View
4
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
berri
ak la
bur
Berriaklabur
JOAN DEN URTEAN beirazko 26.664milioi ontzi birziklatu ziren Europan;hau da, batez beste, erabilitakobeiraren % 64,1. Beiraren EuropakoFederazioaren datuen arabera,suitzarrak dira gehien birziklatzendutenak, % 93, hain zuzen.Herbehereetan % 86 birziklatzen daeta Suedia eta Austrian % 84.Gutxien, berriz, Turkian: % 25 soilik.Grezia eta Erresuma Batuan ez duteaskoz gehiago birziklatzen, hurrenezhurren % 28 eta % 26.
CELERA GENOMICS KONPAINIAK, gizagenoma deskodetzen ari denkonpainiak, saguarena deskodetuduela adierazi du. Zehazki, hirusagu-barietateren genomaren % 95ezagutzera ailegatu omen dira.Britainia Handikoak beste hainbesteegiten ari dira beste sagu-barietatebatzuekin. Izan ere, saguarengenoma ezagutzea oso lagungarriaizan daiteke gizakiarena ulertzeko.
Europan beiragehiena birziklatuegiten da
GIB (GIZA INMUNOESKASIAREN BIRUSA)BIRUSAREN zenbait anduiek botikeidieten erresistentzia behin betikoadela ikusi dute Britainia Handikoikertzaileek. Birmingham-en drogabidezko tratamenduak huts egin
duen 550 kasu aztertu eta guztietanodoleko GIB birus erresistentearenmaila oso handiak neurtu dituzte.GIB birusak mutazioei esker lortzendu erresistentzia eta tratamenduautzita anduia desagertzen den arren,botika bera hartzen hasitakoanberriz agertu egiten da, aurrekoanbaino azkarrago eta kopuruhandiagoan gainera. Dirudienez,bitarte horretan birus erresistenteanodo linfatikoetan geratzen da.Aurkikuntzak droga-tratamenduakbirziklatzeko esperantzarekin amaitudu hein handi batean.
ING
UR
UG
IRO
A
ME
DIK
UN
TZ
A
GIB, betiko erresistentzia
2 EL H U YA R. 2000 AB E N D UA
RADIOTERAPIA
ERAGINKORRA DA
MINBIZIA TRATATZEKO,baina horrelakoetanhobekuntzak beti diraongi etorriak. EstatuBatuetako LawrenceLivermorelaborategietakoikertzaileektumorearen ingurukozelula osasuntsuak iakaltetu gabeerradiazio-kantitateahanditzeko sistemaprestatu dute. MonteCarlo deritzon eredumatematikoa erabiliz,ordenagailuak hirudimentsiotankalkulatzen duerradiazioa norajoango den, baita
ehun, hezur eta gunehutsek zenbaterradiazio jasoko dutenere. Horrela,beharrezko dosiazehatzago kalkuladaiteke. Aparatuakeskaner indibidualakditu eta giza gorputzbakoitzaren
anatomiara edogaixotasunaren izaerariegoki daiteke.Peregrine bataiatutakosistema berria armanuklearrak garatzekoikerketen ondorio daeta lehenbailehenprest egongo delaespero da.
Radioterapia hobeaminbiziaren aurka
ART
XIBO
KOA
ART
XIBO
KOA
ART
XIBO
KOA
ART
XIBO
KOA
G E N E T I K ASaguaren genoma
ME
DIK
UN
TZ
A
DUELA 250 MILIOI URTE LurreanPangea izeneko kontinente bakarrazegoen. Geroztik, plaka tektonikoenmugimendua dela eta, egun duenitxura hartu du, baina ez betiko.Plaken mugimenduak kontinenteakelkartzea eragingo du eta 250milioi urte barru geologoek PangeaUltima deitu dutensuperkontinentea osatuko da.Kontinenteak barneko itsasoerraldoia izango omen du, OzeanoAtlantikoaren hondarrek osatua,hain zuzen. Iragarpena ez daerabatekoa, baina badira nahikoargi dauden zenbait gauza. Afrikak,esaterako, iparralderanzko bidaiajarraituko du, Mediterraneoa itxizeta Himalayaren antzekomendikatea eratuz. 50 milioi urte
barruAfrika etaEuropaelkartutaegongo dira,Atlantikoazabalagoaizango daeta Australiaeta Antartidaiparralderago egongo dira.Prozesuan Mediterraneoadesagertu egingo da. AurreragoAustralia eta Asiak bat egingodute: Australiaren ezkerraldeakAsiako ekialdeko uharteekin talkaegingo du lehenik; ondoren birakahasi eta Borneo eta Txinaren kontrajoko du eskuinaldeak.
