View
843
Download
8
Category
Tags:
Preview:
Citation preview
SARRERA
Unitate Didaktiko hau egiterako orduan Zurriola ikastola
aukeratzearen arrazoia zera izan da: taldekide batek bertan praktikak
egiten ari zela.
Esan beharra dugu bertako irakasleek ez zutela inongo trabarik jarri
guri informazioa emateko orduan, arazorik gabe azaldu zizkiguten
geuk aztertu behar genituen gelari eta ikasleei buruzko ezaugarri
guztiak.
Taldekide batek klase honekin praktikak egin zituenez, oso lagungarri
egin zaigu ikasle zein gela horren ezaugarriak eta funtzionamendua
nolakoa zen jakiteko. Beraz, lana egiteko klase horretako ikasle horien
beharretan oinarritu gara.
Bestalde, Orioko balea unitate didaktiko bezala hautatzearen arrazoia
batik bat, gai polita iruditu zaigulako izan da. Gainera, gutako bat
Oriotarra izanik, informazioa eskuragarri izango genuela pentsatu
genuen.
Hala ere, ez zaigu uste bezain erraza egin Orioko baleari buruzko
informazioa zehazki aurkitzea, honen inguruan informazio gehiegirik
ez baitago.
Ondorengo orrialdeetan Unitate Didaktikoaren atal ezberdinak aurki
ditzakezu.
ZURRIOLA IKASTETXEARI BURUZKO LANETIK ATERATAKO IKASLEEN EZAUGARRIAK
Guk aztertu dugun ikasgelak, erdi mailako errendimendua du,
akademikoa. Ikasleen artean, ba daude batzuk mugituak direnak, eta
horrek besteak despistarazten ditu, klaseko erritmoa aldarazten du.
Aurreko eskola esperientziei dagokionez, ahalmen linguistikoaren
mailan, adinak garrantzi handia duela esan behar dugu. Familia
erdaldunetako haurrek orokorrean arazo gehiago izaten dituzte eta
euskaldunak direnei aldiz, erdara ikasten hasten diren lehenengo
urtean ahoz ez direla ondo moldatzen nabaritzen zaie, nahiz eta
salbuespenak egon ahalmen intelektualaren arabera. Klasean
euskaraz hitz egiten dute, baina patiora ateratzeko orduan ba daude
gutxi batzuk erdaraz hitz egiten dutenak, eta hauek normalean
taldekatu egiten dira. Gainera, kutsatzeak ere gertatzen dira, gutxi ba
dira ere. Haur sailkapen ezberdin bat egin dezakegu hizkuntzari
dagokionez. Talde honetan 26 ikasle daude, eta horietatik 10 batek
edo, bi gurasoak euskaldunak dituzte, antzeko kopuru batek bi
gurasoak erdaldunak dituzte eta besteek bietako bat euskalduna
dute. Hala ere, lehenengo mailan integratu egiten dira 3 talde horiek,
3 gela izatetik 2 gela izatera pasatzen direlarik. Guraso erdaldunak
dituzten haurren kasuan, irakasleak errefortzua eskaintzen die
hizkuntza, irakurketa eta ulermen mailan.
Estilo eta ohitura kognitiboak aztertuz, lehenik eta behin gaien
aurre ezagutza egiten da, zer dakiten ikusten da. Ondoren,
dakitenetik abiatuz, gauza horiek lantzen dira jakintza berriak
gehituz; konstruktibismoa.
Azkenik, lehen zekitena eta ikasitakoa konparatzen dira. Gai hauek
gehienez entzumenaren bidez irakasten dira, baina baita idatziz,
praktikak eginez, taldeka edo banaka ere etxeko lanekin, nahiz eta
azken hau gutxitan egin. Errez motibatzen dira, baina batez ere
interes gehien animaliekin eta gertuko dituzten gaiekin jartzen dute.
Motibaziorik ez badago, bideoak, filminak etab. jartzen dizkiete hau
gerta dadin. Haurrek gelan duten kokapena estatikoagoa da
hemendik aurrera.
Helduekiko duten harremanetan nabaria da 3.mailatik 4.mailara
dagoen aldea. Autonomia salto handia gertatzen da 4.mailan. 3.ean
oraindik dependentzia handia dute irakaslearekiko. Ikasleak, ohituak
daude ume bezala tratatuak izaten, mimo asko ematen dizkiete eta
horregatik irakaslearengan hori bilatzen dute. Irakasleak zerbait
azaltzen dionean klase osoari, ondoren bakoitzak bakarka irakasleak
berari azaltzea nahi izaten du.
Jarrerei dagokionez, haur langileak dira, arauak dituzte, aste
egitaraua dute. Nahiz eta talde handia izan, 26koa, orokorrean jarrera
ona izaten dute, batzuetan hala gertatzen ez bada ere.
IKASLEEN PREMIARIK NAGUSIENAK
Irakurketan, irakurketaren ulermenean eta matematiketan dute
zailtasun gehien haurrek, premia hauek izaten dituzte, hauek gainera,
garrantzi gehien duten ikaskuntzak dira, ardatzak edo minimoak dira.
Arazo hauei aurre egiteko, adibidez matematikan, erlojuekin egiten
dute lan, edo lehen esan bezala, guraso erdaldunak dituzten haurrei,
irakasleek errefortzu bat ematen diete, zailtasunak arindu eta
gainditzen joan ahal izateko.
Ikasleek betebehar hauek dituzte: lanen txukuntasuna, adi egotea,
parte hartzea, denbora aprobetxatzea, etxeko lanak egitea, arduratsu
izatea, taldean partehartzea, lan antolaketa, materiala zaintzea,
ikaskideekiko jarrera ona izatea eta euskararen erabilera.
Gauzak honela, zailtasun ezberdinak agertzen dituzte gaiaren
arabera:
Euskara Ekoizpenetan ez dute arazorik. Irakurketa aldiz ez dute
ongi menperatzen, erdizkako irakurketa. Idazketa ere ez dute
guztiz menperatzen, arazoak dituzte ortografiarekin,
alfabetoarekin, hitzen banaketarekin eta antzekoekin.
Matematika Hemen arazo ezberdinak dauzkate. Batzuk arazoak
dituzte buru kalkuluekin baina gero problemen ebazpenak adibidez
ondo egiten dituzte. Batuketak, kenketak... lantzen dituzte.
Azkenean nahiko ongi moldatzen dira.
Gaztelera Helburu gutxi lantzen dituzte, gaztelera ematen duten
lehen urtea baita. Ca, que, qui, co, cu, maiuskulen arauak,
proiektuak, gabonetako txartela bat egitea, iragarki baten testua
irakurtzea etab.
Ingurunea 3 gai dituzte: izaki bizidunak eta ez-bizidunak,
zentzumenak eta lokomozio aparatua. 2 helburu dauzkate gai
bakoitzeko eta horiek ebaluatzen dira. Ulermenean arazoak ba
dauzka ikasle batek, besteetan ere zailtasunak izango ditu.
Irakurketa eta ulermena oso garrantzitsuak dira. Horregatik etxean
irakurmena lantzera bultzatzen dituzte haurrak, irakasleek testuak
irakurtzen dizkiete...
Ingelesa 4 urtetik aurrera hasten dira ingelesa ikasten. Oso
gustura joaten dira klaseetara, ondo menperatzen dute.
Plastika, musika, antzerkia, soinketa Gai guzti hauetan oso
motibazio altua ageri dute.
DIAGNOSTIKOA ETA PREMIAK
Euskara
Ahozkotasuna: Elkarrekintzarako hizkuntza euskara izan
arren, errefortzatu beharra
Irakurmena: nahiko menperatuta( ahoz gra/isila)
Idazmena: Hitzen banaketa eta elkarketa eta hizkien
arteko elkartrukaketak maiz egiten dituzte
Irakurmenaren ulermena: Honekin zailtasunak azaltzen
dituzte eta lan tresna izateagatik garrantzi handia
dauka.
Matematika
Buruko Kalkuloa: Biderketako taulak ikasten ari dira eta
batuketak eta kenketak ondo egiten badituzte ere,
taulak ez dituzte oraindik ondo ikasita
Buruketen ebazpena: Eragiketa aukeratzerakoan
arazoak izaten dituzte. Eragiketa egiten jakin arren,
batzuetan zaila egiten zaie eragiketa egokia
aukeratzea, logika ulertzea eta ondorioz, ez dakite zer
egin.
Hauek dira premia nagusienak. Batez ere, ikaskuntza
instrumentalak oraindik eskuratu gabe dituzte.
Jarrera egokia dutenez eta lan ohiturak oso barneratuta
dutenez, bakarrik autonomia lantzeari begirako
helburuak zehaztu beharko lirateke. Ikaskuntza
instrumentalen barneraketa aurrera joan ahala
autonomia mailan ere aurrera egin beharko lukete.
PREMIEN ARABERAKO HELBURUAK
◙1. Euskarazko testuen ekoizpenetan hitzen banaketa
eta elkarketa era egokiz ezberdintzea
◙2. Eragiketa sinpleak ebazten ikastea
◙3. Oinarrizko testu idatzien mezua ulertzea eta hauen
informazioa barneratzea
◙4. Eguneroko hartu emanetan euskararen erabilera
sustatzea eta bultzatzea
◙5. Matematiketako buruketetan dagokion
eragiketarekin erlazionatzea
PREMIEN LEHENTASUNA EREDU MISTOAREN ARABERA
Helburua
k
Helburue
n ordena
Defizita Biderket
a
Lehentasuna
k
1 3 3 9 2
2 4 4 16 3
3 5 2 10 1
4 1 4 4 5
5 2 3 6 4
1)Gaia eta bere elementuak: Mapa kontzeptuala
2) Metodo globalizatua : interes zentruak eta proiektuak
ORIOKOBALEA
EUSKARA:
Ahozko espresioa : Orioko baleari buruzko aurre-ezagupenak eta animali eta pertsonen deskribaketak.
Ahozko ulermena : narrazioen entzumenaren bidez galderei erantzuna eman. Idatzizko ulermena : narrazioen irakurketa eta lexikoaren aberasketa. Idatzizko espresioa : deskribapenak etnarrazioak.
ARTE HEZKUNTZA:
Musika : abestien interpretazioa eta bertso metrika Plastika : Orioko balearen errepresentazio plastikoa. Antzerkia : egoera dramatikoen eraketa : Orioko balearen historioari buruzko aurkezpena.
MATEMATIKA :
Buruketen ebazpena. Buruko kalkulua.
INGURUGIRO HEZKUNTZA :
Baleen ekosistema. Gehiegizko arrantzaren ondorioz baleen desagerpena.
Guk erabiliko dugun metodo globalizatua Decroly-ren interes zentruen
metodoa da.
3) Hiru lerro eta zehar lerro bat aukeratu :
ARLOAK :
- EUSKARA- ARTE HEZKUNTZA- MATEMATIKA
ZEHAR LERROAK :
- INGURUGIRO HEZKUNTZA
ARLOAK:
- EUSKARA:
Ahozko espresioa : Orioko baleari buruzko aurre-ezagupenak
eta animali eta pertsonen deskribaketak.
