View
12
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
NAFARROAKOHITZA
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Etxebizitza eskubide subjektiboa dela berretsi du Miguel Laparra presidenteordeak bDiagnostikoaaurkeztu du gobernuak bUrtean 1.650-2.490 etxebizitza beharko ditu Nafarroak, 2028. urterako b 2-3
Eskubideakteilatupean
Heriotza duina Behatokia jarridu martxan gobernuak, nafarrak
nola hiltzen diren aztertzeko asmoz
5Irati Aritza Herriak lotzeko bidesarea osatu dute Orotz-Beteluk,
Garraldak, Aribek eta Garaioak
4Ostirala
2018ko martxoaren 30aIX. urtea346. zenbakia
www.nafarroa.hitza.eusnafarroa@hitza.eus
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 30a2 b Astekoa
Etxebizitza eskubide subjektiboa dela berretsi du gobernuko presidenteorde Miguel Laparrak,Iruñean antolatutako jardunaldi batean; beharrak asetzeko premia nabarmendu dute eragileek.
Asmoek errealitatea dute zain
Edurne Elizondo Iruñea
Oi na r r i zko
e s k u b i d e
bat da, eta
hori onartu-
ko duen lege
bat presta-
tzen ari gara». Horrelaxe hasi
zuen Nafarroako Gobernuko
Eskubide Sozialetako presiden-
teorde Miguel Laparrak etxebi-
zitzari buruz antolatutako jar-
dunaldia, duela astebete.
Diagnosti-
koa egin du
gobernuak,
etxebiz i tza
plana osatze-
ko, 2018-2028rako. Diagnostiko
horren berri eman zuen gober-
nuak joan den asteko jardunal-
dian.
Laparrak hartu zuen hitza le-
hendabizikoz, eta entzuleen
txanda izan zen azkena. Haien
artean, Hipotekek Kalte Eginda-
koen Plataformako kide Jesus
Hernandez mintzatu zen: «Jar-
dunaldia jasi denetik joan diren
bi orduotan, hamabost familia
etxegabetu dituzte. Espainiako
Botere Judizialaren Kontseilu
Nagusiarenak dira datuak, eta
bota baino lehen joan dire-
nak ez ditu zenbatu», sa-
latu zuen.
Hernandezek txalotu
zuen etxebizitza, legez, oi-
narrizko eskubide gisa
onartzeko asmoa, baina
egun dauden premiak ja-
rri nahi izan zituen mahai
gainean. Asmoek, ani-
tzetan, errealitatea dutelako
zain. Premiak eta beharrak na-
barmendu nahi izan zituen Be-
goña Alfarok ere. Hernandez be-
zala, Hipotekek Kalte Egindako-
en Plataformako kide da, bai eta
abokatua ere, etxebizitzaren es-
parruan aditua. Alfarok Nafa-
rroako 2013ko etxebizitzari bu-
ruzko legea ekarri zuen gogora,
jardunaldian hutsik diren etxe-
bizitzen gaia jorratzeko eginda-
ko mahai inguruan. Araudi ho-
rrek aukera ematen dio gober-
nuari, hain zuzen ere, bi urtez
hutsik izan diren etxebizitzen ja-
betza kentzeko enpresei.
Orain arte, ordea, ezin izan du
lege hori baliatu, Espainiako Go-
bernuak haren aurkako helegi-
tea aurkeztu zuelako. Espainia-
ko Auzitegi Konstituzionalak
Nafarroako Gobernuaren alde
egin berri du, eta sententzia ba-
tean jaso du gobernuak baduela,
bertzeak bertze, bankuen etxe-
bizitza hutsak bere esku hartze-
ko eskubidea, herritarrek erabil
ditzaten. «Sententzia berri ona
da, baina ezin dugu ahaztu bost
urte galdu ditugula, eta bost urte
horietan herritar anitzek galdu
dutela etxebizitza», nabarmen-
du zuen Alfarok. Erantsi zuen,
gainera, duela bost urte baino
etxebizitza gutxiago dagoela,
egun, bankuen esku.
Etxebizitza partekatuPremiei erantzuteko beharra
berretsi zuen Hipotekek Kalte
Egindakoen Plataformako An-
gel Larreak, etxebizitzari buruz-
ko jardunaldian hitza hartu zue-
nean. Urgentziazko egoera bat
jarri zuen mahai gainean: etxe-
bizitza berean pilatuta bizi diren
familiena, alegia. Halakoak iza-
ten dira etxegabetutakoen az-
ken aterpe, anitzetan. Etxebizi-
tza bertze hainbat familiarekin
partekatu behar dute.
Premia. Beharrak. Urgen-
tziazko egoerak. Horien berri
eman nahi izan zuten gizarte
eragileek etxebizitzari buruzko
jardunaldian. Gobernuak, be-
rriz, datuak jarri zituen mahai
gainean, diagnostikoaren bitar-
tez. Datu horien bidez, halere,
etxebizitza eskubideari buruzko
politikak zehaztea eta bultzatzea
«helburu» dutela nabarmendu
zuten Etxebizitza Zerbitzuko ar-
duradunek.
Etxebizitzari buruzko diag-
nostikoak agerian utzi dituen
datuen artean nabarmentzekoa
da alokairuaren aldeko hautuak
gora egin duela. Diagnostikoak
agerian utzi du, halaber, popula-
zioa zahartzen ari dela, eta, alda-
Etxeak, Iruñeko
Alde Zaharrean.
IDOIA ZABALETA / FOKU
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 30a Astekoa b 3
tzen, berriz, familia multzoen ti-
pologia: gero eta gehiago dira
pertsona bakarrek edo guraso
bakarreko familiek osatutako-
ak. 2016. urtean, familia multzo
batek betetako 254.300 etxebi-
zitza zeuden Nafarroan. «Da-
tuen arabera, 280.000-284.000
bitartekoa izan daiteke kopu-
rua, 2028rako», azaldu zuen
Ikei etxeko kide Antonio Corra-
lek, gobernuak antolatutako
jardunaldian. Etxe horrek egin
du diagnostikoa. Ondorioz, da-
tozen hamar urteotarako, Nafa-
rroak 1.650-2.490 etxebizitza
beharko ditu, urtean, beharrei
erantzun ahal izateko.
