32
Lizartzako ihauteriak 2016 Urtarrilaren 23tik 31ra

Lizartzako ihauteriak 2016

  • Upload
    otsolar

  • View
    534

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Lizartzako ihauteriak 2016

Lizartzako ihauteriak 2016 Urtarrilaren 23tik 31ra

Page 2: Lizartzako ihauteriak 2016

Lege-gordailua: SS-0058/04Diseinua eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa

SARRERA 3

ATZERA BEGIRA:

AGUR ETA OHORE 4

IHAUTERIAK GOGORATUZ:

ARTIRIn ETA ElTZE ARTEAn EZKUTATZEn dIREn HORIEI 5

IHAUTERIAK 2015 IRUdIZ IRUdI 6

ESKOlAKO MOZORRO FESTA 11

TAldEKA URTEZ URTE 12

OTSOlAR dAnTZA TAldEAREn EKITAldIAK 14

HERRIARI BEGIRA:

ZER EGIn dUGU lIZARTZAn 2015EAn? 16

KIROlA 19

EUSKARA IKASTAROAK lIZARTZAn 20

2015-An GURE ARTERA ETORRITAKOAK ETA AGURTUTAKOAK 21

MARIA ESnAOlARI ElKARRIZKETA 22

lIZARTZAn ZER BERRI? 24

OTSOlAR IREKITA:

lIZARTZAKO PRESO ETA IHESlARIEn lAGUn ETA SEnIdEAK 26

lIZARTZAKO SAHARARREn lAGUnAK 28

APAIndU dITZAGUn BAlKOIAK 29

PRInTZAK 30

EGITARAUA 31

bitxurre

Argitaratzailea:Otsolar Dantza Taldea

http://otsolardantzataldea.blogspot.com.es · www.facebook.com/otsolar.dantzataldea

Page 3: Lizartzako ihauteriak 2016

Eta mozorroa?Aurten goiztiar iritsi diren data hauek gerturatzean beti egiten dugun galdera. Izan ere inauteriak baditu bere bereak dituen ele-mentuak: jana eta edana ugari, musika, dantza eta, nola ez, mozorroa.

Mozorroa: Norbaiten (edo zerbaiten) itxura hartzeko gorputzean jartzen diren jantzi eta bestelako elementuen (margo, belarritako, etab.en) multzoa.

Hiri inauterietako osagai nagusiak mozorroa, musika eta dantza, desfile edo ikuskizun moduan eratzen diren bitartean, nekazal inguruko inauterietan ekintza-esparrua zabalagoa da: txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, irina eta beste gauzak bota, makilaz jo, txakur eta katuen buztanei gauzak lotu, oilarrekin jolastu, etxez etxeko eskeak egin, iseka egin, irainak bota, sekre-tu eta zurrumurruak zabaldu etab. Antzinako nekazal inguruko inauterietan mozorroaren helburua nortasuna erabat ezkutatzea zen, ordena irauliz egindako ekintzak anonimatuan utzi eta pertsonaren erabateko bihurketa lortzeko. Horren adibide izan daitezke Lizartzan txantxo bezala ezagutzen ditugunak.

Hauetaz aparte ordea Lizartzan ez da mozorrorik falta izan 1994. urtean inauteriak berreskuratu genituenetik. Gogoratzen zapa-tistek tanke eta guzti herria hartu zutenekoa? Eta San Balentin egunez zimitorioko paretan zintzilik agertu ziren kupido haiek? Fer-nando Amezketarra elizako kanpandorrean ibili zenekoa; plazako pareta bota zuten langile haiek; Ainhoa Arteta bere orkestrarekin etorri zenekoa; lumak herrian zabalduz ibili ziren oilo haiek; Bentazarreko neska tentagarriak; kaleak alaitu zituen batukada taldea; lehoi eta guzti etorri zen zirkoa; ijitoen ezkontza hura; Mr Bean bere kotxe eta guzti; Aznar ertzainez babesturik agertu zenekoa; ba-serritarrak beren sega eta astoarekin; indioak, bakeroak; larrialdietako erizainak; moja eta apaizak. Batzuk besteak baino ausartago, taldeka edo banaka, zer ez da izan Lizartzan azken 22 urte hauetan?

Denon gogoa da ingurukoei gure mozorroa gustatzea, harridura sortzea, baloratzea, batik bat mozorroa prestatzen denbora asko igaro dugunean. Baina benetan mozorrorik onena norberak ondo pasatzeko aukera ematen duen mozorro hori da. Orain arte Lizar-tzarrok mozorrotu eta ondo pasatzen badakigula erakutsi dugu eta jarrai dezagula! 23. honetarako mozorroa prest?

Page 4: Lizartzako ihauteriak 2016

Manolo Ibarguren Bolinaga, MAnOlO HAUndIE, li-zartzatarrontzat, Izena eta Izana benetan, ezin hobeto, uztartzen ziran beregan. Garaia eta lerdena gorputzez, eta apala, gozoa, langilea eta lagunartekoa, izatez, espirituz. Eta, guzi horiekin, batera edo gainetik Musi-kari Sutsua, soinujole aparta, leiala; noranahiko eta edozertarako, beti, umoretsu, prest zegona. nekaezi-na, nahikoa diagu, beste norbaitek esan beharreko horietakoa.

Akordeoia ez ezik, azken hamar-kada luzean, parrokiko organista ere izan zen. Kaxiano, Kaxa lizatzata-rrontzat, bere anai zenak utzitako hutsu-nea beteaz. Eta horrela, azken egunarte, laro-geita sei urte betetzeko, egun gutxi falta ziren arte.

Gaztaro gordina bizitu behar izan zuen. Zazpi urtekin, gau ilunean, guardia zibilak, aita etxetik atera, eta, hil-tzera nola eraman zuten bizitua, ondoan, ama karraxika zuela, Emeterio, Emeterio karraxi eginaz.

Hamar urterekin aitarik gabe, eta, handik gutxira, amarik gabe, umezurtz gelditua. Beraz, gazterik ikasi beharra izan zuen, eltzetik babak ateratzen. Aurrena, morroi, gero fabrikan, eta, ondoren, kamioilaria izan ziran, bere oinarrizko ogibideak. Garbi dago, larre mo-tzean bizitzen ikasia zen.

Bazuen ordea, Berezkoa, esaten den zerbait, eta, ba-rrendik, borborka ateratzen zitzaiona: Musikarako zale-tasuna, ia- ia grina alegia. Soinua jotzeko, abilezi aspere-zina eta konstantea zuen. Egunik hutsegin gabe, soinua jo gabe, oheratzen ez zenetakoa.

Kapaz zen, jai arratsalde batean, bezperatatik atera, eta, herriko kuadrila batekin, lizartzatik Altzora, Ipin-tzatik barrena, mendiz alegia, soinua joaz joateko, han festak zirela eta.

Urteetan zehar, zenbat festa, ezkontza, afari, eskursio, eta jai arratsalde, bere soinuarekin, herri giroa sortzen eta jartzen.

