View
8
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
BIZKAIKOHITZA
JON
UR
BE
/ F
OK
U
Gaiztotu egin da txakur jabeen eta gainontzeko herritarren arteko harremana b Batzuen arau hausteektxakur ugazaba guztiak jarri dituzte kritiken jomugan b Hainbat elkartek sen onari egin diote dei b 2-3
Jada ez diralagunik onenak
Elkarrizketa Bizkaidendak-ekohartarazi du gastuak ordaindu
ezinik daudela dendari eta ostalariak
7Hirigintza Merkataritza gunebaten xehetasun plana onartu du
Sopelako Udalak, kritika artean
6Ostirala
2020ko apirilaren 17aXI. urtea441. zenbakia
www.bizkaia.hitza.eusbizkaia@hitza.eus
Natalia Salazar Orbe
Alarma egoera
ezarri aurre-
tik, hainbaten
begirada txa-
rretara ohitu-
ta zeuden txa-
kur jabeak; azken asteotan, oste-
ra, haserrea pizten dute, edo
inbidia eman. Koronabirusaren
eraginak etxetik ez ateratzera
kondenatu ditu herritar guztiak,
baina txakur jabeei egunero kale-
ra ateratzeko baimena eman die-
te, maskotek txiza eta kaka egite-
ko. Herri batzuetan mugatuago
dute irteera. Leioan egunean hi-
rutan atera daitezke gehienez,
eta, asko jota, etxetik 60 metrora.
Hamar minutuko osterak soilik
egin ditzakete. Txakurrak euren
ugazabekin batera ateratzen dira
kalera, noski. Eta izan da balkoie-
tatik kritikatu dituenik. Gizakia-
ren lagunik onena ei den anima-
liaren eta pertsonen arteko elkar-
bizitza ez baita idilikoa.
Konfinamendu egoera berezi
honetatik kanpo ere, ugazaba as-
kok ez dituzte errespetatzen txa-
kurrak lotuta ibiltzeko edo goroz-
kiak jasotzeko arauak; txakur ja-
beek, berriz, debeku zurrunak
salatu dituzte. Elkarbizitza hori
gozatu eta batzuen eta besteen es-
kubideak bermatze aldera, gero
eta herri gehiagotan ari dira jar-
tzen txakurrak askatuta atera
ahal izateko guneak. Gune horiek
dituzten gabeziez mintzatu dira
erabiltzaileak.
Halako eremu bat ireki duten
azkenetako bat Bermeoko Udala
da. Aubidxen kokatu zuten gu-
nea, 1.200 metro koadrokoa,
otsailean. Hesitu egin dute ere-
mua, animaliak solte arazorik
gabe ibil daitezen. Txakurren ja-
beek 24 orduz erabil dezakete es-
pazioa. Mahaiak, iturriak, zaka-
rrontziak eta txakurrentzako jo-
lasak daude bertan. Segurtasuna
bermatze aldera, umeek eta gai-
xorik dauden txakurrek debeka-
tua dute sartzea. Herriko kaleetan
bezala, eremu horretan ere txa-
kurren gorozkiak jaso beharko
dituzte jabeek.
Bizkaiko herrietan txakurren-
tzat dauden beste gune batzuen
antzekoa da Bermeokoa. 110.000
txakur inguru daude Bizkaian,
herrialdeko albaitarien elkargoak
iaz emandako datuen arabera.
Txakurrak kalean ibili ahal izate-
ko tokia ipintzen dute gune ho-
riek. Ereduak askotarikoak dira:
batzuk hesituta daude, eta beste
batzuk hesirik gabeak dira; askok
txakurrak ateratzeko ordutegi
zehatzak dituzte; eta beste ba-
tzuek, berriz, egun osoan ematen
dute aukera hori.
Hesirik ez dituztenetan, arazo-
ak sor daitezke txakurren, haien
jabeen eta bestelako erabiltzaile-
en artean. Derion dituzte halako
eremuak. Sergio Vicente da berta-
ko Txakur Lagunak elkarteko
presidentea. Hark eman ditu azal-
penak: «Hiru metrotik behin,
metro bateko altuera duten maki-
lak daude jarrita Derioko gunee-
tan, txakurren tokia zein den ze-
hazteko. Nola azalduko diot nire
txakurrari eremu horretatik ezin
dela atera?». Vicentek adierazi du
ezinezkoa dela txakurrek ulertzea
makila batek hesi lanak egiten di-
tuela.
Egoera horiek gorabeherak sor
ditzakete. «Tirabiraren bat izan
da txakurrentzako gunean korri-
ka egitera joan izan diren korrika-
lariekin. Eremua jarduera jakin
baterako ipinita badago, hor sar-
tzen denak badaki txakurrak
egon daitezkeela. Hori eremua
itxita dagoen kasuetan gertatzen
da. Gurean, ordea, gunea irekita
dago, eta jendea ondotik pasatzen
da. Parkeko eremurik lauena de-
nez gurea, ondotik korrika ibil-
tzen ziren korrikalariekin izan
dugu gorabeheratxoren bat.
Ulertu behar dute txakurren ere-
mutik korrika pasatzen badira li-
tekeena dela baten batek
zaunka egitea edo euren
ondoan korrika hastea.
Hala ere, ez da izan ara-
zorik».
Txakurrentzako gune
horiek hesita, itxita ego-
tea izango litzateke one-
na. Hala uste du Sonia
Garciak. Katutxakur Biz-
kaia elkarteko kidea da.
Taldearen sortzaileetako
bat izan zen, eta Bilbon
bizi da. «Bilboko txaku-
rrentzako gune guztiak
hesita egotea izango li-
tzateke ideala. Denak.
Txakurren eta beste erabiltzaile-
en artean ahalik eta kontaktu gu-
txien egon dadin, nahi duena ko-
rrika edo oinez pasa dadin ingu-
rutik arazorik gabe. Izan ere,
batzuetan, askatuta egoteko or-
duetan animaliak zoroen pare
ibiltzen dira jolasean. Norbait pa-
satzen bada ingurutik, lurrera bo-
tatzen dute pertsona hori. Noren
errua da? Inorena ez. Hala ere,
nori egingo diote errieta? Txaku-
rraren jabeari, noski. Beti gerta-
tzen da berdin».
Egoera hori ulergarria ere bade-
la uste du Garciak. Hainbat arra-
zoi eman ditu: «Denei ez zaizkie
gustatzen animaliak. Denak
errespetatzen ditut nik. Txakurra
lotzeko esaten badidate, lotu egi-
ten dut». Txakur jabe guztiek
ez dute berdin jokatzen, ordea.
