34
1. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 2013 URTEKO MEMORIA

2013._urteko_memoria_@Ailaket

Embed Size (px)

DESCRIPTION

AI LAKET!! ELKARTEA Ai Laket!!, drogen erabiltzaileen elkartea, arriskuak murrizteko helburu. Elkarteen erroldan inskribaturik dago: 1. taldea/ 1. atala/ 603509. zenbakia/ IFZ: G 01334119 Gaur egun, 2014ko maiatzean, 64 bazkide gara. Horietatik 5 lanean gaude elkartearentzat eta 60 lagun boluntario aritzen dira. Elkarteak bultzatzen gaitu, batetik, arras txikiagotzera legezko zein legez kanpoko substantziarik psikoaktiboak erabiltzetik eratortzen diren ondoriorik kaltegarrienenak; eta bestetik, sustatzera norberaren autonomia eta erantzukizuna.

Citation preview

Page 1: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

1. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

2013URTEKO MEMORIA

Page 2: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

ELKARTEA 3

TESTING-a 5

LONJA LAKET!! 9

AI TEST GUNEA 12

GUNE INFORMATIBOAK 15

FORMAZIOA ETA BOLUNTARIOTZA 18

GENEROA 24

KOMUNIKABIDEAK 25

BESTE LOKAL BATERA JOATEA ETA MATERIAL BERRIAK 27

TEDI 28

BESTE BATZUK; RULA BERPIZTU

DIRU-SARRERAK/GASTUAK

29

31

BALORAZIOA 32

Page 3: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

3. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Ai Laket!! Elkartea Jesusen Zerbitzarien fundatzailearen kalea, 40, behea. Vitoria-Gasteiz (01001). Tlf: 945231560 www.ailaket.com

Elkartearen helburuen gaineko informazio gehiago eskuratzeko:

www.ailaket.com

Zalantzak argitzeko eta kontratatzeko:

[email protected]

15 ba

zkid

e b

err

i

63

ba

zkid

e g

ara

ELKARTEAAI LAKET!! ELKARTEA

Ai Laket!!, drogen erabiltzaileen elkartea, arriskuak murrizteko helburu.

Elkarteen erroldan inskribaturik dago: 1. taldea/ 1. atala/ 603509. zenbakia/ IFZ: G 01334119

Gaur egun, 2014ko maiatzean, 64 bazkide gara. Horietatik 5 la-nean gaude elkartearentzat eta 60 lagun boluntario aritzen dira.

Elkarteak bultzatzen gaitu, bate-tik, arras txikiagotzera legezko zein legez kanpoko substan-tziarik psikoaktiboak erabiltzetik eratortzen diren ondoriorik kalte-garrienenak; eta bestetik, susta-tzera norberaren autonomia eta erantzukizuna.

Honakoak sustatzen ditugu: kontsumo arduratsuaren ere-duak abiaraztea; arriskuak mu-

rriztea eta drogekiko arazorik gabeko erlazioa bultzatzen di-tuzten babes-faktoreak eragitea, eta hartara, kontsumo arazo-tsuak ekiditea.

Elkartearen helburua ez da subs-tantziarik kontsumitzeko sus-tapenik edo zabalpenik egitea. Pertsona bakoitzaren erabakia errespetatzen dugu eta bera-rengan eragiten saiatzen gara era aseptikoan; horretarako, in-formazio zorrotza, objektiboa, praktikoa eta sinesgarria ematen dugu. Hala, pertsona bakoitzak bere erabakiak hartu ahal izango ditu informazioa eta askatasuna ardatz; izan ere, gogoeta egite-ko ahalik eta informazio gehien izango du.

Elkarteak 15 bazkide berri izan zituen 2013. urtean.

Page 4: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

4. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

ARTATUTAKO PERTSO-NA KOPURUA 2013AN:

Ai Laket!! elkarteak hainbat egi-tasmo ditu, hala nola, Testing gunea, Lonja Laket!!, Ai Test Gunea eta Gune informatiboak. Horietaz gain, arlo batzuetan ari gara lanean, besteak beste, boluntariotzan, formazioan eta kon tsultetan (proiektu bakoitza-ren gaineko informazio gehia-go izateko, jo gure web gunera: www.ailaket.com).

