6
Azaroak 28 Donostian, 17:00etan Bulebarretik ERRAUSKETAREN AURKAKO manifestazioa

Errausketarik ez!

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Errausketarik ez!

Azaroak 28Donostian, 17:00etan Bulebarretik

ERRAUSKETAREN AURKAKOmanifestazioa

Page 2: Errausketarik ez!

Ba al daukazu ez joateko arrazoirik?

Guk, joateko dauzkazunak gogorarazi nahi dizkizugu:

Page 3: Errausketarik ez!

Errausketa ez da irtenbidea, arazoa baizik.

Metal astunak, dioxinak, furanoak, CO2... ingurumena kaltetu eta elikadura katean sartzen dira.

Ingurumenean egindako kalteen ondorioz herritarron osasunean kalteak sortzen ditu errausketak. Minbizia, arazo endokrinoak, umekietan malformazioak, nerbio sistema zentralean kalteak... dira erraustegiak isurtzen dituen gai toxikoek eragin ditzaketen kalte larri batzuk.

Kostu izugarria dauka horrelako makroegitura bat egin eta mantentzeak. Erraustegia bakarrik 400.000.000 €tik gora kostako zaigu. Honi errepidea, errauts toxikoentzako zabortegia, biolehortze planta, eskoriak eraldatzeko zentrua, 7 transferentzia estazio, guzti honen mantenimendua eta zaborra Gipuzkoako txoko guztietatik Zubietara garraiatzearen kostua gehitu behar zaizkio.

Kutsadura:

Osasuna:

Ekonomia:

Page 4: Errausketarik ez!

Alternatiba badago!!Atez Ateko gaikako bilketa

Kantitatea:Usurbilen eta munduan zehar hainbat lekutan ikus daitekeenez, baliabide

handiegirik gabe %80tik gorako gaikako bilketa egitea posible da. Beste bilketa sistemekin onenera %35a biltzen da gaika

Kalitatea:Gaika bildutako materialaren kalitatea hobea da. Errefusak, hau da, birziklatzen ez

den zatiak, ez dauka zerikusirik edukiontzi bidez bildutakoarekin. Organikoa eta beste gai birziklagarriak ia erabat kendu zaizkionez, zabor inerte bezala tratatu daiteke. Honek esan nahi du ez duela kutsatzen, ez kiratsik isurtzen.

Ona eta merkea:Pentsa daitekenaren kontra, atez ateko bilketa sistema ez da edukiontzi bidezkoa

baino garestiagoa. Bilketa kostuak altuagoak badira ere, birziklatze maila askoz altuagoa izaterakoan zaborraren tratamendu kostuak izugarri jeisten dira. Gainera, gaika bildutakoa, zaborra ez baizik eta lehengaia denez, hau salduaz diru sarrerak lortzen dira.

Page 5: Errausketarik ez!

Herritarron aukera eta beharra:

MobilizazioaErakundeen mespretxua:

Erakundeetako ateak herritarroi itxi dizkigute. 4 urtean behin boza ematera deitzen digute, eta hortik aurrera, erakundeetako ateak itxi eta jauntxo gutxi batzuen interesen menpe geratzen dira herritarroi eragiten diguten gai garratzitsuen gaineko erabakiak.

Mobilizazioak geratu dezake:

Baliabide xumeekin eta borondate oneko lan izugarriarekin lortutako 35.000 herritarren sinaduren babesarekin, "Eusko Legebiltzarrean" errausketa baztertuko lukeen lege proposamena aurkeztu zuen herri mugimenduak. Eztabaidatzeari uko egiteko 5 minutu ere ez dituzte behar izan.

Gipuzkoa mailan zaborren kudeaketari buruzko galdeketa egiteaz ez dute ezer entzun nahi Foru Aldundian...

Errausketa baztertu eta alternatiba zabaltzea herritarron beharra ez ezik nahia ere bada. Gehiengoa gara erraustegirik nahi ez dugunak eta hori herritarroi geratzen zaigun bide bakarrarekin erakutsi behar diegu. MOBILIZAZIOA.

Etsipen eta konformismoaren lozorrotik ateratzea beharrezkoa da. Lehen Urnietan, Jaizkibelen, Arpitan eta Landarbason lortu zen eta orain Zubietan behin betiko lor daiteke erraustegia gelditzea jendea mobilizatzen bada.

Page 6: Errausketarik ez!

Azaroak 28

Donostian, 17:00etan Bulebarretik

ERRAUSKETAREN AURKAKOmanifestazioa

Beraz, gogoan izan