«Askok paso egiten dute, ez diete
kasurik egiten arauei. Eta kontra
egiten dizute, gainera. Nik esaten
diet: ‘Ez al zara jabetzen zu bezala-
koengatik gaizki pasatuko dugula
guk eta gure txakurrek?’».
Txakurrak lotu gabeGogorarazi du txakurrak kaletik
ezin daitezkeela askatuta joan.
«Parke batean txakurra askatze-
ko debekua badago eta lotu gabe
baduzu, errua zurea da. Argi
dago». Era horretako jokabideak
bertatik bertara ezagutu ditu:
«Ume asko txakurren beldur
dira, buruan hala sartu dietelako.
Alaba ikastolara eramaten duda-
nean, parkean txakurrak lotu
gabe ateratzen dituzten pertsona
asko egoten dira. Debekatuta
dago, ordea! Txakurrak askatuta
Txakurren, haien ugazaben eta halako maskotarik ez duten herritarren artean harreman ona bermatzeko sen ona zein garrantzitsua den azpimarratu dute Txakur Lagunak eta Katutxakur Bizkaia elkarteko kideek.
Tirabirak etetekoirtenbide bila
daramatzate eskolako ordute-
gian. Egoera horiek salatu dituen
lehenengoa ni neu naiz».
Vicentek ere ez du gustuko txa-
kur jabeek behar ez bezala joka-
tzea. «Terraza batean banago,
txakurrak lotuta edukiko ditut.
Ez dut ondo ikusten taberna bate-
ko terrazan inork txakurra aske
izatea. ‘Nire txakurrak ez du egi-
ten haginka’ esaten dutenak uler-
tzen ditut, nireak ere oso lasaiak
direlako. Hala ere, zakurra zakur
da. Umeren bat badago puxika
batekin eta lehertzen bazaio, za-
kurra ikaratu egin daiteke. Maki-
larekin doan zahar batek makila-
kada bat eman diezaioke zaku-
rrari eta ‘utikan hemendik!’ esan.
Eta txakurra aztoratu egin daite-
ke. Agian ez dio egingo ezer, baina
zaharra lurrera erortzen bada eta
aldaka apurtzen badu, arazo bat
da. Edo txakurrak hankarekin
umeari aurpegian atzamarka egi-
ten badio ere, berdin. Ez da leku
egokia txakurrak askatuta ibil-
Txakurrak paseoan.Alarma egoeran
txakur jabeak atera daitezke kalera
animaliak ateratzera. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17aAstekoa
Tristea da, baina uste dutdenok izan behar dugula egin nahi dugun jarduerarakomugatutako eremu bat»Sergio VicenteTxakur Lagunak elkarteko presidentea
«Alaba ikastolara eramatendudanean, parkean txakurraksolte dituzten asko egotendira. Debekatuta dago, ordea!»Sonia GarciaKatutxakur Bizkaia elkarteko kidea
‘‘
Hala ere, denek errespetuz jo-
katu behar dutela uste du, eta
ulerkorragoak izan. «Mendira
zoaz, eta txirrindulariak jaisten
dira ziztu bizian. Kexatu egiten
dira txakurrarekin zoazelako.
Baina zuk harriak botatzen dizki-
dazu-eta bizikletaren gurpilare-
kin! Bakoitzak bereari baino ez
dio begiratzen. Inor ez dago gus-
tura inorekin. Egoerak okerrera
egingo du».
Vicentek ere zail ikusten du el-
kar ulertzea. «Tristea da, baina
uste dut denok izan behar dugula
egin nahi dugun jarduerarako
mugatutako eremu bat. Txaku-
rren eremua hesita dagoen lekue-
tan, txakurrik gabe dagoen inor
ez dagoenez, ez daukazu arazorik
inorekin. Txakurrak dituzten
erabiltzaileen artean ez da arazo-
rik izaten. Arazoa sortzen da txa-
kurren eremua beste zerbaitera-
ko erabiltzen denean».
Bestalde, erabakiak eta neu-
rriak hartu behar dituzten aginta-
riei ere zentzuz jokatzeko eskatu
die Vicentek. «Umeak Derioko
udalekuetan daudenean, txaku-
rrentzako gunean egiten dituzte
hainbat jarduera. Ez dago ondo.
Batetik, daukagun espazio baka-
rretik bidaltzen gaituzte. Bestetik,
txakurrek txiza eta kaka egiten
dituzte. Nahiz eta nik nire txaku-
rraren gorozkiak jaso, ez da leku
egokia ume bat belartzan jolasean
aritzeko eta galletak jatera eser-
tzeko».
Udalari mezu zuzena bidali dio:
«Uribe parkea oso handia da, eta
oso eremu txikia dago txakurren-
tzat mugatuta. Udalari eskatu zi-
tzaion eremu bat muga zezala ko-
rrikalarientzat: neurtutako zir-
kuitu bat eskatu zen, kirolariek
distantzia neurtu ahal izateko.
Zirkuitua egin du, baina txaku-
rren eremuaren ertzetik pasatzen
da. Ez dauka zentzurik. Uste dut
hartzen diren neurriak, sarri
asko, ez datozela bat dauden be-
harrekin».
tzeko, ez txakurrarentzat, ezta
bestelakoentzat ere».
Denen sen onari dei egin diote
batak zein besteak, batzuen eta
besteen arteko elkarbizitza ahalik
eta onena izan dadin. Vicentek
gogorarazi du herri askotan iza-
ten den arazoa: gorozkiak ez ba-
tzea. «Bilatu beharko da nork
utzi duen kaka lurrean. Era bere-
an, nork botatzen dituen zigarro
puntak eta gozoki poltsak. Txa-
kur gunera noanean eta umeen
bazkariko edo askariko beirazko
potetxoak aurkitzen ditudanean,
jakin beharko dut nork utzi di-
tuen. Izan ere, lorezaina handik
pasatu eta apurtzen baditu, nire
txakurrak zauriak egingo ditu
hanketan. Besteei zer egin behar
duten esan aurretik, guk ere ondo
egin behar ditugu gauzak. Hori
dela eta, guretzat borroka garran-
tzitsua da jendeak txakurrak lo-
tuta eramatea eta animalion ka-
kak jasotzea».
Lan horretan ari da elkartea.
Hainbat hitzaldi eman dituzte;
besteak beste, txakurren eta ka-
tuen kakek gizakiei kutsatzen
dizkieten gaixotasunei buruzko-
ak. «Txakurren ugazabak kon-
tzientziatu daitezen nahi dugu
parkean txakur kaka bat uztea
norberarentzat ere txarra dela. Ez
soilik besteentzat: zuretzat eta
zure txakurrarentzat ere bai. Ge-
rra beheragotik hasi behar da».
