View
8
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
GIPUZKOAKOHITZA
JON
UR
BE
/ F
OK
U
Aita Menni osasun zentroak ematen duen arretaren kalitatea okertzen ari dela uste dute langileek etasenideek, eta lan baldintzek eragin zuzena dutela diote b Greba egin dute, itun berria eskatzeko b 2-3
Itunarekin batera, arreta hobea aldarri
Etxebizitza Hernaniko Sasialdeauzoko hamalau familia
etxea utzi beharrean daude
7Elkarrizketa Angel Uranga:«Emaitza gisa erakusten dut
irudia sortzeko prozesua»
4Ostirala
2020ko urriaren 16aXI. urtea463. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €
www.gipuzkoa.hitza.eusgipuzkoa@hitza.eus
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 16aAstekoa: lan gatazka
Miren Garate Arrasate
Asko kezkatzen
gaitu enpresa
hau izaten ari
den gainbehe-
rak, bai arreta-
ren kalitateari
dagokionez, bai autoritarismoari
dagokionez». Txema Kortabarria
ELAko ordezkariaren hitzak dira,
eta Aita Menni osasun zentroari
buruz ari da. Aldamenean ditu
hango bi langile eta ospitaleratuta
dagoen paziente baten senide bat
—ez dute izenik eman nahi—. Hitz
horiek arrazoitzeko, hainbat adi-
bide aipatu dituzte haiek: «Eri-
zainik ez dago opor garaian, eta
laguntzaileok egin behar izaten
dugu askotan haien lana: adibi-
dez, medikazioa eman, baina gu-
retzat ardura handia da, ez
delako berez gure lana»; «pasti-
llaz betetzen dituzte pazienteak,
eta lerdea dariela izaten dituzte,
horrela ez dutelako molestatzen,
eta molestatzen ez dutenez, ez du-
te ezer egiten, eta hori haien kon-
tura negozioa egitea da»; «gure
unitateko psikologoa gaixoaldian
egon da, eta pazienteak hiruzpa-
lau hilabete egon dira psikologo-
rik gabe».
Buruko osasuneko eta desgai-
tasunen alorreko zentroak batzen
ditu Aita Mennik, eta garuneko le-
sioetan eta adinekoetan espeziali-
zatutako unitateak ere baditu.
Egoitza nagusia Arrasaten du, eta
Gipuzkoako beste zenbait herri-
tan ere baditu zentroak, baita Biz-
kaian ere. Irabazi asmorik gabeko
erakunde pribatua da, baina zer-
bitzu publikoa ere ematen du; on-
dorioz, publikoa da haren finan-
tzaketaren zati bat.
Egoerari buruz galdetuta, en-
presak GIPUZKOAKOHITZAri esan
dio prest dagoela hitz egiteko, bai-
na denbora bat eskatu du.
Asteazkenean, greba2017 amaieratik iraungia dute lan
hitzarmena, eta, ituna berritzeko
negoziazioek ez dutela fruiturik
eman iritzita, greba egin zuten as-
teazkenean, ELAk deituta —Arra-
sateko EH Bilduk, Elkarrekin
Arrasatek, Arrasateko Antikapi-
talistak-ek, Arrasateko Pentsio-
dunek eta Arrasateko Emakume-
en Mundu Martxak ere babestu
zuten— . Bostehun langile daude
hitzarmen horren mende. Korta-
barriaren esanetan, beren borro-
karen muinean «arreta ona ber-
matzea» dago, atzerapausoak
ikusten baitituzte duela hiruzpa-
lau urtetik . Uste du lan baldintzek
zerikusi zuzena dutela horretan.
Kontratuena da hobetu beha-
rrekoak iruditzen zaizkion pun-
tuetako bat. ELAko ordezkaria-
ren arabera, etekinak handitzeko
baliabidetzat hartzen ditu enpre-
sak. Esan du praktiketako kon-
tratuak ohikoak direla, eta pare
bat urtean aritu behar izaten
dutela langile hasi berriek gaine-
rakoek baino gutxiago kobratzen.
Behin-behinekotasuna ere
%24koa dela dio, eta kasu batzue-
tan hamabi urtean ere egon dela
jendea aldi baterako kontratue-
kin. «Gero zer gertatzen da? Jen-
deak bizi proiektuak dituela, eta,
finkotasunerako aukerarik ikus-
ten ez dutenez, alde egiten dutela.
Osakidetzaren azkeneko enplegu
eskaintza publikoan jende pila
2017 amaieratik lan hitzarmena berritu gabe dute Aita Menni osasun zentroan.Enpresan behin-behinekotasun handia dagoela salatu dute langileek, eta beren soldatak Osakidetzako langileen soldatetatik «urrun» daudela. Horren guztiaren eraginez arretaren kalitatea okertzen ari dela ohartarazi dute.
Hitzarmena erdigunera, «arreta ona bermatzeko»
Aita Menniko langileak, herenegun, Arrasateko plazan egindako elkarretaratzean. Greba antolatu zuen egun horretarako ELA sindikatuak. JON URBE / FOKU
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 16a Astekoa
galdu genuen, asko balio zuen
jendea».
Azaldu du langileak aurkitzeko
zailtasunak izaten dituela enpre-
sak, eta, ondorioz, ikasketak
amaitu gabeko jendea edo espe-
rientziarik ez duena ere hartzen
duela. «Esango dute denean da-
goela arazoa, baina duela lau urte
guk ez genuen halako arazorik.
Enpresaren esku zegoen kontra-
tuekin beste era batera jokatzea,
baina, horren ordez, haien bidez
dirua egiteko hautua egin zuen».
Laster, gainera, enpresan denbo-
ra asko daraman langile multzo
bat erretiro adinera iritsiko da, eta
horrek ere eragiten die kezka.
«Zer egingo dute? Kontratu ho-
riek ere behin-behinekoengatik
ordezkatu?».
Lan karga handiaz kexu dira
langileak. «Psikologoak, psikia-
trak, laguntzaileak... denetik falta
da. Elkarren oporrak ere estali be-
har izaten ditugu, eta horrek arre-
taren kalitatea galtzea dakar, ez
dituzulako pazienteak ezagutzen
eta abar», esan du langileetako
batek. Hala uste du senideak ere.
«30 pazienterentzat bizpahiru
erizain egoten dira, eta langileen
joan-etorri handi dago; kontratu
laburrak egiten dizkietenez, segi-
tuan alde egiten dute... Baina
kontuan hartu behar da gaixo ho-
riek arreta berezia behar dutela».
Bada bereziki kezkagarria iru-
ditzen zaion kontu bat: «Pazien-
teek ilaran egon behar izaten dute
psikiatrarekin hitz egiteko, eta
hori onartezina da. Pertsona ho-
riek terapia behar dute, hitz egin,
biharko egunean kalera ateratzen
direnerako prestatu...». Gainera-
tu du «dezepzionatuta» dagoela
ospitalean daudenek jasotzen
duen arretarekin. «Hor eduki-
tzen dituzte egun osoan ezer egin
gabe, eta ikusten dugu erizain la-
guntzaileak direla gure senideen
psikologoak».
COVID-19ak egoera are gehia-
go okertu duela kontatu dute lan-
gileek, zama bikoiztu arren ez de-
lako jende gehiago kontratatu.
Horrez gain, Eibarko ospitaleko
hirugarren solairuko arreta Aita
Menniren esku geratu zen ekai-
nean —egoitzetako kasu positibo-
ak bideratzen dituzte hara—. «Eta
hura martxan jartzeko baliabide-
ak nondik eraman dituzte? Bada,
Arrasatetik, jakinda gu ere gaizki
geundela. Baina negozioa nahi
zuten».Langileen osasuna ez
zaintzea ere leporatu diote zuzen-
daritzari, oporretatik itzulitako
langileei ez zizkietelako PCR pro-
bak egin hasieratik, Arrasateko
erietxean gaitzaren agerraldi bat
baino gehiago egon arren.
Zerbitzu publikoaKontratuak egonkortzeko ez
ezik, lan baldintzetan bestelako
hobekuntza batzuk egiteko ere
eskatzen dute langileek. Zerbitzu
publikoa ematen duten arren, be-
ren soldatak langile publikoen
soldatetatik urrun daudela salatu
dute. ELAk dituen datuen arabe-
ra, enpresak urtean milioi baten
irabazi garbiak ditu. Horren hari-
ra, Kortabarriak zehaztu du arlo
ekonomikoan eten zela negozia-
zio prozesua. «Guk egindako es-
kaerak beraiek emandako iraba-
zien erdiekin estaltzen zituzten,
baina negozio aparta bihurtu
dute osasuna. Gainera, instituzio-
en onespenarekin ari dira».
Esku artean dituzten datuak
egiazkoak diren ere ez dakitela
gaineratu du, bere izaeragatik
Aita Mennik ez baitu kontuak
erregistratzeko eta publikatzeko
obligaziorik. «Gure ekonomia
kabinetea konturatu zen Aita
Mennik azpienpresa bat duela,
eta etekinen zati bat Aita Menniri
berari bideratzen diola, donazio-
en bidez, zergen kontuagatik
edo». Haren esanetan, langileen
ordezkariei emandako kopurue-
tan diru hori ez zen agertzen.
«Orduan, auskalo zer gezur esa-
ten dizkiguten. Behintzat, bada-
kigu ekonomikoki ez diela minik
egiten gure eskaerak».
Lanorduei dagokienez, urtean
1.624 orduko lanaldia dute gaur
egun, eta 1.592ra murrizteko eska-
tzen dute. «Hitzezko akordio bat
bagenuen, baina arlo ekonomiko-
an sartu ginenean, aurretik lotuta
zegoena zapuztu egin zuen enpre-
sak». Kortabarriaren esanetan, hi-
tzarmena berritzea tokatzen den
bakoitzean izaten du an-
tzeko jarrera enpresak.
«Aurrekoan ere, beren
baldintzak onartu ezean
soldata %5 gutxitu eta la-
naldia igo beharko zela
esan ziguten, edo bestela
jendea kaleratzen hasiko
zirela».
ELAko ordezkariaren
esanetan, mobilizazioe-
tan parte hartuz gero lanik gabe
gera daitezkeela ere iradoki izan
die enpresak langileei, eta hala
baieztatzen dute ondoan dauden
bi langileek ere. Zehaztu dute ho-
rregatik ez dutela nahi beren ize-
nak ematerik. Senideak esan du
bera ere mehatxatu izan dutela
kexatu denean.«Aita Menniren
aurka joaten banaiz, agian bisita-
rik gabe utz nazakete. Eta orain
ere horregatik ez dut nahi nire ize-
na esatea: beldurra ematen dit ni-
re senidearengan eraginen bat
izateak». Kortabarriaren ustez,
oso deigarriak dira halako adie-
razpenak. «Senide bati halakoak
esaten badizkiote, pentsa zer ez
duten egingo langileekin».
Jarraipen «handia» grebakHala eta guztiz ere, herenegungo
grebak jarraipen «handia» izan
zuela esan du sindikatuak, eta
langileen lan baldintzen aldeko
borrokarako egun garrantzitsu-
tzat jo zuen. «Betidanik, langileek
mehatxupean eta presiopean bizi
behar izan dituzte euren lan esku-
bideen aldeko borrokak, baina
erantzun irmoa eta kolektiboa
adierazi dute. Pribatizatutako
osasun publikoaren eztabaida ka-
lera ateratzea ere lortu da». En-
presak edukietan aurrerapauso-
rik egiten ez badu mobilizatzen
jarraituko duela iragarri du.
Grebarako Jaurlaritzak ezarri-
tako gutxieneko zerbitzuak
gehiegizkoak iruditu zitzaizkion
ELAri, eta greba eskubidea muga-
tu izana egotzi zion. Kortabarriak
gogoratu du Gipuzkoako eta Biz-
kaiko diputazioek eta Jaurlaritza-
ko Osasun Sailak enpresaren «fi-
nantzaketa publikoan» parte
hartzen dutela, eta, hein batean,
enpresak sustatu duen «nego-
zio» ereduaren «konplizeak» di-
rela. Gatazkak duen genero ikus-
pegia ere aipatu du, enpresako
gehienak emakumeak baitira.
Grebaren harira, Arrasaten manifestazioa ere egin zuten, herenegun. ELA
Lan zama handia dutelakontatu dute Aita Mennikolangileek, eta COVID-19akokertu egin duela egoera
ELAren esanetan, laneskubideen aldeko defentsan«mehatxuak eta presioa»jasaten dituzte langileek
%24BEHIN-BEHINEKOTASUNA
ELAk emandako datuen arabera,
Aita Menniko langileen %24k aldi
baterako lan kontratua dute, eta
hamabi urtean ere egon da jendea
mota horretako kontratuarekin.
Hitzarmenaren eragina. Arrasa-
teko eta beste zentroetako 500
langileri eragiten die lan itunak.
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 16aElkarrizketa
Aitziber Arzallus Zarautz
Angel Uranga (Zarautz, 1961) jaio-
tzetik da artista. Kontzientzia
duenetik marrazten eta margo-
tzen gogoratzen du bere burua.
