3
PRENTSA OHARRA: 2013KO AURREKONTUAK Lekeition, 2013ko abuztuaren 2an Lekeitioko 2013ko aurrekontuak abuztuaren 1ean onartu ditu gehiengo absolutuz Bilduk. Berandu eta aurrekontu irreal batzuk. Bilduk onartu dituela diogu zeren EAJ-PNVkook oinarrizko gai honetan, beste hainbatetan modura, Udal Gobernuak ganora gabe jokatu duelako, ezetz bozkatu dugu. Kontuan izanda aurrekontua dela herri baten funtzionamendurako oinarrizko tresna eta urte hasierarako onartuta egon behar dela, argi dago herriarenganako izan duten errespetu falta. Nahiz eta hainbat aldiz galdetu aurrekontuei buruz, orain arte misterio bat izan da. Bestalde EAJ-PNVkook aurrekontu zirriborroa uztailaren 17an jaso genuen. Ogasun batzarra presaka deitu zen eta Batzorde honetan dauden herritarrek ez dute aukerarik izan zirriborroa ikusteko eta are gutxiago proposamenak egiteko. Zirriborroa ez da ezta udal batzorde guztietatik igaro. Bildu bi aldiz batzartu da gurekin: lehengo batzarra zirriborroa emateko eta bigarrena uztailaren 29an. Aurrekontuei dagokionez, ondokoa adierazi nahi dugu: Sarreren aurreikuspena guztiz irreala dela: "Playa de Ondarzabaleko bisita gidatuak aurreikusten dira (bapora ez dago egoera onean beraz ez dago bisitarik) eta gainera diru sarrerak horrek enpresa pribatu batentzako izango dira turismo bulegoaren pribatizazioaren

UDAL AURREKONTUAK. 2013

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Pasa dan abuztuak 1ean Udal Gobernuak aurkeztu eta onartutako aurrekontuen inguruko prentsa oharra. Lekeitioko EAJk uste du, eta horrela adierazi zuen abuztuaren 1eko osoko bilkura, aurkeztutako aurrekontuak errealitatetik kanpo daudela, berandu aurkeztu direla eta herriarenganako errespetu falta izugarriaz onartu direla.

Citation preview

Page 1: UDAL AURREKONTUAK. 2013

PRENTSA OHARRA: 2013KO AURREKONTUAK

Lekeition, 2013ko abuztuaren 2an

Lekeitioko 2013ko aurrekontuak abuztuaren 1ean onartu ditu

gehiengo absolutuz Bilduk. Berandu eta aurrekontu irreal batzuk.

Bilduk onartu dituela diogu zeren EAJ-PNVkook oinarrizko gai

honetan, beste hainbatetan modura, Udal Gobernuak ganora gabe

jokatu duelako, ezetz bozkatu dugu.

Kontuan izanda aurrekontua dela herri baten funtzionamendurako

oinarrizko tresna eta urte hasierarako onartuta egon behar dela, argi

dago herriarenganako izan duten errespetu falta. Nahiz eta hainbat

aldiz galdetu aurrekontuei buruz, orain arte misterio bat izan da.

Bestalde EAJ-PNVkook aurrekontu zirriborroa uztailaren 17an jaso

genuen. Ogasun batzarra presaka deitu zen eta Batzorde honetan

dauden herritarrek ez dute aukerarik izan zirriborroa ikusteko eta are

gutxiago proposamenak egiteko. Zirriborroa ez da ezta udal batzorde

guztietatik igaro.

Bildu bi aldiz batzartu da gurekin: lehengo batzarra zirriborroa

emateko eta bigarrena uztailaren 29an. Aurrekontuei dagokionez,

ondokoa adierazi nahi dugu:

Sarreren aurreikuspena guztiz irreala dela: "Playa de Ondarzabaleko

bisita gidatuak aurreikusten dira (bapora ez dago egoera onean

beraz ez dago bisitarik) eta gainera diru sarrerak horrek enpresa

pribatu batentzako izango dira turismo bulegoaren pribatizazioaren

Page 2: UDAL AURREKONTUAK. 2013

ondorioz, Garavilleneko garajean dauden partzelen salmentaren

kalkulua egiteko formula euragaitik galdetzen duen pertsona

kopuruaren arabera egiten dutelako, are gehiago, oraindik ez dago

zehaztuta salmenta horrek arautuko duen udal araua. Zazpi garaje

saltzeko asmoa daukate, inprobisazio hutsa, kalkuloa zenbakiak

koadratzeko besterik ez da. Eskola Publikoko kolorinetako eraikinaren

teilatua eta leihoak konpontzeko gastuaren zati bat bakarrik

aurreikusten dutelako eta ez konponketa guztia.

Hauteskunde kanpainan ahoa betetzen zitzaien esanez herriak

aurrekontuetan parte hartuko zuela eta herritarrek proposamenak

egin ahalko zituztela baina aurten ere ez da aukerarik eman. Gainera

aurten txarrago, zeren udal batzordeetan dauden herritarrei ere ez

zaie eman aukerarik proposamenak egiteko.

Uztailaren 30ean aurrekontuen herri aurkezpena egin zen, euren

burua zuritzeko.

Iazko, 2012ko kontuak onartzerakoan EAJ-PNVkook ezezkoa bozkatu

dugu legeak ezartzen duen azken egunean onartu dutelako iazko

kitapena edo kontuak.

Aurtengo aurrekontuei dagokionez; berandu aurkeztutakoak, epez

kanpokoak, inprobisazioa eta irrealak direla azaldu ondoren Ezezkoa

bozkatu dugu. Hau horrela, eta udal batzordeetan parte-hartzen

duten herritarrei, gure alderdiari eta orokorrean herriarenganako

izan duten errespetu falta adierazi ondoren gure haserrea eta

desadostasuna azaldu nahian Udalbatza Aretotik irten egin ginen.

Hori bai, irten baino lehen, herriak bizi duen txakurren arazoari neurri

zehatzak eta berehalakoak exijitu dizkiogu Udal Gobernuari

herritarrentzat osasun arazo larria izan baino lehen.

Page 3: UDAL AURREKONTUAK. 2013

Berriz ere, argi geratu da udal gobernu honen ganora gutxia,

inprobisazioa, informazio, gardentasun eta kudeaketa falta ere.

Lekeitioko EAJ udal taldearen izenean