11
Haur hezkuntzako ikasketei amaiera emateko garaian, ikastetxeetan gure bigarren praktikaldiak burutu behar izan ditugu. Practicum II-ari amaiera eman eta berriro ere unibrtsitatera bueltatau arren, ikastetxeetan izan ditugun oroitzapen eta bizipenak gogoratzeko beharra izan dugu HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIEN ikasgaierako. Talde ezberdinetan banatura gaudenez, taldekideok teknologia berrien inguruan ikastetxe ezberdinetan izan ditugun bizipen horiek alderatzea da lan honen helburu nagusia. TALDEKIDE AK IKASTETXE AK IKASTET XE MOTA HERRIA HAURRE N ADINA PROIEKTUA K Mirari Alkorta Adunako Herri Ikastetxea Publikoa Aduna 2,3,4 urte Urtxintxa Maitane Unanue Maria eta Jose Ikastetxea Pribatua Zumaia 4 urte Urtxintxa Maialen Barandiaran Beasaingo Andramendi Ikastola Kontzertat ua Beasain 2 urte 2 urteko gelan ez HH-ko beste geletan urtxintxa Alaine Goikoetxea Lardizabal Herri Eskola Publikoa Zaldibia 3 urte Urtxintxa Klik Miren Zeberio Domingo Agirre Ikastetxea Publikoa Legazpi 5 urte Urtxintxa Pelutxe Proiektua Lehengo eta behin, taldekide bakoitzak zein ikastetxeetan burutu dituen praktitakak argitzea egokia iruditzen zaigu. Hori dela eta, jarraian aurkezturiko taulak, horren berri ematea izango du helburu:

Teknologia berrien konparaketako testua

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Teknologia berrien konparaketako testua

Haur hezkuntzako ikasketei amaiera emateko garaian, ikastetxeetan gure bigarren

praktikaldiak burutu behar izan ditugu. Practicum II-ari amaiera eman eta berriro ere

unibrtsitatera bueltatau arren, ikastetxeetan izan ditugun oroitzapen eta bizipenak

gogoratzeko beharra izan dugu HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIEN

ikasgaierako. Talde ezberdinetan banatura gaudenez, taldekideok teknologia berrien inguruan

ikastetxe ezberdinetan izan ditugun bizipen horiek alderatzea da lan honen helburu nagusia.

TALDEKIDEAK IKASTETXEAK IKASTETXE MOTA

HERRIA HAURREN ADINA

PROIEKTUAK

Mirari Alkorta Adunako Herri Ikastetxea

Publikoa Aduna 2,3,4 urte Urtxintxa

Maitane Unanue Maria eta Jose Ikastetxea

Pribatua Zumaia 4 urte Urtxintxa

Maialen Barandiaran

Beasaingo Andramendi Ikastola

Kontzertatua Beasain 2 urte

2 urteko gelan ez

HH-ko beste geletan urtxintxa

Alaine Goikoetxea Lardizabal Herri Eskola

Publikoa Zaldibia 3 urte Urtxintxa Klik

Miren ZeberioDomingo Agirre Ikastetxea Publikoa Legazpi 5 urte

Urtxintxa Pelutxe

ProiektuaLehengo eta behin, taldekide bakoitzak zein ikastetxeetan burutu dituen praktitakak

argitzea egokia iruditzen zaigu. Hori dela eta, jarraian aurkezturiko taulak, horren berri ematea

izango du helburu:

Taldekide guztion proiektu guztiak aztertu ondoren, ikusi ahal izan dugu, ikastetxe

ezberdinak izan arren guztietan proiektu berdin bat lantzen dela: URTXINTXA, hain zuzen ere.

Azaldu dezagun apur bat, proiektu hau zertan datzan eta haurrekin nola lantzen den.

