Upload
hobe-innovacion-y-mejora
View
304
Download
2
Embed Size (px)
Citation preview
Azkeneko bertsiorekiko egindako aldaketak letra urdinez azaltzen dira.
MODULU KATALOGOKO IKASTAROAK KUDEATZEKO
BALDINTZAK
HELBURUA.
Dokumentuak honako helburu hau du: Modulu Katalogoko ikastaroak diseinatu eta garatzeko
prozesurako Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren
baldintzak definitzea, batez ere Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Deialdiaren esparruan
emandako ikastaroetan. Ikastegiek, ikastaroak kudatzeko dituzten sistemak, baldintzetan
adierazitako moduan egokitu behar dituzte.
Baldintza horiek, ikastaroen kudeaketarekin lotzen diren eta ikastaroen kalitatea ziurtatzeko
garrantzitsuak diren hainbat atal ukitzen dituzte.
APLIKAZIO EREMUA.
Baldintza hauek, Modulu Katalogoko ikastaroak ematen dituzten ikastegi guztietan eta ikastaro
guztietan aplikatzen dituzte.
BALDINTZAK.
MODULU KATALOGOKO IKASTAROAK
KUDEATZEKO BALDINTZAK
0.-Prestakuntza-planen titular diren ikastegien konpromisoak
1.-Zuzendaritza-taldearen erantzukizunak
2.-Publizitatea eta informazioa
3.-Aukeraketa eta matrikulazioa
4.-Irakatsi eta ikasteko prozesua
5.-Prozesuaren eta ikastaroen onespena: kalitateko helburuak eta adierazleak
6.-Ebaluazioa eta barneko kontu-ikuskapenak
7.-Burutzeko baldintzak, datu-erregistroa eta dokumentu-kudeaketa
2
0.- Prestakuntza-planen titular diren ikastegien konpromisoak
Modulu Katalogoko prestakuntza-planen ikastegi titularrek, honako konpromiso hauek hartzen
dituzte:
� Ikastegiek, Hezkuntza Sailaren Deialdian ezarritakoaren arabera jardungo dute (ikus 2006-
10-30ko LH eta EI-ko Sailburuordearen Ebazpena eta 2006-11-7ko Hezkuntza sailburuaren
Agindua).
� Ikastegiek ikastaroak aurrera eramateko, AGENTZIAk adierazitako baldintzekin bat
datorren kudeaketa-sistema jarraituko dute.
� Ikastegiek, Etengabeko Ikaskuntzaren Zuzendaritzaren egindako jarraipenak eta kontrolak
onartuko dituzte, eta AGENTZIAKO Auditoreen lana erraztu eta eskatutako dokumentazioa
aurkeztuko dute. Halaber, jasotako Aditoretza-Txostenaren araberako beren Ekintza
Zuzentzaileen Plan igorriko diete auditoreei.
� Ikastegiek, bere garaian, prestakuntza-ekintzei buruz eskatutako datuak eta aktak,
Agentziaren Ziurtagiri eta Erregistro Sisteman eta www.euskadi.net/etengabeikasi
webgunean eskura izango duten aplikazio informatikoan erregistratuko dituzte. Halaber,
erregistratutako datuak eta emandako prestakuntzaren benetako baldintzak bat datozela
ziurtatzeko behar diren neurriak hartuko dituzte.
� Zuzendaritza-taldeak, ikastaroen kalitate-maila ziurtatzeko eta hobetzeko, bertan lanean ari
diren irakasleei, hauek behar duten etengabeko prestakuntza eman behar die.
1.- Zuzendaritza-taldearen erantzukizunak
Ikastegiko zuzendaritza-taldeak, ikastaroak garatzeko prozesua definitu, dokumentatu, ezarri eta
eguneratu behar du emandako ikastaroek berma dezaten ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoko
prestakuntzen sisteman eta Prestakuntzen Euskal Institutuak ezarritako xedapenetan aurreikusitako
eskuduntza profesionala eta/edo gaitasunak eskuratzen dituztela .
