3
1 Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto Ihoberen Estrategia eta Komunikazio zuzendaria 2012ko uztailaren 5a 1992an Nazio Batuek antolatuta Rio de Janeiron (Brasil) egin zen Ingurumen eta Garapenari buruzko Konferentziak –Lurraren Gailurra deitu zutenak– argi utzi zuen produkzio-sistemak, natura inguruneak eta bizi-kalitateak elkarri eragiten diotela. Bada, gailur garrantzitsu horren 20. urteurrena ospatzearren, joan den ekainaren 20tik 22ra Rio+20 Konferentzia egin zuten. Aztergaien artean, honakoak: zein aurrerapauso eman ekonomia berde berrira iristeko, pobrezia desagerrarazteko eta garapen jasangarrirako erakunde-esparrua sortzeko. Rio+20 goi-mailako bilera izateko sortu zuten, hau da, estatu- eta gobernu-buruek parte hartzekoa. Gainera, aukera historikoa iritzi zitzaion mundu seguru, bidezko, garbi, berde eta hobea lortzeko bideak ezar zitezen. Zer bilakaera izan du planetak 1992 eta 2012 artean? Zer diagnostiko egon da konferentziako eztabaiden oinarrian? Munduko biztanleria % 26 hazi da. 2012an, planetan 7.000 milioi pertsona bizi gara. Dena dela, biztanleriaren hazkunde-tasa beherantz doa urtetik urtera. Munduko biztanleen erdia hiriguneetan bizi da. 1990az geroztik, megahiri kopurua bikoiztu egin da; 827 milioi pertsona bizi dira hiriko bazter auzoetan. Munduko eskualde gehienetan, 65 urtetik gorakoen taldea beste adin-talde batzuk baino erritmo biziagoan ari da hazten. Oro har, Giza Garapenaren Indizeak hobera egin du munduan. Hala ere, aldea dago eskualde batetik bestera. Munduko biztanleen % 25ek baino ez du maila handiko Giza Garapenaren Indizea. Milurteko Garapen Helburuei buruzko datuak dituzten 84 herrialdetatik 45 baino ez daude pobrezia gutxitzeko helburua lortzeko moduan. Esku-hartze espezifikoei esker gutxitu da haurren hilkortasuna. BPG erritmo konstantean handitu da, baina, hala ere, desberdintasun handiak daude eskualdeen artean. Emakumeen eragina, estatuko legebiltzarretan lortutako aulkietan neurtua, etengabe ari da hazten. Nazioarteko merkataritza hirukoiztu egin da, eta hegazkin-bidaiarien kopurua, aldiz, bikoiztu. Energia eta lehengaien eskaria eta kontsumoa handitu egin dira, baita kontsumo- eraginkortasuna ere. Elektrizitatearen ekoizpenak etengabe gora egin duen arren, oraindik ere 1.440 milioi pertsona bizi dira argindarrik gabe. Inoiz ez bezalako biodibertsitate-galera da egungoa (joan den 65 milioi urteko handiena). Baso-lurren azalera 300 milioi hektarea txikiagoa da 1990etik hona; Argentina baino lur- zati handiagoa galdu da. Energia-iturri berriztagarrien bidez (biomasa barne) munduko energiaren % 13 hornitzen da. Eguzki-energiaren eta eolikoaren bidez, aldiz, % 0,3.

Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto-ren partetik

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Alexander Botok idatzia, Ihoberen Estrategia eta Komunikazio zuzendaria

Citation preview

Page 1: Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto-ren partetik

1

Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto

Ihoberen Estrategia eta Komunikazio zuzendaria

2012ko uztailaren 5a 1992an Nazio Batuek antolatuta Rio de Janeiron (Brasil) egin zen Ingurumen eta Garapenari buruzko Konferentziak –Lurraren Gailurra deitu zutenak– argi utzi zuen produkzio-sistemak, natura inguruneak eta bizi-kalitateak elkarri eragiten diotela. Bada, gailur garrantzitsu horren 20. urteurrena ospatzearren, joan den ekainaren 20tik 22ra Rio+20 Konferentzia egin zuten. Aztergaien artean, honakoak: zein aurrerapauso eman ekonomia berde berrira iristeko, pobrezia desagerrarazteko eta garapen jasangarrirako erakunde-esparrua sortzeko. Rio+20 goi-mailako bilera izateko sortu zuten, hau da, estatu- eta gobernu-buruek parte hartzekoa. Gainera, aukera historikoa iritzi zitzaion mundu seguru, bidezko, garbi, berde eta hobea lortzeko bideak ezar zitezen. Zer bilakaera izan du planetak 1992 eta 2012 artean? Zer diagnostiko egon da konferentziako eztabaiden oinarrian?