Hona hemen 2013. urtean artatu-tako jende kopurua proeiktuka:

Beraz, 2013. urtean, guztira, 16.039 lagun artatu ditugu (2012. urtean 12.516 lagun izan ziren).

Honakoak dira proiektuka eta zerbitzuka artatutako lagunen ehunekoak:

Testing 13.321

Lonja Laket!! 295

Ai Test Gunea 228

Gune informatiboak 1.374

Boluntarioak 219 219 lagun, 65 boluntarioren bidez

Formazioa 609 16.0

39

lag

un

art

atu

dit

ug

u

Testing-ean 83%Gune informatiboetan 9% Formazioan 4% Lonja Laket!! 2% Ai Test Gunean 1% Boluntariotzan 1%.

Page 5: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

5. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

TESTING

40

Esk

u-h

art

zea

k

TESTING PROIEKTUA

2013 urtean guztira 40 esku-hartze egin dira EAEko udalerri ezberdinetan. (2012an baino 4 gutxiago),

Hauetako 24 BEusko Jaurlaritza-ren kontrataziopean burutu dira, 15 Udaletxeen esku eta beste bat borondatez.

Page 6: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

6. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Programa Tolosan hasi zen o tsailaren 11n, eta Arrasaten bukatu, abenduaren 21ean. Na-hiz eta esku-hartze gehienak jaietan izan diren, gune priba-tuetan ere egoteko aukera izan dugu, diskoteka eta musika jaial-dietan, esate baterako.

Testing programaren bidez 13.321 lagun artatu dira, 2012an baino 796 lagun gehiago (zonal-dean 4.967 lagun outreach siste-maren bidez, 7.324 karpan edo esparruan eta 1.030 lagun analisi zerbitzuan).

Artatutakoen adinaren batez bestekoa 29 urte izan da karpan (2012koarekin alderatuta, 4 urte gehiago) eta 27 urte analisi zer-bitzuan (2012koarekin alderatu-ta, urte bat gehiago).

Aurreko urteetan bezala emaku-meen ehunekoa txikiagoa izan da (karpan %33 emakumeak izan ziren, eta analisi zerbitzuan, %15), beraz, ehunekook bat datoz ia-zkoekin.

13.3

21

lag

un

art

atu

dir

a

Analisi gunea Informazio gunea

Page 7: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

7. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

2013an analizatutako laginak ho-nakoak izan dira: 194 anfetamina lagin, 190 marihuana lagin, 139 haxix lagin, 99 kokaina lagin, 80 MDMA lagin, 27 ketamina lagin eta “beste batzuk” izendatutako 7 lagin (2 LSD lagin, 2 mongi la-gin, mentafetamina lagin 1 eta “beste batzuk” izeneko 2). On-dorioz, 736 analisi egin dira eta gehien analizatu den substantzia anfetamina izan da (2012an bai-no 33 analisi gehiago).

Lagunen %99k berriro erabi-liko zuen analisi zerbitzua eta egiaztatu genuen %40ek lehen-dik erabilia zuela.

Test guneari buruzko informazio gehiago jasotzeko (deskripzioa, ezaugarriak, helburuak, preben-tzio eta arriskuak gutxitzeko jar-duerak, elkartearen helburuak, eta abar), honakora jo:

www.ailaket.com

73

6a

na

lisi e

gin

dir

a

Page 8: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

8. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

TESTING PROGRAMAREN DIRU-SARRERAK

Testing programaren diru-sarre-rak 97.050€ izan dira guztira. Eusko Jaurlaritzaren kontrata-zioen bidez, 60.000€ jaso ge-nuen (guztikoaren %62), eta uda-len bidez 37.050€ (%38).

Hona hemen proiektuaren sarreren bilakaera:

97.

05

0 €

Test

-gu

ne

a p

rog

ram

are

n d

iru

-sa

rre

rak

Page 9: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

9. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

LONJA LAKET!!

65

7b

isit

ak

LONJA LAKET PROIEKTUA

2013an Lonja Laket!! proiektua-ren bidez Gasteizko 13 lonjatan esku-hartzeak izan dira.

