36
MARX NIETZSCHE FREUD ETA DARWIN

Susmoaren filosofoak

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Susmoaren filosofoak

MARXNIETZSCHEFREUDETA DARWIN

Page 2: Susmoaren filosofoak

Paul RICOEUR (1913-2005) Le conflit des interprétations (1969) Adierazpena sortu zuen. Marx, Freud eta Nietzscheren

pentsamenduan “susmoa” kontzientzia kritikoaren baldintza bihurtzen da, pentsaera cartesiarraren ziurtasunen aurrean. Hortik aurrera, pentsamenduak errealitatearen iruzurrari aurre egiteaz gain, pentsamenduaren iruzurrari ere aurre egin behar dio.Kritika eta analisia ezinbesteko bihurtzen dira errealitatea ezagutzeko eta eraldatzeko, zientziak egiten duen erara.

Paul Ricoeur

Page 3: Susmoaren filosofoak

Susmatzea ez da soilik zalantza egitea.

Norbaitek gezurra dioela susmatzen dugu, gauzak aldatuta edo faltsututa azlatzeko asmoa dagoela ohartzen gara.

Page 4: Susmoaren filosofoak

Kultura judeo-kristauaz susmoak zituzten:

Gizakiaren jatorriaz Historiaren motorraz Moralaren jatorriaz

Kontzientziaren izaeraz

Page 5: Susmoaren filosofoak

DARWIN: Animalia antropoideen eboluzioaren ondorioz sortu zen gizakia.

MARX: historia giza bizitzaren ekoizpen materialean oinarritzen da, eta hori Estatuaren ustezko arrazionaltasunaren atzean geratzen da.

NIETZSCHE: Mendebaldeko pentsamenduaren jatorrian bizitzari beldur izatea eta ihes egin nahi izatea dago.

FREUD: moral eta kultura burgesak zentsuratutako libidoa inkontzientean dago, eta hori da jokabidearen azken azalpena.

Apostu horiek gizakiaren hasiera berri baten aldekoak dira.

Page 6: Susmoaren filosofoak

DARWIN: espezieen eboluzioa, bizirik irauteko borroka, hautespen naturala.

MARX: alienazioak, ideologia, gainbalioa NIETZSCHE: apoliniarra, dionisiakoa,

balioen alderanzketa, Jainkoaren heriotza, nihilismoa, botere nahia, supergizakia.

FREUD: inkontzientea, Eros eta Tanatos, k

Page 7: Susmoaren filosofoak

Charles Robert Darwin (Shrewsbury, West Midlands, 1809ko otsailaren 12– Kent, South East England, 1882ko apirilaren 19) naturalista eta biologo ingelesa izan zen.

Page 8: Susmoaren filosofoak

1831n Hego Amerikako itsasaldea eta bereziki Galapagos uharteak ikertzera abiatu zen. Beagle ontzian egin zuen bost urtetako bidaia. Brasilen ohian tropikalak aztertu zituen, Argentinako Bahia Blancan armadillo erraldoiak deitu zien bertan aurkituriko dinosauroen fosilei, Chileko Andeetan animalia itsastarren maskorrak aurkitu zituen eta Galapagoetan txontak eta dordokak aztertu zituen. Bertan hasi zen gerora plazaratuko zuen hautespen naturalaren teoria garatzen. Ingalaterrarako itzuleran Australiako ugaztun martsupialek ere bere jakinmina piztu zuten.

Page 9: Susmoaren filosofoak

Hurrengo urteak ikerkuntza urteak izan ziren. Garaiko zientzialari onenek Darwinek ekarritako espezie eta fosilak aztertu zituzten dinosauroen hezurdurek berebiziko harridura sortu zutelarik. Bere teoriak garatuz zihoan bitartean hainbat liburu argitaratu zituen Darwinek, tartean, Beagle-ren bidaiaren egunerokoa eta geologiaren inguruko hainbat liburu. Zortzi urtez zirripedoak aztertzen ere aritu zen Darwin eta 1857an Natural Selection liburua plazaratu zuen.

