Upload
mfresnillo
View
5.807
Download
7
Embed Size (px)
Citation preview
Greziar Eskultura
Errepasoa
Sarrera
• Greziar eskulturako oinarriak dira: – Ekialdeko erregioak (Asiria, Babilonia)– Egiptoko eragina
• Merkatal harremanei esker lan hauek ezagutzea posible izan zen.
• Greziar artistek haien berezko hizkuntza garatu zuten, honetan garrantzitsua izanik gizakiak erretratatzea.
Sarrera
• Eskultura arte egokiena da Grekoen asmoak islatzeko kontzeptu hauen inguruan– Edertasuna– Espresioa– Mugimendua– Bolumena
• Garaiak:– Arkaikoa: k.a. V. mendera arte– Klasikoa: k.a. V. eta IV. mendeak– Helenistikoa: k.a. IV. mendearen amaieratik
Erromatarren konkista arte k.a. I. mendean.
Ezaugarri orokorrak
• Gizakien edertasun fisikoa eta oreka espirituala irudikatzen zuten– Edertasuna parteen arteko proportzio bezala
ulertzen da– Kanon baten beharra– Irudiak harmonikoak eta idealizatuak dira– Gai nagusia gizakia biluzik da
Ezaugarri orokorrak
• Espresioaren bila– Espresioa sentimenduen kanporatzea bezala
ulertzen da– Idealizatua da beraz bakarrik izan daiteke
• Lasaia• Orekatua
– Bakarrik Helenismo garaian idealizazioa baztertuko da.
Ezaugarri orokorrak
• Mugimenduaren irudikapena– Eskultoreak hasi ziren lanean irudi rigidoekin, ekialdeko
eredu estatikoetan oinarriturik– Irudi arkaikoak estatikoak dira– Horren ondoren dinamismoko forma guztiak saiatu
ziren:• Irudiak arkitekturako mugetara egokituak• Taldeak harreman dinamikoz • Giharren tentsioa
– Mugimenduak eskulturako balio espresiboak azpimarratzen zituen.
Ezaugarri orokorrak
• Bolumenaren irudikapena– Grekoek laster apurtu zuten Egiptiar frontalitatea – Eskultura egiten da edozein angelu eta
ikuspuntutik ikusia izateko– Irudi lauak baztertzen dira– Eskultura gehiena mukulu biribilekoa da,
erliebeen salbuespenaz.
Ezaugarri orokorrak
• Materialak– Kareharria (Arkaismo garaian)– Brontzea (argizari galduaren teknikaz egina)– Marmol zuria Klasizismoan
• Lan asko Erromatar kopien bidez ezagutzen dira eta eredu horiek marmolez eginak diran Greziar brontzeak kopiatuz.
Garai Arkaikoa (k.a. VII-VI. mendeak)
• Garai honetako lanak dira – Kouroi edo kuros– Korai edo kore
• Eskulturak estiloko unitatea dauka• Gizonezkoen biluzitasuna Greziar arteko
ezaugarri bat bezala agertzen da.
Garai Arkaikoa (k.a. VII-VI. mendeak)
• Kuroi:– Irudiak zurrunak dira, aurrera begira daude eta
monumentalak dira– Besoak gorputzari lotuta eta ezkerreko hanka aurreratua– Simetrikoa, tortsioak saihestuz– Hilearen banaketa geometrikoa– Begi almendra formakoak– Artikulazio gogorrak– Irribarre arkaikoa– Irudikapen naturalista, giharrez– Geometrizazioa– Garaian zehar bilakaera bat izan zuten
Garai Arkaikoa (k.a. VII-VI. mendeak)
• Koré– Irudi erlijiosoa da, botiboa– Terrakotakoak edo harrizkoak izaten ziren eta hilobietan
agertzen ziren– Tamaina txikia zuten– Giza irudia laua da, aldakan eta bularrean zabalduz– Ez dute espresiorik– Hilea antinaturala da, Egiptoko moda jarraituz– Doriar peploa janzten dute, plegatu batzuekin– Geometria ezaugarria da, Kuroietan bezala.
Klasizismorako trantsizioa
• Lan nagusiak Eginako frontoiak dira• Irudi konposatuak dira non eskulturak
arkitekturako markora egokitzen diren.• Naturalismorako bilakaera erakusten dute,
sentimenduen espresioa mugatua bada ere.• Irudiak jarrera naturaletan daude, baina
zurrunak dira.• Gaiak ugariagoak dira ere.
Klasizismorako trantsizioa
• Trantsizio honetako adibideak dira:– Ludovisi tronoa: erliebeak ez dira zurrunak eta jantziak
gardenek ematen dute, anatomia erakutsiz.– Delfoseko Auriga: brontzez egina, arkaismo eta
modernitatearen arteko tentsioa erakusten du:• Jarrera estatikoa, baita jantzietan ere, ildaska
bertikalez• Simetria besoarekin hautsi egiten da, honekin heltzen
zituelako gurdia eta aurpegiak barne indar bat erakusten du, harrizko begiz, bizitzaz beteta eta koloreztaturiko ezpainekin.
Klasizismo betea (k.a. V.-IV. mendeak)
• Greziar eskulturako urrezko garaia da.• Lan gehienak Atenaseko Akropolian egin
ziren, hiri honetako garrantzia zen eta.• Edertasun ideala ez da bakarrik fisikoa,
espirituala ere delako.• Proportzioa eta oreka hiritarren bertutetako
oinarriak ziren eta hau irudikatzen zen Atenaseko sistema demokratikoan.
Klasizismo betea (k.a. V.-IV. mendeak) Klasizismo goiztiarra
• Miron:– Bere lan famatuena Discoboloa da– Gizakiaren gorputza mugimenduarekiko interesa erakusten du– Gizakia dibinitate bezala tratatzen du– Istant bateko mugimendua harrapatzen du, konposaketa
zail batekin, espiralak, bihurguneak eta lerro hautsiz ikuspuntuak biderkatzeko.