Proiektuan 295 lagunek hartu dute parte, eta kontuan hartzen badira egindako bisita guztiak, 657 erabilpen egin direla esan dezakegu.

Proiektu honetan erabiltzaile ge-hienak gizonezkoak izan dira, %70, hain zuzen ere (2012an ehunekoa antzekoa izan zen), eta adinaren batez bestekoa, 18,8 urte izan da (2012koaren parekoa).

Page 10: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

10. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

2013an Lonja Laket!! proiektua-ren bidez 71 substantzia anali-zatu dira (2012an baino 16 gu-txiago), gehien analizatutakoa kalamua izan da (haxix eta ma-rihuana, gehien bat, bigarrena), substantzia kimikoak analizatu diren arren, gutxiago izan dira.

Garratzitsua da gogoraraztea proiektu honek Drogen Preben-tziorako Europako Saria (Pompi-dou Saria) lortu zuela 2012an.

71

sub

sta

ntz

ia a

na

liza

tu d

ira

Page 11: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

11. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

DIRU-SARRERA LONJA LAKET!!

Diru-sarrera guztiak Gasteizko Udaletik etorri dira, 23.400€, hain zuzen ere. Bestalde, diru-sa-rreren bilakaera 2009tik 2013ra bitartean honakoa izan da:

23

.40

0 €

dir

u-s

arr

era

Page 12: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

12. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

AI TEST GUNEAAI TEST GUNEA PROIEKTUA

Gune finkoan, 2013an, 48 esku-hartze egin dira eta 228 lagun artatu dira (2012an baino 23 ge-hiago), 60 emakume eta 168 gizon; emakumeetan 2012an baino %6 gutxiago. Hale ere, ai-patu behar da proiektu honetan emakumeen parte hartzea bes-teetan baino handiagoa da.

22

8la

gu

n a

rta

tu d

ira

Page 13: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

13. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Batez besteko adina 32 urte izan da (2012n bezala); zerbitzu guztietan batez bestekorik altue-na.

Artatutakoen %59k zerbitzu hau erabilia zuen aldez aurretik (emakumeetan, %62k eta gizo-netan, %58); 2012an, berriz, %65 zen.

Gune finkoan analizatutako substantzia kopurua 293 izan da (2012an baino 35 gehiago). Ge-hienetan analizatutako substan-tzia anfetamina izan da (111 lagin). Horretaz gain, marihuana 45 la-gin, haxix 29 lagin, kokaina 53 lagin, extasi 20 lagin, ketamina 5 lagin eta research chemicals 11 lagin analizatu dira. Gaine-ra, heroina 8 lagin, opio 6 lagin, LSD 2 lagin eta “beste batzuk” izenpeko beste 3 analizatu dira. Antzeman da 6 laginek ez zutela bakoitzari zegokion osagai akti-boa.

29

3su

bst

an

tzia

ko

pu

rua

Page 14: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

14. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

DIRU-SARRERA AI TEST GUNEA

Proiektu honengatik jasotako diru-sarrerak kostu osoaren %30 izan da, hau da, bost urteo-tako kopururik txikiena; izan ere, Eusko Jaurlaritzako osasun Pu-blikoaren eta Adikzioen Zuzen-daritzaren diru-laguntzen bidez 3.926€ jaso dira bakarrik.

3.9

26

€d

iru

-sa

rre

ra A

i te

st g

un

ea

Page 15: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

15. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

GUNE INFORMATIBOAKGUNE INFORMATIBOAK

Aurten proiektu berri bat dugu: Drogei buruzko Gune Informa-tiboak. Bertan informazio zerbi-tzua eskaintzeaz gain, drogen eta deribatuen inguruko kontsul-tak egin daitezke kontsumo-leku eta -momentuetan ( jaiak, jaial-diak, kontzertuak …).

Hartara, elkarteko 21 kidek parte hartu zuten 7 gune informatibo-tan.

1.3

74

lag

un

art

atu

zir

en

Arriskuak murrizteko esku-har-tzeak Araban izan ziren, 5 Gas-teizen, bat Ibarran eta beste bat Araian. Artatutakoen batez bes-teko adina, 26,3 urte.