1859an bere ikerkuntzen laburbilduma osatzen zuen "Espezieen jatorriaz Hautespen naturalaren bidez" (On the Origin of Species by Means of Natural Selection) eman zuen argitara erabateko teoria iraultzailea plazaratuz. Bertan Darwinek, egindako aurkikuntzetan oinarri hartuta, ondorioztatu zuen izaki guztiok arbaso komuna geneukala eta gizakiok, zehazki, tximu eboluzionatuak ginela.

Page 10: Susmoaren filosofoak

1882ko apirilaren 19an hil zen Downe-n (Kent, Ingalaterra). Bertako St.Mary elizan ehorztekoa bazen ere Royal Societyko bere lagunen eraginez Westminsterko Abadian egin zioten hileta elizkizuna eta bertan lurperatu zuten Isaac Newton eta John Herschelen ondoan.

Page 11: Susmoaren filosofoak

Bere lanean inplizituki topatzen dira:

1. Filosofia bat2. Metodo bat3. Ikuspegi

epistemologiko bat4. Arreta kritikoa

Page 12: Susmoaren filosofoak

Adimena libre mantendu nahi du gertaeretara egokitzen ez

diren hipotesiak baztertu ahal izateko.

Metodoa: ez behaketa eta esperimentazio hutsa (Bacon),

bere teoriaren garapenak prozesu teoriko, kontzeptuala,

analitiko eta hausnarketa sakonekoa suposatzen du,

horretarako kontzeptu eta kategoria berriak sortu zituen.

Prozesu horretan zalantzak balio kritikoa du eta bere

pentsamendua indartzen du. Emaitza: Biologia zientzia

bihurtzen da.

Page 13: Susmoaren filosofoak

EBOLUZIOAREN TEORIA Nondik dator gizakia? Erantzunak: KREAZIONISMOA: animalia eta landareak bat-batean eta genero eta espezie

finko eta aldaezinetan banatuta sortu zirela dioen teoria. FIXISMOA: espezie guztiak independienteak direla eta sortu zirenetik bere

horretan iraun dutela defendatzen duen teoria. (George Cuvier, 1769-1832). DARWINISMOA: espezieak aldatuz doaz. Espezieen artean bizirik irauteko

borroka sortzen da, izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak direlako. Hautespen naturala borroka horren ondorioa da. Horrela, espezierik gogorrenek –ingurunera moldatzeko gaitasunik hadiena dutenek- egiten dute beti aurrera. Moldatzeko gai ez direnak hil egiten dira, eta gai direnen ezaugarraiak, berriz, ondorengoengana igarotzen dira. (Darwin, 1823-1913).

NEODARWINISMOA: 1920-50 bitartean sortu zen eboluzioari buruzko teoria, darwinismo tradizionala eta mendelismoaren genetika-ezagutza modernoak bat egin zituena. Mutazio genetikoak eta hautaketa naturala izaki-forma berriak agertzeko faktore bakarrak zirela aitortzen zuen

Animalia antropoideen eboluzioaren ondorioz sortu zen gizakia.

Page 14: Susmoaren filosofoak

KARL HEINRICH MARX (maiatzaren 5, 1818 - martxoaren 14, 1883) filosofialari eta politikaren teorialari alemaniarra. Ekonomia eta politikari buruz idatzi zuen. Manifestu Komunistaren egilea izan zen Friedrich Engelsekin batera 1848. urtean. Bertan, komunismoaren oinarri teorikoak eta helburuak lehen aldiz agertu ziren era sistematikoan.

Haren lan nagusia Das Kapital liburua izan zen. Bera hil eta gero, obraren beste bi liburuki argitaratu ziren, Marxek hamarkadetan zehar egindako kapitalismoaren analisi kritikoekin.