Mundu guztian barrena ibilia da
bere obra besapean hartuta: Ame-
riketako Estatu Batuetan izana da,
Arabiar Emirerri Batuetan, Kana-
dan, Alemanian, Espainian... Izen
handiko galerietan erakutsi izan
ditu bere lanak, arteari buruzko
kongresuetan, psikiatriari buruz-
koetan, itsas bidaien azoketan,
automobilismo zirkuituetako
egoitzetan... Hitzaldiak eman izan
ditu herrietako areto txikietan,
hiriburuetakoetan, konferen-
tziak unibertsitateetan... Azke-
naldian, baina, etxe aldean dabil;
Zarautzen Kale Nagusian duen
lantegi-galerian ari da lanean.
Gelditzea erabaki zuen, dozena
bat urtean esku artean darabilen
ikerlana bukatu nahi zuelako,
baina geldian ere proiektuak sor-
tzen zaizkio nonbait, eta azken hi-
labeteetan bilduma berri bat osa-
tu du: Makers. Martxoan jarriko
dute ikusgai Gasteizko Vital Fun-
dazioa Kulturunean.
Noiz hasi zinen margotzen?
Artea inguruan dugunarekin ha-
rremantzeko modu bat da, errea-
litatea ulertzeko saiakera bat,
adierazteko eta komunikatzeko
era bat; hitza erabili beharrean,
artistak sormena erabiltzen du,
izan eskultura, izan zinema, eta,
nire kasuan, pintura. Gogoan dut,
oso umea nintzela, marrazten pa-
satzen nituela egunak, eta 8-9 ur-
terekin hasi nintzen lehendabizi-
ko koadroak egiten. Txiki-txiki-
tatik, hori izan da nire modua
munduarekin harremanak izate-
ko. Eta, horrez gain, txikitatik
izan dut jakin-mina egiten nue-
naren inguruan, alde praktikotik
zein teorikotik. Horregatik, ma-rrazteaz eta margotzeaz gain, oso umea nintzela hasi nintzenpinturari buruzko liburuak ira-kurtzen ere. Baina ez zenuen etxean eta zeu-
re kabuz ikasiko dakizun guztia.
Ingurukoek animatuta, izenaeman nuen Zarauzko ArtearenLagunak elkarteak —gerora Arte-zaleak izango zena— antolatzenzituen ikastaroetan; Julian Ugartemargolaria nuen irakasle. Gu ma-rrazten jartzen gintuen, eta beramargotzen aritzen zen, baina nikmargotzea nuen gustuko, etaetxean hasi nintzen, ezkutuan.Ezjakina nintzen, teknikari buruzez nekien ezer, eta gogoan dut nirelehen koadroa egitea zenbat kos-
tatu zitzaidan. Txori bat margo-tzen hasi nintzen, burubeltz bat,baina margotu eta margotu etalienzoak ez zuen kolorerik har-tzen, eta ni harrituta. Nola hartu-ko zuen, bada? Olioz margotzenari nintzelakoan, akualeraz arinintzen. Halako batean, pinturazuria gastatu zitzaidan, dendarajoan eta olio zuria erosi nuen, etaorduan jabetu nintzen olio mar-goen eta akuarelen arteko aldeaz.Izan ere, gauzak ikas daitezke bes-teek irakatsita, baina batez ere es-perimentatuz eta probak eginezikasten dira. Max Doerneren Los
materiales de pintura y su em-
pleo en el arte liburuak ere askolagundu zidan horretan. Alema-niar batzuek oparitu zidaten, etahan zetozen gauza guztiak proba-tzen saiatzen nitzen etxean.Nolatan oparitu zizuten?
Garai hartan, ama nuen jarrai-tzailerik sutsuena, eta bere den-dako erakusleihoan, eskuko pol-tsen artean, ikusgai jartzen zituennire margolanak. Lehiaketetan parte hartzen ere
garaiz hasi zinen.
Bai, oso gazterik hasi nintzen airelibreko lehiaketetan parte har-tzen, 11 bat urte nituela edo.Lehiaketa haietan, jendea ezagu-tzeaz gain, aukera izaten nuenikusteko ea profesionalak ziren
margolari afizionatueknola margotzen zuten,eta hori ere sekulako es-kola izan zen niretzat.Praktikari dagokionez,gauza baliagarri askoikasi nituen: besteak bes-te, nola gauzatu formatuhandiko lan bat denboragutxi daukazunean. Ho-rrelakoetan, behartutazaude konposizio egitu-raketa azkar egitera; pin-tzel txikiak baztertu eta
koadroa ikuspuntu global batetikikustera, eta, gero, gelditzen zai-zun denboraren arabera, sartukodizkiozu xehetasunak. Horrega-tik, zaletasuna dutenei beti go-mendatzen diet horrelako lehia-ketetan parte hartzeko, praktiko-ki eta ingurukoengandik askoikasteko balio dutelako.Gerora, Arte Ederrak ikasi zeni-
tuen.
Hala da, bai, eta urte emankorrakizan ziren unibertsitatekoak ere.Justu ni hasi nintzen urtean, goimailako eskola izatetik unibertsi-tate fakultate izatera pasatu ziren
Arte Ederrak. Izan nituen irakasleklasikoak, goi mailako eskolatikzetozenak eta era hartako eskolakematen jarraitu zutenak, bainaizan nituen irakasle berritzailego-ak ere, unibertsitate ikasketa berrihaiei edukia ematearen ardurazutenak, goi eskola izatetik fakul-tate izateko bide hori lantzen arizirenak; eta fakultatea edukizjanzteko bide horretan parte har-tzeko eta neure aletxoa jartzekoaukera ere izan nuen Praktikapiktoriko jakin batean bitarteko-
en arteko bateraezintasunari bu-
ruzko analisia eta esperimenta-
zioa tesiarekin. Urte batzuetan eskolak ematen
aritzeko aukera ere izan zenuen.
Orduan jabetu nintzen neure bu-rua prestatzeko bokazioaz gain,bokazio pedagokiko eta didakti-koa ere banuela, nekien hura bes-teei irakatsi nahi niela, eta horre-tan hasi nintzen. Zarauzko Arte-zaleak elkartean eskolak ematenaritu nintzen, hezkuntza arau-tuan ere bai, batxilergoko ikasleeieta unibertsitateko ikasleei; ira-kasleei ere eskolak eman nizkien,eta abar. Baina denboraren pode-rioz jabetu nintzen beste modubatera gara nezakeela irakastekoneukan bokazioa: ikasle talde batieskolak eman beharrean, nireobrak izan zitezkeela irakastekobidea, alegia. Hala, eskolak ema-teari utzi nion, eta ikertzen nuenhura margolanen bidez gizartera-tzen hasi nintzen. Iruditzen zitzai-dan horrela askoz jende gehiago-rengana irits nintekeela. Eta nola gauzatu duzu asmo ho-
ri? Nola gizarteratzen dira iker-
ketak margolanen bidez?
Nire lanak ahalik eta gehien zabaldaitezen, jendearentzat interes-garriak diren gaien ingurukomargolanak egiten ditut. 1 For-mulako autoak edo lasterketako
«Nire margolanakbitartekoak dira ikertzendudana gizarteratzeko» Angel Uranga b Ikertzailea eta margolaria
Mundu guztian barrena erakutsi izan ditu bere lanak, baina badaramatza pare baturte jaioterritik asko mugitu gabe, Zarauzko Kale Nagusian duen estudioan lanean.Hasitako ikerlanak bukatu nahi ditu, eta bilduma berri bat ere aurkeztuko du aurki.
AIT
ZIB
ER
AR
ZA
LLU
S
Gauzak ikas daitezke besteekirakatsita, baina batez ereesperimentatuz eta probakeginez ikasten dira»
«Prozesua aztertzen ari banaiz,nire asmoa izaten da koadrohorietan prozesu hori,bilakaera hori erakustea»
‘‘
5GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2020ko urriaren 16a Elkarrizketa
motoak margotzen baditut, ez da
autoak eta motoak gogoko ditu-
dalako, gai horiek interesatzen
zaizkion jende asko dagoelako
baizik, eta horrela jende askoren-
gana irits naitekeelako. Hori da
nire modua ahalik eta jende
gehienarengana iristeko, baina
nire koadroak irudi erakargarri
bat baino askoz gehiago dira; as-
koz gehiago kontatzen dute: nire
margolanak bitartekoak dira
ikertzen dudana gizarteratzeko.
Zer ikertu izan duzu?
Nagusiki, hiru lan lerro jorratu di-
tut orain artean: batetik, lerro na-
turalista; bestetik, ikerkuntza hu-
tsa, eta, azkenik, ikerkuntzaren
aplikazioa edo artea enpresetan.
Ikerkuntza hutsaren lerro horren
barruan, testura akzidentalari
buruzko tesia oinarri hartuta,
hainbat arlo ikertu ditut: aurrena,
bolumena eta espazio ilusorioa;
ondoren, ibilbidea, alegia, nola
barneratzen dugun koadro bate-
an ikusten dugun informazioa; ja-
rraian, prozesua aztertzen aritu
nintzen, alegia, nola eraikitzen di-
tugun informazioak, bai koadro
bat sortzerakoan eta baita serie
bat sortzerakoan ere; eta, azke-
nik, badaramatzat dozena bat ur-
te konposizioa aztertzen. Konpo-
sizioa oso gai konplexua da, ikus-
puntu askotatik iker daitekeela-
ko, eta, gainera, dagoeneko ikus-
puntu askotatik ikertutako gaia
da; eta ni semiotikaren ikuspun-
tutik ari naiz ikertzen. Badakit se-
miotika entzuteak atzera eragiten
diola jendeari, baina semiotikak
esan nahi duena zera da, informa-
zioak nola eraikitzen diren azter-
tzea sorburutik abiatuta, eta ez
emaitzetik abiatuta.
Konposizioaren inguruko iker-
keta horretan, Picassoren Les
Demoiselles d’Avignon obra sa-
konki aztertu duzu, eta, hain zu-
zen ere, horretaz aritu zinen joan
den astean Zarauzko Modelo
aretoan eman zenuen hitzal-
dian. Zergatik aukeratu zenuen
obra hori eta ez beste bat?
Obra horrek duen esangura eta
garrantziagatik aukeratu nuen,
adituek uste baitute koadro ho-
rren konposizioa dela arte mo-
dernoaren abiapuntua, eta hori
dela aurreneko konposizio kubis-
ta. Gainera, kasualitatea ala ez,
Bartzelonako Avinyo herrian es-
tudio bat daukat. Ez da Picassoren
Avignon bera, hura Bartzelonako
kale bat baita, baina gauza bitxia
da, eta horrelakoak erakargarriak
iruditzen zaizkit.
Zertan da ikerketa hori?
Bukatzear da. Hain zuzen ere,
duela pare bat urte horrexegatik
erabaki nuen mundu osoan ibil-
tzeari utzi eta horretara jartzea,
lan pedagogikoa egiteak denbora
asko eskatzen baitu, eta ikerketa-
rako denbora hartu beharra bai-
neukan. Esango nuke ikerketa
azaltzen duten margolan gehie-
nak eginda ditudala dagoeneko,
eta orain material guztia idatziz
jaso eta argitaratzeko moduan
jartzea geratzen zait.
Jendeak ulertzen al du margola-
nak ikerketa prozesua azaltze-
ko erreminta gisa erabiltzea?
Denetariko jendea dago: batzuek
ulertzen dute, eta besteek, ez. Ba-
tzuk nire lanak ikustera joaten
dira irudiak gustatzen zaizkielako
bakarrik, eta beste batzuk, nire
ibilbidea ezagutzen dutelako eta
irudi horien atzean zer dagoen ja-
kin nahi dutelako. Behin baino
gehiagotan esan izan didate nire
koadroak bukatu gabe daudela
ere, eta ez da hala; prozesua azter-
tzen ari banaiz, nire asmoa izaten
da koadro horietan prozesu hori,
bilakaera hori, erakustea, eta ez
prozesua bukatu osteko emaitza.
Nik emaitza gisa erakusten dut
irudia sortzeko prozesua edo bi-
dea bera. Baina egia da sekulako
garrantzia duela hori guztia jen-
deari ondo azaltzen jakiteak; nire
bokazio pedagogikoak hala egitea
eskatzen dit, behintzat. Horrega-
tik, ez da nahikoa ikerketak eta
ondorioak liburuetan eta koadro-
etan jasota uztea, horiek zabal-
tzen ere jakin egin behar da. Zen-
tzu horretan, ZarautzOn elkartea
bideo bat lantzen ari da Les De-
moiselles d’Avignon obraren
inguruan egin dudan ikerketa
gizarteratzen laguntzeko.
Konposizioari buruzko ikerketa
hori bukatzeaz gain, baduzu
beste proiekturik esku artean?
Bai, hain zuzen ere, aurki aurkez-
tuko dugun Makers bilduma.
