29
1 EITB/EHU MULTIMEDIA KOMUNIKAZIOA masterra Ikasturtea: 2010-2011 Ikasgaia: Ziberkazetaritza Ereduak eta Genero Berriak EUSKAL HERRIKO ZIBERKOMUNIKABIDE BATEN AZTERKETA Txomin Lasarte Azkarate www.berria.info

Berria.inf oziberkazetaritza copia

  • Upload
    toxua

  • View
    216

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

1

EITB/EHU MULTIMEDIA KOMUNIKAZIOA masterra

Ikasturtea: 2010-2011

Ikasgaia: Ziberkazetaritza Ereduak eta Genero Berriak

EUSKAL HERRIKO ZIBERKOMUNIKABIDE BATEN AZTERKETA

Txomin Lasarte Azkarate

www.berria.info

2

0.- SARRERA Aztergai gisa aukeratu dudan ziberkomunikabidea www.berria.info izan da. Azterketa burutzeko 80 lagin hartu dira, bilketa-egun bakoitzean 10. Beraz, lagin osoa 80 unitatekoa da. Laginaren bilketa-datak honako hauek izan dira: 2010eko urriaren 23a, urriaren 26a, urriaren 29a, azaroaren 7a, azaroaren 13a, azaroaren 30a, abenduaren 7a eta abenduaren 13a. OHARRA: Aipatzea gustatuko litzaidake, aztertu beharreko lagin polietapikoen bilketa-datan aldaketa batzuk egin behar izan ditudala nahitaez. Bi arrazoi nagusi izan dira: Batetik, hasieran www.argia.com atariaren azterketa egiten hasi nintzen eta azterketarako elementu gutxi zituen; horren harira Koldo Mesorekin hitzegin nuen. Bere aholkua izan zen aztergaia aldatzeko eta hala egin nuen. Bestetik, lanean ari naiz astegunean eta asteburutan eta ezinezkoa izan da lagin-bilketa datak bere horretan mantentzea. www.berria.info atarian bildutako 80 laginen aldagai kuantitatiboen analisia egingo da lan honetan. Analisi informazionala eta kritikoa egingo da lan osoan zehar, balorazioa gehienbat konklusioan egingo bada ere.

3

1.- Gaitegia Gaitegiaren azterketa grafikoa egiteko orduan, lagin-bilketa burutu den egun bakoitzeko lehen lau berri garrantzitsuenak hartuko dira kontuan. Alde batetik, albisterik bozkatuena, irakurriena eta bidaliena atal ezegonkorrak direlako, kasu batzutan hutsik egoten direlako. Bestetik, lagin-bilketa burutu dudanean, politika, kirola eta iritzi atala ez direlako zoriz aukeratu. Adibide batekin azalduko dut: alperrik litzateke nik esatea 80 laginetik zorzitan gaia kirola izan dela eta hamar politika gaiari lotuta daudela, berariaz nik aukeratutako gaiak izan direnean. Errealitatearekiko ordezkapena eskasa izango litzateke. Lehen puntu honetan beraz, errealitatearekiko ordezkapena bilatu nahi da, eta horretarako ezinbestekoa da lagin-mutzo bakoitzeko lehen lau berriak soilik aztertzea. Beraz, lehen lau albisteetan (denera 32 lagin izan dira) landutako gaiak honakoak dira grafikoki azalduta:

Ikusi daitekenez politika eta gizartea gaiak duten pisua nabarmena da. Lehen lau albisteetan (albisterik garrantzitsuenak azken batean) gai hauek duten protagonismoa erabatekoa da. 32 laginetik 17tan gai nagusia gizartea izan da, 32tik 11tan politika. Hezkuntza, euskara, komunikazioa eta kultura gaiak 32tik 1ean sartu dira lehen lau albisteen artean eta kirola inoiz ez.

4

2.- Berririk bozkatuena, irakurriena eta bidaliena Albisterik komentatuenaren atala berria.infon ez dago; horren ordez albisterik bidalienaren atala dago. Hala ere, sarritan hutsik egon da atal horietariko bat edo bat baino gehiago lagin-bilketa egiteko orduan; ondorioz, beste albiste bat aukeratu da. Albiste aukeraketa horiek beren-beregi adierazita daude eranskinetan.

5

3.- Gune geografikoa Azken batean, non kokatzen dira albisteak? Ikuspegi geografiko batetik begiratuta zeri egiten dio erreferentzia informazio horrek?