Haur Hezkuntzak garrantzi handia du haurraren garapen osoan, etapa horretan

garatzen hasten baitira adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren

ahalmenak, gizarteratze eta harremanetarako hastapenak… Horri erantzuteko sortu da

URTXINTXA proiektua. Proiektu honen berrikuntza nagusiak honako hauek dira: hezkuntza

proiektua hobetzea curriculum diseinuaren ulermen-maila erraztuz eta koherentzia bertikala

Page 2: Teknologia berrien konparaketako testua

ziurtatuz; zehar lerroekiko konpromisoa indartzea; aniztasunari erantzuteko bide berriak

jorratzea; eleaniztasunaren hainbat eragile integratzea; irakurketa-idazketaren paradigma

eraikitzailea garatzea.

URTXINTXA Haur Hezkuntzaren hiru ikasturteak biltzen dituen proiektua da: Urtxintxa

3 urte (ttantto), Urtxintxa 4 urte (txirritx) eta Urtxintxa 5 urte (xango). Proiektu honek hainbat

material eskaintzen ditu ikasle zein irakaslearentzat, hiru hiruhilabetetan banatuta: ikaslearen

karpeta, irakaslearen karpetak, ipuinak, musika-CDak, CD-ROMa eta irakaslearentzako

gidaliburua.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ezazue ondorengo web gune hau:

http://www.elkarlanean.com/ikasmateriala/default.cfm?

hizkuntza=1&laburdura=HH&atala=proiektuak&proiektua_id=34&proiektua_izen=URTXINTXA

%20proiektua&hezkuntza_etapa_id=1&hezkuntza_etapa_izen=Haur%20Hezkuntza

Nahiz eta ikastetxe guztietan Urtxintxa proiektu honek isla baduen, bakoitzak bere

metodologia duen aldetik, berau praktikan jartzeko modu ezberdinak aztertu ditugu. Honen

araberako bi sailkapen nagusi nabarmenak dira, gainera, ikastetxe motarekin zerikusia ere

badutenak:

1. IKASTETXE PRIBATU edo KONTZERTATUAN:

Eguneroko lanetan, material honetan soilik oinarritzen dira: haur bakoitzak bere

karpeta propioa du eta bertan burutzen ditu egin beharreko fitxak.

CD interaktiboari dagokionez aldiz esan, bi ikastetxe hauetan modu ezberdinetan

erabiltzen zutela:

a. Maria eta Jose Ikastetxea : Urtxintxak haur zein irakasleen eskura jartzen duen

CD-a noizean behin erabiltzen zuten haur hezkuntzako geletan. Euskarri digital

horretatik gainera, ipuinak eta abestiak ziren erabilienak; nahiz eta, une

batzuetan, talde osoa irakaslearen laguntzaz ordenagailu aurren jolasetan ere

jolasten ziren.

Page 3: Teknologia berrien konparaketako testua

b. Beasaingo Andramendi Ikastola : Gure taldekiea 2 urte gelan egon dela argitu

beharra daukagu lehen lehenik. Jakin badakigu, adin honetako haur hauentzat

Urtxintxak gidaturiko materialak ez dela sortu oraindik behintzat. Hori dela

eta, gauza jakina da, gela horretan ez zutela aipatu berri dugun metodologia

erabiltzen (adinez txikiak zirenez, jolas librean eta errutinetan oinarritzen ziren

bertako saioak).

Hala ere, gainontzeko haur hezkuntzako gelak ezagutzeko aukera izan duen

aldetik, Urtxintxa proiektuaren gauzatzea nolakoa izan den ere ikusteko

parada izan du. Esan, gainontzeko 3 geletan (3-4, 4-5 eta 5-6 urteko geletan),

txokoetan lan egiten dutela eta txoko horietako batean (eraikuntza txokoan

zehazki) ordenagailua dagoela; non bertan, haurrek fitxa ezberdinak

burutzeko aukera duten: bikoteen jolasa, irudiak margotu, laberintoak egin, …

Hala ere, esan behar da, irakasleak bertan egoten diren denbora kontrolatzen

diela haurrei; ordenagailu aurrean, beraiek, denbora askorik igaro ez dezaten.