Hamar urtez, lizartzatik Ereñozura, jai arratsaldetan soinua jotzera. Tolo-

sara ahal zuen moduan. Handik, trenez Hernaniraino, eta motozale batek erama-

ten omen zuen Ereñozuraino. Eta gero, era berean buelta. Azkenerako motoa erosi omen

zuen.Zer esan, Guardaetxeko lagunarteko giroaz, otordu

ondorengotako, etengabeko soinu eta kanta saioaz. Iazko Urrian azkenekoa, lekunberrin, guardetxeko sen-diaren etxean.

Berea dute Musika: “ lizartzako, Ihauteri Zaharrei jarri-tako Bertso Berriak” eta, “Kaleko doinuak” izeneko abes-tiek, lizartzako Ihauteriei jarriak.

Iazko “lUZEA SARIA”, ihauterietan ematen dena ale-gia, berarentzat izan zen. Esan beharrik ez dago, ondo baino hobeto, irabazia eta merezitakoa.

Musikak, soinuak eta kantak, leku hain haundia eduki zuten Manoloren bizitzan, azken urteetako BIZI POZIK haundienetakoa ere, nahi hori, azkeneraino bete ahal izatea izan zen. Azken egunarte jo zuen organoa elizan, eta, azken egunarte, ilusio osoz, hamabostero, soinua jo eta abestuz, hartu zuen parte, herriko kantu kantari tal-dean. Eta nola ez, bera zen, oinarrizko bultzatzaile eta maisua.

“ZIRRIKITUn BATETIK BEGIRA EGOnGO nAUK, E! ? eta, SEGITU ORAIn ARTE BEZElA” Horrelakoa izan zen bere azken agurra, aholkua, agindua edo nahi dena delakoa. Horrelakoa zen gure Manolo Haundie. nOlA ESKERTU berak emandako guztia.

Agur eta ohore

2016 Lizartzako ihauteriak

4

Page 5: Lizartzako ihauteriak 2016

Beti izan naiz hitzekin jolastea gogoko duen horietako bat eta bazen haur ginenean, autoko atzeko eserlekuan bidaia asper-garri haiek arintzen laguntzen zigun jolas bat. Hitz bat esan eta haren familia edo inguruko ahalik eta hitz gehien aurkitzean ze-tzan jolasak. Ulertu ez duenarentzat adibide erraz bat, BASERRIA hitza esaten bagenuen; behiak, baratza, azalorea, baserritarra, idiak, aitzurra etab. luze bat zetorren honen jarraian. Gaurkoan aspaldiko partez, jolas berari ekin diot orri zuriaren aurrean ja-rrita.

Erdi erdian, hizki larriz lIZARTZAKO IHAUTERIAK eta inguruan, mozorroak, puske biltzea, dantzariak, umorea, festa, irrintziak, parranda, txaranga, musika, gerriko gorriak,… Bai, betiko ideiak izan dira agertzen lehenak festari eta ondo pasatzeari lotuak datozenak. Baina festarekin jarraituz, jan eta edanerako dugun aukera ugariak agertu dira segidan: sagardoa, ardoa, txekorra, bazkariak, afariak, hamaiketakoak, garbantzuak eta taloak. Az-ken hauen atzean ezkutatzen diren aurpegiak etorri zaizkit bu-rura eta horiexek ekarri nahi nituzke gaur orri zuriaren gainera.

Ez dakit sekula kontuan hartu duzuen baina, larunbateko baz-kalostean, kafe, pattar eta kubata artean murgilduta edo erdi galduta gabiltzanean hasten dira talogileak martxan. Beharrez-ko den, tresneria guztia plazara eraman, sua egin eta laster da irin arteko esku dantza. Ilundu arte bertan aritzen dira ke artean ezkutaturik jo ta su lanean. Askorentzat larunbateko afari bila-katu diren “lizartzako Talo”-ak egiten dituzten boluntarioentzat aurtengo lehen txalo zaparrada!

Taloez gain, bada iñauterietan ezinbesteko dugun beste jaki bat ere, bai igandeko bazkariko garbantzuez ari naiz. Zenbate-tan entzun ote dugu, inoiz jan dituzten garbantzurik onenak igandeko herri bazkarikoak direla edo halako garbantzurik se-kula ez dutela jango… Baina nork prestatu ditu? Bai, iñauterie-tan dantzan eta parrandan gabiltzan bitartean, guk bazkaltzeko sukaldean gelditu behar duenik ere bada. Urtero etenik gabe garbantzu mundialak prestatzen dituzten sukaldariak herriko tabernari eta boluntarioak dira eta beraz, txalo eta eskerrik be-roenak hauentzat ere!

Hitz joko eta orri zuri artetik beraz, aurtengoan artirin eta el-tze artean ezkutatzen diren horien lana goraipatu nahi genuke. Mila mila esker iñauteriak horrela gozarazteagatik! BIBA ZUEK!

Artirin eta eltze artean ezkutatzen diren horiei...

Lizartzako ihauteriak 2016

5

Page 6: Lizartzako ihauteriak 2016

Ihauteriak 2015

Antzezlana abiadura handian hasi zen.

Ihauteriei hasiera emateko aurtengoan begira nortzuk etorri ziren.

Bakoitza bere lekuan jarri eta, eman hasiera festari,....

Nola ez, ez dago festarik Ihauterietako alkate eta zinegotzirik gabe.

Dantzariak ere prestaketa lanetan

hasiak ziren ordurako.

Txekorra ere izuturik geratu zen.6

Page 7: Lizartzako ihauteriak 2016

Ikusleen artean ere Ebola zuenik ba ote zen begira egon ziren,...

Bi hauek beti bezala, nahiko algara eragin zuten,...

Azterketa guztiak egin ondoren dantzarien lana.

Fin aritu ziren urteko izerdiak emandako emaitzak agertzen.

Lana egin ondoren otorduak izan du lekua.

Sukaldari finak janari ezin hobea.

Kantu poteoa bazkal osteko plana,...

7

Page 8: Lizartzako ihauteriak 2016

I h a u t e r i a k 2 0 1 5

Txarangaren ordezkoak ere ausartu ziren aurpegia ematera.

Eztarriak ondo berotuta zeuden ordurako.

Dantzariak baserriz baserri dabiltzan bitartean, beste batzuk,...

Dantzariak mendi buelta egin ondoren danok elkartuta plaza bidean musika soinuaz.

Hauek ere musika jotzen bakarrik ez, edaten ere ederki ikasi dute.

Txikitatik odolean ihauteria.

....kaleak berotzen hasiak ziren.

8

Page 9: Lizartzako ihauteriak 2016

I h a u t e r i a k 2 0 1 5

Bazkaltzeko ordua, frontoia txiki geratu zen.

Igandea, dantzariak kalez kale dantzak erakusten.

Hauek ere jango lukete,...

Ez dute denborarik galdu, urtetik urtera hobetzen ari dira.

Itxura bai ederra....Bazkal osteko animazioa hasi eta,...aurten zer eskainiko ote digute?

Ilunabarra, eta nola ez, taloak egiteko prest zeuden.

