View
267
Download
6
Category
Preview:
DESCRIPTION
Lehenengo hiruhilabeteab txanelan landu dugun gaiaren inguruan egin ditugum ipuinak
Citation preview
PATXI, IKER ETA MIKEL ESPAZIOAN
Orain dela urte batzuk, Patxi, Mikel eta Iker anaiek unibertsora joan
behar zuten abenduaren 31n, Bilbotik. Aurreko egunean Patxiren
furgonetan gauzak sartu zituzten: traje espazialak, espazioko janaria
…etab. Abenduaren 31n Mikel jaiki zenean bi anaiak esnatu zituen eta
gogoratu zien arratsaldeko lauretan Bilbora joan behar zutela. Mikel
furgonetara joan zen dena prest zegoen ikusteko, baina furgoneta
arrankatzen hasi eta ez zuen arrankatzen, baina Mikel lasai zegoen bere
anai Iker mekanikoa bait zen. Mikelek bere anaiari esan eta berak begiratu
zuen furgoneta, baina alferrik. Iker eta Mikelek euren anaia Patxiri esan
zioten eta honek euren lehengusu Anderri eskatuko zion bere furgoneta.
Patxik Anderri deitu zion:
-Rin! Rin!
-Ander zure lehengusu naiz, zure furgoneta behar dut.-esan zion
Patxik.
-Bale, etorri zaitez nire etxera.
-Bale agur Ander.
Patxi bere lehengusuaren etxera abiatu zen bere aitaren motorrarekin.
Iritsi zenean furgoneta hartu eta motorra bertan utzi zuen. Etxera etorri
zenean ordubiak zirela konturatu zen eta Iker eta Mikel zain zeuden
bazkaltzeko.
Bazkaldu ondoren furgoneta batetik bestera trasteak eraman eta
Bilbora abiatu ziren. Autopistan auto-ilara zegoenez ez ziren lauretarako
Bilbora iritsi. Ikerrek espazio ontziko arduradunari deitu zion:
-Iker naiz Ataungo astronauta, auto-ilara batean gaude eta ezin gara
lauretarako iritsi.
-Orduan 5etara atzeratuko dut aireratzea.
-Bale, orduan 5ak arte, agur.
Iritsitakoan ordu erdi falta zen 5ak izateko, prestatu eta
espaziuntzian sartu ziren hiru anaiak. Espazioko gauza batzuk ikertzera
zihoazen. Minutu bat falta zela urduri zeuden hirurak, Patxi batez ere.
Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei, bost, lau, hiru, bi, bat, zero esan
zuenean arduradunak espaziuntzia espaziora abiatu zen. Espaziora hilabete
baterako zihoazenez urtarrilaren 31n itzuliko ziren. Bertan gauza asko
ikertu zituzten eta hurrengo hilabeteko azken egunean itzuli ziren Bilbora.
Hiru anaien aitak opari bana egin zien, Patxiri furgoneta berria, Ikerri
mekaniko tailer bat eta Mikeli moto bat. Hurrengo eguna berezia zen hiru
anaientzat, bazkari handi bat zuten lagun eta familiarekin. Patxi, Iker eta
aita, Bilbotik furgonetan joan ziren etxera eta Mikel moto berrian. Egun
hartan telebistako albistegian atera ziren, Mikel, Patxi eta Iker. Etxean
afaldu eta ohera joan ziren, hiru anaiak nekatuta bait zeuden. Hurrengo
egunean berandu jaiki ziren. Ordubietan bazkaltzera joan ziren, hiru anaiak
eta aita, lagun eta familiakoekin. Jatetxea Donostian zegoen baina nagusia
Ataundarra zen Mikel, Iker eta Patxiren aitaren lehengusu bat zen.
Bazkaltzean asko jan zuten denek. Bazkari bukaeran Patxiren telefonoak jo
zuen.
- Rin! rin!
- Nor da?
- Patxi, hurrengo urtean joango al zara zure anaiekin espaziora?