KANADAKO ESKUALDE ARTIKOAN bizidiren beluga baleak gutxitzen aridira arrantza eta poluzio kimikoarenerruz batik bat, baina beharbadazarataren eraginez ere bai. Artikoaindustrializatu zenetik beluga baleenbizitokia zaratatsu bilakatu daontzien joan-etorriekin. Zenbaitikertzailek ontzi izotz-hausle batekurazpian egiten duen zarata neurtueta baleen entzumenean izandezakeen eragina ordenagailuzsimulatu dute. Emaitzen arabera,ontzitik 14 kilometrora ere zaratakbaleen portaera nahas dezake eta20 minutuz 4 kilometrora dagoenontzia entzuten dutela egonez gero,entzumena honda dakieke. Bertako
kostazaintza-arduradunek, berriz,zarata baleengandik oso urrutiateratzen dela adierazi dute, belugabaleen bizitokietatik igarotzeko ontziizotz-hauslerik behar ez delako.
250 milioi urte barru berriz oinezEuropatik Ameriketara
GE
OL
OG
IA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
Illinois Unibertsitateko kimikariek sudurartifizialaren modukoa sortu dute,garraztutako esnea, poluitzaile kimikoak,gas pozoitsuak eta toxina hilgarriakdetektatzeko gai dena. "Sudurrak" kolorealdaketaren bidez ohartarazten du zerdetektatu duen, pH paperak nahastebaten azidotasuna adierazten duenmoduan. Usainak detektatzen dituenpapera lurrunarekiko sentikorra da etakonposatu kimiko sorta handiadetektatzeko gai da: bakoitzarentzatkolore espezifikoa hartzen du. "Sudurra"metalomorfirinez osatua dago,hemoglobina eta klorofilaren antzekokonposatuak. Bestelako metodoetan ezbezala, hezetasunak ez du emaitzetaninolako eraginik eta sentikortasuna osohandia da, bai konposatu bakarrarentzatbaita nahasteentzat ere. Ikertzaileekdagoeneko koloreen liburutegia prestdute, kolore-aldaketa zein konposaturidagokion segituan jakin ahal izateko.Asmatzaileen arabera metodo sinple,azkar eta merkea izango dugu eskuartean laster.
Usaina ikusi nahi?
3EL H U YA R. 160. Z K .
K I M I K A
NE
UR
OL
OG
IA
Zarata gehiegi Artikoan
ART
XIBO
KOA
ART
XIBO
KOA
80° 80°
70°70°
60° 60°
50°50°
40° 40°
30° 30°
20°
80°
70°
60°
50°
40°
30°
20°
80°
70°
60°
50°
40°
30°
80°
70°
60°
50°
40°
30°
20°
80°
70°
60°
50°
40°
30° 30°
20°
80°
70°
60°
50°
40°
30°
20°
80°
70°
60°
50°
40°
30°
20°
80°
70°
60°
50°
40°
30°
80°
70°
60°
50°
40°
30°
20°
80°
70°
60°
50°
40°
10°
10°
0°
80°
70°
60°
50°
40°
30°
20°
10°
10°
0°170°160°150°140°130°120°110°100°90°80°70°60°40° 50°30°20°10°60° 40°50° 30° 20° 10° 0°70°80°90°100°110°120°130°140°150°160°170°
Nafarroako UnibertsitatekoZientzia eta Teknologia
Institutuak eta Cepa SchwartzPharma-k –izen bereko enpresaalemaniarraren eskumendekoak
Espainian– oroimen-galtzeatratatzeko botikak egiteko
hitzarmena sinatu dute.Ikerketak Nafarroako
Unibertsitateko FarmakologiaDepartamentuan egingo dira
eta 32,5 milioi pezetakoaurrekontua izango dute.
Oroimena ezgaltzeko pilulak
Nafarroan
K I M I K A
Illinois Unibertsitateko ikertzaileekmolekuletan bibrazio-energia nola
berrantolatzen den inoiz bainoxehetasun handiagoz ikustea
ahalbidetzen duen teknika garatudute. Horretarako pultsu infragorriultralaburrak eta pultsu ikusgaiak
konbinatu dituzte. Teknikaespektroskopiko horrekin
femtosegundotan gertatzen direnbibrazio-energiaren aldaketak neur
daitezke eta, honela, molekulenpropietate dinamiko eta mekanikoak
denbora errealean ezagutu.Espektroskopia-teknika berria oso
baliagarria izango dananoteknologian.