2. IKASTETXE PUBLIKOETAN:

Hainbat alditan errepikatu dugun Urtxintxa proiektua, osagarri modura erabiltzen

zuten ikastetxe hauetan. Irakasle hauen ardatza, beraien sormenetik sortuta jarduerak

izaten ziren; unean uneko gaiarekin lotuak zeudenak. Hala ere, aipa ditzagun, ikastetxe

bakoitzaren ezaugarri jakin batzuk:

a. Adunako Herri Ikastetxea : Besteengandik berezien egiten duen ezaugarria,

eskola txikia dela da inongo dudarik gabe. Honelako ikastetxeen antolaketa ez

da beraz, besteen berdina izaten. Gelan adin aniztasuna egoteak, bertako

merodologia ere baldintzatzen du eta ondorioz, haur guztien beharren

araberako jarduerak burutzen dira.

Teknologia berriei dagokienez, esan, txikienek hauen erabilera egiterako

orduan dituzten mugak direla eta, beraiek manipulatzea zaila egiten zailela.

Hori dela eta, irakasleak arratsaldeko saio hauek erabili izan ditu ikasle

zaharrenek ordenagailuen erabileran aurrera pausuak eman eta beraiekin

familiarizatzeko. Ordenagailuaren erabilera honetan, Urtxintxa proiektuaren

barruan aurki daitekeen “Txirritx”-en erabilera egiten dute batez ere, baina

honez gain “Pingui”-k eskaintzen dituen moduko jolas didaktiko eta

Page 4: Teknologia berrien konparaketako testua

pedagogikoak ere erabili izan dira tarteka. Horren haritik lortu nahi dena beraz,

ordenagailuen erabilera sustatzeaz gain haurren ezagutzak euren esperientzia

eremu horietan lantzea litzateke, sailkapenak, seriazioak, goian/behean

moduko kontzeptuak, zifrak, alfabetoko hizkiak, kantitateak, ordenazioak,

mugak, espazioak…lantzea ahalbidetzen baitute.

b. Lardizabal Herri Eskola : Aurreko ikastetxean esan bezala, hemen ere,

Urtxintxaren proiektuak ez du leku handiegirik hartzen. Bertako fitxa batzuk

burutzen dituzten arren, irakasleak sortutako jarduerek garrantzia handiagoa

dutela antzeman dugu. Honen hildotik astean behin erabiltzen duten

programa informatiko baten berri ematea egokia dela uste dugu: KILK. Hala

ere, aurrerago azalduko dugu proiektu honen inguruko informazio eta

xehetasunak; baita erabilera ere.

c. Domingo Agirre ikastetxea : Hemen ere, irakasleak sortutako ekintzek dute

garrantziarik gehiena. Haurrek Urtxintxa proiektuak eskaintzen dituen fitxak

erabiltzen dituzten arren, ez dute hauen erabilera huts-hutsean egitean.

Pisu handiagoa duen beste proiektu baten berri eman digu ikastetxe honek:

Pelutxe proiektua. Nahiz eta aurrez zerbait ezagutzen genuen, bertan egon

den ikasleak zehatz-mehatz praktikan nola jartzen zuten azaldu ondoren,

argiago ulertzen dugu ekimen honen funtsa. Hau ere, aurrerago dagoen

atalean azalduko dugu zehaztasun gehiagorekin.

Orain arte esan berri dugun hau aztertu ondoren, ondorio honetara iritsi gara:

Eskola motak (publiko, pribatu zein kontzertaua izan) guztiz baldintzatzen duela,

ikasgeletako metodologia eta bertan aurrera eramaten diren proiektuak. Jakin badakigu,

Urtxintxa proiektua Ikastolen elkarteak sorturiko material bat dela. Ondorioz, ikastetxe pribatu

zein kontzertatuek material hau zintzo-zintzo erabiltzen dute; beren ildo bereko elkarte batek

sortua baita. Aldiz, publikoe, material hau beraien metodologiarekin batera uztartzen dute,

osagarri modura beraz. Irakasleek sorturiko jarduerei garrantzia handiagoa emanaz.