- Bai horixe ni joango naiz.- esan zuen Patxik.
Patxik anaiei galdetu eta eurek ere baietz esan zuten.
- Zure anaiak ere joango al dira zurekin?
- Niri baietz esan didate.
- Bale eskerrik asko Patxi.
Horrela joan ziren Patxi, Mikel eta Iker hurrengo urtean berriz espaziora.
MARTEKO ATAKEA
Bazen behin Logan izenako mutil bat, soldatua zen eta oso trebea
zen. Egun batean zeruan Marte ikusten zen, oso polita zen. Baina Marte
gerturatu eta gerturatu egiten zen. Bat batean espaziuntzi bat piztu egin
zen, laborategian zegoena. Logan harrituta zegoen..
Soldatu batzuk beste leku batera eraman behar zuten. Espaziuntziak
argiak egiten zituen eta bat batean espaziuntziko pantalla batean
Marzianoak azaldu ziren. Esan zuten:
-Lur planeta suntxituko dugu!
-Ez dizuegu utziko!- esan du Loganek beste soldaduekin batera.
Denak metrailetak eta arma batzuk hartu ,gudarako trajeak jantzi eta
gudarako prestatzen hasi ginen. Orduak pasa eta pasa egiten ziren, baina
Marzianoak ez ziren oraindik prestatuta etorri. Gaua zen eta ilargiaren
argiarekin espasiuntziak ikusten hasi ziren. “Ate” batetik geroz eta geihago
ikusten ziren. Zeruan soldatu batzuk beldurtuta zueden, baina Loganek
esan zien:
-Ez egon beldurtuta,”atea” suntsitu eta irabaziko dugu!
-Baina nola suntsituko dugu “atea” Logan?
-Ez dakit,ba.
Logan eta soldaduak beraien tanketan eta haien hegazkinetan sartu
eta guda hasi ziren soldaduak eta Marzianoak . Bi planetetako jendea,
etxeak, animaliak, eta abar suntsitu ziren.
Azkenean Marzianoek esan zuten espasiuntziko pantailan lagunak
izan nahi zutela.
-Lagunak izan nahi dutela?
Loganek eta Marzianoak hitz egin zuten:
-Gure plantan lagunak izan, esaten da lurra suntsitu.
-Bai horixe da, Logan.
Bi planetan artean ondo konpontzen dira orain. Lurrak Marteri
lagundu egiten dio gudan suntsitako guztia konpontzen eta Martek Lurrari
ere bai. Marzianoek lurtarrei erakusten diete Marzianoz hitz egiten, eta
lurtarrek Marzianoei lurretarrez . Galaxian guda egoten bada Marte lurrekin
batera joaten da gudara. Inor ez da inoiz ausartuko haien kontra guda bat
eginten. Gaiztoek ikusten dituztenean segituan joaten dira kartzelara.
Hortik aurrera Lurra eta Marte oso ondo moldatzen dira batera. Lurtarrrek
zerua begiratzen dutenean, hortxe egoten da Marte, gorri gorri.
ESPAZIOAN GALDUTA
Orain dela urte asko, injineru talde bat espaziuntzi bat egiten hasi
ziren, espazioa aztertzera joateko. Euskal herriko ingeniero taldea zen
Unai, Josu, Unax, Eneko, Kepa eta Ikerrek osatutakoa. Espaziuntzia egiten
orain dela berrogeita hamar urte edo hasi ziren. Egiten hasi ziren egunean
lan asko aurreratu zuten, eta esan zuen Unaxek:
-Lehen eguna beti gogorrena!!
Handik aste batera azken gehigarriak jartzen ari zirela Ikerrek
espaziuntzia martxan jartzeko botoiari eman zion, eta esan zuen Unaik:
-Ze boto zapaldu duzu?-eta Ikerrek erantzun:
-Martxan jartzekoa!!
Josu, Eneko, Unax eta Kepa gertatutakoa sinetsi ezinik gelditu ziren.
