View
6
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
1
06. zk. 2010eko apirila
Atxondoko Udalakargitaratzen dabenboletina
Urtea amaitu orduko apatako erdigunetik ez da kamioi gehiago igaroko
Krisiak ikututako aurrekontuak onartu ebazan Udalbatzak urtarrilean.
El pleno municipal aprobó en enero los presupuestos para 2010, afectados por la crisis.
Hirigintza Plan Orokorra, AHTaren ibilbidearen gorabeherengatik atzeratuta.
El Plan General de Ordenación Ur-bana, retrasado por las maniobras relacionadas con el trazado del TAV.
GEU BE, 2003tik ezbardintasunak gainditzeko alkartuta lanean.
GEU BE, trabajando unidos desde 2003 para superar las diferencias.
“Fondo Estatal para el Empleo y la
Sostenibilidad Local” dalakotik hartuko
diran 125.860 € erabiliko ditu Udalak
bidea egiteko. Lanak abenduaren 31 baino
lehenago egon beharko dira amaituta.
Modu honetara konponduko da, behin-
behinekoz, Atxondar guztien keja-iturri
izan dan arazoa. Fuchosarako behin-betiko
sarbidea, barriz, Jauregi-Larrako ingurutik
egin beharko da biharko egunean.
Segurtasuna, lasaitasuna eta, berba batean,
bizi kalitatea irabaziko dabe J.A. Agirre,
Foruen plaza, Euskal Herria eta Autonomia
kaleetako bizilagunek eta inguru horretan
kokatuta dagozan zerbitzu guztiak erabiltzen
ditugunok (Udaletxea, posta bulegoa,
osakidetza, farmazia, denda eta tabernak...).
PNVko zinegotziak ez dagoz ados
Udalbatzak hartutako erabakiagaz. Zalantza
legalak dituela dinoe eta diru horregaz beste
gauza batzuk egin beharko zirala.
Este año se solucionará, finalmente,
uno de los problemas que más quejas
genera en nuestro pueblo: los camiones
de la fundición. En el pleno de enero
se aprobó, con los votos del equipo
de gobierno y la abstención del PNV,
Urtarrilaren 20an egindako Udalbatzaren osoko bilkuran onartu zan fundizinorako bide barri bat egitea, Gaztetxea eta Cemosa bitartetik Urkuzura igoko dana.
1294-7
destinar los 125.860 € del “Fondo
Estatal para el Empleo y la Sostenibilidad
Local”a construir un vial provisional que
permita acceder a la fundición sin tener
que atravesar el centro de Apata.
2
udaletikherrira
Legegintzaldia hasi zanetik okerrera besterik ez dau egin egoera ekonomikoak eta horrek, noski, Udalean be eragiten dau.
ALKATEAGAZBERBETAN
iritzia
Zelan eragiten deutso krisialdiak Atxondoko Udalari?Beste erakunde publikoei eragiten
deutsen antzerako moduan, baina
udaloi apur bat gehiago. Ganera,
udalok Aldundiak emoten deuskun
diruaren menpe gagoz, neurri
haundi batean, Foru Ogasuna
dalako zerga gehien batzen dabena
(BEZ, PFEZ, Sozietate Zerga…), gero
zati bat udalen artean banatzeko.
Udal aurrekontuetan isladarik badauko egoera horrek?Holan da, bai. Legegintzaldia hasi
zanetik, urtetik urtera aurrekontua
murriztera derrigortuta egon gara,
diru-sarrerak gero eta txikiagoak
direlako. Kontuan izan behar da,
baita, azkeneko urteetan udal-tasek
ez dabiela ia igokerarik izan.
Egoera honetan zelan egiten dau Udalak zerbitzu eta inbertsino maila mantentzeko?Gure udal taldean argi daukagu
erakunde publikoak ez dirala
enpresa kapitalistak eta ez
daukiela zertan denbora guztian
benefizio edo galerei begira egon.