Molekulen bibrazioakzehatz-mehatz
4 EL H U YA R. 2000 AB E N D UA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
F A R M A Z I A
STANFORD ETA UPSALA
UNIBERTSITATEETAKO etaScripps eta PittsburghInstitutuetakoikertzaileek osatutakonazioarteko taldeakproteinazko armadurazbabestutako birusaaurkitu dute. Hainzuzen, hau da halakoegitura ikusten denlehen aldia. HK97deritzon birusbakteriofagoak baloibati loturiko isats
itxura du: burua 72proteina-eraztunezosaturik dago, 12pentagonoz eta60 hexagonoz.Hauek uztaiolinpikoen antzeradaude elkarri loturikbirusaren ADNmolekula inguratuz.Armadurak 20aldetako futbol-baloiadirudi eta birusababesteko balio duziur asko. Ikertzaileek,
berriz, nanoteknologianaplikazio interesgarriakizan ditzakeela ustedute, oso egituraegonkorra baita.
Armaduradun birusa aurkitu dute
MIK
RO
BIO
LO
GIA
ZULO BELTZEK intereshandia pizten dutezientzialari direnen eta ezdirenen artean, urtetanmisterioz inguratuak egonizanak espekulazio ugarieragin baitu eureninguruan. Dena dela,geroz eta argiago dagozer diren, baina denakberdinak al dira?Zientzialariek lau zulo beltzmota deskribatu dituzte: pisuastunak, galaxien bihotzeandaudenak eta milioika izarren masadutenak; pisu arinak edoeboluzioaren azken fasean daudenmasa handiko izarrak; luma-pisuak,Big Bang-aren ondotik sortutakozulo beltz mikroskopikoen
multzoak; eta pisu ertainak. Pisuarinak inoiz ikusi ez diren arrenteorikoki deskribatu dira eta pisuertainak, berriz, bi aurkitu diraberriki. 500 izarrei dagokien masadute, baina ez dira Ilargia bainohandiagoak. Euren historiaargitzeke dago oraindik.
Lau zulo beltz motadaude espazioan
ES
PA
ZIO
A
ART
XIBO
KOA
SDI EDO “GALAXIETAKO GERRA” izenekoprograma militarrean garatutakohainbat teknologia aplikaziomedikoetan baliagarri suertatu dira;esaterako, hemendik aurrerabegietako kirurgiarako erabiliko denlaser infragorria. Laserrari eskerbegiaren atzealdea tratatu ahalizango da nerbio optikoa kaltetugabe. Zenbait gaitz neurologikorenondorioz nerbio optikoetan likidoapilatzen da, eta ikusmen lausotua,buruko minak eta ikusmen-galerasufri daitezke. Kasu horietan kirurgiaezinbestekoa da eta ebakuntza zaila
denez, laserraren zehaztasuna osobaliagarria izango da.
ME
DIK
UN
TZ
A
berri
ak la
bur
Berriaklabur
5EL H U YA R. 160. Z K .KIM
IKA
KOPENHAGEKO
UNIBERTSITATEKO
IKERTZAILEEK
bakterioakantibiotikoeierresistente nolabihurtu direnazaltzeko teoriaplazaratu dute.Dirudienez,izerdiaren bidezetengabekanporatzendiren antibiotikoen ondorioz,larruazalean bizi diren hainbatbakterio erresistente egin dira.Teoria egiaztatzeko frogakzefalosporina deiturikoantibiotikoekin egin dituzte,arnas hodietako eta gernukoinfekzioak sendatzeko
oso erabiliak. Hirugarrenbelaunaldiko zefalosporina 80kohamarkadan hasi zen erabiltzen,hain zuzen bakterioak erresistenteegiten hasi zirenean, etaDanimarkako ikertzaileen araberalotura zuzena dago bi fenomenoenartean.
BILBOKO GUGGENHEIM MUSEOA oraineraikiko balitz, dirutza ederra aurreztekoaukera izango genuke CambridgeUnibertsitateko ikertzaile-talde batiesker. Horiek titanio oxidoa zuzeneanerreduzitu eta titanio purua jasotzekometodo elektrokimikoa asmatu dute.Laborategian eginikoa eskalaindustrialean errepikatzea badago,material preziatu horren kostuak askomurriztuko lirateke; izan ere, titaniooxidoa erraz atera daiteke mehatzetatik.