Zuzendaritza-taldeak, ikastaroak emateko, gela, lantegi, talde tekniko eta baliabide didaktiko
egokiak daudela bermatu behar du. Halaber, ikastaro bakoitzerako irakasle eskudun eta prestatuak
esleituko dituztela bermatu behar du.
CEPUCO eta Hobetuzeko kudeaketa-sistemara iraulitako dokumentazioak eta bertan jasotako
informazioak, emandako prestakuntza burutzeko baldintza errealak betetzen dituztela bermatu behar
du zuzendaritza-taldeak.
2.- Publizitatea eta informazioa
Ikastaroei buruzko publizitatean, Hezkuntza Sailaren deiladiaren barne daudela eta Modulu
Katalogoko prestakuntzak direla adierazi behar dute.
3
Ikastegietan, ikastaroei buruzko informazioa eskatzen dutenek, Modulu Katalogoan jasotako
Prestakuntza Kredituaren fitxa eskuratu ahal izango dute.
Ikastaroei buruzko publizitateak, fitxa horretan adierazitakoarekin bat etorri beharko du, eskainitako
ikastaroaren, honen inguruko publizitatearen eta emandako ikastaroaren artean alderik ez dagoela
ziurtatuz.
3.- Aukeraketa eta matrikulazioa
Ikastaroen matrikulazio-prozesua, ikastegiak ezarritako aukeraketa-irizpideak kontuan hartuta egin
behar da.
Ikastaroaren aurreinskripzioa, eskaera orria betetzen duten pertsonek osatzen dute.
Aurreinskripzioak aztertu egin behar dira, Hezkuntza Sailaren deialdiak ezarritako baldintzak
betetzen dituztela ziurtatzeko.
Ikasleen zerrendan, onartutako matrikula guztiak sartu behar dira.
Behinbetiko matrikulatuen zerrenda, ikastaroaren 2. egunean aplikazio informatikoan islatzen
direnak dira.
Ikastegiak, behar izanez gero, matrikulak aldatu edo baliogabetzeko prozedura ezarri eta aplikatu
behar du.
4.- Irakatsi eta ikasteko prozesua
Ikastegiak, ikastaroak burutzeko prozesua planifikatu behar du. Halaber, irakatsi eta ikasteko
prozesua kontrolpean, katalogoaren baldintzen arabera, eta ikastegiak ezarritako kalitateko
helburuekin edo onartzeko irizpideak errespetatuz burutzen ari dela ziurtatu behar du.
Irakatsi eta ikasteko prozesuan honako elementu hauek sartu behar dira:
4.1.-Ikastaroaren plangintza.
Ikastegiak ikastaroak planifikatu behar ditu, ikastaro bakoitzarentzako egutegia, ordutegia,
ikasgelak eta/edo lantegiak, eta irakasleak finkatuz.
Planifikatutako eta benetan emandako ikastaroaren iraupenak, Modulu Katalogoan adierazitakoa
izan behar du. Ikastaro guztietan, bertan izatea derrigorrezkoa da.
4
4.2.-Ikastaroaren programazioa
Ikastaroa hasi aurretik, honen programazioa egin beharko dute. Ikastaroen programazioak,
ikastegiak ezarritako eredu batera egokitu beharko dira, eta bertan, gutxienez, honako datu hauek
eman beharko dira:
• Ikastaroaren bidez lortu beharreko gaitasunak eta ahalmenak.
• Irakatsi eta ikasteko jarduerak segidan eta, hala badagokio, Unitate Didaktikoan taldekatuak.
Jarduera bakoitzerako, bere iraupena eta erabili behar diren baliabideak adierazi beharko
dituzte.
• Ebaluazio- eta kalifikazio-sistemak; hauek, kredituaren prestakuntzari dagokionean eta horri
lotutako moduluan adierazitako gaitasunekin bat etorri beharko dute.
4.3.-Harrera eta aurkezpena
Ikastegiak ziurtatu behar du, ikastaroaren hasieran, Modulu Katalogoan jasotako Prestakuntza
Kredituaren fitxa, eta ikastaroari buruzko ebaluazio eta kalifikazioko sistema eta jarduerei buruzko
informazio zehatza jasotzen dutela ikasleek.