Ikeik egindako diagnostikoak
jaso duenez, 24.500 etxebizitza
huts inguru daude Nafarroan.
2016koa da datua, etxebizitzari
buruzko inkestak emana. Nafa-
rroako Gobernuko Etxebizitza
zerbitzuko zuzendari Javier
Etaiok uste du benetako kopu-
rua txikiagoa dela, halere.
«13.000 ingurukoa», azaldu
zuen joan den astean egindako
ekinaldian.
Etxebizitza behar dutenen in-
guruko datuak ere jarri ditu
diagnostikoak mahai gainean:
herrialdeko egungo familia mul-
tzoen %6k etxebizitza aldatzeko
beharra dutela, adibidez; 15.400
dira, denera. Gainera, 18 eta 44
urte bitarteko bertze 15.900 he-
rritarrek behar dute beren le-
hendabiziko etxebizitza. Diag-
nostikoak agerian utzi du, hala-
ber, 21.300 familia multzok za-
harberritu behar dutela etxea,
eta bertze 67.000k, berriz, beren
etxebizitza dagoen eraikina.
Babestutako etxebizitza eska-
tu dutenen inguruan, denera ia
6.700 direla jaso du diagnostiko-
ak, eta gehienek, gainera, alo-
kairuaren alde egin dutela:
5.400 baino gehiagok, hain zu-
zen ere. Babestutako etxebizitza
eskatu dutenek «gaitasun eko-
nomiko hagitz baxua» dutela
nabarmendu dute datuek. Bal-
dintzarik txarrenak, gainera,
emakumeek sufritzen ohi dituz-
te.
Gobernuak antolatutako jar-
dunaldian, hain zuzen ere, Etxe-
bizitza Zerbitzuak eskatutako
diagnostikoan genero ikuspe-
giaren «falta» sumatu zuela na-
barmendu zuen Maite Arron-
dok. Etxebizitzaren esparruan
ari da lanean Arrondo, Bartzelo-
nan. «Soldatetan dagoen aldea,
alargunen pentsio urriak, popu-
lazioaren zahartzea... datuek
erakusten dute emakumeek
zailtasun gehiago dituztela. Ge-
neroak badu garrantzia. Etxebi-
zitza da mugimendu feminista-
ren erronka nagusietako bat, eta
Nafarroako Gobernuak ez luke
auziari heltzeko aukera galdu
behar prestatzen ari den plane-
an», erran zuen.
Arrazoizko prezioaJasotako kritikak eskertu zituen
Etaiok. Etxebizitzari buruzko
diagnostikoa aurkeztu eta gero,
datozen hamar urteotarako
plana prestatzea da hurrengo
urratsa, azaldu zuenez. Orain-
goz, plan horrek izanen dituen
ardatz nagusien berri eman
zuen Etxebizitza zuzendari
nagusiak. Batetik, agerian utzi
zituen etxebizitza arrazoizko
prezio batean eskuratzeko zail-
tasunak. «Horrek ekartzen du
gazteentzat zaila izatea guraso-
en etxetik alde egitea, eta fami-
liek beren diru iturrien kopuru
hagitz handia bideratzea etxebi-
zitza ordaintzeko», zehaztu
zuen Etaiok. Arlo horretan era-
gin nahi dute planaren bidez,
bertzeak bertze.
Bertzetik, nabarmendu zuen
Nafarroako egungo etxebizitzen
parkean badela zer hobetu. «Ez
dugu kopuru nahikoa, eta etxe-
bizitza anitzetan irisgarritasuna
da arazoa. Igogailurik ez dutela-
ko, adibidez. Energiaren kon-
tsumoaren ikuspegitik, halaber,
etxebizitza anitz moldatzeko be-
harra dago, energia aurreztera-
koan eraginkorrak izateko».
Helburua, beraz, etxebizitza
irisgarriak lortzea litzateke, eta
arrazoizko prezio batean. Nafa-
rroako Gobernuak, gainera, alo-
kairu sozialaren aldeko apustua
berretsi zuen joan den
asteko jardunaldian.
Horretarako, ber-
tzeak bertze, etxebizi-
tza hutsen erregistroa
egin nahi du Nafarroa-
ko Gobernuak. Aitortu du, hale-
re, lan hori ez dela erraza. «Ba-
dakigu denbora behar dela hala-
ko erregistro bat osatzeko, baina
ez dugu. Arazoa larria da»,
erran zuen Begoña Alfaro abo-
katuak, jardunaldian, eta balia-
bideak eskatu zizkion gober-
nuari, etxebizitzaren esparruko
politiken alde.
«Etxebizitzaren funtzio so-
ziala bermatzeko neurriak hartu
behar ditu gobernuak», berretsi
zuen Alfarok. Horixe jo zuen
gako nagusitzat, eta abokatua-
ren iritziarekin bat egin zuen
Burlatako Etxebizitza zinegotzi
Lourdes Lozada Aguilerak ere.
Eskertu eta txalotu zuen gober-
nuaren ekinaldia, eta ontzat jo
zuen etxebizitzari buruzko ezta-
baida bultzatzeko jardunaldia
antolatu izana.
Espainiako Auzitegi Konstitu-
zionalak enpresek etxebizitza
hutsak eskuratzeko ematen
dion aukera balia dezala eskatu
zion zinegotziak gobernuari, ba-
tetik. «Etxebizitza hutsak erabi-
li behar ditugu; hori da lehenta-
suna». Bertzetik, Burlatako
egoeraz, agerian utzi zuen
Iruñerriko herri horretan ere
«etxebizitzak behar» dituztela.
