2
2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAK Ai Laket!! elkarteak 51 lagin jaso ditu analisi kuantitatiboa egiteko. Lagin hauek SGIker laborategietan analizatu dira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Adizio Sailaren babesari esker. Honakoa nabarmendu nahi dugu: .KETAMINA gisa saldutako 10 laginetatik 2 ez dute positibo eman esperotako printzipio aktiboan eta ketamina duten 8 laginen purutasuna %52,2 eta %91,1 bitartekoa da. Horietako 7 lagin kreatinaz daude aizunduta %8,9 eta %45 bitarteko proportzioan eta lagin bat kafeinaz aizundua dago. Negatibo emandako bi laginek TILETAMINA dute eta honetaz gain biek taurina ere badute proportzio ezberdinetan (%53,8 eta %76,3). Sustantzia hau aurten lehendabiziko aldiz detektatu da Europan. Tiletaminaren kontsumoak desira ez diren efektuak sortu ditzake eta erabiltzaileen osasuna arriskuan jarri. Desira ez diren efektu batzuk honakoak dira: paranoia, lo ezina, ikusmen eragin zorrotzak, antsietatea… Tiletamina, arilciclohexilaminen taldekoa da, eta beraz ketaminaren analogotzat hartu dezakegu. Egun albaitaritzan erabiltzen da anestesiko gisa. Bere efektuak disoziatibo eta anestesiko bezala deskribatzen dira animalietan (kasu gehienetan beste printzipio aktibo batzuekin batera erabiltzen da). Ez dago informaziorik gizakiongan epe motz eta luzera izan ditzakeen eraginen inguruan. 2016ko apirilean Ai Laket!!-en honen inguruko alerta bat argitaratu genuen: http://www.ailaket.com/?p=4766 MDMA bezala saldutako 7 lagin analizatu dira. Horietako 5-ek esperotako printzipio aktiboa zuten, 2 “kristal” laginek %98< ko purutasuna dute eta beste 3rek %42 eta %45 bitarteko MDMA kontzentrazioa dute, izan ere, pirula formatuan zutenez sufatu kaltzikoa dute %54 eta %57 bitarteko proportzian. MDMA bezala saldutako lagin batek negatibo eman zuen esperotako printzipio aktiboari eta hau da bere konposaketa: parazetamola (%25,1), sulfato kaltzikoa (%63,7), sakarosa eta inositola. ADI EGON!! Ordizia eta Donostian “kristal” bezala saldutako bi laginek ez dute MDMA. Lagin hauek HELIOMETILAMINA dute. MDMAren analogo bat da eta oso informazio gutxi dago bere eraginen inguruan. Erreaktibo kolorimetrikoekin burututako analisiak MDMA dela pentsarazi dezake, izan ere, Marquis erreaktiboarekin antzeko erreakzioa dute bi sustantziek. Anfetamina bezala saldutako 20 lagin analizatu dira. Lagin guztiek anfetamina dute, %5,5 eta %59,2% bitarteko purutasunarekin. Gainera guztiak kafeinarekin aizunduta daude, bataz bestez %61,8ko kontzentrazioan. Antzeman diren bestelako sustatziak metanola, etanola, sulfatu kaltzikoa, laktosa eta kreatina dira.

2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAK

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAK

2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAK

Ai Laket!! elkarteak 51 lagin jaso ditu analisi kuantitatiboa egiteko. Lagin hauek SGIker laborategietan analizatu dira, Eusko

Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Adizio Sailaren babesari esker. Honakoa nabarmendu nahi dugu:

.KETAMINA gisa saldutako 10 laginetatik 2 ez dute positibo eman esperotako printzipio

aktiboan eta ketamina duten 8 laginen purutasuna %52,2 eta %91,1 bitartekoa da.

Horietako 7 lagin kreatinaz daude aizunduta %8,9 eta %45 bitarteko proportzioan eta lagin

bat kafeinaz aizundua dago.