Euskal Herriak (gune geografiko eta albiste iturri moduan) berria.infon daukan pisua nabarmena dela ikusi daiteke. 80 laginetik 53tan informazioak Euskal Herriari egiten dio erreferentzia. 80tik 23tan nazioarteko informazioak dira hizpide eta 80 horietatik lautan Espainia. Kontuan izan behar da, datu hauek erlatibagarriak direla; adibide batekin azaltze aldera: zein gune geografikotan sartuko litzateke segiko x gazteri egindako epaiketa Madrilen? Edo Errearak galdu izana Bartzelonan? Kasu hauetariko gehienetan gune geografiko moduan Euskal Herria aukeratu dut.

6

Ikus ditzagun lehen aipaturiko aldagai kuantitatiboak portzentaietan:

4.- Generoa(k) Generoak aztertzeko orduan, kontuan izan behar dugu lagin guztiak ez direla zoriz aukeratuak izan azterlan honetan. Lehen atalean azaldutako kasuistika berdina da. Esan nahi baita, lagin batzuk beren-beregi aukeratuak izan direla eta horrek genero batzuren mesedetan egin dezake. Adibidez: 10 lagineko lagin-multzo bakoitzean iritzi ataleko artikulu bat aukeratu da espreski. Honek %10eko portzentaia bat ematen digu, portzentai finkoa. Beraz errealitatearekiko ordezkapena ez da erabat zuzena izango. Dena den, 80 lagin horietan bilatu den genero banaketa honakoa da.

7

Argi ikusten da aztergai hauetan eredu informazionalak nolako pisua izan duen. Informazio generoak izan dira nagusi; hauetan gehien erabiltzen direnak albisteak dira. Ikus dezagun zehatzago genero horien azpitaldeak zeintzuk diren:

Informazio generoen nagusitasuna erakusten zaigu berriro. 80 unitateko lagin-multzotik 70 izan dira albisteak, 8 iritzi artikuluak eta 2 elkarrizketak. Aipatzekoa da baita ere, 80 laginetik soilik bitan izan direla elkarrizketak (beraz, soilik bitan genero dialogikoa) lau albiste garrantzitsuenen artean eta iritzi artikuluak (iritzi-generoa) behin ere ez.

8

5.- Osagarri multimediak Ziberkomunikabide honetako osagarri edo elementu-multimedien kasuistika azaltzea garrantzitsua da laginen emaitza hauek ulertzeko. Kasu batzuetan, komunikabidearen azalean, bideoa edo argazkia jartzen da albistearen osagarri, baina gero, albistearen estekan, albiste horren luzapenean, ez da multimedia elementu hori txertatzen. Lagin osotik (80 unitate) 3 kasutan ez da txertatu azaleko argazkia albistearen luzapenean. Bideoari dagokionez 4 kasutan ez da sartu azaleko bideoa albiste barruan. Ziberhedabidearen azalean, hasierako interface horretan, berria.info egiten ari den ahalegina nabarmendu behar da. Ahalegina elementu-multimediak sartze aldera, erabiltzailearen esperientzian sakonduz. Hala ere, interface horren azpiatalera abiatuz gero, albistearen luzapenean adibidez, emaitza desberdinak aurkitzen ditugu. Lan honetan albiste barruko elementuak aztertu ditut, azaleko interface horretatik haratago. Hona hemen 80 laginetik ateratako datuak multimediatasunari dagokionez:

80 laginetik 69tan ez da argazkirik erabili. Bai, ordea 11 laginetan. Portzentaietan ikusita, %86tan ez da argazkirik erabili, eta argazkia erabili da kasuen %14an.

9

Bideoaren azterketa egiterakoan ere antzerako datuak eskuratu dira:

80 lagin horietatik, kasuen %9an erabili da bideoa multimedia-osagarri moduan. 80tik 7 laginetan erabili da bideoa beraz. Gainontzeko 73tan ez da informazioa ikus-entzunezko euskarriaz lagundu. Nahiz euren erabilera urria izan, hiru multimedia elementuren erabileraren arteko konparazio bat egiteko aukera ere badago. Argazkia, bideoa eta audioa dira.

Grafikoak erakusten duenez, hiru hauen artean gehien erabiltzen den elementua argazkia da. 80 lagin hauetan audiorik ez da aurkitu (bideoko audioa bai, baina audioa bera bakarrik ez).

10

6.- Hipertestualitatea Informazioan sakontzeko aukerarik ematen al da? Euskarri desberdinetan informazioa jaso ahal izatea garrantzitsua da ezbairik gabe gaur egungo erabiltzailearentzat, baina baita informazioan sakondu ahal izatea ere. Horretarako estekak sartzen dira kazetaritza-testuetan, sakontasun-maila desberdinak sortzen direlarik.

Hipertestualitatea ez da askorik lantzen berria.infon bildutako laginaren arabera. Soilik laginaren osoaren %35ean erabili dira estekak. Baina zenbat esteka erabiltzen dira?