Gure zeregina da Atxondarrei
beharrezko zerbiztuak emotea
eta horregatik ipini doguz
martxan ludoteka, haurreskola,
gaztetxea, liburutegi barria eta,
laster, etxebizitza sozialak, posta
bulego barria eta osakidetzako
kontsulta barria. Guzti hori aurrera
ateratzeko sekula baino diru
gitxiago dagoenez, mailegu edo
prestamoetara jo behar izan dogu,
datozen urteetan apurka-apurka
ordaindu beharko diranak.
Ohikoa da maileguak eskatzea inbertsinoak egiteko?Inbertsinoak egiteko bai. Familiek
maileguak eskatzen ditue etxea edo
kotxea erosteko, enpresek makinak
edo pabilioiak erosteko eta erakunde
publikoek obrak egiteko. Ez dana hain
normala da bankuari dirua eskatu
behar izatea, inbertsino haundirik egin
barik, Atxondoko udalak orain dala
hainbat urte egin eban moduan.
Bestelako neurririk hartzeko asmorik ba ete dauko Udalak?Bai, urtean zehar zerga-bilketa
hobetzeko pausuak emongo
doguz enpresa baten laguntzagaz.
Helburua da orain arte zergak
ordaindu barik geratzen ziranak
edo gitxiago ordaintzen ebienak
jagokena ordaindu dagien.
Kontaktuak
PAPER BIRZIKLATUAGAZ EGINDAKO ALDIZKARIA
Udaletxeko telefonoa: 94 682 10 09
Udaletxeko larrialdiak: 609 77 93 12 - 670 408 484
Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoa: 94 487 31 87
Osasun zentroa: 94 658 49 95
Alkatetza: alkatetza@atxondo.net
Alkatearekin batzartzeko egunak:
eguasten arratsaldean eta bariku goizean
Urbanismo y Obras: hirigintza@atxondo.net
Juventud, Cultura, Educación, Deportes y Tiempo
libre: kultura@atxondo.net
Bienestar, Socioeconomia e igualdad:
ongizatea@atxondo.net
Medioambiente: ingurugira@atxondo.net
Hacienda, Cuentas, Personal: osaguna@atxondo.net
Idazkaria: idazkaritza@atxondo.net
Aldizkaria: udaletikherrira@atxondo.net
Liburutegia: liburutegia@atxondo.net
Etxeko traste zaharrak batzeko zerbitzua:
hileko 2. eta 4. eguaztenetan
Recogida de objetos voluminosos:
2º y 4º miércoles de cada mes
Liburutegiko ordutegia: 10-13:30 / 16:30-20:00
Gizarte langileagaz ordua eskatzeko: 94 620 04 92
3
udaletikherrira
Calefacci n ecol gica en el gaztetxe
Ya sabemos que toda actividad humana consume recursos,
genera residuos y contamina. Más aún cuando hablamos de los
recursos energéticos. Pero hay maneras de vivir que implican un
daño menor al medio ambiente, sin renunciar al bienestar.
El Ayuntamiento de Atxondo ha dado un pequeño paso en este
sentido y, al rehabilitar la antigua estación de Apatamonasterio,
utilizada ahora como Gaztetxe y biblioteca, se ha instalado un
sistema de calefacción que, comparado con los tradicionales,
tiene numerosas ventajas.
CALDERA DE BIOMASA Y SUELO RADIANTE
En primer lugar, llama la atención el hecho de que en todo el edificio
no se vean radiadores ni salidas de aire acondicionado. Ello se debe
a que el calor viene del suelo, de un sistema de tubos enterrados
por los que circula el agua caliente. Como el calor siempre asciende,
al estar en una estancia con suelo radiante, la sensación térmica
que tenemos es mayor que con otros sistemas de calefacción. De
este modo conseguimos obtener el mismo confort que con otro
sistema que estuviera a mayor temperatura. Así, como tenemos
que calentar menos agua y a menor temperatura, conseguimos
ahorrar combustible y contaminar menos.