7 esku-hartze horietan 1.374 la-gun artatu ziren, 495 emakume eta 879 gizon.

Page 16: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

16. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

zuten eta arreta handiagoa jarri zuten eskainitako informazioan.

Egindako galdera asko le-gezkotasunari edo kanabisari buruzkoak izan ziren (kanabisa-ren legezko alderdiak, haxixaren eta marihuanaren arteko aldea, errepidean drogen kontsumoa antzemateko egiten diren tes-tak, adikzioa, eta abar). Nabaritu genuen nolabaiteko nahasketa dagoela drogen legezkotasuna dela eta. Halaber, galdera batzuk egin ziren legezkoak ez diren

Proiektu honetan, era berean, portaera eta parte-hartzea des-berdina izan da sexuaren arabe-ra. Esku-hartze gehienetan gizo-nezkoak nagusi izan ziren; baina jarrerari eta portaerari dagokie-nez, nahiz eta gizonezko gehia-go hurbildu, orokorrean, emaku-mezkoek interes handiagoa erakutsi zuten zerbitzuarekiko, baita banatzen zen informazio eta kontsumitzeko materialekiko ere.

Halaber, jarrera lasaiagoa izan

beste droga batzuei buruz, esate baterako, ketaminari buruzko ez-jakintasuna dago (ezaugarriak, eragina, hartzeko modua…). MDMA izena berak ere nahas-ketak sor ditzake; izan ere, dro-ga hori izendatzeko orduan gure gizartean hainbat izen erabiltzen dira, hala nola, “estasia”, “exta-sia”.

Azkenik, nabarmentzekoa da zerbitzura hurbildu ziren pertso-na askok Ai Laket!! elkartea le-hendik ezagun zutela.

Page 17: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

17. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

7.9

75

€d

iru

-sa

rre

ra

DIRU-SARRERA GUNE INFORMATIBOAK

Proiektuaren diru-sarrerei dago-kienez, guztira, 7.975€ izan dira, Gasteizko Udalak 4.975€ eman ditu (%62) eta 3.000€ (%38) Ara-bako Foru Aldundiak.

Page 18: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

18. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

BOLUNTARIOTZA ETA FORMAZIOABOLUNTARIOTZA ETA FORMAZIOA

65 lagunek, —bazkide, lagun-tzaile eta boluntario—, parte har-tu dute arriskuak gutxitzeko Eus-kadin egindako 88 ekintzetan.

Gune finkoak boluntario kopuru-rik handiena izan du, 37 lagun, hain zuzen ere.

Nabarmentzekoa da AluCine zi-nema zikloa. Bost pelikula eman ziren, eta bakoitzaren ostean, hitzaldi-eztabaida izan zen. 94 la-gunek parte hartu zuten. AluCine Gasteizen izateaz gain, Muskizen eta Ortuellan egin zen. Azken bi leku horietan boluntario batzuek dinamizatu zuten ekintza.

Azkenik, aurten ere Irunen izan ginen Expogrow-en parte har-tzeko, Gasteizko PUIS elkarteak antolatutako txapelketan eta Pi-lar auzoko kale-hezitzaileen tal-dearekin.

65

lag

un

ek

Page 19: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

19. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

BOLUNTARIOAK FORMATZEA

Boluntarioak trebatzeko asmoz, 10 lantegi egin ziren; guztira, 35 eskola-ordu, 127 asistentzia.

• Kromatografia irakurtzea.

• Analisiaren emaitza berriak.

• Aizuntzaileak antzematea: PMA, 4MA.

• Motibatzeko elkarrizketa.

• Generoa eta drogak.

• Kanabisaren analisia.

• Erreaktibo kolorimetriakoak.

• Geruza fineko kromatografia.

• Osasun-larrialdia.

BOLUNTARIOAK FORMATZEKO IKASTAROA

Hartzaileak erakundearekin elkarlanean aritu nahi duten la-gunak dira. 8 eskola-ordu dira, horien arten, 3 orduko saio praktikoa izango da elkartearen aurre egiteko edozein progra-matan. Guztira, 50 lagunek parte hartu dute, horietatik 15 berriak dira eta ikastaroak 112 bertaratze izan ditu.