4.4.-Irakatsi eta ikasteko jarduerak
Irakatsi eta ikasteko jarduerak, kreditu edo moduluari lotutako prestakuntza-arloko erreferentean
adierazitako gaitasunak garatzera, eta kredituaren produkzio-erreferentean aurreikusitako
eskuduntza profesionala eskuratzera bideratu behar dira.
Jardueren planaren garapena alde batetik, eta plan honek planifikatutakoarekin duen loturaren,
matrikulatutako ikasleen bertaratzearen, eta egindako ebaluazio-azterketen eta/edo -jardueren
kalifikazioen dokumentuak bestetik, aurkeztu behar dituzte irakasleek gutxienez.
4.5.-Gaitasunaren ebaluazioa
Egindako ebaluazio-azterketak eta/edo jarduerak dokumentatu egin behar dituzte. Ikasleek
ziurtagiria lortzeko, ikastaroan aurreikusitako gaitasunak eskuratu dituztela egiaztatu beharko dute,
irakasleek egingo dizkieten hainbat motatako ebaluazioren bitartez.
5.- Prozesuaren eta ikastaroen onespena: kalitateko helburuak eta adierazleak
Ikastegiak, ikastaroen eta prozesuaren emaitzak neurtzeko adierazle egokiak definitu behar ditu, eta
ikastaroak, eta irakatsi eta ikasteko prozesua bera egokiak ote diren zehaztuko duten kalitatezko
helburuak edo onartzeko irizpideak zehaztu behar ditu.
Zuzendaritzak ezarri behar ditu emaitza-adierazleak. Adierazle hauen bidez, eskolako arrakasta
(emaitza akademikoak), gaitasunak eta/edo eskuduntza profesionala eskuratu ote duten, eta ikasleak
ikastaroarekin eta irakaslearekin gustura ote dauden ikus daiteke, beste hainbat gauzaren artean.
Zuzendaritzak ezarri behar ditu prozesuaren errendimendu-adierazleak, eta beste hainbaten artean,
honako gai hauei lotuak egon daitezke: eskola uztea, aurreikusitako jardueren burutze-maila,
5
eskolak ematen dituzten irakasleen gaitasuna, eta ikastaroaren diseinua, baliabide tekniko eta
didaktikoak, eta ebaluazio-jarduerak zenbateraino ote diren egokiak.
Ikastegiak, gutxienez, ondoren aipatuko ditugun prozesuaren emaitzen eta errendimenduaren
adierazleak, eta onarpen-irizpideak ebaluatu beharko ditu:
Adierazlea Onarpen-irizpidea
(helburua)
Maiztasuna /
neurketa-data
Ikastaroa utzi dutenen %a. Kalkulua: [Matrikulatutako ikasleak (2. eguneko zerrenda) – amaitu duten
ikasleak (F, aplikazio informatikoan) ]/ Matrikulatutako ikasleak (2. eguneko
zerrenda)
≤ % 20 Ikastaroaren
amaieran
Gainditu dutenen %a (*) Kalkulua: Gainditu duten ikasleak / amaitu duten ikasleak (F, Aplikazio
infrmatikoan) ≥ % 80
Ikastaroaren
amaieran
0-10 eskalan, ikastaroari buruzko batez besteko asebetetzea (*) > 7 Ikastaroaren
amaieran
0-10 eskalan, irakasleei buruzko batez besteko asebetetzea (*) > 7 Ikastaroaren
amaieran
(*) Hiru adierazle hauen arabera lortutako emaitzak, Agentzian aurkeztu behar dituzte, ikastaroaren
dokumentazioarekin batera (CEPUCO programa)
Ikastaroak burutzeko prozesuan eta ikastaroen amaieran, ikastegiak, irakatsi eta ikasteko prozesua
eta ikastaroan izandako emaitzak ebaluatu beharko ditu, ikastegiak berak ezarri dituen
kalitate-helburuekin edo onartzeko irizpideekin alderatuz.
Irizpide edo helburu horiekin alderatuta izandako aldea erregistratu egin behar da eta, behar izanez
gero, etorkizunean horrelako aldeak ekiditeko neurriak hartu.
