen ondorioz,

gizartean erantzunkizunez aritzea, beste gizarte batzuk ezagutzea, herritarrak diren

moduan, parte-hartze demokratikora bultzatzea, baita ingurumena babestu.

Horrela, jarduera desberdinak bideratzen dira: gaia eta helburu desberdinak dituzten

edukiak lantzen dira. Eduki hauek, neskek eta baita mutilek ere modu berean landuko

dituzte, eta gaiak jorratzerako orduan, jarduera desberdinak egingo dira. Gainera,

indibiduala kontuan hartuko bada ere, talde-lana ere, sustatuko den beste alderdietako bat

izango da.

Ikasleak ebaluatzerako orduan kontutan hartuko diren irizpideak ere aldakorrak izango

dira, izan ere, ziklo bakoitzean gaitasn desberdinak lantzen direlako eta beraz, ikasleak

eskuratu beharko lituzkeen jarrerak, baita ezagutzak ere, desberdinak direlako. Hala ere,

ondorengo 7 edukiak ziklo guztietan lantzen diren edukiak dira:

-Ingurunea eta hura zainaraztea.

-Izaki bizidunen aniztasuna.

-Osasuna eta garapen pertsonala.

-Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza.

-Aldaketak denboran zehar.

-Materia eta energia.

Page 2: Laburpen guztiak

2

-Objetuak, makinak eta teknologiak.

GAITASUNAK

Oinarrizko gaitasuna jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua

da, testuinguru bakoitzera egokitzen dena. Ikasle guztiek lortu behar dituzte gaitasun

hauek pertsonen garapena lantzeko, herritartasun aktiboa lantzeko eta gizarte-integrazioa

lortzeko.

Hauek dira hezkuntza gaitasun orokorrak:

-Nork bere burua ezagutu eta zaintzea. Izadiaz eta naturaz gozatzen ikastea.

-Ikasten eta pentsatzen ikastea. Informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea.

Erabakiak hartu eta arazoak konpontzea.

- Hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntza 1 ikastea:

-Elkarrekin eta harreman positiboak izaten bizitzen ikastea. Gatazketan, negoziaziora/

elkarrizketara jotzea. Taldean lan egitea. Aniztasuna erreparatzea.

-Pertsona gisa garatzea. Pertsona autonomoa izatea. Printzipio etikoak jarraitzea. Nork

bere burua balioestea.

-Egiten eta ekiten ikastea. Bizitzaren arlo guztiekin ekintzailea izatea.

Hauek dira oinarrizko gaitasunak:

1.- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ingurune fisikoarekiko harremanei erreparatzen die. Helburua hau da: bizitzaren eta giza

jardueren euskarri den espazio fisikoa behar bezala hautematea. Gaitasunaren funtsezko

alderdiak: pentsamendu zientifikoa eta teknikoa garatzea eta hura erabiltzea jasotzen den

informazioa interpretatzeko, aurreikuspenak egiteko eta erabakiak ekimenez eta

autonomia pertsonalez hartzeko; izan ere, eremu zientifiko eta teknologikoko

aurrerapenek eragin erabakigarria dute pertsonen, gizarteen eta naturaren bizi-

baldintzetan.

2.- Ikasten ikasteko gaitasuna.

Ikasten ikasteak esan nahi du norberak eskuratuak dituela jada zenbait trebetasun,

ikasteari ekiteko eta gero eta eraginkortasun eta autonomia handiagoz ikasten jarraitzeko,

betiere, ikaste-jarduera hori norberaren helburuei eta premiei egokitzen bada.

Page 3: Laburpen guztiak

3

Ikasleak ikasten ikas dezan, norberaren gaitasunen eta jakintzen jabetza, kudeaketa eta

kontrola izan behar du, bere burua pertsona trebe eta eraginkortzat hartuz. Bestalde,

ikasleak pentsamendu estrategikoa izan behar du, eta lan intelektuala egiteko teknikak

eskuratu behar ditu. Hori guztia ikasketa-esperientzia kontziente eta atseginen bidez

garatzen da, bai banaka, bai taldean.

3.-Matematikarako gaitasuna.

Gaitasun hau zenbakiak, horien oinarrizko eragiketak, matematika sinboloak eta

matematikako adierazpen eta arrazoitze moduak erabiltzeko eta lotzeko trebetasuna da.