112

lag

un

ek

Page 20: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

20. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Bestalde, diru-sarreren bilakae-ra 2009tik 2013ra bitartean ho-nakoa izan da:

DIRU-SARRERA BOLUNTARIOTZA

Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak diruz lagundu dute elkar-tearen boluntariotza programa hein batean, eta horietatik, guzti-ra, 5.567€ jaso dugu.

5.5

67

€B

olu

nta

rio

tza

dir

u-l

ag

un

tza

Page 21: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

21. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

RENOVATIO FUNDAZIOA

2013an hitzarmen bat sinatu zen RENOVATIO fundazioarekin. Hitzarmen horren bidez, anali-si kuantitatiboak egin ahal izan ditugu kanabis laginetan, funda-zioan bertan jasotako laginetan zein gure proiektuetan jasotako laginetan.

Hitzarmen honen bidez jasotako diru-sarrera 8.500€-koa da.

8.5

00

€d

iru

-sa

rre

ra

Page 22: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

22. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

KANPO FORMAZIOA

Drogak erabiltzean arriskuak gu-txitzeko 32 hitzaldi eta lantegi antolatu dira. Lantegietara 609 lagun joan dira, hurrengo ikaste-txe hauek barne: Aniturri (Agu-rain), Ekialdea (Vitoria-Gasteiz) eta PCPI Meatzaldea (Ortuella). Horietaz gain, Euskadiko kana-bis erabiltzaileen 4 klub edo fe-derazio, eta 4 gazte asanblada, Gaztetxetan edo lokal okupatu-tan antolaturik.

Nabarmendu nahi dugu Droga-menpetasunen Deustuko Ins-titutuarekiko elkar Master de “Prevención en adicciones: Nue-vos tiempos...Nuevos retos” for-mazio-jardunaldian eta Bilboko Udalak antolatutako “Drogak: arriskuak eta dibertimendua” to-paketan Lonja Laket!! proiektua aurkeztu genuela.

32

hit

zald

i eta

lan

teg

i

Miércoles 12 de junio. Jueves 13 de junio.

Inauguración de los encuentros.

Drogas, ocio y gestión de riesgos: De dónde venimos (y adónde vamos) Martín Barriuso. Filósofo y activista.

MESA REDONDAExperiencias en gestión de riesgos relaciona-dos con los usos de drogas.

Ricardo Caparrós. Miembro de Ai Laket!Lonja Laket: Intervenciones en gestión de los consumos en locales, bajeras o lonjas.Maite Ziganda. Miembro de Hegoak.Información socioeducativa en espacios de ocio. Iker Val. Presidente de EUSFAC.La autoorganización de la reducción de riesgo desde un Club Social de Cannabis. Descanso.

MESA REDONDALas TIC (Tecnologías de la información y comunicación) y la gestión de riesgos.

Domingo Comas.Revisión y análisis crítico de proyectos.Raimundo Parreño. Trabajador social, Ayto. de Portugalete.Kolokon.com: Una página web institucional.Nuria Calzada. Miembro de ABD, Asociación Bienestar y Desarrollo.Energy Control: Uso de nuevas tecnologías como herramienta preventiva.

Prevención y gestión de riesgos con colectivos vulnerables.Gorka Moreno. Psicólogo.

MESA REDONDAExperiencias de trabajo en gestión de riesgos con colectivos vulnerables.

Janire Gazopo. Educadora de menores de la Fundación Etorkintza. Intervención en contextos de calle y grupales.Iñaki García Maza. Psicoterapeuta de Erain.Prevención de consumos problemáticos de drogas con colectivos vulnerables dentro de los contextos educativos.

9:00

10:30

11:15

11:45

12:15

13:30

Una experiencia en Bilbao: Progra-ma de información interpares sobre los riesgos asociados a los consumos de drogas en espacios de ocio.

Beatriz Basterretxea. Técnica del Área de Salud y Consumo, Ayto. de Bilbao.Presentación del programa.Jon Vitutia.La experiencia contada desde Gazte Leku. Ruth Losada.La implementación del programa desde Euskal Herriko Eskautak. Drogas de ocio y perspectiva de género.Eugenia Gil García. Profesora de la Universidad de Sevilla.