Ahozko ulermena : narrazioen entzumenaren bidez galderei
erantzuna eman.
Idatzizko ulermena : narrazioen irakurketa eta lexikoaren
aberasketa.
Idatzizko espresioa : deskribapenak eta narrazioak.
- ARTE HIZKUNTZA:
Musika : abestien interpretazioa eta bertso metrika
Plastika : Orioko balearen errepresentazio plastikoa.
Antzerkia : egoera dramatikoen eraketa : Orioko balearen
historioari buruzko aurkezpena.
- MATEMATIKA :
Buruketen ebazpena.
Buruko kalkulua.
ZEHAR LERROA :
- INGURUGIRO HEZKUNTZA :
Baleen ekosistema.
Gehiegizko arrantzaren ondorioz baleen desagerpena.
4) Helburu orokorrak :
ARLOAK:
- EUSKARA: ahozko berbaldiak nahiz idatziak ulertzea, jarrera
kritikoarekin interpretatuz eta berauen ulerkuntza
irakaskuntzako egoera berriei aplikatzea.
- ARTE HEZKUNTZA: antzezpen eta komunikazio plastiko, musikal
eta dramatikoko tresna bezala nork bere ahots eta gorputza
erabiltzea, horren bitartez, oreka afektiboa eta besteekiko
erlazioaren mesedetan jardunaz.
- MATEMATIKA: problema sinpleei soluzioa emateko, estimazio,
buruz egindako kalkulu eta orientabide espazialari buruzko
estrategia pertsonalak landu eta erabili, behar izanez gero
aldatuz.
ZEHAR LERROAK:
- INGURUGIRO HEZKUNTZA: oreka ekologikoaren defentsa eta
berreskuraketaren aldeko jarrera batetik eta kultur ondarearen
kontserbaketaren aldeko jarrera batetik, gizakiek ingurunean
esku hartu dutenaren adierazpenak baloratzekoa, eguneroko
jardueretan egindako balorazioarekiko era koherente batez
jokatuz.
HELBURU DIDAKTIKOAK
EUSKARA
Orioko Balearen ipuina ulertzea, eta itsasontziekin eta
itsasoko giroarekin zer ikusia duen lexikoa lantzea eta
aberastea.
Orioko Balearen ipuinaren pertsonaiak nahiz baleen
deskribapenak ahoz gelakideen aurrean aurkeztea.
MATEMATIKA
Neurrien datuekin problema sinpleak ebaztea.
Buruko kalkulua modu egokian egiten ikastea.
ARTE HEZKUNTZA (MUSIKA)
Orioko balearen bertsoak ezagutzea eta interpretatzea.
ARTE HEZKUNTZA (PLASTIKA)
Orioko Balea arrantzatu zen garaiko bizimodua
antzeztea.
ARTE HEZKUNTZA (ANTZERKIA)
Balearen errepresentazio plastikoa eta antzerkia
girotzeko dekoratuak egitea.
EUSKARA I
Kontzeptuzkoak:
1. Ipuinean agertzen diren pertsonaien lanbideak: kazetaria –
arrantzalea – patroia – subastatzailea – etxekoandrea –
aizkolaria - arrain saltzailea – apaiza – atalaialeroa – sare joslea.
2. Balaena glacialis balearen ezaugarriak: neurria, pisua, kolorea,
bizimodua, elikadura...
3. Pertsonaien eta animalien deskribapenen atalak: itxura
orokorra, azala, ilea, sudurra, belarriak, ahoa...
4. Ahozko azalpena nola egiten den azaldu ondoren, deskribapena
gelakideen aurrean: ahoskera, entonazioa, e.a.
Prozedurazkoak:
1.Ipuinean agertzen diren lanbide ezberdinen behaketa
1.Ipuinean agertzen diren lanbide ezberdinen identifikazioa
1. Ipuinean agertzen diren lanbide ezberdinen arteko lotura
2.Balaena Glacialis edo Iparraldeko Sardako Balearen inguruko
informazio bilaketa
2.Balaena Glacialis edo Iparraldeko Sardako Balearen ezaugarri
nagusien ulermena
2.Balaena Glacialis edo Iparraldeko Sardako Balearen ezaugarri
nagusien zerrendaketa
3.Pertsonaien eta balearen deskribapena egiteko atalen
identifikazioa
3.Pertsonaien eta balearen deskribapenaren eskemaren eraiketa
3.Pertsonaien eta balearen deskribapena
4. Deskribapenaren ahozko prestaketa
4.Deskribapenaren azalpena
Jarrerazkoak:
1.Parte hartze aktiboa
2.Ingurugiro hezkuntza gaiari buruzko interesa
3. Besteen itxurarekiko errespetua
4. Besteen ekarpenen eta iritzien aurrean errespetua, begirunea
eta jarrera irekia.
EUSKARA II
Kontzeptuzkoak
1. Ipuinaren testu-tipologia: hasiera, korapiloa eta amaiera.
2. Itsasontzi eta itsasoko lexikoa.
Prozedurazkoak
1.Orioko balearen ipuinaren atal ezberdinen behaketa.
1.Orioko balearen ipuinaren atal ezberdinen sailkapena.
1.Orioko balearen ipuinaren atal ezberdinen erabilpena.
1.Ipuin ezberdinen ulermena
2.Itsasontzi eta itsasoko lexikoaren erabilera.
2.Arrantzan egiteko lexikoaren erabilera egokia.
2.Arrantzan egiteko erabiltzen den tresneriaren sailkapena.
Jarrerak
Talde lanean parte hartzeko interesa.
Elkar hizketan parte hartzeko interesa.
Ohiturei eta lanbide tradizionalekiko interesa.
MUSIKA
Kontzeptuzkoak:
1.Bertsoen metrika
2.Bertsoen doinua eta interpretazioa.
3.Orioko balearen bertsoen letra.
Prozedurazkoak:
- Bertsoen metrikaren erabilera.
- Abestien interpretazioa.
- Bertsoen errimen erabilera.
- Bertsoen inguruko informazioaren bilketa.
- Bertsoen azterketa.
- Bertsoen silaben kontaketa/banaketa.
- Bertsoen neurrien identifikazioa.
- Bertsoen entzuketa.
- Bertsoen doinuaren identifikazioa.
- Bertsoen errimen banaketa logikoa.
Jarrerazkoak:
Bertsoen metrika ulertzeko interesa.
Bertsoak sortzeko zaletasuna.
Bertsoak interpretatzeko zaletasuna.
Ohitura eta tradizioarekiko interesa.
PLASTIKA
Kontzeptuzkoak
1.Orioko Balea arrantzatu zen garaiko
jantziak(antzerkiko pertsonaiena: talaieroa, apaiza,
kazetaria, arrantzaleak,aizkolariak,etxekoandreak,
zaharrak, arrain saltzaileak, sare josleak, patroiak,
frantsesa eta neska gaztea).
2.Forma(animalien forma naturalak:zirkulua eta
elipsea).
3.Kolorea(arrain ezberdinen koloreak, jantzien koloreak,
antzerkiko fondoaren koloreak).
4.Antzerkirako atrezzoa(arrantzarako tresneria, bale
txalupa, dekoratua, eta balea).
Prozedurazkoak
1.Orioko balea arrantzatu zen garaiko jantzien
sailkapena.
2.Animaliak adierazteko zirkulua eta elipsearen
erabilpenaren azterketa.
2.Balearen formaren behaketa.
3.Balearen kolorearen behaketa.
4.Txalupa piezen mozketa.
4.Arrantzako tresneriaren mozketa.
1.Orioko balea arrantzatu zen garaiko jantzien
margoketa.
1.Pertsonaien jantzien irudikapena 3 dimentsioetan.
2.Balearen forma erdien marrazketa.
2.Balearen mozketa.
3.Arrain ezberdinen margoketa.
4.Kaiaren irudiaren marrazketa.
4.Kaiaren irudiaren margoketa.
Jarrerazkoak
Birziklapenaren sustapena.
Ikasleen arteko errespetua.
Arrantza kulturarekiko interesa.
Taldean lanean aritzeko gustua.
ANTZERKIA
Kontzeptuzkoak
1.Arrantzaleen bizimodua orain eta Orioko Balea
arrantzatu zen garaian (lan ohiturak, jan
ohiturak,ogibideak, ordutegiak, tresneria…)
2.Pertsonaien rolak eta antzezpena
Prozedurazkoak
1.Orioko Balea arrantzatu zen garaiko bizimoduaren
informazio bilketa
1.Galderen gidoiaren prestaketa
1.DVDaren informazio fitxaren osaketa
1.Untzi museoaren informazio bilketa
1.Informazio guztiaren irakurketa eta alderaketa
1.Gaur egungo eta orduko garaiko bizimodua
alderatzen duen muralaren osaketa
2.Pertsonaien ezaugarrien azterketa
2.3 dimentsioko pertsonaien kokapena( irteerak eta
sarreren simulazioa)
2.Rolen azterketa
2.Testuaren irakurketa
2.Kokapenen simulazioa/entsailoa
2.Dekoratuak lagunduta antzezpenaren lanketa
2.Pertsonaien espresioen lanketa
2.Antzezpena
Jarrerazkoak
Talde lanean parte hartzeko interesa
Talde lanean aritzeko oinarrizko arauen errespetua
Beste garaiko bizimoduekiko interesa
EUSKARA
JARDUERAK:
1. Ipuinean agertzen diren pertsonaien lanbideak: kazetaria –
arrantzalea – patroia – subastatzailea – etxekoandrea –
aizkolaria - arrain saltzailea – apaiza – talaialeroa – sare
joslea.
Aurre-ezagupenak (*):
Irakasleak ikasleei ahoz gaiari buruzko zenbait galderen
bitartez, beraien aurre-ezagupenak zeintzuk diren bilduko ditu:
- Ipuinean agertu diren pertsonaien lanbidetatik zeintzuk
ezagutzen dituzue?
- Ezagutzen duzue norbait honelako lana egiten duenik:
arrantzalea, arrain-saltzailea, etxekoandrea...?
- Nolako lana egiten dute?