� Munduko biztanleria % 26 hazi da. 2012an, planetan 7.000 milioi pertsona bizi gara. Dena dela, biztanleriaren hazkunde-tasa beherantz doa urtetik urtera.

� Munduko biztanleen erdia hiriguneetan bizi da. 1990az geroztik, megahiri kopurua bikoiztu egin da; 827 milioi pertsona bizi dira hiriko bazter auzoetan.

� Munduko eskualde gehienetan, 65 urtetik gorakoen taldea beste adin-talde batzuk baino erritmo biziagoan ari da hazten.

� Oro har, Giza Garapenaren Indizeak hobera egin du munduan. Hala ere, aldea dago eskualde batetik bestera. Munduko biztanleen % 25ek baino ez du maila handiko Giza Garapenaren Indizea.

� Milurteko Garapen Helburuei buruzko datuak dituzten 84 herrialdetatik 45 baino ez daude pobrezia gutxitzeko helburua lortzeko moduan.

� Esku-hartze espezifikoei esker gutxitu da haurren hilkortasuna.

� BPG erritmo konstantean handitu da, baina, hala ere, desberdintasun handiak daude eskualdeen artean.

� Emakumeen eragina, estatuko legebiltzarretan lortutako aulkietan neurtua, etengabe ari da hazten.

� Nazioarteko merkataritza hirukoiztu egin da, eta hegazkin-bidaiarien kopurua, aldiz, bikoiztu.

� Energia eta lehengaien eskaria eta kontsumoa handitu egin dira, baita kontsumo-eraginkortasuna ere. Elektrizitatearen ekoizpenak etengabe gora egin duen arren, oraindik ere 1.440 milioi pertsona bizi dira argindarrik gabe.

� Inoiz ez bezalako biodibertsitate-galera da egungoa (joan den 65 milioi urteko handiena). Baso-lurren azalera 300 milioi hektarea txikiagoa da 1990etik hona; Argentina baino lur-zati handiagoa galdu da.

� Energia-iturri berriztagarrien bidez (biomasa barne) munduko energiaren % 13 hornitzen da. Eguzki-energiaren eta eolikoaren bidez, aldiz, % 0,3.

Page 2: Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto-ren partetik

2

� CO2 isuriak % 36 handitu dira (% 8 garatutako herrialdeetan eta % 64 garabidean daudenetan) eta atmosferako CO2 kontzentrazioak % 9 egin du gora. Munduko batez besteko tenperatura 0,4 ºC igo da. Inoiz neurtutako hamar urte beroenak 1998tik hona izan dira.

� Malaria murrizteko finantzaketa eta ahalegin gehiago bideratzeak paludismoak eragindako heriotza-kopurua gutxitu du, eta GIBa prebenitu eta tratatzeko inbertsioak fruitua ematen ari dira.

� Eskualde guztietan hobetu da ur edangarriaren irisgarritasuna.

Garapen jasangarrian emandako aurrerapauso garrantzitsuenak 1992tik hona: Garapen jasangarriko politika integratu eta estatu-estrategia kopurua handitu den arren 1992az geroztik, horien aplikazioa eta eraginak ez dira hedatu. 2009an, 106 herrialdek jakinarazi zuten garapen jasangarriko estatu-estrategiak aplikatzen ari zirela, baina, oro har, ez zaie horiei politikak koordinatzeko zubi garrantzitsuena irizten. Tokiko mailan, azken hogei urteetan, 21 Programaren barruko prozesu asko garatu dira. ICLEIren 2012ko txosten baten arabera, 113 herrialdeko 7.787 tokiko gobernuk egin zuen bat 21 Programarekin. Horietatik % 61 ekintza plana osatzeko fasean ziren eta % 89k eragile interesdunen parte hartzearekin gauzatzea lortu zuen. Rio+20 Gailurreko parte-hartzearen datuak:

� Gailurrean, guztira, 43.000 pertsona akreditatu ziren (17.000 1992an) 130 herrialde baino gehiago ordeztuz.

� Ehun estatu- eta gobernu-buru baino gehiago bertaratu ziren, hala nola gobernuz kanpoko erakunde, sektore pribatu eta gizarte zibileko milaka ordezkari. Halaber, bertan bildu ziren komunikabideetako 4.000 bat langile.

� Mundu osoko 50 milioi lagunek parte hartu zuten Konferentzian sare sozialen bidez, beren iruzkin, iritzi eta ideiak adierazita.

� 500dik gora ekitaldi paralelo ofizial egin ziren, 3.000 ekitaldi ez-ofizial paraleloz gain. Ez-ofizialen artean, Herrien Gailurra nabarmendu behar da. Bertan, gizarte zibilak kapitalismo kontsumistaren ordezko eredua aldarrikatu zuten.

