21
POZAREN KOLOREAK

Pozaren koloreak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Gaur arratsaldean udaberriaren hasierako euri jasa ikaragarria izan dugu esperientzien txokoan geunden bitartean. Gelako ikasleak kristalari sudur punta itsatsita daude, kazkabarra egingo ote duen beldurraren beldurrez, eskolako baratzean landatutako landareak harriak jo eta denak puskatuko dituen beldurra begietan. Halako batean zerua argitu da eta hara! Eguzkia atera da, hori, borobila eta berotasun goxoa ekarri digu. Denak mahaietara itzuli dira, denak ez Haitz begiak ezin itxirik Ortzadarra! Oihukatu du. Etxera joan naizenean ipuin hau prestatu dut Lehen Hezkuntzako txikienei fenomeno berezi hau azaltzeko nahiarekin.

Citation preview

Page 1: Pozaren koloreak

POZAREN KOLOREAK

Page 2: Pozaren koloreak

Xubane mendi artean ezkutaturik dagoen herrixka batean bizi da.

Page 3: Pozaren koloreak

Egun euritsua zen eta etxean

geratu behar izan zuen.

Page 4: Pozaren koloreak

Leihotik begira zegoela,

eguzkia atera eta

inoiz ikusi gabeko

zubi koloretsua ikusi zuen,

ortzadarra zen.

Page 5: Pozaren koloreak

“Zer ote da hori?” galdetu zion bere buruari, “nondik atera ote da?”

Page 6: Pozaren koloreak

Erantzun bila aritu zen eta azkenean aitonari galdetu zion

Aitona, lehen zeruan zubi bat ikusi dut,

ortzadarra, zuk ba al dakizu zer den?

Bai, nahi baduzu oraintxe esango dizut, baina hobe

zenuke zure kabuz ortzadarra zer den aztertuko bazenu.

Page 7: Pozaren koloreak

Aitona ez izan horrelakoa! Zergatik egiten didazu hau?Ez dakit ezta nondik hasi ere!

Erantzuna naturan dago, berak emango dizu

erantzuna. Galde naturari.

Page 8: Pozaren koloreak

Beraz, baserri ondoko basora joan zen erantzun bila.

Ardiei galdetu zien, sugegorri bati, behiei, pottokei, baina ez zuen

balizko erantzunik jaso

Page 9: Pozaren koloreak

Azkenik, basoko pago handienari galdegin zion.

Ortzadarraren bila nabil?

Laguntzerik bai?

Jakina. Zer nahi duzu jakin zehatz-mehatz?

Page 10: Pozaren koloreak

Non sortzen den.. non aurkitu

dezakedan...

Eguna hodeitsu eta eguzki zuria dagoenean

segi mendi tontor hartara...

eta zain egon, arreta jarri.

Page 11: Pozaren koloreak

Zer duzu Xubane? -Galdegin zion aitak, hain kopetilun ikusi zuenean.

Erantzun horrekin etxera itzuli zen, eguzki zuria noiz ikusiko

zain.

Bada, gaur ere ez dudala ortzadarrik

ikusiko. Ez da eguzkia ikusten.

Page 12: Pozaren koloreak

Pagozuriko pagoak egun hodeitsua zegoenean mendira

igotzeko esan zizun, ezta?

BAI...

Page 13: Pozaren koloreak

Bai! Baina, ez dago eguzki

zuririk!

Eta? Gaur ez al dago ba hodeitsu?

Page 14: Pozaren koloreak

Eta agertuko balitz? Nirekin mendira etorri

nahi?

BAI !!

Page 15: Pozaren koloreak

Tontorrera iritsi, baina ortzadarrik bat ere ez.

Etsita zegoen Xubane, pagoak esandakoa ez

ote zen gezurra izango.

Ez negarrik egin Xubane. Ortzadarra laster azalduko da –

kontsolatu nahian esan zion aitak

Page 16: Pozaren koloreak

Ez al duzu ikusten eguzki izpi txiki horiek han urrutian, laster hemen

ditugu. – esan zion aitak

Page 17: Pozaren koloreak

Xubanek ez zekien nor zuzendu zitzaion hizkera goxo

horrekin.

Zer du neskatxa honek negarrez aritzeko? – esan zuen ahots

batek

Page 18: Pozaren koloreak

Nor ari da niri hitz egiten? – Galdegin zuen

Xubanek

Jar itzazu begiak zeruan, hodeietan, eurian, eguzkian, eta ondoren zer ikusi nahi duzun galdegin buruari.

Page 19: Pozaren koloreak

Xubanek horrela egin zuen, esandakoari kasu eginez

ortzadarra ikusi zuen parez-pare. Pozez zoratzen jarri zen.

Ortzadar, zu al zara? Bai, ni naiz

Page 20: Pozaren koloreak

Zoragarria zara, baina nondik sortzen zara?

Soilik zerua negarrez aritzen denean, eta eguzkiak zerua alaitu nahi duenean euri malkoak laztanduz sortzen naiz ni, orduan pozaren koloreak azaltzen

direlarik. Horixe naiz ni, pozaren koloreak, ortzadarra. Egun alai baten hasiera datorren

seinale naiz.

Mil esker ortzadarra, ni ere

alaitu nauzu

Page 21: Pozaren koloreak

Handik aurrera Xubanek euria eta eguzki zuria bateratzen zirenean begiak

erne izaten zituen eta ortzadarra

ikusten zuen, ez zuen mendira igo beharrik, non-nahi ikusi ahal izaten

baitzuen. Eta bazekien handik aurrerako orduak alaiak eta lasaiak

izango zirela.