9

Page 10: Lizartzako ihauteriak 2016

I h a u t e r i a k 2 0 1 5

Hau lana, zenbakiak gora eta zenbakiak bera.

Bingoan jolasten jarri gaituzte danok.

Saririk jaso zuenik ere izan zen.

Oilaskoak ere banatu ziren urteroko legez.

Txerrikumea ez dakit baina, norbait irrifarre ederrarekin joan zen etxera.

Joxe Mari Zinkunegi izan zen aurten frontoian bazkaltzen geundenetatik helduena, bertso eta guzti agurtu gintuen.

10

Page 11: Lizartzako ihauteriak 2016

Eskolako mozorro festaJaiki zaitezte lizartzatarrok, gaur hasten zaigu ihau-teria… Bai herriko eskolako haurrek ematen die ihauteriei hasiera eta iaz egin zuten mozorro fes-tan bazen ohe eta guzti kalera irten zenik ere! Saltoka eta kalejiran ibili arren amets izugarri bat izan omen zuten. Lizartza bat batean, ozea-no zabalean galduriko irla bat omen zen eta ber-tan, piratek altxor eder bat gorde zuten. Altxor hori berreskuratu eta museora eraman nahi izan zuten urpekariak agertu ziren orduan, euren oxige-no botila eta jantzi dotoreekin, ederki murgiltzen ziren ihauteriko uretan. Baina, baziren lapur maltzurrak ere, li-zartzako eskolako piraten altxorra lapurtu nahi zutenak eta hauen atzetik polizia…uhhhh hura amets gaiztoa!

Eskerrak, azkenean dantza eta irrintzi artean guztiak esnatu eta ihauterietan zeudela konturatu ziren! Ikusi ikusi… A ZE FESTAAAA!!!! AUPA ZUEK! Aurtengoa prestatu al duzue?

Lizartzako ihauteriak 2016

11

Page 12: Lizartzako ihauteriak 2016

Zer dira zuentzat Lizartzako Ihauteriak?Ihauteriak lagunekin zein familiarekin ondo pasatze-

ko egunak izaten dira guretzat, polita izaten da urtean zehar bakoitza bere aldetik ibili ondoren elkarrekin den-bora pasatzea. Ihauteriak direnean, eskolan azterketa garaia izaten dugu eta ondo etortzen zaigu deskonekta-tzeko. laburbilduz, ihauteriak eskolaz ahazteko eta elka-rrekin ondo pasatzeko egunak izaten dira guretzat.

Ihauterietan gustokoena?Igandeko bazkaria dugu gustukoen. Aurreko urtera

arte bazkaldu soilik egiten genuen baina aurreko ur-

tean zerbitzari bezala aritu ginen gutako batzuk eta oso esperientzia polita izan zen. Igande arratsaldean fron-toian giro polita sortzen da, herritar guztiok parte har dezakegun ekintzak egoten dira, egiten duten antzerkia dibertigarria izaten da eta herritar asko elkartzen gara. Frontoian berogailuak jartzen dituztelako ere gustatzen zaigu igandeko bazkaria, barruan goxo-goxo egoten de-lako kanpoan hotza egiten duen bitartean.

Zerbait aldatuko zenuke? zer?Orokorrean ez genuke ezer aldatuko, baina zerbait

esatekotan kontzertu edo kantaldiren bat jartzea gusta-

Taldeka urtez urteTaldeka edo banaka jantzi mozorroa eta irten kalera!

Ihauteriak gainean ditugu, gazte hauen ilusioa ikusi besterik ez da!

Galdera hauen erantzunekin batera aurtengo mozorroa ere martxan omen da!

2016 Lizartzako ihauteriak

12

Page 13: Lizartzako ihauteriak 2016

tuko litzaiguke. Urte batean karaokea izan zen igandean bazkaldu ondoren eta oso ondo pasa genuen, hori erre-pikatzea ez litzateke gaizki egongo.

Izaten al dezue inoren laguntzarik karroza edo mozorroa prestatzeko garaian?

Hasieran, mozorroak erosi egiten genituen, eta gura-soek erosten laguntzen ziguten, baina azken urteetan, etxean ditugun materialekin egiten saiatzen gara mo-zorroak. Askotan materialen bat behar badugu gura-soek erosten digute, baina mozorroa montatu guk egi-ten dugu . Mozorroa egiten zaila bada, josi behar bada... amonei edo jostunen bati eskatzen diogu laguntza. Hala ere, mozorroak ez dira egiteko zailak izaten eta azkenal-dian laguntza gutxi behar izaten dugu.

Nondik nora bururatzen zaizkizue mozorro ezberdinen ideiak? Normalean bilerak egiten dituzue ihauterien aurretik?

Gehienak bakoitzari batbatean bururatutako erokeriak izaten dira, baina beste herrietan ikusitako eta gustatu-tako ideiak ere proposatzen ditugu eta askotan interne-ten dauden ideiak begiratzen ditugu. Gehienetan, batera gauden momentuetan hitz egiten dugu edo eskolarako

bidean, eta bestela, whatsappeko talde bat egina dugu eta bertan idazten dugu. Ideiak oso goiz bururatzen zaizkigun arren, ihauteriak gainean ditugun arte ez gara ados jartzen eta azken momentuan mozorrorik errazena aukeratu eta presaka prestatu behar izaten dugu.

Gogoratzen al zarete zein mozorrorekin pasatu zenuten hobetoen?

Zombiz mozorrotu ginenean oso ondo pasa genuen. Gure adineko neska mutil gehienak batera atera ginen eta oso talde handia ginen, gure artean giro ona izan genuen eta momentu dibertigarriak igaro genituen guz-tiok batera. Beste urteetan talde txikiagoa ateratzen gara eta ez dugu horrenbesteko festa izaten. Urte horretan, mozorroa jantzita baino hobeto pasa genuen presta-tzen. Arropak puskatu eta gorriz pintatu behar genituen, ikaragarrizko kuxidadea montatu genuen!

Aurtengo ihauterietako burutapenik bai?Ideiak baditugu baina aurten ere berandu gabiltza

eta oraindik ez gara ezer prestatzen hasi. Hala ere, mo-zorroa sekretua izaten da eta ez dugu hemen ezer kon-tatuko. Ikusi nahi duenak, ihauteriak iritsi arte itxaron beharko du.

Lizartzako ihauteriak 2016

13

Page 14: Lizartzako ihauteriak 2016

Otsolar Dantza Taldearen ekitaldiakOtsolar dantza taldeak, ikastaroak eskaintzeaz gain, ekitaldi batzuk antolatzen ditu herrian. Honez gain, herrian eta herritik kanpo antolatzen diren beste ekitaldi batzuetan ere parte hartzen du urtean zehar. Hona hemen 2015. urtean Otsolarrek izan dituen ekitaldiak.

Erregeen etorrera Erregeei ongi etorria emateko taldeko txikienek dantza egin zieten urtarrilaren 5ean.

Dantzari txiki Tolosan eta Anoetan Taldeko txikienek beste herrietako dantzariekin batera urtean zehar ikasitakoa Tolosan eta Anoetan era-kusteko aukera izan zuten.

