Ubuntu instalazioa

  • Upload
    pitxis

  • View
    1.364

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Diapositiva 1

Hemen UBUNTU LINUX nola instalatu behar duzun erakusten saiatuko gara. Sotfwarea librea da. Instalazioa oso erreza da, ordu erdiko kontua. Anima zaitez eta mundu librean murgildu.

Lehendabiziz Ubuntu Desktop i386 Cdaren irudia jeitsi behar duzu eta behin jeitsita CD batean irudia erre ( Cdak grabatzeko edoizein programaren bidez erreza da). Ez badakizu egiten Googlek emango dizu egiteko modua.

Sortu berria dugun Cdarekin zure ekipoa berrabiarazi .Ongi etorria emateko pantaila agertuko zaizu (ingeleraz). Euskera aukeratzeko F2 sakatu eta zerrendan hautatu. (Betsioaren arabera hizkuntza ezberdinetan lehio hau aukituko duzu)

Handik gutxira Ubuntu mahaigaina agertuko da zure pantailan. Ubuntuk egin dezakeen guztiaren erakustaldi txiki bat ikusteko menuetan kuxkuxean ibili ahal zara. Instalatutakoan programa arinago dabil Cdtik baino. Prest? Goazen hurrengo ikonoaren bila...

Klik bikoitza egin eta instalatzioa hasiko da.

El primer paso es elegir el idioma. Si en la pantalla de bienvenida eligi el espaol, simplemente pulse adelante (forward). En otro caso seleccione Espaol en la lista, y siga.

Lehenengo urratsa hizkuntza aukeratzea da..

Hurrengoa ordu-zona hautatu zure zona gainean klikatuz; gero hiririk hurbilena. Erreza, ezta?

Hurrengo pausoa: teklatu mota aukeratu. Ondo aukeratua dela ziurtatzeko beheko testu gelaxkan idatzi.

Instalazioaren hurrengo urratsa norberaren datuak ematea da. Zure izena eta erabiltzailerena. Adibidez benetazko izena Joseba Etxebarria izan daiteke eta erabiltzailearena JEtxebarria. Jarraian pasahitza eta ordenagailuaren izena eman. Besterik adierazi ezean programak berak emango dizu bat.

Kontuz! Adi egon! Honako pauso hau delikatuena da eta non instalatu behar duen esatean datza. Ziurtatu egindako aukera zuzena dela, bestela nahi ez den partizioa formateatuko duzu.
Instalatzerakoan hainbat aukera dago:

1.- Disko gogor osoa formateatu: hau aukeratu dena ezabatu eta Ubuntu instalazio garbia egin nahi baduzu.

2.-Ondoko espazio librea: Ubuntu zure disko gogorreko espazio libre batean instalatuko da. Zure sistema eragilea eta zure datuak mantendu nahi izanez gero hau da biderik gomendagarriena.

3.- Esku-partizioa: Ubunturako partizio bat edo gehiago eskuz egin daitezke. Partizioa gutxienez 2 Gb-koa izan behar da eta memoria-trukerako (swap) partizio bat beharrezkoa da.Aukera hau ez da gomendagarria aurretik Linux erabili ez dutenentzako.

Hurrengo pantailan instalatzaileak datuak agerian jarriko dizkizu birpasatzeko. Ziurtatu dena ondo dagoela eta hurrengoa sakatu Ubunturen instalazioari hasiera emateko.Prozesuan zehar aurrerapena ikusi ahal izango da. Berrabiarazterakoan Ubuntu martxan jarriko da.

Arazorik izan baduzu Ubuntu-es foroetara jo erantzun bila. Bestela Google-n aurkitu dituzu beharrezko irtenbide eta aholkuak .Multimedia kodekak, flash, java eta beste zenbait aplikazio instalatzeko Aplikazioak->Gehigarriak->Terminala menuan hurrengo lerroak idatzi:wget http://robotgeek.org/eu/easyubuntu-3.0.tar.gz
tar -zxf easyubuntu-3.0.tar.gz
cd easyubuntu
sudo python easyubuntu.py


Berehala leiho berri bat ikusiko duzu eta ea zeintzuk instalatu nahi dituzun galdetuko dizut. Nahi dituzunak aukeratu eta install sakatu

Zorionak ! Ubuntuk mundu globalizatu honetan pixka bat libreago izaten lagunduko dizu...

Ubuntu beti musutruk bananduko da eta edizio profesionaletan ez da gastu gehigarririk egongo. Gure lanaren onena guztion esku izatea nahi dugu.Ahalik eta pertsona gehienengana ailegatzeko asmotan Ubuntuk beti erabiliko ditu eskuragarritasun eta itzulpen erramintarik onenak, beti ere software librearen filosofiatik abiaturik. Ubuntu aldizka plazaratzen da. Sei hilabetero bertsio berria. Bertsio egonkorra erabiltzeko dago edota garapenean dagoen azkenengo bertsioa frogatu eta hobetzen laguntzeko aukera. Ubuntu kode irekiaren filosofiarekin bat dator eta mota honetako software honen garapenean oinarritzen ditu bere ahaleginak. Erabili, hobetu eta partekatzera anima zaitez!

Argazkiak eta informazioa eskuratzea etalortzea ahalbideratu didaten guztioiEskerrik asko !

Pitxis