Page 15: Susmoaren filosofoak

Familia judu burges batean hazi zen, baina eliza ebanjeliko batean bataiatu zuten. Zuzenbide ikasketak egin zituen Bonn eta Berlingo jesuiten unibertsitateetan. Hemezortzi urte betetzean, Jenny von Westphalenekin ezkontzeko hitza hartu zuen. Berlinen kazetari gisan lanean ari zela. Bere ideia iraultzaileak zirela eta, hainbat alditan erbesteratu zuten, Parisera lehenik (garai hartan ezagutu zuen Engels, orduz geroztik beti ondoan izango zuen lagun mina) eta Bruselara gero. Han, filosofian bakarrik jardungo zuela erabaki zuen.

Zortzi seme-alaba izan zituen. Polizia beti ibili zitzaion atzetik. Prusiatik behin betiko bota zutenean, Londresera joan zen bizi izatera. Engelsek emandako babes ekonomikoari esker (Ingalaterrako hainbat lantegiren jabe baitzen), ikertzeko eta idazteko aski denbora lortu zuen eta 1867an, "Das Kapital" lana argitaratu. Marx gizartearen teoriko handienetakotzat hartu dute filosofo askok: filosofia ireki, zabala eta kritikoa du. Marxen testuingurua, 1814an Napoleon erori ondoren, Europak jasan zuen berregituratzean aurki daiteke, Vienako Batzarraren ondorengo egoeran.

Page 16: Susmoaren filosofoak

‘Mundua hainbat eratara interpretatzera mugatu dira filosofoak; hura eraldatzea da egin beharrekoa’ Karl Marx, Feuerbachi buruzko tesiak

‘Darwinek izaera organikoaren garapenaren legea aurkitu zuen. Marxek, berriz, giza historiaren garapenaren legea aurkitu zuen (...) hori zen zientzia gizona. Baina hori esatearekin ez dugu hura zen gizonaren erdia ere adierazten; izan ere, beste ezer baino lehen iraultzailea zen’

Engelsen hitzak Marxen hilobiaren aurrean (1883)

Page 17: Susmoaren filosofoak

Alemaniako filosofia Ekonomia politikoaSozialismo utopikoa

Owen Saint-Simon FourierSmith, Ricardo

lan-balioaren teoriasozialismoa

Hegel

dialektika

MARX-en FILOSOFÍA

Feuerbach

materialismoa

gizakia

bere esentzia

lana

horren bitartez

sozialki ekoizten du bere bizitza

teknologia

lan banaketa

natura

eraldatu eta gizatzen du

baliabideen iturria

Klase sozialetan banaketa

garatzen da

lan-indarra handitzen da

produkzio harremanak aldatzen dira

ondorioz

kapitalismoa

(produkzio-modua)

sortzen du

alienazioairaultza

proletalgoa

Klaserik gabeko gizartea

esplotazioaren amaiera

Alienazioa gainditu eta gizakiaren errealizazioa

HISTORIA

dialektikoki garatzen da

jabetza harremanak

Produkzio baliabideen

jabetza pribatua

Page 18: Susmoaren filosofoak

Dialektikaren alderdi iraultzailea berreskuratu nahi zuen, euki erlijiosoak eta politika kontserbadorekoak baztertuz.Ukapena edo kontraesana.

Hegelen dialektikak errealitatea galdua zuendialektika alderantzikatu behar da pentsamendua eta ideiak bere lekuan uzteko.

Ez ordezkatu materialismoaz idealismoa: pentsamendua benetan dialektikoa bada, materialismoa zein idealismoa gaindi ditzake.

Ez dago giza ekintazen edo kontientziaren aurretiazkoa den ezer. Gizakiek lanaren bidez sortzen dute zentzumenezko beharren eta naturaren arteko harreman dialektikoa.