Ihauteriak Ihauteriak dira Otsolarrentzat egu-nik garrantzitsuenetakoak. Berrikun-tza moduan, 2015 urtean argazki erakustaldia antolatu zen. Herrita-rrei ihauterietan ateratako argazkiak helarazteko eskatu zitzaien eta on-doren, kulturgunean ikusi ahal izan genituen jasotako argazkiak.

Jakina den bezala, lizartzako ihauteriek dantzarekin lotura es-tua dute, beraz, etengabe izaten

da dantzak ikusteko aukera, bai baserrietako eta kaleko puska bil-tzean eta baita emanaldietan ere.

Erromeri egunaHirugarren erromeri eguna ospatu zen ekainaren 6ean. Tolosako Uda-berri dantza taldekoak izan geni-tuen gonbidatu eta plaza dantzekin eman genion hasiera egunari. On-doren, poteoaren txanda iritsi zen eta jarraian bazkaria izan zen plazan kantu saio eta guzti. Arratsaldean Unsain taldeak alaitu zuen giroa eta sagardo eta pintxo dastaketa ere izan zen berrikuntza moduan.

2016 Lizartzako ihauteriak

14

Page 15: Lizartzako ihauteriak 2016

Gure esku dagoOtsolar dantza taldeak parte hartu zuen Gure esku dago ekimenean. lizartzan ospatu zen ehuntze egu-nean han izan ginen gure oihal zatia apaintzen, eta donostiako Anoeta es-tadioan burutu zen ekitaldian agurra dantzatu genuen Gipuzkoako beste herrietako dantzariekin batera.

San Juan sua San Juan bezperan suaren in-guruan dantzatu zuten taldeko gaztetxoek.

Festak Herriko festetan ere izaten du le-kua dantzak eta aurtengoan ezin zuen gutxiago izan, dantza ema-naldia eta dantza soka izan ziren ikusgai Otsolarren eskutik.

Azkaraten dantza emanaldia Urte askotan zehar eskaini izan duen, baina azken urteetan galdua izan duen emanaldi bat berresku-ratu du aurten Otsolarrek, Azkara-tekoa hain zuzen ere. Txikien eta gaztetxoen taldea izan ziren San Fermin eguna alaitzen.

Gabonak Olentzeroren etorreran ere ezin zen dantza falta eta hantxe izan ziren taldeko gaztetxoak.

Ekitaldi hauez gain, omenaldi eta ezkontzetan ere hartu du par-te Otsolar dantza Taldeak. Aurten-go omenaldiak, Ina Zeberio hil zu-teneko XVII. urteurrena eta Maria Esnaolaren 100. urtebetetzea izan dira.

Lizartzako ihauteriak 2016

15

Page 16: Lizartzako ihauteriak 2016

ZEr EGIN DUGU LIZArTZAN 2015ean

2015-01-01 Otsabiora igoera.

2015-03-08 Emakumeen eguna.

2015-03-18 korrika txikia.

2015-05-11tik 2015-05-15era eskolaren astea.

2015-01-05 Erregeen etorrera.

2015-03-14 Lizartzako Udala Saria Txirrindulari proba.

2015-04-25 Ehuntze eguna.

2015-06-19 Zartapa! antzerki ikuskizuna.

2016 Lizartzako ihauteriak

16

Page 17: Lizartzako ihauteriak 2016

2015-06-23 San Juan sua.

2015-09-04tik 2015-09-08ra festak.

2015-09-20 Lizartzatik mendiz mendi etxera!

2015-10-30 Lasa eta Zabala filma Gaztetxearen eskutik.

2015-11-24 Jauzia proiektuaren aurkezpena.

2015-07-18 Gazte eune. 2015-08-26 Saharar haurrekin jolasean.

Lizartzako ihauteriak 2016

17

Page 18: Lizartzako ihauteriak 2016

ZEr EGIN DUGU LIZArTZAN 2015ean

2015-12-03 Euskararen eguna. 2015-12-04 Ipuin kontaketa.

2015-12-24 gabonak.

2015-12-31 Gure Esku Dago ekimena.

2015-12-29 haur parkea. 2015-12-29 ipuin kontaketa.

2015-12-31 San Silbestre herri krosa.

2016 Lizartzako ihauteriak

18

Page 19: Lizartzako ihauteriak 2016

KirolaEñaut Balerdik 12 urte ditu eta futbolean jokatzen du. Joan den azaroan Lloret de Mar-en jokatu zen txapelketa internazionalean lehenengo postua lortu berri du. Egin diezazkiogun galdera ba-tzuk berari buruz gehiago jakiteko…

Kaixo Eñaut. Nondik datorkizu futbolerako zaletasuna?Probatu egin nahi nuen eta lizartzako taldean hasi nin-

tzen eta gustatu egin zitzaidan. Geroztik futbolean joka-tzen jarraitzen dut.

Futbolak modalitate asko ditu (areto futbola, futbol 11, futbol 7,…), zuk zein praktikatzen dituzu?

nik futbol 11 eta areto futbolean jokatzen dut. Futbol 11-an aurten hasi naiz baina areto futbolean 9 urtetatik nabil.

Zein taldetan jokatzen duzu eta nongoak dira?Futbol 11n jokatzen dudan taldearen izena danena-A-

maroz B da, Zizurkilekoa, eta areto futbolean talde askotan jokatu izan dut. 9-10-11 urterekin lizartzako taldean eta 12rekin Ikaztegietakoan. Aurten Gael taldean nabil, talde hau herri txiki askotako jendeaz osatuta dago.

Lloret de Mar-en nazioarteko txapelketa irabazi duzuela entzun dut. Kontaiguzu txapelketa nola joan zaizuen eta pasatako esperientzia

Txapelketa hau Azaroaren 15-etik 19ra bitartean joka-tu zen. Zortzi talde ginen: Katalunia, lloret de Mar-eko bi, Errusia, Australiako bi, Israel, Gambia eta gu. Bi futbol modalitatera jokatu genuen: areto futbola (6. geratu gi-nen) eta mikrofutsal (1. eta 2. geratu ginen). Jokalariak 2003-koak edo 2002-koak ziren, baina gure taldean denak 2003-koak ginen. Partidu asko jokatu genituen eta dene-tatik egin genuen, irabazi, galdu eta berdindu. Oso ondo pasa genuen eta errepikatzeko moduko esperientzia bat dela uste dut.

Areto futbola ezagutzen dugu baina zer da “mikrofutsal”?Mikrofutsal beste futbol modalitate bat da, baina dena

txikiagoan (porteriak, zelaia...). Arauak ere asko aldatzen dira, ez du areto futbolarekin zer ikusirik.

Zenbat mutil/neska joan zarete hemendik txapelketa jokatzera?

Hamar mutil joan gara jokalari bezala; Igeldoko bat, Ale-giko bat, Abaltzisketako bat, Altzoko bi, Ikaztegietako bat, Baliarraingo bat, leaburuko bat, Belauntzako bat eta ni. Hoietaz gain bi guraso eta entrenatzailea ere joan dira.