Page 5: Teknologia berrien konparaketako testua

Ikastetxe bakoitzaren nondik norakoak azaldu eta aztertu ondoren, teknologia

berriekin zerikusia duten proiektu bereziak azaltzeko unea iritsi da:

KLIK PROGRAMA

(Lardizabal Herri Eskola - 3 urte)

Informatikaren presentzia abiadura handiz nabarmentzen joan da gizartearen arlo

guztietan. Gaur egun ia lan eremu guztietan azaltzen da; geroz eta jende gehiagok erabiltzen

du ordenagailua bere lanean. Momentu batean etxeetan telebista ezinbesteko tresna bihurtu

bazen, badirudi gauza bera gertatzen ari dela ordenagailuarekin. Lanaren esparruaz aparte,

aisialdirako ere gero eta erabilpen handiagoa du.

Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolan, Urtxintxa proiektuaz gain, KLIK izeneko programa

bat ere erabiltzen dute. Astean behin informatika gelara joaten dira eta ordubete inguru

irauten duen saioa burutzen dute. Irakaslearen helburu nagusia, saguaren erabilpena ezagutu,

erabili eta bertan dauden jokoak ezagutzea da. Horretarako “KLIK” izeneko progarama

erabiltzen dute. 3 urtetik hasi eta 5 urtera bitarteko haurrei zuzendua dago eta bertako

jarduerak, adin eta ezaugarri desberdinetara moldatuta daude.

Klik programa informatiko bat da eta bere ezaugarri nagusia, aurretik erabakitako

oinarrizko eredu batzuetatik abiatuta, jarduera hezitzaileak sortzea da. Abantailetako bat

honakoa da: jarduera horien edukiak eskolako curriculumeko alderdi guztiak barne hartzen

dituela.

Programa honek matematikaren esparrua lantzen du eta bertan agertzen diren

ariketak, mota ezberdinetakoak dira: simetriak, elkarketak, segidak,… lantzen dira. Modu hau,

matematika lantzeko beste aukera bat da (modu digitalizatuagoan dagoena) eta hau horrela

izanda, haurrak motibatuagoak egoten dira jarduerak burutzen. Bertan agertzen diren ariketak

hartzailearen arabera zailagoak edo errazagoak izan ohi dira eta normalean zailtasun

txikienetik handiagorako ordenenean aurkezten dira. Adibidez: elkarketetan, ematen den

aginduaren arabera, bi taula desberdinetako edukiak ordenatu behar izaten dira, etab.

Page 6: Teknologia berrien konparaketako testua

PELUTXE PROGRAMA

(Domingo Agirre Ikastetxea - 5 urte)

Domingo Agirre ikastetxea Pelutxe proiektuaren barnean dago. Jakingo duzuenez,

pelutxe proiektuaren bidez euskararen erabilpena areagotuz eta ikasleen idatzizko

ekoizpenetatik abiatuz, ikastetxe desberdinetako ikasleen arteko komunikazioa eta

harremanak ahalbideratzen dira. Hori guztia lortzeko informazioa eta komunikazioa

teknologiak modu funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira. Proiektu hau bost urteko

haurrei zuzendurik dago. Gela bakoitzean pelutxe bat dute, egun bakoitzean pelutxea

gelako haur baten etxera joaten da eta haur horrek pelutxearekin batera doan

koadernotxoan egun horretan pelutxearekin egindakoa idatzi edo marraztu behar du.