Alokairu sozialaren alde egin
zuen, eta gobernuaren laguntza
eskatu zuen bide horretan urra-
tsak egiteko.
Badu lana Nafarroako Gober-
nuak. Eskubide bat baitu ber-
matzeko. Teilatupean.
Etxebizitzari buruzkodiagnostikoa egin dugobernuak, datozen hamarurteotarako plana osatzeko
Kattalin Barber Iruñea
Bertako basoetan
galdu eta toki mi-
resgarriak aurki-
tzeko parada es-
kaintzen du Irati
Aritzak. Orotz-Beteluk, Garral-
dak, Garaioak eta Aribek beren
basoen eta ibaien berri zabaltzeko
prestatu duten ibilbide sarea da.
Elkarlanean aritu dira herrien ar-
teko antzinako bideak lehengo-
ratzen, eta herriak lotzen dituzten
bost ibilbide osatu dituzte. «Ibil-
bide horiekin Betelu hariztia, Irati
ibaia eta hamaika txoko ezagu-
tzeko aukera dago, gure antzina-
koek erabiltzen zituzten bideak
baliatuz», esan du Javier Larreak,
Orotz-Beteluko alkateak.
Lau herri horietan baso bizi-
bizia dago, landaredi eta fauna
askotariko batek osatzen duena.
Horien artean, halere, haritz kan-
dugabea nabarmentzen da. Ibe-
riar penintsulako harizti onene-
tarikoa da: «Gure eremuan hiru
klimak bat egiten dute; oso gutxi-
tan gertatzen da hori, eta horre-
gatik dugu bioaniztasun han-
dia», azaldu du Larreak. Hain
zuzen ere, klima atlantikoa,
mediterraneoa eta alpinoa lotzen
dira bertan.
Betelu hariztian barna bost ibil-
bide prestatu dituzte Aribe, Ga-
rralda, Garaioa eta Orotz-Betelu-
ko udalek. Herri bakoitzean ibil-
bide bat dago, Ariben izan ezik, bi
baitaude, motza eta luzea. Herri-
ko zubi erromanikoan dute ha-
siera biek. Lehena ordu erdi baten
bueltan egiten da, eta Irati ibaia-
ren ondoan doa, antzinako bainu
etxeak eta zubi esekia igarotzen.
Luzea, berriz, Garaioa herriko
milurteko haritzeraino eta burdin
meategi zaharreraino doa. Horra-
koan, ibilbidea pagoz, haritzez, li-
zarrez, ezpelez eta abarrez ingu-
raturik dago.
Garralda, Garaioa eta Orotz-
Betelutik ateratzen dira beste hiru
ibilbideak. Dena den, Irati Aritza
ibilbide sarea «irekia» da, eta ba-
koitzak «bere nahietara» molda
dezake. Hala azaldu du Larreak:
«Ibilbide laburrena 20 minutu
ingurukoa da, baina hamaika au-
kera daude, bai eta zazpi orduko
ibilbidea egitekoa ere», nabar-
mendu du.
Bakoitzaren mailaren arabera
eta bakoitzaren beharretara ego-
kitutako bideak dira. Bakoitzak
nahi bezala basoaz eta ibaiaz dis-
frutatzeko. «Ibilbideak manten-
tzea, urtez urte hobetzea, inguru-
ko baliabideei balioa ematea eta
ezagutzera ematea dira gure egi-
tekoak».
Bertakoentzat
«Mota honetako ibilbideak egi-
ten direnean askotan turistaren-
gan pentsatzen dugu; kasu hone-
tan, ez da horrela izan». Hala
esan du Larreak. Hasieratik ibil-
bideen helburua eta lehentasuna
izan da bertako herritarrek era-
biltzea eta bertakoek inguruko
bazterrak deskubritzea. «He-
mengoek hemen duguna ezagu-
tzea da xedea, txoko ikaragarriak
ditugulako».
Larreak jakinarazi du maiz egi-
ten duela Orotz-Betelu eta Olal-
dearen arteko ibilbidea, eta urta-
ro bakoitzean kolore berriak des-
kubritzen dituela. Ibilbide sareak
«harrera ona» izan duela adiera-
zi du. «Jenderik gabe ibil zintez-
ke, handia da, eta edozein bidezi-
dorretan galtzeko aukera eskain-
tzen du».
Hain justu, Aste Santuaren ata-
rian estreinatu dituzte ibilbideak.
Joan den igandean, Ariben bat
egin zuten herri bakoitzetik ate-
ratako lagunek. 40 pertsona in-
guru bildu ziren ibilbideak egite-
ko. «Iratiko oihanarekin batera,
turistentzat beste alternatiba bat
da».
Pirinioetako herrien arazoak
ere izan ditu mintzagai Larreak.
Agerikoa da herrien despopula-
zioa: «Horregatik, herritarrek
asko baloratzen dituzte Irati Ari-
tza bezalako ekinaldiak, bizia
ematen diotelako herriari eta in-
guruari». Horrekin batera, turis-
moak ere pisu nabarmena du es-
kualdean, eta landetxea, jatetxea
edota taberna dutenentzat «oso
positiboa» da baliabide turistiko-
ak sortzea. «Estimatu behar dugu
hemen duguna; urrunera goaz
herriak eta hiriak bisitatzera, bai-
na hemen ondoan txoko ezin po-
litagoak ditugu».
Jakin badaki Larreak Pirinioe-
tako egoera ez dela onena, eta tu-
rismoaren gaian «hobetu beha-
rra» dutela aitortu du. «Histori-
koki ez diogu baliorik eman
hemengo inguruneari, eskualde-
aren historiari, mendiari, egurra-
ri, Irati ibaiari... baina aipatutako
guztiak oso aberasgarriak dira».