Nazioarteko txapelketa hauek askotan izaten al dira?Ez nago seguru, baina uste dut urtero ospatzen dela

Normalean ze txapelketa jokatzen dituzue hemen urtean zehar?Areto futbolean, herri txikietako taldeak jokatzen dugu

elkarren kontra.

Pentsatzen dut gaztetxo guztiei bezela futbolari profesional izateak ilusioa egingo lizukela. Baina aukera hori iritsiko ez balitz, zer gustatuko litzaizuke izatea etorkizunean?

Gorputz Hezkuntzako irakaslea izatea gustatuko litzai-dake.

Kuriositatez, Reala, Athletic edo Eibar?ni berez Real Madrilen jarraitzalea naiz, baina hiru hoie-

tako bat aukeratu behar banu, Athletic esango nuke.

Eta bukatzeko, futbol zale bati egin beharreko galdera: Cristiano edo Messi?

nire ustez biak izugarrizko futbolariak dira, baina bat au-keratu beharko banu, nahiz eta Real Madrilen jarraitzailea izan, Messi aukeratuko nuke. Ronaldoren gainetik dagoela uste dut.

Lizartzako ihauteriak 2016

19

Page 20: Lizartzako ihauteriak 2016

Pasa den urtean bezala, aurten ere, Euskara ikasta-roak antolatu ditu Udalak. Aurten gainera berrikuntzak daude bi talde sortu bait dira: bat goizean eta bestea arratsaldean. Bertan, maila ezberdinetako ikasleak el-kartzen dira euskaraz gozatzeko eta ikasteko.

Goizeko taldea, astelehen eta asteazkenetan 9:00eta-tik 10:45era elkartzen da liburutegian. Bertan, pasa den ikasturteko ikasleak eta ikasle berri batzuk elkartzen dira euskara ikasteko asmoz. Talde hau 7 ikaslez osatuta dago eta ikasle orendaindar bat ere badago bertan.

Arratsaldeko taldea berriz, berria da. Euskara hobetze-ko eta gehiago ikasi nahi zuten herritar batzuk zeudela ikusiz, deialdia zabaldu eta taldea sortzeko behar zen kopurua osatzea lortu zuten. Maila handiko eta ertaine-ko 8 ikasle hauek astearte eta ostegunetan 14:15etatik 16:15era elkartzen dira beraien euskara maila hobetze-ko asmoz.

Aipatzekoa da bi talde hauetan dagoen giroa. Irakasle eta ikasleen arteko harremana oso ona da, dagoeneko afariren bat ere egina bait dute.

Hori bai, oraindik helburu batzuk lortzeko dituztela ere esan dute. Hurrengo urrats horietako bat mintzala-gunak lortzea da. Mintzalagunek duten garrantzia azpi-marratu dute, beraien maila hobetzeko hitz egitea ezin-bestekoa dela bait diote, horregatik guztiok animatzen gaituzte beraiekin elkartu eta kafetxo bat hartuz, pasea-tuz edo momentu lasai batez euskaraz hitz egiteko. Be-raz, tartetxoren bat baduzue, animatu eta mintzalagun izan zaitez, esperientzia polita izan daiteke eta!

Euskara ikastaroak Lizartzan

2016 Lizartzako ihauteriak

20

Page 21: Lizartzako ihauteriak 2016

2015ean GUrE ArTETIK AGUrTUTAKOAK

• Joxe Ramon Garmendia Artola 2015-01-18 82 urte• Martina Sarasola Balerdi 2015-02-13 79 urte• Mª Pilar Ostillun Loitegi 2015-02-13 92 urte• Manolo Ibarguren Bolinaga 2015-03-12 85 urte• Anttoni Arruabarrena Sarasola 2015-07-04 96 urte• Manuela Lopetegi Oliden 2015-09-07 90 urte• Franzisko Lasa Etxeberria 2015-12-15 70 urte• Joxe Mª Ugartemendia Etxeberria 2015-12-15 74 urte

2015ean GUrE ArTErA ETOrrITAKOAK

Udane Bengoetxea Urkiza(Otsailak 4)

Izar Tejeria Lauroba(Irailak 8)

Ane Olaetxea Zubiria(Apirilak 4)

Haitz Azpiroz Beristain(Irailak 9)

Ander Ferrero Zazpe(Maiatzak 27)

Ane Arozena Saralegi(Abenduak 8)

Naroa Arteaga Lopetegi(Uztailak 28)

Lizartzako ihauteriak 2016

21

Page 22: Lizartzako ihauteriak 2016

Bada Lizartzan, Leaburuko Baratzondo baserrian 1915eko urriaren 18an jaio zen etxekoandre bat, zeinak 100 urte bete dituen joan den urtean, eta erronka berri bat ezarri digu denoi, inor haustea ausar-tzen bada behintzat. Lizartzan inor ez da gogoratzen aurretik norbait

adin horretara iritsi denik. Izan ere, ez da erraza, eta berak man-tentzen duen bizi kalitatearekin oraindik zailagoa. Bera Maria

Esnaola dugu.

Duela hiru hilabete 100 urte bete zenituen, aspaldiko zalantza izango zen “ehunkakoa” betetzera iritsi edo ez, eta behin helburua beteta nola sentitzen zara orain?

Oso pozik eta gustora… aurrera joateko gogoakin bai-no… hori nola zaila izango baitan, ze ingoa ba, eskatu eingo deu eta irixten bada ondo, bizitzeko poza beha-rrezkoena!! Zaindu ere denak ongi egiten naute eta horrek ere asko balio du.

Osasunez ondo al zabiltza? Bai, nere adineako nahiko ongi, eta jateko ere ez

daukat inongo erregimenik egin beharrik ere.

Lizartzan lehen 100 urteduna izateak nolabaiteko ospea ere eman dizu, zure neskakoxkor garaiean inoiz pentsatu al zenuen hainbeste urte bizitzea?

Ezta pentsatu ere holakorik, orduan baserrian lana asko egin behar izaten zan, eta oraindik

umea nintzela leaburutik egunero Tolosara esne partitzea, marmita handie ezin jaso eta txikie erosi zi-

daten.

Maria Esnaola Arregi (Lizartzako mendeduna)Zorionak

22

2016 Lizartzako ihauteriak

Page 23: Lizartzako ihauteriak 2016

100 urtek askotarako ematen dute eta gaztetan ilusio asko izango zenituen, eta seguruenik haietako asko ere kunplittuta izango dituzu, zein gertakizun izanda gehien poztu zaituena?

Bai, bai, pixkana-pixkana betetzen joan naiz, pozik ezkondu nintzen, gizon ona toka-tu zitzaidan eta baserri onekoa.

Bixenterekin ezkondu eta Lizartzara etorri zinen bizitzera Basaitzenea baserrira, nolakoa zen 1940 inguruko Lizartza?

Oso bizimodu diferentea, baserrian lan asko egiten zen garai hartan, gaur ez beza-la. Meza entzutea ere aurreneko gauza egin behar izaten zen, familian ere beste erres-peto bat.