Horrez gain, gizartean parte-hartze eraginkorra izateko aukerak bultzatzen ditu.

Matematikaren bidez arrazoitzeko, arrazoibide matematikoak ulertzeko eta matematika-

hizkuntzan adierazteko eta komunikatzeko trebetasunak eta jarrerak aplikatzea da

matematikarako gaitasuna izatea.

4.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Gaitasun honen helburua hizkuntza erabiltzea da, ahozkoa zein idatzizkoa. Errealitatea

adierazi, interpretatu eta hura ulertzeko egindakoa da, bai jakintza eraikitzeko eta

komunikatzeko egindakoa, baita pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatu eta

norberak erregulatzeko egindakoa ere.

Gaitasun honi dagozkion jakintzek, trebetasunek eta jarrerek aukera ematen dute

pentsamenduak, emozioak, bizipenak eta iritziak adierazteko, elkarrizketan aritzeko eta

iritzi kritikoak sortzeko.

5-. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakintza

bilakatzean datza gaitasun hau. Gaitasun honek eskatutako trebetasunak hauek dira:

informazioa eskuratzea, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta

informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta

komunikatzeko erabiltzekoa.

Page 4: Laburpen guztiak

4

6-. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Gaitasun honek aukera emango dio ikasleari zer gizarte-errealitate bizi duen ulertzeko,

lankidetza-jarduerak egiteko, bizikidetza lantzeko, eta herritartasun demokratikoa gizarte

plural batean erabiltzeko. Gaitasun honek askotariko jakintzak eta trebetasunak biltzen

ditu, beharrezkoak direnak ikasleak gizartean parte har dezan, erabakiak har ditzan,

egoera jakinetan nola jokatu hauta dezan eta egindako hautuen ardura har dezan.

7.- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

Gaitasun honek trebetasun multzo bat izatea eskatzen du, eta, trebetasun horien artean

daude artea eta bestelako kultura-adierazpenak balioetsi eta horiez gozatzeko

trebetasunak, eta, arte-adierazpeneko zenbait baliabide erabilita, arte-sorkuntza propioak

egitekoa.

8.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna izateko, ikasleak sormenez,

konfiantzaz, arduraz eta sen kritikoz sortu, abian jarri, garatu eta ebaluatu behar ditu

ekintza edo proiektu indibidualak nahiz kolektiboak.

GORPUTZ HEZKUNTZA

Gorputz hezkuntzan, ikasleen adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko

ahalmena, emozioak adierazi eta kontrolatzeko ahalmena eta norbanakoaren ekintzak

zuzentazunez adierazteko gaitasunak garatzen dira. Honez gain, landu beharreko

gaitasunak, lau eduki multzoetan banatzen dira:

1.Eduki multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola hautemate eta mugimen-ahalmenak

eta mugimen-trebetasunak garatzeko edukiak.

2.Eduki multzoa: Gorputz adierazpena eta komunikazioa.

3.Eduki multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna.

4.Eduki multzoa: Mugimen-kulturala, hala nola, aisialdia eta denbora librerako hezkuntza.

Eduki multzo hauetako ziklo bakoitzean, aspektu ezberdinak lantzen dira. Gainera, eduki

multzo hauetan lantzen diren arloak egoki ebaluatu ahal izateko ebaluazio irizpide batzuk

daude.

Prozesu sekuentziak antolatzerako garaian, edonolako diskriminazioak sahiestu behar

Page 5: Laburpen guztiak

5

dira, indarrean dauden gizarte estereotipoak eta jarrera xenofoboak hautsiz. Jolasaren

testuingurua izan behar du ikaskuntza osatzen duten eremuak.

Gorputz hezkuntzan eginiko oinarrizko gaitasunei esker, osasuna ikuspegi zabal batetik

ulertzeko aukera ematen du, askotan oso partziala izaten baita ikuspegi hau. Era berean,

gizarte kontsumistan sartzen da objetuen erabilpena dela medio.

Gainera, burutzen diren jolas/ariketen bitartez, norberaren gaitasunak eta trebetasunak

garatzen laguntzen dio ikasle bakoitzari.

Amaitzeko, lehen hezkuntzan, gorputz hezkuntzak helburu nagusi hauek ditu: norberaren

burua hauteman bere gorputzarekiko arreta jarriz eta konfidantza hartzeko, trebetasun eta

ahalmen fisikoak garatzea, sormena, Euskal Herriko zein beste kulturetako tradizioak

aintzat hartu eta jarduera fisikoaren anistazuna aintzat hartuta.

GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO GAITASUNA

Gaitasun honen funtsa hau da: gizartean parte hartzea, eta, horretarako, gizarteen

antolaketari eta bilakaerari buruzko ezagutzak erabiltzea eta sistema demokratikoaren

ezaugarriei eta balioei buruzko jakintzez baliatzea. Aldi berean, ikasleek judizio moralak

erabili behar dituzte aukeraketak egiteko eta erabakiak hartzeko, eta gogoz eta arduraz

erabili eta bete behar dituzte herritartasunari dagozkion eskubideak eta betebeharrak.

Beste alde batetik, 1.eranskinean Lehen Hezkuntzako ordutegiari buruzko argibideak aurki

ditzakegu. Bertan zehazten da Lehen Hezkuntzako arlo bakoitzak aste batean bete behar

dituen ordu kopuruak. Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzari,

gutxienez, ordu bat eskaini behar zaio astean bigarren zikloko 6.mailan.

Curriculumeko 4.eranskineko azken arloa da Herritartasunerako eta Giza

Eskubideetarako Hezkuntza. Lehen Hezkuntzako beste arlo guztiek duten atal berdinez

dago osatuta hau ere, hala ere, badu berezitasunik besteekin alderatuta. Beste arloekin

gertatzen ez den moduan, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren

arloan aurki ditzakegun Edukiak eta Ebaluazio Irizpideak ez daude hiru ziklotan banatuta.

Izan ere, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren arloa Hirugarren

Zikloko 6.mailan baino ez da ematen.

Page 6: Laburpen guztiak

6

Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako arloak hamar helburu ezartzen ditu

Curriculumean. Jarraian, edukiak hiru eduki multzotan banatzen dira;

1. eduki multzoak, gizabanakoak eta pertsonen arteko harremanak eta harreman

sozialak biltzen ditu.

2. Komunitatean bizitzearen nondik norakoak ezartzen ditu.

3. eduki multzoak Gizartean bizitzearen garrantzia adierazten du.

Amaitzeko, ebaluazio irizpideak, hamar zehaztapen maila ditu. Zehaztapen maila bakoitza

hainbat adierazlez osatuta dago, ikasle bakoitzaren eta taldearen ebaluazioa aurrera

eramateko.

MATEMATIKA

Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita

ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta zuzentzea helburu duen duen zientzia.

Erabakiak hartzeko, ezinbestekoa da mota guztietako mezuak ulertzea, aldatzea eta

ekoiztea; erabiltzen dugun informazioan, gero eta gehiago agertzen dira taulak, grafikoak

eta formulak. Eta horiek zuzenean interpretatzeko beharrezkoa da matematika-ezaguerak

izatea.

Matematikaren zeregina ez da soilik instrumentala, hezitzaile ere bada. Instrumentala da

gainerako diziplinekin duen harremanagatik. Izan ere, diziplina horiek aztergai dituzten

fenomenoei buruzko azalpen ereduak sortzeko, interpretatzeko edo aztertzeko

matematikaren beharra daukagu. Bestalde, hezitzailea da, ikasleen garapen intelektuala

bultzatzen duelako eta besteak beste, honako gaitasun hauek sustatzen dituelako;

abstrakzioa, orokortasuna, gogoeta egitearekin lotutako pentsamendu eta arrazoibide

logikoa.

Matematikaren arloa garatzeko, modu jakin batean aukeratuko dira edukiak eta eduki

multzoak sortuko dira. Ziklo guztietan eduki-multzo komuna erantziko da eta beste edukiak

zikloaren arabera banatuak izango dira. Hain zuen ere, 6 eduki multzotan; zenbakiak eta

eragiketak; neurketa; geometria; informazioa tratatzea, zoria eta probabilitatea; problemak

ebaztea. Eta eduki komunak. Matematika irakastean kontuan hartu behar da edukien ziklo

Page 7: Laburpen guztiak

7

banaketa, beren artean lotura izan dezaten eta bata bestearekin osagarria izatea.

Hauek dira matematika gaitasunaren helburuak:

1.Eguneroko bizitzatik, beste zientzietatik eta matematikatik ateratako problemak,

proposatzea eta ebaztea.