TRABAJO EN GRUPOS¿De dónde venimos y hacia dónde vamos? Recogida de propuestas en relación a la gestión de los riesgos.

Descanso.

¿Hacia dónde se dirige la Gestión de los Riesgos? Análisis de las propuestas planteadas y reflexiones sobre el futuro de las políticas en esta materia. Josep Rovira. Director del Área de Drogas de ABD.

Clausura.

Riesgos y diversión.

LUGAR: Bizkaia Aretoa, Abandoibarra 3.

9:30

9:00

10:15

11:45

12:15

16:00

17:00

Información requerida: Nombre y apellidos.Si trabajas: Profesión y lugar de trabajo.Si estudias: Centro y estudios que estás cursando.

Inscripción gratuita en el Área de Salud y Consumo del Ayuntamiento de Bilbao: [email protected]

Page 23: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

23. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Era berean, abenduaren 12an Parral Tabernan drogen gaineko politikei buruzko hitzaldi-ezta-baida izan zen ”DE RIESGOS Y PLACERES: Manual para enten-der las drogas“ esku-liburuaren egileekin.

Bestalde, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren Gas-teiztxo programarekin elkar-lanean aritu gara, bigarren hezkuntzako ikasleei lagunduz.

4.0

60

,5 €

dir

u-s

arr

era

Formazio proiektuaren diru-sarre-rei dagokienez, aipatzekoa da es-kola arlotik jaso genuela 4.060,5€ (%61), gainerakoa izaera askotako arloetatik jaso genuen.

Page 24: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

24. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

GENEROAGENEROA

Genero atalean 2013. urtean hu-rrengo ekintzak gauzatu dira:

Boluntarioentzako generoari eta drogei buruzko ikastaroa.

Gaztezulo aldizkarirako artikulua: Neska kontsumitzaileak, bazter-tutako errealitatea (2013ko ekai-na, 141. zbk.).

Hala Bedi irratiko “Suelta la Olla” programan honako gaiari buruzko elkarrizketa: “Historia femenina de las drogas en la prehistoria y época clásica”.

Gizarte programak garatzeko te-knikarien elkarteak (ADES) aur-keztutako Generoari eta drogei buruzko hitzaldia Plan Nacional de Drogas-eko “Formación so-bre Nuevas Sustancias Psicoac-tivas” mintegian, Gobernuko or-dezkaritzan, azaroaren 6an eta 7an.

Page 25: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

25. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

KOMUNIKABIDEAKKOMUNIKABIDEAK

Komunikazio arloan elkartean hainbat baliabide ditugu: blog-a, Facebook, Twitter, Tuenti edo Youtube kanala. Era berean, hainbat kolaboratzaile ditugu: Hala Bedi Irratia (“Suelta la Olla” programan 22 saio egin dira), elkarteak.info edo AuzoTV.

2013an aipagarria da Ai Laket!!-ek hilero parte hartu duela Gaz-tezulo aldizkarian, baita Info7 irratiko Talaiatik programan ere.

22

22

sa

io “

sue

lta

la o

lla”

Page 26: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

26. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

2013 MMCC-n 85 aldiz agertu gara; irratian 30 aldiz; telebis-tan 16 aldiz, prentsan 29 aldiz eta 10 aldiz komunikabide digi-taletan.

MMCC-ko agerraldietan nabar-mendu nahi ditugu Salva la Rula kanpainari edo 2012. urteko memoriari (memoriak 20 berri sortu zituen) erreferentzia egiten zioten berriak, estatu mailako komunikabideetako agerraldiak (Mediaset taldea eta RTVE…) eta PMAko eta Sodio karbonatoko abisuak.

Azkenik, aipatu nahi dugu 2014an Ai Laket!! hilero kolabo-razio bat izango duela Geu al-dizkarian Hirinet plataformaren bidez eta Hala Bedi irratiko Ze-brabidea programan.

85

ald

iz a

ge

rtu

ga

ra

Page 27: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

27. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

LOKAL ALDAKETA ETA MATERIAL BERRIAKLOKAL ALDAKETA ETA MATERIAL BERRIAK

Aurten Ai laket!! elkartea Jesusen Zerbitzarien kaleko 40 zenbakiko lokal berri batera joan da (erremen-

tari kaletik ere du beste sarrera).

