View
8
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
AGUR
RA JAIbatzordeaZekendixon gordeta
gure Alarabi
Jaixetan bajatzeko
pozik ta kantari
Alaitxasun girue
Danontzat opari.
Zure zain gazan/k danok
ta etorri hadi!
PREG
OIA ZERUTXU
dantzataldea“Arratsalde on markina-xemeindarroi eta Markina-Xemeinera jaien hasiera ospatzera etorri zarien guztiori.
Aurten be Zerutxu Dantza Taldeari emon deuskue jaien hasierako pregoia egiteko aukerea, beraz, eskerrik asko udaletxiari ohore hau emotiagaitxik, guretzat berezia dan urte honetan, Zerutxuren 50. urteurrena bete dogulako aurten.
Hemendik, udaletxeko balkoitik, gure desiorik onenak opa nahi deutsueguz danori, jaiok ezin hobeto pasa deizuezan eta jai giroan disfruta eta parte hartu deizuen aukera dozuen ekintza guztietan.
Aipamen berezia gaur errezoi bat ala besteagaitxik gugaz egon ezin daben markinar guztientzat, besarkada handia eurentzako:
Eta aurreko pregoiko leloak oso garrantzitsuak dirala uste dogunez, hor daukazuez barriro:
Ondo ondo pasa, baina pasa barik!
Hemen eta mundu guztian EZETZA, EZETZA DA!”
XEM
EING
O GA
UA
XEMEIN ABESBATZAK 40 urteZERUTXU dantza taldeak 50ABARKA antzerki taldeak 10Xemein abesbatzaren sorreraren 40. urteurrena ospatzen dugun honetan, IV. XEMEINGO GAUA kontzertu ikus-entzunezkoa ospatu nahi dugu eszenatoki berri batean. Markina-Xemeingo Zelaian, hain zuzen ere.
Berrikuntza ugarirekin, formatu berri batean, honako talde hauekin batera arituko gara lanean Xemein Abesbatzakook: Xemeingo Gazte Ahots Abesbatza, Zerutxu Dantza Taldea, Markina-Xemeingo Bertso Eskola, Mutrikuko Udal Banda, Zeanuriko Abesbatza eta Abarka Antzerki Taldea.
Aurtengoan, pelikuletako soinu bandetan oinarritutako gidoia izango dugu ardatz eta sorpresa ugari ikusi eta entzuteko aukera eskeiniko dugu.
Etorri eta gozatu!
XEMEIN ABESBATZAXemein Abesbatza 1976. urtean sortu zen, Jose Luis Lauzirika, zuzendari fundatzaile izan zuelarik.
Ordutik ona, hainbat zuzendari izan ditu elkarteak eta gaur egun Mila Milikuaren gidaritzapean aritzen gara kantari, taldea osatzen dugun 45 abeslariak.
Urte luze hauetan, ekitaldi ugari zein bereziak antolatu ditugu, esaterako Hiru Harri kontzertuak, Benito Lertxundiren “Zergatik utzi kantatzeari” abestiaren grabaketan parte hartzea, Xemeingo Gauak,…
Herriko kaleak alaitzen aritzen gara, txikiteo musikaletan, Santa ageda bezpera kantuz ospatzen dugu, Karmen jaietako meza nagusia eta baita Domu Santu eguneko meza nagusia ere abesten ditugu. Eta honetaz gain, Gabonetan ere kontzertu berezia eskeintzen diegu bazkideei.
Kantuz eta umorez hazi nahi dugu, horretarako lan egiten dugu.
ABARKA ANTZERKI TALDEAUhagonek antolatutako antzerki ikastaro batetik jaio zen Abarka Antzerki Taldea, 2006. urtean. Iñigo Ibarra (Ander Lipus) zen ikastaroko irakaslea eta galdera bat egin zigun: antzerki talde bat sortzeko aukerarik ikusten duzue Markina-Xemeinen? Bitan pentsatu gabe eutsi genion erronkari eta ordutik hona antzerkiaz gozatzen jardun dugu. Hainbat dira Ander Lipusen zuzendaritzapean egin ditugun antzezlanak: Sudur gorrien matxinada, Topa Berakatz Zopa, Biba zorrixen izurritie, Maskar ikuskizuna... Eta hainbat dira herrian egin ditugun ikuskizunak, herrian antzerkizaletasuna sustatu asmoz. 10 urte geroago, batzuk joan eta beste batzuk etorri, taldeak antzerkiaz ikasi eta gozatzen jarraitzen du. Antzerkiaren bidez gure ideiak adierazi, mundua ikusi eta ulertzeko moduak plazaratu, eta publikoarengana iritsi nahi dugu, publikorik gabe ez dagoelako antzerkirik. Horixe dugu asmo, eta horixe dugu amets, antzerkia maite dugulako!!!
GIRO
TZEN
ANDRABANDA FEMINISTA FEMINISMOA KALEETAN!Izenak adierazten duen moduan, Andrabanda emakumez osaturiko talde feminista aktiboa da. Ondarroan sortu zen 2011n, Jabekuntza Eskolaren barruan. 2016. urtean Markina-Xemeingo Parekidetasun batzordeak antolatuta Ondarruko taldekideek ikastaroa eman zuten, eta orain, Markina-Xemeingo emakumeak ere Andrabandakoak dira. Dagoeneko, eskualdeko, Euskal Herriko eta espainiar estatuko hainbat herritan ekimenak egin ditugu gainerako emakume bandekin batera.
Andrabanda Feministaren helburua, perkusioaren eta ahotsaren bitartez, emakumeon jabekuntza sustatzea da. Eta zelan ez, jaietan ere emakumeok bistaratzea, kaleak geureganatzea, eremu publikoa geure egitea gurea ere badelako. Zer aldarrikatu asko dugulako oraindik, feminismoa lagun dugula, errealitateari betaurreko morez begiratzen diogu.
Beraz, jai parekideak nahi ditugu, denok ondo pasatzekoak, disfrutatzekoak, parte hartzaileak eta eraso matxistarik gabekoak!
JAIETAN ERE ERASO MATXISTARIK EZ!
GORA EMAKUMEON BORROKA!
TTIK
-TTA
K ZESTA PUNTAREN lagunak“Markina-Xemeinek eta zesta puntak elkarrekin ibilitako bideari jarraikortasuna emoteko eta bien ala bien artean zabaldutako zubi sendoak are indartsuagoak egiteko asmoz, Zesta Puntaren Lagunak taldea sortu genuen 2015eko udazkenean. Talde heterogeneoa gara (puntista ohiak, zaletuak, ikerlariak, zesta punta eskolako kideak, udal ordezkariak, ondare kudeatzaileak, etab.) eta, nola ez, irekia; izen be, gure taldearen helburu eta lan ildoekin bat egiten daben norbanako zein elkarte guztiak ongi etorriak izango dira. Beste era batera esanda, gure herrian ez ezik, mundu osoko txoko askotan zehar zabaldu eta ezagutu den pilota modalitate hori balorean jartzeko, sustatzeko eta dagokion ondare material zein inmateriala berreskuratzeko lanean dihardugu eta behar horretan lagundu gura gaituen edozein esku zabalik hartuko dugu.
Plazara begirako lehen ekintza iazko abenduan ospatu genuen, hain zuzen be, Jokin Arbe eta Jon Zabala markina-xemeindar puntista gazteak AEBetara profesional mailan jokatzera zihoazela probestuz. Aipatutako bi puntista horiei eskainitako agur jaialdia guztiz arrakastatsua izan zan eta herritar zein zaletuen erantzun apartak frontoia goraino betetzea lortzeaz gain, Zesta Puntaren Lagunak proiektua hauspotu eban. Aurtengo udaberrian, Jai Alai Blues dokumentalaren bi emanaldi antolatu genituen (uztailaren 9an izango da hirugarren eta azken emanaldia) eta, gainera, pasa dan maiatzean jendarteratu genuen lez, zesta puntari loturiko dokumentuak (argazkiak, programak, kartelak eta bestelakoak) digitalizatzea, artxibatzea eta kontsultatzea ahalbidetuko dauan plataforma birtuala eraikitzen hasi gara. Paraleloki, kirol horren historiaren parte diran norbanakoen testigantzak batzen gabiltza. Datorren udazkenari begira be baditugu zenbait proiektu eta ekintza eskuartean, baina momentuz ezin geinke ezer gehiagorik esan; Halandabe, adi ibili, laster izango baitituzue albiste barri gehiago.”
