5
Enara Perez Goikoetxea Haur Hezkuntza 31. Taldea GO4 IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA GAUR EGUNGO GIZARTEA Gaur egungo gizartea hobeto ulertzeko eta gaur egungo eskolaren zereginak definitzeko, hainbat ezaugarri aipatu daitezke: - Gizarte materialista: hau gizarte kontsumistarekin lotu daiteke eta materiala pentsamenduaren gainetik jartzean datza. - Gizarte globalizatua: globalizazioarekin gizartea eta kultura bateratzea da berau eta gizarte bakoitzaren informazio eta komunikaziorako baliabideak funtsezkoak dira bere eraginerako. - Informazioaren eta ezagutzaren gizartea: informazio gehiago izateak baina, ez du esan nahi ezagutza gehiago dugunik. - Komunikazioaren gizartea: gaur egungo komunikazio aniztasun handia dago, inoiz baino hobeagoa gainera. - Irudien gizartea: testu idatzia lekua galtzen ari den bitartean, irudien munduak gero eta garrantzi gehiago dauka egungo gizartean. Honek gure hautemateak aldatzen ditu (ikusten dugun irudien arabera). - Gizarte digitala: gero eta denbora gehiago ematen denez teknologia berrien aurrean, haurrak honekiko gero eta ezagutza gehiago dituzten bitartean, helduak gero eta jakintza gutxiago dituzte. GAUR EGUNGO ESKOLA Egungo eskolari dagokionez, antzinako metodologia erabiltzen dela oraindik esan dezakegu, hau da, liburuetan eta arkatzetan oinarritzen dira eta gainera, oraindik, umeek izan beharko lukeen protagonismo guztia irakasleak hartzen du. Bestalde, teknologiaren erabilera oso urria da, eta hori, bai baliabide faltagatik eta bai irakasleek duten prestakuntza faltagatik izan daiteke.

Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Enara Perez Goikoetxea

Haur Hezkuntza 31. Taldea GO4

IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA

GAUR EGUNGO GIZARTEA

Gaur egungo gizartea hobeto ulertzeko eta gaur egungo eskolaren zereginak

definitzeko, hainbat ezaugarri aipatu daitezke:

- Gizarte materialista: hau gizarte kontsumistarekin lotu daiteke eta materiala

pentsamenduaren gainetik jartzean datza.

- Gizarte globalizatua: globalizazioarekin gizartea eta kultura bateratzea da berau

eta gizarte bakoitzaren informazio eta komunikaziorako baliabideak funtsezkoak

dira bere eraginerako.

- Informazioaren eta ezagutzaren gizartea: informazio gehiago izateak baina, ez

du esan nahi ezagutza gehiago dugunik.

- Komunikazioaren gizartea: gaur egungo komunikazio aniztasun handia dago,

inoiz baino hobeagoa gainera.

- Irudien gizartea: testu idatzia lekua galtzen ari den bitartean, irudien munduak

gero eta garrantzi gehiago dauka egungo gizartean. Honek gure hautemateak

aldatzen ditu (ikusten dugun irudien arabera).

- Gizarte digitala: gero eta denbora gehiago ematen denez teknologia berrien

aurrean, haurrak honekiko gero eta ezagutza gehiago dituzten bitartean, helduak

gero eta jakintza gutxiago dituzte.

GAUR EGUNGO ESKOLA

Egungo eskolari dagokionez, antzinako metodologia erabiltzen dela oraindik

esan dezakegu, hau da, liburuetan eta arkatzetan oinarritzen dira eta gainera, oraindik,

umeek izan beharko lukeen protagonismo guztia irakasleak hartzen du.

Bestalde, teknologiaren erabilera oso urria da, eta hori, bai baliabide faltagatik

eta bai irakasleek duten prestakuntza faltagatik izan daiteke.

Page 2: Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Eskolaren barruan eta eskolatik kanpo desoreka handiak nabarmendu daitezke.