Bestalde, 2013an bi esku-orri berri argitaratu ziren: bat RDR-ri buruzkoa; eta bestea, hepatitisa-ri buruzkoa, euskaraz, gaztela-niaz eta frantsesez.

Page 28: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

28. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

TEDITEDI

TEDI proiektua da arriskuak gu-txitzea helburu duten Europako beste erakunde batzuekin ba-tera abian jarri den egitasmoa gizartegintzako irizpideak ba-teratze aldera. Analisi, testing eta gune finkoen metodologia elkarbanatzen da, baita substan-tziei buruzko datu base bat eta analisien eta oharren gaineko protokoloak ere. Hartara, proie-ktuak urtero deitzen du bilera batera Bartzelonan, eta han izan ginen 2013ko urtarrilaren 21ean eta 22an. Aurten bukatuko den proiektu honek berari atxikitako Europako erakunde guztien ana-lisien emaitzak batzen ditu.

TE

DI

Eu

rop

ak

o b

est

e e

rak

un

de

kin

pa

rte

-ha

rtze

a

Page 29: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

29. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

BESTE BATZUK

35

ord

u e

ma

n d

ug

u

BESTE BATZUK

Udal programetan eta hiria-ren politiketan parte hartzeari dagokionez, AI Laket!!-ek eus-ten dio Udal Gazte Plana egin eta ebaluatzeko konpromisoari, Osasun eta Kontsumo Sektore Kontseiluan parte hartzeari baita Euskara Biziberritzeko Planean eta Gizarte Kontseiluan Gazte-ria ordezkatuz parte hartzeari ere. Bestalde, oso lan inportan-tea egin da Vitoria-Gasteizko Adikzioen Planean parte hartuz herritarren mahaian.

Orain dela bi urte lankidetzan ari gara Udaleko Euskara Zer-bitzuarekin euskararen erabile-ra indartzeko gure erakundean. Aurten lortu dugu gure hizkun-tzaren erabilera areagotzeko eta indartzeko programan parte har-tu izanaren ziurtagiria. EMUNek dinamizatu du programa hori eta Ai Laket!!-en erabileran eta bar-ne mailan eragina izan du.

Ai Laket!!-en materialak ele bie-tan banatzen ditugu, eta progra-ma guztiak euskaraz zein gazte-laniaz egin daitezke.

Ekintza hauetan 35 bat ordu eman dugu eta 4 lagunek hartu dute parte.

Page 30: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

30. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

RULA BERPIZTU

Azkenik, elkartearen furgoneta bat konpontzeko asmoz eta ho-rrek zeukan kostu ekonomikoa kontuan hartuta, 2013an “RULA BERPIZTU” kanpaina egin dugu Goteo Euskadi plataforma digi-talaren bidez. Azkenean, lortu dugu helburua, eta 6.348€ jaso dugu 83 kofinantzatzaileri esker.

6.3

48

Page 31: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

31. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

DIRU-SARRERAKDiru-sarrerak, guztira

Gastuak, guztira

Hurrengo taulan urteko diru-sarrerak zein gastuak zehazten dira

DIRU-SARRERAK GASTUAK

Testing 97.050€

Lonja Laket!! 23.400€

Ai Test Gunea 3.926€

Gune Informatiboak 7.975€

Formazioa 6.615,35€

Boluntarioak 5.567€

RENOVATIO Fundazioa 8.500€

Rula berpiztu 6.348€

Beste batzuk 3943,22€

Azpikontratazioa 7.610,23€

Langile kolaboratzaileak 22.715,45€

Soldatapeko langileak 101.209,77€

Lokala eta rula konpontzea 10.126,73€

Bidaiak eta dietak 10.438,77€

Material suntsikorra 8.648,11€

Besta batzuk 21.057,39€

GUZTIRA 163.324,57€ GUZTIRA 181.807,45€

Page 32: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

32. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

BALORAZIOABALORAZIOA

Oroit-idazki honetan jasotako datuen arabera, 2013. urtea hel-buru eta erronka bete egon da. Nabarmentzekoak dira proiektu eta parte-hartze berriak: Gune informatiboak, Renovatio Funda-tioarekin sinatutako hitzarmena, argitaratutako material berriak eta Rula berpizteko crowdfun-ding-a. Horien bidez diru-sarre-rak dibertsifikatu egin dira; har-tara, diru-iturri pribatuek pisu handiagoa dute eta elkartearen jarduera eremuak eta ekintzak gehiago izan dira.