Ongi daki Larreak Iratiko oiha-
na edo Orreaga bezalako gune tu-
ristikoak onuragarriak direla he-
rritarrentzat. Hala ere, batzuetan
izaten diren jende pilaketak izan
ditu hizpide, eta, hein horretan,
argi du estreinatutako ibilbideek
turistak eskualdean banatzeko
balioko dutela. «Eskatzen digute
mota honetako baliabide gehiago
egotea, horrela, turismoa diber-
tsifikatzeaz gain, bisitariak egun
gehiago egonen dira gurean, era-
kargarri turistiko gehiago daude-
lako».
Dena den, adierazi du Irati Ari-
tzak ez duela izan nahi Irati oiha-
naren «alternatiba», ibilbideek,
berez, badutelako «interes eta
balio handia». Biziki maite ditu
inguru horiek: «Harro esan deza-
kegu Iberiar penintsulako harizti
onenetarikoa dugula». Hariztia
ez ezik, Irati ibaia aintzat hartzea
da ibilbideen asmoa. Guztiak iga-
rotzen dira, behintzat tarte bate-
an, ibaiaren ondoan. «Ibilbideek
Irati ibaira hurbiltzen gaituzte».
Hamaika bidetan galtzeko parada
ematen du Irati Aritzak.
Irati Aritza ibilbide sarea prest da Orotz-Betelu, Garralda, Garaioa eta Aribe herriakoinez bisitatu ahal izateko. Hango hariztia eta Irati ibaia dira protagonista nagusiak.
Hariztiak lotzen ditu herriak
Igandean estreinatu zuten Irati Aritza ibilbide sarea. Irudian, parte hartzaileak, Garraldan. Erdian, maparekin, Orotz-Beteluko alkate Javier Larrea. IDOIA ZABALETA / FOKU
Hainbat herritar, ibilbidea egiten. NAFARROAKO HITZA
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 30a4 b Gaiak
Edurne Elizondo Iruñea
Etxean. Herritar
gehienek hor hil nahi
dute. Errealitatea,
ordea, bertzelakoa
da, datuek erakusten
dutenez: erdiek baino gehiagok
ospitalean ematen dute azken ha-
tsa. Datu horien atzean dauden
egoerak aztertu nahi ditu Nafa-
rroako Gobernuak: nafarrak nola
hiltzen diren jakin nahi du. Da-
tuak eta informazioa jasotzeko,
hain zuzen, Heriotza Duinaren
Behatokia jarri du martxan Osa-
sun Departamentuak.
2011. urtekoa da Nafarroako
osasunaren arloko eskubide eta
betebeharren legea, eta hiltzeko
prozesuan pertsonaren duintasu-
naren berme eta eskubideak ze-
hazten ditu. Lege horrek eskain-
tzen dituen aukerekin lotu du be-
hatokia Duintasunez Hiltzeko
Eskubidea taldeak. «Formazioa
eta informazioa behar dugu, eta
behatokia tresna baliagarria iza-
nen da horretarako», erran du el-
karteko kide Camino Oslek.
Medikuak, erizainak eta osasu-
naren arloko gainerako profesio-
nalak trebatzea eta gaixoei herio-
tzako orduan har ditzaketen era-
bakien inguruko informazioa
ematea «ezinbertzekotzat» jo du
Oslek, heriotza duinaren aldeko
bidean aurrera egiteko. Nafarroa-
ko 2011ko legearekin batera, Es-
painiako Osasunaren Lege Oro-
korra eta gaixoen autonomiari eta
eskubide eta betebeharrei buruz-
koa daude herritarren esku.
Araudi horiek tratamendu bati
uko egiteko eskubidea ematen
diote gaixoari, bertzeak bertze.
«Hil behar badugu, hil gaite-
zen ongi», erran du Oslek. Hau
da, sufrimendurik gabe. «Horixe
da helburu nagusietako bat. Ho-
rretarako, funtsezkoa da gaixoak
bere eskubideen berri izatea, eta
funtsezkoa da, halaber, osasun
sistemak zaintza aringarri on bat
eskaintzea», nabarmendu du Os-
lek. Babes sare baten beharra age-
rian utzi du, halaber. «Etxean hil
nahi dugu gehienok, baina, hori
lortzeko, inportantea da ondoan
babes sare bat izatea, eta gaixo
guztiek ez dute».
Herritarren nahiak zeintzuk
diren eta administrazioak nahi
horiei zein neurritan erantzuten
dien jakin nahi du gobernuak be-
hatokiaren bidez. «Teknologiak
eskaintzen dizkigun aukerak ba-
liatu behar ditugu lehentasun
gisa hartzeko sufrimendua bazter
uztea; osasunaren arloko esku
hartzeak gaixoaren askatasuna
eta autonomia errespetatu behar
ditu», erran du Osasun Departa-
mentuko zuzendari nagusi Luis
Gabilondok.
Batzorde teknikoaInformazioa jasotzeko, inkestak
eginen dizkie Heriotza Duinaren
Behatokiak gaixoei, zaintzaileei
eta profesionalei. Webgune bat
jarriko du martxan, gainera, pro-
posamenak jasotzeko, eta ikerke-
tak eginen ditu, zer hobetu iden-
tifikatu ahal izateko.
Behatokiak batzorde tekniko
baten laguntza izanen duela na-
barmendu du gobernuak, ber-
tzalde. Batzorde horretan izanen
dira Nafarroako osasun guneeta-
ko batzorde etikoetako ordezka-
riak, esku hartze sozialaren espa-
rruko batzorde etikoetakoak, bai
eta Duintasunez Hiltzeko Eskubi-
dea taldeko ordezkari bat ere.
Behatokian egoteko aukera
hori eskertu du Oslek, hain zuzen
ere. Duintasunez Hiltzeko Esku-
bidea taldeko kidearen hitzetan,
garrantzitsuena izanen da herio-
tzaren inguruko prozesuei
buruzko gogoeta bultzatzea.