Pandemia egoera izendatu eta
konfinamendua ezarri osteko le-
hendabiziko asteetan, babes ma-
terial falta izugarria egon zen, eta
hor egituratu zen Makersmugi-
mendua, material falta hari eran-
tzuna emateko mugimendu soli-
darioa. Javier Lopez de Juan Abad
mugimendu horretako kidea la-
guna dut, eta harekin hizketan ari
nintzela sortu zitzaigun bilduma
hori egiteko ideia. Makers-en
helburua zera da, mugimendu
horretako kideei eta pandemia-
ren kontrako borrokan lehen le-
rroan lanean ari diren horiei guz-
tiei omenaldia egitea, nire adie-
razpide artistikoak erabilita. Hau
da, irudiak alde batera utzita, ko-
adro horiek prespektiba didakti-
ko batetik landu ditut. Lanak
martxoan jarriko ditugu ikusgai
Gasteizko Vital Fundazioa Kultu-
runean, eta ikusiko dugu hortik
aurrera zer ibilbide egiten duten.
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 16aIritzia
RIRITZIALeire Narbaiza
Leloon leloak
Ziurgabetasuna da orai-naldi berriko markaeta ezaugarria. Azkenboladan pertsona as-
kok sentitu izan dute hanka azpi-ko zorua, lurra, desegin eta deu-seztatu egin zaiela, eta heldule-kuak ere desagertze prozesuandabiltzala. Euren buruari non eu-tsi jakin ezinda, egonezina oro-kortu da. Goian zerua, eta azpianlurraesamolde zaharrak ere ez duganoraz funtzionatzen mundunahasi honetan, ezustekoak etaaldaketak etengabeak dira eta:zeruan buru gainean dugu orain-dik; lurrak Iruñerrikoa dirudi,dar-dar egiten duelako, eta, hor-taz, ikara eragiten.Pandemiak handitu egin du
aurreko urteetako egoerek —neo-liberalismo basatiak, dei diezaio-gun duen izenez— lagatako eze-
gonkortasuna. Segurantza gabe-tasun hori ekonomikoa eta lan ar-lokoa ez ezik, afektu eta ohiture-na ere bada, kolokan utzi duelakosegurutzat geneukan kontu uga-ri. Esate baterako, nork esango zi-gun herriko jai bako urte bat bizi-ko genuela? Besarkada bariko bi-zitza, edota isolamendua etxean?Gainera, aldi baterako izan beharzena erdi iraunkorra bihurtu da,epeak etengabe luzatzen dabil-tzalako. Zulo pandemiko honi ir-teerako argirik ikusi ezinda goazaurrera, kate honetan denok ba-tera, gogorki loturik gaudelako.Baina tatarrez daroagu bizitza, ti-pili-topolo, estropezuka etenga-be, itsuka eta ahal dena eginda.Nork bere burua salba dezala
goiburua txertatu digute (txertobarik) barru-barruan. Egin daki-zunaeta Egin ahal duzunaere
bihurtu dira lelo horren azpilelo,denok lelotu arte. Hor konpon,Mari Anton! Euskadi, auzolana.Krisiadeitu diote ziurgabetasu-
na eragin duen horri. Ez dakit, or-dea, krisi gabeko sasoirik ezagutuote dudan. Batzuk ofizialak ziren,estatuari edo munduari eragitenzieten; beste batzuk, eskualdeko-ak, gureagoak, antza; eta besteakaurreko motibo bien ondoriokonpondu barikoak sortutakoak.Beti eskas, beti ezinean. Krisia bizimodua da, bizitzeko molde leloondako.Oraingoan, zorionez, ez gabil-
tza entzuten aurreko krisi ofizia-lean, 2008koan, entzun zirenzenbait lelo. Oraingoak bere lelo-keria propioak ditu. Aurrekoan,
gau eta egun esaten zitzaigun kri-sia aprobetxatzeko abaguneaparta zela, gauza berriak sortze-ko, geure burua berrasmatzeko,beste bide batzuk jorratzeko.Baieztapen horiek argudiatzeko,guru motibazionalekesaten zu-ten txineraz krisi arriskueta au-kerakaraktereekin idazten zelakrisi. Beraz, krisia aukera zela.Txinatarrak asko dira, zerbait ja-kingo dute. Argumentu bikainakguztiak, egoeraren larritasunamakillatzeko. Lelotzat hartu gin-tuzten berriro ere. Era berean,
inoiz ez ziguten argitu zer lortze-ko okasioa zen. Porrot absolutuanjausteko, akaso. Ezer onik ez. Aurrera doan herria.Apiril-maiatzean lau haizeeta-
ra aldarrikatzen zuten askok izu-rriteak hobeak egingo gintuela.Aukera (hori ere txineraz?) itzelazela mundu hobea egiteko, har-tu-emanak lantzeko, gizarte ore-katuagoa egiteko... Dena bikaina.Baina lelo hori ahaztu dugu, ze-ren zulotik ateratzeko betiko ir-tenbideak proposatu baitira:etxeak eraiki behar ez diren lekuetan, behar ez diren tren etametroekin aurrera segi, karpetangordeta zeuden proiektu megalo-manoak atzera ere mahai gaineanjartzea. Berrikuntza izugarria.Porlana, berriro ere. Gizakia, helburu.Lehengo lepotik burua. Ez du-
gu ikasten. Lelo hutsak gara. Gi-zakia da bi aldiz harri berean be-haztopatzen dena. Gu, hamaika-txotan. Zatoz, eta konta ezazu!
‘Krisia’ deitu dioteziurgabetasuna
eragin duen horri. Ezdakit, ordea, krisigabeko sasoirikezagutu dudan
Irudia b Tolosa
Publifikatzeko eskea AsuncionenTolosako Asuncion klinikan asteon izan den COVID-19 agerraldian berrogei lagun baino gehiago kutsatu dira,
gehienbat, langileak. Hain zuzen, prentsaurrekoa eman zuten langileek asteartean. Klinikan dituzten lan bal-
dintzak salatu zituzten, eta zerbitzua publifikatzeko eskatu zuten. Manifestazioa egingo dute larunbatean. Pri-
batua da Asuncion, baina zerbitzu publikoa ematen du, Osakidetzarekin duen akordioari esker. JON URBE / FOKU
«Ez dut ukatzen zer-nolakomina sufritu eta eragin dugun.Eser gaitezen nahi dut, berrizere atea ustel gainean ez ixtea»
Marixol IparragirreEuskal presoa
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karak-
tere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta HITZAk mozteko eskubidea du.
Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Martin Ugalde
kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
gipuzkoa@berria.eus
%
Gipuzkoako metalgintzan akordioa lortu dute sindikatuek eta patronalak
DONOSTIA bAkordioa lortu dute Gipuzkoako metalgintzan, UGT ez beste sindikatu guztiek Adegiren eskaintza onartuta. Hitzarmena2020tik 2022ra arte egongo da indarrean, eta 40.000 langile ingururieragingo die. Besteak beste, 2020ra arteko %9,6ko soldata igoera jasodute itunean, eta KPIaren araberakoa, berriz, 2022ra arte.
A-636 errepideko bidesaria 2022an jarribeharko dute martxan, beranduenez
DONOSTIA bAsteazkenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazizuen Beasain eta Bergara arteko A-636 errepideko bidesariak 2021amaieran edo 2022an ezarriko dutela. Proiektua bertan behera uztekoeskatu zuen EPk Batzar Nagusietan, baina horren aurka bozkatu zu-ten EAJk, PSE-Ek eta PPk. EH Bildu abstenitu egin zen.
Foru Aldundiak Enrique Ramos ObraHidraulikoetako zuzendari izendatu du
DONOSTIA bEnrique Ramos (PSE-EE) izango da Gipuzkoako Foru Al-dundiko Obra Hidraulikoetako zuzendari aurrerantzean. Felix Asen-sio zena ordezkatuko du karguan. Ramos Donostiako zinegotzia izanda 1999az geroztik, eta Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotzi arituda 2019tik. Marisol Garmendiak hartuko du bere lekua udalean.
7Etxebizitza
Hernaniko Sagastialden arriskuan dauden zenbait lagun, asteartean. HITZA
Karmele Uribesalgo
Hernaniko Sagastialde auzoko
hamalau familiak etxea uzteko
jakinarazpena jaso dute. Bizitoki
dotazionaletako maizterrak dira.
Bost urteko kontratuak zituzten,
eta, epe hori pasatuta, etxeak utzi
beharrean daude. Hasiera bate-
an, gazteen emantzipazioa bul-
tzatzeko sortu ziren etxeok, baina
askotariko egoeretan dagoen jen-
dea sartu da; besteak bete, 70
urtetik gorakoak, guraso baka-
rreko familiak, tratu txarren bik-
timak, adimen urritasuna dute-
nak eta gaixotasun mentalak
dituztenak. Azken batean, ohiko
etxebizitzen alokairua ordaindu
ezin duten familiak. COVID-19ak
eragin duen egoera dela eta,
Eusko Jaurlaritzak sei hilabeteko
luzapena onartu die. Dena den,
Etxegabetzeak Stop plataformak
eskatu du behar den moduko
irtenbide bat emateko.
Joan den astean prentsaurre-
koa eman zuen Hernaniko Etxe-
gabetzeak Stop plataformak
Donostian, Sagastialdeko hama-
lau familia egoera «zaurgarrian»
daudela salatzeko. Idatzi bat
bidali zioten Eusko Jaurlaritzako
Etxebizitza saileko ordezkariari,
eskatuz etxebizitza duin eta
eskuragarri bat eskaintzeko kal-
tetuei. Lakuak jakinarazi die zen-
bait familiari beste etxebizitza bat
eskainiko dietela. Hernaniko
Etxegabetzeak Stop plataforma-
ko kide Kike Riañok azaldu due-
nez, Alokabideren gutunak eta
deiak jaso dituzte zenbait etxe-
tan, eta alokairu sozialeko beste
etxebizitza batera joateko aukera
izango dutela jakinarazi diete.
Hala ere, oraindik ez dakite
zehazki zeintzuk izango duten
aukera hori, ezta gainerakoekin
zer gertatuko den ere.
Eusko Jaurlaritzak azpimarra-
tu du etxebizitza horietan sartu
zirenek bazekitela kontratuak
bost urtekoak zirela, eta gero utzi
egin beharko zituztela. Riañoren
ustez, baldintza horrek ez dauka
zentzurik: «Bost urtean egoera
konpondu egiten al da?». Uste
du, epe hori pasatuta, ikertu egin
beharko litzatekeela familia
horiek nola dauden, eta horren
arabera erabakiak hartu. Pande-
mia dela eta, Eusko Jaurlaritzak
hedabide baten bitartez adierazi
duenez, beste sei hilabetez luzatu
dizkiete kontratuak urtarrilaren
31 baino lehenago etxeak utzi
behar zituztenei. Hori dela eta,
Lakuak adierazi du bizilagunen
kexek ez daukatela zentzurik.
Kaltetuek aitortu dute urte erdi
bateko luzapen horrekin lasaitu
txiki bat hartu dutela, eta positi-
botzat jo dute; hala ere, ez dakite
zer gertatuko den egun hori gain-
ditutakoan.
Horrez guztiaz gain, Lakua
kexu da, uste baitu bizilagunek
esandakoarekin ematen duela
Eusko Jaurlaritza «bihozgabeko
putre funts» baten gisan ari dela
jokatzen. Gainera, azpimarratu
dute EAEko gobernuaren helbu-
rua ez dela «inondik inora» ira-
bazi ekonomikoak eskuratzea.
«Guk eskatzen diegun gauza
bakarra zera da, irtenbide bat
eman dezatela», gogorarazi du
Riañok.
Pausoak udaleanPlataformako kideek espero dute
Hernaniko alkateak auzian esku
hartzea. Etxebizitzaren Udal
Mahaian aurkeztu dituzte jada
hamalau familien kasuak. Riañ-
ok adierazi du alkateak konpro-
misoa hartu zuela afera horretan
bitartekari lanak egiteko, eta
hitza ere bete duela.
Hernaniko udalbatzak jakina-
razi du jende asko dago-
ela Etxebideren zerren-
detan zain, bizitoki
dotazionalak lortzeko
esperoan. Kaleratzeak
Stopek salatu izan du
etxebizitza sozialen falta dela
horrelako egoerak izatearen
arrazoia. «Europako beste
herrialde batzuetan, alokairu
publikoen parkea hemen baino
lau aldiz handiagoa da», adierazi
du Riañok. Hark uste du beha-
rrezkoa dela etxebizitza parke
publiko sendo bat sortzea, alokai-
ruen prezioak kontrolatzea eta
hutsik dauden etxebizitzak ere
herritarrek erabiltzeko moduan
jartzea.
Bizitokia kolokanEtxetik kaleratzeko arriskuan daude Hernaniko Sagastialde auzokohamalau familia. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi die irtenbideren bat izango dutela, baina oraindik ez dute zehaztasun handirik jaso.