GIZAKIAIzaki gorena(alienazio erlijiosoa)Izaki naturala eragilea

lana edo praxi ekoizleaLanaren bidez gizakia bere

berezko ezaugarriak kanporatzen ditu

Izaki soziala eta komunitarioa

Gizakia gizartetik banandurik abstrakzio hutsa da: besteekin lanean gizakia harreman sozialen multzoa

Izaki historikoa, bere burua historian zehar sortu du. Gizakiek objektuak produzitzeaz gain , beren burua ere ekoizten dute historian zehar.

Page 19: Susmoaren filosofoak

• GIZAKIA• Izaki gorena• Izaki naturala eragilea• Izaki soziala eta komunitarioa• Izaki historikoa

ATEISMOAATEISMOA

LANALANA

MATERIALISMO HISTORIKOAMATERIALISMO HISTORIKOA

PRODUKZIO HARREMANAK

PRODUKZIO HARREMANAK

Page 20: Susmoaren filosofoak

Dialektika materialistaren ikuspegitik gizakiaren oinarrizko beharrak gizartearen eta historiaren prozesua abian jartzen duten mekanismoak dira.

1845, Feuerbach-i buruzko tesiak lanean, Feuerbach-ek erlijioari egindako kritikaren gabeziak azaleratu zituen:

Ez zuen erlijiozko sentimenddua ezabatzen Gizakia alienaturik dago Segurtzat jo zuen bazegoela giza esentzia gizakia bera baino lehenago

Page 21: Susmoaren filosofoak

Marxek idealismoaren eta materialismoaren arteko gatazka PRAXIA kontzeptu dialektikoaren bidez gainditu zuen.

Praxia. Gizakiaren ekinta eraldatzailea. Esanahi hirukoitza du:

Praxi ezagutzailea, subjektuaren ekintza ezagulea, mundu objektiboa eraldatzen duena.

Praxi ekoizlea, lana edo ekintza ekoizlea, natura eraldatzen duena

Praxi iraultzailea, gizarte eta historiaren eraldatzea iraultzaren bidez. Hori da benetako ekintza.Materialismo dialektikoa

Page 22: Susmoaren filosofoak

Historia modernoan esanahi eta eragin handiena izan duten gertakari historikoei begiratzen die Marxek.

Hau ondorioztatu zuen: Politikak, berak bakarrik, ez du errealitatea aldatzen. Ideia politikoek ez dute errealitatea erabakitzen.

Errealitate soziala da historiako une zehatz bateko politika azaltzen duena.

MARXEK susmopean jarri zituen:Erlijioaren helburuakHegelen historiako ikuspegi baikorraEstatu ModernoaFilosofia bera: filosofoen bizimodua, filosofoek

errealitatea faltsutu egiten dute, hura ezkutatzeko

IDEOLOGIA kontzeptua

Page 23: Susmoaren filosofoak

Kontzientzia ideologikoak Gizabanakoa mundura egokitzen du, eta aldi berean Gizartearen oinarrizko kohesioa da

Horrela lortzen du bere nolakotasuna eta “egia”. Menderatzailea da kontserbadorea Erealitatea kontraesankorra eta injustua den guztietan

faltsutu egingo du. “Gizarte produktua” da. Kontientzia praktikoa ere bada, eta gizartean eragiten du.Praxia, krontraesan horiek murrizteko gai.

Page 24: Susmoaren filosofoak

ALIENAZIOA 1. Alienatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. FIL. Bere burua eta lanaren emaitza bere baitatik irtenik,

besteren mende ikusten dituen norbanakoaren egoera; bereziki marxismoan, alokairu baten truke bere lan-indarra saldu, enpresaren gestioan parte hartu ez eta bere lanaren emaitza osoa jasotzen ez duen langilearen egoera.

• alienazio mental. (zah.) Adimena erabat alteratua izanik gizartean bizitzeko zailtasunak dituen gizabanakoaren egoera.

