11

Musika lana

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Musika lana
Page 2: Musika lana

• MUSIKA ANTZINAROAN:

- Egipton, Grezian, Erroman.

• AHOTS MOTAK:- Tenorra - Sopranoa- Baritonoa - Mezzo-Sopranoa- Baxua - Kontraltoa

• SOINUA, ZARATA ETA MELODIA.

• EUSKAL HERRIKO: “IRRINTZIAK”

Page 3: Musika lana

EGIPTON:

Antzinatean, egiptoarrek eguneroko hainbat ekintzatan erabiltzen zuten musika, eta, batez ere, tenpluetan eta bertako zeremonietan garatu zuten. Egiptoarrek musika ahoz aho transmititzen zuten, eta, hori dela eta, ez dakigu zehazki Egiptoko musika nolakoa zen.

Ahotsa instrumentu indartsuena izan arren, musika instrumentuak ere erabiltzen zituzten.

Sistroa preziatuenetariko bat zen, U furmakoa.

Harpa Garrantzitsuena izan zen

Page 4: Musika lana

GREZIAN:

Musika hitza musike (musa) hitz grekotik dator. Izan ere, musikak, gaur egun musikatzat duguna, Grezian du jatorria.

Ohiko instrumentuak bi ziren:

Aulosa Oboearen antzeko instrumentua zen asaldura lortzeko erabiltzen zena.

Kithara Lira mota bat zen, entzuleengan lasaitasuna eta inspirazio lortzeko erabiltzen zena.

Danborra, zinbalak, sistroa eta kriskitinak, besteak beste, antzinako Grezian perkusiozko tresnarik erabilienak izan ziren.

Page 5: Musika lana

ERROMAN:

Erromatar musikak greziarrenean oinarritzen zen hein handi batean. Paper garrantzitsua jokatu zuen erromatarren ekitaldi frankotan, armadan esaterako. Arlo horretan, aginduak emateko edo zeremonietan erabiltzen zen batik bat. Ekitaldi erlijiosoek ere musika zuten lagun erritoak burutzerakoan.

Ia instrumentu guztiak greziar kulturatik zetozen. Baina, tronpeta zuzenak nabarmendu ziren gehienbat, metala primeran ezagutzen baitzuten. Organo mota zahar bat erabiltzen zuten, zirkoan jotzen zen hauspo mota baten eraginez.

Kordako instrumentuak Greziatik edo Ekialde Hurbiletik zetozen (harpak, lauteak eta zitarak ditugu horren adibide)

Page 6: Musika lana

GIZONEK:

Ahots bakoitza desberdina da eta beraz, ezin ditzakegu talde berdinetan sailkatu baina bi alderdi bereizi ditzakegu nagusiki: gizonen ahotsak eta emakumeenak.

Hauetan beste sailkpen mota batzuk bereiz ditzakegu, zenbat eta ahots baxuagoak edo zorrotzagoak izanez.

Tenorra: Ahotsik zorrotzena da gizonezkoen artean artean. Baritonoaren aurretik sailkatzen da.

Baritonoa: Ahotsa ez da hain zorrotza tenorrarekin konparatuz, ez hain baxua baxuarekin konparatuz. Tenorra eta baxuaren artean sailkatzen da.

Baxua: Gizonezkoen artean ahotsik baxuena da. Baritonoaren ostean doa sailkatuta.

Page 7: Musika lana

Emakumeak:

•Soprano: emakumeek duten ahotsik zorrotznea da. Normalean, haiek eramaten dute melodia.

•Mezzo – Soprano: erdiko ahotsa da, hau da, ez da hain zorrotza ez hain baxua.

•Kontraltoa: emakumeek duten ahotsik baxuena da.

Page 8: Musika lana

Soinua airetik (edo beste material batetik) uhin bezala garraiatzen diren bibrazioak izakien

entzumen organoak jasota burmuinean sortutako sentsazioa da.

Soinua airetik (edo beste material batetik) uhin bezala garraiatzen diren bibrazioak izakien entzumen organoak jasota burmuinean sortutako sentsazioa da.

Page 9: Musika lana

Zarata hitzaren definizioa nahi ez den edozein motako soinua dela esan genezake.

dB-n (dezibeletan) neur ohi da. Gehiegizko zaratarekin audizio galera sor daiteke (90dB-rekin)

Page 10: Musika lana

Elkarren segidako soinuek osatzen dute melodia.

Elkarren segidako soinuek osatzen dute melodia. Tentsioa eta lasaitasuna beharrezkoak dira baina era orekatuan. Emozio eta sentimenduekin erlazionaturik

Page 11: Musika lana

Euskal Herriko oihu tipikoa da. Antzinan mendi tontorretik erabiltzen zen artzainei deitzeko, edo nobleen batzarrak zeudela informatzeko.

Gaur egun, Euskal Herriko folklorea dela esan dezakegu. Festetan eta halako jaialdi inportanteetan dantzatzeko eta dibertitzeko erabiltzen da.