Isunen alde
Arauak hausten dituztenei isu-
nak jartzearen aldekoa da Garcia.
«Herritarrak kontzientziatu be-
harko lirateke arau hauste horiek
ikusten badituzte Udaltzaingoari
deitzeko. Jendea kexatu egiten
da, baina ez du salaketarik jar-
tzen. ‘Zertarako deituko diet
udaltzainei? Ez didate kasurik
egingo’, esaten dute. Argazkia
egin eta udaltzainek berehala
aurkituko dituzte txakurra eta
ugazaba. Isun horiek ondo daude
portaera horiek bukarazteko».
3BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2020ko apirilaren 17a Astekoa
Konfinamendugaraiko txakuradopzioak ikergai
REspainiako Ingurumen
Salako fiskal Antonio
Vercher-ek eskatu du ikertzeko
ugaritu egin ote diren txakurren
adopzioak, koronabirusaren
ondorioz martxan jarri zuten
konfinamendua hasi zenetik.
Hain zuzen ere, aztertu nahi
dute konfinamendutik ateratze-
ko aitzakia izateko hartu dituz-
ten ala benetan txakur bat edu-
ki nahi zuten.
Fiskalak uste du egoera bere
onera datorrenean animalia ho-
riek abandonatu egingo dituz-
ten arriskua egongo dela baldin
eta alarma egoerak iraun bitar-
tean txakurrekin paseatzera
atera ahal izateko hartu badi-
tuzte. Lurraldeetako fiskaltzeta-
ra bidali dituzte ikerketa eskae-
rak.
GOMENDIOAK
Koronabirusak eragindako
egoera ikusirik, Bilboko Uda-
leko Osasun eta Kontsumo
Sailak gomendio eta jarraibide
batzuk eman dizkie etxeko ani-
maliak dituztenei. COVID-19
gaitzaz ez kutsatzeko neurririk
garrantzitsuena garbitasuna
dela gogorarazi du.
Kontuan hartzekoak
bAnimalia ukitu ondoren, es-
kuak urez eta xaboiz garbitu.bAnimaliekin kontaktuan
egon ostean, ez ukitu ahoa,
begiak eta sudurra.bEz ukitu besteen maskotak.bTxakurra kalera ateratzean,
paseo laburrak egin, animalia-
ren behar fisiologikoak ase-
tzeko bestekoak. Ez luzeago-
ak.bMaskotak kalean jende gu-
txien dabilen orduetan atera,
beste pertsona eta animalie-
kin harremanik ez izateko.bKoronabirusak kutsatutako
pertsonek etxean izan ditzake-
te maskotak, baina hainbat
neurri hartu behar dira, hala
nola animaliengana ez hurbil-
tzea eta maskara erabiltzea.
Ez da beharrezkoa animaliari
maskara jartzea. Albaitariaren-
gana eraman behar bada, al-
dez aurretik jakinarazi behar
zaio, beharrezko neurriak har
ditzan. bKoronabirusa duen pertso-
nak ezin badu zaindu bere
maskota, zeregin hori hartzen
duenak ez ditu erabili behar
gaixoarekin kontaktuan egon
litezkeen gauza: lepokoak,
uhalak edota janariarentzako
eta edariarentzako platerak.bAnimaliak izan daitezke bi-
rus partikulen eramaile.
Borondateak ezkutatzen dituenakMaria Fuentes Rodriguez,
Oihana Barrenetxea
Arribillaga, Sara Arin Sukia
eta Iker Corres Martin
Ikasle Abertzaleak
Latzak dira bizi dugun osa-sun krisia gure inguruaneragiten ari den ondorio-ak, eta oraingoan Medi-kuntzako eta Erizaintzakoazken urteko kideok bete-
betean jo gaitu. Orain dela hilabete etaerdi, gure graduko azken ikasturte osoahartzen duten praktikak bertan beherautzi zituzten, koronabirus berriaren kutsa-kortasuna murrizte aldera. Ondorioz,etxean geratu ginen, ikasturtea nola amai-tuko genuen informaziorik jaso gabe, ha-rik eta martxoaren 15ean Espainiako Go-bernuak ikasleen kontratazioak onartzekoaukera adierazi zuten arte.Martxoaren 27an dekanoaren mezu bat
heldu zitzaigun kurtsoa amaitu ahal izate-ko eta egin gabeko praktiken kredituakbaliozkotzeko alternatibaren bat garatuko
zutela esanez. Apirilaren 1ean, Dekanotza-tik berriz ere mezua heldu zitzaigun. Api-rilaren 2ko 14:00etarako konbalidatzekoaukeren artean erabaki behar genuela zioen: borondatezko lan kontratu bat edoalternatiba zehaztugabe bat.Lan eskaintzari dagokionez, hilabeteko
kontratua izango litzateke, luzatzeko au-kerarekin eta gutxieneko soldataren truke(950 euro, lanaldi osoa egitekotan). Gaine-rako baldintzak (zer lan egingo dugun, zerordutegitan, gauean edo asteburuan lanegiteagatik gehigarririk jasoko dugun, zerbabes baliabide edukiko ditugun... ) aireangeratzen dira, eta Osakidetzaren boronda-te onean sinestea beste aukerarik ez dugu.Aurrekariak, ordea, ez dira lasai egotekomodukoak. Gasteizko erizaintzako kideakmartxoaren 23an hasi ziren call center-etan lan administratiboa egiten. Goiz,arratsalde zein gaueko lanaldietan, etaoraindik kontraturik eta soldatarik gabedaude. Badirudi baldintza kaxkarrenetanlan egiteko aukera luzatu digula EHUk,egungo egoeran lan egiteak dakarrenarrisku gehigarria guztiz alboratuz.Argi geratzen da: pandemiaren aurrean
ikasleok gure ekarpena egiteko dugunprestasuna baliatuz, EHUk miseriazko
ordezkatzeko aukerarik ez dagoenez, ikas-turtea gainditzeko sei hilabetez burututa-ko praktiken batez besteko nota eta GRALasoilik kontuan hartzea eskatzen dugu, eta,gainera, GRALa eta ECOEa egiteko baldin-tzak gure oniritziarekin erabakitzea, gurebeharretara moldatzen direla ziurtatuz.Konfinamendua maiatza baino lehenamaitzen bada, alternatiba aukeratu dutenkideek praktiken ohiko ordutegiari jarrai-tu beharko liokete, galdutako orduak erre-kuperatzera behartu gabe. Lan eskaintzaridagokionez, ezarritako lan baldintzak guz-tiz zehaztu eta helaraztea exijitzen dugu,bai eta orain arte proposatu zaizkigunakhobetzea, are eta gehiago egungo egoerakduen arrisku gehigarria kontuan izanik.Larrialdi egoera honen aurrean, gure
kolaboratzeko nahia berresten dugu, bai-na ezin ditugu onartu inpunitate osoz ezar-tzen dabiltzan miseriazko lan baldintzak.Osasun krisi batetik haratago doan egoerahonetan, lan baldintza gordinetan laneanari diren kideei elkartasuna adierazi nahidiegu. Miseriaren aurrean, beraz, egia ma-hai gaineratzea eta antolatzea dagokigu.