Etxegabetzeak Stop plataformak Donostiako Bulebarrean egindako agerraldia, iragan asteazkenean. ETXEGABETZEAK STOP
K.U.
Leire Martinek 26 urte
ditu, eta 60 urteko ama-
rekin bizi da Hernanin,
Sagastialdeko etxebizi-
tzetan. Ama langabezian dago,
eta 400 euroko diru laguntza
jasotzen dute hilero. Azkeneko
hilabeteetan kezka bat dute
buruan biek: abenduan etxea utzi
beharko dute. «Bost urte pasa-
tzean kontratua luzatzeko espe-
rantza geneukan», adierazi du
Martinek. Joan den astean dei bat
jaso zuten, esanez beste etxe
batera joateko aukera izango
zutela. «Gutun bat jasotzeko zain
gaude, jakinarazpen hori telefo-
noz jaso baikenuen». Izan ere,
jasotako informazioa idatziz izan
nahi dute familiek. Dena den,
badaki euren egoera «ezohikoa»
dela. «Orokorrean jendeak ez du
deirik jaso», dio Martinek.
Egoera horretan dago Carlos
Enrique Gutierrez; oraingoz
behintzat, ez dauka alternatibarik.
Gutierrez bakarrik bizi da Sagas-
tialdeko pisu batean. Lanean ari
den arren, 1.000 euro inguruko
soldata dauka, eta, azaldu duenez,
diru horrekin zaila zaio bestelako
alokairu batean sartzea. «Etxebi-
zitzen merkatura aterata, soldata-
ren %75 pisua ordaintzen utzi be-
harko nuke», adierazi du.
Beste luzapen bat nahiHasiera batean, Gutierrezek joan
den uztailean utzi behar zuen
etxea, baina, pandemiaren ondo-
rioz, sei hilabeteko luzapena eman
zioten. Orain, bigarren luzapen
bat emateko aukera egon daiteke-
ela ikusi dute, baina kasu honetan
ez da automatikoa izango; eskae-
raren bat egin beharko dutelako-
an daude. Gutierrezek adierazi du
«ezjakintasunean» bizi direla.
Azpimarratu du etxebizitza bat
izateko eskubidea dutela, eta eu-
ren esku dagoen guztia egingo du-
tela arazoa konpontzeko.
Etxea utzi beharrean daude Leire Martin eta Carlos Enrique Gutierrez. Bizileku baterako aukeraizango dutela jakinarazi diote Martini. Gutierrezek,aldiz, ez dauka alternatiba argirik oraindik.
Izena dutenkaleratzeak
Beste sei hilabeteluzatu dizkiete kontratuakurtarrilaren 31 baino lehenagoetxeak utzi behar zituztenei
GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 16a
Beñat Alberdi Elgoibar
Ilara luzea zegoen joan den
irailaren 27an Elgoibarren
Muruamendiaraz gozote-
giaren aurrean, denda ez
ikusteko bestekoa. Mertxe Mu-
ruamendiarazek ere, urteak erre-
tiratuta daramatzan arren, lanera
sartu behar izan zuen. Arrazoia
ere ez zen makala. Izan ere, ho-
rrenbeste apetitu asebete dituz-
ten pastelak jateko azken aukera
zen. Ez zuten elgoibartarrek soilik
osatzen kalean behera luzatzen
zen errenkada. 85 urtean irabazi-
ta zituen gozotegiak Debabarre-
neko eta Debagoieneko biztanle-
ek sabelak. Gozogintzak, dena
den, badauka bere zati gazia.
«Gizadiaren ondarea zen zer-
bait nolatan itxiko genuen ere
esaten ziguten», dio Mertxe Mu-
ruamendiarazek, sortzaileen ala-
bak. 1935ean zabaldu zuten gozo-
tegia Maria Baztarrikak eta Jose
Ramon Muruamendiarazek. Ha-
sieran, janari denda bat zen; Jose
Ramon, ordea, gozogilea zen, eta
gozotegi lantegia gehitu zioten
saltokiari, ibilbide goxoa izango
zenaren lehen urrats gisa.
1963an bereizi zituzten gozote-
gia eta gainontzeko jakiak. Urte
horien inguruan hasi zen lanean
Mertxe, 13 urte zituela. «Ahizpa
bat eta biok batu ginen dendako
lanera; besteak lantegira joan zi-
ren», azaldu du. Guztira, zortzi
seme-alaba izan zituzten Bazta-
rrikak eta Muruamendiarazek. Ia
guztiek bukatu zuten familiako
negozioan lanean.
Izan ere, familiako negozio bat
izatea du Muruamendiarazek be-
rezi egin duen ezaugarrietako bat:
«Arratsalde asko pasatu ditugu
kartetan jolasten genuen bitarte-
an lanak aurreratzen; pastak
prestatzen, adibidez», argitu du
Mertxek. Lan askoko egunetan
—Errege bezperan, kasurako—, ez
zen familiako inor libratzen. Etxe-
ko txikienek ere parte hartzen zu-
ten, opilak banatzen behintzat.
Ogibidea beste bat izan arren, se-
nideek nork bere alea jartzen zuen
gozotegia mantentzeko, eta ez ba-
karrik festa egunetan.
Gozotegiarentzat mugarri bat
izan zen 1986an dendak lokal bat
hartzea eta lantegiak bestea. Bien
artean izan duten gertutasunak
aukerak zabaltzen zizkien. «Sal-
tokitik produkzio tokira oinez
joan zitezkeen», esan du Jon Li-
zarralde Muruamendiarazek.
Bere ohiko lanetik kanpo hartu
zituen enpresako administrari la-
nak. «Edozein gorabehera edo al-
daketa aise konpon zitekeen».
Azukrea ez dadila faltaGozogintzaren garairik oparoe-
nak bizi izan zituzten. Mertxek
nabarmendu du jendea erruz joa-
ten zitzaiela dendara: «Astean ze-
har aurreratzen joan behar izaten
genuen aste bukaeretarako eska-
erak». Izan jaunartzeak, urtebe-
tetzeak edo beste edozein ospaki-
zun, jendeak Muruamendiaraze-
ko pastelekin izaten zuen postrea,
eta ohikoa zen dozena bat pastel
hartzea. Oinarri izan zituen,
beraz, urte luzez familiako nego-
zioa izatea, lantegiaren gertuko-
tasuna eta jendeak azukreari zion
zaletasuna.
Urrezko aro orok izaten du bere
amaiera edo garai berrietara ego-
kitu beharra. Adinean aurrera
egin zuten familiako kideek. Mer-
txe izan zen erretiratu zen azkena.
Horrek ez du esan nahi gozotegia-
rekin lotura guztiak hautsi zituz-
tenik. Hala ere, hurrengo belau-
naldiak lekukoa hartzea falta izan
zaie. «Gozogintza gogorra da»,
zehaztu du sortzaileen alabak.
«Jaiegunetan lan egin behar duzu,
eta inork ez zuen txanda hartzeko
borondaterik».
Bestalde, Espainiako Osasun
Ministerioak gogortu egin ditu ja-
nariarekin lan egiten duten en-
presentzako segurtasun neu-
rriak. Horren eraginetako bat
izan zen lantegia denda aldame-
netik herri kanpoko poligono ba-
tera mugitzea 2006an. Txarrean
on, ekoizpena handitzeko aukera
eman zien horrek, eta horrela za-
baldu ziren Debagoienera, garai
berrietara egokitu beharragatik-
edo; betiere, dendarekiko gertu-
kotasuna galduta.
Horrez gaindi, azukrea ez dago
bere garairik onenean, eta sal-
mentetan nabaritu dute osasun-
tsu egon beharraren presioa. De-
sagertu dira lehengo zerrenda lu-
zeko eskaerak. Horri gehitu
behar zaio ospakizunak ere mu-
rriztu egin direla, eta ospakizu-
nak gehiago egiten direla jatetxe-
etan etxean baino.
Itxieraren hasieraTestuinguru horretan, negozioak
galduta zeukan errentagarritasun
plusa. Gozotegiko langileek era-
kutsi zuten interesa, baina ez
zuten akordiorik lortu. Izatez,
langileak murrizteko aukera ere
aztertu zuten. Ez zitzaien bidera-
garriena iruditu, ordea.
Hartzekodunen konkurtsoan
dago orain Muriamendiaraz.
«Abokatuek ixteko esaten zida-
ten», adierazi du Lizarraldek.
«Azaldu nien horrelako historia
daukan denda batek bukaera on
bat behar zuela». Azkenean, jaitsi
ditu pertsianak.
Elgoibarko Muruamendiaraz gozotegiak ateakitxi ditu. 85 urte pasatu dituzte Debabarrenekozein Debagoieneko otorduak goxatzen. Errelebofaltak, ordea, bidea amaiarazi die.
Gozogintzarenagur gazia
Mertxe Muruamendiaraz gozogintza dendako langile ohia eta Jon Lizarralde administraria. JON URBE / FOKU
8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 16aMerkataritza
Gozogintza gogorra da.[...] Jaiegunetan lan eginbehar duzu, eta inork ezzuen erreleboa hartzekoborondaterik»Mertxe MuruamendiarazGozotegiko langile erretiratua
«Abokatuek ixtekoesaten zidaten. Azaldunien horrelako historiadaukan dendak bukaeraon bat behar zuela»Jon LizarraldeEnpresako administraria
‘‘
Muruamendiaraz gozotegia, itxita. JON URBE / FOKU
Aizarnaza-bal Gipuz-k o a k oherri txikibat da.Lasaia etainteresga-
rria, ederra eta xarmagarria.Inguru paregabe batean dago,naturaren erdian eta itsasotikhurbil. Zerbitzu aldetik ondo hornitu-
rik dago, eta herri bizia da, mugi-mendu handikoa, arlo guztietan.Ekintzaz beterikoa, urtean zeharkultur, kirol eta bestelako ekintzaugari antolatzen baitira. Kale giroan nabarmena da bizi-
tasun hori, eta aipagarria da egu-nerokoan ikus daitekeen umeen,gazteen, helduen eta aitona-amonen arteko harreman estua,herriaren ezaugarrietako bat. Eraberean, herritarrek esku zabalik
Aizarnazabalgo Udala
AIZARNAZABAL, HERRI EDERRA,NATURAREN ERDIANHerri ederra eta xarmagarria da Aizarnazabal, eta naturaz gozatzeko inguruzoragarri batean dago. Herri bizia da, eta zerbitzu aldetik ongi horniturik dago.
ugari antolatzen baitira urte oso-an: jaiak, azokak, Sagardo Eguna,idi demak, bertso afariak, SantaAgeda, Olentzero, Memorial Ger-vais eta Joxe Larrarte memoriala,eta abar.
IBILBIDELILURAGARRIAKAizarnazabal Indamendi men-diaren magalean dago, naturazgozatzeko inguru zoragarri bate-an. Horrela, herritik abiatuta,ibilbide liluragarri hauek egindaitezke, eta paisaia ederrez go-zatu:• Txakolin ibilbidea. • Zestoa - Aizarnazabal: PR-Gi142. Zestoa - Aizarnazabal (5 kilo-metro, 2 ordu) eta PR-Gi 40. Ai-zarnazabal - Santa Engrazi (6,1 ki-lometro, ordu bat eta 40 minutu).• Aizarnazabal - Zumaia: PR-Gi141. Aizarnazabal - Zumaia (7,4kilometro, 2 ordu).
ONDARE ABERATSAOndare aldetik ere aberatsa daAizarnazabal. Aipagarriak dirazubiak (Etxabeko zubia, Zubial-deko zubia eta Zubi zaharra),eraikin historikoak (Mikel Goian-geruaren eliza, San Kristobalbaseliza, Atristrain baserria etaEtxabe jauregia) eta Azpiazukoartea.
Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.aizarnazabal.eus
@
eta atsegin handiz hartzen dituztebisitariak.Urola Erdialdeko eskualdean
dago Aizarnazabal, kostatik ger-tu. Zestoa, Zumaia, Getaria eta Aiaherriekin egiten du muga, etaUrola ibaiak herri osoa zeharka-tzen du. Zumaian itsasoratzen da,Kantauri itsasoarekin bat egiteko.Aizarnazabalera iristeko, GI-
2633 (Zestoa-Zarautz) errepideaerabili behar da. Donostia 36 kilo-metrotara dago, ordu erdi pasa-txora, errepidez. Donostiatik eto-rriz gero, A-8 autobideko 12.irteera hartu behar da(Zestoa/Zumaia/Azpeitia). Zestoanorabidean, Iraetako bideguru-tzean GI-2633 (Zestoa-Zarautz)errepidea hartu eta 3,5 kilome-trotara dago.Bilbo, berriz, 80 kilometrora
dago, ordubete ingurura, errepi-dez. Bilbotik etorrita ere, A-8 au-
tobideko 12. irteera hartu beharda (Zestoa/Zumaia/Azpeitia) etaZestoa norabidean, Iraetako bide-gurutzean GI-2633 (Zestoa-Za-rautz) errepidea.Gaur egun, Aizarnazabalen,
779 lagun bizi dira guztira, herri-gunean, Zubialde auzoan etaSaiatz, Etxabe eta Mendi Txikilanda eremuko auzoetan.