«Behatokiak jasoko dituen
datuei esker, benetako heriotza
duinaren aldeko politikak gehia-
go zehaztu ahal izanen ditugu.
Non eta nola eragin jakinen dugu
datuei esker».
Bizi testamentuaren garrantzia
nabarmendu nahi izan du Oslek,
halaber. 2003tik dute nafarrek
bizi testamentuan nola hil nahi
duten zehazteko aukera. Egun,
osasun etxeetan egin daiteke tra-
mitea. «Anitz erraztu da proze-
sua, eta horrek ekarri du kopu-
ruak gora egitea», erran du
Oslek. 2016an ia 4.000 herrita-
rrek bazuten bizi testamentua
egina; egun, 6.000 baino gehiago
dira.
Nafarroako Gobernuko Osa-
sun Departamentuak bertze
hainbat datu jarri ditu mahai gai-
nean: 2016an, 5.727 pertsona zen-
du ziren herrialdean. Heriotzako
orduan, 84,5 urtekoa da emaku-
meen batez bertzeko adina;
78,3koa, berriz, gizonena. 2016an
zendu ziren herritarren %51 ospi-
taleetan hil ziren. %55koa izan
zen kopurua gizonen artean, eta
%46koa, berriz, emakumeen ar-
tean. Herritar gehienek azaldu
zuten etxean hiltzeko nahia, bai-
na gutxik bete ahal izan zuten:
%28k gizonen artean, eta %32k
emakumeen artean.
Trebatutako profesionalak,
zaintza aringarria eta babes sarea.
Elementu horiek nabarmendu
ditu Oslek heriotza duin bat lor-
tzeko. Auziaren inguruko gogoe-
taren beharra nabarmendu du,
eta argi du behatokia tresna ona
izanen dela hori lortzeko.
Heriotza Duinaren Behatokia martxan jarri du NafarroakoGobernuak, datuak jaso eta gaixoen autonomiaren aldeurratsak egiteko. Ekinaldia ontzat jo du Duintasunez HiltzekoEskubidea taldeak, eta gaia lantzeko beharra nabarmendu du.
Heriotzako orduan
ere bada zer erabaki
Osasunbideak heriotzaren inguruko behatokia jarri du martxan. IÑIGO URIZ / FOKU
Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 30a
Funtsezkoa da gaixoakbere eskubideen berriizatea, eta sistemakzaintza aringarri on bateskaintzea»Camino OsleDuintasunez Hiltzeko Eskubidea taldea
«Osasunaren arlokoesku hartzeakgaixoaren askatasunaeta autonomiaerrespetatu behar ditu»Luis GabilondoOsasun zuzendari nagusia
‘‘
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 30a6 b Iritzia
RHURBILDU ETA LAULohizune Amatria
Terrorismosistematikoa
Oraindik ere, askotan
irakurri eta entzuten
dugu terrorismoari
gorazarreadiera ko-
munikabideetan; eta, oraindik
ere, askotan erabiltzen dute gure
herria eta herritarrak kondena-
tzeko. Asteotan jaso dugu azken
adibideetako bat. Eta honek guz-
tiak gogoeta bat eragin dit: zeinek
erabakitzen du terrorismoa zer
den eta zer ez den? Zer da terro-
rismoa?
Urteak daramatzagu preso
dauden pertsonen siluetak soilik
ikusten; txosna edo tabernetan
haien irudiak egotea terrorismo-
ari gorazarre egitea omen da eta.
Dirudienez, ETAko kide ohi bat
agurtzea terrorismoa da; eta, az-
kenaldian, baita Twitterren me-
zuak birtxiokatzea ere. Hori ere
terrorismoa omen da.
Ideia politikoren bat defenda-
tzea terrorismoa omen den beza-
la, presoen eskubideak defenda-
tzea ere terrorismoa ei da. Eta,
nola ez, guardia zibil batekin ta-
berna batean eztabaida bat izatea
ere terrorismotzat hartzen da ga-
rai hauetan. Adierazpen askata-
suna bera terrorismoa dela ema-
ten du.
Indarkeria bitarteko politiko
moduan sistematikoki erabiltzea
da terrorismoa. Entziklopediaren
arabera, helburu politikoak lortu
nahi dituzten taldeen jarduerari
esaten zaio terrorismoa. Beraz,
hori kontuan hartuta, egia esan,
ez dakit orain arte esandako de-
nak onartzen dituen kontzep-
laka kilometrora bidaltzea? Ez al
du helburu politikorik biktima
batzuk soilik aintzat hartzeak? Ez
al da indarkeria zure senitartekoa
non dagoen ez jakitea? Ez al da
terrorismoa zer gertatu zen
oraindik ez jakitea? Ez al du hel-
buru politikorik zigorgabetasu-
nak?
Garaiak aldatu direla entzuten
dugun arren, elkarbizitza, egia,
justizia eta erreparazioa politiko-
en ahoetan behin baino gehiago-
tan dagoen arren, oraindik ere te-
rrorismo bat eta bakarra egon
dela sinetsarazi nahi digute. Kon-
takizunaren bertsio bakar bat in-
posatu nahi du sistemak: berea,
alegia. Hala, «ofizialki» estatu
terrorismoaz ez da hitz egiten, ez
da onartu ere egiten. Eta sistema-
tikoa da hori, helburu politiko
batzuekin hartutako erabakia,
hain zuzen.
Gauzak horrela, agian, estatu
terrorismoaz hitz egitea terroris-
moari gorazarre egitea izango da
aurki. Batek daki.
tuak; baina bururatzen zaizkit
adierarekin bat egiten duten kasu
zenbait.
Ez al da indarkeria bitarteko
politiko moduan sistematikoki
erabiltzea atxilotutakoak kartze-
lan epaiketaren zain urtebete
baino gehiago mantentzea? Ez al
da sistematikoa izan gazteak
«prebentzio gisa» atxilo izatea?
