1. OPORRAK BAKARRIK EGILEAK: - Nagore - Helena - Iker S. -
Desi
2. 2.ORRIALDEA: Eskolatik ateratzen zara eta lagun batekin
topatzen zara. Juantxo izenekoa, 15 urte ditu, mutil altua eta
indartsua da; ilegorria du eta azala oso zuria. Etxera joan behar
zarela esaten diozu Juantxori. Etxera heltzen zara, gurasoek esaten
dizute egongelara joateko. Egongela oso iluna da, sofa oso zaharra
dago, berde argia kolorekoa eta plasmako telebista bat. Motxila
lurrean uzten duzu, eta sofan esertzen zara, ama oso astiro
hurbiltzen zaizu. Zure ama oso baxua da eta ilegorrikoa; gaixorik
dago, baina lasai eta umore onez. Zure aita gizon altu eta
indartsua da, zure aitaren bizarra bi egunekoa da. Zure gurasoek
proposatzen dizute bidaia bat zuk bakarrik egiteko, zeren eta zure
ama gaixorik dago. Zuk pentsatzen duzu nor eta norekin joan,
azaltzen dizute bidaia hau dela independiente izaten ikasteko,
baina nora joango zaren da zure kezkarik larriena. -ETXERA GERATZEN
BAZARA JOAN 3.ORRIALDERA -KRUCERORA BATERA JOATEN BAZARA JOAN
4.ORRIALDERA -KANPAMENDU BATERA JOATEN BAZARA JOAN 5.ORRIALDERA
-LAGUN BATEN ETXERA JOATEN BAZARA JOAN 6.ORRIALDERA
3. 3.ORRIALDEA: ETXEAN GERATZEA Etxean geratzea pentsatzen
duzu, ama zaintzeko. Aitak esaten dizu ona dela ama zaintzea, baina
ez egunero etxean geratzea. Aita amarekin geratzen da. Aitak esaten
dizu ea zure lagunak oporretara joan diren, eta zuk esaten diozu
baietz. Bat-batean mugikorrak jotzen du, zure aitaren parteko amama
da, amama 75 urtekoa da eta oso ondo zaintzen da. Zelan dagoen ama
galdetzen dizu; zuk esaten diozu ondo ez dagoela. Amamak,
kezkaturik, egun batzuk berarekin pasatzera gonbidatzen zaitu,
amama bakarrik dagoelako bizitzen. Amamaren etxera zoaz. Zure
lehengusinak ere amamarekin daude eta proposatzen dizute
igerilekura edo hondartzara joatea. Ez dakizu zer egin eta zeure
buruari galdetzen diozu ea nora joan nahi duzun. -IGERILEKURA JOAN
NAHI BADUZU JOAN 7.ORRIALDEA -HONDARTZARA JOAN NAHI BADUZU JOAN
8.ORRIALDEA
4. Azkenean itsas-bidaia bat egitera joango zara. Zure lagunak
oporretara joan direlako, zu bakarrik joango zara . Zure gelara
zoaz, ikusten duzu zure ohe zuriaren gainean arropa garbia dagoela,
aulkian esertzen zara eta ordenagailua erabiltzen duzu. Kayak.
es-en sartzen zara eta gurutzaldi ez oso garesti bat ordaintzen
duzu. Ama eta aita agurtzen dituzu eta atetik ateratzen zara
kalera, korrika zoaz portura, zeren eta itsasontzia ordu batean
itsasontziratuko da, baina seguratak gelditzen zaitu, eta esaten
dizu heldu batekin joan behar duzula. Hasten zara portutik heldu
baten bila eta azkenean aurkitzen duzu gizon alaia, zintzoa eta
dotore bat, konturatzen zara zure osaba dela. Osabari galdetzen
diozu ea zurekin joan nahi duen kruzero bat egitera eta baietz
esaten dizu. Zure gurasoek emandako diruarekin beste txartel bat
erosten duzu zure osabarentzat. Bidaiaren erditik motoreak
gelditzen dira, kontrol gelara zoazte biok, bertan kapitaina dago.
Kapitaina oso majua da eta ia 80 urte ditu. kapitainari beste gizon
batekin hitz egiten entzuten diozue, esaten dio bidaiari guztiak
hilko dituela, eta berarein hitz egiten ari dena hiltzen du. 4.or.:
ITSAS-BIDAIA -BIOK TXALUPA BAT HARTZEN ETA IHES EGITEN NAHI BADUZU
JOAN 9.ORRIALDEA -JENDEA SALBATU NAHI BADUZU JOAN 10.ORRIALDEA
5. Zuk azkenean aukeratzen duzu lagun batekin kanpamendu batera
joatea. Maleta prestatzen zaude eta zure lagunek deitzen dizute
telefonoz. -Zer egiten ari zara?- galdetzen dizu batek. -Maleta
prestatzen ari naiz kanpamendurako -erantzuten duzu. Juantxori
galdetzen diozu ea zer egiten ari den eta maleta prestatzen ari
dela erantzuten dizu. Bostak heldu dira eta autobusa heltzen da.