Ihauteriak ere ate joka daude, egiten al zen Leaburun ihauteririk?

Ez nuen ezagutu nik holakorik, gerra ezagutu nuen gaztea nintzela, kontsejuan izeba-osabei laguntzen ari-tzen nintzen eta dena utzita aldegin behar izan genuen. Alde batetik nazionalistak (rojos separatistas deitzen zien) eta bestetik nafarroatik sartutako frankistak. Fren-tea sortu zan leaburun eta batzuk Izaskundik eta bes-teak leaburutik tiroka, sekulako txikizioa egin zuten. Eli-zak ere ederki nozittu zun tiroketa eta Kontseju eta Torre baserria erabat txikittuta geratu ziren. Gaztelutik behera frankistak ikusi zituztenean, gorrik esan ziguten dena uzteko zegoen bezala eta gure buruak salbatzeko, kotxe blindatuan sartu eta Baratzondoaño eraman gintuzten eta hantxe salbatu ginen. Bonbakin hasten zirenean ura ixtillue!! Haik historik!!Jainkoak beste inork ez daki ze pa-satu zien ordun. Eta ondorengo exkaxie!!

Zure ustez zein da sekretua adin honetara hain ondo iristeko? Zein da zure kontsejua?

Batak bestekin ondo ematea. Ordun ere horixe zen kaltea.

Eta Lizartzako aspaldiko ihauterietaz zer duzu gogoan?

Sekulako suak eta izaten ziren, mozorroak blusa bel-tzakin eta dantzariak ere ikuiluko atearen ondoa etor-tzen zien saski handi batekin, eta eskatzen zuten dagoe-netik emateko.

Bukatzeko 100urte hauetako munduaren bueltak ikusita, zer diozu etorkizunaz?

Okerragoa, oraindik eta bizio geio eta… gu konforme-go bizittu izan gea zegoenakin.

Mariak gauza asko bizitu ditu onak eta tartean min-gotzak ere bai, baina bizipozik inoiz ez du galdu, bizi-tza bakarra dugunez asko gustatzen zaizkio oporrak eta egun pasak, igandetako mezak eta Ihauteriak bezalako festak. Adinean aurrera doan neurrian gorputzak lagun-tzen duenean aprobetxatu behar, 100.urteko ospaki-zunean ere bikain pasa zuela esan zigun familiaz ingu-ratuta. Orain asko zaintzea ere tokatzen zaio, bizitzari beste kate maila bat gehiago eransteko aurtengoan. ZORIOnAK ETA URTE ASKOAn IZAn dAdIlA MARIA !!

Lizartzako ihauteriak 2016

23

Page 24: Lizartzako ihauteriak 2016

Haitz Agirrebarrenaren atxiloketa

Frantziako Poliziak Haitz Agirre-barrena, Jean Francois Magis, Teo Salomon eta Alex Feldman gazteak atxilotu zituen urtarrilaren 27 goi-zean, Iparraldean. Antza denez “EH ez dago salgai!” kanpainaren hari-ra eginiko ekintzengatik etorri dira atxiloketak. Urtarrilaren 29an kar-gurik gabe aske geratu zen.

Martin Garitanoren bisita

Gipuzkoako diputatu nagusia li-zartzan izan zen bertako errealita-tearen argazki osatuago bat izateko

eta premiarik handienak zein diren jakiteko asmoarekin, Herritarrekin herrira ekimenaren barruan mar-txoaren 26an. Udaletxean hasi zuen bisita, ondoren eskola txikira joan zen eta guraso elkartearekin elkar-tu zen. Erretirodunekin ere egon zen eta baratze komunitarioak eta hondakin organikoa biltzeko gunea ere bisitatu zituen.

Tolosaldeko Ataria hedabidearekin hitzarmena

Atariak Ibarraldeko 7 udalekin si-natu zuen lankidetza hitzarmena, horien artean lizartzako udalare-kin 3 urterako lan hitzarmena. Hel-burua, euskararen normalizazioan urratsak ematen jarraitzea da. Bide horretan ezinbestekoa da euska-razko komunikabideen jarduna eta eskualdeko udal gehienek babestu dute Tolosaldeko Komunikazio Tal-dearen proiektua. lan hitzarmena

sinatzen duten udalek Tolosaldeko Ataria egunkaria, Ataria Irratia eta webgunea babesteko; udalek eta Atariak informazioa trukatzeko; eta herrietako eragileen parte hartzea bultzatzeko konpromisoa hartzen dute, komunikazio proiektua indar-tze aldera.

Jaka promozio mailako binakako txapeldun

Erik Jakak eta Xabier Tolosak pro-mozio mailako txapela irabazi zuten apirilaren 25ean Iruñean, Rico-la-runberi 17-22 irabazi ondoren. Fi-nala ez zuten ongi hasi eskualdeko pilotariek, baina Jaka jokoan sartu zenean, guztia aldatu zen, marka-gailua irauli eta txapela jantzi bai-tzuten lizartzarrak eta Anoetarrak.

Lizartzan zer berri?Hemen duzue 2015. urtean komunikabideek Lizartza eta Lizartzarren inguruan argitaratutakoa.

2016 Lizartzako ihauteriak

24

Page 25: Lizartzako ihauteriak 2016

Leire Gordok hartu du Lizartzako alkatetza

EH Bildu eta PP ziren lizartzako aukera bakarrak eta lehenengoak lortu zituen boto gehien, 240. PPk 12 lortu zituen. 7 hautetsiak hortaz EH Bildukoak dira eta leire Gordo da alkatea.

Gure esku dago Donostian

5.500 boluntario aritu ziren Eus-kal Herri osoan zehar guztia ondo joan zedin lanean. Horien artean li-zartzarrek ez zuten hutsik egin.

Mikel Olaetxea lau’terdiko pilota txapelketan

Iaz txapelketa bikaina egin arren, partida bakarra galduta tanto go-ra-beheragatik geratu zen finaletik kanpora, behe-behetik heldu behar izan zion aurten ere 4 eta erdiko txapelketari lizartzarrak. Irribarriari 22-21 irabazita, bulegoetan kendu zioten lekua berreskuratzeko lehen urratsa eman zuen Beotibarren. Bai-na urriaren 9an Artolak 17-22 ira-bazi ondoren, txapelketatik kanpo gelditu zen.

Erik Jaka promozioko lau t´erdiko finalista

Erik bikain hasi zen, 4-12 jarriz. Baina partidaren bigarren zatian behera egin zuen, Gorka fisikoki gailendu eta 22-18 amaitu zen par-tida.