40ak, 28ak, Altsasukoak... adibi-
deak baino ez dira.
Ez al da indarkeria haurdun
zaudela medikuarengana zoazela
atxilotzea? Eremu pribatuan ere
jarraitua izaten ari zarela nabari-
tzea? Ez al da indarkeria inkomu-
nikazio egunetan parte hartu zu-
ten polizien deklarazioak entzun
behar izatea? Ez al dira terroris-
moaren isla Euskal Autonomia
Erkidegoan dokumentatu dituz-
ten 4.113 tortura kasuak? Gerta-
tu, ezagutuko baina oraindik do-
kumentatu ez diren gainontzeko
guztiak?
Ez al da bitarteko politikoa pre-
soak beraien familiengandik mi-
Ez al da indarkeriazure senitartekoa
non dagoen ez jakitea? Ez al da
terrorismoa zer gertatu zen
oraindik ez jakitea?
Irudiab Iruñea
Euskarak mugarik izan ez dezanEhunka pertsona atera ziren larunbatean Iruñean karrikara, Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta, euskararen ofi-
zialtasuna aldarrikatzera. Mugarik gabeko euskara. Ofizialtasuna lelopean egin zuten protesta. Aldaketa «eus-
karatik eta euskaraz» egitea galdegin zioten EHEko kideek laukoari. Hainbat neurri proposatu zuten: «Euskara-
ren ezagutza unibertsalizatzea, eremu guztietan euskararen erabilera orokortzeko planak abiatzea eta lege
onarpen egokiak indarrean jartzea», bertzeak bertze. IDOIA ZABALETA / FOKU
Bestetan bigantxak ez erabiltzea erabakidute herritarrek, galdeketa baten bidez
ZIZUR NAGUSIA bZizur Nagusiko bestetan ez dituzte bigantxak erabi-liko aurten. Horixe erabaki dute herritarrek, udalak antolatutako he-
rri galdeketaren bidez. 2.129 pertsonak eman dute botoa, eta haietako
1.135ek erran dute bigantxarik ez dutela nahi herriko bestetan. 50 bo-
toren aldea baino ez du lortu ezezkoak. Parte hartzea txikia izan da,
botoa emateko aukera zutenen %18k baino ez baitute eman. Emaitzak
udala lotzen du, eta, ondorioz, bestetan ez da bigantxarik izanen.
35EUSKARAREN KONTSEILUKO KIDE KOPURUAEuskararen Kontseiluak 35 kide izanen ditu aurrerantzean. Nafarroako
Gobernuak kopurua handitzea erabaki du. Lehen, 22 ziren, eta orain, be-
rriz, 35. Euskararen Kontseilua kontsulta organo bat da, hizkuntza politi-
karen arloan.
«Rozalejos eraikinari buruzzabaldutako prozesu judizialaamaitu arte esperatu behardugu; epaileen aginduarekinsoilik husten ahal dugu»Ana HerreraNafarroako Gobernuko Kultura kontseilaria
18 urteko espetxe zigorra onartu duBlanca Esther Marquesen hiltzaileak
IRUÑEA b Francisco Javier Nietok hemezortzi urteko espetxe zigorra
onartu du, Blanca Esther Marques bikotekidea hiltzeagatik. Burlatako
bere etxean ito, eta gorpua Ultzama ibaira bota zuen. Poliziaren etxean
aitortu zuen krimena. Epaiketa ez dute eginen, alde guztien arteko
akordioa lortu eta akusatuak hemezortzi urteko espetxe zigorra onar-
tu eta gero. Fiskalak 22 urteko zigorra eskatu zuen, hasieran, eta aku-
sazio partikularrak, 25ekoa. Hemezortzikoa adostu dute akordioan.
Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko martxoaren 30a
SAN ADRIAN Eugenia Manzane-
ra konpainia: Retahilando.
bAsteartean, 18:00etan, kultur
etxean.
SAN ADRIAN Había una vez un
Emoticuento txotxongilo emanal-
dia, Marimba Marionetas taldea-
ren eskutik.
bAsteazkenean, 18:00etan, kultur
etxean.
SAN ADRIAN La Canica Teatro:
El elefantito.
bOstegunean, 18:00etan, kultur
etxean.
VALTIERRA Galitoon: Güela,
Güela.
bAsteartean, 18:00etan, kultur
etxean.
VIANA La Canica: El elefantito.
bAsteazkenean, 18:00etan, kultur
etxean.
DANTZA
DONEZTEBE Kaleko dantzen in-
guruko Ritme Alaia izenburuko
biltzarra eginen dute.
bBihar, egun osoan, karriketan.
ZINEMA
ALTSASU Maya erlea: ezti jokoak.
b Igandean, 17:00etan, Iortia
kultur etxean.
ALTSASU Errementari.
bOstegunean, 19:00etan, Iortia
kultur etxean.
ERAKUSKETAK
IRUÑEA Una habitación no es un
hogar, Ivan Benitezen argazkiak.
bBihar arte, Iturramako Civivox-en.
IRUÑEA Maria Carro Etxeberria-
ren erakusketa.
bBihar arte, Kondestablearen
jauregian.
IRUÑEA Natxo Barberena, Maria
Jimenez, Felix Ortega, Natxo
Zenborain, Juan Belzunegi, Belen
Arevalo, Mikel Mendibil, Alfredo
Murillo, Iñaki Aldaz, Pablo Jua-
rros, Jone Arzoz eta bertze hain-
bat artistaren erakusketa kolekti-
boa.
b Igandera bitarte, Ziudadelako
Mistoen aretoan.
IRUÑEA Elvira Palazuelos artista-
ren Sites en Between erakusketa.
bApirilaren 27ra arte, Nafarroako
Unibertsitate Publikoko Sario
eraikineko erakusketa aretoan.
