18
PATXI ERREMENTARIA

Patxi errementaria

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ipuin polit bat

Citation preview

Page 1: Patxi errementaria

PATXI ERREMENTARIA

Page 2: Patxi errementaria

Munduan asko bezala, Aralar inguruko herrixka batean errementari bat bizi zen. Patxi zuen izena eta oso gaiztoa zela esaten zuten. Horregatik, behin, Zart izeneko deabru bat bidali zioten infernutik. Errementari hura, nola edo hala, infernura eramateko agindu zioten. Eta horrela, goiz batean, Zart, infernua utzirik, Patxiren sutegiraino joan zen. Patxi lanean ari zen: hauspoari eragin, txingarrak astindu, aizkorak zorroztu, sutan burdina goritu,…

Page 3: Patxi errementaria

- Egun on! - esan zion deabruak.- Baita hiri ere! – erantzun zion Patxik.- Oso gaiztoa haizela ziotek denek. Infernuan ere horrelako kontuak entzun ditiagu. Horregatik, hi harantz eramateko asmotan etorri nauk.- Ez zegok gaizki! Baina gose nauk eta infernurako bidea luzea duk. Lehenengo gosaldu egingo diagu. Zarti ongi iruditu zitzaion eta biak gosaltzera joan ziren. Mahaian eseri eta bapo gosaldu zuten.

Page 4: Patxi errementaria

Gosaria bukatu zutenean, Patxi jaiki zen eta hauxe erran zion Zarti:- Goazemak orain nahi baduk.

Zartek eginahalak egin zituen, baina ezin zen jaiki. Aulkia bikez igurtzi baitzuen aurrez Patxik eta han erantsirik geratu zen deabru gizajoa. Hala eduki zuen hiru urtez Patxik deabrua. Hiru urte luze haiek iragan ondoren, bikea sutan berotu zuen Patxik eta hura urtu zenean, Zart aske geratu zen. Deabruak bere burua aske ikusi zuenean, azkar alde egin zuen handik, Patxiri kasurik egin gabe.

Page 5: Patxi errementaria

Horrela, Patxi, munduan geratu zen. Gero eta gaiztoago ari omen zen bihurtzen. Infernuan, Patxiri beste deabru bat bidaltzea erabaki zuten.

Axut izeneko deabrua aukeratu zuten horretarako. Abiatu baino lehen, Zartek zera esan zion Axuti:

- Kontuz ibil hadi! Patxik mahain esertzeko esaten badik, ez eseri.

- Ez, ez nauk eseriko. Aski ongi ezagutzen diat nik Patxi.

Page 6: Patxi errementaria

Eta horrela agertu zen, goiz batean, Axut, Patxiren sutegian.- Egun on! – esan zion Patxiri.- Baita hiri ere!- Gero eta gaiztakeria haundiagoak egiten omen dituk. Hala jakin diagu infernuan. Eta hi harantz eramateko agindua eman zidatek.- Ongi duk! Baina lan asko egin diat eta gose nauk. Gainera infernuko bidea luzea duk. Zer edo zer gosaldu dezagun lehenago.- Bai, goazemak azkar! – esan zion Axutek.Biak sukaldean sartu ziren eta Patxik erran zion Axuti:- Eser hadi mahaian, lagun!- Ez, ez, lasai. Ez diat esertzeko ohiturarik – erantzun zion Axutek.

Page 7: Patxi errementaria

Etzan hadi, orduan, horko zezeilu horretan; hainbeste bide egin eta gero nekatuta egongo haiz eta!- Bai, hori egia duk – esan zuen Axutek irribarrez. Eta zizeiluan etzan zen. Patxik, mahaian jarri eta lasai gosaldu zuen. Bukatu zuenean, Axutengana joan eta honela esan zion:- Goazemak orain, nahi baduk. Baina Axut, eginahalak egin arren, ezin zen zizeilutik jaiki. Zizeilua ere aurrez bikez igurtzita baitzuen Patxik. Eta han eduki zuen hura ere hiru urtetan. Azkenean, bikea suaz urtu eta askatu egin zuen. Azkar alde egin zuen Axut gizajoak infernuko zulora.