Espaziuntzia Martera joan zen lehendabizi, planeta gorrira. Bertan munstro
batzuk ikusi zituzten eta beldurtuta Lurraren bila hasi ziren, baina galdu
egin ziren. Ikerrek galdetu zion Unairi:
-GPSrik ba al dago espaziuntzi honetan?
-Bai hor azpian dago.
Iker oso urduri zegoen ez zekielako GPSak funtzionatzen zuen. Eta
Unaik galdetu zion:
-Funtzionatzen al du?
-Bai, funtzionatzen du!!-biak oso pozik jarri ziren.
-Lurretik zenbat metrotara gaude Unai?
-Ez asko, baina oraindik ez dut ikusten.-Baina orduan GPSak ez zuen
markatzen non zeuden.
-Unai GPSa hondatu egin da.
-Horrek esan nahi du oraindik ere galduta gaudela.
Handik egun batzuetara zerbait beltza ikusi zuen Ikerrek eta galdetu
zuen:
-Ba al dakizu zer den hor aurrean dugun gauza beltz hori?
-Uste dut zulo beltz bat dela,kontuz ibili beharko dugu bertan sartu
gabe.
Astronauten jana jaten hari zirela konturatu ziren zulo beltzean sartu
zirela. Unaik esan zion:
-Iker, zulo beltzean sartu gara.
-Lasai Unai, sarrera baldin badu irteera ere edukiko du.
-Bai, irteera edukiko du baina auskalo non aterako garen, seguruenik
beste galaxiaren batean.
Handik egun batzuetara galaxi ezezagun batean azaldu ziren.
-Iker planeta baten bila hasiko al gara?-
-Hasi beharko dugu, janari gutxi dugu eta.
Hori esan ondoren planeta bat bilatzera abiatu ziren, itxaropen
handiarekin. Bat-batean planeta bat ikusi zuen Ikerrek eta esan zion
Unairi:
-Unai!!, Unai!! Etorri hona azkar, lurraren itxurako planeta bat
aurkitu dut!!-
-Zein esaten duzu, hor aurrean dagoen hura?-eta Ikerrek
-Bai aurreko hori.
Biak oso pozik jarri ziren eta ahalik eta lasterren joan ziren.
Pixkanaka planetara gerturatzen ari zirenean espaziuntzia matxuratzen hasi
zitzaien. Ezbehar handia izan zuten, baina motorrak ez zuen matxura
handirik izan eta aurrera jarraitu ahal izan zuten. Bi ordu pasa ondoren
moto lasterketako pista batean lurreratu ziren eta esan zuen Ikerrek:
-Unai, hau moto lasterketako pista bat da!!
Suerte handia izan zuten pistako bidearen ondoan lurreratu zirelako.
Ikusle guztiak harrituta gelditu ziren espaziuntzia lasterketako pistan ikusi
zutenean. Bertako mekanikoek bazekiten zerbait espaziuntzien inguruan,
eta esan zion mekaniko batek Unairi:
-Nik badakit zerbait espaziuntzien inguruan, nahi baduzue lagunduko
dizuet espaziuntzia konpontzen.
-Eskertuko genizuke.
Ahalik eta azkarren hasi ziren espaziontzia konpontzen. Egun horiek
norbaiten etxean pasa behar zituzten eta mekanikoek bere etxea eskaini
zien Unai eta Ikerri. Espaziuntzia konpondutakoan etxera abiatu ziren.
Ikerrek esan zion Unairi:
-Zulo beltzetik pasata galaxi honetara heldu baldin bagara, berriro
zulo beltzetik pasa beharko gara gure galaxian ateratzeko.
Handik egun batera zulo beltzean sartu ziren eta gure galaxian azaldu ziren
Ikerrek esan bezala. Zorionez Lurraren inguruko zulo beltzean atera ziren.
Aste bat pasa ondoren beraiek bizi ziren, hirira iritsi ziren, Donostiara.