Titanioa merkatuegin daiteke
ME
DIK
UN
TZ
A
Zehaztasun handikolaserra
Izerdia eta antibiotikoak
ART
XIBO
KOA
ART
XIBO
KOA
I N G U R U G I R O A
WWF ERAKUNDE EKOLOGISTAK
adierazi duenez, Europako seiherrialdek ez dute, agindu zutenbezala, berotegi-efektua eragitenduten gas gutxiago atmosferaraigorriko. Alemania, Frantzia,Espainia, Erresuma Batua, Suediaeta Herbehereak euren emisioak2.818 tonara murriztu beharreandira 2010erako. Baina WWFrenikerketari jarraiki, behar baino220 milioi tona gas gehiagoigorriko dute. Sei herrialde horiekez dira ausaz aukeratuikerketarako; izan ere, guztiekbatera Europako Batasunakigorritakoaren % 70 egiten dute.
Berotegi-efektua:Europako Batasunakez du hitza beteko
ART
XIBO
KOA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
IRONIKOA BADIRUDI ERE, uretako poluzio--motetako batek bestelako bat kontroladezake Delawar-eko Unibertsitatekoeniritziz. Ubideetako sulfuro gehienahondakin-uretan iristen da, izan eresulfuro horietako batzuek zenbait metalastun "jasotzen" dituzte, hala nola,burdina, zinka eta kobrea. Aregarrantzitsuago: dirudienez askoztoxikoagoak diren metal astunenhondarrak (esaterako, zilarra, kadmioaeta merkurioa) ere metal-sulfuroelkarketa horiei lotzen zaizkie.
Ikertzaileek ikusi dutenez,elkarketek sei sulfuro-talde ere izatendituzte eta orain arte naturan behatuez diren egiturak osatzen dituzte.Lotutako metalak oxidatu eta askatzeaeragozten duten egitura horienegonkortasun eta iraunkortasunaikusita, pentsa liteke oso eraginkorrakizan daitezkeela metal toxikoak"biltzeko", uretako bizidunek eskuraizan ez ditzaten. Orain toxikotasun--azterketak beharko lirateke elementukimiko horiek ondorio biologikorikduten ikusteko.
Hondakin-urenedertasuna
INDIANAKO UNIBERTSITATEKO
IKERTZAILE-TALDE BATEK
fotosintesiaren eboluziokronologikoa ezarri duelaadierazi du. Fotosintesiabakterioekin hasi zela onartutadago, baina ez dago argi zein izanziren lehenak: fotosintesiarenondorioz oxigenoa ekoiztenzutenak ala oxigenorik ekoiztenez zutenak. Indianako ikertzaileenarabera oxigenorik ekoizten ez
duten bakterioak, hots,bakterio berde eta purpurak,dira zaharrenak. Geroagooxigenorik ekoizten ez dutenheliobakterioak garatu ziren,zianobakterioen arbasoak.Zianobakterioak bai, oxigenoaekoizten dute.Zianobakterioetatik abiatuzalgetako kloroplastoak etalandare berdeak sortu ziren.
ING
UR
UG
IRO
A
B I O L O G I A
ING
UR
UG
IRO
A
Fotosintesiaren jatorria
6
ALGEK KARBONO DIOXIDOA
xurgatzeko gaitasun handiadutenez, klima-aldaketarenkontrako sistema natural ezinhobea izan litezke. Horregatik,ikertzaileek algen jarduera nolahanditu aztertzen ari dira.1999an Antartidatik hurbilekoeskualde batean burdina erabilizuten algak ongarritzeko, etahorrek hazkundea eragin zuela
ikusi zuten. Hala ere,kontuz hartzeko kontua da,algak ongarritzeak atmosferakokarbono dioxidoaren kantitateanepe luzean zein eragin izandezakeen ez baitago oraindikargi. Bestalde, ongarritzeakarrain-bankuen etekina handidezakeela uste du zenbaitadituk.
Burdina klima hozteko
EL H U YA R. 2000 AB E N D UA
ART
XIBO
KOA
ART
XIBO
KOA
FUSIO NUKLEARRAREN
INGURUAN laneandabiltzan ikertzaileekbehin betiko erabakiahartzeko unea iritsi delaadierazi dute.Prestatutako azkendiseinua aurkeztuondoren onartua alabetirako baztertua izandadila eskatu dute.Diseinatutakoerreaktorea 4.000 milioidolar (80.000 milioi pezeta, 26.000milioi libera) kostatuko da; asko.Hala ere, lehenago proposatutakoeredua baino bi bider merkeagoada. Ikertzaileen ustez gutxiago ezinda egin eta aurkeztutako plana daikerketa-programarekin aurrerajarraitzeko modu bakarra.Erreaktore TermonuklearEsperimentala (ITER) 1986an hasiziren prestatzen Estatu Batuak,Europa, Japonia eta Sobietar
Batasunaren artean. Bainadiseinua aurkeztu zenerako,1998rako, giro politikoa erabataldatuta zegoen: Errusiak ez zuenaurrera jarraitzeko dirurik etaEstatu Batuek bertan behera utzizuten lankidetza. Orain aurkeztuden ITER proiektua txikiagoa da,baina hala eta guztiz ere,kontsumitutako energia baino10 bider energia gehiago ekoitzikodu.