ARGAZKIENTXOKOA
Koloreztatu nazazu!ALARABI
Uztailak 8, barikua22:30 XEMEINGO GAUA zelaian
Mutrikuko banda, Zerutxu, Bertso Eskola, Gazte Ahots Abesbatza, Xemein Abesbatza, Zeanuriko korua…
Uztailak 9, zapatuaXVIII. ATLETISMO EGUNA
17:00 - 19:00 GAZTEEN LASTERKETAK zelaian
19:00 KROSS NAGUSIA (7,8km)
Ibilbidea (2 bider): Zelaiari bira · San Agustin kalea Xemeingo eliza · Lea Artibai ikastetxea · Arretxinaga Barroetako zubi barria · Bekobenta · Kiroldegia Goikoportala · Zelaia · Helmuga
Izen ematea: Bertan egunean dohainik zelaianGoizean: 11:00etatik13:00etaraArratsaldean: 15:00etatik norbere lasterketa hasi baino ordu erdi aurretik
19:00 ZESTA PUNTA PARTIDAK:
Afizionatuen xisterako pilota partida (kadete-junior-senior) streaming bidez emongo da…
22:30 JAI ALAI BLUES dokumentalaren proiekzioaUhagon kanpoan
Uztailak 10, domekaJUBILATUEN JAIA
12:30 MEZA Karmengo elizan
12:30 JUBILATUEN BAZKARIA Bauskainen
erromeria KALAPITXI taldearekin
Uztailak 14, eguena16:30 GAZTETXO MAILAKO TXIRRINDULARI LASTERKETA
Ibilbidea: Markina-Xemein – Berriatua – Ondarroa Lekeitio – Oleta – Milloigane – Markina-Xemein (43 km)
22:00 EMEKI KORALA Karmengo elizan.Hainbat musikarirekin gozatzeko kontzertua
Zuzendaria: Yolanda Loira Mugartegi
KARMENJAIAK2016
BADA
TOR
ALAR
ABI!!
! Uztailak 15, barikua18:00 ALARABIren JAITSIERA, Xemeindik udaletxe aurrera.
18:15 JAIEN HASIERAKO TXUPINAZOA, Goikoportalean.
ALARABI aurkeztu ondoren, pregoia irakurri balkoitik eta ondoren TXUPINA botako du ZERUTXU dantza taldeak (bere 50. urteurrenean),
ondoren KUADRILLEN KALEJIRA BIZIKLETAZ ANDRABANDA perkusio taldeak girotuta
ondoren TXISTULARI, BURUHANDI ETA ERRALDOIEN kalejira
21:00 DANBORRADA
23:00 KONTZERTUAK zelaian
HIBAKUSHA
GATILLAZO
MCONAK
KARM
EN E
GUNA
Uztailak 16, zapatua09:30 TXISTULARIEN KALEJIRA
11:00 XEMEIN ABESBATZAK abestutako MEZA Karmengo elizan
Hilarion Eslavaren meza: Kirie, Gloria, Sanctus, Agnus DeiSarreran: Ama maite Maria (“sinisten dot” estrofa)Ofertorioan: Agur Maria (Peñafloridarena)Aita Gurea: (Madinarena)Jaunartzean: Lehenengo kanta popularra eta gero Panis AngelicusAmaieran: Karmengo Ama (J.D. Ugartetxearena)
12:30 AURRESKUA Goikoportalean
13:00 DEBAKO BANDAren KALEJIRA, eta KONTZERTUA Arkupe aurrean
13:30 MARKINA-XEMEINGO MUSIKA ESKOLA eta ALARABIren kalejira
18:00 HERRI KIROLAK zelaian:
Aizkolariak:
Bizkaia (AITZOL ATUTXA eta XABIER ZALDUA)vs
Gipuzkoa (UGAITZ ETA ARATZ MUGERZA ANAIAK)
Ingudean, trontzan eta txinga-eroaten:
KARMELE GISASOLA
Haizkoran, ingudean eta trontzan:
IRATI AZTONDOA
Harrijasotzen:INAXIO PERURENA
Iparraldeko jokoak (lastoa jaso-ingude-lastoa bota):
JOSE MARTIN BUSTINZA, JON LOIOLA eta JON LAPAZARAN
Sokatira:
MUTRIKU SOKATIRA TALDEAONDARRU SOKATIRA TALDEA
ARRIGORRIAGA SOKATIRA TALDEA
...
KARM
EN E
GUNA
...
18:00 KALE ANTZERKIA: GANSO (Klown), herriko arraindegi aurreko plazan eguraldia ona bada, eta euria egingo balu frontoi txikian
18:00 ZESTA PUNTA PARTIDAK “UNI” pilotalekuan
ARBE-SALEGI / AIMAR-ETXEBA
GOIKOETXEA-IBON ESPILLA / HORMAETXEA-ENBIL
19:30 BERTSO SAIOA Uhagoneko terrazan.
IRATXE IBARRA, SUSTRAI COLINA,
ANGEL MARI PEÑAGARIKANO, ETA MAÑUKORTA
Gai-jartzailea: Markina-Xemeingo Bertso Eskola
21:30 ESTAMPAS DE MEJICO taldearekin KALEJIRA, eta KONTZERTU-BERBENA Arkupe aurrean
24:00 – 02:00 KONTZERTUA zelaian
DOCTOR DESEO
KUAD
RILL
EN E
GUNA
Uztailak 17, domeka9:30 TXISTULARIEN KALEJIRA
10:00 ESKU PILOTA PARTIDAK, frontoian
4 partida jokatuko dira
11:00 XIC DE GRANOLLERS CASTELLERSak herrian zehar
• San Roke parean kalejira hasiera• Xemeinen• Aldaola osteko patioan• Bazkal aurretik Tate parean
12:30 MARKINA-XEMEINGO TRIKITIXA ESKOLAren, MUSIKA ESKOLAren eta ALARABIren KALEJIRA
14:00 HERRI BAZKARIA zelaian
HEMEN BE BAI merkatari elkartearen SARI BEREZIAMerkatari elkarteko dendetan egindako erosketa tiket handienari saria.
16:30 HERRITXOUE: kantu, dantza, antzerki, play back, lehiaketa berezi berezia
• Ume, adineko eta gazte Animatu eta hartu parte!!!• Sariak eta sorpresak ez dira faltako!!!• Eman izena udaletxean, uztailaren 8rako• Espontaneoak ere ondo etorriak izango dira!!!
18:30 ELUTXA TXARANGA kalez kale
19:30 ERROMERIA, TXIMELETA taldearekin
KARM
EN T
XIKI Uztailak 18, astelehena
9:30 TXISTULARIEN KALEJIRA
11:00 MARKINA-XEMEINGO TRIKITIXA ESKOLAren eta ALARABIren KALEJIRA
11:00 – 14:00 KIROL EGOKITUA
11:30 ERRALDOIen eta BURUHANDIen kalejira
11:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00 UMEEN PARKEA zelaian eta ABENTURA TXOKOA plazabarripean
goizean kirol/joko egokituak arkupe aurrean + sormen lantegikoekin tailerra
16:00 MUS eta BRISKA TXAPELKETAK plaza barripean
1. saria 120€ eta txapela 1. saria 120€ eta txapela
2. saria 80€ eta garaikurra 2. saria 80€ eta garaikurra
3. saria 60€ 3. saria 60€
4. saria 40€ 4. saria 40€
1. markina-xemeindarrarentzako garaikurra egongo da
20:00 HERRIA KANTUZ, Arkupe aurrean hasita, BENTAZAHARREKO MUTIKO ALAIAK taldearekin
22:00 AGUR ANTZERKIA frontoian, Zerutxu dantza taldearekin
ostean ALARABI ERRETZEA eta su ikuskizuna
Antolatzailea:
Laguntzaileak:
Markina-Xemeingo kultur eta kirol elkarteak Jai Batzordea
Recommended