Page 8: Patxi errementaria

Patxi, berriz ere, munduan geratu zen. Gero eta gaiztakeria haundiagoak egiten zituen. Hura ez zegoen horrela uzterik. Zer egin erabakitzeko, bilera bat egin zuten deabruek infernuan. Azkenean, nola edo hala, Patxi infernura eraman behar zutela erabaki zuten eta, horretarako, beste deabru bat izendatu zuten. Gatz zuen izena aukeratutako deabrua. Mundura abiatu baino lehen, honela hitz egin zioten beste bi deabruek:- Patxik mahaian esertzeko agintzen badik, ez kasurik egin.- Eta gero zizeiluan etzateko esaten badik ere, ez etzan.- Ez, ez! Kontuz ibiliko nauk – erantzun zien Gatzek. Eta mundura abiatu zen.

Page 9: Patxi errementaria

Goiz eguzkitsu batean, Gatz, Patxiren sutegian sartu zen eta egun onak eman zizkion:

- Egun on!

- Baita hiri ere – erantzun zion Patxik.

- Egia al duk gero eta gaiztakeria haundiagoak egiten dituala? Zer habil hor bazter guztiak nahasten?

- Hori ez duk egia!

- Ba, hi infernura eramateko esan zidatek niri!

- Ondo zegok! Baina infernurako bidea luzea duk eta gosaldu egin behar diagu irten baino lehen!

- Goazemak, ba!

Page 10: Patxi errementaria

Sukaldean sartu orduko, honela esan zion Patxik Gatzi:- Jarri mahaian.- Ez, ez diat ohiturarik.- Etzan hadi orduan horko zizeilu horretan. Nakakuta egongo haiz honezkero.- Ez, ez, nahiko lo eginda nagok. Ez diat etzateko beharrik.- Motel! Igo hadi orduan etxe aurreko pikondora eta jan nahi dituan guztiak, nik gosaltzen dudan bitartean.- Hori bai! Horixe egingo diat. Eta Gatz pikondora igo zen.

Page 11: Patxi errementaria

Gosaldu zuenean, Patxik ataritik deitu zion Gatzi. Gatzek jaitsi nahi zuen, baina ezin. Pikondoa ere bikez igurtzurik zegoen eta bertan erantsirik geratu zen. Eskolako haurrek harriak botatzen zizkioten egunero. Deabruaren garrasiak entzun arren, Patxi ez zen errukitzen eta han eduki zuen hiru urtetan. Azkenean, suaz bikea berotu eta Gatz askatu egin zuen. Gatzek bere burua aske ikusi zuenean, Patxiz ez zen gogoratu ere egin. Infernura joan zen lasterka.

Page 12: Patxi errementaria

Egunak joan eta egunak etorri, azkenean, Patxiri ere iritsi zitzaion heriotzako ordua.

Hil zenean, mailua, burruntzia eta kurrikak hartu zituen eta zuzenean infernura abiatu zen.

Page 13: Patxi errementaria

“Dan, dan, dan”, jo zuen mailuz infernuko atea.- Nor da? – galdetu zioten barrutik.- Patxi errementaria naiz - erantzun zuen. Hau entzun zutenean, deabru guztiak, ateari eusten jarri ziren, Patxi errementaria sar ez zedin. Bestela, adio infernuko bakea...

Page 14: Patxi errementaria

Ikusiz gero ezagutuko zuela pentsatu zuen deabru batek eta ateko giltza-zulotik begira jarri zen.

Patxi konturatu zen eta burruntziaz begia atera zion.

Beste deabru batek, ahotsez ezagutuko zuela eta, makurturik, atepeko zirrikituan jarri zuen belarria.

Patxi konturatu zen eta, kurrikekin, belarria moztu zion.

Page 15: Patxi errementaria

Azkenean, Patxi, infernuan ez zutela hartu nahi konturaturik, zeru aldera joan zen.

Jo zuen zeruko atea eta San Pedro atera zitzaion.

- Nor zara zu? - galdetu zion honek.

- Patxi errementaria - erantzun zion.

Page 16: Patxi errementaria

San Pedro ongi zekien Patxi errementariaren berri eta ez zion zeruan sartzen utzi nahi. Baina, halako batean, andre zahar bat hurbildu zen ate ondora. Ikusi orduko, ezagutu zuen Patxik andre hark eta, beldurturik, Patxik kalterik egin ez ziezaion, honela hitz egin zion San Pedrori:- Oso gizon zintzoa izan da hau munduan. Edonori laguntzeko prest egoten zen beti. Ongi merezia dauka gizon honetxek zerua.

Page 17: Patxi errementaria

Orduan, San Pedrok atea zabaldu zion eta Patxi barrura sartu zen.

Geroztik, Patxi errementaria zeruan omen dago.

Hori hala bazan, sar dadila kalabazan.

Page 18: Patxi errementaria