Motibatze jarduerak:
Ikasleak bi taldeetan banatuko dira, talde bat bestearen
aurrean jarriz. Irakasleak, egunerokotasunean ikasleek ikusten
dituzten lanbideen izenak ipiniko ditu berak egindako
txarteletan. Talde bakoitza txandakatuz, txartel bat joango da
hartzen eta hau irakurri ondoren, agertzen den lanbidearen
izena mimikaren bitartez adierazi beharko du. Ondoren,
kontrako taldeak asmatu behar du zein lanbidearen inguruan ari
den. Honela, lanbideekiko gertutasuna eta interesa piztu
dezakegu.(*)
Garatze-jarduerak:
Irteera bat egingo dute, irteera baino lehen, zenbait ezagutza
lantzea beharrezkoa da. Ikasleak binaka jarriko dira, eta talde
bakoitzari ipuinean agertutako lanbide bat egokituko zaio,
lanbidearen inguruan informazioa emanez. Irakasleak arbelean
idatzitako eskema orokor bat bete beharko dute irakurketa egin
ondoren. Eskema honetan bizimodua, lantokia, ordutegia, egin
beharrekoak...agertuko dira, eta adibide bat emanez gero,
beraiek berea osatu beharko dute. Denon aurrean lanbide
bakoitzaren eskema irakurriko dute. (*)
Goizean egindako irteera baten bitartez osatuko da, Donostiako
portura eta Uliako talaiara. Lehenengo porturako bidea hartuko
da, bertan zenbait lanbideen identifikapenak egingo dira. Gero,
Alde Zaharreko kaleetatik zehar jarraituz, Uliako Mendiola
baserrira eta talaiara gerturatuz gero falta diren lanbideak
identifikatuko dira. Identifikapena lau taldeetan banaturik eta
bakoitzak taula bat edukiz eskuetan, lanbide bakoitza zein
lekuan ikusi duen jarri behar du. Ibilaldia egin ondoren, gelan
taula aurrean dutela, denon artean, lanbide ezberdinak egiten
dituzten pertsonak non aurkitu dituzten esan behar dute. (*)
Sakontze-jarduerak:
Denon artean lanbideak eta hauek egiten diren lekuekin mural
bat margotuko da. Gero, hau amaitzean, gezien bitartez,
lanbide ezberdinen artean egon daiteken harremana adieraziko
da.
Murala gelan ipiniko da, eta lotura guztiak begi bistan edukiko
dituzte ikasleek. (*)
Osagaiak:
Ipuinaren ondoren landutako lanbideetatik zein duten
gustukoena, eta garai hartan zein lanbide egin nahiko zuten
adierazi behar dute idazlan baten bitartez.
Ebaluazio jarduerak:
(*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko
erailiko ditugunak.
Ebaluaketa egiteko, alde batetik, lortutakoa bilduko da modu
fisiko batean: egindako eskemak, murala...Beste batetik,
ebaluazio fitxan datuak jasoko dira: interesa, jarrera...
2. Balaena glacialis edo Iparraldeko Sardako Balearen
ezaugarriak: neurria, pisua, kolorea, bizimodua, elikadura...
Aurre-ezagupenak (*):
Irakasleak ikasleei ahoz gaiari buruzko zenbait galderen
bitartez, beraien aurre-ezagupenak zeintzuk diren bilduko ditu:
- Balearen bat ikusi duzue?
- Non bizi dira baleak?
- Zer jaten dute?
- Zer itxura du bale batek?
- Euskal Herrian noizbait bizi izan dira baleak?
Motibatze jarduerak:
Irakasleak Iparraldeko Sardako Balearen inguruko bideoa jarriko
du ikus-entzunezko gelan. Honela, ikasleak balearen
ezaugarrietara eta bizimodura gerturatuko dira.
Garatze-jarduerak:
Sei taldeetan banatuko dira ikasleak, eta lan talde bakoitzari
baleen inguruko gai bat emango zaio. Honen inguruan
informazioa bilatu behar dute, baina lagungarria izango den
“Baleekin jolasean ” liburuaren zenbait orrialdeen kopia utziko
zaie. Liburua bale mota honetan oinarrituta dago, eta hemen
izango da informazio gehiena lortuko duten iturburua. Talde
bakoitzari honako gaia egokituko zaio: fisikoa, elikadura,
ugalketa, bale-kumeak, jokabidea eta kutsadura.
Bilaketa eta informazioaren inguruan irakurketa egin ondoren,
garrantzitsua iruditzen zaiena azpimarratuko dute eta orri
batean idatziko dute. Hau, gelan irakurri ondoren, gelan
zintzilikatuko da (*).
Sakontze-jarduerak:
Denon artean bale honen ezaugarrien zerrendaketa egingo da,
denak borobilean jarriz bakoitzak balearen ezaugarri bat
aipatuko du.(*)
Idatzitakoarekin eta aipatutakoarekin zer ikusia duen bale baten
ipuina idatzi beharko dute eta marrazki batean ulertutakoa
adierazi beharko dute.(*)
Osagaiak:
Ikasleek Euskal herriko kostaldean aurkitu daitezken bale mota
honen “lehengusuen” ( baleak, izurdeak... ) irudien behaketa
egingo dute. Honetarako liburu ezberdinetatik ateratako irudien
bilduma eskainiko zaie.
Ebaluazio jarduerak:
(*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko
erailiko ditugunak.
Ebaluaketa egiteko, alde batetik, lortutakoa bilduko da modu
fisiko batean: idatzitako datuak, egindako balearen
ipuina...Beste batetik, ebaluazio fitxan datuak jasoko dira:
galderen erantzunak, jarrera...
3. Pertsonaien eta animalien deskribapenen atalak: itxura
orokorra, azala, ilea, sudurra, belarriak, ahoa...
Aurre-ezagupenak (*):
Irakasleak ikasleei etxeko norbaiten deskribapena edo etxean
duten animalia baten deskribapena egiteko eskatuko die.
Motibatze jarduerak:
Irakasleak “ Triki - trixa ” abestia jarriko du, eta honen bidez,
gorputzeko atalak landuko dira. Abestuz gain, gorputzeko atal
ezberdinekin mugimenduak egingo dira, gorputz eskemara
gerturatuz.(*)
Garatze-jarduerak:
Ikasleak lauko taldeetan bilduko dira. Irakasleak ikasleei
aldizkarietatik pertsona eta baleen irudiak mozteko, eta hauekin
“ colage ” bat egiteko eskatuko die: alde batetik, pertsonak eta
bestetik, baleak. Lan honekin bukatu ondoren, collage guztiak
denen begi bistan jarriko dituzte. Irakasleak pertsona edo bale
baten deskribapena adieraziko du, ondoren, ikasleek honekin
antza duen pertsona edo balerik “ colage-an “ aurkitzean esan
behar du zertan egiten duten bat. (*)
Irakasleak azalpena emango du keinuez lagunduz, zeintzuk
diren deskribapen bat egiteko erabili beharreko eskema:
pertsona edo animalia, mota (hegaztia, arraina, baserrikoa...),
itxura orokorra (altua, pisutsua, handia, txikia...), azala (kolorea,
ilea...), begiak ( txikiak, kolorea...), sudurra (luzea, zorrotza,
zabala...), ahoa (handia, fina, hortzekin, bizarrekin...) ...
”Colage-ean” agertutako pertsona edo bale bat aukeratu
ondoren, gezien bitartez eta erakutsitako eskema erabiliz,
honen deskribapenaren eskema egingo dute.(*)
Sakontze-jarduerak:
Ikasleak binaka elkartuko dira eta talde bakoitzak ipuinaren
balea eta pertsonai bat aukeratuko du. Honen deskribapena
idatzi beharko dute.(*)
Osagaiak:
Gorputz atalen familiak lantzen diren “Lucky” kartekin eta
animalien dominoarekin jolastuko dute. Batean binaka, eta
bestean seina gehienez jolastu ahalko dutelarik.
Ebaluazio jarduerak:
(*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko
erailiko ditugunak.
Ebaluaketa egiteko, alde batetik, lortutakoa bilduko da modu
fisiko batean: egindako deskribapena, “colage-a”...Beste
batetik, ebaluazio fitxan datuak jasoko dira: parte hartzea,
ingurugiro hezkuntza gaiari buruzko interesa...
4. Ahozko azalpena nola egiten den azaldu ondoren,
deskribapena gelakideen aurrean: ahoskera, entonazioa, e.a.
Aurre-ezagupenak(*):
Irakasleak ikasleei borobilean jartzeko eskatuko die, eta
bakoitzak aste buruan egindakoa azaldu beharko du besteen
aurrean.(*)
Motibatze-jarduerak:
Irakasleak telefonoaren jokoa proposatuko du. Ikasleak
borobilean jarriz, hauetako batek esaldi bat esango dio ondoan
dagoenari, eta honela jarraituz ea zer esaldi gelditu den
bukaeran ikusiko dute. Ariketa honekin komunikazioan gauzak
argi azaltzearen garrantziaz jabetzea lortu nahi da.
Garatze-jarduerak:
Irakasleak, azalpen bat nola egin behar den erakutsiko du:
begirada, ahoskera, entonazioa... Irakaslea saltzaile moduan
mozorrotuko da eta kaleko saltzailearen papera egingo du
zenbait produktuen deskribapena eginez, entonazioa,
ahoskera...egokia erakutsiz.
Talde bakoitzak azalpenaren prestaketa egingo du; zein zatia,
nolako keinuak...adostuz.(*)
Sakontze-jarduerak:
Ikastolako antzerki aretora joango dira, eta hemen talde
bakoitzari egokitu zaion pertsonaiaren eta balearen
deskribapenaren azalpena egingo du.(*)
Osagaiak:
Ariketa guztietatik ikasleentzako zein izan den egokien eta zein
ez den izan gustukoa idatzi behar dute paper batean, eta
zergatia ere azaldu beharko dute.(*)
Ebaluazio jarduerak:
(*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko
erailiko ditugunak.
Ebaluaketa egiteko, alde batetik, lortutakoa bilduko da modu
fisiko batean: prestaketa idatzia, zer izan duten gustukoen eta
zer ez gustuko...Beste batetik, ebaluazio fitxan datuak jasoko
dira: jarrera, parte hartzea, aste buruan egindakoaren
kontaketa ...
BALIABIDEAK:
- Lanbide ezberdinen inguruko informazioa.
- Lanbide bakoitzarekin egin beharreko eskema eta
adibidea.
- Irteerarako oharra.
- Irteerarako taula.
- Murala egiteko: kartulina handiak, plastifikazioa, paper
handiak, margoak, kola....
- “Baleekin jolasean ” liburua.
- Liburuaren informazioa egokitua.
- Iparraldeko Sardako balearen inguruko bideoa
- Ikus - entzuneko gela
- Idazteko materiala: orria, arkatzak...
- Aldizkariak
- Orriak, kola, arkatzak, margoak...
- Deskribapenaren eskema
- Gorputz atalen “Lucky” kartak
- Animalien dominoa
- Antzerki aretoa
- Saltzailearen arropa, produktuak...
- Azalpena egiteko eskema
- Orriak, arkatzak...
- Fitxa: zer izan den gustukoen, zer ez, zergatik...
EUSKARA
JARDUERAK:
1.IPUINA: IPUINAREN ATALAK
Aurre-ezagupenak (*) :
Irakasleak ikasleei ahoz gaiari buruzko zenbait galdera luzatuko
dizkie beraien aurre-ezagupenak noraino iristen diren jakiteko:
- Zer da ipuin bat?
- Zerez osatuta dago?
Motibazio-jarduerak:
Aldez aurretik, irakasleak ikasleei etxean dituzten gustuko
ipuinak klasera ekartzeko esango die.
