View
225
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
7/28/2019 5. Ikasgaia - Estatuaren Adostasunaren Bidez Sortzen Diren Eskubide-obligazioak.
1/6
Eskubide-Obligazioak
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
39
Bosgarren Ikasgaia
Bosgarren ikasgai
honetan, estatuek
egindako deklarazio
eta egintzengatik
eratortzen diren
eskubideak eta
obligazioak aztertuko
ditugu.
7/28/2019 5. Ikasgaia - Estatuaren Adostasunaren Bidez Sortzen Diren Eskubide-obligazioak.
2/6
5. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
40
7/28/2019 5. Ikasgaia - Estatuaren Adostasunaren Bidez Sortzen Diren Eskubide-obligazioak.
3/6
Eskubide-Obligazioak
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
41
5. Ikasgaia: Estatuaren adostasunarenbidez sortzen diren eskubide-obligazioak.
NAZIOARTEKO ARAU ETA OBLIGAZIOAK SORTZEKO BIDEAK
Arauak sortzeko bideak honakoak izan daitezke
Bide tipikoak naziaorteko tratatuak eta ohituraz baliatuz sortzen dira arauak. Beraz, bi estatu
edo gehiagoren adostasunaz sortzen dira arauak. Bi estatuen arteko adostasuna denean, bien
arteko adostasun indibidualak konsensoan jartzean egiten da. Estatu asko parte hartu behar
dutenean, minimo bat galdatuko da.
Ohiturari dagokionez, estatu kopuru bat praktika jakin bat jarraitzerakoan sortzen joaten da.
Nazioarteko erakundeen ebazpenetan, erakunde bakoitzak erabakiko da zein den beharrezko
kontsensua.
Bide atipikoak aldebakarreko jokaerak dira, eta arauen oso eremu txikia hartzen dute,
gehienak bide tipikoetatik sortzen baitira. Hauen adibide, honakoak izan daitezke:
Obligaziozko zentzua duten aldebakarreko deklarazioak (egintza autonomoa) Estoppel-a: estatuek beren burua atzera botatzeko ezintasuna (egintza ez-autonomoa) Oniritzia: omisio batean oinarritzen den estoppel-aren antzeko gauza. Ekintza bat
burutzerakoan ez bada protestarik egiten, gerora ezingo da egin (egintza ez-
autonomoa)
Aipatutako hiru jokabide hauek, arau partikularrak sortuko dituzte. Goazen banan-banan
ikustera.
OBLIGAZIOZKO ZENTZUA DUTEN ALDEBAKARREKO DEKLARAZIOAK
Aurrekari historiko gisara NJAk kontzeptua 1974an saio nuklearren arazoaren finkapena
daukagu. (Frantzia- Australia eta Zeelanda Berriaren arteko gatazka froga nuklearren
inguruan).
Deklarazio hauen definizioa honakoa izango litzateke: Egitatezko edo zuzenbidezko egoera
zehatz baten aurrean, obligaziozko efektu juridikoak izateko helburuarekin, Estatu baten
ordezkariek egindako deklarazio publikoak.
Lehen aipatutako adibidean, epaiketa baino lehen Frantziak deklaratu zuen ez zituela frogak
berriro burutuko eta beraz, epaiketaren objektua desagertu zen, bere burua libreki eta inor
behartuta obligatu baitzuen.
Deklarazio hauek efektu juridikoak izateko, bederatzi ezaugarri behar dituzte izan:
Estatuaren adostasuna jarraitzen duen adierazpen publikoak izan behar ditu.
7/28/2019 5. Ikasgaia - Estatuaren Adostasunaren Bidez Sortzen Diren Eskubide-obligazioak.
4/6
5. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
42
Deklarazioaren helburua efektuak izatearena da, beraz obligazio hauek egin dituenEstatuaren gain sortzen dira.
Deklarazioaren objektua zilegi izan behar da. Ius cogens arauen aurkakoa ezin da izan;ezin dute euren burua behartu dagoeneko debekatuta dagoen jarrera bat ez
burutzera.
Etorkizunerako portaera zehatz bat ezartzen da. Zehaztugabea izango balitz, ezginateke egongo aipatutako lehen ezaugarriaren barne.