Negatibo emandako bi laginek TILETAMINA dute eta honetaz gain biek taurina ere badute proportzio ezberdinetan (%53,8 eta

%76,3). Sustantzia hau aurten lehendabiziko aldiz detektatu da Europan. Tiletaminaren kontsumoak desira ez diren efektuak

sortu ditzake eta erabiltzaileen osasuna arriskuan jarri. Desira ez diren efektu batzuk honakoak dira: paranoia, lo ezina,

ikusmen eragin zorrotzak, antsietatea… Tiletamina, arilciclohexilaminen taldekoa da, eta beraz ketaminaren analogotzat hartu

dezakegu. Egun albaitaritzan erabiltzen da anestesiko gisa. Bere efektuak disoziatibo eta anestesiko bezala deskribatzen dira

animalietan (kasu gehienetan beste printzipio aktibo batzuekin batera erabiltzen da). Ez dago informaziorik gizakiongan epe

motz eta luzera izan ditzakeen eraginen inguruan.

2016ko apirilean Ai Laket!!-en honen inguruko alerta bat argitaratu genuen: http://www.ailaket.com/?p=4766

MDMA bezala saldutako 7 lagin analizatu dira. Horietako 5-ek esperotako printzipio aktiboa

zuten, 2 “kristal” laginek %98< ko purutasuna dute eta beste 3rek %42 eta %45 bitarteko MDMA

kontzentrazioa dute, izan ere, pirula formatuan zutenez sufatu kaltzikoa dute %54 eta %57

bitarteko proportzian.

MDMA bezala saldutako lagin batek negatibo eman zuen esperotako printzipio aktiboari eta hau

da bere konposaketa: parazetamola (%25,1), sulfato kaltzikoa (%63,7), sakarosa eta inositola.

ADI EGON!! Ordizia eta Donostian “kristal” bezala saldutako bi laginek ez dute MDMA. Lagin hauek HELIOMETILAMINA dute.

MDMAren analogo bat da eta oso informazio gutxi dago bere eraginen inguruan. Erreaktibo kolorimetrikoekin burututako analisiak

MDMA dela pentsarazi dezake, izan ere, Marquis erreaktiboarekin antzeko erreakzioa dute bi sustantziek.

Anfetamina bezala saldutako 20 lagin analizatu dira. Lagin guztiek anfetamina dute, %5,5 eta

%59,2% bitarteko purutasunarekin. Gainera guztiak kafeinarekin aizunduta daude, bataz bestez

%61,8ko kontzentrazioan. Antzeman diren bestelako sustatziak metanola, etanola, sulfatu kaltzikoa,

laktosa eta kreatina dira.

Page 2: 2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAK

KOKAINA bezala saldutako 10 laginek esperotako printzipio aktiboa dute. Purutasun mailak

%38,5 eta %98< bitartekoak dira. Beraz, bataz besteko purutasuna %75,7ko da. 9 lagin

bestelako sustantzia batzuekin aizunduta daude.

Aipagarria da albaitaritzan erabiltzen den LEBAMISOL izeneko antiparasitarioarekin aizunduta

daudela 7 lagin. %5,3 eta %11,8 bitarteko proportzian aurkitu da aizuntzaile hau. Lebamisolak

desira ez diren efektuak eragin ditzake eta kontsumitzen duten pertsonen osasunean

alterazioak eragin.

Aurkitu diren beste aizuntzaileak hauek dira: fenacetina (3 laginetan ), tetrakaina (3 laginetan ) eta kafeina (lagin batean).

Eszipiente bezala laktosa eta manitola aurkitu da 3 laginetan.

Azkeneko boladan kokaina laginen purutasun mailan gorakada hauteman dugu eta datu hauek aintzat hartu behar dira

dosifikatzerako orduan. Beraz, laginen konposaketa ezagutzeko analisi zerbitzuetara jotzea oso garrantzitsutzat jotzen dugu.

HEROINA lagin bat analizatu da %12,7ko purutasunarekin. Lagin honek parazetamola (%47,9),

kafeina (%28,4), noscapina eta 6-acetilkodeina dauka.

LSD bezala saldutako 2 lagin analizatu dira. RMN analisi teknikak ezin izan du printzipio aktibo

honen presentzia konfirmatu ez baitzuten kantitate nahikorik (%0,02).

METILONA lagin bat analizatu da, purua osotasunean. Metilona feniletilaminen familiakoa eta

katinonen taldekoa da eta bere propietateak enpatogenoak, psikodelikoak eta bizigarriak dira.

Informazio gehiagorako: Analisien emaitzak Ai Laket!!-n mugikorrerako dohako APP-an edo webgunean kontsultatu ditzakezu.

Ai Laket!! elkartea

k/ Jesusen Mirabeak 40. 01001, Vitoria-Gasteiz (Araba).

www.ailaket.com

APP AI LAKET