Hala ere, erakundeekiko mende-kotasunetik askatzeak jarraitzen du gure erronka izaten. Horren erakusgarri dugu Lonja Laket!! proiektua; izan ere, finantza-zioa murriztu egin da, nahiz eta Pompidou Saria jaso, 2013an Europako prebentzio-proiekturik

onena izateagatik. Hartara, lonja gutxiagotan eragin dugu. Hala ere, eskerrak eman nahi dizkie-gu Vitoria-Gasteizko Udalari, proiektu honen alde egin duen erakunde bakarra izan delako.

Bestalde, nabarmendu nahi dugu euskarazko hainbat komunikabi-detan gero eta aldizkako kola-borazio gehiago ditugula. Hile-roko artikuluak idazteak eta irrati saioetan parte hartu izanak, gure ustez, adierazten du Ai Laket!! erreferentea dela legezkoak ez diren drogen gaineko gaietan.

Elkarteak lortu du formazio ildoa sendotzea eta zabaltzea. Gele-tan alkoholaren kontsumoa ardu-ratsua baino eduki gehiago landu nahi duten hezkuntza arloko pro-fesionalek baloratu egiten dute gure lana; gauza bera gertatzen da kanabis erabiltzaileen kole-ktiboarekin. Baina aurrekoaren

gainetik, aurten oso inportantea izan da ikasleek eta adikzioen gai arloko langile teknikoek egin duten formazio eskaera. Foro eta erakunde inportante batzuek gonbidatu gaituzte azken urteo-tako lanen emaitzak aurkeztera. Horrek erakusten du Ai Laket!! eredugarria dela arriskuak gu-txitzeko eta gozamen kudeatze-ko arloetan.

Jarraituko dugu Puntu finkoaren alde apustu egiten. Aurten proie-ktu horrek Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza txiki bat izan du bakarrik. Urtez urte jasotako emaitzek erakusten dute beha-rrezkoa den baliabidea dela; izan ere, horren bidez artatzen ditugu aurre har tzeko zerbitzu ofizial batera, ezta elkartearen testat-zeko beste baliabide batzuetara ere hurbilduko ez liratekeen era-biltzaileak. Alderik nabarmenena adin tartea da, batez bestekoa

beste zerbi tzuetakoa baino al-tuagoa delako. Gure ustez ba-liabide errentagarria da zentzu guztietan eta ondo funtzionatuko luke EAEko hiru hiriburuetan.

2013. urtean gastuak diru-sarre-rak baino altuagoak izan dira; izan ere, beste lokal batera joa-teak, Rula konpontzeak eta 4 pertsonako lan-talde iraunkorra izateak eragin dute aurreikusita zeuden baino gastu gehiago iza-tea. Defizit hori gainditu da au-rreko urteetako aurrezkiei esker. Bestalde, apustu horiek egitea etorkizunerako inbertsioa eta helburuak lortzeko modua dire-lakoan gaude.

Page 33: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

33. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com

Elkartearen kudeaketan parte hartzen duten lagunei eskertu nahi diegu elkarteak aurrera egi-teko erakutsi duten borondatea, errotutako proiektuetan eraku-tsitako eraginkortasuna, baina batez ere, nola heldu dieten erronka berriei, hala nola, bulego aldaketari, crowdfunding kanpai-nari, formazio iraunkorrari eta aurten egindako ekintza guztiei.

Gasteizko Udaletxeko Euskara Zerbitzuari eskerrak eman nahi diegu ere txosten hau euskarat-zen laguntzeagatik.

Eskerrik asko!

Page 34: 2013._urteko_memoria_@Ailaket

34. Ai Laket!! Jesusen Zerbitzarien fundatzailaren kalea 40, behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com