Fusioa, orain ala inoiz ez
ISRAEL-GO WEIZMANN
INSTITUTUKO IKERTZAILEEK
usaimena etagizakiaren eboluzioalotzen dituen teoriaazaldu dute Naturegenetics aldizkarian.Dirudienez 17.kromosomansudurreko usaimen--hartzaileak kodetzendituzten mila genekotaldea daukagu
gizakiok eta, nahiz etagaur egun erdiakaktiboak ez diren,egote hutsak gurearbasoenganfuntzioren batbazutela baieztatzendu. Txinpantzeek,berriz, ez dute genebaliokiderik. Israelgoikertzaileen arabera,usaimen garatuaizateak txinpantzeen
gaineko abantailaebolutiboa eman ziengizakiei; adibidez,elikagai toxikoakidentifikatzekogaitasun handiagoa.
Usaimenaren zereginaeboluzioan
EN
ER
GIA
EB
OL
UZ
IOA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
E S P A Z I O A
Esne-bidearen erdigunetik oso gertudauden hiru izarren azelerazioaneurtuta galaxiaren zentroan dagoenzulo beltzaren posizioa eta masa inoizbaino hobeto zehaztu ahal izan da.Dirudienez, galaxiaren erdigunekomasa-dentsitatea lehen neurtu bainomagnitude ordena bat handiagoa da.
Esne-bideko zulo beltza
M E D I K U N T Z A
Washington Unibertsitatekoikertzaileek garunak oroitzapensentsorialak berriz ere nolairudikatzen dituen aztertu dute. Ikusidutenez, oroitzeko jatorrizkoesperientzia jaso zuten garunekoeskualdeak aktibatzen dira, uste zenbezala.
Nola oroitzen dugu?
7EL H U YA R. 160. Z K .
ART
XIBO
KOA
0
700
1000
1300
93
98
102
106
NortekoFerrokarrilla
zientzimagazina
OsasunaIngurugiroaTeknologiaInformatika…
© Elhuyar Kultur Elkartea
asteazkenero…
…20:00etanEuskadi irratian
gurekin,
zurekin
5. urtea
5.urtea Iberdrolaren babesarekin
Buztinezkohozkailua
TE
KN
OL
OG
IA
MOHAMMED BAH ABBA Nigeriakoirakasleak kanpoko energia-iturririkbehar ez duen hozkailu sinple etamerkea asmatu du. Hozkailua batabestaren barnean sartutakobuztinezko bi ontzik osatzen dute; bienarteko hutsunea harea bustiz betetadago eta estalkia ere hezea da.Kanpoko aire beroak hezetasunaerakarri egiten du, barnetik kanporakoberotasun-fluxua eraginez.
Estalkiak eta hareak heze dirautenbitartean ontzi txikiaren barnealdeahotz mantentzen da eta bertangordetako elikagaiak ez dira galtzen.Esaterako, ontzian gordetakoberenjenek 3 egun ordez 27 irautendute eta tomate eta piperrek, berriz,hiru aste baino gehiago. Abbairakaslearen asmakuntzari esker,inguruko herrixketako bizi-kalitateahobetu egin da: nekazariek presazkosalmentak egin ordez,eskaintza/eskariaren arabera saldezakete eta neskatoek ez duteegunero merkatura joan beharrik.Abba irakasleak dioenez, hozkailuaerabiltzen den herrixketan lehen bainoneska gehiago dago eskoletan.Asmakuntzagatik 75.000 dolarreko(15 milioi pezetako, 600.000 liberako)Rolex saria jaso du eta hozkailuaNigeriako iparraldean zabaltzekobalioko du.