Juantxo eta zu oso urduri zaudete, zeren ez duzue inor ezagutzen
eta ez dakizue nora konponduko zareten besteekin kanpamenduan.
Kanpamendua oso handia da, zuhaitz asko daude. Monitoreak oso
majuak dira, andereo bat Ana deitzen da, ile beltza eta luzea du,
oso altua eta majua da. Beste andereoa baxua da eta ile motza du;
biak oso politak dira. Anak esaten dizue Juantxo eta zuri ea
gustatzen zaizuen kanpamendua. -Baietz-esaten duzu tontu bat
bezala. Juantxo barrrezka hasten da, zuri Ana gustatzen zaizulako .
Anak galdetzen dizu zuri ea joan ahal zaren bueltatxo bat ematera.
Zuk esaten diozu baietz, baina Juantxok ere zuekin joan nahi du,
bestela bakarrik geratuko da. 5.or.: KANPAMENDU BATERA ZOAZ
AMAIERA
6. 6. or.: LAGUN BATEN ETXERA ZOAZ Azkenean erabakitzen duzu
Juantxoren etxera joatea oporretan, baina lehen bere baimena euki
behar duzu, horregatik, bere etxera deitu eta eskatzen diozu, bere
amak baietz esanez. Juantxoren etxea oso handia da, kanpotik berdea
da eta barrutik koloreduna. Juantxoren logelara zoaz eta galdetzen
duzu non dagoen zure logela. Berak eramaten zaitu bere logelara,
handia da liburu askorekin. Juantxok esaten dizu logela hori bere
arrebarena dela eta kontu handiarekin egon beharko duzula. Zorte
onez, bere arreba lanean egongo da hurrengo bi asteetan. Lehenengo
eguna da, oso ondo hasten zara, afaldu eta gero erabakitzen duzue
futbolean jolastea. Ordu bat pasa eta gero, Juantxoren etxera
itzultzen zarete. Zure maleta eta arropa batzuk lurrean daude. Zure
gauzak bota dituena Juantxoren arreba izan da. Mara du izena,19
urte ditu, ile beltza dauka eta betaurrekoak ere dauzka. Juantxo
eta zuregana doa korrika: -Zergatik daude zeure lagunaren gauzak
nire logelan?-galdetzen du oso haserre. -Eta zu ez zaude lanean?-
galdetzen dio Juantxok. -Lanetik bota naute! Eta orain, ez badituzu
zure lagunaren gauzak kentzen, jo egingo zaituztet!-oihukatzen
dizue Marak. Hori gertatu eta gero ez dakizu zer egin: Juantxoren
logelan egon berarekin edo zure etxera joan. -ETXERA BUELTATZEN
BAZARA JOAN 11. ORRIALDERA -JUANTXOREKIN BERE LOGELARA JOATEN
BAZARA JOAN 12. ORRIALDERA
7. 7 or.: IGERILEKURA JOATEA Lehengusinekin igerilekura joatea
aukeratzen duzu. Igerilekuan hiru piszina mota daude, txikia,
ertaina eta handia; badago barruko piszina txiki eta luze bat ere
bai. Lehengusina batek ez daki igeri egiten, eta zuk beste
lehengusina batekin praktikatzen duela konturatzen zara.