ALIENATU 1. Inori norberaren ondasun edo eskubide baten lagapena egin. 2. Burua galdu, erotu. 3. Gizakia askatasunik gabe utzi, bere gizatasuna ahaztarazi. 4. FIL. Alienazioa gertatu.

Page 25: Susmoaren filosofoak

ERLIJIO ALIENAZIOA

Alienazio guztien eredua.

Oinarrian honako zatiketa dago: munduko bizitza eta erlijiozko bizitza; erlijioak

bere ideologia zabaltzen du “beste bizitza” eta jainkozko probidentzia daudela

sinestaraziz. Marxek erlijioaz esan zuen “herriaren opioa” dela.

Estatuko erlijioari kritika egiten dio gizakien arteko desberditasunen azalpen

transzendentala ematen duelako.

Erlijiozko bizimodua kritikatzen du gizakia alienatzen duelako, naturatik eta

mundutik banatzen duelako, “betiko bizitza” iristeko bidean igaro beharreko

“negarrezko herria”gisa ulertarazten duelako.

“Erlijiozko sentimendu bera gizarte produktua da”

Page 26: Susmoaren filosofoak

ALIENAZIO POLITIKOA

Oinarrian honako zatiketa:

Hiritar gisa, askatasuna eta berdintasuna

Lan harreman pribatuetan, diskriminazioa eta menperatze egoera.

Zuzenbideko Estatuan gauzatutako arrazionaltasunak

askatasuna eta legezko berdintasuna aitortu ditu, baina ,

aldi berean, gizarte berri hori bi klase antagonikotan zatituta

dago: burgesia eta proletarioak. Beraz, ustezko

berdintasuna menperatzearen eta diskriminazioaren

koartada dira.

Page 27: Susmoaren filosofoak

GIZARTE ALIENAZIOA

Gizartea antagonikoak diren bi klaseren artean zatituta

dago: burgesia eta proletarioak. Lehenaren aberasteak

bigarrenaren pobretzea eragiten du. Horrez gain, gizarte

alienazioak bien degradazioa eta deshumanizazio

dakar, giza harremanak merkataritzako harreman

bihurtzen baitira.

1848ko Manifestua langileen klase kontzientziari

egindako deia. Horregatik bukaeran dio : “Herrialde

guztietako proletarioak, elkar zaitezte!”

Page 28: Susmoaren filosofoak

ALIENAZIO EKONOMIKOA (1) Gizartean truke harremanak hasi bezain laister, gizakiaren lanaren emaitza

merkantzia bihurtzen da: Erabilera balioa: beharrak asetzea.

Truke balioa: normalean, produktuari erantsitako lan kopurua, lan denbora. Merkantziek

duten ezaugarri kuantitatibo abstraktu horrek diruz aldatzeko aukera ematen du.

Merkantzia diru bihurtzean, desagertu egiten dira lanari aipamen guztiak.

Balioaren fetitxismoa: diruak berez du balioa.

Lanaren ondorio diren giza harreman pertsonalak lan abstraktu bilakatzen dira

merkantzian, eta gero gauza bihurtu dira diruan.

Dirua beharrezko bezain arriskutsua da gizartearentzat. Harreman ekonomiko

bihurtzen ditu giza harremanak. Dirua ez da alienazioa, bai alienazioaren

baldintza. Ekoizpen modu kapitalista berriak sortzen ditu kapitala, kapitalistak

eta proletarioak.

Page 29: Susmoaren filosofoak

ALIENAZIO EKONOMIKOA (2)

GAINBALIOAREN FENOMENO EKONOMIKOA

Langileak bere lan indarra aldi baterako saltzen du (beste erremediorik

gabe)soldata

Lana erostean egiten den negozioa lan merkataritzak duen erabilera balioan datza,

berez balioa duena baino balio gehiago sortzen baitu.

Gain balioaren fenomenoa kapitalismoaren oinarrian dago.

