Upload
ppardo005
View
22
Download
3
Embed Size (px)
Citation preview
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
GAUR EGUNGO GIZARTEA
Ez dago gizartea definitzeko modu zehatzik, bakoitzak bere definizioa edukiko
du. Hala ere, badaude zenbait ezaugarri gizartea nolakoa den azaltzeko.
Lehendabizi gizartea materialista dela esan dezakegu, hots, materiala
pentsamenduaren gainetik jartzen dela. Ondoren, gizartea globalizatuta dago, zenbait
baliabide munduaren edozein lekutatik lor daitezkee, hala nola, informazioa interneti
esker. Honekin lotuta, informazioaren eta ezagutzaren gizartea da baina, horrek ez du
esan nahi gizarte intelektualagoa denik. Izan ere, informazioa gaizki egon daiteke.
Bestalde, komunikazioaren gizartea dela esan dezakegu komunikatzeko
baliabide asko garatu ditugulako. Horrez gain irudien gizartea da. Idatzizko testuak
indarra galtzen ari dira eta irudiak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Are gehiago, gu
geu ere irudiak gara. Azkenik, gizarte digitalean bizi garela baiezta dezakegu; izan ere,
gero eta denbora gehiago ematen dugu teknologia erabiltzen. Hain garrantzitsua
bilakatzen ari da, ezen ama hizkuntza eskuratzen dugun moduan, ezagutza
teknologikoak eskuratzen ari gara.
GAUR EGUNGO ESKOLA
Gaur egungo eskolan, antzinako metodoak erabiltzen dituzte. Umeek izan
beharko zuten protagonismoa ez daukate, hau da, nagusitasun gehiena koadernoak,
arkatza… dituzte eta, batez ere, irakasleak. Umeek izan behar dira hezkuntzaren
benetako protagonistak.
Teknologiari dagokionez, oso gutxi erabiltzen da hainbat arrazoi direla eta:
baliabide eza, irakasleak ez daude prestatuta… Gainera, desoreka handia dago
eskolaren barruan zein kanpoan: teknologia erabili behar dela esan arren, bizitza
errealean ez dute sarritan erabiltzen.
Nagusiak imigrante digitalak dira eta haurrak, ordea, natibo digitalak eta
etorkizuna haien eskuetan dago.
ESKOLAREN FUNTZIOA IKT-EI DAGOKIENEZ
Teknologiarekin batera, gizartean zenbait aldaketak eman dira eta, era berean,
hezkuntzak ere aldaketa horiekin bat egin beharko luke. Horretarako, funtzio hauek
bete beharko ditu: alfabetatze digitala, eten digitala saihestu, inklusio digitala bultzatu
eta hezkuntza eredua berriztatu.
Alfabetatze digitalaren bidez ezagutzaren zati handi bat eskuratzen da. Gainera,
IKT-aren erabilera funtsezkoa izango da pertsonaren garapenerako, eskolan zein
eskolatik kanpo. Horretarako, eskolak esanguratsuki erabili behar ditu IKT-ak, gizartean
ezaugarriei hobeto egokitzeko.
Kontuan izan behar da zenbait pertsona IKT-ekin harremanetan egoteko
arazoak dituztela, eta eskolak guztiok teknologiara sarbidea dutela ziurtatu behar du.
Beraz, eskolak IKT-ak integratu behar ditu eten digitala saihesteko eta inklusio digitala
bultzatzeko, berdintasunezko gizartea lortuz.
Amaitzeko, hezkuntza eredua berriztatzeak, hezkuntza eredu tradizionalari
buelta ematea esan nahi du. IKT-ek aukera ematen dute gai ezberdinak lotzeko;
eskolaz kanpoko errealitatearekin bat egiteko modua ematen du, ikasleen
aktibotasuna eta talde-lana sustatzen du eta, beraz, ikasleak motibatzeko aukera
ematen du.