ART
XIBO
KOA
estalki-hezea
kanpokoontzia
barnekoontzia
hondar hezea
lurrun-dutako
ura
ZENBAIT IKERTZAILEK
hodeiek Lurraberotzean eta hozteanduten eragina nahikoaizango dela klima--aldaketa eragoztekouste dute, baina azkenikerketek kontrakoaadierazi dute. NASAkoikertzaileek hiru urtezbehatu dituzte altitudetxikian daudenhodeiak, klima hozten dutela ustebaita. Teoria batzuen arabera,atmosfera beroagoan ur gehiagolurrunduko da eta hodeiakdentsoagoak izango dira; Eguzkiarenkontrako aterki eraginkorragoak,
hortaz. Baina NASAko ikertzaileektenperatura handitzean hodeiakmehetu egiten direla ikusi dute,eguneko ordua edo meteorologiaedozein dela ere.
ING
UR
UG
IRO
A
berri
ak la
bur
Berriaklabur
9EL H U YA R. 160. Z K .
A S T R O N O M I AHodeiek ez dute klima-aldaketaeragotziko
HUBBLE TELESKOPIOAK bidalitakoazken irudiak aztertu ondoren,Washingtongo Unibertsitatekoikertzaileek Jupiterren Ioilargiak ere mantua baduelaesan dute, eta Lurrakduenaren oso antzekoa dela.Mantua Lurrazalaren etanukleoaren artean dagoengeruza da, sumendiekigorritako magmaren jatorria.
Io-k ere mantuaomen du
IKERTZAILE TXINATAR etaestatubatuarrek fruitu etabarazkietan geratzen diren pestizida-eta poluitzaile-hondarrak garbitzekogai den detergentea prestatu dute.Detergentea anana eta papaiatikerauzitako entzima batetik abiatutasintetizatu dute eta emaitzainteresgarriak eman ditu. Ikertzaileekadierazi dutenez, barazkiakdetergentea duen disoluzioan10 minutuz edukiz gero, pestizidaren% 90 erauzten da.
Pestizidakgarbitzeko detergentea
E N E R G I AB E R R I Z TA G A R R I A K
NAFARROAKO GOBERNUAK 132 milioipezeta eman ditu aurten fondogaldura potentzia txikiko energiaberriztagarrien aldeko proiektuaksustatzeko. Diru-laguntzakinstalazio fotovoltaikoak ipintzekoerabili dira batik bat. Guztira, joanden urtean baino bi bider dirugehiago jaso da aurten.
Energiaberriztagarrieidiru-laguntzakNafarroan
ITSUTASUNA, GIBELEKO ARAZOAK ETA
NERBIOETAKO ASALDURAK ohikoak diradiabetikoengan, baina nahiz etagaitzak ezberdinak izan jatorri beradute guztiek. New York-eko Albert
Einstein Eskolako ikertzaileekmekanismoa azaltzea lortu dute;orain, erremedioa bilatzea besterikez da falta. Mitokondrietan glukosaoxidatzen denean superoxido
deritzon erradikal askeaekoizten da. Zelula arruntaksuperoxido-kantitate txikiakkudeatzeko gai dira, bainadiabetikoen zelulek gehiegiekoizten dituzte eta, hortikabiatuta, hasieran aipatutakogaitzak eragiten dituztenbestelako mekanismoakjartzen dira abian. Beraz,superoxido-kantitateakgutxitzea lortuz gero, kateaerrotik etengo litzateke.
Diabeteak eragindako gaitzenjatorri komuna
ART
XIBO
KOA
ART
XIBO
KOA
OS
AS
UN
A
I N G U R U G I R O A
berri
ak la
bur
Berriaklabur
JUPITERREN EUROPA
SATELITEAK bere azalizoztuaren azpian urgaziz osaturiko ozeanoak
gorde ditzake,NASAko ikertzaileenarabera. Galileozundak lorturikodatuak aztertuondoren, ikertzaile--talde batek ozeanohorien existentziafrogatuko lukeenteoria azaldu du.Galileo zundarenmagnetometroarenbidez Europareneremu magnetikoa
aztertu du NASAk, etalortutako emaitzenarabera, satelitearenazalean ur likidozkogeruza dagoela dirudi.Ur likidozko geruza horiizotzezko geruzaezagunaren azpianegongo litzateke. Likidoaizanik, eroalea izangolitzateke eta, beraz,satelitearen eremumagnetikoan eraginaizango luke; horrelaGalileorenmagnetometroak aurkitu
duen efektua sortukoluke. Jupiterren satelitehorretan ur likidoadagoela frogatzen bada,gure Lurretik kanpobizitza aurkitzeko aukerasuposatuko luke,zientziaren araberabizitza existitzeko urlikidoa beharrezkoabaita. Eguzki-sistemaguztian ez dago urlikidoa aurki daitekeenbeste tokirik.
