1
Lekeitio 1 LEKEITION BIZKAIBUS ZERBITZUAK ETA BERTAKO LANGILEAK JASOTAKO ERASOAREN AURREAN. Lekeitioko udal honetako zinegotziok erabat arbuiatzen dugu 2014ko urtarrilak 6an Bizkaibus zerbitzuko autobus bati egindako erasoa. Bederatzi txanodunek autobusa geldiarazi zuten Lekeitioko elizaren parean, haietariko seik autobusaren alde batean “Amnistia” berba margotzen zuten bitartean, beste bi ibilgailuaren aurrean zeuden eta hirugarren batek bideoan hartu zuen guztia. Mota horretako indarkeriek ez dute bake prozesuan ekarpen positiborik egiten. Horien helburu bakarra prozesuak aurrera egitea galaraztea besterik ez da. Hain zuzen, gure Herrian etsipena zabaltzea lortu nahi da. Gure Herrian gertatzen ari diren aurrerapauso objektiboak eragozten tematzeko jarrera hori soilik era batean uler daiteke, ahulezia politiko gordinaren adierazpen gisa. Badirudi ekintza horiek burutzen dituzten pertsonek erabaki dutela ez daukatela ezer irabazteko elkarrizketa eta Euskal Herriarentzako konponbideen agenda batekin. Hori dela eta, ezin gara saiatu ekintza horri azalpen arrazionalik bilatzen. Egoera hau ikusirik, bakearekin tematuta gaudenok aukera bakarra dugu, oztopo eta zailtasunak gainditzeko lanari eustea. Horixe da gure asmoa eta erantzukizuna, eta indarkeria mota guztiak gaitzesten ditugun lez, berau ere gaitzesten dugu, Herri honek betidanik adierazi duen konponbiderako nahiaren norabidean jarri behar garelarik eragile guztiok. Laburbilduz, era horretako jarduerak oztopo bat dira gure Herriak gaur egun bizi duen testuinguru politikoan, bai eta bakea eta bizikidetza demokratikoa ezartzeko prozesua irmotu delako itxaropen zabalduan ere. Areago, testuinguru politiko honetan denok egin behar dugu lan bakea eraikitzeko eta irmotzeko. Horregatik ondorengo puntuak aurkezten ditugu udal batzak onartu ditzan: 1. Bake eta askatasunaren bidea eraiki nahi dugula eta honelako gertakariek ez dute bide hau errazten, zailtasunak baino ez dituzte jartzen. 2. Gertakari hauen aurrean gure desadostasuna agertu eta Udal bezala gertatutakoa arbuiagarria dela adierazi. 3. Bai Bizkaibus erakundeari eta baita Bizkaibus-eko langileei gure elkartasuna adierazi eta akordio honen berri eman.

Bizkaibusari egindako erasoa salatzeko Mozioa. EAJ-PNV

Embed Size (px)

DESCRIPTION

LEKEITIOKO UDALAK EAJ-PNVk AURKEZTUTAKO MOZIOA ONARTU DU. EAJren aldeko botoekin aurrera atera da, Bildu abstenitu egin baitzen. Pasa dan barikuko, urtarrilak 17, Osoko Bilkuran Lekeitioko EAJ-PNVkook Errege Egunean (urtarrilak 6) bederatzi txanodunek Bizkaibus bati eta bertako gidariari egindako erasoa salatzen duen mozio bat aurkeztu genuen. Argi utzi nahi genuen mota horretako indarkeriek ez dutela bake prozesuan ekarpen positiborik egiten. Horien helburu bakarra prozesuak aurrera egitea galaraztea besterik ez dela eta ekintza horiek burutzen dituzten pertsonek erabaki dutela ez daukatela ezer irabazteko elkarrizketa eta Euskal Herriarentzako konponbideen agenda batekin. Ez dogu ulertzen mozio honen aurrean Bilduk emondako arrazoia. Euren esanetan, “banan-banan horrelako ekintzak salatzen eta arbuiatzen ibiltzea ez da adostasunetara ailagatzeko dinamikarik egokiena”. Beraz, Herrira elkarteko kideen atxiloketak (2013ko urriak 3an EAJ eta Bilduren artean adostutakoa) edota presoen abokatuak atxilotu eta tantaz-tanta manifestazioa debekatu izana salatzeko aurkeztutako mozioak (2014ko urtarrilak 9an EAJ eta Bilduren artean adostutakoa) ez al dira mozio zehatzak? Helburua ez al zen “banan-banan” horrelako ekintzak salatzea? Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

Citation preview

Page 1: Bizkaibusari egindako erasoa salatzeko Mozioa. EAJ-PNV

Lekeitio

1

LEKEITION BIZKAIBUS ZERBITZUAK ETA BERTAKO LANGILEAK JASOTAKO ERASOAREN

AURREAN.

Lekeitioko udal honetako zinegotziok erabat arbuiatzen dugu 2014ko urtarrilak 6an

Bizkaibus zerbitzuko autobus bati egindako erasoa. Bederatzi txanodunek autobusa

geldiarazi zuten Lekeitioko elizaren parean, haietariko seik autobusaren alde batean

“Amnistia” berba margotzen zuten bitartean, beste bi ibilgailuaren aurrean zeuden eta

hirugarren batek bideoan hartu zuen guztia.

Mota horretako indarkeriek ez dute bake prozesuan ekarpen positiborik egiten. Horien

helburu bakarra prozesuak aurrera egitea galaraztea besterik ez da. Hain zuzen, gure

Herrian etsipena zabaltzea lortu nahi da.

Gure Herrian gertatzen ari diren aurrerapauso objektiboak eragozten tematzeko

jarrera hori soilik era batean uler daiteke, ahulezia politiko gordinaren adierazpen gisa.

Badirudi ekintza horiek burutzen dituzten pertsonek erabaki dutela ez daukatela ezer

irabazteko elkarrizketa eta Euskal Herriarentzako konponbideen agenda batekin. Hori

dela eta, ezin gara saiatu ekintza horri azalpen arrazionalik bilatzen. Egoera hau

ikusirik, bakearekin tematuta gaudenok aukera bakarra dugu, oztopo eta zailtasunak

gainditzeko lanari eustea. Horixe da gure asmoa eta erantzukizuna, eta indarkeria

mota guztiak gaitzesten ditugun lez, berau ere gaitzesten dugu, Herri honek betidanik

adierazi duen konponbiderako nahiaren norabidean jarri behar garelarik eragile

guztiok.

Laburbilduz, era horretako jarduerak oztopo bat dira gure Herriak gaur egun bizi duen

testuinguru politikoan, bai eta bakea eta bizikidetza demokratikoa ezartzeko prozesua

irmotu delako itxaropen zabalduan ere. Areago, testuinguru politiko honetan denok

egin behar dugu lan bakea eraikitzeko eta irmotzeko.

Horregatik ondorengo puntuak aurkezten ditugu udal batzak onartu ditzan:

1. Bake eta askatasunaren bidea eraiki nahi dugula eta honelako gertakariek ez

dute bide hau errazten, zailtasunak baino ez dituzte jartzen.

2. Gertakari hauen aurrean gure desadostasuna agertu eta Udal bezala

gertatutakoa arbuiagarria dela adierazi.

3. Bai Bizkaibus erakundeari eta baita Bizkaibus-eko langileei gure elkartasuna

adierazi eta akordio honen berri eman.