Upload
jonelesaka
View
888
Download
1
Embed Size (px)
Citation preview
ASTEKO EGURALDIA
ETA HURRENGO ASTEKO PREBISIOA
OSTEGUNA 6
Ostegun honetan euria aurreko egunetan baino urriagoa izango da; goizeko zaparradak txikiak izango dira orokorrean eta arratsaldetik aurrera atertuz joango da eta ez du apenas euririk egingo. Ostarteak ere zabalduko dira gure zeruetan, batez ere barnealdean, baina momentuz hodeiak gailenduko zaizkie. Elur-kota 1500 metro inguruan kokatuko da. Tenperatura maximoak igo eta lurraldearen gehiengoan 12-13 ºC inguruan ibiliko dira.
TENPERATURAKBilbo Min.9º / Max.14ºIruña Min.5º / Max.11ºDonostia-San Sebastián Min.10º / Max.13ºArrasate Min.6º / Max.12ºVitoria-Gasteiz Min.5º / Max.11ºLaguardia Min.4º / Max.10º
OSTIRALA 7
Ostiralean ere euria egingo du, arratsaldean batez ere, baina tarteka zerua saretu egingo da eta eguraldiak itxura hobea hartuko du. Haizea ahuldu egingo da nabarmen eta norabide aldakorra edukiko du; dena dela, iparretik jotzeko joera edukiko du oraindik.
TENPERATURAKBilbo Min.7º / Max.15ºIruña Min.5º / Max.13ºDonostia-San Sebastián Min.7º / Max.14ºArrasate Min.6º / Max.13ºVitoria-Gasteiz Min.4º / Max.12ºLaguardia Min.4º / Max.12º
LARUNBATA 8
Larunbataren lehenengo partean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan eta ateri egongo da. Egunaren bigarren partean zerua ilundu egingo da berriro eta euria egingo du, oro har euri txikia. Haize ahula eta aldakorra ibiliko da, mendebal-osagaia nagusi, eta tenperaturak epeltzera egingo du, gradu pare bat igoz.
TENPERATURAKBilbo Min.9º / Max.17ºIruña Min.6º / Max.17ºDonostia-San SebastiánMin.8º / Max.15ºArrasate Min.7º / Max.14ºVitoria-GasteizMin.5º / Max.14ºLaguardia Min.5º / Max.13º
IGANDEA 9
ASTELEHENA 10
ASTEARTEA 11
ASTEAZKENA 12
OSTEGUNA 13
OSTIRALA 14
LARUNBATA 15
IGANDEA 16