Deklarazioa hertsia izan behar da, Estatuaren subiranotasuna mugatuz. Adierazpena erabat libre eta autonomoa izen behar da. Adierazpena gai den ordezkari batek egin beharko du. Formaren aldetik, erabateko askatasuna, hau da idatziz edo ahoz egin daiteke,
Estatuaren borondatea argi eta garbi gelditzen den bitartean.
Egitatezko edo Zuzenbidezko arazo bati lotuta egon behar da. Estatua zerbait egiteraedo ez egitera obligatzen delarik.
Esan beharra dago, arau atipiko guztien atzetik dagoena, Estatuen fede ona dela. Izan ere,
Estatuak ez daude behartuta horrelako deklarazioak egitera eta beraz, fede onez bete beharko
dituzte. Ulertu behar da, aldi berean, gainontzeko estatuengan ere jarrera bat sustatzen duela:
gainontzeko estatuak, ahalmena izango dute deklarazioa egin duen estatuari, bere gain hartu
dituen obligazioak betearazteko.
Deklarazio guzti hauekin batera, obligazio juridiko berezi bat sortzen da. Izan ere, iturria
aldebakarrekoa da, baina gainontzeko estatu guztien aurrean obligazio bat sortzen baitute.
Frantziaren kasuan, Zelanda Berriak eta Australiak demanda tarteratu zuten, lurralde horietan
kalteak sumatzen zirelako Frantziaren erruz. Baina Frantziak, Nazioarteko Komunitate
guztiaren aurrean egin zuen deklarazioa eta beraz, guztiak egongo dira legitimatuta
erantzukizuna eskatzeko.
ETOPPEL-a ETA ONIRITZIA
Goazen orain aztertzera, Estoppel-a eta oniritzia. Izan ere, bi bide hauen bitartez, estatuen
isiltasunaren inguruan egingo dugu azterketa. Nazioarteko Kontuetan, isiltasuna gauza
desberdin ugari esan nahi dezake, egoeraren arabera.
Honekin lotuta, esan beharra dago estatuek interesak dituztela gainontzekoen jarrerari
dagokionez.
Estoppel-a eta oniritzia ulertu ahal izateko, hiru elementu hartu behar dira kontuan eta ulertu
beharra dago. Hona hemen hiru elementu horiek:
Egoera konkretu batean, estatu batek interesa duen edo ez. Honen arabera, isiltasunakondorioak izan ditzake.
Estatu horren jarrera fede onekoa den edo ez. Benetan hartzen duen jarrera bereborondatea islatzen duen edo ez.
Epea. Denbora epe bat egongo da jarrera bat hartzeko egoera konkretuen aurrean.Izan ere, kontutan hartu beharko da egoeraren arabera zein den egoerak eskatzen
7/28/2019 5. Ikasgaia - Estatuaren Adostasunaren Bidez Sortzen Diren Eskubide-obligazioak.
5/6
Eskubide-Obligazioak
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
43
duen denbora epea (Frantziako itsas - eremuaren adibidea).
Estoppela eta oniritzia common lawtradizioko bi instituzio dira.
Estoppelaren kasuan, Estatu batek egoera baten aurrean adostasuna ematen badu era
espresoan, obligazio bat sortzen da onartu duen estatuarentzat. Izan ere, ezin izango dahorren aurka jarri gerora, bere garaian onartu duela esan baitu. Beraz, kasu honetan jarrera
aktibo bat dagoela esan genezake, estatuak onarpen espreso bat egin duelako.
Oniritziaren kasuan, egoera beraren aurrean estatu batek hori ekiditeko protesta egin beharko
du. Hala ez bada, eta denboran zehar urtetara protesta egin badu, ulertu genezake lehen
aipatutako obligazio bera sortu dela, bere garaian protesta ez egiterakoan jarrera onartu duela
ulertzen baita. Estoppelaren kasuan ez bezala, oniritziaren kasuan ez dago jarrera aktiborik,
baina ondorio juridikoa bera izango da.
Bi instituzio hauek, hala eta guztiz ere, arazoak sortu izan dituzte. Izan ere, azken urteotan,
gatazka ugari egon dira honen eragina sufritu duten estatuen artean.
7/28/2019 5. Ikasgaia - Estatuaren Adostasunaren Bidez Sortzen Diren Eskubide-obligazioak.
6/6
5. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
44
Recommended