Herri txikia izan arren, oina-rrizko zerbitzuz ongi horniturikdago. Herrian Gizarte Zerbitzuaeta bake epaitegia daude, eta zen-bait kultur eta kirol zerbitzu erebai: liburutegia, ludoteka, gimna-sioa eta adinekoen txokoa, Familia medikua eta erizaina
egunero hiru orduz aritzen dira,eta ikastetxe bat ere badago, Ba-sakaitz Herri Eskola, jangela zer-bitzuarekin eta Guraso Elkarteakeskaintzen duen zaintza zerbi-tzuarekin. Herriko denda eta es-tankoa, okindegia, botika, ileapaindegia, kutxazain zerbitzua,bi elkarte gastronomiko eta bi ta-berna ere badaude, eta garraiozerbitzua ere erabil daiteke, Zu-maia, Zestoa eta Zarautz lotzendituen Euskotren zerbitzu publi-koa. Herrian hainbat elkarte daude,
eta estimatzekoa da urtean zeharegiten duten dinamizatzaile lana,Aizarnazabalgo Udalarekin el-karlanean: Guraso Elkartea, Alai-tsu musika eta dantza elkartea,Txintxillarte elkartea, odol emai-leen taldea, Adiskide bertso el-kartea eta Aipe idi probazaleen el-kartea. Izan ere, herrian ekitaldi
Aizarnazabal natura inguru paregabe batean dago.AIZARNAZABALGO UDALA
9GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2020ko urriaren 16a Orrialde babestua
Aizarnazabaletikabiatuta, txango ederrakegin daitezke naturaz eta ondareaz gozatzeko
Kerman Garralda Zubimendi
Idiazabal
Irakasle berria heldu zen
Idiazabalera 1884. urteko
maiatzaren 13an: Pruden-
cio Iraeta Sudupe. Hare-
kin, aldaketa handia eto-
rri zen, eskolak euskaraz ematen
hasi baitzen. «Erabakia badirudi
Iraetaren pertsonarekin oso lotu-
ta dagoela», azpimarratu du Iña-
ki Arriaran Idiazabalgo zinego-
tziak. Elizaren hurbileko gizona
zen, eta Elizan euskara sarri era-
biltzen zen doktrina ulertarazte-
ko. Joera hori hezkuntzara egoki-
tu zuen Iraetak. «Ez dakit horren
ezohikoa zen. Seguruenik, Gi-
puzkoako herri txikietan berezi-
ki, eskolak euskaraz izango zi-
ren», adierazi du Arriaranek.
Garaiko legeak, baina, ez zuen
halakorik onartzen. Zoilo Ripa
irakasleak gogor egin zuen maes-
tro vascongado deitzen zitzaie-
nen kontra; hau da, euskaraz jar-
duten ziren irakasleen aurka,
Magisterio Guipuzcoano izeneko
garai hartako aldizkarian. «Eus-
kara ez da ezertarako behar ins-
trukzioa jakinarazteko», defen-
datu zuen Ripak. Narciso Men-
diola irakasleak ere erantzun egin
zion, Gaceta del Norte egunkarira
bidalitako eskutitz batean: «Me-
dikuak eta gaixoak, gaixoaren ba-
rruko gaitzen egoeraren berri iza-
teko, elkar ulertu behar dute. Gai-
xoak gaztelaniaz ez badaki, herri
gehienetan gertatzen den mo-
duan, ezingo dute lortu. Berdin
gertatzen da haurrekin eskolan.
Irakasle askok gramatikako edo
beste edozein ikasgaietako azal-
penak eman ostean, euskaraz
errepikatzen ditugu, jakitun ga-
relako ez dutela ulertu».
Mendiolaren arabera, bi hiz-
kuntzak zekizkiten irakasleek
emaitza hobeak lortzen zituzten.
Ez zen erraza, ordea, euskaraz ze-
kien irakaslerik topatzea. Irakas-
leak salatzen zuenez, Madrilen
«zentralismoak» eta agintarien
«kutunkeriak» euskaraz zekite-
nak baztertu egiten zituzten.
Arriaranek susmoak ditu eus-
karazko alfabetatzea ez ote zen
gaztelaniazko alfabetatzea lortze-
ko tarteko urrats bat. «Orduko
helburua ez zen euskaraz ikastea,
euskara erabiliz gaztelania ikas-
tea baizik». Arrazoi euskaltzaleak
eta nazionalistak baztertu egiten
ditu. «Idiazabalera nazionalis-
moa geroago iritsi zen, ia errepu-
blika garaian. Gainera, ez da ga-
raiko inor ezagutzen euskararen
defentsa sutsua egin zuenik».
Teknika eraginkorrakIraetak eskolak emateko zuen
teknikak bidean galdu dira, bai-
na, helburua edozein izanda ere,
eraginkorrak ziren. Mendiolak
dioenez, Idiazabal zen, propor-
tzioan, euskaraz alfabetatutako
herritar gehien zituen Gipuzkoa-
ko udalerria.
XIX. mende amaierako Idiaza-
bal herri euskalduna eta, nagusi-
ki, alfabetatu gabea imajinatu be-
har dela dio Arriaranek. «Landa
eremuko herria imajinatu behar
dugu. Garai hartarako jendea ha-
sia zen Ameriketara emigratzen.
Horrek esan nahi du pobreak
izango zirela, baina aurrerapenak
egiteko gogoa ere bazutela»,
azaldu du zinegotziak. «XIX.
mendearen erdialdera zabaldu
zuten Etzegarateko bidea, Nafa-
rroa eta Gipuzkoa lotu zituena.
Hortaz, pasoko herria ere bilaka-
tu zen, eta kanpotik jende eta era-
gin berriak etorri ziren».
Historia, ondareAzken 135 urteetan euskarazko
hezkuntzak etenaldiak izan ditu,
Frankismoan, esaterako. Halere,
oraindik Idiazabal euskaraz bizi
da hein handi batean, eta egun D
ereduan ikasten dute haurrek,
Aita Iparragirre Herri Eskolan.
«Frankismoaren amaieran bi es-
kola zeuden: nazionala eta ikasto-
la. Elkartu, eta eskola bakarra
eratu genuen», dio Arriaranek.
Derrigorrezko Lehen Hezkuntza
amaitu arte egoten dira ikasleak
Idiazabalen, eta Beasainera joaten
dira gero. «Hori da gure arazoa.
Protestak egon ziren, baina hala
antolatu zuten, eta dagoena
dago», atsekabetu da zinegotzia.
2020. urteko Ondarearen Eu-
ropako Jardunaldiek hezkuntza
dute oinarri. Idiazabalen erakus-
keta bat antolatu dute herriko
erakusleihoetan. Urriaren amaie-
rara arte egongo dira ikusgai ar-
gazki zaharrak, dokumentu his-
torikoak, iraganeko materialak...
Ibilbidea 1663. urtean hasten
da. «Lorenzo de Gorrotxategi e
Iparragirre» izan zen herriko le-
hen irakaslea, herriko dokumen-
tuek diotenaren arabera. «Hura
izan zen udalak kontratatutako
lehen irakaslea, baina aurretik
zerbait izango zen. Eliteek, elizgi-
zonen bitartez, irakurtzen eta
idazten zerbait ikasiko zuten»,
uste du Arriaranek. XVII. mende-
an ere ez ziren ikasle asko izango,
udalak soldata baxua ordaintzen
baitzien: 20 dukatekoa. Eta erdiak
udalari itzuli behar izaten zizkien
alokairuagatik, udalaren jabetza-
ko etxe batean bizitzen baitziren.
Eskolak etxean bertan ematen zi-
tuzten, gizonezkoak eta emaku-
mezkoak bereizirik. Gorrotxategi
urtebetez izan zen irakasle, eta
apaiz sartu zen gero. Hurrengo
urteetan, Idiazabalek aldizka izan
zuen irakaslerik, baina, 1679. ur-
tetik aurrera, etenik gabe izan du-
te irakaslea herrian.
Prudencio Iraeta irakasle zen Idiazabalen,1884. urtean. Euskaraz irakasten zuen.Idiazabal izan zen garai hartan,proportzioan, euskarazko alfabetatzerikhandiena zuen Gipuzkoako udalerria.
Euskarazkolezio zaharrak
Aita Iparragirre herri eskolako mural bat. XIX. mendean, eskolak udaletxearen beheko solairuan ematen ziren. K. G. Z.
Prudencio Iraetaren argazkia, Los ocho santos de Idiazabal liburuan. I. ARRIARAN
Orduko helburua ez zen euskaraz ikastea, euskara erabiliz gaztelaniaikastea baizik»
«Landa eremuko herriaimajinatu behar dugu.Garai hartarako jendeahasia zen Ameriketaraemigratzen»Iñaki ArriaranIdiazabalgo zinegotzia
‘‘
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 16aOndarea
Erik Gartzia Egaña Oiartzun
Kulturaren trans-misioarekin kez-katuta, oiartzuartalde bat elkartuzen 2018an. Talde
horretan zeuden kideek, nola edohala, lotura bat daukate kultura-rekin, eta herrian zerbait egin be-har zela erabaki zuten, transmisiohori bermatze aldera. HitzenLihoa izena jarri zioten handiksortu zen egitasmoari, eta lehe-nengo ekitaldian —urte hartakoudazkenean— izena transmititu
zuen egilea izan zen omendua:Xabier Lete poeta eta kantaria.Belaunaldi gazteengana iriste-
ko asmoaz gain, beste hanka batzuen Hitzen Lihoak: sortzaileeiplaza ematea. «Kulturaren edo-zein esparrutan nahi genuen zer-bait egin: bertsolaritza, literatura,antzerkia, musika...», gogoraekarri du Xabier Salaberria taldedinamizatzaileko kideak. Urterogai bat jorratuko dute. Lehenen-go urtean Lete izan zen, eta, iaz,emakume sortzaileak izan ziren.«Aurten ez da pertsona jakin bat
edota genero ikuspegia landuko.2020ko Hitzen Lihoan, sortzeprozesuetan jarriko dugu fokua.Zehazki, sortze kolektiboetan»,esan du Salaberriak. Hala ere,aurreratu du Leteren omenezkozertzeladaren bat jasoko duelaegitarauak, poeta eta abeslarioiartzuarra hil zela hamar urtebetetzen diren honetan. Iaz, esa-terako, Hitzen Lihoak proposatu-ta, Oiartzungo Prosa eta PoesiaLehiaketari izena aldatu zioten,eta, zehazki, Xabier Lete lehiake-ta moduan izendatu. Sortze kolektiboari buruzko
ekitaldi sortari begira, ariketakolektibo batera gonbidatu dituz-te oiartzuarrak. Joan den asteanabiarazi zuten Hizteria kolekti-boa izeneko egitasmoa. Salabe-rriak aitortu duenez, Hizteriakolektiboa-ren ideia ez da berria.Konfinamendu garaian Berria-kmartxan jarri zuen kultur eskain-tzaren barruan, ariketa Oiartzu-nera —eta inguruko herrietara—zabaldu dute. Abenduko egita-rauan taldeka ekoiztutako sorme-na jorratuko dutenez, izenondoaerantsi diote. Aipatutako egunka-
riak egin bezala, Hitzen Lihoaproiektukoek Txakur Gorria tal-deari eskatu diote proiektuaaurrera eraman dezaten. Bi ber-tsolari eta idazle daude taldehorretan —Nerea Ibarzabal etaAne Labaka—, eta baita beste biilustratzaile ere —Malen Amena-bar eta Mariñe Arbeo—.
Parte hartu duen bakoitzakmezu elektroniko bat bidali du,asmatutako hitz batekin (adibi-dez, apaizmena). Guztira 68 hitzproposamen jaso dituzte, etatalde dinamizatzailekoak pozikdaude jasotako erantzunarekin.Salaberriak azaldu duenez,
«proposamena bidalitakoan,beste batek sortutako hitz bat
jasoko du parte hartzaileak. Bestebatek asmatu eta existitzen ezden hitz horri bere ustez izandezakeen esanahia asmatu behardio. Helbide berera bidali behar-ko dute erantzuna; horretarako,beste astebeteko epea izangodute. Hirugarren urratsa izangoda asmatutako hitza eta defini-zioa jaso eta hori irudikatzea». Irudiak jaso ondoren, jasotako
hitz guztiak alfabetikoki antolatueta hiztegi moduko bat sortukodute. Liburuxka batean bildukodituzte sortutakoak, eta HitzenLihoa taldekoek eurek banatukodituzte. «Horrela, jendeak ikusi-ko du egindako lanaren emaitza,eta sortze proiektuaren parteizango da; horregatik da hizteriakolektiboa. Urrats bakoitza per-tsona ezberdin batek egingo du,eta hortik sortuko den emaitzaberezia izango da». Taldearen kezketako bat belau-
naldi berriei kulturaren transmi-sioa bermatzea denez, herriko biikastetxeetara eramango duteHizteria kolektiboa. Lehen Hez-kuntzako 4. 5. eta 6. mailetakoikasleek parte hartuko dute. Mai-
la batekoek hitza sortuko dute,beste batzuek definizioa, eta hiru-garrenek irudikatu egingo dute.Erakusketa bat antolatuko dutehorrekin, kartulinetan-eta ma-rraztuko baitute. Hitzen Lihoakirauten duen egunetan Oiartzun-go udaletxeko osoko bilkurenaretoan ikusgai egongo dela au-rreratu du Salaberriak.