Hablando de combustible, la caldera que alimenta el sistema
de suelo radiante tampoco es convencional, ya que, en vez de
quemar gas o gasoil, quema serrín. Para ser más exactos, lo que
quema son “pellets”, una especie de pequeñas bolas de serrín
compactado, obtenido de los residuos generados por serrerías y
empresas de muebles. (ver foto superior).
La caldera dispone de un sistema automático que transporta los
“pellets” hasta el quemador y que, una vez quemados, extrae
las cenizas a otro deposito, con lo que evitamos tener que
estar pendientes de encender el fuego, añadir leña y limpiar las
cenizas, como en los sistemas de leña tradicionales.
ENERGÍA RENOVABLE
Los beneficios que se obtienen al utilizar este combustible son
múltiples. Por un lado, no consumimos gas ni gasoil, de modo
que, además de no depender de fuentes energéticas de las que
no disponemos en nuestro entorno, ahorramos todo el coste y
contaminación derivados de tener que extraer, tratar y transportar
el combustible. Los “pellets” se fabrican cerca y se obtienen de
los residuos de la industria maderera, con las ventajas que ello
aporta. Y. por último, además de quemar el combustible con un
rendimiento cercano al 90%, los gases generados son reabsorbidos
por los bosques del entorno que, en el futuro, servirán nuevamente
de combustible, cerrando el ciclo sin nuevas emisiones de gases.
VALORIZACIÓN DE RESIDUOS
Este tipo de calderas, además, permite utilizar otros combustibles
que se puedan obtener en determinadas zonas, como cáscaras
de almendra en la zona de Levante o huesos de aceituna en
Andalucía. Ello contribuye a la revalorización de determinados
sectores productivos tradicionales, que obtienen ingresos
adicionales de lo que hasta ahora se tiraba por inservible.
tokiko agenda 21
Gaztetxean ipini dan berokuntza sistemak zerrautsa erretan dau eta, ohiko galdaren alboan, onura handiak daukaz ikuspegi
ekonomiko eta ekologikotik.
4
udaletikherrira
Berba batek ondo adierazoten badau 2010eko udal aurrekontuen izakera, berba hori krisia da, zalantza barik. Legegintzaldia hasi zanetik Udalaren diru sarrerak gitxitzen joan dira eta honek, argi dago, eragin zuzena dauka aurrekontuetan. Halan da be, Atxondoko Udala ahalegin berezia egiten ari da zerbitzu eta inbertsino maila mantentzeko. Horretarako, maileguetara joten ari da, preminazko inbertsinoei aurre egiten laguntzen dabenak.
Aurreko urteetan legez, aurrekontuak eta berauetan sartu beharreko inbertsinoak eztabaidagai izan dira hainbat batzar eta batzorde irekitan. Eztabaida eta partehartze formula hau datozen urteetan hobetu eta sakontzeko ahalegina egingo dogu.
2010eko UDAL AURREKONTUAKPRESUPUESTOS MUNICIPALES 2010
Si hay una palabra que defina adecuada-mente los presupuestos municipales de 2010 es, sin duda, la crisis. Desde el inicio de le-gislatura los ingresos del Ayuntamiento han ido reduciéndose año tras año y ello tiene un reflejo directo en los presupuestos. A pesar de ello, el Ayuntamiento de Atxondo está haciendo un esfuerzo por mantener el nivel de servicios e inversiones. Para ello se está recurriendo a préstamos que permitan hacer frente a las inversiones prioritarias.
Como en años anteriores, los presupuestos y las inversiones a incluir en los mismos han sido objeto de debate abierto en diversos foros y reuniones, mediante una fórmula participativa que esperamos poder mejorar y profundizar en los próximos años.
5
udaletikherrira
SARRERAK
Sarreren atalean aitatu beharreko lehenengo gauza da Udalaren diru-iturri nagusienaren murrizketa. Bizkaiko Foru Aldundiak zerga gehienak batzen dituenez (BEZ, PFEZ, SZ…), bertatik zati bat Udalkutxa izeneko fondo batean sartzen du, Bizkaiko udalerri guztien artean banatzeko.