Beraien familiak oso pozik jarri ziren Unai eta Iker ikusitakoan, baita Kepa,
Eneko, Unax eta Josu ere. Handik aurrera oso pozik bizi izan ziren.
UNIBERTSOA
Egun batean ba ziren bi mutiko, Peio ta Ander
eta unibertsoa gustatzen zitzaien. Peio eta Anderren aitak
diru asko zutenez e plan bat pentsatu zuten; planetetan
gauzak egitea. Aitari gustatu zitzaion ideia. Lehenengo
planetan, Neptunon, eski pistak egiten hasi ziren eta jende
asko joaten zen. Geihenak extralurtarra ziren, batzuetan
beraien indarrekin meteoritoak botatzen zituzten eta
ilargia eta eguzkia harrituta geratzen ziren.
Bigarren planetan kotxe karrerak egiten zituzten,
Saturnon, sarrera merkek zauden.
Hirugarren planetan, Jupiterren, futbol zelaia zegoen
unibertsoko, liga eta partidu bereziak egiten ziren.
Laugarren planetan Uranon, uretako txapelketa
garrantzitsuak.
Bostgarren planetan, Marten arazo bat zegoen:
-Peio planeta honetan ezin da pelotan jolastu.
-Zergaitik ezin da jolastu Ander?
-Marten lurra beroa dago eta gainera begietan
mina ematen du.
-Zer egin dezakegu planeta hontan?.- Galdetu
zuen Peiok.
Peio pentsaten jarri zen, hortik minutu gutxira esan
zuen:
-Itsasotik martera tubo azkar bat jarri behar dugu bero
pixka bat kentzeko.
-Bai, oso ondo gainera plataforma batzuk jarriko
ditugu, eta beraien gainean frontoia.
Pentsatutako guztia egin ondoren pelota txapelketak
hasi ziren. Bai jokari eta baita ere jendeak oso gustora
ikusi zituzten txapelketak.
Hurrengo planeta Artizarra izan zen. Han jolas-parke
bat eraiki zuten: toboganak, noriak,` montaña rusa´, ohe
elastikoak, autokotxeak, tiropitxon, txiki park… etba, jarri
zituzten. Artizarra izan zen estralurtarren umeen planeta.
Azkenekoa Lurra, Aitor eta Peiok planetako
estralurtarrei ibilaldiak antolatzea pentsatu zuten:
Niagarako ur-jauzietara, Txinako harresia, Big Ben,
Matxu Pitxu, Niloko piramideak, Abu Simbel, Eifel
Dorrea, Moskuko “Plaza Gorria”, Pisako Dorrea, Mallorka
eta Menorkako hondartzak, Bilboko Guggenheim, San
Ferminak, Donostia e,a.
Peio eta Ander dena bukatutakon oso gustora zeuden
beraien ametsa lortu zutelako. Jarraipen asko izan zuten
extralurtarren partetik. Beraien gurasoak diru asko lortu
zuten. Horren bidez extralurtarrak Lurra askoz hobe
ezagutu zuten.
Hala bazan eta ez bazan atera dadila kalabaza San
Martingo plazan.
JACK MARTERA DOA Bazen behin Jack izeneko gizon bat. Jack gizon altua eta indartsua zen eta oso arrisku zalea. NASA-k 3 pertsona bidali nahi zituen Martera. Jack–ek New Jersey–tik Washington-era bidaiatu zuen probak ondo egin eta Martera joateko. Jack espaziora doa Jake eta Willy-rekin . Jake Idahokoa zen baketsua baina bazekien ondo erreakzionatzen larrialdietan. Willy pilotua zen eta Jack baino arrisku zaleagoa. Bidaiari ekin zioten eta lehenengo hilabetea gogor samarra izan zen, espaziuntzian baratze bat zegoen eta konplikatua zen lana egitea grabitaterik gabe, ez pentsa erreza zenik .Lehenengo hiru edo lau asteak zaila egin zitzaizkien denei. Lehenengo hilabetetik aurrera geroz eta errazagoa egiten zitzaien. Bigarren hilabete bukaera aldera kometa erraldoi bat pasa zitzaien ondotik. Ilargia pasa zuten eta ez zen ezer berezirik pasa. Bosgarren hilabeteko azkeneko astean Martera iritsi ziren. Willy eta Jack-ek lurrera salto egin zuten eta aztarna pilo bat hartu zituzten gero bost egun pasa zituzten Marteko leku batzuk ezagutzeko eta ikusi zuten ez zegoela bizirik Marten. Bueno baina Martera ailegatzea asko da gizakiarentzat. Bueltako lehenengo hilabetea pixka bat zaila egin zitzaien. Bigarren hilabetean erreaktorea hondatu zitzaien baina Willyk atera eta ikusi zuen meteorito txiki batzuk zeudela erreaktorean sartuta. Willyk aztertzeko bi hartu zituen eta besteak espazioan zehar bidali zituen. Gero Willy barrura sartu zen eta Jack eta Jake-ek besarkatu egin zuten.