Kulturari ekarpenaCOVID-19ak hainbat esparru gogor jo ditu, eta kulturarena ezda libratu. Salaberriak Durango-ko Azokaren adibidea jarri du:«Euskal kulturaren erakusleihohandiena da azoka, eta gu saia-tzen gara gure ekitaldiek datetanbat egin ez dezaten». Onartu du horrelako ekitaldi
handi bat antolatzea oso zaila de-la, baina inoiz baino beharrezkoa-goa dela kultura. «Hor badagokontraesan txiki bat... Guk gureekarpen txikia egin nahi diogukulturari, ahal den neurrianbehintzat. Kulturak kolpe izuga-rria hartu du, eta beste bat hartuaurretik egin nahi dugu gureekarpena».
Kultur transmisiorako antolatzen dute Hitzen Lihoa egitasmoa, Oiartzunen. Aurten, sorkuntzakolektiboaren gaia jorratuko dute. ‘Hizteria kolektiboa’ proposamena martxan jarri dute, aperitibo gisa.
Taldean sortuta, askotan hobe
Topa Noka dantza taldekoak, iazko Hitzen Lihoan. Oiartzungo parrokian izan zen emanaldia. ERIK GARTZIA EGAÑA
Kulturak kolpeikaragarria hartu du, eta beste bat hartuaurretik egin nahi dugu gure ekarpena»Xabier SalaberriaHitzen Lihoa egitasmoko kidea
‘‘
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 16a Kultura
Imanol Garcia Landa
Gizonezkoen areto
futbolean maila
handiena duten
Gipuzkoako bi tal-
deak oso gertuko-
ak dira: Ibarrako Lauburu eta
Tolosako Laskorain Espainiako
Bigarren B Mailan lehiatzen dira.
Iazko denboraldia berezia izan
zen, etenaldia egin eta lehenago
bukatu behar izan zutelako. Bi
aste barru hasiko denak ere ez di-
rudi ohikoa izango denik. Haien
multzoa, bigarrena, bi azpimul-
tzotan banatu dute. Gipuzkoako
bi taldeak azpimultzo berean
daude, beste sei talderekin batera.
Beste azpimultzoak bederatzi tal-
de izango ditu. Liga bukatzean,
azpimultzo bakoitzeko lehen lau-
rak igoera faserako sailkatuko
dira, eta azkeneko laurek jaitsiera
fasea jokatu beharko dute.
Jose Julio Arregi Jota entrena-
tzaile gasteiztarrak lehen denbo-
raldia du Ibarrako Lauburu talde-
an. «Klubean izan dudan hasiera
arraroa izan da. Egoera berezi bat
bizi dugu, eta jokalariekin ia kon-
takturik izan gabe hasi gara.
Udan ere entrenamenduak etxe-
tik egin ditugu, eta jarraipena zai-
lagoa izan da. Pistan lanean orain
sei bat aste hasi ginen, jokalariak
sei hilabete bertan entrenatu gabe
egin ondoren». Egokitzapen pro-
zesu bat egin behar izan dutela
dio Arregik: «Ligaren lehen par-
tidara egoera onenean iritsi nahi
dugu, eta entrenatzaile bezala
asko estutu nahi duzu, baina ba-
dakizu motel aritu behar zarela».
Gustura dago Arregi jasotako ha-
rrerarekin: «Espero nuena aurki-
tu dut Ibarran: oso klub ona,
oso ondo egituratuta eta antola-
tuta. Iritsiera ona izan da, baina
atipikoa».
Tolosako Laskorain taldean,
berriz, hirugarren denboraldia
hasi du Narciso Pavo entrenatzai-
le eskoriatzarrak. Gustura dago
aurreko denboraldian taldeak
egindako lanarekin, eta gogotsu
dago datorrenari begira. «Maila
honetako talderik gazteena dugu,
eta beste taldeekin lehiatzeko gai
izan ginen aurreko denboraldian.
Ez ginen jaitsierako postuetan
egon», adierazi du Pavok. «Haz-
teko tarte handia dugu, eta horre-
tan ari gara. Jokalariek sekulako
jarrera daukate lana egiteko eta
ikasteko, eta ni oso gustura nago
haiekin».
Batzuk etorri, besteak joanAldaketak izan dira bi taldeetan.
Aitzol Oiarbide Lauburuko joka-
lariak kluba utzi du, eta Oihan
Carlosena eta Javi Saldise Tafa-
trans taldera joan dira. Aurpegi
berriei dagokienez, San Juan tal-
deko Raid Sbaa fitxatu dute, eta
beheko taldetik Alvaro Alonso eta
Oier Bengoetxea igo dira. «Ha-
mar jokalari eta hiru atezain ditu-
gu», esan du Arregik. «Pixka bat
murritza da kopurua, baina egun
bizi dugun egoera oso konplexua
da; ziurgabetasun gehiegi dago,
fitxaketa gehiago egiteko».
Hiru jokalarik utzi dute taldea
Laskorainen: Josu Iturraldek,
Eñaut Vazquezek eta Alex Ibañe-
zek. Izen berriak ere batu zaizkie,
ordea: Joseba Sagastume, Urko
Gago, Josu Mujika eta Jon Varela.
«Eskualdeko jokalariez horni-
tzen gara», nabarmendu du
Pavok. Orain hainbat jokalari
lesionatuta daudela dio, baina
gaineratu du horiek laster berres-
kuratzeko konfiantza duela, tal-
deko fisioterapeutari esker.
Goiko postuetan egotera ohitu-
ta dago Lauburu. Aurreko denbo-
raldian, esaterako, Espainiako
Kopa jokatzeko aukera izan zu-
ten, orain bi denboraldi bigarren
egin ondoren. Helburua ligako le-
henbiziko lau postuetan egotea
da denboraldi honetan. «Hortik
aurrera ez dugu talde teknikotik
beste planteamendurik, egun da-
goen ziurgabetasunarekin ez
duelako zentzurik horretan has-
teak. Oraindik ez dakigu denbo-
raldia osatu ahalko dugun», ze-
haztu du Arregik. «Lauburu talde
historikoa da Bigarren B Mailan,
eta klubaren asmoa beti goiko
postuetan egotea izaten da. Auke-
ra iristen bada, mailaz igotzen
saiatuko gara».
Bere aldetik, Pavok esan du al-
diro hurrengo partida irabaztea
izaten dutela xede: «Ilusio handia
dut taldearekin, asko sinesten dut
beraiengan». Laskorainen hel-
buru nagusia maila mantentzea
da, eta, horretarako, ligako lehen
lau postuetan sartzen saiatuko
dira. «Jende gazte honekin maila
mantentzea ederra izango litzate-
ke. Etorkizun handia dute, ausar-
tak dira, ikasteko gogoa dute, eta
jarrera bikaina erakusten dute.
Denboraldi-aurreko sentsazioa
oso ona izaten ari da». Bigarren B
Mailan lehiakor izaten jarraitzeko
«lana eta lana» egitea besterik ez
dagoela gaineratu du Laskorain-
go prestatzaileak.
Bidaia motzagoakHilaren 31n hasiko dute liga Lau-
burukoek, Bilbon, Gora Bilbo tal-
dearen aurka. Egun berean, Las-
korainek Burgosko Juventud del
Circulo taldearen bisita jasoko du,
Tolosako Usabal kiroldegian. Au-
rreko denboraldietan Guadalaja-
raraino eta Valentziaraino bidaia-
tu behar izaten zuten, esaterako,
baina denboraldi honetan ez dute
bidaia hain luzerik egin behar,
oraingoz. Castro Urdiales eta Bur-
gos izango dira ligan urrutien
izango dituzten lekuak.
Bi klubak aurkariak izan arren,
harreman ona daukate; baita
jokalariek euren artean ere. Orain
bi asteburu, lagunarteko partida
jokatu zuten Ibarrako Belabieta
kiroldegian. Laskorainek 1-3 ira-
bazi zuen, baina emaitza horrek
ez du balioko ligan elkarren aurka
jokatuko dituzten bi partidetara-
ko. Orduan, puntuak egongo dira
jokoan.
Ibarrako Lauburu eta Tolosako Laskorain dira Espainiako areto futboleko Bigarren B Mailan dauden Gipuzkoako talde bakarrak. Hilaren 31n hasiko dute denboraldia.
Areto futbolean erreferente
Lauburu eta Laskorain taldeek duela bi asteburu jokatutako lagunarteko partida, Ibarrako Belabieta kiroldegian. GARAZI ARREGI
«Klubaren asmoa betigoiko postuetan egoteaizaten da. Aukera iristenbada, mailaz igotzensaiatuko gara»Narciso PavoLaskorain taldeko entrenatzailea
«Espero nuena aurkitudut Ibarran: oso klub ona, oso ondoegituratuta etaantolatuta»Jose Julio Arregi Lauburu taldeko entrenatzailea
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 16aAreto futbola
eta Mila Espiga eta Belen Cruzen
Anarkia relacional izango dira
ikusi ahalko diren gainerako hiru
obrak.
Azkeneko unera arte ez dute
ziurtasunik izan, udal kultur tek-
nikariak aitortu duenez, eta kolo-
kan ere egon dira jardunaldiak.
Balioan jarri du, ordea, egungo
testuinguruan kultura hauspo-
tzeko egiten diren egitasmoek
duten garrantzia. «Agerikoa da
arte eszenikoak oso modu borti-
tzean jasaten ari direla krisi hau.
Ez soilik konpainiak, baizik eta
artearekin eta antzerkiarekin ha-
rremana duten eragile guztiak.
Bultzada eman nahian, aurrera
egiteko saiakera berezia egin
dugu aurten», azaldu du.
«Beldurraren mezua» gaindi-
tzearen garrantzia ere azpimarra-
tu du: «Beldurraren mezua oso
zabaldua dago, eta guk eman nahi
dugun mezua zera da, kultura oso
beharrezkoa dela, ez bakarrik
gure ongizaterako, baita horren
atzean dagoen industria berra-
biarazteko ere».
Julen Aperribai
Umorezko antzer-
kiari plaza emango
dio Pasaiak dato-
zen bi asteburue-
tan. Hain zuzen,
39. aldiz egingo dituzte Pasaiako
Umorezko Antzerki jardunal-
diak. Antzerkigintzan dihardute-
nei begirako tailer batekin zabal-
duko dute zikloa, gaur. Bihartik
aurrera, berriz, sei antzezlan
izango dira ikusgai, bost egune-
tan banatuta. Pasaiako lau barru-
tietan izango dira saioak.
Jaialdiak hasierako oinarri bera
du helduleku: umorea eta antzer-
kia uztartzea. «Antzerkiaren sin-
boloak komedia eta drama isla-
tzen ditu; gurea komediaren al-
deko apustua da», azaldu du Ai-
tziber Eguskiza Pasaiako Udaleko
kultur teknikariak, eta nabar-
mendu antzerkiaren bitartez
umorea lantzea «oso aberatsa»
dela: «Umorezko antzerkiaz ari-
tzean, estereotipo jakin batzuk
etortzen zaizkigu burura. Uste
dut jaialdi honek aurreiritzi ho-
riek gainditzen eta eraisten ditue-
la», dio Eguskizak.
Jaialdiak Pasaiako Udalaren
sostengua izan du hasieratik, bai-
na sortu, hein handi batean, Mi-
guel Galindoren ekimenez sortu
zela dio kultur teknikariak, eta
haren izenari hertsiki loturik
ikusten du oraindik ere. «Antzer-
ki tailer bat gidatzen zuen Trin-
txerpen, eta oso antzerkizalea
zen», zehaztu du. Urte haietan
kultur panorama osasuntsu eta
hazte bidean zegoela uste du, eta
giro horretan hazi zela jaialdia
ere. «Kanpoko konpainien lanak
herrira ekartzeko aukera zegoen,
eta jardunaldiek erreferentzia
lortu zuten. Publiko finko bat ze-
goen, eta kanpotik jendea etor-
tzen zen», azaldu du.