2008an Atxondok Udalkutxatik 1.170.331,08 € hartu ebazan eta 2010ean, barriz, 905.989,00 €. Honek suposatzen dau 264.342,08 €ko jeitsiera, ia %23 gitxiago. Honi gehitu behar jako bestelako sarrera be gitxitu egin direla eta udal zerga eta tasak ia igo barik dagozala azkeneko urteetan. Guzti horren ondorioz, 2010erako aurrekontuetako sarreren atala, osotara, 2.721.824,34 €takoa da, 570.000,00 €ko mailegu batera jo behar dalarik kopuru horretara heltzeko.
INGRESOS
En el apartado de los ingresos debemos desta-car el descenso de la principal fuente de finan-ciación del Ayuntamiento. Nos referimos a Uda-lkutxa, fondo de la Diputación Foral de Bizkaia mediante el que se reparte entre todos los ayun-tamientos de nuestra provincia parte del dinero que la Hacienda Foral recauda de los principales impuestos (IVA, IRPF, IS…).
En el 2008 Atxondo recibió de Udalkutxa 1.170.331,08 € y en el 2010 recibirá 905.989,00 €, lo que supone un descenso de 264.342,08 €, casi un 23% menos. A este descenso debemos aña-dir la bajada de otros ingresos y la congelación casi total de los ingresos por impuestos y tasas munici-pales. Con todo, el presupuesto general de ingre-sos para el 2010 se ha establecido en 2.721.824,34 €, teniendo que recurrir a un préstamo de más de 570.000,00 € para alcanzar dicha cifra.
Zuzeneko zergakImpuestos directos
Zeharkako zergakImpuestos indirectos
Tasak eta bestelako sarrerakTasas y otros ingresos
Transferentzia arruntak(Udalkutxa)Transferencias corrientes
Ondare-sarrerakIngresos patrimoniales
Kapital transferentziakTransferencias de capital
Finantza aktiboak (mailegua)Activos financieros (préstamo)
SARRERAK / INGRESOS
270.000
50.000
173.600
910.289
1.900
745.236
377.342
6
udaletikherrira
GASTUAK
Sarreren moduan, gastuek be behera egin dabe 2010ean, guztira 2.531.267,00 €ko kopuruagaz. Honek 190.557,34 €ko superabita dakar, 2008ko ekitaldiaren emaitza negatiboa parekatzeko.
Aurreko urteetan gertatu dan moduan, aurrekontuen zatirik haundiena inbertsinoetarako erabiliko da (aurten %40 baino gehiago). Honeen artean aitatu behar dira Arrazolako errenta sozialerako 4 etxebizitzak(410.000 €), osasun zentruaren haunditzea (190.000 €) eta kale-argiteria zaharra kontsumo bajuko sistema barriengaitik ordezkatzea (120.000 €).
GASTOS
En consonancia con los ingresos, los gastos también se han visto reducidos, ascendiendo el montante total a 2.531.267,00 €, de modo a obtener un superávit de 190.557,34 € que compense el resultado negativo del ejercicio 2008.
Como en años anteriores, gran parte del presupuesto de gastos se destinará a inversiones (este año más del 40%), entre las que cabe destacar la construcción de 4 pisos de alquiler social el Arrazola (410.000 €), la ampliación del consultorio médico (190.000 €) y la sustitución de parte del alumbrado público por sistemas de bajo consumo (120.000 €).