Izan ere, eskolaren kanpotik daukagun perspektiba, oso desberdina da eskolako

egunerokotasunarekin, hau da, eskola kanpotik pentsatzen da barnean hainbat baliabide

teknologiko ezberdin dituztela, baina bertara hurreratzean horrela ez dela nabaritu

daiteke.

Gaur eguneko helduei “emigrante digital” deitzen zaie, honekiko jakintzarik ez

duten heinean, eta haurrei aldiz, “natibo digitalak”, hauek baitira gure teknologien

etorkizun.

ESKOLAREN FUNTZIOAK

Teknologia berriak direla eta, gizartean aldaketak eman dira, eta era berean,

hezkuntzak ere aldaketa hauekin bat egin beharko luke. Horretarako eskolak funtzio

hauek, bete behar ditu:

- Alfabetatze digitala

- Eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea

- Hezkuntza eredua berriztatzea

Alfabetatze digitalak esan nahi du, alfabetatze digitalaren bidez, ezagutzaren zati

handi bat eskuratzen dela. Gainera IKT-en erabilera funtsezkoa izango da pertsonaren

garapenerako, eskolan zein eskolatik at. Horretarako eskolak esanguratsuki erabili behar

ditu IKT-ak, modu horretan ezaugarriei hobeto egokitzeko.

Eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea ere funtzio garrantzitsua

liteke. Etxean, teknologia eskuragarri ez dutenek, arrisku handia daukate askotan

definitutako eten digitala pairatzeko. Horregatik, inklusio digitala bultzatzeko eta

berdintasunezko gizartea lortzeko, eskolak integratu behar ditu IKT-ak.

Hezkuntza eredua berriztatzeak, eredu tradizionalari buelta ematea esan nahi du.

IKT-ak aukera ematen dute ikasleek aktiboago egoteko, talde lana sustatzeko, aktiboago

egoteko gaien arteko eta errealitatearen arte loturak egiteko, eta ikasleak motibatzeko.

Honekin, ikaste esanguratsuan lortzeko asmoa izanik.

Page 3: Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia

AUKERAK

Teknologia berri hauek, irakurle hutsa izatetik, idaztera, komentatzera… eraman

gaituzte gaur egun, eta honek parte hartzaile aktibo bihurtu gaituzte, ikasketa

esanguratsuaren oinarri nagusienetako bat. Web 2.0k aukera asko ditu plataforma

desberdinetan parte hartzeko:

- Blogak edo weblogak: Interneteko webak dira non 2 ezaugarri dituzten, alde

batetik, dokumentuak, bideoak… ezarri daitezke eta bestetik, komentarioak egin.

Kronologikoki ordenaturik daude eta baliabide teknologikoak lantzeaz gain,

hizkuntza ere sustatzen dute. Blogak pertsona desberdinak egin ahal dituzte, bai

irakasleek (“egela” antzeko bat, ikasleek komentatu dezaketeena), bai ikasleek

beraiek, zein bai ikastetxeak gurasoekiko harremanak izateko.

- Wikiak: “Google docs” da ezagunena eta dokumentuak edonork sortu, aldatu eta

ezabatzeko balio du, horrela lan talde bat alboan ez egonik ere, besteek zer egin

duten ikusteko eta aldatzeko aukera daukate eta elkar lana bultzatzen dute.

- Webquestak: Irakasleak sortutako webguneak dira eta ikasleak ikerketetara

bideratzea dute helburu, noizbehinka hezitzaileak esandako gaiak aurkitu behar

dituztelarik eta beste batzuetan bere interesen arabera. Honek, ikaslea aktibo

bihurtu eta autonomia bultzatzen du.

- Markagune sozialak: estekak gordetzeko, sailkatzeko eta partekatzeko

baliabideak dira, beraien helburua bilaketak erraztea delarik. Adibiderik

garrantzitsuena, del.icio.us da.