Lehengusinak zurekin igeri egin nahi du, baina zu eguzkia hartzen
ari zara. Orduan, proposatzen dizu kartetan jolastea. Kartetan
jolasten hasten zarete... Partida amaitzen duzue eta igeri egitera
zoazte. Beste lehengusina konturatzen da ez dakiela igeri egiten
eta ia itotzen ari dela, beraz, oihukatzen hasten da. Sorosleak
esaten dizu zure lehengusina itotzen ari dela eta ia airerik gabe
dagoela. Geroago, igerilekuetara berriro ez zarela joango
erabakitzen duzu. AMAIERA
8. 8 or.: HONDARTZARA Zure amama, lehengusinak eta zu
hondartzara joaten zarete. Amama eguzkia hartzen ari da,
lehengusinak hondarrarekin jolasten edo figurak egiten, eta zu,
bitartean, itsasora zoaz igeri egitera. Zu itsasoan zaudela,
marrazo bat zuregana datorrela konturatzen zara eta bizkor-bizkor
hondartzara joaten zara. Baina marrazoa zu baino bizkorrago da, eta
ia harrapatzen zaitu... AMAIERA
9. 9 or.: TXALUPA BAT HARTZEN DUZUE Korrika zoazte txalupen
bila, baina ez duzue aurkitzen inondik ere. Pentsatzen duzue
kapitainak bota dituela, zeren eta txalupa guztiak urrun ikusten
dituzue. Ikusten duzue kapitaina zuen atzean dagoela. Biok korrika
zoazte. Gizon baxua eta argal batek esaten dizue berarekin joateko,
gizonari jarraitzen diozue eta bere gelara zoazte. Orduan, esaten
dizue berak badakiela non dagoen beste txalupa bat. Hirurok
txalupara igotzen zarete eta berehala itsasoratzen zarete. Txalupan
oinarrizko laguntzarako botikak eta janari pixka bat daude. Hiru
ordu pasatzen duzue itsasoan, eta gero ikusten duzue marrazo bat
zuen txalupara hurbiltzen eta birak ematen hasten dela. Konturatzen
zara tigre marrazo bat dela eta bere hortzak oso zorrotzak direla,
badirudi goseak amorratzen dagoela. Lehenengo gizona botatzen duzue
uretara, ihes egiten saiatzen da, baina marrazoak hanka batetik
heltzen dio eta jan egiten dio. Ihes egiten duzue, bi ordu pasa eta
gero, lurra ikusten duzue eta horra joaten zarete. Lurreratzean,
banatzen zarete eta dena ahazten duzue.AMAIERA
10. 10 or.: JENDEA SALBATZEN DUZUE Zu atea zabaltzera zoaz,
baina zure laguntzaileak ez dizu uzten, esaten dizu horrela ez
duzula irabaziko, ez duzula armarik, ezta babesik ere. Itsasontzi
osotik zoazte armen bila, sukaldean rodillo bat ikusten duzu eta
zure laguntzaileak bandeja batzuk ikusten ditu, eta esaten du babes
bezala erabili ahal direla. Zure atzean gizon oso urduri eta
beldurgarria agertzen da, eta esaten dizue bigarren kapitaina dela,
laguntzera datorrela. Eskopeta eta bi pistola erakusten dizkizue,
zuk momentuan esaten duzu eskopeta nahi duzula. Kapitaina bilatzen
duzue, baina ezkutatuta dagoela dirudi. Oso urduri zaudete hirurok,
bigarren kapitainak proposatzen du banatzen hoberena izango dela.
Banatzen zarete eta minutu pare batzuk pasatu eta gero, tiro bat
entzuten duzu. Biok korrika zoazte tiro egin den lekura, eta
kapitaina ikusten duzue. Orduan biok tiro egiten duzue eta bihotz-
bihotzean ematen diozue. Itsasontzia nabigatzen duzue lurra ikusi
arte. AMAIERA
11. 11 or.: ETXERA BUELTATZEN ZARA Azkenean erabakitzen duzu
zure etxera itzultzea. Zure aitari deitu eta gero sartzen zara bere
kotxean. Ez da oso handia, gorri kolorekoa. -Zer gertatu
da?-galdetzen dizu aitak. -Juantxoren arreba agertu dela eta bere
logelatik bota nauela- erantzuten diozu aitari. -Beno, hobeto
zuretzat, eta badakizu? -Zer?-galdetzen diozu. -Bihar zure
lehengusina etorriko da zurekin oporrak pasatzera. Zure
lehengusinak Violeta du izena, 14 urte ditu eta ile horia. Opor
guztiak pasatzen dituzu Violetarekin, oso ondo pasatzen duzu. Azken
eguna da eta erabakitzen duzu Violeta eramatea bere etxera zure
aitarekin. Etxera bueltatu baino lehen, berak musu bat ematen dizu,
eta zu gorri-gorri jartzen zara. AMAIERA
12. 12 or.: JUANTXOREN LOGELARA ZOAZ Azkenean erabakitzen duzu
Juantxoren logelara joatea. Bere logela oso handia da gauza
askorekin eta litera batekin. -Zuk beheko ohean lo egingo duzu,
bakarrik erabiltzen dut nire lehengusina etortzen denean - esaten
dizu Juantxok. Bigarren eguna da eta ez da oso ondo hasi. Mara oso
gaiztoa da eta beti molestatzen saiatzen da zu etxetik joatea .
Baina ez da funtzionatzen, zeren eta Juantxo eta zu igerilekura
joango zarete . Igerilekuan jende asko dago eta ez dago lekurik
zuek biok sartzeko, horregatik, erabakitzen duzue etxera
bueltatzea. -Juantxo!-oihukatu dizue Marak-Lagundu honekin!
Bat-batean ikusten dituzu Juantxo eta Mara kaxa handi bat eramaten
Mararen logelara. Azken egunean bueltatuko zara etxera, baina, joan
baino lehen, ikusten duzu zer zegoen kaxa handian: Telebista bat
Wii-arekin eta ikusiten duzu Mara jolasten bere mutil lagunarekin
"Nola egoten da neska honekin?" pentsatzen duzu. AMAIERA