Gerora, euskal konpainiek har-
tu dute protagonismoa, Eguski-
zak dioenez. Hazi ahala, hedatu
ere egin da, Pasaiako beste barru-
tietara. Izan ere, Trintxerpen soi-
lik egiten zuten hasieran, eta bes-
te gune batzuk sortzeak bide
eman die udalerriko beste txoko
batzuetara ere heltzeko. Pasai
Donibaneko Juanba Berasategi
aretoa inauguratu izana mugarri-
tzat du Eguskizak: «Aldaketa na-
barmena izan zen guretzat. Kali-
tate oneko gune eszeniko bat
daukagu. Lehen, Donibanen ezin
genuen ezer programatu, eta,
orain, herriko beste leku batzue-
tan egiteko zailak diren antzezla-
nak bertan egin daitezke».
Jardunaldiaren 37. aldiaren ka-
rietara, formatua eraberritzeko
ahalegina egin zuten. «Hainbate-
tan berrasmatu behar izan dugu
jaialdia», aitortu du Eguskizak.
Kasu hartan, herritarrak antzo-
kietara erakartzea eta jardunal-
dietako subjektu aktibo bihurtzea
zuten erronka, eta aldaketa hori
bultzatuko zuen gune moduan
sortu zuten Antzerkizaleen Fo-
roa: «Herriko artistekin eta kul-
tur eragileekin batera, antzerki-
zaletasuna bultzatzeko foro mo-
duko bat sortu genuen, eta horrek
indartu zuen jaialdia».
COVID-19aren mugetanAurtengo egitaraua ere foro ho-
rretan adostutako irizpideei ja-
rraikiz osatu nahi zuten arren,
baldintzak COVID-19aren pan-
demiak ezarri dizkiela onartu du.
Haurrei eta helduei, biei, eskai-
nitako ikuskizunak izango dira
programatuetako hiru, kultur
teknikariak zehaztu duenez. Ha-
lakotzat ditu Markeliñe konpai-
niaren Kartoibiraka, Guillem
Albaren Calma! eta, guztietan
lehena, Tomaxen abenturak.
Adi, grabatzen, ekin!; bihar,
12:00etan. Zanguango konpai-
niaren Al otro lado kale ikuskizu-
na, ATX teatroaren Zazpiak bat
Sei antzezlan plazaratuko dituzte Pasaian, bihar hasi eta hilaren 25era bitartean, Umorezko Antzerkiaren Pasaiako 39. jardunaldietan. Jaialdiak Trintxerpen du sorburua, bainaherria osatzen duten beste barrutietara ere hedatzen da egun.
Umorea eta antzerkia,elkarren helduleku
Guillem Alba aktorea, Calma! antzezlanean. Igandean izango da ikusgai, Pasai Antxon . PASAIAKO UMOREZKO ANTZERKI JAIALDIA
Beldurraren mezua osozabaldua dago, eta guk eman nahi dugun mezua zera da, kulturaoso beharrezkoa dela»Aitziber EguskizaPasaiako udal kultur teknikaria
‘‘
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 16a Proposamena
Kaleluia prestatzesaioa egingo dugaur Artekalek
RJendaurreko saioak
bihar hasiko badira ere,
gaur emango diete hasiera
Umorezko Antzerkiaren Pasaia-
ko 39. jardunaldiei, ikastaro
batekin. Arte eszenikoen ingu-
ruan lanean ari diren profesio-
nalei begirako Kaleluia forma-
zio saioa emango du Artekale
Euskal Herriko Kale Arteen
Elkarteak, Pasai Donibaneko
Juanba Berasategi aretoan.
Ikastaroak bi zati izango ditu:
lehenengoan (10:00-14:00),
arte eszenikoen azoka batean
jarraitu beharreko irizpideak
izango dituzte hizpide; biga-
rrengoan (16:00-19:00), berriz,
prebentzio neurrien inguruan
ariko dira. Mari Angeles Machi-
rante izango da saioaren gida-
ria. Izena emateko, info@arte-
kale.org helbide elektronikora
mezu bat bidali beharko dute
interesa dutenek.
EGITARAUA
Bihar
13:00. Tomaxen abenturak. Adi,
grabatzen, ekin!Trintxerpeko Eus-
kadi etorbidean.
19:00. Zanguango: Al otro lado.
Pasai Antxoko Gure Zumardian.
Igandean
19:00. Guillem Alba: Calma!. Pasai
Donibaneko Juanba Berasategi
aretoan.
Urriaren 23an
19:00.ATX teatroa: Zazpiak bat.
Pasai San Pedroko udal aretoan.
Urriaren 24an
19:00.Markeliñe: Kartoibiraka.
Pasai Donibaneko Juanba Berasa-
tegi aretoan.
Urriaren 25ean
18:30.Mila Espiga eta Belen Cruz:
Anarkia Relacional. Pasai Antxoko
kultur etxean.
MUSIKA
ANDOAINKoklea. Oreka TX.
bGaur, 21:30ean,
Bastero kulturgunean.
ARETXABALETADama Beltzak.
bAsteazkenean, 19:00etan,
herriko plazan.
ARRASATEPuro Relajo.bBihar, 13:00etan, herriko plazan.
Bigarren saioa, 19:00etan.
ARRASATEAmorante.
bOstegunean, 22:00etan,
Gaztetxean.
AZKOITIAOrgano
Erromantikoaren Nazioarteko
XXI. Zikloa.
bBihar, 20:00etan,
parrokian.
AZPEITIAVoodoo Charms
eta Indian Feathers.
bGaur, 19:00etan,
Sanagustin kulturgunean.
AZPEITIALiher eta Cobra.
bBihar, 21:00etan, Soreasun.
AZPEITIAOrgano
Erromantikoaren Nazioarteko
XXI. Zikloa. Itziar Urbieta eta
Loreto Fernandez Imaz.
b Igandean, 20:00etan,
Loiolako basilikan.
AZPEITIATestura.
bAsteartean, 20:00etan,
Dinamoa sormen gunean.
BALIARRAINEuskadivarius.
Arkaitz Mendoza.
b Igandean, 19:00etan, parrokian.
BERGARAOrgano
Erromantikoaren Nazioarteko XXI.
Zikloa. Oscan Cancedo organista
eta Ana Otxoa sopranoa.
bBihar, 20:00etan,
Santa Marina parrokian.
BERGARABergarako musika
banda.
b Igandean, 12:30ean,
udal pilotalekuan.
BERGARA Ilustrazioaren eragina
euskal dantzan. Hitzaldi
musikatua: Oier Araolaza
dantzaria eta Quico Puges
biolontxelo-jotzailea.
bAsteartean, 18:30ean,
Laboratoriumen.
DONOSTIASynergein Project.
Musikagileak 2020-2021.
bGaur, 20:00etan, Musikenen.
DONOSTIAMuda. Thierry Biskari.
bGaur, 20:00etan, Lugaritzen.
DONOSTIAStarblues.
bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAZetak.
bBihar, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIAMiguel Ituarte
piano-jolea.
bBihar, 20:00etan,
Viktoria Eugenian.
DONOSTIADonostiako Udalaren
txistulari taldea.
b Igandean, 12:30ean,
Koruko Andre Mariaren basilikan.
DONOSTIACoque Malla.
b Igandean, 20:00etan, Kursaalen.
DONOSTIAKateak.
Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola.
b Igandean, 20:00etan,
Kutxa kultur plazan.
EIBARUsartza txistulari banda.
b Igandean, 12:00etan, Untzagan.
ELGOIBAROingoan Bai! Bikustik.
bGaur, 20:30ean, antzokian.
ELGOIBARElgoibarko udal
musika-banda.
b Igandean, 12:30ean, antzokian.
ERRENTERIASigma Project.
bBihar, 20:00etan, Niessenen.
ERRENTERIAUrval Ensemble,
Jon Maia, Gorka Hermosa.
bOstegunean, 20:00etan, Niessen
aretoan.
HONDARRIBIAHondarribiko
txistu taldearen alborada.
b Igandean, 08:00etan, Alde
Zaharretik abiatuta Puntalerantz.
IRUNAinara Legardon
eta Xabier Erkizia.
bBihar, 20:00etan,
Oiasso erromatar museoan.
IRUN Irun Hiria musika banda.
b Igandean, 12:30ean,
Amaia KZn.
OIARTZUNVII. Flauta Jaialdia.
bBihar, 11:30ean, Haurtzaro
ikastolako pilotalekuan.
OIARTZUNTxuma Murugarren.
b Igandean, 18:00etan,
Arizmendienean.
OÑATIOñatiko trikiti jaialdia.bBihar, 16:00etan,
Santa Ana antzokian.
ORIOEstitxu Pinatxo.
bGaur, 19:00etan, Arraunetxean.
ZARAUTZTenpora.
bGaur, 20:00etan,
Modelo aretoan.
ZARAUTZ Jexuxmai Lopetegi
eta Noizbehinka.
bGaur, 20:00etan,
Modelo aretoan.
ZUMARRAGAThe Faithless,
Victimas Club, Lenoir & Mice,
Siroko...
bBihar, 13:00etatik aurrera
egunean zehar, Renfeko trintxeran.
ANTZERKIA
ABALTZISKETA40 urte eta
aldapan behera niek!.
bBihar, 22:30ean,
Abaltzisketako ostatua.
AIAErik eta Wein. Bertso
antzerkia. Bertsolariak: Unai
Muñoa eta Ander Lizarralde.
Musikariak: Aitor Atxega eta
Imanol Kamio.
bBihar, 22:30ean, probalekuan.
ARETXABALETAFadoak
entzuten zituen gizona.
Xake Produkzioak.
bGaur eta bihar, 22:00etan, Zaraia
aretoan. Gaur 22:00etan, eta
larunbatean 19:00etan.
ARRASATEFadoak entzuten
zituen gizona. Xake Produkzioak.
b Igandean, 19:30ean,
Amaia antzokian.
AZPEITIAKale borroka-1620
Nafarroako Lo(r)aldia.
Asisko Urmeneta.
bBihar, 19:00etan, Kalean.
DONOSTIAFutbolisTOK.
Zuhaitz Gurrutxaga.
bBihar eta etzi, 20:00etan,
Principal antzokian.
DONOSTIARámper. Vida y muerte
de un payaso. Cancamisa Teatro.
bAsteazkenean eta ostegunean,
20:00etan, Viktoria Eugenian
ERRENTERIAMatrikuska.
Ttak Kamikaze kolektiboa.
b Igandean, 19:00etan,
Niessen aretoan.
HONDARRIBIAOymyakon
habitacion 101. Khea ZIater
konpainia.
b Igandean, 19:30ean,
Itsas Etxea auditoriumean.
LEZOUrbasa. Hutsun + Ortzi.
b Igandean, 17:00etan,
Herri Eskolan.
PASAIAPasaiako umorezko
antzerki jardunaldiak.
bHilaren 25era arte,
herrigunean.
PASAIAAdi, grabatzen, ekin!.
bBihar, 12:00etan,
Gernika plazan.
PASAIABestaldean.
Zanguango konpainia.
bBihar, 17:00etan, Biteri plazan.
SORALUZELosers (Galtzaileak).
Txalo Produkzioak.
bGaur, 22:15ean,
antzokian.
TOLOSAViaje al fin de la noche.
Proyecto 43:2 konpainia.
bGaur, 20:30ean,
Leidor aretoan.
URNIETAAioko.
Zurrunka Teatroa. .
b Igandean, 18:00etan,
Sarobe gunean.
USURBILZaldi urdina.
Artedrama konpainia.
bBihar, 20:00etan, Sutegi aretoan.
ZUMARRAGALazarillo
de Tormes. Albacity taldea.
bGaur, 22:30ean,
Zelai Arizti aretoan.
BERTSOLARITZA
AZKOITIAGipuzkoako
Eskolarteko Txapelketa.
bGaur, 19:00etan, kultur etxean.
HERNANIAuskalo zeinek jarriak
bertso musikatuak.
Eñaut Agirre eta Unai Agirre.
Musikaria: Imanol Kamio.
bGaur, 22:00etan,
Ereñotzuko frontoian.
HERNANIBertsoa sutan,
sukaldaritza bertsoen bidez.
Andoni Egaña, Oihana Iguaran.
Protagonista: Maialen Cano,
Aitzol Zugasti.
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 16aAgenda
Musika b Azpeitia
Irudi eta soinu geruzak, elkarren osagaiAsteartean aurkeztuko dute Testura taldea jendaurrean, Azpeitiko Dinamoan, 20:00etan. Hain justu, espazio
horretan egindako egonaldi baten bidez gauzatu dute proiektua Ander Mujika, Felix Buff, Johaness Buff eta
Maialen Belaustegi musikariek. Soinu geruzak irudiarekin uztartuta aurkeztuko dituzte. NORA ALBERDI / KULTURAZ
Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
bBihar, 17:00etan, Txillida Lekun.
IRURA II. Pello Errota sariketa.
2. kanporaketa. Saioa Alkaiza,
Odei Barroso, Xabat Galletebeitia,
Amaia Iturriotz Etxaniz, Iñigo
Izagirre, Unai Mendizabal.
Gai-jartzailea: Unai Belaustegi.
b Igandean, 17:30ean,
kulturgunean.
DANTZA
BEASAINAurtzaka taldea.
bBihar, 19:00etan,
Usurbe antzokian.