- Podcastak: audio artxiboak edo bideoak partekatzeko erabiltzen dira. Edonork

deskargatu ditzake eta nahi duenean ikusi, zein entzun. Horrela, aitzakia apropos

bihurtzen dira ikasleari bideo eta audio proiektu motibagarriak eskatzeko eta

edukiak esanguratsuki lantzen dira era berean.

- Mapa kontzeptualak: kontzeptuen artean loturak egiteko balio dute, ikasketa

esanguratsuaren oinarrietako bat. Honi esker, ikasleok, ideiak antolatu, eduki

garrantzitsuak sailkatu eta horien arteko loturak egin ditzakete, barneratzen

lagunduz.

- Moodle (batez ere DBH-tik aurrera): ikastaroak sortzeko eta kudeatzeko aukera

ematen duen plataforma da. Bertan galdetegiak, wikia, foroak… koka daitezke.

Gelatik kanpo irakurketak eskaintzeko bakarka, zein taldekako lanak

bideratzeko, eta eztabaidak bultzatzeko ere balio dute.

Page 4: Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia

- Bideojokoak eta software didaktikoak: aukera ematen dute sarean lan egiteko eta

edozer gauza lantzeko: koloreak, matematikak, geografia, hizkuntzak… software

didaktikoak gero eta anitzagoak dira.

Ondorioz, argi ikusi daiteke ikasleen parte hartzea sustatzen duela, lankidetza, talde

lana, loturak… sortzen baititu.

Era berean, irakasleek jarrera arduratsua izan behar dute XXI. Mendeko ikasleek eta

gizarteak euren belaunaldiko eskola izan dezaten. Gainera, plataforma ezberdin hauek,

euskaraz izateko ahaleginak egin behar ditugu.

HAUSNARKETA

Gaur egun, derrigorrezkoa da IKTak menperatzea lanerako, ikasketetarako edota

gizarteratuta egoteko, beraz, oso ados nago irakurri ditugun baieztapen, azalpen eta

adibideekin. Hala ere, uste dut eskatzen duguna, hau da, teknologia berrian bidez (IKT)

ikasketa esanguratsu hori lortzea, ez dela ematen duena bezain erraza. Denbora,

pazientzia, esfortzua eta baita baliabide jakin batzuk behar dituen prozesu bat da eta uste

dut hori dela aurrerapauso hain geldoak ematearen arrazoia.

Irakasle askok eta eskola askok gurako lukete konpetentzia digitala izatea baina

horretarako prestakuntza batetik pasatu behar dira lehenago. Batzuk prest daude, beste

batzuek ez dute gogorik eta beste askok ez daukate aukerarik edota gaitasunik. Honen

ondorioz, teknika tradizionaletara jotzeko joera dago eta aurrera egitea galarazten du.

Arazoa da, teknologiek oso arin egiten dutela aurrera, eraldaketa prozesuak baino askoz

arinago, eta horrek sortzen du “eten digitala”.

Nik adibidez, esan nezake, nahiz eta era digital honetan jaio izan naizen, ez

naizela hain “nativo digitala”. Egia da gauza asko menperatzen ditudala, agian nire

adineko beste batzuek baino gehiago baina beste batzuek baino askoz gutxiago. Goian

aipatutako hainbat tresna ez ditut ezagutzen eta horregatik, irakaskuntzaren bidez

eskaintzen zaizkigun aukerak oso ondo iruditzen zaizkit.

Uste dut baina, irakaskuntza ez dela inoiz berrikuntza teknologikoekin bat

joango, ez dira parean egongo. Irakasleei gauza asko eskatzen zaizkie, irakasle izatea,

hezitzaile izatea, zaintzaile, babesle, ipuin kontalari, teknologien menperatzaile,

Page 5: Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia

gizarteratzaile, kritikoak, zintzoak, sendoak, maitekorrak… beraz, ezinezkoa da

prestakuntza oso on bat izatea teknologia arloan, teknologiek beti egingo bait dute

aurrera eta zaila da, nahiz eta agian posible izan, beti eguneratuta egotea.