Ikasleek, klasera eramandako ipuinak behatuko dituzte; forma
eta edukiari kasu eginenez.
Garatze-jarduerak :
Irakasleak haurrei Orioko Balearen ipuina luzatuko die eta hau
abiapuntua izanik, ipuinaren atal ezberdinak (hasiera, korapiloa
eta bukaera) azalduko ditu. Irakasleak ulertzen ez diren gauzak
argituko ditu.
Sakontze-jarduerak :
Testua behatu ondoren, irakasleak fitxa bana banatuko die
ikasle orori.
Fitxak bi atal izango ditu:
Lehenengo atalean, haur bakoitzak, ipuinaren hasierako atala,
erdiko atala eta amaierako atala identifikatu beharko ditu
ondokoa kontuan harturik: hainbat pertsonai daudela eta
aspaldian gertatutako bale baten inguruko istorioa dela
(hasierako atala); pertsonaiek nola harrapatzen duten balea
(korapiloa), eta azkenik, balearekin zer egiten duten (amaiera)
(*).
Jarraian, ondoko galderak erantzun beharko dituzte koadernoan:
- Zein dira ipuineko pertsonaiak?Non eta noiz gertatzen da
historia?
- Zer egiten dute pertsonaiek balea harrapatzeko?
- Zein da ipuinaren bukaera?
Azkenik, aurreko hiru galdera, bakoitza dagokion atalarekin lotu
beharko dute.
Bigarren atalean, aldiz, agertzen diren hiru irudiei arretaz behatu
ondoren (ipuin baten hasiera eta korapiloa), ipuinaren amaiera
marraztu beharko dute koadernoan.
Ondoren, irudietan ikusitakoa eta ariketan bertan agertzen diren
pasarteak irakurri ostean, ipuin bat sortzeko eman zaizkien urratsei
jarraituz, ipuinaren amaiera asmatu eta idatzi egin beharko dute.
Jarraian, aztertutako ereduari jarraituz ipuin bat sortuko dute,
ikasitakoa sendotzeko (*).
Amaitzeko, denen artean eta irakaslearen laguntzaz ariketak
zuzenduko dituzte.
Haurrek eratutako ipuinak ahoz irakurriko dira eta klasean
egindako muralean zintzilikatuko dira.
Ebaluazio-jarduerak:
(*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko
erabiliko ditugunak.
EUSKARA
JARDUERAK:
1.IPUINA: IPUINAREN ATALAK
Aurre-ezagupenak (*):
Irakasleak ikasleei ahoz gaiari buruzko zenbait galdera luzatuko
dizkie beraien aurre-ezagupenak noraino iristen diren jakiteko:
- Zenbat bale mota ezagutzen dituzue?
- Zer jaten dute?
- Non bizi dira?
Motibazio-jarduerak:
Irakasleak baleen inguruko ipuin bat kontatuko du; bertan agertzen diren pertsonaiei ahotsa emanez eta hauek antzeztuz.
Garatze-jarduerak:
Irakasleak bale ezberdinen eta hauen bizimoduaren inguruko
ipuina banatuko du. Irakurgaia CD-an grabatuko du eta musika
aparatuaren bitartez ikasleek gelan entzungo dute.
Beharrezkoa izanez gero eta ulerkuntza bideratzeko, (**) ikurra
agertzen den den tokian grabaketa eten liteke; gertatutakoa
komentatuz eta talde zabalean laburtuz.
Irakasleak, umeei arrotz egingo zaizkien hitzen azalpena
emango die.
Sakontze-jarduerak:
Ipuina irakurri ondoren, haurrek taula batean agertzen diren
ondoko galderak erantzun beharko dituzte:
- Noiz gertatu zen?
- Nori gertatu zitzaion?
- Zer gertatu zen?
- Non gertatu zen?
Ondoren, landutako testua ipuin baten hasiera kontatzen digula
esango zaio haurrari, eta orain, aldiz, ipuin horrentzak korapiloa
asmatu behar dela adieraziko zaie (*).
Ostean, ipuinaren amaiera idaztea baizik ez zaie faltako. Hau
lantzeko, bi amaiera ezberdin emango zaizkio, eta haurrak bi
hauen artean, gehien gustuko duen amaiera idatzi beharko du.
Azkenik,denen artean eta irakaslearen laguntzaz galdera sorta
zuzenduko dute eta eratutako ipuinak ahoz irakurriko dira. Atal
bakoitzari buruzko marrazki bat egindo dute eta ondoren klaseko
muralean zintzilikatuko dituzte.
Ebaluazio-jarduerak:
(*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko
erabiliko ditugunak.
EUSKARA
JARDUERAK:
1.IPUINA: IPUINAREN ATALAK
Aurre-ezagupenak (*):
Irakasleak ikasleei ahoz gaiari buruzko zenbait galdera luzatuko
dizkie beraien aurre-ezagupenak noraino iristen diren jakiteko:
- Zein animali ezagutzen dituzu?
- Non bizi dira?
Motibazio-jarduerak:
Baleei buruzko ipuin kontalaria ekarriko da gelara.
Garatze-jarduerak:
Irakasleak fitxa bana banatuko du. Ikasleek, Euskal kulturari
buruzko testutxoa irakurri beharko dute. Bigarren zatian, Euskal
Herriko zenbait ogibide tradizionalaren berri izango dute eta
gaiaren inguruko lexikoa aberastuko dute.
Sakontze-jarduerak:
Ondoren, ariketak burutuko dira:
Irakasleak, lehenik eta behin, ipuin bat banatuko du. Talde
zabalean, argazkia deskribatzeko eta, ondoren, testua
irakurtzeko eskatuko zaie ikasleei. Hasteko, nork bere kolkorako
irakurriko du, eta gero, ozenki irakurriko da denon artean.
Jarraian, ikasleek testua zenbateraino ulertu duten aztertuko da.
Ahal izanez gero, eta jada bitan irakurri dutela kontuan hartuta,
ariketarekin hasi baino lehen, testua orri batekin estali dezatela
eskatuko zaie (*).
Testua begiratu gabe, ondoko galderak koadernoan kopiatu eta
erantzun beharko dituzte:
- Zenbat bale mota begiztatu zituen kapitainak?
- Zein tokitan begiztatu zituen?
Azkenik, ikasleek ipuin bat idatzi dezatela proposatuko du
irakasleak, ondoko elementu hauek erabiliz:
- Pertsonaiak: umea, aitona, balea
- Beste pertsonai batzuk: arrantzaleak
- Lekuak: herria, itsasoa
-arazoa: itsasoan galdu
-irtenbidea: .................?(asmatu beharrekoa)
Azkenik,denen artean eta irakaslearen laguntzaz galdera sorta
zuzenduko dute eta eratutako ipuinak ahoz irakurriko dira. Atal
bakoitzari buruzko marrazki bat egindo dute eta ondoren klaseko
muralean zintzilikatuko dituzte.
Ebaluazio-jarduerak:
(*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko
erabiliko ditugunak.
EUSKARA
JARDUERAK:
1.IPUINA: IPUINAREN ATALAK ETA LEXIKOA
Aurre-ezagupenak (*):
Irakasleak ikasleei ahoz gaiari buruzko zenbait galdera luzatuko
dizkie beraien aurre-ezagupenak noraino iristen diren jakiteko:
- Zer tresneria erabiltzen da arrantzarako?
- zer nolako arrantza teknika ezagutzen dituzue?
Motibazio-jarduerak:
Arrantzarako tresneria ekarriko da gelara, eta haurrek begiz
ikusia ahal izango dute egun, zer nolako tresneria erabiltzen
den arrantzarako.
Garatze-jarduerak:
Irakasleak arrantzarako tresneriari eta ontziei buruz testua
banatuko du. Arretaz irakurri ostean, ulerkuntza bideratzeko,
irakurritakoa komentatu eta talde zabalean laburtuko da.
Irakasleak, umeei arrotz egingo zaizkien hitzen azalpena
emango die.
Sakontze-jarduerak:
Ondoren, ariketak burutuko dira:
Irakasleak, lehenik eta behin, fitxa bat banatuko du. Talde
zabalean, argazkia deskribatzeko eta, ondoren, testua
irakurtzeko eskatuko zaie ikasleei. Hasteko, nork bere kolkorako
irakurriko du, eta gero, ozenki irakurriko da denon artean.
Jarraian, ikasleek testua zenbateraino ulertu duten aztertuko
da. Ahal izanez gero, eta jada bitan irakurri dutela kontuan
hartuta, ariketarekin hasi baino lehen, testua orri batekin estali
dezatela eskatuko zaie.
Testua begiratu gabe, ondoko galderak koadernoan kopiatu eta
erantzun beharko dituzte:
1.- Arrantza txikian zenbat denbora ematen dute arrantzaleek
itsasoan?
2.- Zergatik erabiltzen dituzte antzinako teknikak?
3.- Zein arrain arrapatzen dituzte sarez?
Jarraian, fitxan agertzen den tresna bakoitzaren izena dagokion
irudiaren azpian idazteko eskatuko zaie; tresna bakoitza nola
erabiltzen den idatziko dutelarik koadernoan (*).
Azkenik, denen artean eta irakaslearen laguntzaz galdera sorta
zuzenduko dute eta eratutako deskribapenak ahoz irakurriko
dira. Tresnaren deskribapena eta dagokion irudia klaseko
muralean zintzilikatuko dira.
Ebaluazio-jarduerak:
(*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko
erabiliko ditugunak.
EUSKARA
JARDUERAK:
1.IPUINA: LEXIKOA ETA AHOZKO ADIERAZPENA
Aurre-ezagupenak (*):
Irakasleak ikasleei ahoz gaiari buruzko zenbait galdera luzatuko
dizkie beraien aurre-ezagupenak noraino iristen diren jakiteko:
- Zenbat zati ditu ontzi batek?
- Nola izena dute?
Motibazio-jarduerak:
Aquarium-era irteera egingo da; bertan aurkitzen diren ontzien
maketa ikus ahal izateko. Gainera harrantza egiteko moduak eta
tresnak ikusteko aukera izango dute.
Ondoren, irteera klasean komentatuko da.
Garatze-jarduerak:
Irakasleak fitxa bana banatuko die ikasle orori. Ikasleek, irudiari
erreparatuta, itsasontziaren atal bakoitzaren izena idatzi
beharko dute eta bigarren zatian, irudiari erreparatuta, irudian
ageri diren elementuen izenekin esaldiak osatu beharko dituzte.
Lehen ariketa oso aproposa da ikasleak hiztegiaren erabileran
trebatzeko.
Itsasontziaren atalen izenak irakurri eta zein diren identifikatzerik
ez badute, hiztegia erabiltzera animatuko diegu. Bigarren ariketan
ere, lehenengoan gertatzen den gauza bera gerta daiteke, ikasleek
hitz baten esanahia ez jakitea eta irudian identifikatzeko arazoak
izatea, alegia. Oraingoan ere, hitz ezezaguna hiztegian bilatu
dezatela proposatuko diegu. Ariketa zuzentzerakoan, hitzak eta
irudiko elementuak identifikatzea komeni da.