Konferentziaren lorpen handienak:

� Nazio Batuetako 193 estatu kideek «Nahi dugun geroa» izeneko agiria adostu zuten. Agiri horren bidez, estatu- eta gobernu-buruek garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa berretsi zuten, gure planetaren geroa, ekonomia, gizarte eta ingurune alderdiei dagokienez, jasangarria izan dadila sustatuz, bai gaurko mundutarrentzat, bai etorkizunekoentzat. Ban Ki-moon Nazio Batuen idazkari nagusiak honako balorazioa egin zuen Konferentziari buruz: «Utzidazue argi esaten. Rio+20 arrakasta erabatekoa izan da. Rio de Janeiron aldaketarako mundu mailako mugimendu eztabaidaezinaren bilakaera ikusi dugu».

� Konferentzian borondatezko 710 konpromiso baino gehiago jaso ziren.1 Konpromisook hartu zituztenak gobernu, enpresa, industria, finantza-erakunde eta gizarte zibila dira. Konpromiso horien artean daude 100 milioi zuhaitz landatzea, Afrikako 5.000 enpresa-emakume ekonomia berdean ahalduntzea edo urtean 800.000 tona polibinil kloruro (PVC) birziklatzea. Konpromiso horietatik 100 baino gehiago Nazio Batuek abiarazitako Energia Jasangarria Guztientzat Ekimena

1 http://www.uncsd2012.org/allcommitments.html

Page 3: Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto-ren partetik

3

babesteko hartu ziren. Hiru helburu ditu ekimen horrek: energiarako sarbidea bermatzea, energia-eraginkortasuna bikoiztea eta energia berriztagarrien kuota bikoiztea.

� 513.000 milioi dolar bideratuko dira energia, garraioa, ekonomia berdea, elikadura segurtasuna, ur edangarrirako sarbidea eta itsasoen kudeaketa gaiak finantzatzeko. Hain zuzen, zortzi garapen bankuk 175.000 milioi bideratuko dituzte 2020 artean garabidean dauden herrialdeetan garraio jasangarriaren sustapena finantzatzeko.

� Nazio Batuek «Goseak Inor ez Erronka» abian jarriko du. Honako helburuak ditu: pertsona guztiek elikadura egokia lortzeko aukera izan dezatela urte osoan; haurdunaldiko eta haurtzaroko desnutrizioa amaitzea; elikadura sistema guztien jasangarritasuna lortzea; nekazari txikien ekoizkortasuna eta diru-sarrerak handitzea, batez ere, emakumezkoena; eta janarien hondakin kopurua zerora murriztea.

� Hainbat ekimen abiaraziko dira, Green Climate Cities, Hiri-erresilientziari buruzko Munduko Ekimena, Jasangarritasunerako Munduko Batasuna eta Ozeanoen Munduko Aliantza, kasu.

� Brasilgo Gobernuak Rio+, Garapen Jasangarrirako Munduko Zentroa sortuko du. Zentro horrek garapen jasangarriaren gaineko ikerkuntza, ezagutza-trukea eta nazioarte mailako eztabaidaren sustapena ahalbidetuko ditu. Hainbat herrialdetako kolaboratzaileak hartuko ditu, gobernu-erakundeak, Nazio Batuenak, tokiko gobernuak, gobernuz kanpoko erakundeak, unibertsitateak, think tankak eta sektore pribatuko ordezkariak tartean.

� I. korporazioak deituen esparruan aurrerapausoak emango dira. Deitura hori ematen zaie irabazi asmoko enpresei; ingelesez, Benefit Corporations deritze. Enpresa horiek, xedetzat errentagarritasuna izateaz gain, gizarte eta/edo ingurumen gaietako arazoei irtenbideak emateko jardun behar dira.

� BPGz besteko adierazleei bultzada eman beharraren gaineko adostasuna. Horri dagokionez, hainbat lan aurkeztu dira, esaterako, Aberaste Inklusiboaren Indizea (IWI) edo Giza Garapenaren Indizea (SHDI) proposatzen dituztenak.

� Lurralde Petrolio-esportatzaileen Erakundearen Nazioarteko Garapenerako Funtsak (ingelesez, OFID) gutxienez 1.000 milioi dolar bideratzeko konpromisoa hartu du, bere Pobreentzako Energiaren Ekimena finantzatzeko.2

Azken batean, Rio+20 beste urrats bat izan da garapen-ereduan aldaketa errealak gerta daitezen egin beharreko bidean. Horixe nabarmendu zuen Nazio Batuen idazkari nagusi Ban Ki-moonek: «Amaitu da hitzen garaia. Has gaitezen lanean».

2 http://www.ofid.org/Portals/0/Documents/DeclarationEnergy%20PovertySpanish.pdf