2.Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko egoera eta gertaeretako mezuak

ulertzeko.

3.Natura eta kultura inguruneko forma geometrikoak identifikatzea.

4.Kalkuluak segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera bakoitzaren prozedura erabiliz.

5.Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika-hizkuntzaren

elementuak erabiltzea arrazoitzeko eta argudioak emateko.

6.Informazio- eta tresna- teknologikoak zuzen erabiltzea.

7.Matematikak eguneroko bizitzan duen garrantziaz ohartzea

8Matematika gure kulturaren partetzat hartzea, historian izan duen eta egungo gizartean

duen egitekoa kontuan hartzea.

Azkenik ebaluazio irizpideaz esan daiteke ziklo bakoitzean ebaluatzerako orduan pasu

jakin batzuei edo ikaslearen gaitasunen garapen zehatz batzuri erreparatu behar zaiela.

Hiru zikloetan, ebaluazio irizpide antzekoak ematen dira eta atal berdinen inguruko

azterketa egin behar du irakasleak ebaluatzerakoan.

ARTE HEZKUNTZA

Arte-hezkuntza lantzekoan, kontuan izan behar dugu arte-adierazpenak beti ditugula

ingurunean eta gure bizitzetan. Mota guztietako erreferentzia estetikoek iragazten dute

gure gizartea,eta erreferentzia horiek daude gizarteratze-prozesuetan,nortasuna

eraikitzeko prozesuetan, bai eta bizi garen munduari buruz ditugun ideiak egiteko

prozesuetan ere.

Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena,

irudimena, autonomia, pertzepzio eta mugimendu garapena, sentikortasun estetikoaren

garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena,

emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena...

Eskolako erreferenteek irakatsi behar diete ikasleei berak bizi diren kultura ulertzen,

Page 8: Laburpen guztiak

8

harekin elkarrizketan arituz, irizpide baliagarriak egin ditzaten eta ikuspegi kritikoa gara

dezaten.

Arte-hezkuntzaren bidez hobeto ezagutzen da mundu fisikoa, eta harreman handiagoa

sortzen da mundu horrekin. Hori guztia ez du egiten pertzepzio-prozesuen bidez soilik,

metodo zientifikoarekin lotutako prozedurak ere erabiltzen ditu musikaren eremuan eta

sorkuntza plastikoan; besteak beste, behaketa, esperimentazioa, aurkikuntza, azterketa,

gogoeta.

Bestalde, haurrak sentsibilizatu egin behar dira, bizi-kalitatea hondatzen duten erasoez

jabetzeko; besteak beste, kutsadura akustikoa eta ikusmen kutsadura gero eta handiagoa

dela konturatzeko. Horretarako, ingurune fisiko atsegina eta osasungarria izatea pertsona

guztientzat garrantzitsua dela ulertzen lagundu behar zaie. Azken finean, ingurumenarekin

lotura duten arazo guztiak adierazteko eta arazo horiei erantzuteko tresna izan daiteke

artea.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

Prozesuak ikertzeko protokoloak ematen dizkio emozioen eta zentzumenen eremuetan

adibidez, protokolo horiek beste ikaskuntza batzuetan ere erabil daitezkeelarik. Horrela,

gogoeta bultzatzen da alor hauetan: gizarteko arte gertaeretan, objektuen manipulazioko

prozesuetan, tekniken eta materialen bidez egindako esperimentuetan eta soinuen,

egituren, formen edo espazioen zentzumen bidezko azterketetan.

Matematikarako gaitasuna.

Arte-proiektu askok problema teknikoak ebazteko premia izaten dute, eta, horretarako,

matematikaren pentsamendu-tresnak eta baliabideak erabili behar izaten dira: forma

geometrikoen trazatua, mota guztietako objektuen diseinua, formen eta pertsonen eta

objektuen kokapenaren arteko erlazioak ulertzeko neurrien eta kokapenen erabilera.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Kontuan hartu behar da gaur egungo batek eta inguruneko produktu estetiko gehienek

(publizitateak, bideojokoek, mota guztietako irudiek) testuak izaten dituztela. Mezu horiek

koloreen, formen, soinuen eta mugimenduen erregistroz ez ezik, mezu horietan guztiz

integratuta dauden ahozko eta idatzizko hizkuntzaz osatuta daude. Artean hizkuntza

poesia egiteko, emozioak adierazteko... erabiltzea proposatzen da. Abestiak bide egokiak