LangilegoaPersonal
Ondasun arruntakBienes corrientes
Finantza gastuakGastos financieros
Inbertsio errealakInversiones reales
Transferentzia arruntakTransferencias corrientes
Finantza pasiboakPasivos financieros
40.000
562.500
483.725
15.000321.141
1.106.000
GASTUAK / GASTOS
7
udaletikherrira
Lamiak Emakume Taldea Gerediaga
Dantza taldea
Marixurrike
Naziogunea
Jubilatuak
Geube
Euskal Fondoa
Odol EmoleAlkartea
ZortzigarrenHerrialdea
Herria Elkartea(Saharara karabana)
GIZARTE EKINTZA / ACCIÓN SOCIAL
Guztira / Total: 12.622 €
Guztira / Total: 3.520 €
Guztira / Total: 30.290 €
Guztira / Total: 6.633 €
Guztira / Total: 9.520 €
KULTURA
Anboto
Kontseilua
Ibilaldia
Araba Euskaraz
Nafarroa Oinez Herri Urrats
Kilometroak
EUSKARA
Esku Pilota Taldea
Lasterketa autoak
Mendi Lasterketak
Mendi astea eta mikologia azoka
ElorriokoTxirrindulariTaldea
KIROLAK / DEPORTES
Nekazal AzokaFeria Agrícola
InauteriakCarnavales
GabonakNavidades
Larranora errogatiba
Apatako jaiak
Axpe eta Arrazolako jaiak
JAIAK / FIESTAS
Don MartinSantixako jaiak
Martzaako jaiak
8
udaletikherrira
Igazko udagoienean Gaztetxea barriztatzeko lanak amaitu
ziren eta, apurka-apurka, eraikina hasi da berezkoa dauan bizia
hartzen. Liburutegia otsaila hasikeratik dago zabalik Gaztetxeko
1. pisuan, bertara igoteko igogailu eta guzti. KZ-gunea ere bertan
dago, liburutegian bertan, Ukuzun kultur etxea atondu bitartean.
Herriko musika taldeek ere izango dabe lekurik gaztetxean,
insonorizatutako lokal berezi bat atondu da bertan entseguak
egin ahal izateko. Herriko bestelako taldeek be gelatxo bat
daukee ondoan, batzarrak egin, dokumentazinoa gorde eta
ordenadoreagaz idatziak, kartelak eta bestelakoak egiteko.
Txikienek be izango dabe lekurik Gaztetxean: urtebetetze jaiak
hilean behin egin ahal izango dabez lagun guztiekaz batera,
guztia antolatzeko gazteen laguntza izango dabelarik.
Danon etxea da Gaztetxea eta, beraz, emon dagiogun
bizia danon artean!
ATXONDOKO GAZTETXEA, aurpegiz barriztu ostean, bizibarritzera bidean
Para utilizar cualquiera de los tres locales hay que ins-
cribirse en la biblioteca, abierta de 10:00 a 13:30 y de
16:30 a 20:00.
SALA DE MÚSICA INSONORIZADAAl menos uno de los miembros de cada grupo tiene que ser de
Atxondo. Se dará una llave a cada grupo y se distribuirán los hora-
rios de uso del local según el número de grupos que haya en cada
momento. La coordinadora de grupos se reunirá una vez al mes.
SALA DE REUNIONES Los grupos de cultura, deportes, jóvenes, o cualquier otro
ámbito podrán utilizar este local para hacer reuniones, guar-
dar documentación o trabajar con el ordenador.
TXOKOLATADASSe celebrarán en el Gaztetxe el último viernes de cada mes, ex-
ceptuando los meses de verano. Hay que avisar con dos semanas
de antelación. La Asamblea de Jóvenes se encarga de supervisar
la txokolatada y preparar la merienda, excepto tortillas de patata y
tartas de cumpleaños, que debe traer cada cuál de casa. Se paga
el coste de la comida y bebida + la voluntad.
UTILIZACIÓN DE LOS DIFERENTES LOCALES DEL GAZTETXE
Más información en la Biblioteca
9
udaletikherriraAHT
Abiadura Handiko Trenaren proiektu desberdinek nahasketa
izugarria ekarri zuten herrira urrian. Alde batetik, Atxondo Abadiño
zatiko proiektua heldu zen, hilabete baten buruan Udalak informe
bat aurkeztu zezan eskatuz; bestetik, zati berdinean desjabetzak
deitu zituzten zundaketak egiteko. Baina nahasketa sortu zuena zera
izan zen: proiektua bakarra izan arren, desberdinak zirela.