SISTEMA KAPITALISTAREN ALDIZKAKO KRISIAK

Lanpostuen galera eta langileen klasearen eroste ahalmenaren murrizketa

LANEKO ALIENAZIO MODUAK Produktuarekiko alienazioa

Alienazioa ekoizpena egiten den unean

Naturarekiko alienazioa

Beste gizakiekiko alienazioa

Page 30: Susmoaren filosofoak

MATERIALISMO HISTORIKOA

FORMAZIO SOZIALA

AZPIEGITURA GAINEGITURA

PRODUKZIO MODUAKFORMA IDEOLOGIKOAK

Izaki soziala

Gauzatzen da historian

PRODUKZIO HARREMANAK

PRODUKZIO INDARRAK

TESIA

KONTRAESANAK

Jabetza harremanak

ANTITESIA

IRAULTZA SOZIALA

PRODUKZIO MODU BERRIA

SINTESIA

Klaseen arteko borroka

Garapen dialektikoa

kontraesanak gainditzen ditu

Baldintzapen harremana

osagaiak

sortzen dira

ondorioz

emaitza

Klaserik gabeko gizartea

Produkzio baliabideen jabetza pribatua desagertzen da

Gorenera iristen da

osagaiak

Kontzientzia soziala

ERLIJIOSOAK

POLITIKOAK

JURIDIKO-SOZIALAK

FILOSOFIKOAK

mota ezberdinekoak

Page 31: Susmoaren filosofoak

MATERIALISMOA

1. FIL. Substantzia espiritualaren existentzia ukatu eta materia beste gairik ez

dagoela baieztatzen duen doktrina metafisikoa.

2. Ondasun eta atsegin materialen bila dabilenaren jokaera.

MATERIALISMO DIALEKTIKOA. Marxismoaren filosofi doktrina, materialismo

zientifikoaren eta Hegel-en filosofia dialektikoaren ikuspegiak bateratzen dituena. ||

MATERIALISMO HISTORIKOA. Historiaren teoria marxista, ekonomia gizartearen

historiaren funtsezko eragilea dela dioena. Gizarteko klase-borroka eta produkzio-

bideen garapen eta kontrola dira historiaren indar eragile horren elementu

erabakigarriak.

Page 32: Susmoaren filosofoak

Ekoizpen sistema kapitalistako lan esplotazioa da gizaki alienaturaren azalpena.

Gizartea antagonikoak eta etsaiak diren bi klasetan banatzea da gizakiak bere buruarekiko duen zatiketaren

adierazpenik nabarmena, eta Ekonomia eta errealitatearen egiazko

zientziak hartu beharreko abiapuntua

Page 33: Susmoaren filosofoak

GLOSARIOAEGITURA EKONOMIKOA edo azpiegitura.Historian zehar ekoizpen indarren eta ekoizpen harremanen artean sortzen

diren harremanen artean sortzen diren harremanak; une historiko bakoitzean dagoen ekoizpen moduarekin edo sistemarekin bat datorren ideologia baldintzatzen du.

EKOIZPEN HARREMANAKEkoizpen bitartekoen jabeen eta langileen artean sortzen diren harremanak

dira. Harreman horiek lanaren banaketan eta ekoitzitako ondasunen banaketa eta truke moduetan gauzatzen dira. Horien araberako klaseak daudelako, klase sozialak, alegia.

EKOIZPEN INDARRAKGizakiek une historiko jakin batean eta bitarteko jakin batzuekin, duten lan

edo ekoipen ahaldena. Ekoizteko baliabideak dira: makinak, tresnak... ezagutza teknikoak, antolaketa moduak. gizadiaren garapen teknologikoa adierazten dute.

EKOIZPEN MODUAEkoizpenaren gizarte antolaketa une historiko jakin batean, ekoizpen indar

eta ekoizpen harreman jakin batzuk barne hartzen dituena. Ekoizpen modu hauek bereizi zituen Marxek: asiarra, antzinakoa(hiritarrak eta esklabuak), feudala (zaldunak eta jopuak) eta burgesa (industri kapitalismoa).