Page 9: Laburpen guztiak

9

dira bigarren eta hirugarren hizkuntzen ikasketa indartzeko edo hizkuntzak ikasten

laguntzeko. Gainera, ahots-prestakuntza egokiaren bitartez, besteak beste, arnasketa,

ahoskera eta artikulazioa hobetzen dira.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Teknologia musikarekin eta ikusizko arteekin lotutako prozesuak erakusteko tresna izan

daiteke. Horrez gainera, ikasleak bere sorkuntzak egiteko edo lanetarako informazio

erabilgarria bilatzeko balio du. Arte-ekoizpenak euskarri teknologikoa erabiltzen du gero

eta gehiagotan.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Haurrak artearen gizarte-erabilerez jabetzea haurrak beren erantzunak, beren begiratuak,

sortzera bultzatzea bezain garrantzitsua da. Besteen proposamenen errespetua eta arte-

erantzunen aniztasunaren ulermena inplizituak izan behar dute alor horretan. Bestalde, ez

dugu ahaztu behar artea dela eta izan dela iraganeko bizimoduak ezagutzeko lekuko

garrantzitsuenetako bat. Arte Hezkuntzaren eremuko interpretazioak eta sorkuntzak

sozializazioa bultzatzen dute. Hori dela eta, beharrezkoa da lankidetza sustatzea, ardurak

hartzea, arauak eta argibideak betetzea, materialak eta tresnak zaintzea, teknika jakin

batzuk ezartzea eta eremuak behar bezala erabiltzea.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

Haurra jabetzen da bere errealitate soziokulturaleko musika eta arteak erabiliz adierazteko

eta komunikatzeko beharra dagoela. Horrez gainera, ulertzen eta ikasten du arte-

gertaerek erabilera eta funtzio ugari izan dituztela eta izan ditzaketela hainbat kulturatan.

Alorrari esker, hainbat kultura- eta arte-adierazpenetara hurbiltzeko aukera dago. Hori dela

eta, ikasleak adierazpen horiek balioesteko eta ezagueran eta gogoetan oinarritutako

iritziak sortzeko tresnak eskuratzen ditu.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Arte-adierazpena erantzun irekiak emateko modutzat hartzen da. Hori dela eta, auto-

estimua eta norberaren nortasuna sendotzen du. Arte hezkuntzaren alor guztietan dago

sormena, eta sormenak autonomiaz jokatzea, ekimenak abian jartzea eta hainbat aukera

eta konponbide kontuan hartzea eskatzen du.

LEHEN ZIKLOA

Page 10: Laburpen guztiak

10

Edukiak

-Musika entzumenen bidez hautematea eta ulertzea: musika lanen errepikapena, eskolako

musika tresnen erabilera, inguruneko soinuen ezaugarriak bereiztea, isiltasunak duen

garrantzia ulertzea, musika emanaldien aurrean eduki beharreko errespetuzko jarrerak

barneratzea…

-Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza: abestiak buruz ikastea, ahotsa

zaintzearen garrantzia, mugimenduen oinarrizko teknikak praktikatzea, inprobisazioa

lantzea,

-Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa:

norberaren esperientzia abiapuntu izatea artean emozioak eta sentimenduak adierazteko,

arte ekoizpenen errespetua, espazioa irudikatzeko moduen behaketa, sentsazioen ahozko

deskribapena…

-Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza: marrazkiak,

collageak egitea, objetuak manipulatzea, birziklapen-irizpideak kontutan hartzea…

Ebaluazio irizpideak

Lehen zikloan artearenganako duen interesa eta ematen dion erabilera aztertuko da

gehienbat ebaluazio irizpide moduan. Musikaren alderdian, musika-hizkuntza deszifratzen

ikasi duen hartuko da kontutan eta artearenean ea arte-hizkuntzaren oinarrizko hiztegia

barneratu duen. Probak egiten dituen ere ebaluatuko da, bertan umearen interesa ere

bistaratu baitezakegu. Konponbideak bilatzeko biderik bilatzen duen, antolatua den,

gizarte-funtzioak ezagutzen dituen, iritzirik ematen duen, kritikoa den, interesik baduen,

laguntza eskaintzen duen…horiek guztiak ere alderdi garrantzitsuak dira umearen

prozesua kontutan hartzeko.