DONOSTIAEl festín de los
cuerpos. CIA Danza Mobile
eta INcubo Teatro.
bBihar, 20:00etan,
Gazteszenan.
ZALDIBIAErrimak bi oinetan.
Haatik konpainia.
b Igandean, 18:00etan,
udal pilotalekuan.
ERAKUSKETAK
DONOSTIAPostigo, garai baten
kronika. Argazkiak.
bAzaroaren 1era arte,
San Telmo Museoa.
DONOSTIA Ilustrazailearen
Txokoa: Miren Asiain Lora.
bUrtarrilera arte,
Aiete kultur etxean.
DONOSTIAGoenaga.
Juan Luis Goenagari buruz.
bUrtarrilera arte,
Kubo Kutxa aretoa.
DONOSTIAArtea abian.
bUrtarrilera arte,
San Telmo museoan.
EIBARALFA 1920-2020.
bHilaren 25era arte,
Portalean.
ERRENTERIABatelerak.
bHilaren 25era arte,
Jantziaren zentroan.
IRUNAtziri. Feminismoa.
bHilaren 24ra arte,
Kabigorri - Bidasoko ateneoan.
IRUNAntzineko pandemiak.
bUrtarrilera arte,
Oiasso Erromatar Museoan.
IRUN Ibon Azpilikueta
argazkilariaren irudiekin
osatutako erakusketa.
b2020-10-16 2020-11-06,
17:00etan, Martindozenea
gaztelekuan.
HITZALDIAK
ARRASATEBerlingo harresia.
Ana Gonzalez Moral.
bAstelehenean, 10:00etan,
Kulturaten.
ARRASATEZerua. Jesus Arregi.
bAsteazkenean, 10:00etan,
Kulturaten.
AZPEITIATxerto emozionala.
Nerea Mendizabal.
bGaur, 17:30ean,
Azoka plazan.
BERGARAEgoitzak eta zaintzak:
ba al dago alternatibarik?.
Silvia Carrizo eta Xanti Ugarte.
bAsteartean, 18:30ean,
Seminarixoan.
EIBAREl día que me quieras.
Errezitaldi poetiko-musikala.
bBihar, 19:00etan, Portalean.
ELGETAHondakinen kudeaketa.
bAstelehenean, 19:00etan,
Espaloia kafe antzokian.
ELGETAEkologista naiz baina...
Gorka Egia. .
bOstegunean, 19:00etan,
Espaloia kafe antzokian.
HERNANINafarroa, euskal
estatua 2020an?.
Iñigo Larramendi.
bOstegunean, 19:30ean,
Biteri kultur etxean.
BESTELAKOAK
ARETXABALETAElikadura
subiranotasunari eta feminismoari
buruzko topaketa.
bGaur, 18:00etan,
herrigunean.
ARRASATEFrankenstein
berpiztuko balitz. Ana Galarraga.
bOstegunean, 18:00etan,
Kulturaten. Haur jarduera.
DONOSTIAZuloaga 150 urte.
bGaur eta asteburuan,
San Telmo museoan.
DONOSTIAEtxean, Potx eta Lotx.
bBihar, 17:00etan, Ernest Lluch
kultur etxean.
Haur jarduera.
EIBARKontondarrak.
Anita Maravillas konpainia.
bBihar, 17:00etan, Coliseo
antzokian.
Haur jarduera.
OIARTZUNGorputzen errebuelta
emakumeentzako argazki saioa,
Nagore Legarreta.
bBihar, 19:00etan,
Ehuntze espazioan.
ORDIZIATrakamatraka.
Kontzertu didaktikoa
birziklatutako instrumentuekin.
bGaur, 17:30ean, plaza nagusian.
Haur jarduera.
ORDIZIA Ipuin kontaketa:
Mertxe Aizpurua.
bOstegunean, 17:15ean,
Barrenan.
PASAIACalma!
Guillem Alba konpainia.
b Igandean, 19:00etan, Juanba
Berasategi aretoan. Haur jarduera.
TOLOSAMagia.
b Igandean, 18:30ean,
kultur etxean.
URNIETA Ipuin kontaketa:
Marisa Tabernero.
bGaur, 17:30ean,
Lekaio kultur etxean.
URNIETAProzak.
Malas compañias zirko taldea.
bBihar, 18:00etan,
Egape ikastolan.
URRETXUCyrano.
b Igandean, 17:00etan, Labeaga
aretoan. Haur jarduera.
VILLABONAGorria. Bertsoa
eta flamenkoa, Miren Amuriza
eta Askoa Etxebarrieta.
b Igandean, 19:30ean,
Gurea antzokian.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 16a Agenda
Oiartzun b Tailerra
Gorputzen mugimendua izozteko saioaNagore Legarretak –argazkian– gidatutako argazki saioa egingo dute bihar Oiartzungo Ehuntze espazioan, 21
aulkiegitasmoaren barruan. Emakumeen gorputz biluziak erretratatu, eta, ondoren, «irudi-artefakzio poetiko-
ak» sortuko dituzte parte hartzaileek, antolatzaileek zehaztu dutenez. 19:00etan izango da. JON URBE / FOKU
Miren Garate
Irailaren 8ko gauean, kiskali eginzen Moriako (Grezia) errefuxia-tuen kanpalekua, eta larrialdikojanari bilketa antolatu zuen Zapo-reak elkarteak Euskal Herri osoan—Gipuzkoako 23 herrik hartu zu-ten parte, tartean Donostiak—.100.000 kilo elikagai baino gehia-go jaso zituzten, eta erantzunare-kin pozik daude antolatzaileak.Hala ere, errefuxiatuen egoeraoso larria dela nabarmendu duIrati Azkue (Getaria, 1981) komu-nikazio arduradunak. Irailaren 25ean eta 26an eta
urriaren 2an eta 3an janari bilke-
ta egin zenuten Euskal Herri
osoan. Zer balorazio egin du-
zue?
Oso ona. Larrialdi egoera bati ta-mainako erantzuna eman nahigenion, eta Euskal Herri osoan ja-nari bilketa nazionala egitekodeialdia egin genuen, irailaren25erako eta 26rako. Udal askokesan ziguten ez ziela denborarikematen janari bilketa asteburuhartarako antolatzeko, eta ea po-sible zen hurrengo asteburuanere egitea. Hala, urriaren 2an eta3an ere egin genuen. 100.000 kiloelikagai baino gehiago jaso geni-tuen, eta oraindik ere ari gara ja-sotzen. Bi asteburuetan ikaraga-rrizko eguraldi txarra egin zuen,baina jendeak sekulako erantzu-na eman zuen. Babes ekonomi-koa ere handia izan da, eta elika-gai horiek guztiak helarazi ahalizango ditugu bidalketa egitekoadina diru lortu dugulako. Moriako kanpalekua erre aurre-
tik, egunean 1.700 otordu ingu-
ru banatzen zenituzten. Gertae-
ra hark eraginda, ordea, 4.500
otordu banatzen hasi zineten.
Zenbat ematen dituzue orain?
Lehengo neurrira itzuli gara, etaegunean 1.700-1.800 otordu kozi-natzen ditugu. Moriako errefuxia-tu esparrua kiskali zenean, 13.000lagun kale gorrian geratu ziren,eta, errefuxiatuak errepide bazte-rrean ikusita, ahalik eta pertsonagehienengana iristeko ahalegine-tan hasi ginen. Ordura arte, guremuga 2.000 otordutan zegoen, etabat-batean 4.500 egiten hasi gi-nen. Janari horiek prestatzeazgain, litro eta erdiko ur botilak ba-natzen genituen, zeren, egarri zi-renez, errefuxiatuek etengabe es-katzen baitziguten ura. Egoera horren erdian, zuen lan-
taldea COVID-19aren kasu bate-
tik gertu egon zela jakin zenu-
ten, eta sukaldea itxi behar izan
zenuten. Nola eragin zizuen ho-
rrek?
Konfinatuta egon ginen bi PCRtestek negatibo eman bitartean,baina, aldi berean, gure biltegiak,ibilgailuak eta abar gurekin el-karlanean aritzen diren besteGKE batzuei utzi genizkien. Gureegunerokoa berriz abiatu genue-nean, berrantolatze fase batekharrapatu gintuen: esparru berriaastebetean ireki zuten, baina erai-kitzen amaitu gabe dago; haiekere ez dakite zenbat jende dago-en; kasuak erregistratu gabe dau-de... Esparru berriko agintariakegokitu bitartean, gu ere gurelana egiteko modua antolatzenaritu ginen, nola lan egin nahi ge-nuen pentsatzen, aliantzak etabaimenak lortzen eta abar.
Moria erre zenean, errefuxia-
tuek aldarrikatu zuten ez zutela
beste Moria bat nahi, baizik eta
aske izan. Hala ere, agintariek
erabaki dute beste esparru bat
egitea errefuxiatuentzat. Salatu
izan duzue gunea ez dela batere
egokia. Zein da hango egoera?
Egoera erabat kritikoa da. Esanzuten 5.000 lagunentzat zegoelalekua, baina 7.500 lagun daudegaur egun, eta 60 komun baka-rrik dituzte, dutxarik eta edatekourik ez dago, ez dago denentzakolekurik... Kara Tepe izena duesparruak, eta militarrek tiroprobak egiten zituzten leku batda; kostaldean dago, eta ipar hai-zeak gogor jotzen du. Esan
genuen kokalekua ez zela batereona, eta argi geratu da lehen euri-teekin: errekak daude leku guz-tietan, putzuak, lokatza... Janariaere egunean behin bakarrikbanatzen zaie, eta ez da kalitatez-koa izaten. Kanpadendak lurra-ren gainean jarrita daude, inola-ko babesgarririk gabe,izugarrizko haize ufadak dituzte,eta ezinezkoa da egoera horretanlo egitea. Loarekin arazo handiakdituzte. Greziako GobernukoImmigrazio ministroak esan duudaberrira edo udara arte ezdutela behin betiko kanpalekuaegingo, eta negu osoa behin-behineko kanpaleku horretanpasatu beharko dutela. Ezinez-
koa izango da gaur egungo bal-dintza horietan irautea. Aipatu duzu Morian 13.000 erre-
fuxiatu zeudela, eta orain, espa-
rru berrian, 7.500. Zer gertatu da
gainerakoekin ?
Gehienak Atenasera eraman di-tuzte, baina han ere egoera oso la-rria da, errefuxiatuen esparruakgainpopulatuta daudelako. Kale
gorrian ari dira geratzen asko, ezzaielako inolako konponbiderikematen: ez etxerik, ez lanik... Asilo eskaera prozesuekin
jarraitu ahal izateko, Greziako
Gobernuak errefuxiatuei esan
die kanpaleku berrian sartu
beharko dutela ezinbestean.
Nola hartu dute hori errefuxia-
tuek?
Aste honetan dira erregistroakeguneratzekoak, eta agintariekerrefuxiatuei esan diete ez mugi-tzeko Kara Tepetik, baina, dau-den egoeran, esaiezu pertsonahoriei ez mugitzeko... «Askata-suna edo hil» oihukatzen zuten.Jaioterrian, hiltzeko arriskuaikusten zuten, eta horregatik aldeegin zuten guztia utzita. Bideanere hiltzeko arriskua izan zuten,eta orain, bizitza berri bati abia-puntua eman nahi diotenean, ho-rrelako infernu batean sartu di-tuzte. Esaten dute: «Heriotzariizkin egin diogu, baina hemenhiltzen uzten gaituzte». Gaur egungo egoera ikusita, zer
mezu eman nahiko zenukete
Zaporeak-ekook?
Pertsona horiek zama handiadute gainean, denbora luzean aribaitira egoera hori pairatzen, ezirailaren 9tik bakarrik. Urteakdaramatzate antzera. Eta horiguztia Europako Batasunarenmugen barruan ari da gertatzen.Bestelako erantzun bat behardute, bestelako abegikortasunbat; ihesean ari diren pertsonakdira, jaioterrian heriotza ia ziur-tatua zutelako alde egin dutenak.Irailaren 9an gertatutakoareneraginez, hedabideetan oihartzu-na izan dute, baina ez ditzagunahaztu, egoerak hortxe jarraitzenbaitu, eta guk ere jarrai baiteza-kegu laguntza ematen.
«Ezinezkoa izango dagaur egungo baldintzahorietan irautea»
Irati Azkue b Zaporeak proiektuko komunikazio arduraduna
Moriako kanpalekua erre ostean, behin-behineko gune batera eramandituzte hango errefuxiatuetako asko. Baldintzak oso txarrak direla dioAzkuek. Haize handia, lokatza, lo egiteko arazoak eta abar aipatu ditu.
JULENE FRANTZESENA / UROLA KOSTAKO HITZA
«Esan genuenkokalekua ez zelabatere ona, eta argi geratu da lehen euriteekin»
«[Atenasen] Kalegorrian ari dira geratzen asko, ez zaielako inolakokonponbiderik ematen»
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko urriaren 16a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus bgipuzkoa@hitza.eus
Recommended