Urriaz geroztik, inolako mugimendurik izan gabe, azken hilabeteotan
Atxondon Abiadura Handiko Trenarekiko mugimenduak somatu
ditugu: Atxondo eta Abadiño arteko mugan (Abadiñoko lursailetan)
zundaketak egin dituzte. Horrek ondorio garbiak izan ditu: herrian
polizia eta segurtasun enpresen presentzia ugaritzea, baso bideak
apurtzea, eta zenbait herritarren jabetza eskubideen urraketa.
Honez gain, Ur Agentziak Elorrio-Atxondo tarteko proiektua
aurkeztu du Udaletxean, bai Udalak zein herritarrek alegazioak
egin ditzaten. Epe horren hasiera Bando bidez jakinaraziko zaie
herritarrei hasi bezain laister; hala ere, nahi duenak eskuragarri du
iada dokumentazioa udal bulegoetan.
Udal gobernuaren printzipioetariko bat herritarrei Atxondon proiektu
honen inguruko gorabeheren informazio garbia ematea da, baina
ez hori bakarrik, garrantzitsua deritzogu, proiektu honek alboko
herrietan duen eragina ere azaltzea. Gaur egun, kasu larrienetariko
bat Aramaioko herriarena da; alkatea herri galdeketa burutzearren
auziperatuta egoteaz gain, herrirako bide nagusia itxita dute obrek
eragindako lurjausi baten ondorioz. Egoera honek ibilgailuak auzo
bideetatik ibiltzera behartzen ditu, hainbat kilometro gehiago eginez,
eta egunero-egunero istripu arrisku larria jasanaz.
Obrak hasi besterik ez dira egin, eta iada izugarrizko ondorioak
jasaten dituzte obra eremuetako herritarrek. Honen aurrean, orain
dela hiru urte atxondotarrok Martxoaren 25eko Herri Galdeketan
erabaki genuen harira, berriz ere, proiektu hau gelditu eta eztabaida
sozial zabal bat exigitzen dugu.
El absurdo rodea desde el inicio el proyecto del TAV. Se han
detectado movimientos de policía y guardas de seguridad
en Atxondo, después de que hayan expropiado terrenos
por los que el propio ADIF dice que el tren no pasará.
En las fotos podemos apreciar la destrucción que las obras
ya están causando en Abadiño y Aramaio, donde, a raíz
de un desprendimiento de las obras del TAV, tienen la
carretera principal que va a Arrasate cortada desde enero
y, previsiblemente, hasta fin de año.
AHT Atxondon - ibilbide zehatz barik
10
udaletikherrira
Martiak 8, emakumearen eguna dala eta, hainbat ekitaldi egin dira
Atxondon. Gaztetxean antzerkia eta kontzertuak, liburutegian
ipuin kontalaria, ludotekan eskulanak eta udaletxeko atarian
elkarretaratzea, argazkian ikusi leiteken moduan.
Ángel Alejo, concejal del grupo municipal EAJ-PNV, presentó
su dimisión en diciembre pasado. Concejal en el Ayuntamiento
de Atxondo desde 1999, en ésta última legislatura ha formado
parte de las comisiones de Hacienda, Cuentas y Personal; Medio
Ambiente y Bienestar, Igualdad y Socioeconomía.
Udal beharginak aukeratzeko prozesua abian
77 lagunek emon dabe izena lantaldeko arduraduna
aukeratzeko probetan parte hartzeko. Zeregin ezbardinetako
behargin izateko, barriz, 128 hautagai aurkeztu dira. Datozen
asteotan hasiko dira froga teoriko eta praktikoak egiten eta,
amaitutakoan, bestelako lanpostuetarako izena emoteko epea
zabalduko da.
