2
Ezinbesteko Pilulak Soilik Ez dago erabat arriskurik gabeko medikamenturik. Sarritan akatsak edo erabilera ez egokiak izaten dira, eta horrek efektu kaltegarriak eragin ditzake osasunean. Baina medikamentuen segurtasuna ez dago soilik erakundeen, osasun profesionalen edo industriaren eskutan. Zure esku ere badago. Zure osasunaren eta hartzen dituzun medikamentuen erabilera hobeago baten arduraduna izan zaitezkeelako. 7 arauak ikasiz gero lor dezakezulako.

Ezinbesteko Pilulak Soilik

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Traducción al euskera de las 7 reglas para un uso más seguro de los medicamentos pastillaslasjustas.org #EzinbestekoPilulakSoilik #PastillasLasJustas

Citation preview

Page 1: Ezinbesteko Pilulak Soilik

Ezinbesteko Pilulak Soilik

Ez dago erabat arriskurik gabeko medikamenturik. Sarritan akatsak edo erabilera ez egokiak

izaten dira, eta horrek efektu kaltegarriak eragin ditzake osasunean.

Baina medikamentuen segurtasuna ez dago soilik erakundeen, osasun profesionalen edo

industriaren eskutan. Zure esku ere badago.

Zure osasunaren eta hartzen dituzun medikamentuen erabilera

hobeago baten arduraduna izan zaitezkeelako.

7 arauak ikasiz gero lor dezakezulako.

Page 2: Ezinbesteko Pilulak Soilik

Ezinbesteko Pilulak Soilik

7 ARAU

Medikamentuen erabilera

seguruagoa izan dadin.

1. Hartzen dituzun medikamentuak ezagutu. Aldizka hartzen dituzun medikamentuak berrikusi. Beti ere zure mediku, erizain edo botikariarekin bakera.

2. Aukera bat eman tratamendu ez farmakologikoei. Tratamendu berri bat hasi

aurretik, ziurtatu ez dagoela pilularik gabeko beste tratamendurik eta

medikamentua benetan ezinbestekoa dela.

3. Medikatuak, beharrezkoak soilik. Zure osasunarentzat beharrezkoa den

medikamentu bat hartzea bezain garrantzitsua izan daiteke beharrezkoa ez dena ez

hartzea.

4. Ez dago bizitza osorako medikamenturik. Medikamentu bat egokia izan daiteke

bizitzaren une jakin batean, eta aurrerago ez egoki edo kaltegarri bihur daiteke.

5. Aldaketak poliki-poliki. Aldi berean hainbat medikamentu hartzen hasterakoan,

ahal den neurrian, hobe da lehenbizi batekin hastea, eta gero bestearekin, beti ere

ahalik eta dosi txikienean.

6. Ez dago arrisku bako medikamenturik. Hainbat medikamentu hartzen badituzu, edo

duela gutxi botika berriren bat erabiltzen hasi bazara, sumatzen duzun edozein

sintoma ezberdin albo-ondorioa izan daiteke.

7. Berrienak ez du zertan onena izan. Merkatuan denbora gehiago daramaten botikak

ezagunagoak dira, eta beraz hauen erabilera medikamentu berriena baino

seguruagoa izaten da.