Upload
948450453
View
1.203
Download
2
Embed Size (px)
Citation preview
MAKILAKIXKI
• Etxe batean gizon bat bizi zen.
• Gizon honek hiru seme zituen: Aritz, Mikel eta Beñat.
• Egun batean, Aritz etxetik joan zen lan egitera.
• Aritzek lan asko egiten zuen eta nagusia oso pozik zegoen.
• Horregatik, asto bat eman zion.
• Asto honek kaka egin beharrean urrea egiten zuen
• Aritz oso pozik joan zen etxera, bere astoarekin.
• Bidean ostatu batetan geratu zen.
• Gauean esan zion ostalariari:
• - Nire astoari ez erran “urrea egin”.
• - Ez, ez – erran zuen ostalariak.
• Aritzek loak hartu zuen. Orduan, ostalari gaiztoak erran zuen:
• - Astoa, urrea egin!• Eta astoak urre asko egin zuen.• Orduan ostalariak Aritzi astoa
ebatsi zion eta beste asto bat jarri zion.
• Aritz iritsi zen etxera.• Aita, Mikel, Beñat! Etorri azkar!• Eta etorri zirenean erran zion
astoari:• - Astoa! Urrea egin!• Baina astoak kaka pila egin zuen.
• Gero, Mikel joan zen etxetik lan egitera.
• Lan asko egiten zuen eta nagusia oso pozik zegoen.
• Horregatik mahai bat eman zion Mikeli. Mahai honek bazkaria jartzen zuen berak bakarrik.
• Mikel oso pozik joan zen etxera, bere mahaiarekin.
• Bidean ostatu batetan geratu zen.
• Gauean hau esan zion ostalariari:
• - Mahaiari ez erran “bazkaria jarri”.
• - Ez, ez – erran zuen ostalariak.
• Mikelek loak hartu zuen.• Orduan ostalari gaiztoak
erran zuen:• - Mahaia! Bazkaria jarri!• Eta mahaiak bazkari eder
bat jarri zuen.• Orduan, ostalariak
mahaia Mikeli ebatsi zion eta beste mahaia bat jarri zion.
• Mikel iritsi zen etxera.• - Aita, Aritz, Beñat!
Etorri azkar!• Eta etorri zirenean
erran zuen:• - Mahaia! Bazkaria
jarri!• Baina mahaiak ez
zuen ezer jarri.
• Gero, Beñat joan zen etxetik lan egitera.
• Beñatek lan asko egiten zuen eta nagusia oso kontent zegoen.
• Horregatik makila bat eman zion. Makila honek dena jotzen zuen.
• Beñat oso pozik joan zen etxera bere makilarekin.
• Bidean, ostatu batean geratu zen.
• Gauean hau erran zion ostalariari:
• - Nire makilari ez erran “makilakixki”.
• - Ez, ez, erran zuen ostalariak.
• Beñatek loak hartu zuen.
• Orduan ostalari gaiztoak erran zuen:
• - Makilakixki !• Eta makila dena
jotzen hasi zen.
• - Mesedez, gelditu makila hau!
• - Bai – erran zuen Beñatek- baina ekarri astoa eta mahaia!
• - Bai, bai. Dena emango dizut.
• Orduan Beñatek makila gelditu egin zuen.
• Beñat iritsi zen etxera.
• - Aita, Aritz, Mikel! Begira!
• Aritzi astoa eman zion.
• Mikeli mahaia eman zion.
• Eta Beñat, makilarekin gelditu zen.
• Horrela oso pozik bizi ziren.