Europako ozeanoen bila
% 20ko beherapenaElhuyarreko gainerako
produktuetan
Kioskoetan baino% 10 merkeago
Euskal Herriko eta Mundukoinformazio zientifiko eta teknikoazure etxean jasotzeko aukera.
Z I E N T Z I A E TA T E K N I K A
Euskal Herria eta Espainia:6.300 pta. / 248 lib. /37,86 euro
Gainerako herrietan:9.500 pta. / 375 lib. /57,10 euro
2001ekoharpidetza-saria(11 ale)
ElhuyarAsteasuain poligonoa, 14. Txikierdi auzoa. 20170 Usurbil (Gipuzkoa).Tel. 943 36 30 40. Fax-zk. 943 36 31 44.E-mail: elhuyar@elhuyar.com http://www.elhuyar.com
Ni harpidedun,noski. Eta zu,
zergatik ez?Izen-deiturak
Helbidea
Hiria Posta-kodea
Probintzia Jaiotze-urtea
IFZ/ENA zk. Telefonoa
Ikasketak derrigorrezkoak erdi-mailako titulazioa goi-mailako titulazioa
Lanbidea
Ordainketa-era:
VISA-zk. Epe-muga
Sinadura
Banku edo aurrezki-kutxa
Kontu korrontea/libreta(20 digitoak ipini, arren) Entitatea Sukurtsala K.D. Kontu-zenbakia
A S T R O N O M I AA
RTXI
BOKO
A
FEROMONEN JOAN-ETORRIAK talde--portaerak koordinatzeko ezinbestekoakdira sits edo saguentzat. Gizakiarentzattelefono-bidezko komunikazioakbezainbeste.
Feromonak animaliek ekoitzitakomolekulak dira. Atmosferan barreiatzendira eta espezie bereko beste animaliabatek jasotzen ditu, askotan kilometroaskotara, eta hartzaile horrenganerantzun fisiologiko edota portaerazkoakeragiten ditu. Molekula txiki horiek,konposatu usaintsuak bezala, sudur--hobian dauden neurona sentsorialetakoproteina hartzaile espezifikoetara lotzendirela uste da. Edonola ere, feromona--hartzaileak diren neuronek("bomeronasal" deritzon organoandaude) ez dute informazioa zuzeneankortexera bidaltzen, usain-hartzaileakdiren neuronek ez bezala (usaimen--organoan kokatuak). Ondorioz,oinarrizko hainbat portaera jartzen diraabian inkontzienteki; interes sexuala,esaterako. Bestela esateko, benetangertatzen dela usaindu ere ez da egiten.Hori guztia sagua baldin bazara.
Orain arte, giza feromonenjarduerari dagokionez, obulazioa
sinkronizatzen dutenak soilikezagutzen ziren (aspaldidanikezaguna da feromona horiemakumezkoen logeletan etaegoten dela). Lehenengo isolatuziren hartzaile bomeronasalak(adibidez, V1r-a) karraskarienakizan ziren. Orain gizakiarenferomona-hartzailea izan litekeenlehenengo "hautagaia" identifikatudute, V1RL1 izenekoa ("V1r-likegene" oinarri hartuta). GizakianV1r-aren antzekoak diren bestezazpi identifikatu dituzte, baina ezdirela funtzionalak ikusi dute(pseudogeneak); beraz, gure arbasoekferomonak gehiago erabili izanarenarrastoak dirateke. Gizakian organobomeronasalaren parekoa denaenbriogenesiaren zati batean soilik agerida eta, badirudi, hau ere gurejatorriaren arrasto ez-funtzionala dela.
Gizakiak usaimen-organoaren bidezjasotzen ditu feromonak, untxiek etatxerriek bezala. Edonola ere, hartzaileizan litekeen hori aurkitu izana gureoinarrizko portaeren zergati molekularraazaltzeko urratsetako bat izan liteke.
Giza portaera eta feromonak
ME
DIK
UN
TZ
A
berri
ak la
bur
T E K N O L O G I A
Berriaklabur
Estatu Batuetako Rhode IslandUnibertsitateko ikertzaileeksegundoko 200 milioi argazki egitekogai den kamera asmatu dute. Kamerahorri esker oso mugimendu azkarrakikusi eta aztertu ahal izango dira.Kamera oraingoz aplikaziomilitarretan erabiltzen den arren,industrian ere oso baliagarria izangoda. Esaterako, eraikinen egituraknola apurtzen diren eta horretarakozenbateko indarra behar den ezagutdaiteke. Beharbada eraikuntzarakomaterialak hobetzeko bitarteko ezinegokiagoa izan daiteke.