BERTZELAKOAK
BAZTAN Baztango eskulangile-
en azoka.
bGaur eta bihar, 10:00etatik
14:00etara, Elizondoko plazan.
Gure proposamena b Iruñea
Manez eta Kobreak, Nafarroako UnibertsitateanKalakan taldeko kide ohi Thierry Biskarik Iruñera ekarriko du, ostegunean, Manez eta Kobreak bere oraingo proiektua. Nafarroako Unibertsita-
teko Museoan ariko dira, ostegunean, 20:30ean hasita. Biskarirekin batera hainbat musikarik osatzen dute Manez eta Kobreak taldea: Ana Te-
lletxea (ahotsa eta akordeoia), Fermin Garaikoetxea (ahotsa, tronpeta eta bonbardinoa), Vianney Desplantes (ahotsa eta bonbardinoa), Bi-
xente Etxegarai (ahotsa eta tronpeta) eta Laura Etxegoien (ahotsa eta saxofoia) izanen dira Biskarirekin oholtzan. NAFARROAKO HITZA
MUSIKA
IRUÑEA Nafarroako Orkestra
Sinfonikoa.
bOstegunean, 20:00etan,
Baluarte auditoriumean.
IRUÑEA Manez eta Kobreak.
bOstegunean, 20:30ean,
Nafarroako Unibertsitateko
Museoan.
ZANGOZA Udal musika banda:
Udaberriko kontzertua.
bBihar, 12:45ean, arkupeetan.
ANTZERKIA
ATARRABIA Teatro Paraiso:
Erpurutxo.
bOstegunean, 18:00etan, kultur
etxean.
AZAGRA Eugenia Manzanera:
Retahilando.
bAstelehenean, 18:00etan,
Francisco Arbeloa ikastetxean.
AZAGRA Galitoon: Güela, Güela.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Francisco Arbeloa ikastetxean.
CINTRUENIGO Galitoon: Güela,
Güela.
bAstelehenean, 18:00etan,
Avenida aretoan.
CINTRUENIGO Eugenia
Manzanera: Retahilando.
bAstezkenean, 18:00etan,
Avenida aretoan.
IRUÑEA Sergio de Andres ipuin
kontalaria.
bAsteartean, 12:00etan,
Zabalguneko Civivox aretoan.
IRUÑEA Tdiferencia: Jolastokia
atzezlana.
bAsteartean, 18:00etan hasita,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEA M de Magia konpainia-
ko ipuin kontalariak: Buscando
el conejo mágico.
bAsteazkenean, 12:00etan
hasita, Arrosadiko Civivox
aretoan.
IRUÑEA Markeliñe konpainiaren
Euria.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Mendillorriko Civivox aretoan.
RIBAFORADA La Canica Teatro
konpainiaren El elefantito.
bAsteartean, 18:00etan, kultur
etxean.
RIBAFORADA Galitoon: Güela,
Güela.
bOstegunean, 18:00etan, kultur
etxean.
Edurne Elizondo Iruñea
Belateko tuneletan eginen dituz-ten lanek kalte egindako herrie-tako alkateek hilaren 20an eginzuten lehen protesta. Zazpi hila-betez itxi eta ibilgailuak bide za-harretik bidaliko dituzte. Obreklarria den egoera larriago bilakatudutela uste du Baztango alkate Jo-seba Otondok (Elizondo, 1977),eta N-121 errepideak ezin jasandezakeen kamioi kopurua har-tzen duela salatu du. Gobernuak zuzenean eman di-
zue alkateoi obren berri?
Parlamentuan iragarri bezperan,aitzineko arratsaldean telefonozeman ziguten gobernutik obrenberri.Zer azaldu dizuete?
Hainbat bilera egin dugu lehentelefono dei hori jaso genuenetik.Azaldu digute Belateko tuneletansegurtasuna hobetzeko lanakegin nahi dituztela. Segurtasunahobetzeko lan horiek ez dute eka-rriko arriskua ttipitzea, halere.Aspalditik dago ezbaian Belate-
ko tunelen segurtasuna. Zein da
konponbidea, zure ustez?
Arriskua ttipitzeko eta Europakezartzen dituen mugetara hurbil-tzeko, badago konponbide errazbat eta arras merkea dena: nazio-arteko zama garraioa desbidera-tzea. Neurri hori hartuta, Alman-dozko tunela Europak zehaztendituen mugen barruan egonen li-tzateke. Belateko tunelari buruz,beharko litzateke sarreretako ba-tean suhiltzaileak jartzea. Suhil-tzaileak ez badira, gaitutako lan-gileak. Kontrol etxe bat bada jada,beraz, bakarrik beharko litzatekelangileak trebatzea. Neurri horie-kin lortuko lukete arriskuak ttipi-tzea.Gobernuak orain eginen dituen
lanak, beraz, ez dituzue egoki-
tzat jotzen?
Lan horiek egoki diren edo ez, ho-rretan ez gara sartuko. Sua hartu-ko ez duen kablea jarriko dute,isuri toxikoak biltzeko putzu bat,eta autoak gelditu ahal izatekogunea eginen dute. Guk erratenduguna da arriskua ttipitzekomodua aipatu dudan hori dela.Kamioien trafikoa da arazo na-
gusia, zuen ustez?
2000. urtean, Belateko tuneleta-tik 767 kamioi pasatzen ziren,egunean; 2017an, berriz, banazbertze, 2.600 ziren. Olabeko he-rritarrek bertze datu bat emandute: hiru egunez eta 24 orduzgrabatu dute errepidea, eta egu-nean 3.900 kamioi pasatu dira.Errepide horretan goiti eta beheitiibiltzen diren herritarrak aserikdaude, ikusten baitute, urtetikurtera, gero eta zama garraio
gehiago ibiltzen dela eta horreksegurtasunik eza areagotzen due-la. Ezinegona dago herritarren ar-tean, eta azken hilabeteotan ger-tatu denak erakusten du badirelahorrela sentitzeko arrazoiak.Istripuez ari zara?