AUKERAK
IKT-ak parte hartzea sustatzen dute; lehen, jendea soilik irakurlea zen eta orain,
ordea, sortzailea ere izan daiteke. Gainera, horrek ikasketa esanguratsua izatea
eragiten du.
Izaera aktibo hori Web 2.0-rekin lotu ahal da, arlo honetan ikaste
esanguratsurako baliabide interesgarriak aipa daitezke: blogak, wikiak, webquestak eta
Marka-gune sozialak.
Blogak edo weblogei dagokienez, bi ezaugarri dituztela esan dezakegu; alde
batetik, blogaren egileak baliabide multimediak jar ditzakeela eta, bestaldetik, ostera,
bisitariak komentarioak uzteko aukera daukatela. Irakaskuntzan, irakasleek eta
ikasleek sortzen eta erabiltzen dituzte eta baliabide teknologikoez gain, hizkuntza eta
gurasoekiko harremanak lantzen dira.
Wikiei dagokienez, edonork sortu, aldatu, eraldatu edo ezabatu ditzakeen
webguneak dira. Elkarlana bultzatzeko eta talde lanak errazteko baliagarriak dira.
Ospetsuena WIkipedia da eta erabilerrazetako bat Google Doc da.
Webquestak ikertzera bultzatzen duten webguneak dira. Irakasleek sortzen
dituzte eta horietatik ikasleek informazioa eskuratzen dute. Orokorrean, ikasleek
aktibo bihurtzen dituzte eta haien autonomia bultzatzen dute.
Azkenik, Marka-gune sozialak estekak gordetzeko, sailkatzeko eta partekatzeko
baliagarriak dira. Beraz, esan daiteke bilaketa errazten dutela.
IKT-AK HEZKUNTZARAKO BALIAGARRIAK DIRA
PODCAST: audio eta bideoa partekatzeko. Edonork deskargatu eta nahi
duenean entzun edo ikus dezake.
MAPA KONTZEPTUALA: kontzeptuen artean loturak egiteko. Ikasleek ideiak
antolatu, eduki garrantzitsuenak sailkatu eta horien arteko loturak egiteko.
MOODLE: ikastaroak sortzeko aukera ematen duen plataforma. Bakarka zein
taldekako lana bideratzeko zein eztabaidaka bultzatzeko.
Irakasleak irakurketak, wikiak, foroak, galdetegiak… igo ditzake.
BIDEO JOKOAK ETA SOFTWARE DIDAKTIKOAK: sarean lan egiteko aukera
ematen dute. Azken urteetan, software didaktikoak ugaritu dira; edozer gauza lantzeko
balio dute.
ONDORIOAK:
IKT-ak baliabideak, ikasleen partaidetza, lankidetza, talde lana etab. bultzatzeko
aukera ematen dute. Horrez gain, irakaslearen jarrera arduratsua eskatzen dute. XXI.
mendeko ikasleak eta gizartea euren belaunaldiko gizartea izateko bidea dira tresna
hauek.
UZTAIAK taldea (GO4)
Patricia Pardo Miguens
Nerea Paz López
Ariadna Pérez Moralejo
Maitane Prieto González
Usue Rioja Merino
Cristina Ruiz Ortigueira
Hausnarketa pertsonala
Gure gizartea izugarri aldatu da denbora tarte oso txikian, baina eskoletan lortutako aldaketa ez da hain handia ezta hain arina izan. Gaur egun, esan daiteke, XX. mendeko irakasleak, XXI. mendeko ikasleak irakasten ari direla, XIX. mendeko metodologiekin. Horrek oso kaltegarria da umeen hezkuntzarako, irakasleak ez direlako gai irakaskuntza egokia bermatzeko. Beraz, ezinbestekoa da gauzak aldatzea, eskoletan aurrerapena gauzatu behar dugu, irakasleak IKT-ak kontrolatu behar dituzte, gure gizartean garrantzi eta indar handia lortu dutelako. Gainera, oso baliabide egokia izan daiteke irakaskuntza gauzatzeko.