14
HEDABIDE SOZIALAK Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

Citation preview

Page 1: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

HEDABIDE SOZIALAKMarka eta produktuaren arteko koherentzia

agerian

Page 2: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

NºMERKATUAK ELKARRIZKETAK DIRA// Cluetrain Manifesto

Merkatuak gizakiez osatuta daude.

Gizakien arteko elkarrizketek giza kutsua daukate.

Gizakiaren ahotsa irekia, naturala eta zintzoa da.

Mass mediaren aroan ezinezkoak ziren elkarrizketak ahalbidetzen ditu Internetek.

Merkatuak azkarragoak dira eta antolatuagoak nahiz informatuagoak daude.

Sareko merkatuak enpresak baino gehiago daki bere produktuen inguruan.

Enpresek zuzenean hitz egin dezakete kontsumitzaileekin.

Berritsuaren hizkuntza darabilten enpresek ez dute inoren arreta bereganatzea lortzen.

Enpresak ohartu behar dira bere bezeroek maiz barre egiten dietela.

* 1999KO MANIFESTU BAT: Cluetrain manifestua ez da gauza berria, baina inoiz baino presenteago dago. Diapositiba hau

ilustratzeko erabili dugun afitxa parodia bat da, gaur egungo sare sozial arrakastatsuenetako baten iragarki retro bat irudikatuz: Twitter.

Page 3: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

NºMARKA KOHERENTZIA// Zu zara zeure marka

Hedabide sozialek agerian uzten dituzte produktu/zerbitzuaren eta honen inguruan eman nahi den irudiaren arteko inkoherentziak.

Marka batek alderdi kritikagarririk badu, lehenago edo beranduago azaleratuko da.

Bada garaia produktuaren edo zerbitzuaren hobetzea enpresen marka estrategian barneratzeko.

Errealitatearekin bat ez datorren itxura zabaldu nahi baduzu, has zaitez errealitatea aldatzen. Ez zaitez makilatzen saiatu.

Zure bezero/kontsumitzailearekin zuzenean konektatzeko aukera duzu, zuri esateko duena entzuteko.

* AZALA ETA MAMIA: Inoiz ez zaizue gertatu jatetxeen sarreran egoten diren plater konbinatuen argazkiek ez egitea bat gero

zerbitzatu dizutenarekin? Zer esanik ez iragarkietan ageri diren haburgesen inguruan. Gero ez dute errealitatearekin zer ikusirik. Kanpotik ikusten denak barrukoarekin bat egin behar du.

Page 4: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

NºENTZUKETA AKTIBOA// Ikasi eta hobetzeko, entzun

Blogei eta sare sozialei esker, pertsona bakoitzak bere iritzia zabal dezake bere hedabide propioan.

Zure markaren inguruko iritzietako asko publikoak dira orain.

“Zuzendariarentzako gutunak” medio eta sare sozialetara bideratu dira.

Entzun, arreta jarri, ikasi eta hobe ezazu zure produktua jasotako iritziak kontuan hartuta.

* SARE SOZIALAK, ENTZUTEKO: Enpresa batek sare sozialetan lur hartu ostean bere mezua behin eta berriz errepikatzeko

erabiltzen baditu, bide okerretik ariko da. Sare sozialetan bazaude, hitz egiteko da, solasteko. Eta solaskidetzak entzutea ere esan nahi du, ez soilik norbere buruari buruz hitz egitea.

Page 5: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

NºSOCIAL MEDIA BRANDING// Gauzak egiteko modua aldatuz

Internetek iraultza soziala eragin du gizakien arteko harreman eta komunikazioan, eta horrek marketing teknikak iraultzera behartzen gaitu.

Amaitu da berritsuaren eta “entziklopedia saltzailearen” aroa.

Iritzi kolektiboek eta iruzkin/aipamen sozialek edozein iragarkik baino eragin handiagoa dute.

Solastea da gakoa, elkarrizketak sortzea, marka baten atzean pertsona bat edo hainbat daudela ikusaraztea.

Hedabide sozialek zure xede taldearekin zuzenean elkar eragitea ahalbidetzen dizute. Parte hartu, erantzun eta arazoentzako irtenbideak eskaini.

Zure marka irudia ez da soilik logo eta eslogan batekin eraikitzen. Zure produktu/zerbitzuaren inguruan eraikitzen da, eta gauzak egiteko zure lan moldearen bidez.

Edukien Marketina: Interneten, edukia erregea da.

Gauza txukunak egin. Zaila da, baina baita atsegina ere.

* APPLE ASMAKUNTZAREN ADIBIDE: Apple-k bere produktuak birrasmatzen jakin du eta marka irudi landua garatu du.

Mikrotxip-etik hasi eta packaging-eraino. Edonola ere, ez dago kontraesanetatik libre. Bere irudi atseginak ez du libratu kritiketatik eta darabilen ekoizpen politikak buru-hausteren bat ekarri dio.

