Upload
amaiafilo
View
409
Download
4
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Hemen dituzue balorazioak, jeitsi ahal dituzue nahi ba duzue
Citation preview
Lehenengo Ebaluazioa
TUBEKRITIKAK
YouTubeko bideo bat Wikira igo eta hausnarketa kritikoa egin
Milaka bideo daude Youtuben psikologia gaitzat hartzen dutenak. Zure interesei eutsiz saia zaitez bideorik interesgarriena topatzen. Wikira igo eta zure burutazioak idatzi behar dituzu Wiki editorea erabiliz. Gidoitxo modura hau erabili dezakezu:
1. Bideoaren sinopsia edo ideia nagusiak2. Psikologiarekin duen lotura (kontuz sasi-zientziarekin!) eta justifikazioa3. Zure interesekin duen lotura, edo zergatik aukeratu duzun hori eta ez beste edozein4. Zenbait galdera eta gogoeta (Laguntza behar baduzu ikusi hau)
"Gidoitxo" esaten badut, ez nago esaten aurrean duzun zerrenda modu horretan idatzi behar duzunik; aspergarria izan nahi ez baduzu, hobe sormena erabiliz zure modura ordenatzea, hausnarketa pertsonala eta kritikoa plazaratzeko biderik eraginkorrena eta ederrena
K+A+S+I Baloraziorako txostenaBaloratuko dut: K+A+S+I (beherago balorazioan erabilitako laburdurak)
• K (Kritika): Zure intereseko gaiak psikologiarekin lotzeko gaitasuna eta, gogoeta kritikoaren sakontasuna (0.5 puntu)
• A (Adierazpena): Bitan banatua: Adierazpenarenaren zuzentasun ortografiko eta gramatikala (0.5 puntu) + Adierazitakoaren interesa, originaltasuna, eta kohesioa (ez egin zerrenda bat) (0.5 puntu)
• S (Sinopsia): Bideoaren ideia nagusien laburpenaren egokitasuna (0.5 puntu)• I (IKT trebetasunak edo informatikaren ezagutza praktikoa): Wikiaren editorearen
erabilpena (0.5 puntu)
Nota honelako taula batez idatziko dutK (Kritika) A (Adierazpena) S (Sinopsia) I (IKT) 2.5(*)
L LG A I Z Ñ J O ; T K H Z K I B M E B Ø Pg J K T
*Kenketak ere egon daitezke (azkeneko zutabean parentesian)• Lana garaiz ez entregatzea• Talde lanetan talde lanik ez egitea• ....................
Ebaluazioa eta gero egiteko
Akatsak ikasteko aukerak direla argi daukagunez; ebaluazioa egin eta gero, zuen akatsei buruzko hausnarketa egingo duzue, eta aurreko taula kontutan hartuz wikian igotako lana hobetu. Zuzenketa lana ez da borondatezkoa. Ikasbide konduktistan agertzen den errefortzu negatiboa erabiltzera ez nauzue behartuko, ezta? Alderantziz, errefortzu positiboa, bai, erabiliko dut; eta zuen esfortzuak merezi badu, nota aldatuko dut ere
Item bakoitzean letra laburduren azalpena:
K (Kritika) A (Adierazpena) S (Sinopsia) I (IKT)
Zure intereseko gaiak psikologiarekin lotzeko gaitasuna (0.2 puntu)
Gogoeta kritikoaren sakontasuna (0.3 puntu)
Adierazpenaren zuzentasun ortografiko eta gramatikala (0.5 puntu)
Adierazitakoaren interesa, originaltasuna, eta kohesioa(0.5 puntu)
Bideoaren ideia nagusien laburpenaren egokitasuna (0.5 puntu)
Wikiaren editorearen erabilpena (0.5 puntu)
L = Gaizki lotuta, akatsen bat
A = Azalekoa Ñ = Euskañol, gazteleratik zuzenean itzulitakoa
Z = Zerrenda, ez dauka kohesiorik
M = Motza, laburra, ideia nagusien urritasuna
B = Bideoa falta da
LG = Lotu gabe I = Interes eskasa
J = Joskera landu beharra (aurrekoaren antzekoa, ez hain larria)
K = Kohesioa landu, hobeto lotu
E = Eskasa edukiaren aldetik
Ø = Ez dago wikian igota, edo oker igota
K = Kalitaterik gabekoa
Z = Zergatiak O = Ortografia akatsak
B = Bukaerarik gabekoa
Pg = Orrialde okerreanplazaratua
SZ = Sasi zientzia
; = Puntuazioa landu beharra
I = Interes eskasa, azalekoa
J = Testua lerrokatze justifikaturik gabe (wikitik ateratzen da)
T = Tipografia edo mekanografia akatsak (irakurri!!!)
A = Arrunta K = Letraren kolorea,irakurtezina edo zentzurik gabe
K = Ergatiboa, nork eta norez ezberdintzea
KK = Kopiatua T = Letraren tamaina irakurtezina
H = Hiztegia, lexikoaeuskaratu gabe