10

Mirikol barraskiloa

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Mirikol barraskiloa
Page 2: Mirikol barraskiloa

Mirikol barraskiloa oso kezkatuta dabil, bere maskorra galdu baitu, eta ez baitu etxerik eguzkitik eta euritik babesteko.

Page 3: Mirikol barraskiloa

Baratzean dabilenean, beste animaliekin egiten du topo. Zizarearekin aurkitzen da eta: -Aizu, zizare. Ikusi al duzu nonbait nire maskorra?

-Ez, Mirikol, ez dut zure maskorra ikusi.

Page 4: Mirikol barraskiloa

Bere bidea jarraitzen du, eta lanean ari den inurria ikusten du bere aurrean:

-Kaixo, inurri! Ikusi al duzu nire maskorra? -Ez, Mirikol! Ez dut zure maskorra ikusi.

Page 5: Mirikol barraskiloa

Bidean koloreetako tximeletarekin aurkitzen da:

-Kaixo, tximeleta!, hegan hainbeste egiten duzun hori! Ikusi al duzu nire maskorra? -Sentitzen dut Mirikol, baina ez dut ikusi, eta hori lorez lore ibili naizela.

Page 6: Mirikol barraskiloa

Mirikol gero eta tristeago sentitzen da.Izan ere,ez du etxerik eta pentsatzen du negua iristean ez duela lekurik izango hotzaren kontra

babesteko.

Page 7: Mirikol barraskiloa

Horretan dago, sagu jakintsuarekin topo egiten duenean:

-Kaixo, Mirikol! Kezka aurpegia duzu. Zer gertatzen zaizu?.

-Kontua da nire maskorra galdu dudala eta ez dakidala nola pasatuko dudan negua.

Page 8: Mirikol barraskiloa

-Baina Mirikol, zu ez zara barraskiloa, zu bare bat zara, eta horrexegatik ez duzu maskorrik.-A, bai! Hau poza! Orain badakit ez naizela barraskilo bat!

Page 9: Mirikol barraskiloa

Hori jakin eta gero, Mirikol pozik dabil. Aldameneko baratzean etxe bat aurkitu du. Eta orain, aza bat da bere etxea, ez da barraskiloa,

baizik eta barea!

Page 10: Mirikol barraskiloa

Egileak:

Amaia Zabala

Josefi Iturrate

*************

R ikastaroa – 2004

IRALE-GASTEIZ