Hirigintza Plan Orokorra atzeratuta, Abiadura Handiko Trenaren ibilibidean egindako aldaketak dirala eta
2009ko udagoienean ia dana prest egoan Atxondoko Hirigintza
Plan Barria jendaurrean aurkeztu eta alegazinoak egiteko epea
zabaltzeko. Baina, Abiadura Handiko Trena egiteko oinarrizko
proiektua bialdu eban ADIF-ek orduan eta, danon harridurarako,
esanda egoan moduan, ugertoki ostetik barik, trena maisuetxe
ganetik igaroko dala dinoskue orain, hasikeran PTS-ak zehazten
eban lekutik hain zuzen be. Holan ba, Plan Orokorrean
inguru horretarako aurrikusita egoazan etxebizitza, kirolgune
etabarrekoak ezin izango dira bertan eraiki eta, ondorioz, lekuz
aldatu beharrean egon gara. Aldaketok burututa, uda hasikeran
kaleratuko da, beraz, plangintza barria, herritar eta alkarteen
ekarpenak jasotzeko.
Debido a la modificación del trazado del TAV que ha
llevado a cabo ADIF, el Plan General de Ordenación Urbana
que estaba elaborando el Ayuntamiento de Atxondo ha
visto retrasada la fecha de publicación del avance.
Dimisión de Ángel Alejo
8 de marzo, dia de la mujer, tambien en Atxondo
Aurten be, AUZOLANekoak izango doguz Atxondon
Al igual que el año pasado, durante los próximos meses Atxondo
contará con un equipo de ocho personas contratadas de forma
temporal por la Mancomunidad, dentro del programa de formación
y empleo “AUZOLAN”, subvencionado por el Departamento de
Empleo y Asuntos Sociales del Gobierno Vasco y el Fondo Social
Europeo. Desde marzo hasta agosto, desarrollarán labores de
mantenimiento de espacios públicos, pintura y jardinería.
Obras de urbanización del polígono UA7
Tras haber modificado el proyecto de urbanización del polígono
en que se ubican la papelera y la fundición, se espera poder
iniciar las obras a lo largo de este año, de modo a poder dotar a
ambas empresas de accesos y aparcamientos adecuados. Estas
obras se complementarán con el vial provisional que permita a
los camiones acceder a la fundición sin atravesar el pueblo.
Fundizinoa eta papelera ingurua urbanizatzeko lanak urte
honetan hasteko asmoa ei dago.
11
udaletikherrira
Parte-Hartuz es un equipo de investigación constituido por diversos miembros de los
departamentos de Ciencia Política y Sociología de la Universidad del País Vasco-Euskal
Herriko Unibertsitatea. El proyecto de investigación pretende analizar las diferentes
fórmulas de profundización de los procesos de participación de la ciudadanía en la toma
de decisiones y la implementación de las diferentes políticas, centrándose especialmente,
aunque no únicamente, en el ámbito local. Cuentan con un curso de postgrado de
“Participación y Desarrollo Comunitario”, cuyo objetivo es formar a especialistas en
metodologías y técnicas para la dinamización de procesos participativos en el ámbito local.
El convenio firmado entre el ayuntamiento y la universidad permitirá a varios especialistas
elaborar un diagnóstico de la gestión de conflictos y participación ciudadana en nuestro
pueblo, de modo a poder mejorar la misma en un futuro.
Hace varias semanas que los miembros del equipo de investigación están reuniéndose con
representantes municipales y miembros de diferentes asociaciones y colectivos del pueblo.
El diagnóstico estará a disposición de todos los vecinos a partir del otoño que viene.
Herritarrek udal gaietan parte hartze zuzenagoa izan dagien azterketa egiten
dihardue Atxondoko Udalak eta unibertsitateak, alkarlanean.
Atxondon eskola barria egiteko
proiektua aurkeztu eban Udalean
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak
gabonetan. Datozen hileetan lanak
esleitzeko prozedimentua abian ipiniko
dabiezala aginduta dago eta 2010 urtea
amaitu orduko beharrekaz hasteko
asmoa ei daukee. Eraikinak 2.431.000
€ko kostua izango ei dau eta 2012
urtean zehar amaituta egotea espero da.