Page 6: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

NºSOCIAL MEDIA MARKETING// 2013an aideratuko diren 13 joera

Hedabide sozialetako marketinak marketin tresna gisa garrantzia irabaziko du.

Marketina alderantzizkoa bilakatuko da. Denok izango gara “marketeroak” .

Marketinak garrantzia hartuko du enpresetan eta sail bat izateari utziko dio.

Deskontuek eta opariek marka edukiak partekatzea ahalbidetuko dute.

Hedabide sozialek eragin handia izango dute azpiegitura korporatiboetan.

Kanal sozialak integratu eta lerrotu egingo dira.

Errealitate areagotuaren garrantzia areagotuko da.

Display iragarkiak baztertu eta ordainpeko edo babestutako edukia hobestuko dute.

Beren sareko ospea hobetze aldera, markek estrategiak jarriko dituzte abian.

Ikus-entzuleek saioak ikusiko dituzte telebistan, sare sozialetan iruzkinak egiten dituzten bitartean.

Merkataritza soziala hazi egingo da, gomendioen bultzadarekin.

SEOa gehiago zentratuko da sareko kalitatezko marketinean, eta ez hainbeste trikimailuetan.

Iturria: Twinengine

* FACEBOOK: Facebook adibide ona da ulertzeko nola kontsumitzaileak enpresen marka irudiaren parte bilakatu diren.

Adibidez: Webgune bat gustatzen zaizula adierazten duzunean.

Page 7: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

NºINTERNETEKO OSPEA// Guri buruz dioten hori

Tradizionalki, markek galdeketak abiatu izan dituzte pertsonek bere produktuen inguruan duten iritzia jakiteko.

Gaur egun, iritzi hori denon eskura dago Interneten. Marka batek bere inguruan sortzen diren elkarrizketen jarraipena egin behar du.

Interneteko ospea kudeatu egiten da eta erantzuteko egon beharra dago, lehendabizi.

Nielsenek bezeroarekiko harremanak aztertu ditu Interneten. Azterketaren arabera, 3 kontsumitzailetatik 1ek nahiago du sare sozialen bidezko arreta.

Balorazio sozialek eta ahoz ahokoak inoiz baino eragin handiagoa dute. Kontsumitzaileak masa balorazioek edo preskribitzaile/gomendatzaileen iritzia kontuan hartuta aukeratzen du maiz.

Preskribatzailea bere inguruan iritzia eragiteko gehiengoak baino ahalmen handiagoa duen pertsona bat da. Guru bat izan daiteke, baita zure lagun mina ere, edo jarraitu ohi duzun blogari/twitterlari hori.

* SEGURTASUNA Vs. ABIADURA: Segurua denaren ospeaduen auto bat izan al daiteke hain azkarra? Sare sozialetan, kontrolik

gabeko potentziak ez du ezertarako balio. Ez da soilik egotea, zergatik, zertarako eta nola egotea baizik.

Page 8: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

NºBLOGARIEN UDABERRIA// Berpizkundea

Zendu dira blogak? Inolaz ere ez. Lehenenengo zabalkundearen ostean, hil dena hype-a da. Blogaren fenomenoa normalizatu da. Hori da guztia, eta hori ona da.

Eboluzionatu egin dira, zentzu darwinianoenean. Ahalegina egin dutenek biziraun dute, eta horietako asko erreferentzia dira orain.

Denok sare sozialetan gauden une honetan, inoiz baino gehiago, bloga da besteengandik ezberdintzen gaituena.

Blogariak ez dira soilik blogariak. Oso aktiboak dira sare sozialetan. Elkarrizketaren parte bat sare sozialetara mugitu da, baina blogak eta blogariak ere bai.

Sare sozialek ez dituzte blogak akabatu, indartu baizik. Formakuntza lana egin dute.

Jende askok egin du jauzi sare sozialetatik blogetara. 140 karakteretatik harago komunikatzeko beharra dago. Twitterren edukiak iragankorrak dira, eta Facebooken pribatuak.

Sare sozialetan loturak partekatzen dira, eta loturak pertsonek sortzen dituzte. Sareak ez dira ezer edukirik gabe, eta blogek gero eta gehiago aberasten dituzte elkarrizketa horiek.

* 180 MILIOI BLOG: Nielsen-en “State of the Social Media” azterketaren arabera, blogen kopuruak hazten jarraitzen du.

2006tik 2011 urtera 35 milioitatik 180 milioira pasa da. Blogger da Facebook-en ondoren bisita gehien duen sare soziala.

Page 9: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

NºBIDAIAK ETA HEDABIDE SOZIALAK// Lotura estua duten bi sektore

Bidaiak, moda eta gastronomiari dagokionean, hedabide sozialek asko dute esateko

Blogarien %81ak noizbait idatzi du marka baten inguruan (Kanlli Txostena: Bogueros y marcas, el valor de la opinión).