11

Lehen datua nabarmena da: esteken presentzia txikia da. Nabarmentzekoa da baita, estekak txertatzen direnean ere kopuru txikian egiten dela. 80tik 15 laginetan txertatu da esteka bakarra, 9tan esteka bi, 3tan hiru esteka eta kasu bakarrean lau esteka edo gehiago. Lagin osoaren %35ean sartu dira loturak edo estekak. 80 lagin horietan guztira 46 esteka sartu dira. Baina, esteka hauek nora eramaten dute?

Datuak errepasatuz: kanpora eramaten duen lotura gutxi txertatzen da albisteetan. Kanpora bideratzen duten estekak %10.86 dira. Barrura eta aurrez argitaraturiko informaziora eramaten duten loturak %80,43; eta barrura baina eguneroko informaziora eramaten dutenak %8.6. Portzentaiak argigarriak dira, lotura gehienek komunikabideak aurretik argitaratu duen informazioetara eramaten dute.

12

7.- Sakontasun mailak Sakontasuna da gaur egun balioa hartzen ari den beste kontzeptu bat. Esteken bidez sakontasun maila bat gehitzen da, baina beste elementu batzuren bidez informazioa sakondu daiteke, edozein delarik generoa, eta hala, sakontasun-mailak gehitu. Hor sartzen dira multimedia elementuak besteak beste. Ikus dezagun berria.infok zer nolako sakontasuna duen bilduriko laginaren arabera.

Sakontasun maila bakarreko laginak dira nagusi. Bigarren grafiko honek zehatzago erakutsi dezake.

13

Sakontasun maila urria nabarmendu behar da. 80 laginetik 56tan sakontasun maila bakarra izan dute aztergaiek; 26 izan dira bi sakontasun-mailako aztergaiak; 3tan errepikatu dira hiru sakontasun-maila zituztenak eta lau sakontasun-maila edo gehiago duenik ez da aurkitu. 8.- Interakzioa Interakzioa, elkarreragina. Gure artean denbora bat badaraman kontzeptu bat da interakzioa, ziberhedabideetan modu praktikoan txertatu nahian ari direna, batzuk apurka eta besteak multzoka. Elkarreragin hori ahalbidetzeko elementu bat iruzkinak dira.

Grafikoan ikusi daitekeenez, iruzkinak egiteko aukera gutxi eskaintzen zaizkio erabiltzaileari. Laburbilduz hori esan daiteke. 80 laginetik 3tan eman zaio erabiltzaileari iruzkina egiteko aukera. Baina iruzkina ez da elkarreraginerako elementu bakarra. Imprimatzea, posta elektronikoa, horrek ere elkarreragina sustatzen du. Gaur egun bada osagarri nagusi bat elkarreraginaren munduan: informazioa konpartitzea. Sare sozial modura agertzen dira, erabiltzaileen txoko modura... Buzz up, twitter, facebook, digg eta aupatu bezalako atariak dira. Tab batean klikatzea nahikoa da gaur egun ikusten ari zaren informazioa konpartitzeko.

14

Lagin osotik 53 aldiz ematen da informazioa konpartitzeko aukera, 27tan ez. Azterturiko 80 laginetik guztietan eman da informazio inprimitu eta e-postaz bidaltzeko aukera. Honako grafiko honetan iruzkinak egiteko eta informazioa konpartitzeko aukerak portzentaietan aztertu dira.

15

9.- Artxibo eta memoria osagarriak Hemeroteka digitalera jotzen da informazioa sakontze aldera, baina lehen aipatu dudan kasuetan. Loturen bidez hedabideak aurrez argitaraturiko informazioak erakusten direnean, hemeroteka digitalera bideratzen da erabiltzailea. Alegia, esteken %80 baino gehiago hemeroteka digitalera zuzentzen dira. 10.- Informazioaren berritzea Berria.infon berehalakoa da informazioaren berriztapena. Zerbait garrantzitsua jazo ahala publikatzen da. Bestalde, 00:00an ere informazio asko berritzen da interneteko atarian. Albisterik garrantzitsuenak bai bederen, eta horiek baino gehiago ere bai. Dena den, kopuru zehatzik ez dago berriztapenari dagokionez.

16

11.- Lagin bilketa iruditan

LAGINA 1. urriaren 23a

17

LAGINA 2. urriaren 26a

18

LAGINA 3. urriaren 29a

19

LAGINA 4. azaroaren 7a

20

LAGINA 5. azaroaren 13a

21

LAGINA 6. azaroaren 30a

22

LAGINA 7. abenduaren 7a

23

LAGINA 8. abenduaren 13a

24

12.- konklusio gisa Teknologia berrien ufada aprobetxatuta multimedia-elementuak gero eta ugariagoak diren honetan, berria.info mugitzen ari da. Multimedia arloak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzen ari da; horretan sakontzeko ahalegina antzematen da. Baina multimediatasun hori azaleko interfacean ematen da kasurik gehientsuenetan. Albiste barruan elementu multimediatikoen presentzia eskasa da. Kasu askotan testu hutsa bilatzen du erabiltzaikeak (testua eta informazioa inprimatu edo postaz bidaltzeko aukera), analisi-grafikoetan ikusi ahal izan den moduan. Azaleko interfaceeko albiste bat ikusiko dugu eta konparazio bat egingo dugu albistearen bertsio luzearekin.