Peio Olanoren epaiketa

Eskualdeko lau herritarren (Peio Olano, luis Iruretagoiena ‘Suni’, Goio Jimenez eta Juan Mari Muji-ka dorronsoro) aurkako epaiketa abiatu zen abenduaren 9an Auzite-gi nazionalean. 2001ean Jose Maria Aznar Espainiako orduko gobernu-burua hiltzen saiatzea leporatuta. laurek ukatu zuten atentatu saioan parte hartu izana, eta Iruretagoie-nak ez beste guztiek ukatu zuten ETAko kide direla epaiketan. Gaine-ra, Guardia Zibilaren aurrean egini-ko inkulpazioak torturapean egin zituela adierazi zuen Olanok. Epai-ketaren amaieran, fiskalak berretsi egin zituen hasierako zigor eskae-rak, 72 urteko zigorra Iruretagoie-narentzat, eta 71 urteko zigorra gainerakoentzat. Hala ere, fiskalak aitortu zuen ez zegoela auzipera-tuen aurkako proba zehatzik, izan ere, aurkeztu zuten proba bakarra Peiok torturapean egindako dekla-razioak dira, eta Olanok ez zituen berretsi epailearen aurrean. defen-tsaren abokatuek absoluzioa eska-tu zuten, eta epaiaren zain geratu dira auzipetuak. Eskualdetik eta Ataunetik berrogeita bat pertsona joan ziren autobusez Madrilera, au-zipetuei babesa ematera.

Lizartzako ihauteriak 2016

25

Page 26: Lizartzako ihauteriak 2016

Zentzugabekeria non hasten da, hantxe hasten da “Instituciones penitenciarias”

Badatoz 2016ko ihauteriak, badira urte batzuk Euskal Herriko politika itxa-ropenez bete zena, be-netako bakea, betirako bakea elkarbizitzan eta giza eskubideetan, guztien errespetuan oinarritutako bakea egiteko aukera izango ote genuen euskaldunok?

Urteak badoaz aurrera eta jen-dearte batek pairatu behar duguna gorrotoan oinarritutako mendekua besterik ez da.

“Asteburu honetan, Puerto de Santa Mariako eta Se-villako espetxean egon gara gure anaiak bixitatzen eta bueltan ekarri dudan amorrua, inpotentzia eta samina azaldu nahi dizuet, medio gutxietan azaltzen da pre-soek, familiak eta lagunek jasaten dugun injustizia eta ihauterietako aldizkariak ematen duen aukera aprobe-txatu nahi dut.

Arratsalde eta gau osoa autobusean igaro ondoren Ai-torrekin egoteko aukera izan genuen, hilabetean behin

dagokion bi orduko bisa bisa egin ge-nuen eta 40 minu-tuko aurrez aurre-

koa kristal lodi batek banatzen gintuelarik.

Hamaiketakoa, jolastu, herriko azken berriak erre-pasatu, egunean jartzen saiatu ginen, ea zer moduz

dagoen eta ongi, beti ongi esaten digute eta bai gustora

egon ginen. Hilabete horretan funtzionarioen miaketa izan omen

zuen eta irteeran bere zeldan zituen gauza batzuk jaso behar genituela, zeldan eduki ezin ditzazkelako, zer izango eta; flexo bat ikasteko erabiltzen duen argitxoa, termoa ura epel mantentzeko erabiltzen zuena, walma-nak musika entzuteko erabiltzen zuena, bentiladorea udarako beroei aurre egiteko erabiltzen duena,…. Puff gauza hauek ikusirik zentzu gabeko miaketa bat izan zela argi dago izorratzea beste helbururik ez duen mia-keta.

Gauza guztiak hartu eta Sevillara Txusengana. Txus ar-tista da bai 40 minutu badira ere kristal batek sakabana-tzen gintuena eta bere ahotsa telefonillo batetik entzu-

2016 Lizartzako ihauteriak

26

Page 27: Lizartzako ihauteriak 2016

ten bagenuen ere, bi iloba txikiak lokutorio txiki batean entretenitzeko moldatu zen, artista behar du izan bai, sudur urdin bat jarri eta pailozaoarena egiten egon gi-nen, noski hartu genuen tartetxoa azken berriak emate-ko eta agur esateko unea iritsi zen, kristala zeharkatzen dituen muxu potoloak bidali, agurtu, eta bueltan etxera abiatzeko ordua.”

Guzti honek, 2 gau ia lorik egin gabe, kartera hustuta eta anaiak estatuko beste puntan, kartzelako zentzuga-bekeriaren esku uzteak mina, amorrua eta inpotentzia ematen du. dispertsioak, kartzela politikak gorrotoa eta amorrua elikatzeko oso baliagarriak dira baina bakegin-tzatarako eta elkarbizitzarako aurkari zuzenak.

Garikoitz ere, Txusen moduan Sevilla II-n aurkitzen da, herritik 950km.tara. Askok galdetzen digute ea zer mo-duz dagoen, eta gehienetan gure erantzuna OndO iza-ten da, baina kontutan hartu behar da, dauden egoeran bizitzea ez dela batere xamurra izaten.

Egunerokotasunari begiratuaz, 4 orduz bakarrik ate-ratzen dira zeldatik patiora, otorduak ere norberak bere zeldan bakarrik egiten ditu. Patiora ateratzen direnean berriz, 50 metro karratu eskaseko patio txiki bat izaten dute, eta bertan beste bi kideekin bakarrik egoteko au-kera izaten dute, kartzeleroez gain, ez dutelarik beste pertsona gehiagorik ikusten egunean zehar.

Etxekoekin egunean 5 minutuko deia egiteko aukera izaten du. Zuetako askorentzat deia ezerren pare izan-go da, baina guretzat dei hori aberatsa izaten da, ber-tan bere ahotsa entzunaz, ondo dagoen edo ez igarri genezake, gure eguneroko oharrak antolatzeko auke-ra ematen digu. Arratsaldetan deitzen duenean alaba zaharrenarekin hitz egiteko aukera izaten du, baino zai-la gertatzen zaigu batzuetan nahi bezalako deia izatea, alabaren hitz egiteko nahia ez baita beti bera izaten.

Garikin, hilean behin elkartzen gara. Azkenaldian tre-nez joaten gara, eta horrek ere bi hilabete lehenagoko lanak; bileteak begiratzeak, autoa alokatzea, hostala hartzeak, bere buruhausteak ere ematen dizkigu, eta ze esanik ez behin bidaian jartzen garenean, eguneko 20 ordutan, 3 metro karratuko zeldan bahiturik eta pre-so dauden gure senideentzat. Eurentzako gure bidaiak kezka iturri izaten dira, eta ez dira lasaitzen espetxean aurrez aurre ikusi arte.

Baina behin bere ondoan gaudela, aita alaben artean sortzen den konexio festa sekulakoa izaten da, denok bertatik indarberrituta ateratzen gara, asteburu ederra igarotzen dugu, baino gero aldapa gora etortzen da, hurrengo hilabeterarte ez baitugu aukerarik aurrez au-rre egoteko.

Beno, ihauteriak gainean ditugula ikusita eta urta-rrilak 9ko elkartasun uholdea jasota, ezin gera gaitez-ke, IRAIlAK 20ean, HERRIKO PRESOEn AldEKO MEndI MARTXAK jasotako zuen harrera beroa aipatu gabe. Guretzat izugarria izan zen, bertan jaso genuen babes bero hori. Hunkigarria eta aldi berean aurrera jarraitze-ko bultzadatxoa izan zen. Beraz, guztiok batuta eta el-karlanean, mugitu beharko ditugu harri (estatu) mugie-zin horiek!.