Ariketa bakarka egin arren, guztion artean eta ozenki
zuzenduko da.
Halaber, ikasleak lanean ari diren bitartean, irakaslea mahaiz
mahai ibiltzea komeni da, haien lana gainbegiratzeko eta
laguntza emateko.
Sakontze-jarduerak:
Ipuin bat banatuko zaie. Lehenik eta behin, talde zabalean,
lehenengo, irudia deskribatu eta liburuan agertzen den hasiera
irakurriko dute.
Horren ostean, launaka jarririk,bik irudi bana aukeratu eta
bertan agertzen denaren kontakizuna prestatuko dute;
hirugarrenak zuriz dagoena marraztuko du eta laugarrenak
ikaskideak marraztutakoaren interpretazioa egingo du.
Ondoren, taldeka jarri eta nork bere ipuin-zatia kontatuko du,
irudien ordenari jarraituz (*).
Amaierarik orijinalena zein izan den aukeratuko da. Ipuin
guztiak klaseko muralean zintzilikatuko dira.
Ebaluazio-jarduerak:
(*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira ebaluatzeko
erabiliko ditugunak.
BALIABIDEAK
Cd-a.
Musika aparatua.
Hiztegia.
Murala egiteko materiala: kola, kartulina, etab.
Ikasleek lan egiteko fitxak.
Baleen ipuin eta argazki ezberdinak dituzten fitxak.
Irteerarako baimen orria.
Arrantzarako tresneria.
ARTE HEZKUNTZA (MUSIKA)
JARDUERAK:
1. Bertsoen metrikak: zortziko txikia, zortziko handia...
Aurre-ezagupenak:
Irakasleak zenbait galdera egingo dizkie haurrei ahoz,
dauzkaten aurre-ezagupenak zeintzuk diren jakiteko:
- Ba al dakizue zer diren bertsoak?zer dira bertsoak? (*)
- Zertan ezberdintzen dira idazten diren beste testuekin?
(*)
- Bakarrik idazketa bidez egiten al dira? (*)
Motibazio jarduerak:
Etxean gurasoei bertsoei buruz zer dakiten galdetzeko eskatuko
zaie ikasleei. Gurasoek laguntza emango diete haurrei bertsoei
buruzko informazioa bilatzeko orduan.
Garatze jarduerak:
Haurrak bertsoei buruz lortu duen informazioa zein den
kontatuko du klasean eta ondoren, irakasleak sakondu eta bertsoei
buruzko okerreko ideiak baleude, zuzendu egingo ditu, ikasleei
bertsoen metrika azaldu eta informazioa emango die bertsoei buruz
azalpen zabalago bat eginez eta zehazki metrikari buruzko
aipamenak eginez.
Sakontze jarduerak:
Klaseetan talde txikietan bildu eta talde bakoitzari bertso estrofa bana emango zaio. Ondoren, talde
bakoitzak bertsoak aztertuko ditu, txaloka, bertsoa silabetan banatuz. Andereñoak metrikari buruz
egindako azalpenaz baliatuz, egindako silaben banaketaren ondorioz, taldeak tokatu zaion bertso
estrofak zer neurri duen esan beharko du eta zergatik, andereñoak landutakoa ulertu duten konproba
dezan. (*)
Osagaiak:
- Azkarrago doazenentzat: ikasle hauentzat,
irakasleak bertso estrofa gehiago izango ditu prest
beraiek bakarka silabaka banatu eta zer bertso mota
den egin dezaten.
- Motelago dijoazenentzat: Irakasleak, bertsoen
lehenengo bi esaldiak banatu eta kontatu eta estrofak
zenbat lerro dituen kontatzeko soilik eskatuko die,
gutxienez ariketaren zergatia ulertzeko.
Ebaluazio jarduerak:
Ebaluazioa: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
2. Bertsoen doinuak eta interpretazioa.
Aurre-ezagupenak:
Irakasleak galdera batzuek egingo dizkie haurrei ahoz dauzkaten aurre ezagupenak zeintzuk diren jakiteko:
- Ba al dakizue bertsoak abesteko doinuren bat? (*)
- Doinu bakarra al dago bertsoak abesteko? (*)
- Doinu bat bertso mota guztiekin erabili daiteke? (*)
Motibazio jarduerak:
Irakasleak lehenik haurrei bertso mota ezberdinekin erabiltzen diren
doinuak entzun ditzaten zinta bat jarriko die. Ondoren haurrek etxean
galdetuko die gurasoei ea bertsoren bat abesten badakiten eta
jakinez gero, abestarazi egingo diete eta paper batean idatzi.
Garatze jarduerak:
Ikasleek klasean gurasoek abestutako bertsoak abestu eta jasotako
beste edozein informazio emango dute. Irakasleak, haurrek
emandako informazioa zuzendu eta gaian sakonduko du.
Sakontze jarduerak: ( * )
Talde handian eztabaidan arituko dira, Orioko balearen bertsoak
zer neurri duen asmatu arte eta ondoren, neurria kontuan izanik, zein
doinurekin abestu daitekeen eztabaidatuko da irakaslearen laguntzaz
(*).
Azkenik, irakasleak Orioko balearen bertsoak, berezko duen
doinuarekin abestuko die haurrei. Haurrak doinua ikasten saiatuko
dira pixkanaka eta bertsoa abesteko lehen saiakerak egingo dira talde
handian irakaslearen laguntzaz, bertsoen lehen estrofaren letra
abesten ikasteko (*).
Osagarriak:
- Azkarrago doazenentzat: Orioko balearen bertsoen
doinuarekin bertso bat asmatzeko eskatuko zaie.
- Motelago dijoazenentzat: Behar ezkero, irakasleak
berriro ere jardueran emandako informazioa azalduko
die banaka.
Ebaluazio jarduerak:
Ebaluazioa: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
3. Orioko balearen bertsoen letra.
Aurre-ezagupenak:
Irakasleak galdera batzuek egingo dizkie haurrei ahoz dauzkaten
aurre ezagupenak zeintzuk diren jakiteko:
- Bertsoek zer arau dauzkate? (*)
- Nahi bezala egin daitezke errimak? (*)
Gaiari sarrera ematekoak, motibaziozkoak:
Irakasleak zinta bat jarriko du klasean ikasleek Orioko balearen
bertsoak eta ere letrak entzun ditzaten.
Garatze jarduerak:
Irakasleak bertso batzuk aurkeztuko dizkie haurrei. Aurre-
ezagupenetan egindako galderei emandako erantzuna kontuan
hartuz, haurrei emandako bertsoak erreparatu eta ongi ala gaizki
erantzun duten galdetuko die umeei, eta gauza berririk aurkitu ba
dute, altuan azaltzeko eskatuko die irakasleak(*). Ondoren
irakasleak, haurrek emandako azalpenetatik oker daudenak
zuzendu eta azalpen egoki eta zabalago bat luzatuko die ikasleei
errimen inguruan.
Sakontze jarduerak:
Haurrek duten informazioarekin, andereñoak Orioko balearen
bertsoen estrofa pare bat emango dizkio bosteko talde bakoitzari.
Beste orri batean, hitz zerrenda bat (errimena) emango die eta horiek
modu egokian kokatu beharko dituzte istorioarekin koherentzia izanik.
Azkenik talde handian talde txiki bakoitzak hitzak (errimak) non jarri
dituen esango dute eta andereñoak jarduera zuzenduko du altuan,
klase handian (*).
Talde handian behin ariketa zuzendurik bertsoa abestuko dute denok
batera Orioko balearen bertsoen letrak barneratzen joateko(*).
Osagarriak:
- Azkarrago doazenentzat: Irakasleak, Orioko
balearen bertsoetatik beste estrofa bi emango dizkio
beste hitz (errima) zerrenda batekin bakoitza bere
lekuan koka dezan.
- Motelago doazenentzat: Banatutako ariketaren zati
bat soilik egiteko eskatuko zaie, egin beharreko zatia
erritmoaren araberako tamainakoa izango delarik.
Ebaluatzekoak:
Ebaluazioa: (*) Ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
BALIABIDEAK
- Orioko balearen bertsoen fitxak.
- Arkatza eta borra goma.
- Bertso doinu ezberdinak.
- Bertso mota ezberdinak (metrikari dagokionez).
- Bertsoak entzuteko zintak.
- Bertsoak entzuteko musika aparailua.
- Errima hitzen zerrendaren fitxa.
- Hutsunedun bertsoen fitxa.
ARTE HEZKUNTZA (PLASTIKA)
JARDUERAK
1.Orioko Balea arrantzatu zen garaiko jantziak
● Aurre ezagupenak(*):
Irakasleak ikasleek gaiari buruz zer dakiten jakiteko
galdera batzuk luzatuko dizkie :
-Nolako jantziak jartzen dira herriko festetan?
-Noizko jantziak dira?
-Zein ezberdintasun dago emakume eta gizonen
jantzien artean?
- Zer kolorekoak izango ziren?
-Zenbat jantzi edukiko zuen pertsona bakoitzak?
● Motibaziozko jarduerak:
Irakasleak ikasleei baserritar eta arrantzale jantziak
ekartzeko esango die. Arropa guztiak saski handi
batetan jarriko dira.
Irakasleak pertsonaien izenak esaten joango da eta
ikasleek saskitik pertsonai horrek eraman zezakeen
arropa hartu eta jantzi egingo dute. Arropa tartean
dauden bitartean, irakasleak musika jarrita izango du;
musika kentzen duenean seinale izango da denok
geldirik egoteko eta jantzitakoa begiratzeko.
Klasea bi taldetan banatuko da; talde bakoitzak
“modelo”arena egingo duen ikasle bat aukeratuko du.
Saskiko arropa erabiliz, irakasleak esaten dituen
pertsonaien arropa hartu eta modeloari jarriko diote.
Pertsonai bakoitzak nola irudikatzen duen talde
bakoitzak behatuko da gero alderatu ahal izateko.
● Garatze jarduerak:
Irakasleak Orioko Balea arrantzatu zen garaiko jantzi
ezberdinen irudiak klasera eramango ditu eta ikasleak
taldeka jarrita aztertu egingo dituzte; agertzen diren
zalantzak edo argitu beharrekoak irakasleak argituko
ditu.
Ondoren antzerkiko pertsonaien zerrenda emango zaie
aztertu dituzten irudi edo marrazkiekin erlazionatu eta
lotu ditzaten. Honekin jantzien sailkapena bat egingo
dute lanbidea kontutan harturik. (*)
Taldeak sailkapena adostu ondoren talde aurrean
azalduko du eta denen artean amankomuneko
sailkapen bat adostuko dute.
Irakasleak garaiko jantzien inguruan azalpen txiki bat
emango du.
● Sakontze jarduerak :
Adostutako sailkapeneko pertsonaien jantziek margotu
beharko dituzte. Hau banaka egingo dute eta zein
koloreekin margotuko duten denon artean adostu
ondoren, margotzeari ekingo diote.