BIGARREN ZIKLOA

Edukiak

-Musika entzumenen bidez hautematea eta ulertzea:kultura desberdinetako musika

ezagutzea, musika emanaldiei buruzko iritzia, soinu-ezaugarriak identifikatzea eta elkarren

artean lotzea..

-Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza: ahotsa, gorputza eta tresnak

zaintzeko ohiturak, abesti errazak irakurtzea eta interpretatzea, koreografiak asmatzea…

-Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa:

lan batek sortzen digun esperientzia kontatzea eta idaztea, besteen lanagatik tolerantzia

eta errespetua, norberaren gustuak zabaltzea, publizitateen irudien balorazio kritikoa…

Page 11: Laburpen guztiak

11

-Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza: 3D formak

egitea, bolumen-egitura errazak egitea, irudiak manipulatzea eta sortzea, lerroen

adierazpen aukerak probatzea, artelanetan ikusitako alderdian norberaren lanetan

isladatzea…

Ebaluazio irizpideak

Kalitatezko lana egin nahi izaten duen, ea interesik jartzen duen musika edo ikusizko

arteaz ari garenean, artelan jakin batek egiten dion ekarpena adierazterik baduen…dira

ebaluatzeko erabiliko diren irizpide batzuk. Maila honetan iada, lanetatik ateratako

oinarrizko ideiak eskatuko zaizkio ikasleari besteak beste. Irudimenaren garrantzia,

artelana egiteko urratsak errespetuz jarraitzea eta jarrera kritiko eta eraikitzailea izatea

garrantzia duten beste faktoreetako batzuk izango lirateke. Ardura maila ere altuagoa

eskatuko zaio ziklo honetan ikaslegoari.

HIRUGARREN ZIKLOA

Edukiak

-Musika entzumenen bidez hautematea eta ulertzea:tinbre bereizketak, musika-formak,

hainbat estilo desberdin eta konpositore ezagutzea eta haien lanak entzunaz gozatzea,

musikari buruzko hainbat informazio biltzea…

-Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza: musika-tresna desberdinen aukerak

aztertzea, estilo desberdinetako musika-bildumak osatu eta koreografiak asmatzea, geroz

eta pieza instrumental zailagoak irakurtzea, hobetzeko gogoa izatea…

-Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa:

kultura desberdinen arteko harremanak aztertzea, artea adibidez ingurumeneko

arazoetarako hausnartzeko tresna paregabea dela ulertzea, artearen inguruko albisteak

irakurtzea eta eztabaidatzea…

-Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza: sentimenduak

adierazteko lanak egitea, materialak eta teknikak manipulatzea, bolumenen eta espazioen

aldaketak aztertzea, orijinaltasunerako eta naturaltasunerako jarrera…

Ebaluazio irizpideak

Azken ziklo honetan ikusizko artearen, dantzaren, musikaren, idatzizkoaren…artean

loturak finkatzea izango da helburuetako bat. Autonomia maila altuagoa eskatzen da

hemen eta gelan aztertzen ari diren artelana bere gaitasunetatik abiatuta egitea bultzatuko

da. Koherentziaz hitz egitea eskatuko zaio. Ziklo honetan inoiz baino gehiago eskatuko

Page 12: Laburpen guztiak

12

zaio ikasleriari jarrera kritiko eta berritzailea izatea. Estilo jakin bateko lanen ezaugarri

komunak identifikatzea ere garrantzitsua da. Urte hauetan, ikasleak bere lana aztertu eta

hobetzeko jarrera hartu beharko luke; kritikoagoa izaten ikasiko du bai arte munduarekiko

orokorrean eta baita bere buruarekiko ere.

ORDUTEGIA

Curriculumak dioenez, gutxieneko ordu batzuk daude irakasgaiko, asteko orduetan

banatuta. Erreferentziako ordu-banaketa bat ere proposatzen du, baina azken hitza

ikastetxearena izango da.

Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta ordutegia arlo horietara moldatzeak arlo horiek

lantzeko behar den denbora mugatzea dakar.

Lehen zikloko ordutegia moldatzeko aukera izango dute ikastetxeek; beti ere, hezkuntza-

etapako ordutegia errespetatzen bada eta dekretuan jasotzen diren helburuak betetzen

badira. Hizkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke.