Bg 2 Uxue Maria Uharrak Eta Ur Basak

Preview:

Citation preview

Uharrak malda handiko eta oso emari irregularreko ur-lasterrak dira eta euria egiten duenean soilik izaten dute ura.

Euri indartsuen ondoren sortzen diren, eta lurraren gainetik igarotzen diren bideratu gabeko urak dira.

• Harrera-arroa: prezipitazio urak biltzen diren eremuak dira.

• Hustubidea: urak goitik beherako bidea egiten du, higidura eta garraioa gertatzen da bertan.

• Deiekzio-konoak: uharren azken zatia da, eta bertan garraiatutako sedimentuak jalkitzen dira abiadura mantsotzen denean metaketa sedimentarioak osatuz.

• Uharrek hiru zati dituzte:

1. Uharrek, klima lehorretan higatzeko ahalmen handia dute eta toki horietan oso gutxitan egiten du euria baina indar handiz.

Erliebe forma bereziak sortzen dituzte:

• Sakanak: euri uren hustubideak izan oi diren eta uharrek sortutako higadura forma bereziak diren V itsurako haran sakonak dira. Hauek malda handiko eremuetan daude.

• Karkabak: Harrera-arroetan sortzen diren eta uharrek sortutako higadurazko forma diren ildo sakonak dira. Hauek lurreko materialak oso hauskorrak direnean, malda gogorra bada eta landarerik ez badago errazago sortzen dira.

• Euri bideak: Deiekzio-konoak dauden tokietan sortzen diren eta uharrek sortutako higadurazko formak diren eta urteetan lehortuta egon daitezkeen ubide zabal dira. Euri urak bertatik igarotzen dira.

4. Metaketa horiek hainbat tamainen arabera sailkatzen dira:

•Deiekzio-konoak: erreka txikiek sortzen dituzte eta malda handia izaten duten metaketa sedimentario txikiak dira.

•Alubioi-konoak: oso azalera handiak hartzen dituzten metaketa sedimentario zabalak dira.

•Pedimentuak: Mendikateen oinetan, aldapa txiki bat izan ohi duten eta gainazalak osatzen dituzten alubioi-konoen elkarketak dira

• Harrien araberakoak diren, hainbat higadura ekintza dituzte: 1. Ur basen ekintza geologikoak:

Kararriak: Ur basetan disolbatzen diren kaltzio karbonatoz osatutako harriak dira. Bertan Lenar izeneko ildaskak sortzen dira.

•Buztinak: Higatu eta errez desegiten diren harriak dira. Hauek ez dira ur basetan disolbatzen. Karbakak, Ertz zorrotzez bereizitako ildoak dira eta buztinetan sortzen dira.

•Lurrezko-piramideak: Denboraren poderioz ur basatiek material heterogeneoak higatzean sortzen dira, material finak higatu eta arrastaka eramaten dituzte eta bloke handiz estalitakoak ordea, babestuta gelditzen dira.

2. Ur basen ondorioz sortutako prozesu esaguratsua:

Badland: urak arroketan irekitako ildo sakonak dira.