1

Click here to load reader

Hausnarketa

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Hausnarketa

IDENTIFICACIÓN E EVALUACIÓN DE UNA BUENA

PRÁCTICA EDUCATIVA CON TIC:ELABORACIÓN DE

PÁGINAS WEB EN LA ENSEÑANZA SUPERIOR

Hausnarketa:

Gaur egun denok ohartu gara IKT-ak hartu dituzten garrantziaz. IKT-ak

erabiltzea, aldaketa bat suposatu egin da gizartearentzat. XXI. mendea ez

genuke teknologia barik ezta imajinatuko ere. Eguneroko bizitzan, hainbat tresna

teknologikoak erabiltzen ditugu eta ikusten ez den dependentzia bat garatzen ari

gara. Psikologo batzuek gaixotasun berri baten aurrean gaudela baieztatzen dute.

Adibidez, nik ez dut inork ezagutzen, egun arrunt normal batean, teknologia

berriak erabiltzen ez dituena. IKT-ak bizitza errazteko baliabide edo tresna

moduan ikusi beharrean, ezinbesteko elementu bezala ikusten hasi gara. Nire

ustez, guzti hau ez litzateke pasako IKT-en erabilera ona eta aproposa izango

bazen.

Extremaduran egindako proiektuan, IKT-en erabilera ona sustatzen da.

Nire aburuz, proiektu mota hauek egitea oso garrantzitsua da batez ere,

hezkuntzan. Haur bati ordenagailu bat ematen badiogu, baina ez badiogu

zertarako erabili behar duen, nola eta zein helburuarekin, orduan, ikasiko duen

gauza bakarra ordenagailua erabiltzea izango da. Beraz, IKT-ak eskaintzen dituen

aukerak aprobetxatu behar ditugu. Haurrentzat IKT-ak erabiltzea deigarria

denez, proposatzen diren jarduerak helburu zehatz batzuekin aurkeztu behar dira

IKT-ak balioa har dezaten. IKT-ak, adibidez, taldean aritzeko hainbat aukera

ematen dituzte, eta modu egoki batean proposatzen bada, umeek taldean

aritzeko estrategiak eta teknika garatu ahal izango dituzte. Gainera, IKT-en

erabilera, ona bada, umeen autonomia garatuko da eta informazioa bilatzeko,

prozesatzeko, aukeratzeko eta aurkitutakoa ezagutzan transformatzeko

gaitasunak garatuko ditu.

Bestalde, IKT-ei esker umeek haien ikasketa prozesua bideratzeko aukera

dute eta irakaslea ikaskuntza prozesua modu egoki batean bideratzeko estrategia

eskainiko dio. Baina guzti hau posiblea izateko, IKT-en erabilera ona izan behako

da. Bestela, ez dugu gure helburuak lortuko, eta lortuko dugun gauza bakarra

teknologia berriak erabiltzen ikastea eta haien dependentzia sortzea izango da.

Aida Rodríguez López

Haur Hezkuntza (G04)