Horrelako sustoa hartuta ia bihotzekoak eman zien hirurei. Laugarren hilabetean meteorito talde baten erdi-erditik joan ziren baina Willyk bere gidatzeko trebeziaz salbatu egin zituen. Bosgarren hilabetean bueltakoan gauza asko ikusi zituzten: konstelazioak. Planetak: Jupiter, Saturno, Neptuno, Urano, Artizarra eta Merkurio. Seigarren hilabetearen hasieran bidaia amaitu zuten. Ikaragarri famatuak egin ziren mundu mailan prentsan, telebista kate guztietan... atera ziren. Horren ondorioz domina pilo bat eman zizkieten hirurei. Baina dominarik bereziena estatu guztien artean eman zieten eta presidente guztiak joan ziren: Obama, Rajoy... urrez eta diamantez egin zegoen. Eta hauek izan ziren Martera joan ziren lehenengo gizonak. Oraindik Willyk hartutako bi meteoritoak falta ziren, astronomo batzuei erakutsi zizkieten eta esan zioten mota berri bat zela eta beste domina bat eman zioten.
UNAI ETA BERE LAGUNEN
ABENTURAK
Bazen behin Unai izeneko mutil bat, bere ametsa espaziora joatea
zen. Eskolan unibertsoaren gaiarekin zebiltzan eta nola asko gustatzen
zitzaionez zortzi eta erdietarako han egoten zen. Bere lagunak esaten zion:
- Zertan ari zara hain goiz hemen?
- Gaur aurrena txanela daukagu eta espazioari buruzko gaia dugu.
- Bale, bale!!
Eskolan sartutakoan esan zien andereñoak:
- Bihar espaziora joango gara.
- Nolaaaaaa?- esan zuten denek batera.
- Ez dakizue ezer??
- Ez!!
- Mundua oxigenorik gabe gelditzen ari da eta denok espaziora
goaz bizitzera.
- Iujuuu!!- hasi ziren denak builaka eta saltoka.
- A bai eta ilargian biziko gara, Marten pelota partidak, Jupiterren
futbol estadioak, Neptunon eski pistak eta Artizarren pistinak eta
hondartza.
- Iujuuu!!- hasi ziren berriro ere saltona eta builaka.
- Hurrengo egunean espaziora joan ziren milioika espaziontzi.
Beraiek heltzerako dena eraikita zegoen eta familia bakoitzari etxe
bana eman zien. Dena desberdina zen, janaria edariak.. etab. Ez zegoen
eskolarik eta lokal batean ematen zituzten klaseak. Planetak herri
desberdinak ziren eta gu Jupiterren bizi ginen. Unairi ez zitzaion asko
gustatu eta esan zuen:
- Joooo!!! Nik Marten bizi nahi nuen.- kexatu zen.
Egun batean eskolara joan eta andereñoarekin unibertsoa ezagutzera
joan ziren eta izar bat ezagutu zuen Unaik.
- Kaixo, nola duzu izena?- galdetu zion Unaik.