Antzerkiko pertsonaien jantziak margotuta dituztenean,
hiru kopia berri margotzeko emango zaie berriro ere
margotu ditzaten. Honekin pertsonai bakoitzaren 3
dimentsioko irudi bat osatuko dute. Ikasle bakoitzak
antzerkian egokitu zaion pertsonaiaren irudikapena
egingo du.
Hiru dimentsioko irudikapena lortzeko marraztutako
hiru irudiak moztu eta oinarri berezi batean itsatsi
beharko dute. Irudikapen guztiekin eskenatokian nola
kokatuko diren eta nola sartu eta atera egingo diren
ikusteko erabiliko dute.(*)
●Ebaluazio jarduerak:
(*) ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
Jarduera guztiak behatu egingo dira ebaluazio fitxan
datuak jasoz
ARTE HEZKUNTZA (PLASTIKA)
JARDUERAK:
2.Animalien Forma naturalak/ formak
●Aurre ezagupenak (*):
Irakasleak animalien argazki batzuk eramango ditu
klasera eta ikasleei bahatzeko esango die. Ondoren,
galdera batzuk luzatuko dizkie:
-Nolako forma dute argazkietako animaliek?
-Zein animaliak du forma borobila?
-Zer da elipse bat?
●Motibazio jarduerak:
Ikasleak binaka eseriko dira eta lehenago eramandako
argazki pare bat hartuko dute; argazkiko animalien
gorputzaren gainean zirkuluak edo elipseak marraztuko
dituzte.
Margotzen bukatzen dutenean, lurrean borobil batetan
eseriko dira eta marraztutakoa elkarri pasatzen joango
dira guztiek marrazki/argazki guztiak ikus ditzaten.
●Garatze jarduerak:
Irakasleak animalien forma naturalak adierazten dituen
fitxa bat banatuko die ikasleei. Hauek behatzen duten
bitartean, azaltzen, adibideak jartzen eta arbelean
margotzen, animaliak egiteko zirkulua eta elipsea nola
erabili azalduko die.
Honek ikasleak fitxa betetzeko bidea emango du;
marraztu ondoren margotu egingo dituzte eta klaseko
kortxoan denak itsatsiko dituzte ikasle guztiek altxatu
eta bertatik ikustera pasatzeko aukera izan dezaten.
Irakasleak bale ezberdinen argazki eta marrazkiak
eramango ditu klasera eta ikasleen artean banatuko
ditu. Ikasleek argazkiak begiratzen dituzten bitartean,
irakasleak formei erreparatzeko esango die.
Denon artean marraztuko duten balearen forma
aukeratuko dute. Aukeratutako bale forma adierazten
duen marrazkia beraien marrazki koadernoan
marraztuko dute.(*)
●Sakontze jarduerak:
Irakasleak aukeratutako bale forma daukan bi marrazki
punteatuak ekarriko ditu klasera (paperean eginda
baina kartoi xafla fin bati itsatsita daudenak). Forma
hauek barruan ume bat sartzeko aukera eman behar
dute.
Ikasleei antzerkian erabiliko den balea eraikiko dutela
azalduko zaie. Balearen forma egiteko bi alde egingo
dituzte; horretarako taldea bitan banatuko da bakoitzak
alde bat egitearen ardura har dezan.
Punteatutako marrazkiak kortxoan itsatsiko dira.
Hasteko puntuak lotu beharko dituzte forma ikus dadin.
Talde bakoitzeko partaideak zutik eta leku bat hartuz,
arkatzez balearen formako zatiren bat margotuko dute.
Balearen bi aldeak marraztuta daudenean, puntzoiak
banatuko zaizkie eta balearen forma punteatu beharko
dute erabat moztu arte.(*)
Bi zati hauek kortxoan itsatsita utziko dira kolorea
eman ahal izateko.
●Ebaluazio jarduerak:
(*) ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
Arrainen marrazkien fitxa jasoko dugu eta beste bi
jarduerak behatuko dira ebaluaketa fitxan datuak jasoz.
ARTE HEZKUNTZA (PLASTIKA)
JARDUERAK
3. Arrainen eta fondoen koloreak /koloreak
●Aurrezagupenak(*):
Irakasleak ikasleei galdera batzuk egingo dizkie
arrainen koloreen inguruan zer dakiten ikusteko:
-Zer nolako koloreak dituzte arrainek?
-Kolore bakarra izaten dute?
-Ezkatetan al dago kolorea?
-Kolore bat baino gehiago izan al dezakete?
-Nola margotuko zenuke bale bat?
-Zergatik dauzkate kolore ezberdinak?
●Motibazio jarduerak:
Ikasleren batek arrain bat edukiz gero, klasera
ekartzeko esango zaio, bestela irakasleak merkatuan
arrain pare bat erosiko ditu.
Arrainak ikasle guztien bistan jarriko dira eta begiratzen
utziko zaie.
Ikasle batena baldin bada ikasle horrek non erosi zuen
zenbat urte ditu, zer koloretako zen txikitan eta zer
jaten duen azalduko du. Irakaslek ekarriko balu berak
azaldu beharko luke.
Ikasleek bururatzen zaizkien galderak egingo dituzte
eta irakasleak erantzuten saiatuko da.
●Garatze jarduerak:
Balearen forma behatzeko erabili zituzten argazki eta
marrazkiak aterako dira berriro eta oraingo honetan,
bale ezberdinen koloreari erreparatu beharko diote.
Orioko baleak zer nolako kolorea izango zuen
pentsatzeko esango zaie eta denon artean erabakiko
dute zein koloretakoa izango ote zen (grisa,beltza edo
zein tonua izango zuen).
Irakasleak arrain ezberdinen formak agertzen dituen
fitxa bat banatuko die. Argizarizko margoekin kolore
ezberdineko ezkatak margotu beharko dizkiote fitxan
agertzen diren arrainei.(*)
Bukatzerakoan, kortxoan itsatsiko dira eta denak
pasako dira besteen lanak ikus ditzaten.
Irakasleak antzerkiko kaia irudikatzen duen marrazkia
banatuko die. Bakoitzak nahi duen bezala margotu
beharko du; kontutan hartu beharko dute marrazkiak
errealitatearekin ahalik eta antzekoen izan beharko
duela.
●Sakontze jarduerak:
Marrazki guztiak arbelean itsatsiko dituzte; denak
begiratzera pasako dira ondoren egingo duten bozketan
bat aukeratu ahal izateko. Marrazki bakoitzak zenbaki
bat izango du eta hori izango da bozkatuko dutena.
Irabazlearen izena esango da.
Aukeratutako marrazkia izango da antzerkiko
eskenatokiaren fondoa egiteko erabiliko dituzten
koloreen eredua.
Eredua begi bistan utziko da eta antzerkirako fondoa
izango den kaiaren marrazkia handia(irakasleak egina
ekarriko duena) klaseko kortxoan itsatsiko da. Kaiari
kolorea emateko koloreko paperekin egindako
bolatxoak itsatsiko dituzte.
Ikasleak taldetan banatuko dira; talde bakoitzak kolore
baten ardura hartuko du. Taldean lana banatu beharko
da: batzuk bolatxoak egiten arituko dira eta besteak
bitartean dagokien tokietan bolatxoak itsasten joango
dira.(*)
Balearen forma zuten kartoi xaflei kolorea eman ahal
izateko, irakasleak aurreko egunetan aukeratutako
koloreko margo plastikoa ekarriko du. Balearen bi
zatiak kortxoan itsatsiko dira eta taldea bitan banaturik
eta pintzel txikiak erabiliz, margotuko dituzte.
Lehortzen direnean, oihal baten bidez eta grapagailuak
erabiliz, bi aldeak lotuko dituzte. Barruan joango denak
balea eutsi ahal izateko soka batzuk ere, grapatuko
zaizkio.
●Ebaluazio jarduerak:
(*) ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
Arraien koloreen fitxa jasoko dira eta beste ebaluazio
jarduerak behatu egingo dira ebaluaketa fitxan datuak
jasoz.
ARTE HEZKUNTZA (PLASTIKA)
JARDUERAK
4. Antzerkirako atrezzoa(arrantzarako tresneria,
bale txalupa eta dekoratua, balea)
●Aurrezagutzak:(*)
Irakasleak galdera batzuk egingo dizkie ikasleei:
-Zer nolako tresnak erabiltzen dira arrainak
harrapatzeko?
-Arrain handiak arrantzatzeko zer erabiltzen da?
-Arrantza egiteko txalupa ezberdinak al daude?
Zergatik? Zertarako?
●Motibazio jarduerak:
Irakasleak txalupa ezberdinen argazkiak eta marrazkiak
eramango dizkie. Ikasleak behatzeko aukera izango
dute eta irakasleak ahoz egingo dituen deskribaketak
entzunda, txalupa mota ezberdinak identifikatzen
joango dira.
Arrantzarako tresneria agertzen dituen panfleto batzuk
ere, behatuko dituzte eta ezagunak egiten zaizkien
tresnak aipatuko dituzte. Ezagutzen ez dituztenen
forma ikusita zertarako erabiliko ziren pentsatuko dute.
●Garatze jarduerak:
Baleak arrantzatzeko txalupa baten irudia agertzen
duen fitxa margotuko dute.(*)
Margotutako fitxa guztiak arbelean itsatsiko dira eta
ikasle guztiak pasako dira guztien lanak ikusi ahal
izateko.
Tresnen fitxa bat emango zaie; bertan tresnen irudiak,
izenak eta hauen deskribaketa txiki bat agertuko da.
Tresnak margotu ondoren, irudiak izenenekin eta
deskribaketekin lotu beharko dituzte.
Zuzenketa egin eta gero, zeintzuk egingo dituzten
antzerkirako erabakiko dute.
●Sakontze jarduerak:
Taldea bi taldeetan banatuko da, talde bakoitzak
txalupa bat egiteko ardura izango duelarik. Kartoi
xafletan itsatsita dauden txalupen piezak ikasleen
artean banatuko dira. Pieza handiak direnez, jadanik
margotuta emango zaizkie eta beraiek moztu beharko
dituzte. Oraingo honetan guraize txikiekin moldatu
beharko dira.
Txalupa bakoitzak eramango dituen arraunak ere moztu
beharko dituzte.(*)
Txalupen zati guztiak moztu ondoren, itsasteari ekingo
diote. Zatiek “pestaña” moduko forma izango dutenez,
han kola emango dute itsatsi ahal izateko.
Txalupak itsatsi ondoren, lehortzen utziko dira eta
antzerkiko aretora eramango dira ensaioetan erabili
ahal izateko.
Tresnen irudiak neurri naturalean ere, moztuko dituzte.
●Ebaluazio jarduerak:
(*) ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
Txalupen fitxa jasoko da eta beste ebaluazio jarduerak
behatu egingo dira ebaluaketa fitxan datuak jasoz.
BALIABIDEAK
Jantzien fitxa.
Argizarizko margoak.
Pertsonaien 3 dimentsioko irudikapena egiteko
marrazkien kopiak.