– Anatomia ondo irudikatua dago, lau xamarra izan arren– Dinamikoa bada ere, aurpegia espresiorik gabekoa da,
giharretako tentsioarekin inolako erlaziorik gabe.
Klasizismo betea (k.a. V.-IV. mendeak) Klasizismo goiztiarra
• Polikleto– Giza anatomiaren teorizatzailea izan zen.– Giza gorputzaren proportzioak kezkatua zegoen: kanona edo norma– Gizakia bere plenitudean irudikatzen zuen, anatomikoki perfektua baina
idealizatua.– Kanon: burua gorputzeko 1/7 da– Geometriak eragina dauka gorputzeko atal batzuetan– Aurpegia hiru zatitan banatua: kopeta, sudurra eta ahoa, dena
proportzionatua– Burua esfera perfektu bat da, hilea itsatsia izanik– Konposaketa asimetrikoa: kontrajarria, hanka bat aurreratua duela.– Oreka fisiko eta espirituala erakusten du.– Lanak: Doriforoa, Diadumenoa
Klasizismo betea (k.a. V.-IV. mendeak) Klasizismo goiztiarra
• Fidias– Edertasun klasikoaren prototipoa sortu zuen.– Partenoiko lanen autorea da: frontoiak, frisoak, metopak eta
jainkosaren eskultura egin zituen.– Bere lanen ezaugarriak dira:
• Aurpegietako edertasun lasaia• Jantzietako flexibilitatea eta gardentasuna• Oreka eta bizitzaren arteko konbinaketa• Proportzio eskisitoak
– Oihal bustien teknikak irudien anatomia irudikatzeko aukera eman zion.
– Lanak:• Panateneetako prozesioa• Partenoiko frisoak eta frontoiak• Palas Atenearen eskultura
Klasizismo betea (k.a. V.-IV. mendeak) Klasizismo berantiarra
• Eskulturan joera barroko bat eman zen.• Kanona estilizatuagoa zen. • Oreka osoa, harmonia eta proportzioa ez dira beti
gordetzen.• Espresionismo dramatikoaren hastapenak• Errealismoa ikusten da erretratuen ugaritasunean.• Gizakien sentimenduak hobeto islatzen dira.• Idealismo klasikoak jarraitzen du baina
edertasuneko eredu berriak bilatzen dituzte.
Klasizismo betea (k.a. V.-IV. mendeak) Klasizismo berantiarra
• Lisipo:– Bere lanak Apoxiomenos edertasuneko kanon berria
erakusten du: burua gorputzeko 1/8 da, beraz irudiak altuagoak eta argalagoak dira.
– Hankak luzeagoak dira eta burua txikiagoa.– Ez du aintzako momentu bat irudikatzen, atleta bat
lehiaketa baten ondoren bere burua garbitzen baizik.– Aurreko jarrera desagertzen da eta eskulturak ikusleak
animatzen du inguruan begiratzeko.– Lanak: Apoxiomeno, Ares Ludovisi, Herkules Farnesio.
Klasizismo betea (k.a. V.-IV. mendeak) Klasizismo berantiarra
• Scopas:– Bere lanak Fidiasen lasaitasunaren krisia
inplikatu zuen.– Irudiak kontorsionatzen dira, oso jarrera estremo
eta biolentoz.– Alexanderren eskultorea izan zen.– Lanak:
• Menade• Mausoloren burua.
Klasizismo betea (k.a. V.-IV. mendeak) Klasizismo berantiarra
• Praxiteles– Jainkoak gizakiak dirudite, graziaz beteta eta bigunak,
beste garaietako maiestate eta serenitaterik gabe.– Espresio galdua, ametsetan bezala. – Artistak bihurgune praxitelikoa erabiltzen du gorputzetan– Aurpegietan sfumato, marmolaren azala polituz, bereziki
zati batzuk.– Jainko-jainkosak melankoliko eta nostalgikoak. – Lanak:
• Hermes Dionisos Haurrarekin• Apolo Sauroktono• Arlesko Benusa
Garai Helenistikoa (k.a. IV.-I. mendeak)
• Garai zabala da, bai kronologikoki baita geografikoki ere.• Greziar tradizioa Alexanderren inperioko beste
eraginez nahasten da.• Tradizio greziarrak eta ekialdeko eraginek bizitzako
kontzeptu berri bati hasiera eman zioten.• Artean errealismo sakona dago:
– Gorputzetako desoreka gustokoa zuten– Espresio dramatikoak– Itsustasun– Lan barrokoak mugimendu eta tentsioz beteak.
Garai Helenistikoa (k.a. IV.-I. mendeak)
• Gaietako barietatea: jainkoak, atletak, heroiak.• Artistek inspirazioa inguruko naturan bilatzen zuten.• Ezaugarriak:
– Trataera errealista– Psikologia sakona – Erretratu gogorra eta benetakoa, idealizaziorik gabe– Irudikatuak indibidualizatuak dira:
• Eguneroko keinuak, ekintzak eta pertsonak• Humano eta barregarria baina espresiboa• Zahartzaroa, itsustasuna, perfekzio eza• Haurtzaroa
– Anatomiarekiko interes sakona.
• Erliebeek atzealdean perspektiba daukate, Pergamon bezala.
Garai Helenistikoa (k.a. IV.-I. mendeak)
• Eskolak eta lanak:– Rodas
• Kolosoa (galduta) • Samotraciako Garaipena• Laokoon eta bere Semeak • Farnesio Zezena
– Pergamo• Galiarra hilzorian• Gigantomakia
– Alexandria:• Niloa