3
LEUZEMIA Leuzemia hezur-muinaren gaixotasun larria da, leukozito kopuruaren gehiegizko igoera eragiten duena. "Odoleko minbizia"-ren izenarekin ere ezagutzen da. Haurtzaroan agertzen den minbizirik ohikoena da: minbizia d uten haurren artean %30 baino gehiagok leuzemia dauka. Leuzemia-motak: Aurreratze-erritmoaren arabera bi leuzemia mota daude: akutuak eta kronikoak. Akutuek progresio azkarra dute (tratatu ezean, 3 hilabeteetan heriotza eragiten dute), eta kronikoek motela. Aurrekoa kontuan hartuta, lau dira leuzemia-mota ohikoenak: leuzemia linfoide akutua : linfoblastoei eragiten diena. Haurrengan agertu ohi da. leuzemia mieloide akutua : mieloblastoei eragiten diena. Helduengan agertu ohi da. leuzemia linfoide kronikoa : linfozitoei eragiten die. Heldutako linfozitoen kopurua handitu egiten da. Pertsona zaharrek pairatu ohi dute. leuzemia mieloide kronikoa : mielozitoei eragiten die. Helduengan agertu ohi da. Sintomak: Leuzemia gehienek sintoma hauek eragiten dituzte: sukarra

leuzemia

  • Upload
    mundu1c

  • View
    19

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: leuzemia

LEUZEMIALeuzemia hezur-muinaren gaixotasun larria da, leukozito kopuruaren gehiegizko igoera eragiten duena. "Odoleko minbizia"-ren izenarekin ere ezagutzen da.Haurtzaroan agertzen den minbizirik ohikoena da: minbizia duten haurren artean %30 baino gehiagok leuzemia dauka.

Leuzemia-motak:

Aurreratze-erritmoaren arabera bi leuzemia mota daude: akutuak eta kronikoak. Akutuek progresio azkarra dute (tratatu ezean, 3 hilabeteetan heriotza eragiten dute), eta kronikoek motela.

Aurrekoa kontuan hartuta, lau dira leuzemia-mota ohikoenak:

● leuzemia linfoide akutua: linfoblastoei eragiten diena. Haurrengan agertu ohi da.

● leuzemia mieloide akutua: mieloblastoei eragiten diena. Helduengan agertu ohi da.

● leuzemia linfoide kronikoa: linfozitoei eragiten die. Heldutako linfozitoen kopurua

handitu egiten da. Pertsona zaharrek pairatu ohi dute.

● leuzemia mieloide kronikoa: mielozitoei eragiten die. Helduengan agertu ohi da.

Sintomak:

Leuzemia gehienek sintoma hauek eragiten dituzte:

● sukarra

● nekea

● anemia

● odoljarioak eta hematomak

● zurbiltasuna

● gongoil linfatikoen hantura

● hezur-mina (haurrengan, batez ere)

● infekzioak harrapatzeko joera

Diagnostikoa:

Page 2: leuzemia

Bi dira diagnostikorako gehien erabiltzen diren probak:

● hemograma: odoleko zelulen aldakuntzak ikertzen dira.

● mielograma: hezur-muinaren lagin baten azterketan datza. Anestesia erabiliz,

puntzioaren bidez gaixoaren hezur baten hezur-muinaren odola ateratzen da.

Tratamendua:

Leuzemia akutuak kimioterapiaren bitartez tratatzen dira, linfoblasto eta mieloblasto gaiztoak

akabatzeko. Odol-transfusioak ere ezartzen dira, batez ere gaitzaren lehenengo fasetan.

Leuzemia kronikoetan, kimioterapiaz gain, erradioterapia ere erabiltzen da.

Hezur-muinaren transplantea zenbait leuzemia sendatzeko baliagarria da. Hala ere, azken

urteotan gaixoen bizi-iraupena nabarmen hobetu da. Leuzemia linfoide akutua duten umeen

%80a, esaterako, sendatu egiten da.

Kausak:

Ezezagunak dira. Osagai genetiko bat gaitzaren atzean dagoela susmatzen da, zeharkako

probak baitaude. Minbizi guztiekin gertatzen den moduan, immunitate-sistemaren akatsek ere

gaitzaren agerpena erraz lezakete.