Gainera, ekintza bereziren bat egonez gero (danborrada eguna, ihauteriak…), pelutxea

bertara eramaten dute. Ikasturtearen erdialdean, gutxi gora behera, beste ikastetxe

bateko pelutxearekin trukatzen dute eta dinamika berdina jarraitzen dute. Guzti hau blog

batera igotzen du irakasleak eta horrela beste ikastetxeetakoek edo gurasoek pelutxeen

berri jakin ahalko dute. Domingo Agirre ikastetxearen kasuan, bloga honako hau da,

http://dagirre2010.blogspot.com eta ikasturte erdialdean Urretxu-Zumarragako Gainzuri

ikastetxeko pelutxeekin trukatuko dituzte pelutxeak. Ostiraletan, irakasleak blogera

igotako berriak erakusten dizkie haurrei. Nik ikusi dudana eta gero, esan dezaket haurrei

asko gustatzen zaiela pelutxeak etxera eramatearena eta ondoren koadernotxoan

egindakoa gelakideei erakustea eta amaieran haiek sortutakoa interneten ikustea.

BLOGA: http://dagirre2010.blogspot.com

HELBURUAK:

o Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatzea, harreman

positiboak lortzeko

o Idatzizko hizkuntza garatzea era esanguratsu batean eta IKTak erabiliaz (Blog eta posta

elektronikoaren bidez)

DOMINGO AGIRRE IKASTETXEKO PELUTXEAK:

Page 7: Teknologia berrien konparaketako testua

Gure lanari amaiera emateko, guzti honen inguruan dugun iritzia plazaratzea egokia

dela iruditzen zaigu:

Goiko lerroetara begiratuz gero, ikusten dugu denok antzeko esperientziak bizitu

ditugula. Ikastetxeetan aurkitu ditugun teknologien ingurukok baliabideak antzekoak ziren

denetan eta ematen zitzaien erabilpena ere bai.

Gure aburuz, ongi deritzogu, haurrak txikitatik teknologia berrien ezagupenak garatzen

joatea, izan ere, gure inguruan gero eta zabalduago baitago mundu hau. Hala ere, hainbat

zalantza sortu zaizkigu teknologia berri hauei ezartzen zaien metodologia dela eta. Honekin

zera esan nahi dugu, oso ondo dagoela teknologia berriak sustatzea, baina, lehenengo

ikastetxeetan dagoen metodologia errespetatu behar dela uste dugu. Izan ere, gure

esperientzia askotan ikusi dugunez, ikasgela askotan dute joera, ikasgelan (ikasleek beraien

mahaietan) landu beharrekoa ordenagailuan lantzeko. Hau da, askotan arkatz naiz

margoarekin burutu beharreko ariketak ordenagailuz egiten dituzte eta bide hau ez dugu uste

egokiena denik. Honen aurrean, galdera batzuk burura etortzen zaizkigu:

Hau al da modurik egokiena teknologia berriak sustatzeko?

Posible al da eskuz zein ordenagailuz egin beharreko jarduera edo

fitxetan zeregina berdina izatea?

Gu ezezkoan gaude!!!!!!!!!!!!

Buruari bueltak eman eta gero, honako ondorio honetara iritsi gara:

Haurrak teknologia berriak erabiltzen dituztenean, jolasekin lotzen dituzte baina ez

egun ezagutzen ditugun teknologia berrien ezagutzekin. Hau da, esaterako, ordenagailuarekin

egin ditzazkegun zenbait ekintza (e-maila bidali, argazkiak deskargatu, beste pertsonekin

komunikatu...) ez dituzte ezagutzen; paperean arkatzarekin egiten dutena, ordenagailuan

arratoiarekin egitera mugatzen baitira.

Page 8: Teknologia berrien konparaketako testua

Gure iritziarekin amaitzeko esan, ikastetxeetan guk uste baino gehiago erabiltzen

dituztela teknologia berriak. Hala ere, alde batetik logikoa iruditzen zaigu gaur egun teknologia

berririk gabe bizitzea ia ezinezkoa delako.