Zirkulu eta elipseen fitxa.
Bale ezberdinen argazkiak eta marrazkiak.
Balearen forma margotzeko kartoi xafla eta
punteatutako irudiak.
Plastiko oihala.
Arrainak margotzeko fitxa.
Kaia irudikatzen duen fitxa.
Kaia irudikatzen duen marrazki handia.
Koloretako pinotxo papera.
Kola.
Txalupen argazkiak eta marrazkiak.
Txalupen piezen irudiak eta kartoia.
Arrantza tresnen fitxa.
Arrantza tresnen irudiak.
Mahaiak babesteko papera.
Puntzoiak.
Margo plastikoa.
Txintxetak.
zeloa .
ARTE HEZKUNTZA (ANTZERKIA)
JARDUERAK
1.Arrantzaleen bizimodua orain eta Orioko Balea
arrantzatu zen garaian (lan ohiturak, jan
ohiturak,ogibideak, ordutegiak, tresneria…)
●Aurrezagupenak(*):
Ikasleek arrantzaleen bizimoduari buruz zer dakiten
jakiteko ondorengo galdera hauek luzatuko zaizkie:
-Zein ordutan hasten dira arrantzaleak lanean?
-Zer jaten zuten arrantzaleek?
-Nolako familiak osatzen dituzte/zituzten?
-Nolako lan ohiturak dituzte/zituzten?
-Umeak nola bizi ziren, eskolara joaten al ziren?
●Motibazio jarduerak:
Arrantzaleen bizimodua azaltzen duen DVDa ikusiko
dute. Irakasleak datu zehatz batzuk jasotzeko fitxa bat
banatuko die eta denon artean ikusitakoa gogoratzen
joango dira, denok fitxa bete arte.
Jasotako informazioa zabaltzeko Untzi Museora irteera
egingo dela azaltzen zaie, han bisita gidatu bat egingo
dela jakinaraziko zaielarik. Arrantzaleen bizimoduari
buruzko informazioa emango zaie eta hau fitxa batean
bilduko dute.
Fitxa hori ere, osatu egin beharko dute.
Horretarako talde txikietan bilduko dira eta ideiak edo
jakin nahi dutena esango dute ( Untzi Museoan
kontatuko dieten gai nagusiak emango zaizkie).
Irakasleak ikasleek botatako ideiak apuntatzen joango
da berak galdetegia osatu ahal izateko.
●Garatze jarduerak:
Galdetegia eginda dagoenean, fitxa batean islatuko da.
Bakoitzak jasoko du eta irteera egunean eraman
beharko du informazioa jaso ahal izateko.
Irteera egunean jaso beharreko informazioa gaika
banatuko da eta gai bakoitzak taldetxo bati egokituko
zaio. Hori da idatziko duten bakarra, beste guztia
entzun egingo dute besterik gabe.(*)
Klasera iristerakoan, bildutako informazio guztia
irakurriko dute eta irakasleak fitxa batean jasoko du.
●Sakontze jarduerak:
Bideoaren azterketa egitean bete zuten fitxa eta Untzi
museoko informazioarekin betetakoa berriro aterako
dute eta talde txikietan alderatuko dituzte. Irakaslea
taldez talde ibiliko da esandako guztiak entzuten.
Bukatzean, irakasleak komentatutako gauza guztiekin
laburpen edo azalpena egingo du.(*)
Arrantzaleen bizimodua eta gaurko bizimodua
alderatzeko mural bat egingo dute. Horretarako talde
txikietan bilduko dira eta kartulinetan sei esaldi idatziko
dituzte konparazioak eginez.
Bukatzerakoan horman itsatsiko dira eta pasatuko dira
guztiek idatzitakoa irakurtzeko.
●Ebaluazio jarduerak:
(*) ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
Untzi museoan jasotzeko informazioa beteko duten fitxa
hartuko zaie eta beste bi jarduerak behatuko dira
ebaluaketa fitxan datuak jasoz.
2.Pertsonaien rolak eta antzezpena
●Aurrezagupenak(*):
Pertsonaien roletaz zer dakiten ikusteko irakasleak
galdera batzuk luzatuko dizkie:
-Zenbat pertsonai agertzen dira?
-Zenbat lanbide agertzen dira?
-Zeintzuk dira garrantzitsuenak?zergatik?
●Motibazio jarduerak:
Plastikan egin dituzten hiru dimentsioko pertsonaiekin
eskena txiki bat egingo da eta pertsonaien kokapenak
jarriko dira. Horretarako txandaka testu irakurtzen
joango dira ikasle batek pertsonai guztiak kokatzen
dijoan bitartean( hau ere, txandaka egiten saiatuko
gara).
Rolak eta paperak aztertuko dira. Horretarako, taldea
talde txikietan banatuko da eta pertsonai bakoitzaren
marrazki fitxa bat izango du. Fitxan pertsonai
bakoitzaren ezaugarriak eta betebeharrak agertuko
dira. Irakurri egingo dituzte eta saiatuko dira bat
aukeratzen eta aukeraketaren zergatia pentsatzen.
●Garatze jarduerak:
Talde handian pertsonaien banaketa erabakiko dute.
Banan banan aukeratutako pertsonaiak esango dituzte
baita aukeraketaren zergatia ere; batek baino gehiagok
pertsonai berdina nahi izanez gero, zozketa egingo da.
Antzerkiko testuak klaseko ikasle guztientzako
pertsonai bat dauka. Batzuek besteek baino testu
txikiagoa baina denok testua dute.(eranskinetan
dagoen antzerkiaren moldaketa xinple bat izango da;
jatorrizko bertsioan esaldiak ez dituzten
pertsonaientzako esaldiak asmatuko dira).
Pertsonaiak banatuta daudenean, bakoitzari antzerkiko
testuaren kopia emango zaio, bere pertsonaia
azpimarratuta dagoelarik.
Irakurketa saio pare bat egin ondoren, eskenatokira
igoko dira eta kokapenak ikasten hasiko dira. Hasieran
testua irakurri gabe eta gero testua irakurrita.
Irakasleak zuzendariarena egin beharko du eta nondik
nora ibili behar duten azaldu.(*)
●Sakontze jarduerak:
Irteerak eta sarrerak argi gelditzen direnean,
interpretazioaren lanketa egingo da. Etxean testuak
ikasteko esango zaie eta bitartean eskenatokian
eszenaka hasiko dira entsaiatzen; batzuek egiten duten
bitartean, besteak ikusten arituko dira.
Momentu batetan papera(txuleta) utzi beharko dute eta
paperik gabe egiten hasiko dira.
Aldaketetarako musika batzuk prestatuko dira eta
hauek entzungo dira eta hauekin ere, entsaiatzen
hasiko dira.
Plastikan dekoratuak egin ahala, eskenatokian jartzen
joango dira eta entsaioetan beraiekin moldatzen hasiko
dira(txalupak, arrantza tresnak eta balea).
Azkeneko egunetan arropa ekarriko dute (plastikan
margotutako ereduen antzeko arropa etxetik ekarri
beharko dute) eta jantziak erabiliz entsaiatuko dute.
Egun honetan entsaio orokorra egingo da, antzezpena
emango den eguna izango balitz bezala.(*)
Bukatzeko 3. eta laugarren mailakoen aurrean
antzezpena egingo dute.
●Ebaluazio jarduerak:
(*) ikurra azaltzen duten jarduerak izango dira
ebaluatzeko erabiliko ditugunak.
Entsaio orokorra egiten den egunean bideoz grabatuko
da eta beste bi jarduerak behatuko dira ebaluaketa
fitxan datuak jasoz.
BALIABIDEAK
Galdetegiko fitxak(DVDaren eta Untzi Museoaaren
informazioa jasotzen dituztenak).
DVD “Rockall” Juan eta Eugenio Bidegainek egina.
Informazioa biltzeko fitxa.k
Kartulinak
Rotulagailuak.
Pertsonaien fitxak.
Antzezpenaren bereiztutako testuen kopiak.
Kaia irudikatzen duen fondoa, Atrezzo eta
jantziak( plastikan egindakoak eta etxetik
ekarritakoak).
Irteerarako informazio eta baimen orriak.
Eszenen aldaketetarako musika.
METODOLOGIA
PRINTZIPIO METODOLOGIKO OROKORRAK
METODOA
Gure Unitate Didaktikoa Decrolyren Interes zentroen
teorian oinarrituta dago. Honekin, bakoitzaren
esperientziatik eta ezagueretatik abiatuta zer landu
daitekeen, zeintzuk diren beharrak eta kontutan
hartuko dira.
Metodo hau aukeratu dugu ikaskideen arteko lankidetza
bultzatzen duelako, elkar lanean elkartasuna eta
errespetua ere lantzen delako.
Metodo honen bidez, ikasleak gaur egungo bizitzari
aurre egiteko prestatzen dira eta beraien oinarrizko
behar sozial, intelektual eta emozionalak asetzeko
asmoa dago.
Honetarako Decrolyren hiru faseetan oinarrituko gara:
1.Behaketa Fasea:
Fase honetan behaketa zuzena erabiliko dugu bai
material ezberdinena, baita irteeren bidez lortuko den
informazioarena ere.
2.Asoziazio Fasea:
Ondorengo bost asoziazio mota ezberdinak hartu ditugu
kontutan:
Asoziazio espazialak : Orioko herriaren kokapena.
Denborazko asoziazioak : Orioko Balea arrantzatu zen
garaiko jantziak, tresnak, prezioak, balearen ustiaketa…
Kausazko asoziazioak: Lanbideen arteko loturak
(Arrainak arrantzatzen direnetik etxean jaten diren
arteko produkzio katea).
Erabilpen eta lan asoziazioak : Balearen ustiaketaren
inguruko lanbideak.
Moral, etika eta sozial mailako asoziazioak:
ingurunearekiko errespetua eta taldearen arteko
erabakiak hartzearen garrantzia.
3.Espresio Fasea:
Hizkuntza espresioa: Arrantza munduaren lexiko
espezifikoa.
Matematika espresioa: Salerosketa.
Gorputz espresioa : Antzerkia.
Plastika espresioa: muralak, kolageak…
Musika espresioa:Bertsoak interpretatzea.
TEKNIKAK
Erabiliko ditugun teknikak bakarkako zein taldekakoak
izango dira; adibidez askotan fitxak bakarka bete
beharko dituzte, liburuak irakurri, problemak ebatzi,
margotu, moztu eta itsatsi, abestu…; sozializatuen
kasuan talde txikietan informazioa aztertu, talde
handian erabakiak hartu, antzezpena egin…
ESKUHARTZE DIDAKTIKOAREN PRINTZIPIOAK
◘ Ikaskuntza esanguratsua.
◘ eraikuntzen ikaskuntzak erraztu.
◘ Ikuspegi globalizatzailea.
◘ Ikasle-ikasle eta irakasle-ikasleen arteko harremanak.
◘ Interes espontaneoa bultzatu.