- Nik Juan dut izena eta zuk?
- Unai dut izena.
- Zertan hari zara hemen Juan??- galdetu zion Unaik.
- Etxetik alde egin dut eta galduta nago.
- Lagunduko dizut etxera itzultzen.
- Guk ere bai- esan zuten denak batera.
- Bale!!
Etxerako bidean zihoazela euria hasi zen eta zuhaitzaren azpian egin
zuten lo. Hurrengo egunean pentsatu zuten hobe izango zela Unaien etxera
joatea. Bertan sartutakoan Juan harrituta geratu zen ikusi zuen etxearekin,
hauxe zegoen etxean: 8 logela, sukalde 1, 2 komun, terraza, sala eta
pistina.Gauean terrazako teleskopiotik begira aritu ziren.
- Begira hor Marte dago eta han Saturno.
- A bai!! esan zuten denek.
- Eta hor bi izar daude.
- Horiek nire gurasoak dira, esan zuen Juanek.
Espaziuntzia hartu eta Juanen gurasoen bila joan ziren baina
espaziuntzi istripua zegoen eta bi ordu egon ziren zain.Juanen
gurasoengana iritsitakoan esan zuen:
- Aita, ama, barkatu egindakoagatik.
- Bai barkatzen dizugu.
Etxera itzulitakoan Juanen gurasoek eskerrak eman zizkioten Unairi
egindako guztiagatik.Hortik 10 urtera berriro ere oxigenoa bueltatu zen
Lurrera eta Unai eta bere lagunak Lurrera bueltatu ziren. I zarra eta Unai
tarteka ikusten ziren eta den denak poz-pozik bizi izan ziren. Bizi izan zuen
esperientziari esker Unaik astronauta izateko ikasketak egin
zituen.Ameriketara joan zen ikastera.
LURRETIK SATURNORA
Baziren hiru pertsona, Nerea, Iker eta Aritz. Hirurak ondoan
bizi ziren eta etxera zihoazela ate arraro bat ikusi zuten eta
Ikerrek esaten zien:
- Sartuko al gara?
- Bale – esaten du Nereak.
- Baina, zeinek irekiko du atea? –dio Aritzek beldurturik.
- Nik, nik irekiko dut atea. – Ikerrek.
Atea ireki zuen eta gauza borobil bat ikusi zuten
eraztunarekin, eta izar pila bat. Nereak esan zuen pentsakor:
- Gauza borobil bat… eraztunarekin… eta izar pila bat…
badakit nora eramango gaituen, espaziora eta hori Saturno izango
da.
- Sartuko al gara? – dio Aritzek.
- Bale. – Ikerrek.
Saturnon etxe eta estralurtar pila bat ikusi zituzten. Bertara
joateko atean sartu ziren, ate ondoan Pitxi eta Potxi zeuden eta
denek batera garrasi egin zuten.
-Aaaaaaaaah!
Pitxi eta Potxi estralurtarrak ziren eta ate magikoa probatzen
ari ziren. Nerea, Iker eta Aritz atetik pasatu zirenean atea izorratu
egin zen. Baina Potxik hain buru handia zuenez, ideia bat eduki
zuen, Pitxik berriz buru txikia zuen eta hainbeste pentsatzean
nekatu egiten zen eta lotara joan zen. Atea ezin zen konpondu eta
beste bat egin behar izan zuten.
- Zenbat denbora behar duzue beste bat egiteko? – dio
Nereak.
- Ba bi aste edo pixka bat gehiago, baina ez asko.
- Ez dela asko? Pila bat da eta. Eta guk non egingo dugu lo?
– dio Aritzek
- Ba…ba... badakit, gure magia erabiliz etxe bat eraikiko
dugu. – Potxik
- Baina zenbat denbora behar duzue? – Ikerrek.
- Ba orain hasita bihar eguerdian bukatuko dugu. – Dio
Potxik pentsakor.
- Hainbeste denbora! Magia erabili behar duzue eta. –
Aritzek.
- Bai baina…- Potxik.