SINATZAILEAK:Artikulu hau Medikuntzako
eta Erizaintzako 116 ikaslek sinatzen dute.
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17aIritzia
Hitz egin!, adierazpenaskatasunagatik
Espainia adierazpen askatasun handiaduen herrialdea dela diote, baina zelan
dakigu hori egia dela? Suetonioren ustez,«benetako herrialde aske batean, hitzeketa pentsamenduek askeak izan behar du-te», baina badakigu Espainian hori ez delagertatzen; kasurako, Valtonyc eta PabloHasel raperoen espetxeratzea, monarkia-ren kontrako iritziak emateagatik; txistebatengatik El Jueves-en buruzagiek jaso-tako zigorrak eta jazarpen mediatikoa… Aipatutakoak adierazten digu gaur
egungo gobernuak gu, herritarrak, geroeta gehiago zapaltzen gaituela. Papereandena oso ondo apainduta dago, baina gau-zak egiteko momentua heltzen denean...paperean jasotakoa ez da betetzen.Giza eskubideei buruzko 18. eta 19. arti-
kuluak begiratzen baditugu, denok gureiritzia emateko eskubidea dugula esatenda. Zein artikulu politak! Baina 32 herrial-de baino gehiago diktadura baten menpedaude; beraz, non dago adierazpen askata-suna?Horrek pentsarazten dit ea Espainiakoa
diktokraziabat ote den, non, itxuraz, as-katasunez eta garapenaz beteriko herrial-de gisa erakusten den. Tamalez, egia osoaezkutatu nahian, zapalkuntzaz beteriko
herrialdea da Espainia, bai prentsari edotagobernuari dagokionez, non zure iritziaparametro artifizialetan (beraiek ezarrita-koetan) sartzen ez bada ez baita argitara-tzen. Gauza jakina da, batzuetan pertsonahori zigortzen dute ardi batek artzainari jarraitzen dion bezala ez jarraitzegatik.Amaitzeko, azpimarratuko nuke denok
adierazpen askatasunerako eskubidea du-gula, baina askok hori izatea eragozten di-gute. Horregatik, koronabirusak eskainidigun konfinamenduaz profitatuta, hona-ko hau hausnartu eta galdetu beharko ge-nioke geure buruari: guk geuk gure aska-tasunaren alde borrokatzen ez badugu,nork egingo du?
Haisu Crunandez. Arrigorriaga.
Erantzun eraginkor etaefizienteagorik badagoCOVID-19aren kontra?
Inor kritikatzeko batere asmorik gabeeta COVID-19aren krisian fede onez la-
gundu nahian ari den jende guztiaren aha-legina eskertuz... hona burutapen batzukosasun krisiari soluzio eraginkorragoaketa efizienteagoak bilatu nahian.
Enpresen/industrien konpetitibitatea,neurri handi batean, beren hornidura ka-teen araberakoa izaten da. Globalizazioak,azken hamarkadetan, tokiko hornidurakate asko nazioarteko hornidura kate bila-katu ditu, eta planetako edozein puntutikoerosketa/entregak eguneroko ogiadira.Nolabait, onerako eta txarrerako, denokgaude konektatuta. Hori guzti hori zalan-tzan jarri beharko genuke geroan, edo gutxienez muga batzuk jarri ingurumenjasangarritasunagatik?Ekonomia global honetan, globala dela-
rik COVID-19aren krisia ere, deigarria danolatan herrialde bakoitza bere burua ba-besten saiatzen den, estrategia desberdi-nekin (itxialdi zati batekoa vs erabatekoa),askotan berandukoak (zentzagarriak pre-bentiboak baino gehiago), eta gainera ba-koitzak egoki ikusten duen unean. Osasuneta zientzia adituen esanetan, bakartzea daerantzunik onena COVID-19aren kutsa-tzearen hedapenari aurre egiteko. Halaere, mugimenduak gutxitzea bezain neu-rri erraz batekin (Gera zaitez etxean), kal-kulatu ezinekoa da ordaintzen ari gareneta ordaindu beharko dugun kostu sozio-ekonomikoa.Horregatik, honako burutapen hauek:Koherentea da ondorio globalak dituen
arazo global bat tokian tokiko erantzun diferenteekin konpondu nahi izatea, neurriak garai diferenteetan hartuta?Zentzurik badu batzuk gelditzen diren
bitartean besteek martxan jarraitzeak?Ematen ari garen erantzuna ote da kostu
sozio-ekonomikoak txikitzeko modurikeraginkor eta efizienteena?Zer ondorio izango lukete neurri globa-
lago batzuek, prebentiboagoak eta aldi berean hartuak, adibidez mundua X astezgeldiaraziz, gero ekonomia denok bateraberraktibatzeko, konfiantza giro batean?Hala izan daitekeelako datu objektibo-
rik balego, egingarria litzateke hitzarmenbat NBE, OME, G-8, G-20, Banku Zentra-len... artean, estrategia prebentiboak/zen-tzagarriak bateratu, ekintza epeak zehaztueta krisialdirako eta ondorenerako lagun-tza sozio-ekonomikoak adosteko herritareta enpresentzat? Baditugu munduko go-bernantzako mekanismoak halako auziakbideratzeko (osasuna, ingurumena...) gauregun eta etorkizunean?Osasun krisi honentzat baliozkoa ote
litzake talde baten lorpenak taldekideenbanakako lorpenen batura baino handia-goak direla dioen konklusioa?Espero dut inork premiaz lagunduko
digula galdera horiei guztiei datuekin eta objektibibatez erantzuten, krisi honi etageroagokoei erantzuteko hobeto prestatu-ta egon gaitezen.Mikel Iria. Durango.