El Ayuntamiento ha concedido al
Gobierno Vasco la licencia de obras
necesaria para que empiecen a
construir la nueva escuela a finales
de este año
Eskola barria egiteko baimena emon dau Udalak
Eguraldi txarra dagoenean olgetako
lekurik ez dagoenez, ikasturtean zehar
herriko umeek izango dabe Apatako
pilotalekuan olgetako lehentasuna
arratsaldeko laurak eta bostak bitartean.
Beraz, astelehen eta barikua bitartean,
ordu horretan nagusiek ezin izango dabe
pilotan egin.
Entre las cuatro y las cinco de la tarde
el frontón de Apata estará reservado
para que jueguen los niños.
Lauretatik bostetara umeentzako izango da Apatako pilotalekua
Subvenciones para polideportivos y escuelas de música
Visto el gran número de solicitudes de
subvenciones para acudir a polideportivos
municipales de otros pueblos, este año
se volverán a conceder ayudas para
esta clase de actividades, así como para
cualquier otro tipo de cursos (música,
idiomas…) en los que se pague un precio
mayor por no estar empadronado en el
municipio donde se desarrollen.
El Ayuntamiento de Atxondo firma un convenio de colaboración con la Universidad del País Vasco
Noiz eta zer dela eta eratu zenuten GEU BE elkartea?
Orain dela 7 urte Durangalde mailan
arlo honetan martxan zegoen bakarra
Gorabide zen. Egoera honek behar
bereziak zituzten pertsonek Bilbora
mugitu behar izatea ekartzen zuen, bere
aisialdi eta astialdi beharrak asetzeko.
Zer nolako gazteekin egiten duzue lan?
14 urtetik 35 era bitartekoak dira,
gutxi gora behera, baina zabalik
dago beste adinetara. Gazteek
hainbat ezberdintasun kognitibo,
harremanezko eta inklusiozkoak
dituzte eta beste neurri batean fisikoak
eta jarrerazkoak.
Beraien adin berdineko gazteek jaso
dute aisialdirako denboraren garapen
normalizatu bat. Gurekin lan egiten duten
mota honetako gazteek aldiz, hainbat
zailtasun dituzte garapen hau lortzeko.
Hauen harremanetarako gaitasunak
mugatzen dituzten barrera sozial eta
sinbolikoak daude (itxura fisikoa, beraien
autonomia falta, euren sexualitatea,
ezgaitasun kognitiboak, beldurrak…).
Zein da zuen helburua, gazte hauei dagokienez?
Logikoa denez, gure helburua ez da
pertsona hauek jainkotzat hartuak
izatea, baizik eta, normal/anormal
diktomia apurtzea eta oztopo guztien
gainetik pertsonatzat hartuak izatea,
beraien eskubideen erabateko
gozamena ziurtatuz.
Zenbat familia dago elkartean?
“Geu Be” hazten jarraitzen du,
hasieran ginen 4 familietatik gaur egun
45 baino gehiago izatera iritsi gara
(Durangaldekoak).
Zer nolako ekintzak egiten dituzue?
Egunero egiten dugu ekintzaren
bat: kirola, informatika, lengoaia eta
entzutea, aisiadia, aldizkaria argitaratu…
asteburuetan eta oporretan, berriz,
irtenaldiak eta kanpamenduak egiten
ditugu. Pisu bat ere badugu Elorrion,
gazteen autonomia lantzeko eta
gurasoen arnas-hartzerako.
Non dago zuen egoitza?
Gure egoitza Garai Jauregian dago,
Durangoko liburutegia zena.
“Normal/anormal dikotomia apurtzea da gure helburua” “GEU BE” Behar Bereziak dituzten Familien Elkartea, 2003.urtean jaio zen Durangaldean, ezintasun psikikoak dituzten pertsonak bere kargura dituzten familien beharrei erantzuna emateko.
2010ekoapirila 6. zk.
Atxondoko Udalakargitaratzen
daben boletina
GEU BE, behar berezik dituzten familien elkartea
Recommended