Observatorio de Viajes de Minube de 2010 delakoaren arabera, bidaiarien %48ak bere lagunengandik jasotzen du helmuga turistiko bat hautatzeko inspirazioa, eta %37ak Interneten.

Txosten horren arabera, bidaiarien %61ak argazkiak igotzen ditu bidaia amaitutakoan, eta %55ak edukia sortzen du sare sozialetan.

Balorazio sozialak Vs. preskribatzaile sozialak: Google Places, Tripadvisor, Booking...

Blogtrip, betiko prentsa bidaia blogarientzako moldatua. Tresna eraginkorra ala modako fenomenoa?

* BLOGARIEN INFLUENTZIA: Technorati-ren azkeneko azterketaren arabera, (Digital Influence Report) blogek erosketa aukera

gehiago eragiten dituzte sare sozialek baino. Erosketa aukerak sortzen dituztenen artean eragin handiena dutenak webgune korporatiboak dira, ondoren salmenta guneak, blogak eta sare sozialak.

Page 10: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

NºBLOG ON BRANDS// Ikusi aurkezpena Vimeon

Page 11: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

NºBLOG ON BRANDSFUNTZIONAMENDUA

Markek kanpaina bat abiatzen dute, eta blogariak apuntatu egiten dira.

Apuntatzeko ezinbestekoa da guri Google Analytics-erako sarbidea ematea.

Markek blogari bakoitzarentzako sortzen ditugun perfilen arabera hautatzen dituzte.

Blogaria onartu bezain pronto, bi aldeek mezu bat jasotzen dute eta harremanetan jartzen dira. Hautatu ez dituzten blogak ere jakinarazten ditugu.

Zerbitzu bat bada, markak eta blogariak behar bezala gozatu ahal izateko azken xehetasunak adostuko dituzte. Zenbait gauza gizakien bitartez kudeatu behar dira.

Produktuak blogariaren etxera bidaltzen dira.

Behin zerbitzua edo produktua probatu duenean, blogariak 30 egun ditu bere esperientzia blogean kontatu eta artikuluaren URLa sistemaren bitartez jakinarazteko.

Markak mezua jasoko du blogariek artikulua idazten duten bakoitzean, eta sistemak emaitzaren estatistiken jarraipena egin eta erakusten dizkio markari.

Ikusi nola dabilen

* TEKNOLOGIA: Kontzeptua eta funtzionamendua sinpleak diren arren, atzetik dagoen teknllogia konplexua da. Hutsetik

garatutako plataforma da, eta beste web zerbitzu batzuen teknologia (API) erabiltzen dugu: Facebook, Twitter, Klout, Vimeo, Youtube, Bitly, Topsy, Instagram, Linkedin...

Page 12: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

NºBLOG ON BRANDS// BLOGARIENTZAKO

Marken aurrean ikusgarritasuna/bisibilitatea.

Perfil ziurtatu eta eguneratua.

Independentzia, influentzia, sinesgarritasuna.

Botere osoa: Blogariak erabakitzen du zer interesatzen zaion .

Gardentasuna: Une oro daki zein datu ari den partekatzen, eta erabakitzen du nori eskaintzen dizkion datu horiek.

Eduki freskoa, batzuetan esklusiboa, bere blogerako.

Gustatzen zaizkion gauza horien inguruan idatzi ahalko du.

Eta batez ere, esperientzia berriak bizitzeko aukera.

Hau da gure filosofia

* BLOGARIEK BLOGARIENTZAKO EGINA: Plataformaren sustatzaileak blogariak dira, BonBko erabiltzaileak bezala. Blogariek

sumatutako hutsuneak kontuan hartuta eraiki da, baita marken beharrak asetzeko ere. Oreka da gakoa.

Page 13: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

NºBLOG ON BRANDS// MARKENTZAKO

Produktu eta zerbitzu berriak ezagutarazteko aukera.

Blogariekiko harremanak kudeatzeko sistema aurreratua, kontzeptu sinple batean oinarrituta.

Blogarien influentzia eta trafiko estatistika ziurtatuak eskuratzeko aukera.

Blogetan eta sare sozialetan elkarrizketak sortzeko aukera.

Blogariak apopilo hartuz aurre hartzeko aukera.

Kanpaina bakoitzaren emaitza neurtzen duen web aplikazioa.

Hau da gure filosofia

* IRITZI SINTZOA: Iritzi zintzo batek gezurrezko iritziak baino askoz ere gehiago balio du. Markak, azkarrak badira, jakingo

dute baloratzen benetako iritzi zintzoa, markak berak bideratutakoren gainetik.

Page 14: Hedabide sozialak. Marka eta produktuaren arteko koherentzia agerian

VISIT US:blogonbrands.com

EMAIL US:[email protected]

TWEET US:@blogonbrands

HARITZ RODRIGUEZPRESENTED BY:

(CEO & FOUNDER)