Segundoko 200 milioiargazki
11EL H U YA R. 160. Z K .
ART
XIBO
KOA
LANDAREEN DEFENTSA
NATURALAK SUSPERTZEN
DITUEN materia aktibobat merkaturatu berridute.
Harpine deiturikoproteina horrekerantzun hipersentiberaeragiten dulandarearengan.Tratamenduak kotoi-,tomate- edo limoi--landareak, adibidez,
alerta-egoeraniraunarazten ditu.Ondorioz, parasito edo
intsektu batekerasotzean, berendefentsak arin eta ongimugitzeko prest daude.Horrez gain, proteinahorrek hazitzea etaheltzea azkartzen ditu.Horrela, proteina hauintsektizidak gutxiagoerabiltzeko pauso batizan liteke.
Landareentzat txerto berriak
ING
UR
UG
IRO
A
ART
XIBO
KOA
O S A S U N A
Clostridium botulinum bakterioak botulismoa,oso gaitz larri eta hilgarria, eragiten du.Gaitza gaizki esterilizatutako kontserbak
jateagatik agertu ohi da; bakterioareneraginez gorputzak, arnas aparatuak barne,paralisia sufritzen du eta gaixoa itota hiltzenda. Estatu Batuetan botulismoaren aurkako
aurerrapausoa eman dute, bakterioarenegitura deszifratzea lortu baitute. Toxina
nerbio-zelulei nola lotzen zaien etaneurotransmisoreak nola blokeatzen dituen
ikertu dute, eta nahiz eta bakterioak mintzzelularra nola zeharkatzen duen oraindikargitu ez duten, botulismoaren kontrako
txertoa bidean egon daiteke. Aldi berean,bakterioari funtzio terapeutikoak aurkitu
dizkiote, hala nola muskuluen nahi gabekouzkurdurak tratatzeko.
Botulismoareneragilea deszifratuta
12 EL H U YA R. 2000 AB E N D UA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
GIZA GORPUTZAREN PORTAERA
FISIOLOGIKOAREN gainekoestatistikek gaixotasunakiragartzen lagun dezaketelauste dute zenbaitikertzailek. Horregatik,milaka gaixo anonimorenbihotz-erritmoa, garunekoseinaleak eta antzeko datufisiologikoak Physionetizeneko proiektuan bildudituzte Estatu Batuetako
Osasunerako Institutu Nazionalaketa Ikerketarako ErakundeNazionalak. Funtsean milaka datufisiologikoz osaturiko Web gunea daPhysionet (www.physionet.org).
Datuek arritmia, bihotzeko akats,apnea, desoreka neurologiko etaabar erakusten dituzte eta, horiekaztertuta, medikuek patroiak eraikiditzakete eta pertsona jakinbatek gaitz hau edo hura izangoduen aurresan dezakete.Proiektuaren arduradunen ustez,halako Web guneek ikerketaklinikoak azkartu egingo dituzte,ez baitira datu-bilduma hutsak.Physionet-ek bestelako zerbitzuakere eskaintzen ditu: medikuekdiagnostikoak egin ditzaketeeta detekzio goiztiarra bultzatzekolehiaketak antolatu dira.
Estatistikak medikuntzan
OS
AS
UN
AA
ST
RO
NO
MIA
IRRATI-TELESKOPIOEK
ZEREGIN HANDIA IZAN
DUTE espazioko hainbatfenomeno ulertzeko,hala nola quasarrak etapulsarrak. Irrati-uhinezbaliatuz galaxienbihotzak aztertu ahalizan dira; hautskosmikoa dela etateleskopio optikoentzatikustezinak direneskualdeak. Orain,NazioartekoAstronomia Elkarteak(Europa, Ipar Amerika,Asia eta Australiakoastronomoek osatzendute) irrati-teleskopioerraldoia eraikitzeko
asmoa zabaldu du.Square Kilometre Array(SKA) izenekoteleskopioak, hainzuzen, kilometrokarratuko azaleraizango du, gaur egundagoen handiena baino200 aldiz handiagoa.
Irrati-teleskopio berria2010ean hasiko diraeraikitzen eta Big Bangondorengo uneetaneratutako egiturekigorritako seinaleahulak ikertzekobalioko du.
Irrati-teleskopio erraldoiamartxan
ART
XIBO
KOA
ART
XIBO
KOA
Recommended