ZUZENDARIARI
BIZKAIKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere baino gehiago izan behar,
tarteak barne. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Bizkaiko Hitza, Uribitarte
kalea 18, 3-C, 48001 Bilbo. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko, idatzi helbide honetara:bizkaia@hitza.eus%
baldintzak dituen lan eskaintza bat onar-tzera bultzatu gaitu. Eta, hori ez egiteko-tan, edukiko genukeen beste alternatiba-rik mahai gainean ez dagoenez, kurtsoaamaitzearen gaineko ziurgabetasunaonartzea beste aukerarik ez genuke. Dirudienez, EHUrentzat, ikasleak bainogehiago, eskulan merkea besterik ez gara.Horregatik guztiagatik, UIBrekin, Uni-
bertsitateko Indar Batasunarekin, elkarla-na abiatu dugu EHUri egoera honen kude-aketa egokitzeko exijentziak luzatuz. Has-teko, ezinbestekoa da lan kontratua auke-ratzerako orduan beste alternatiba zehatzbat edukitzea. Bestetik, Dekanotzak esanzuen bezala, praktika klinikoak birtualki
Pandemiaren aurreanikasleok gure ekarpena
egiteko dugun prestasunabaliatuz, EHUk miseriazko
baldintzak dituen laneskaintza bat onartzera
bultzatu gaitu
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17a Iritzia
RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria
Hilabete luze batpentsamendulabur batean
Askotan esnatu arren,
nahiko ondo egiten
dut lo, baina, halere,
ariketa fisiko apur
bat gehiago egin beharko nuke,
edo, behintzat, egunero apur bat,
eta, ostera, Twitterren horren-
beste aritzeari eta WhatsAppa
hain sarri begiratzeari utzi behar
diot, ze, estresatu egiten naiz ko-
ronabirusari buruzko albistee-
kin: hildakoak, kutsatuak... Gai-
nera, Teleberri ikusten dudan ba-
koitzean amorratzen naiz, baina
egunean behin, gutxienez, albis-
teak ikus beharko dira, ba! Gaur
Egun ikusiko nuke, edukia bera
izan arren, euskaraz izateak atse-
ginago egiten du-eta nire begi eta
belarrietara, eta ez dut Afrika Ba-
eta aguantatu behar enegarrenez
euskaraz berba bat ganoraz ahos-
katu ezinik, Euskal Herrian bizi-
tza osoa eta haren erdia kazetari
lanetan, albistegiak aurkezten...
Baina labur geratzen zait goiza,
nork esango zukeen, hiruretan
bazkaldu, ezta oporretan ba-
geunde ere! Teleberri-n Erkoreka
gutxiago agertzen da orain, ezta?
Urkullu beti, hori bai, baita ume-
en eskolako saioan ipuina konta-
tzen ere; Ortuzar, aspalditxoan
gehiago, eta Arantza Tapia, gu-
txiago? Eta zer gertatu da Nekane
Murgarekin? Ordezkatu egin
dute, antza, Mikel Sanchez ho-
rrek ematen baititu orain egune-
ro koronabirusaren gaineko az-
ken berriak... Arriola, bai, badago
desagertuta, Zaldibarko zaborte-
gikoa gertatu zenetik dago desa-
gertuta. Igarriko ote da «hemen-
dik» ateratzen garenean, «nor-
maltasunera» itzultzen
garenean, zerbait «aldatu» dela?
Edo zerbait aldatzeko gogoa?
Zerbait ikasiko genuen, ezta?
Nik, bederen, nire ideietan lehen
baino indartsuago sinesten dut,
erradikalizatu baino ez naiz egin,
txo! Ez dakit, ba, batzuk ikusten
ditut eguneko desafioa bete, eta
kirol apur bat egitearekin pozik...
Gauzak aldatzeko lehenengoa
gauzei begiratzeko modua alda-
tzea bada, esango nuke batzuek
segitzen dutela euren balkoitik
harago begiratu barik baina, e,
sekula «normaltasunera» itzuli-
ko ez bagina? Eta hau izango
bada «normaltasun» berria?
Gurekin gura dutena egiteko mo-
duan daude, denok etxean sartu-
ta, guztiari men, horra distopia
zer den, eta, bai, aitortzen dut:
asaldatu egiten naiz balkoitik
ikusten ditudanean batzuk ume-
ekin paseoan, edo txakur bera
hiru jabe desberdinekin hara eta
hona egun osoan, denak ala inor
ez! Baina ni ez naiz polizia, nik ez
dut nahi izan polizia... Polizia gu-
txiago eta mediku gehiago, ostia!
Batzuek umeak jartzen dituzte
aitzakia legez, umeen eskubide-
ak gora eta behera; egia da, topa-
tu beharko da modua umeek are-
an kalera irten daitezen, baina
etxe bueltan lorategi ederra dau-
kan horrek, umea eskola osteko
jarduerekin itota daukan horrek,
egunero apenas seme-alabak
ikusteko denbora daukan ho-
rrek... Nagusiek sortzen didate
niri enpatia handiagoa, duda ba-
rik, eta beste kolektibo batzuek,
eta beste herrialde batzuetako
jendeak; baina beldurra norbera-
rena eta norberarentzat; zer ger-
tatuko litzateke... Txaloak entzu-
ten ditut.
Gauzak aldatzekolehenengoa gauzeibegiratzeko modua
aldatzea bada,esango nuke batzueksegitzen dutela euren
balkoitik haragobegiratu barik
Hegoaldekosaihesbidean lanakhasi dira berriro
BILBO bJoan den martitzenean
hasi zituen Bizkaiko Diputazioak
azken aste bietan etenda izan di-
tuen obrak. Besteak beste, Bilbo
hegoaldeko saihesbidea AP-68
autobidearekin lotzeko lanei ekin
zieten, berriro. Oraindik berriro
lanean hasi ez diren obretan da-
torren astelehenean egingo dute.
157ZAHAR ETXEETAN HILAK
Bizkaiko adinekoen egoitzetan,
gutxienez 157 egoiliar hil dira koro-
nabirusak jota. Unai Rementeria
diputatu nagusiak Batzar Nagusie-
tan eman zuen atzo datua. Bizkai-
ko 155 zentroetatik 39tan daude
kutsatuak. 824 egoiliarrek eman
dute positibo, eta erdiek baino
gehiagok gainditu dute gaitza.
Asteleheneanhasiko da antxoaarrantzaldiaONDARROA bBizkaiko golkoko
arrantzaleek berriro atzeratu
dute antxoa arrantzaldiaren
hasiera: datorren astelehenean
hastea adostu dute, arrantzaleen
segurtasuna bermatzeko neu-
rriekin. Iazkoan, Bizkaiko arran-
tzaleek 13.200 tona antxoa harra-
patu zituzten.