6.- Ebaluazioa eta barneko kontu-ikuskapenak
Ikastaroak egokiak ote diren ebaluatzeaz gain, zuzendaritzak zehaztutako plana jarraituz, ikastegiek
ikastaroen kudeaketa prozesuaren barneko kontu-ikuskapenak egingo dituzte, eta emaitzak
erregistratu eta zerikusia duen pertsonalari jakinaraziko dizkiote. Behar izanez gero,
kontu-ikuskapeneko txostenak adituek egin eta ikastegiko zuzendaritzak gainbegiratu behar ditu.
7.- Burutzeko baldintzak, datu-erregistroa eta dokumentu-kudeaketa
Ikastegiek, prestakuntza aurrera eramateko baldintza errealen, eta egiaztatu eta erregistratzen diren
datuen arteko koherentzia bermatu behar dute.
Ikastegiaren kudeaketa-prozedurak bermatu behar du, prestakuntza-ekintzen garapenean sortutako
dokumentazio osoak, prestakuntza-ekintzak burutzeko baldintza errealak zehatz-mehatz jarraitzen
dituela, egiaztatzen duten informazioa biltzen duela, eta Informazio Sisteman erregistratzen duela.
Bereziki honako hau bermatu behar du:
6
- Ikasle bakoitzak, parte hartzen duen prestakuntza-ekintza bakoitzean, parte hartzeko
konpromisoa izenpetzen duela (2C inprimakia).
- Aplikazio informatikoan prestakuntza-ekintzan matrikulatutako ikasle guztien zerrenda sartzen
dutela (ikastaroaren 2. eguneko zerrenda).
- Bertaratutakoen eguneroko parteetan, benetan eskoletan izan diren ikasleak bakarrik adierazten
direla eta norbere sinadurak adierazten duen egunetan.
- Aplikazio informatikoan iraultzen diren zerrendetan, prestakuntza-ekintzetara bertaratu diren
ikasleak bakarrik sartu dituztela, bertaratutakoen eguneroko parteetan adierazten den bezala
(bertaratutako egun zehatzetan sinatuz).
- Aplikazio informatikoaren Bertaratutakoen Kudeaketa Sisteman, prestakuntza-ekintzarako
ezarritako iraupenaren gutxienez %70ean izan diren ikasleak bakarrik sailkatuko dituztela
ikastaroa amaitu duten ikasle bezala.
- Prestakuntza-ekintza amaitzen duten ikasleei (F, aplikazio informatikoan), gai direnean,
CEPUCOren gaitasun ziurtagiria emango dietela, eta gai ez direnean, bertaratuak izanaren
ziurtagiria emango dietela bermatuko dute. Ikastegiak, parte hartzailearen “jaso dut” delakoaren
sinadura daraman ziurtagiriaren kopia bat gordeko du.
Bertaratutakoen eguneroko parteak, parte hartzen duten ikasleek eta irakasleak izenpetuko dituzte.
CEPUCOk emandako ikastaroaren aktak, irakasleak eta ikastegiko zuzendariak sinatuko dituzte, eta
ikastegian artxibatuko dituzte. Dokumentu horiek sinatuz, bertan jasotako datuak egiaztatzen
dituztela esan nahi du, eta dokumentuak sinatu dituzten irakaslea eta zuzendaria, datuen
benetakotasunaren arduradun izango dira.
Ikastegiek, ikastaroen kudeaketan erabilitako dokumentuak eguneratuak eta eskuragarri daudela
ziurtatu behar dute.
Ikastegiek, Agentziaren Ziurtagiri eta Erregistro Sisteman eta aplikazio informatikoan,
eskatutako datuak eta aktak erregistratuko dituzte, prestakuntza-ekintza amaitu eta 30 eguneko
epean.
Prestakuntza-ekintzen arduradunek ikasle bakoitzaren dokumentazioaren osaera ziurtatu behar dute,
zehazki, konpromisoko inprimakia (2C), ikasleen behin betiko zerrenda, bertaratutakoen orriak,
azken ebaluazioko akta, Bertaratu izanaren eta/edo CEPUCOren gaitasuneko Diploma eman
dutenaren frogagiria.
Gasteiz, 2005eko urria