FORMA IDEOLOGIKOAK (IDEOLOGIA)Ideia eta irudikapen multzoa; gizartearen emaitza da, eta errealitatearen

emaitza irudi desitxuratua osatzen duena; gizakien alienazioa estaltzen duen kontzientzia faltsua.

Page 34: Susmoaren filosofoak

Friedrich Wilhelm Nietzsche (Röcken,

Prusia, 1844ko urriaren 15a - Weimar,

1900eko abuztuaren 25a) filosofo eta

filologo alemana izan zen, XIX

mendeko pentsalari modernoetako

bat izan zen, eta eragin handienetako

izan zuena. Bere filosofiak eragin

handia izan du XX. mendean,

ideologia oso desberdinengan. Oso

filosofo aztertua eta eztabaidatua izan

da, eta asko eta oso desberdinak dira

bere pentsamenduari egin zaizkion

interpretazioak.

Page 35: Susmoaren filosofoak

Nietzsche urriaren 15ean jaio zen 1844an, Röcken herrixkan, Leipzig hiritik hurbil. Aita, Carl Ludwig Nietzsche, artzain luteranoa zuen, eta agian horregatik teologia eta filologia klasiko ikasketak hasiko zituen 1864. urtean Bonn-go Unibersitatean. Gurasoen nahigaberako, ordea, berehala utzi zuen Teologia (seihileko bat soilik bete zuen), eta filologian sartu zen buru-belarri. 1865. urtean Leipzig-eko Unibertsitatean sartu zen, eta bertan Arthur Schopenhauer eta Friederich Albert Lange-ren lanak ezagutzen hasi zen, filosofiaren munduan murgiltzen joan zelarik.

1867-1878 urteetan prusiar armadan aritu zen borondatez, zaldi istripu batek zerbitzu militarretik kanpo utzi zuen arte. Urte horretan bertan ezagutu zuen Richard Wagner, bere bizitzan pisu handia izango zuen pertsona.

1869an Leipzig-eko Unibersitateak doktoretza emango dio bere filologia lanengatik. Garai horietan Basileako Unibersitateko irakasle lanetan zebilen (karrera bukatu gabe zuen arren), eta berehala irakasle izendatua izan zen bertan, 1879rarte beteko zuen postua, berau. Basileara bizitzera joatean Alemaniar Naziotasunari uko egin eta Suitzako hiritartasuna lortu zuen.

1870an gerra franko-prusiarrean prusiarren alde mediku bezala lan egiteko baimena eman zion suitzar gobernuak. Gerran hilabete soilik egin zuen arren, bizitza osorako markatuko zuten gertaerak bizi izan zituen, bere osasuna betirako kaltetuko zituzten difteria eta disenteria ere bertan harrapatu zituelarik.

1900ean hil zen Weimar-en, nahiz eta bere azken urteak ohean, garun paralisi baten ondorioz egoera begetatiboan eman zituen.

Page 36: Susmoaren filosofoak

Sigmund Freud (Freiberg/Příbor, 1856ko maiatzaren 6a-London, 1939ko irailaren 23a) mediku eta neurologo austriarra izan zen.

Familia judu baten barruan jaio zen. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen, hipnosia landu zuen baina historiara pasatu da "Psikoanalisiaren aita" moduan, arlo honetan egindako lan itzela dela eta. Inkontzientea ikertu zuen bereziki, ametsen mundua eta buru-gaixotasunek sexualitatearekin dituzten loturak. Erlijioek patologia psikiatrikoarekin dauzkaten zerikusiak ere aztertu zituen.

Nazien jazarpenagatik, 1938an ihes egin behar zuen Frantziara, eta hortik Ingalaterrara. 1939ko irailaren 23an hil zen Londonen, minbizi prozesu baten ondorioz.