Irudia b Mungia
258.000 maskara, garraio publikoko bidaiarientzatPremiazkoak ez diren sektoreetako langileak beharrera itzuli dira aste honetan, kritika artean eta segurtasun neurri «zorrotzekin»: langileei tenperatu-
ra hartzen diete lantegietako ateetan, modu mailakatuan sartzen ari dira, baita aldageletara eta jantokietara ere, eta segurtasun distantzia bat gorde
behar dute. Hori da, behintzat ezarritako protokoloa. Dena den, lantokiak ez dira langileek kutsatzeko arriskua duten toki bakarra. Etxetik lanerako
joan-etorria, oinez, bizikletaz edo norbere autoan egiteko aholkatu dute. Baina denek ezin dute. Horregatik, maskarak banatu dituzte Bizkaiko ga-
rraio publikoan: 258.000, martitzen eta eguazten artean. DYAko eta Babes Zibileko boluntarioek banatu dituzte —irudian—. Hainbat geltokitan arin
amaitu ziren, eta hainbat bidaiari maskara barik geratu ziren. Bidaien maiztasunak ere handitu dituzte, jende gutxiago pilatzeko. BIZKAIKO HITZA
June Prieto
Sopelako Udalak saltoki handibat eraikitzeko xehetasun planaonartu du martxoko osoko bilku-ran. Merkataritzara bideratutakoazpiegitura berri horrek ia 3.000metro koadro edukiko ditu, etaBareño auzoan egongo da, BI-637errepidearen ondoan. Martxanhastean eraikinaren barruan zeregongo den oraindik ez dago ze-haztuta, baina, xehetasun plane-an onartu denaren arabera, hirumaila edo solairu izango ditu: lurazpiko aparkaleku bat, behekosolairua eta lehenengo solairua.Sopelako Udalak joan den mar-
txoaren 26an egin zuen hilekoosoko bilkura. Koronabirusariaurre egiteko indarrean dauden
neurriengatik, zinegotziak ez zi-ren osoko bilkura aretoan bildu;bideokonferentzia bidez eztabai-datu eta bozkatu zuten. Horrega-tik, «ezkutuan» jokatu izanaegotzi dio oposizioak gobernuari.Udal gobernuak —EAJk eta PSE-EEk— baiezko botoa eman zuten,eta EH Bilduk eta Elkarrekin AhalDugu-k ezezkoa. Udal ordezkarikopuru bera dute bi blokeek. De-nok Batera-Todos Unidos plata-formako zinegotzi bakarrak abs-tentziora jo zuen. Hala, gober-nuaren blokea gailendu zen,zinegotzi kopuru bera dituenarren, boto emaile gehiagoren ba-besa duelako. Gauza bera gertatuzen hauteskundeen ondorenudalak osatzeko bilkuran.Xehetasun plana onartzeak ez
du esan nahi saltoki gunea bere-hala eraikiko denik, baina eraiki-na egiteko modua ematen duenbeste pauso bat da. Prozesua due-la hamar urte baino gehiago hasizela gogoratu du Josu LandaluzeSopelako alkateak: «Plan honenlehenengo onarpena 2002kourriaren 29an izan zen, eta hu-rrengo urtean Bizkaiko Foru Al-dundiak onartu zuen. Harrezkeroezin da aldaketarik egin: bertanonartu zen erabilera komertzia-lentzako lurrak izango zirela. Gai-nera, orain arte eremu horretanezer ez bada egin, jabearen eraba-kia izan da, jabetza pribatuko lu-rrak baitira». Hala ere, alkateak onartu du
saltoki handia egiteko baimenaaldatzeko Hiri AntolamendurakoPlan Orokorra (HAPO) moldatubeharko litzatekeela, baina orainarte ez da egin. «Zortzi hilabetebakarrik daramat alkatetzan; gal-detu beharko genioke Saioa Villa-nuevari zergatik haiek ez zutenaldatu». Villanueva Sopelako al-kate izan zen 2011tik 2015era bi-tartean, Bildu koalizioaren izene-an. Hori ikusita, EH Bilduko Gu-ruzne Carrasson zinegotziakadierazi du «lotsagarria» dela EHBilduri egoztea «gehiegikeria ho-rren erantzukizuna». Azpima-rratu du EH Bildu lau urtez bainoez dela egon alkatetzan, eta urte
horietan HAPO berri bat egitekoprozesua hasi zutela. EH Bildu proiektuaren aurka
dago, tokiko merkataritzari era-gingo dion kalteagatik, eragingoduen trafikoagatik eta ingurukobizilagunei sortuko dizkien era-gozpenengatik. «Uste dugu So-pelak ez duela horren beharrik:alde batetik, Berangon eta Leioanjada badirelako horrelako merka-taritza gune handiak, eta, beste-tik, herriko dendari txikiei kaltehandia sortu ahal dielako». Erai-ki nahi duten tokian trafiko ara-zoak egoten direla ohartarazi duCarrassonek, eta salatu du horre-lako supermerkatu bat eginezgero trafiko arazo horiek handitubaino ez liratekeela egingo.
Udal gobernuak ez du iritzirikeman nahi izan; haien ustez, iri-tzia ez da garrantzitsua eta legezonartu behar da. «Gustatu edo ez,ezin diogu ezetzik eman. Osokobilkuran ezetza ematen badiogu,jabeak errekurtsoa jarriko du, etagainera legeak arrazoia emangodio. Orduan, horrela jokatuzgero, denbora galtzen arituko gi-
nateke, eta udaleko baliabideakere galduko genituzke», azaldudu alkate jeltzaleak. Horrez gain, herritarrei lasaita-
sunerako deia egin nahi izan die:bertan supermerkatu bat jarrikodela esaten dutenak «gezurre-tan» dabiltzala nabarmendu duLandaluzek. «Oraindik ez dakiguzertarako erabiliko den eraikina;izan daiteke albaitaritza klinikabat jartzeko edo supermerkatubat jartzeko». Carrassonek, horrierantzunez: «Merkataritza gune-rik eraikiko ez bada, publikokiesan dezala alkateak».