Goza dezagun ihauterietaz eta gure irrintzi eta mo-zorro festa giroak entzun ditzatela, etxetik urrun bahitu-rik dauden gure mutilek!!

MAITE ZAITUZTEGU!!!!

Lizartzako preso eta iheslarien lagun eta senideak.

Lizartzako ihauteriak 2016

27

Page 28: Lizartzako ihauteriak 2016

Pasa den urtean, abuztuko egun batean, Saharar hau-rrek bisita egin ziguten. Tolosaldeako herri batzuetako familietan zeuden haurrak gonbidatuak izan ziren egu-na pasatzera, horien artean lizartzan jaio zen 8 urteko neska, Ana Benda. Egun zoragarria pasa zuten denak elkarrekin, jolasean.

Haur horiek aipatzen ditugunean, ezin dugu ahaz-tu herri honek bizi izan duen historia eta oraindik bizi dituzten baldintza gogorrak. Espainiako eta Marokoko gobernuak herri hau zapaldu eta baztertu ondoren, Ar-geliako desertuaren mendebaldean kokaturik dauden errefuxiatu kanpamentuetan bizi dira sahararrak. Egoe-ra eta baldintza oso gorretan bizi dira, alde batetik ingu-rua eta klima latzak direlako eta bestetik jendeak eskaini eta ematen dieten laguntzei esker bizi direlako. Gainera, azken aldian izandako uholdeak direla eta baldintzak gogortu egin dira, kanpamentuak suntsituak baitaude eta ondorioz mendira ihes egin behar izan baitute berri-ro hasi ahal izateko.

Argi dago herri honek erantzun baten beharra duela bizi duin bat lortu ahal izateko. Gaur egun elkarte des-berdinek eta boluntarioek egiten duten lanari esker bizi

dira. Hauei laguntzeko ekimen asko daude eta buru-tzen dira. Horietako batzuk haurrei zuzenduak daude, eta adibide dira udaran gonbidatuak izan ziren haurrak. Ekimen hau Oporrak Bakean taldeak sortu duen pro-grama bat da eta hauen helburu orokorra bi hilabetez, 6 eta 12 urte bitarteko haurrak errefuxiatu kanpamen-dutik ateratzea da udaran pairatzen diren tenperatura altuetatik babesteko. Horretaz gain, mediku azterketak egin, elikadura gabeziaren ondorioz sortutako kalteei aurre egin eta saharar herriak pairatzen duen egoera ezagutarazi eta familien arteko harremana estutzea du helburu.

Elkarbizitza hauek oso aberasgarriak dira bi aldeen-tzat, alde batetik haurrak bere testuingurutik atera eta gauza desberdinak ikasten dituelako eta beste alde-tik guk herri xume honek dituen baloreak, kultura eta egoera ezagutzen dugulako.

Programa honetan (http://oporrakbakean.jimdo.com/euskara/oporrak-bakean/) nahi duen orok parte hartu dezake, denbora librea eta gogoa besterik ez da behar. Animatu, aukera polita izan baitaiteke koopera-tuz udara desberdin eta aberasgarri bat igarotzeko!!

Lizartzako Sahararren lagunak

2016 Lizartzako ihauteriak

28

Page 29: Lizartzako ihauteriak 2016

Apaindu ditzagun balkoiak!Azken urte hauetan bezala aurtengoan ere herrian ihauterietan balkoirik politena, eleganteena, bereziena… sarituko dugu. Oso ideia orijinalak ikusten ditugu urtero eta aurten ere horixe espero dugu. Saria “La Perla “ Talasoterapia zentroan bi pertsonentzako zirkuitua izango da.

Iaz nagore Esnaola izan zen sari horren irabazle. Ea aurten ere ideia berri eta orijinalak ikusten ditugun. HASI BURUA ASTInTZEn!!!!!

Lizartzako ihauteriak 2016

29

Page 30: Lizartzako ihauteriak 2016

17 urtetik beherakoek mozorro-tuen saria jasotzeko (baserriko oilaskoak) eta adin horretatik gorakoek (mozorro eta gurdiak) ihauteri ondoren emango den afarira joan ahal izateko ezin-bestekoa izango dute beren izena ematea tabernetan jarriko diren zerrendetan. listak urta-rrilaren 28an jasoko dira.

PrINTZAK

Bazkari txartela salgai urtarrilak 28 arte:HEldUAK 20 €HAURRAK 12 € (14 urte artekoak)

Aurtengoan, argazki lehiaketa egingo dugu pasa den urteko argazkiekin, beraz, bidali argazkiak [email protected] helbidera!! Pertsona bakoitzak gehienez lau argazki bidali ahal izango ditu eta argazkiak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 21 izango da. Jasotako argazkiak ikusgai egongo dira herriko tabernetan ihauterietan zehar, beraz, HASI ArGAZKIAK AUKErATZEN!!

Adi!

Bazkaria

Argazki lehiaketa

2016 Lizartzako ihauteriak

30

Page 31: Lizartzako ihauteriak 2016

EGITArAUA

URTARRILAK 23, LARUNBATA12.00etan: Ihauteriei hasiera emango zaie gibela

dastatuz, Udal ordezkariak eta txekorra plazan ditugula. Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldearen emanaldia.

19.00etan: Kantu poteoa herriko ihauteri kantuak abestuz.

URTARRILAK 29, OSTIRALA14.15ean: Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren,

kalejira.

URTARRILAK 30, LARUNBATA7:00etan: Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik

dantzari, txantxo eta txistulariekin. “diana” abestuz hasiko dugu ihauteria.

7.30ean: Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik.

9.30ean: Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko.

12.00etan: Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Errota ataritik.

13.30ean: Ihauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko dugu herriko frontoian.

18.00etan: Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta “ lizartzako talogileak” egindako taloak jateko aukera izango da.

URTARRILAK 31, IGANDEA11:00etan: Meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa

plazan.

12:00etan: dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, lizartzako Ihaute dantzak plazan.

14.00etan: Ihauteri bazkaria herriko pilotalekuan. Ondoren, txaranga, bertso saioa, zozketa…

20.30ean: Plazan “ijitoa” errez ihauterien amaiera.

31

Lizartzako ihauteriak 2016

31

Page 32: Lizartzako ihauteriak 2016

BalmasedaBanaketak

Danon Txokoabar

DIANA

Jeiki zaitezte Lizartzatarrok

gaur hasten zaigu ihauteria

Goizean goiztik kalera irten da

atera barrengo poz guztia

Ohitura zaharrak bete ditzagun

goratuz beti gure herria

Jeiki zaitezte Lizartzatarrok

gaur hasten zaigu ihauteria

Lizartzan gaur eroak igerri

gauza zuzenik ez dela ageri

han eta hemen trakeskeri ugari

dibertitzeko honuntza etorri

Deitzen digute “ijito herria”

hator eta ikusi gaur dela egia

salto eta dantza hau dek umoria

iraun dezala gure ihauteriak

Lizartzako Udala