Azalean bideo bat ikusten dugu eta albiste barrura joateko aukera ematen du.

25

Albiste barruan hau aurkitzen dugu. Testu hutsa da esteka batekin. Esteka horrek ziberkomunikabide barrura eramaten du.

Alde batetik pentsatu daiteke ez dagoela gaizki antolatua albistea. Eredu desberdinak lantzen dira, euskarri desberdinak eta erabiltzaile-profil desberdinetara heltzeko bidea eman dezake horrek. Hala ere, aldaketa batzuk egitea komenigarria dela uste dut. Azaleko bideoak arreta asko bereganatzen du, bideoa eta audioa goraka doazen garai hauetan, bideo horrek azalean erabiltzailea asetu dezakela uste dut. Baina albistearen luzapena hutsik geratzen da. Informazioa konpartitzeko aukerarik ez da ematen, bozkatzeko ere ez, eta elementu multimediarik ere ez da txertatu. Zergatik ez sartu azaleko bideoa albistearen luzapenean? Edo audioa? Adibidez, audioa finaleko bertsoekin, edo final osteko elkarrizketarekin, edo txapelketa aurretik egindako elkarrizketa batean Amets Arzallusek izan zituen inpresioekin. Azken batean, kazetariaren lanari probetxu atera behar zaio. Zergatik erabili elkarrizketa bat albiste bakar batean eta papereko edizioan? Grabagailu digitalean grabatu, soinua optimizatu grabatu aurretik eta gero, eta birritan aprobetxatu daiteke elkarrizketa hori.

26

Honako kasu hau desberdina da. Albiste barruan hau aurkitzen dugu: Bideoa, testua, eta informazioa konpartitzeko aukera. Euskarri desberdinetan eskaintzen diren baliabideen aprobetxamendu egokia egiten da. Baina analisian ikusi den bezala, 80 laginetik 7tan erabili da bideoa.

Informazioa konpartitzeko une honetan berria.infon honelako barra bat erabiltzen da.

Urriaren bukaerara arte beste barra bat txertatzen zuten; harek informazioa beste bi lekutan konpartitzeko aukera ematen zuen: bildun eta buzz upen.

27

Berria egunkaria pdf formatuan jaso ahal izateko harpidetzak bultzatzen ari dira orain; horretarako erraz ulertzeko modukoak diren pausoak azaltzen dituzte grafikoki.

Baina bada hor tartean multimedia produktu bat arreta deitzen duena. Demoa.

Harpidetu nahi duenarentzat jasoko duenaren adibide bat bailitzan jarri da demoa. Estrategikoki ondo kokatua. Argi dagoena da, pdf dokumentu batek eta demo horrek zerikusirik batere ez dutela elkarrekin.

28

Demoari benetako egunkari baten itxura eman zaio. Egunkaria irakurtzen ariko bazina legez, zaratak sartu dituzte, eta orriak banan-bana pasatzeko modua. Erabiltzailearen esperientzia positiboa bilatzeko ahalegin azpimarragarria. Adierazgarria iruditu zait ze nik uste dudanaren bidetik ekiten dio honek. Azken batean, papera eraman behar da sarera eta alderantziz. Bateko esperientziak bestekoekin trukatu behar dira. Multimediatasuna konpartitu behar dute, elkarri eragin, eta nolabaiteko crossmedia bat sortu. Egindako lanaren errentagarritasuna biderkatu behar da. Baina etxea teilatutik egiten hastea lelokeria da. Atari digitalari dagokionean lan-moldea zehaztu behar da. Une honetan sakontasun maila urriko ataria da berria.info. Nolabaiteko ahalegina ikusten da albisteetan sakontzeko, baina kasurik gehienetan sakontasun maila bakarreko albisteak argitaratzen dira; eta sakontasun maila handiagoa bilatzen den kasu gehienetan hedabideak aurretik publikatu duen informaziora eramaten duten esteken bitartez ematen da. Lan-molde horiek guztiak finkatu behar dira. Argazki eta bideoen presentzia pobrea da eta hori aldatzea garrantzitsua da. Iruzkinak egiteko aukera oso gutxi ematen da eta albisteak konpartitzeko aukera ere ez da beti ematen. Apurka, gauza horiek finkatu behar dira.

29