Akordiorako uneaAlkatea eta Carrasson bat datozHAPO berri bat egiteko asmoare-kin, eta helburu horrekin aurtenbertan akordio batera iritsi direlaadierazi dute biek. Hala ere, pro-zesua luzea da, bost bat urtekoa;beraz, saltoki handia ez egitekodenborarik ez diela emango ustedute. Proiektua Tandem arkitektura
bulegoak kudeatuko du, Excava-ciones Viuda de Sainz S.A. erai-kuntza enpresak hala eskatuta.Oposizioak ohartarazi duenez,Enpresaria.es atariaren arabera,eraikuntza enpresa hori KostaBareño enpresaren jabea da, eta,aldi berean, baita saltokia eraikinahi den lurren jabea ere.
Saltoki guneberri batSopelanSopelako Udalak herrian merkataritza guneberri bat eraikitzeko xehetasun plana onartudu martxoko osoko bilkuran bOposizioakezkutuan jokatzea leporatu dio gobernuari
Bidegorria Sopelako Bareño auzoan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Alkateak ohartarazi duoraindik ez dagoela argimerkataritza gunekoeraikinean zer negoziojarriko duen jabeak
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17aGaiak
Ibai Maruri Bilbao
Bizkaiko hogei herritako merka-tarien elkarteen federazioa daBizkaidendak. «Gure bazkide di-ren merkatarien %25 baino gu-txiago daude zabalik une hone-tan», azaldu du Jose Andres Ce-brecos presidenteak (Basauri,1966). «Oinarrizko zerbitzua es-kaintzen dutenak daude irekita:elikadura dendak, sendabelarre-nak, osasun arlokoak, informati-karienak, telelana bermatzeko...Paper dendaren batzuk ere egondira zabalik, baina itxiz joan dira.Eta jatekoa etxera eroaten dutenjatetxeren batzuk ere badaude». Zer egoeran daude itxi egin
behar izan duten negozioak?
Ixteko agindua iritsi zenean, de-nok arazo bat ikusi genuen. Lehe-nik erakundeei galdetu genien eazer egiteko asmoa zuten gurekin.Izan ere, gure diru iturriak erabatitxi ziren, baina gastuek hor ja-rraitzen dute. Laguntzak egongozirela esaten hasi ziren. Baina sa-latu nahi genuke oso eskasak di-rela autonomoek ditugun lagun-tzak, nahiz eta hedabideetan poli-tikariak entzunda asko direlairuditu. Laguntza txiki bi ditugu.Batetik, soldatapeko langileak di-tuztenei aldi baterako lan erregu-lazioa egiteko aukera eskaini zaie.Bigarrena, jarduera eteteari lotutadago: negozioa itxita duzuneanedo zure salmentak %25 jaitsi di-renean —hori frogatu egin beharda—, kasu horietan zure kotizaziooinarriaren %75aren besteko dirulaguntza ematen dizute. Autono-moen kotizazioa minimoan ba-duzu, 665 euro inguru jasoko di-tuzu. Seme-alabarik baduzu,seme-alabako zerbait gehiagoemango dizute. Guztira, 900 euroizan daitezke. Eta autonomoenkuota kentzen badizute, 1.080edo 1.090 euro izan daitezke.Martxoan autonomoen kuota
osoa kobratu digute. Protesta
egin dugu, eta orain erdia buelta-tzen hasi dira, hilabetearen erdiaetenda eduki dugulako negozioa.Hartzen dituzten erabakiak ezdaude gurekin adostuta; ez dutekonponbidea arazoa duenarekinadosten. Aipatu duzun diru sarrera horre-
kin negozioari lotutako zer gas-
tu ordaindu behar dira?
Betikoak. Oraingoz ez dago udalzergak kendu dituen herririk.Aseguruak eta enparauak ordain-tzen jarraitu behar da. Lokaladendariarena bada, itzel, baina
maizterra bada, ordaindu eginbeharko du alokairua. Jaurlari-tzak joan den astean onartu zuenhiru milioi euroko laguntza batalokairuetarako. Oso gutxi zen.Lokalen jabeekin negoziatzekoaholkatu dugu guk. Eta garran-tzitsuena: biltegiak beteta ditugu-la. Adibidez, ostalaritzak hozkai-luak beteta zituen, eta horien fak-turak iristen hasi dira. Bestehorrenbeste arropa dendetan: iri-tsi dira udaberri-uda denboraldi-ko produktuak, baina ez gara ezer
saltzen ari, eta hornitzaileari or-daindu behar diogu.Egoera asko luzatuko bada, jen-
dea arropa erosten hasi ahal
izango denerako udako merke-
aldia iritsiko da.
Merkealdiak bertan behera uzte-ko eskatu diegu Jaurlaritzari etaEspainiako Gobernuari; eta, ezinbada, ez daitezela hasi abuztua-ren 15a edo irailaren 1a baino le-hen. Baina kendu, benetan, es-kaintza bereziekin tranparik egingabe. Badakigu marka handiekeskaintza itzelak egingo dituztela,jendea erakartzeko, merkataritxikien kaltetan. Internet bidezko salmenta izu-
garri hazi da itxialdi asteotan.
Lotsagarria da. Ezin daiteke onar-tu guri negozioak ixtea, osasuna-gatik, eta, bien bitartean, ehunkabanatzaile etxez etxe ibiltzea, pre-miazkoak ez diren produktuakbanatzen, segurtasun neurririkgabe. Uste dugu hori zigortu eginbeharko litzatekeela; saltzaileaeta eroslea, biak. Bizkaidendak elkartean Arreta
eta Aholkularitza Zerbitzua sor-
tu duzue. Aste bitan bostehun
kontsultatik gora jaso dituzue.
Bizkaiko Foru Aldundiarekin el-karlanean ipini ahal izan dugu.Unai Rementeria ahaldun nagu-siarekin elkartu nintzen, eta diru
laguntza bat eman zigun aholku-lariak kontratatu ahal izateko.Bost langile ditu kabinete berrihonek. Jende askok jo du gurera,baina ezin daiteke esan arrakastalortu duenik, porrot kasuei la-guntzen ari garelako. Zer arazo dituzte zuengana jo
duten horiek?
Informazio falta da lehenengoa:ez dakite zer laguntza dagoen. Etabigarrenik merkatari txikiek etaautonomo txikiek duten egoeralatza berretsi dugu. Drama itzelakkontatzen dizkigute. Askok esa-ten digute apirilean ez dutela jate-ko dirurik izango. Gurera deituduten merkatarien %15 euren he-rriko udal gizarte zerbitzuetara
bideratu behar izan ditugu, ikusidugulako ez dutela jateko dirurikizango hil honetan. Itxialdi egoera gainditzen dene-
rako zer kezka duzue?