Azken lau hilabeteotan, kamioiaktartean izan dituzten hamalau is-tripu gertatu dira N-121-A errepi-dean. Suhiltzaileek parte hartubehar izan dute. Horietaz gain,autoen arteko istripuak ere zen-batu beharko genituzke. Istripuanitz dituen eta ardatz den errepi-de bati buruz ari gara. Azken lauhilabeteotan, bortz pertsona hil,eta bortz larri zauritu dira errepi-de horretan; bertze bat, berriz,arin zauritu da.Kamioilarien lan baldintzek ere
badute zer ikustekorik?
Badakigu lan baldintza gogorrakdituztela. Sistemak ditu modu
onartezin eta bidegabe batean.Zalantzarik gabe, egoera hori erekontuan hartu behar dugu, etaarazo horri eutsi.Baztango herritarrentzat fun-
tsezkoa da N-121 errepidea?
Egunerokorako oinarrizko erre-pidea da guretzat. Baztanek zilborheste bat du Iruñearekin. Aldi be-rean, egia erran behar da: egoerahori da hainbertze urtetako lu-
rralde antolaketa jakin batenemaitza; egunean gero eta gehia-go mugitzera behartzen gaituzte.Lana, irakaskuntza, osasuna...ezinbertzean mugitu behar duguIruñera, edo, bertzela, Bortzirie-tara. Eta N-121 errepidea da bieta-
rako bidea ematen diguna. Bela-teko tunelak ixten dituztenean,kamioi guztiak Belateko menda-teko bide zaharretik joanen dira.Hori da datozen hilabeteotan
eginen dituzten lanen inguruko
zuen kezka nagusia?
Bai. Belateko tunelak zazpi hila-betez itxi behar badituzte lan ho-riek egiteko, ezin dugu onartu na-zioarteko zama garraioa Belateko
mendi gainetik ibiltzea.Onartzen dugu eskual-dea helburu duten ka-mioiak ibiltzea, baina ez,ordea, nazioarteko zamagarraiorik. Errepidetik
pasatzen den kamioien kopuruamendateak duen ahalmenarengainetik dago.Gobernuak zer erran dizue?
Gobernuak erran du ezetz. Ahol-ku hori emanen dutela. Beraz, gi-dari bakoitzak eginen du nahi
duena. Neurri erabakigarririkhartzen ez bada, segur aski, ka-mioiek Belateko mendi gainahartuko dute pasabide gisa.Gobernuak neurri horiek har di-
tzan, hain zuzen ere, protestak
hasi dituzue obrek kalte eginda-
ko herrietako alkateek. Zer es-
pero duzue?
Hilaren 19an bilera egin genuenNafarroako Gobernuko kideekin,eta, biharamunean, modu sinbo-liko batean, agerian utzi nahi izangenuen ez dugula etsiko, eta es-katzen duguna eskatzeko arra-zoiak baditugula. Errepidea moz-tu genuen Arraizko bentetan, ho-rretarako. Arrazoiak mahaigainean jartzen jarraituko dugu,eta herritarrak mugiaraziko ditu-gu. Nafarroako Gobernuari eska-tu nahi diogu kasu egiteko.Herritarren artean kezka suma-
tu duzue?
Kezka handia sumatu dugu. Naz-katuta daude eguneroko egoera-rekin. Gainezka egin du jendeak.Hori azaldu diegu, argi eta garbi,Nafarroako Gobernuko ordezka-riei. Ibilgailu guztiak Belatekomendatetik pasarazi gabe ere,nazkatuta daude herritarrak.Obrek, beraz, lehendik ere ma-
hai gainean zegoen egoera bat
are okerrago bilakatuko dute?
Hori da. Obrak egin behar izangabe ere, arazoa hor dago. Egoe-rak okerrera egitea ekarriko dutelanek, eta horrek eragin du jende-aren haserrea. Baztandik, behin-tzat, mobilizazio dinamika batproposatuko dugu. Alkate gehie-nok bat egin dugu egoera hau sa-latzeko. Herritarren atxikimen-dua ere lortu nahi dugu.Belateko errepide zaharraren
egoerak ere kezkatzen zaituzte?
Bai, noski. Zolaren egoeraz hara-go, Belateko mendateko bide za-harrak baditu zortzi bihurguneestu. Kamioiek, anitzetan, kon-trako norabideko bidea hartu be-har izaten dute pasatzeko. Ustedugu Belateko mendateko erre-pide zaharrak badituela objekti-boak diren arrisku batzuk; kon-tua ez da zola konpontzea, edobabes hesiak jartzea. Egiturazkoarazoak ditu errepideak.Zergatik egin du hainbertze
gora kamioien kopuruak?
Produkzio prozesua nazioartekobilakatu dugulako, eta prozesuhoriek zatikatu ditugulako. Sal-gaiak harat-honat mugitzen ditu-gu. Garraioak gora egin du, etahorrek ditu ondorio anitz. Bidera-ezina den sistema ekonomiko batdago atzean.Zer iritzi duzu kamioiek bidesa-
ria ordaintzeko aukeraz?
Solastatu gaitezke nazioartekogarraioari buruz.
«Ezin dugu onartunazioarteko zamagarraioa Belaten»
Joseba Otondo b Baztango alkatea
Belateko tunelak itxiko ditu gobernuak, maiatzean, lanak egiteko.Kezka agertu dute inguruko alkateek, kamioiek errepide zaharreaneraginen duten arriskuagatik. Protestara deitu du Joseba Otondok.
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko martxoaren 30a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus bnafarroa@hitza.eus
«Azken lau hilabeteotan,kamioiak tartean dituztenhamalau istripu gertatu dira,eta bortz pertsona hil dira»
Recommended