- Orduan gaur non egingo dugu lo? – Nereak.
- Ba gure etxean, lau ohe ditugu.
- Baina gu bost gara. – Aritzek.
- Ba Pitxik eta nik batera egingo dugu lo.
Lotara joan ziren eta langile batzuk etxea egiten ari ziren
eta beste batzuk atea. Esnatu zirenean etxea bukatuta zegoen eta
atea bukatzeko gutxi falta zen. Etxean altzariak jarri zituzten eta
janaria erostera joan ziren. Bueltatu zirenerako atea bukatua
zuten, hala ere bazkaltzen geratu ziren. Bapo geratu ziren eta
siesta egitera joan ziren oheak estreinatzeko. Esnatu zirenean
bostak ziren eta agurtu eta atean pasatu ziren. Etxera iritsi
zirenean gurasoek ez zituzten ikusten, ezta entzuten ere eta
betirako horrela geratu ziren.
* Eguzkiaren logura*
-------------------------
Orain dela urte asko, unibertsoko zientzilariek esaten
zuten mundua egun batean bukatuko zela beste gauza
guztiak bezala, eta nik esan nuen:
- Nola liteke hori?
Niri beti esan didate kutsadura asko dagoelako dela
eta lurra zaindu egin behar dela, era honetan, lurra
garbiago egoteko eta animali guztiak ondo egoteko.
Ura kutsatu ez gero, arrain denak hilko dira eta ur
hori lurruntzean euria kutsatuta eroriko da eta landare eta
animaliak hilko ditu, horregatik garbi eduki behar da
mundua, hori esan didate beti.
Orain berriz eguzkia nekatu egin dela eta logura du
eta lo hartzen badu denak hil egingo garela.
Nahastuta nago eta pentsatzen dut:
- Nola liteke hori?
Garai batean, orain dela milaka urte, mundua dena
ura omen zen eta gero eguzkiak berotzen zuenez,
pixkanaka pixkanaka lurra eta mendiak atera omen ziren
eta gero arnasa hartzen dugun animali eta arrainak ere bai.
Eguzkiaren beroak bizirik mantentzen gaitu, baina
eguzkiak lo hartzen badu hil egingo gara.
- Eta nola?
Ba mundua argirik gabe geldituko omen da eta hoztu
egingo omen du, bueno izoztu eta animali eta arrainak hil
egingo dira eta landareak izoztu,
Hauxe da eromena!!!
- Eta nola esnatu behar dugu eguzkia?
Nik ez dakit oraindik baina zerbait pentsatzen hasi
beharko dugu, eguzkia urte askotan esna egon dadin. Nik
asko bizi nahi dut eta eguzkiak lo hartu ez dezan zerbait
egin beharko dugu.
- Zer egingo dugu?
Izar asko omen daude zeruan, eta igual bakarren bat
inguratuko zaigu eta argia eta beroa izango dugu, bestela
zerbait asmatuko dugu argia edukitzeko eta eguzkiari
pixka batean lo egiten utziko diogu deskantsa dezan.
Orain teknologian ere aurreratuak gaude eta ez dakit
baina ziur aski norbaitek zerbait asmatuko du.
Nik askotan pentsatu oi dut:
Hor goian ilargi bat dugu gauez argia ematen diguna,
ezin ote liteke jarri sateliteren bat egunez behar dugun
argia emateko?
Nik uste dut baietz eta ez garela argirik gabe
geldituko inoiz.
Beraz beste zerbait gertatu beharko da gure lur eder
hau puskatzeko eta hori hola bada ziur aski gure erruz
izango da.
Horregatik nik esaten dut beti gure ingurua zaindu
egin behar dela.
- Lagunok zaindu lurra denok ondo bizi gaitezen, hori
da egunero egin behar den gauzarik garrantzitsuenetariko
bat eta.
Hori esaten dute nire aiton amonek ere eta nik ere
arrazoi guztia ematen diet.
Zerbaitegatik esango dute.
Recommended