Jendea ez da tropelean erostenhasiko, eta irtetean ez dira mer-katari txikiongana etorriko. Le-hen bezala, handietara joangodira. Orain txalo merkatari txi-kiei, auzoan premian daudeneilaguntzen gabiltzalako, bainagero azkar ahaztuko da hori guz-tia, eta saltoki handietara itzulikodira. Egoera zaurgarrian daudenfamilien artean erosketa txarte-lak banatzeko eskatu dugu, auzo-ko negozioetan gastatzeko. Guz-tiontzat lagungarri izango da.
«Merkatarien %15ekez dute jateko dirurikizango hil honetan»
Jose Andres Cebrecos b Bizkaidendak elkarteko presidentea
Diru sarrerak eten zaizkien arren, merkatari eta ostalarien gastuekigualtsu jarraitzen dutela ohartarazi du Cebrecosek. Uste du agintariekarazoak dituztenekin adostu barik erabakitzen dituztela konponbideak.
BIZKAIDENDAK«Orain, txalo merkataritxikiei, premiaduneilaguntzeagatik; geroahaztu eta saltokihandietara itzuliko dira»
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17a Berbetan
June Prieto
Lea ibarreko ume
eta gazteen arteko
harremana sustatze-
ko sortu zen Kubike
aisialdi taldea, 2015.
urtean. Herritik eta herriarentzat,
aisialdi eredu propio bat sortzea
lortu du Kubikek, herri txikieta-
ko izaera sendotuz eta heziketa
formalak dituen hutsune batzuk
betez. 2 urtetik 12 urtera arteko
umeekin lan egiten dute, euska-
raz eta umeen parte hartzea sus-
tatuz.
Aulestik, Amorotok, Gizabu-
ruagak, Mendexak eta Munitiba-
rrek osatzen dute Lea Ibarra man-
komunitatea. Euretako bik ez
dute eskolarik, eta hainbat umek
bailaratik kanpo joan behar iza-
ten dute ikastera. Kubike taldea
sortu aurretik, udalekuak ere
beste herrietan egiten zituzten.
Ane Bengoetxea aisialdi taldeko
hezitzailea da, eta sorreratik ibili
da ekintzak antolatzen. «Hezi-
tzaile titulua ateratzen ari gine-
non partetik sortu zen proiektua.
2013an, Aulestiko Trolebu elkar-
tearekin batera egin ziren lehe-
nengo udalekuak, baina taldea
ofizialki 2015ean sortu genuen».
«Umeek elkar ezagutzea eta
etorkizunean harreman horiek
mantentzea da gure helbururik
nagusiena». Berez, bailarako
umeentzako sortu zen proiektua,
baina udan herri horietara joaten
diren umeek ere parte hartu
dezakete udalekuetan. «Kubike
ez zen sortu bakarrik udalekuak
egiteko. Abiapuntua hori izan
bazen ere, gerora ekintza ugari
antolatu ditugu: udaleku ibilta-
riak, Lea ibarreko Umeen Eguna
eta negulekuak, besteak beste».
Ekintza horietatik guztietatik
udaleku irekiek dute arrakasta
handiena: umeekin egun pasa
egiten dute udako hiru astetan,
baina lo, ume bakoitzak bere
etxean egiten du. Udaleku horie-
tan, hain zuzen, mankomunita-
teko herriak ezagutzen dituzte,
eta bertako kantak, ohiturak eta
jolasak ikasten dituzte. 2018ko
Ondarearen Europako Jardunal-
dietan, antzinako jolasak berres-
kuratzeko apustua egin zuten,
haien ekintzetan herriko umeei
jolas horiek erakusten, besteak
beste.
Balio zehatz batzuk lantzen
saiatzen dira, nahiz eta onartzen
duten askotan ezinezkoa dela
denak jorratzea. «Natura, sor-
mena, hezkidetza, kulturarteko-
tasuna, errespetua, elkarlana,
feminismoa... Horiek guztiak
dira gure oinarria, baina muga
asko ditugu horiek aurrera atera-
tzeko. Frustratu barik, daukagun
denborarekin ahal duguna egiten
dugu», azaldu du Bengoetxeak.
Elbarri bat eduki dute taldean, eta
umeekin hori ere landu dute.
Euskara hutsean antolatzen
dituzte ekintza guztiak; izan ere,
euskalkiak lantzea zaila
dela azaldu du Bengoe-
txeak: «Azkenean bost
herri txiki izan arren,
bakoitzak bere euskalki
eta hitz propioak dauz-
ka. Beraz, gure helburua soilik da
erdaraz egiten dutenei apur bat
joera hori aldatzea». Kubike
izena, hain zuzen, bailarako eus-
kalkitik hartutako hitz bat da:
ezkutaketan esan nahi.
Metodologiari dagokionez,
umeen parte hartzea ezinbeste-
kotzat jotzen dute, eguneko ekin-
tzak antolatzeko zein udalekuen
egitaraua osatzeko. «Umeen be-
harrizanetara egokitzen den me-
todologia bat erabiltzen dugu.
Hezitzaileak gara udalekuak an-
tolatzen ditugunak, eta, aurreko
lanketan, umeen nahiak kontuan
hartzen ditugu beti». Metodolo-
gia parte hartzailea adin nagusia-
goak dituzten taldeekin egiten
dute gehienbat. Era berean, uda-
leku ibiltarietan —12 urtetik gora-
koentzat antolatzen dituzte—, ez
dute hezitzaile eta gazteen artean
bereizketarik egiten, eta elkarre-
kin antolatzen dute dena.
2018ko udaleku ibiltarietan,
umeek hala eskatuta, kanta bat
sortu zuten, eta Amorotoko Mu-
sikorta estudioan grabatu zuten.
Olgetan hezi, olgetan hazi ipini
zioten izena. Kantak honela dio:
«Gure eskuk atarako dabez ka-
labazetatik gaur arte gordeta
egon diren istorixo guztixek.
Gure hankak astindduko dabe
herri zahar honen behiengane
zaharra. Zuen begixek horren
testigu ixengo dire!».
2018ko udalekuetan ‘Olgetanhezi, olgetan hazi’ kantua sortueta Amorotoko Musikortaestudioan grabatu zuten
sBIDELAGUNAK
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2020ko apirilaren 17a
Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus bbizkaia@hitza.eus
Lea ibarreko umeen eta gazteen aisialdiaz arduratzen da Kubike taldea. Urteko ekintza nagusia udalekuakizaten diren arren, gainontzeko urtaroetan ere umeentzako jolasak egiten dituzte, parte hartzea sustatuz.
Olgetan hezi eta hazi, Lea ibarrean
Kubike aisialdi taldeko udaleku irekiak, artxiboko irudi batean. KUBIKE
Recommended