5
TERMINOEN GLOSARIOA http://beldurbarik.org/unitate-didaktikoak/6-unitatea-beldur-barik-2012/ Sexua Gorputzaren marka genitala da, pertsonak jaiotzean, edo aurretik ere, ar edo eme bezala sailkatuak edo diagnostikatuak direnaren arabera. Generoa Genero kontzeptuak ezberdintasun sexualaren eraikuntza kulturala azpimarratzen du. Hau da, emakume eta gizonen jarduerak, jokaerak eta funtzioak kulturalki eraikiak dira, ez biologikoki determinatuak (erabakiak). Ez da unibertsala eta ez da naturala. Aldatu daiteke. Esparru publikoa Tradizionalki enpleguari eta partaidetza sozio-politikoari atxikitutako esparrua. Esparru pribatua Tradizionalki familiari, menpekotasunak dituzten pertsonen zainketari, etxeko-lanei eta abarrei atxikitutako esparrua. Sozietate patriarkala Egitura politiko, ekonomiko, ideologiko eta psikologikoen sistema unibertsala, historian zeharrekoa, zeinen bidez gizonek emakumeen papera zein den edo zein ez den aukeratzen duten, emakumeak gizonenganako menpetasunean jarrai dezaten.

Terminoen glosarioa: Beldur Barik programaren eskutik

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Emakumea eta gizona zer diren ezberdindu beharreko kontzeptuen definizioak

Citation preview

Page 1: Terminoen glosarioa: Beldur Barik programaren eskutik

TERMINOEN GLOSARIOAhttp://beldurbarik.org/unitate-didaktikoak/6-unitatea-beldur-barik-2012/

SexuaGorputzaren marka genitala da, pertsonak jaiotzean, edo aurretik ere, ar edo eme bezala sailkatuak edo diagnostikatuak direnaren arabera.

GeneroaGenero kontzeptuak ezberdintasun sexualaren eraikuntza kulturala azpimarratzen du. Hau da, emakume eta gizonen jarduerak, jokaerak eta funtzioak kulturalki eraikiak dira, ez biologikoki determinatuak (erabakiak). Ez da unibertsala eta ez da naturala. Aldatu daiteke.

Esparru publikoaTradizionalki enpleguari eta partaidetzasozio-politikoari atxikitutako esparrua.

Esparru pribatuaTradizionalki familiari, menpekotasunakdituzten pertsonen zainketari, etxeko-laneieta abarrei atxikitutako esparrua.

Sozietate patriarkalaEgitura politiko, ekonomiko, ideologiko eta psikologikoen sistema unibertsala, historian zeharrekoa, zeinen bidez gizonek emakumeen papera zein den edo zein ez den aukeratzen duten, emakumeak gizonenganako menpetasunean jarrai dezaten.

Page 2: Terminoen glosarioa: Beldur Barik programaren eskutik

Genero rolakTalde edo sistema sozial zehatz batean, maskulino edo femenino bezala ulertutako portaera arauen multzoa.

EstereotipoakGiza talde batek beste giza talde bateninguruan dituen idei, sinesmen edopentsamenduak dira. Nazionalitate, etnia,genero edo erlijio zehatz bateko pertsonak“xuhur”, “gaizkileak”, “ahulak” edota“kontserbadoreak” direla esaten duguneanestereotipatzen dugu. Ikasitakoa da etaestereotipoekin konparatuta nagusi edomenpeko sentitzen gara. (ZER PENTSATZENDUT)

AurreiritziakGiza talde eta giza talde hori osatzen dutenpertsonen gaineko ebaluaketa positibo edonegatiboak dira. Alde emozionala dira(sentitzen duguna) eta jardutean sortzendira, estereotipoen sorreraren osteanosotzen dira. (ZER SENTITZEN DUT)

DiskriminazioaGiza talde edota pertsonen arteanberdintasuna ukatzen duen jarrera da. (ZER EGITEN DUT)

Page 3: Terminoen glosarioa: Beldur Barik programaren eskutik

SexismoaDiskriminazio modu aktibo eta zehatza da.Emakumezkoak direna edo egiten dutenagaitzesten eta baliogabetzen duen jokabide edojarrera da, emakumeak ezkutatzen ditu.

FeminismoaEmakume eta gizonen arteko eskubideberdintasunaren alde borrokatzen duenmugimendu soziala eta generikoki gizakia bezaladefinitua izan dena eskatzen duena.

BerdintasunaEmakume izateagatik emakumeen kontradiskriminazioa ezabatzea eskatzen du eta,sozietatearen maila guztietan aldaketakbultzatzea, bai jokaeretan, bai hautematetan etajarrera indibidualetan; ideietan eta ideologietan;komunitatean; kulturan; erakundeetan etapraktika instituzionaletan, eta baita botere sozialeta ekonomikoko egituretan ere. Ez duemakumeak gizonekin berdintzearen beharrainplikatzen, baizik eta bion giza eskubideenonarpenean, gozatzean eta praktikanberdintasuna ezartzea.

KontziliazioaBizitza familiar, laboral eta pertsonalaren kontziliazioa emakume eta gizonen arteko desberdintasunak gainditzea du helburu etabai emakumeek bai gizonek haien bizitzako hiru esparruetan arduratzeko denbora eta espazioak izatea: familia, lana eta norberarentzako denbora.

ErantzunkidetasunaKontziliazioz hitz egin ahal izateko etzeko esparruan erantzunkidetasunari buruz hitz egin behar da, honek etxe barruan etxeko lanen eta erantzukizun familiarren banaketa(hala nola menpeko pertsonen zaintza eta heziketa) orekatuari aipamena egiten diolarik, emakumeen eta gizonen denbora modu zuzen batean banatu ahal izateko helburuarekin.

Page 4: Terminoen glosarioa: Beldur Barik programaren eskutik

HeteronormatibitateaErakundeek eta politika sozialek emakumeaketa gizonak elkar osatzeko asmoz existitzendirelaren ideiaren bitartez indartzen dutenprozesua da, eta erlazio estu guztiak gizoneta emakumearen artean izan behar dutela.Zerbait heteronormatiboa daemakumeentzako normalak diren etagizonentzako normalak diren beste araubatzuenen onarpenagatik (bai ikusgai baiezkutukoak) eta sistema honetara moldatzenez direnak edo sistema hau ukatzen dutenakisildu edo ikustezinerazten dituzte.

HeterosexismoaPertsona guztiak heterosexualak direla eta beste aukera sexualen aurrean egokiena heterosexuala izatea delaren onarpena. Ez heterosexualaren estigmatizazioa ere bada normalizatutako heterosexualitatearekin bat ez datozenen pertsonenganako tratu txarrak, diskriminazio eta neurrigabekeria justifikatzeko balio duena.

Page 5: Terminoen glosarioa: Beldur Barik programaren eskutik

MisoginiaEmakumeenganako gorrotoa edo nazka, emakumeak etafemeninotzat hartzen den guztia mespresatxean oinarritzenden joera ideologikoa.

HomofobiaHomosexualak diren (bai emakume bai gizon) pertsonenkontrako nazkari egiten dio aipamen, baina batzuetandibertsitate sexualeko beste aukerei ere egiten die aipamen,pertsona bisexualenganako edo pertsonatransexualenganako nazka ere izan daiteke.