◘ Ezaugarri eta ikaskuntza erritmoa kontutan hartu eta
ikasleari prozesuari buruzko berri eman.
◘ Berdinen artekoen erlazioak sustatu eta ikaskuntza
erraztuko duten jarduerak diseinatu.
IKASLEEN TALDEKATZEAK
Ikasleak taldekatzeko jarraitzen diren irizpideak adina
eta tailerrak izango dira. Honetaz gain, Ziklo berdineko
gelakoekin ere elkartuko dira antzezpena erakusteko.
Taldeak bost pertsonetakoak izango dira eta faktore
ezberdinak hartuko dira kontutan: interesa, motibazioa,
jarrera eta lan erritmoa.
Batzutan beraiek nahi duten bezala jarri ahal izango
dira baina irakasleak taldekideak ez errepikatzea
zainduko du.
Honekin guztiarekin, ikasleen arteko lankidetza eta
harremanen hartu- emana sustatu nahi izan dugu baita
taldean erabakiak hartzearen garrantzia ere.
ESPAZIOA ETA DENBORAREN ANTOLAKETA
ESPAZIOA
Únitate Didaktikoa tailerretan landuko da. Tailer
bakoitzak bere antolaketa espaziala izango du.
Matematika, Plastika eta Euskara gelan emango dute,
Musika, musika gelan eta Antzerkia ikastetxeak
antzerkia egiteko daukan antzokian.
Tailer bakoitzak izango duen antolaketa espaziala:
MATEMATIKA:
Matematika Tailerrean kontzeptuzko bi eduki landuko
dira eta bakoitzak antolaketa ezberdina izango du:
Problemen ebazpena: Ikasleen mahiak arbelera
begira jarriko dira U forma eginez.
Buruko kalkuloa: Mahai guztiak gelatik aterako dira
eta hiru txoko jarriko dira. Bakoitzak merkatuko postu
bat izango da (Fruta denda, Harategia eta Arrain denda.
EUSKARA:
Euskara Tailerrean talde txikietan lan asko egingo
dituztenez, mahai txikiekin seiko mahi handiak egingo
dira.
Besteetan, mahai guztiak klaseko ertzetara eramango
dira eta espazioa hutsik utziko dugu.
PLASTIKA:
Plastika Tailerrean taldetan lan egiteko Euskara
Tailerrean erabiltzen den kokapena mantenduko da(sei
mahi txikiekin egindako mahai handiak) batzutan bi
mahai handi egingo direlarik. Saiatuko gara pareta
batetan dagoen kortxoaren ondoan beti leku zabal bat
uzten bertatik beharrezko denean pasatu ahal izateko.
MUSIKA:
Musika Tailerra Musika Gelan egingo dutenez, bertan
daukaten antolaketa mantenduko da.
Ikasleak borobilean jarrita dauden mahaidun aulkietan
esetiko dira. Sortzen duten borobil zabalaren erdian
jardueran egiteko ere tokia dago.
ANTZERKIA:
Antzerki Tailerra Ikastetxeak daukan antzokian
burutuko da; bertan, publikoaren lekua aulkirik gabe
egoten da bertan eseri eta gidoiak irakurri ahal izateko.
Eskenatokia oso handia denez goian ere agoteko
aukera dago.
Tailer honetan lurrean eseriko dira beti borobil bat
osatuz.
Batzuk antzerkia egiten ari diren bitartean, besteak
lurrean eserita lerroetan begira egongo dira.
DENBORA
Gaia jorratzeko erabiliko ditugun tailerrak hauek izango
dira:
-Matematika.
-Plastika.
-Antzerkia.
-Bertsolaritza.
-Euskara.
Izango zuten ordutegia hauxe izango litzateke:
A A A O O9-11 EUSKARA ANTZERKI EUSKARA PLASTIKA EUSKARA
11-11:30 SOLASALDIA11:30-12:30
MATEBERTSOLARIT
ZAMATE
BERTSOLARITZA
MATE
12:30-15:00
JANGELA
15:00-17:00
PLASTIKA EUSKARA ANTZERKI ANTZERKI PLASTIKA
MATERIAL ETA BALIABIDEEN ANTOLAKETA
Jarduerak egin ahal izateko erabiliko ditugun
baliabideaz gain, ondorengoak ere, kontutan hartu
beharko lirateke:
Ikastetxeko antzokia (Kortxos deituriko eraikina).
Untzi museoa.
Aquariuma.
Uliako talaiak
Mendiola Baserria.
Orioko herria.
EBALUAZIOA
KONTZEPTU ETA PRINTZIPIOAK
Ikasleen prozesuak osotasunean ebaluatuko dira eta
ebaluazio hauen ondorioak, aldian aldiko bileretan
azalduko zaizkie famili eta ikasleei, ebaluazioa
burutzeko jarraituko ditugun printzipioak honakoak
izango dira:
Jarraitasun-printzipioa: Ebaluaketa prozesu bezala
ulertu behar da, hiru une ezberdintzen dira: hasiera,
prozesua eta bukaera.
Sistematikotasun-printzipioa: Aurretik diseinatutako
plan baten araberako jarraitasun moduan planteatu
behar da, plan hau bukaeraraino zorrozki bete behar
delarik.
Malgutasun-printzipioa: Ebaluatze-prozesuan eta
lortu nahi diren helburuen funtzioan, beharren arabera
egokitu behar da.
IKAS-PROZESUAN EBALUAZIOA
Zer ebaluatu? Helburu didaktikoak, lortu behar diren
trebetasunen ereduaren erreferentzi puntu gisa
proposatu ditugunak eta horiek garatzeko diseinatu
diren jarduerak ebaluatu behar dira.
Nola ebaluatu? Ebaluazioa irakasle ekipoari tokatzen
zaio, kurrikulu-proiektuan seinalatutako jarraibideen
barruan ebaluazio teknika eta gidoi tresnei buruz
gehien egokitzen diren neurriak hartzea eta bere
ikasleen ikasketari buruz iritzi egokiak formulatzea.
Ebaluazio teknikak: Lehen hezkuntzan, ikasle talde
berarekin harreman jarraitua edukitzearen eraginez,
gela barruan eta kanpoan egiten den ikasleen
hautemapen zuzenekoa eta lan indibidualak eta
taldekoak aztertuz egiten den zeharkako
hautemapena.
Ebaluazioa egiteko datuak erregistratzeko TRESNAK:
Nortasunaren dimentsio kognitibo eta
psikomotrizitatearekin erlazionaturik dauden
gaitasun eta trebetasunen jarraipena helburuen
kontrol-zerrendetan eta segimendu-fitxetan
erregistra daitezke.Oreka pertsonalarekin eta
intsertzio sozialarekin lotuta dauden jarrera, aztura,
eta ikuspegiek tresna konplexuagoak beharko
dituzte: estimazio eskala, anekdotarioa, eskola
egutegia…
Noiz ebaluatu? Ebaluazioa, prozesu jarraitu bat bezala
ulerturik, hainbat momentutan zehar gararazi behar da,
hark behar duen koherentzia eta sistematikotasuna
lortzea nahi badugu. Prozesu honetako une desberdinak
begiztatzen baditugu, garbi berezi beharko ditugu:
hastapeneko ebaluazioa, ebaluazio-prozesua eta azken
buruko ebaluazioa.
Hastapeneko-ebaluazioa: Ikas-prozesu baten hasieran
egiten da, gure kasuan, unitate didaktikoaren
garapen-hasiera. Aldez aurretik eduki behar diren
ezagutza eta posturak determinatzeko jardueretan
gauzatzen da hastapen-ebaluazio hau.
Prozesu-ebaluazioa : Bide ematen du, gure ikasleen
ikasketen garapena baloratzeko, jarraituki eta
sistematikoki datuak bilduz. Formatiboa izaten da,
posible egiten baitu prozesuaren jarraipena eta,
ondorioz, hobekuntzak egiteko hartu behar diren
erabaki egokienak hartzea ere bai hauteman diren
ikuspegien funtzioan. Ebaluazio-mota honen bidez
doitu egingo ditugu hasieran trazatu diren ikas/irakas-
esperientziaren batzuk.
Irakaskuntza pertsonalizatua egiteko bidea emango
du, gure ikasleek unitate didaktikoari buruz ikas-
erritmoan dauzkaten diferentziak erakustean.
Azken buruko ebaluazioa : Formatiboa da hau ere, eta
unitate didaktikoaren bukaeran egingo litzateke,
ikasleek egindako jardueren eta prozesu-
ebaluazioaren bidez, erregistratutako datuen analisi
eta sintesi-lan bat eginez. Emaitzak, hasierako
ebaluazioaren bidez hautemandako kontzeptu, jarrera
eta prozedurekin konparatuko genituzke eta
etorkizunean gure unitate didaktikoak planifikatu eta
garatzeko lanarentzat balio handia duten ondorioak
aterako genituzke.
HIZKUNTZA ETA LITERATURA 2: GIDALIBURUA. Lehen
hezkuntza:Bigarren zikloa. Jabegoa, giltza. Edebé taldea. 2001,
Sondika.
HIZKUNTZA ETA LITERATURA 3: GIDALIBURUA. Lehen
hezkuntza:Bigarren zikloa. Jabegoa, giltza. Edebé taldea. 2001,
Sondika.
ETXEBERRIA, Martin (2003). MILA ZORTZIREHUN ETA
SETENTAYOTXUAN. Zarauzko Udala.
BONTEGUI, Joseba (2002). BALEEKIN JOLASEAN. Gasteiz.
Servicio Central de Publicaciones.
AZPIAZU, Jose Antonio. BALLENEROS VASCOS EN EL
CANTÁBRICO. Tarttelo estudios.
ZELAIA, Josu (1985). BERTSOZ BERTSO: HASIERA ZIKLOA.
Donostia. Elkar.
MUJIKA, Edurne (1989). OPORRETAKO KOADERNOA: 1. MAILA.
Donostia. Elkar.
MUJIKA, Edurne (1989). OPORRETAKO KOADERNOA: 2. MAILA.
Donostia. Elkar.
ELORZA, Itziar. EUSKARA LAN KOADERNOA: 8. Donostia. Elkar.
ELORZA, Itziar. EUSKARA LAN KOADERNOA: 9. Donostia. Elkar.
FERRERO, Luis (2005). MATEMATIKA 3. Grupo Anaya.
PEREDA, Luis (2000). MATEMATIKA 3. Erein.
GOÑI, Jesus Mari (2002). MATEMATIKA 3. Elkar.
EDUCACIÓN ARTÍSTICA. Santillana.
PLASTIKA 2: Irakaslearen liburua. Haritza.
PLASTIKA 2: Ikaslearen libura. Haritza.
TALLERES DE PLÁSTICA 3. SM.
PLASTIKA 3. Lehen Hezkuntza: Bigarren zikloa. Anaya.
PLASTIKA 3. Edebé.
PLASTIKA 3: GIDALIBURUA. Edebé.
BIDEGUI, Eugenio. ARRANTZALEEN BIZIMODUA. Rockall. DVD-a.
Recommended