12
Elkarrizketa

Elkarrizketa...Elkarrizketa ki/Bank (okindegia, barbería, ban ketxea). Askotan ikusten

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Elkarrizketa

Elkarrizketa

Jean van Yzendoorn

143

lean van Yzendoorn hizkuntza erroma­nikoen irakasle da VAASA-ko unibertsi­ta te finlandiarrean; frantsesa, espanieraeta italiera irakasten ditu: oinarrizkoikastaroak eta merkatal hizkera. VanYzendoorn-ek Frantzian, Italian eta Es­painian ikasi zuen eta, bestalde, eskar­mentu handiko gizona da merkataritzan,ez bait zen alferrik aritu hogeitabosturtetan makinariaren inportazio-esporta­zioan. Orduan ere, alabaina, unibertsita­tearekin lotuta zegoen, Iparraldeko turra/­de haietan ez bait dira asko hizkuntzalatinoak dakizkitenak.

Van Yzendoorn izatez holandarra da,baina badaramatza hogeita hamar urteFinlandian, eta oso erroturik daga herrial­de horretan. Esatekoa da, era berean,Suedian ere aritu zela !anean bi urtez, Unehonetan euskara ikasten ari da. Lazkaokoeuskaltegian denboraldi bat eman zuelaaprobetxatuz, berarengana joan ginen,besteak beste, suomieraren gorabeherezhitz egiteko. Suomierarekin gertatutakoaoso interesgarria da elkarren ondoan dau­den hizkuntzei dagokienean, hizkuntz po­litikaz eta hizkuntza minoritarioez ardu­ratzen direnentzat. Jakina da horrelakosolasaldietan gauza asko geratzen dela ar­gitu gabe eta hutsuneak ere ugari izatendirela. Horretarako liburu espezialdue­tara jo beharko litzateke (sarrera motxbat bada Euskaltzaindiak argitaratutakoEuskararen Liburu Zuriaren 6. kapitu­luan). Nolanahi ere, gure ustetan, oso ja­kingarriak dira Yzendoorn irakasleakesandakoak.

ZUTABE17(1988), 143-153orr.

144

GALDERA.-Zer dela eta Euska­di aldean, Yzendoorn jauna?ERANTZUNA.-Euskara ikas­

tera etorria naiz. Bereziki maite dut.Sentimendu-kontuak, badakizu. Bes­talde, jarrera politikoa ere bada.Hizkuntza minoritarioen defenda­tzaile naiz oso. Beti arduratu izannaiz euskal minoriaren egoera politi­koaz, ez bait zait inoiz batere zuze­na iruditu indoeuroparra etorri bai­no lehenagotik hemen dagoen herribat frantsesen eta espainiarren men­dean egotea, aitormen ofizialikgabe. Diodanez, beraz, beti ardura­tu nau egoera horren alderdi politi­koak eta, nola ezin den politikaz etahizkuntzaren egoeraz arduratu be­rauek ezagutu gabe, euskara ikastenhasi nintzen, herri horren arazo etahistorian sakon eta zabalago sartze­ko.

Gi-=Zer moduz doa zure ikaskun­tza hori?E.-Euskara oso hizkuntza zaila

da. Hasieran, euskarari hamar baturte ematea pentsatzen nuen. Bainaorain ezingo dudala iruditzen zait.Ni bezalako egoeran dagoenak l Setik20 urtetara behar ditu euskara men­deratzeko. Irakurtzen eta idaztenikasiko duzu bai, baina ulertu etahitz egitea besterik da. Jendeak osoazkar hitz egiten du. Baina hizkun­tza hori gustatzen zait, oso originalada, oso indoeuroparren aurrekoa.

Gi-+Zer ikusteko dute elkarrekinzure lanak eta euskarak?

E.-Nik gaztelania irakasten dutunibertsitatean. Gaztelaniak duengauza bitxi asko euskaratik datoz,nire ustez. Esate baterako, gazte­lania da silaba motzak (bokale mo­tzak) dituen hizkuntza europar ha-

Jean van Yzendoorn

karra. Nik uste euskaran dagoelahorren arrazoia. Era berean, eneki­ko, gaztelaniak bestek ez ditu bostbokale. Hau ere, ene irudiko, euska­ratik dator. Beste hizkuntza indoeu­roparrek bost bokale baino gehiagodituzte. Horrela hobeto ulertzen di­tuzte nire ikasleek problema horiek.Gauza bera gertatzen da gaztela­niazko datibo pleonastikoarekin (Ledije a Pedro). Berehala ulertzen duteeuskarazko aditzaz zertxobait esatendiedanean, zera alegia, bere jokaeranhizkuntz indoeuroparretako datiboaeta akusatiboa sartzen dituela. Be­raz, arrotzentzat gaztelanian bitxigertatzen den gauza asko argi daite­ke euskararen bitartez. Ezaugarrihoriek, nire ustez, euskaran dute be­ren jatorria. Badu gaztelaniak argieta garbi euskaratik datorren multzobat. Uste berekoa da Helsinkiko uni­bertsitateko beste irakasle bat ere.Ezin eman <liragaztelaniazko ikasta­ro oinarrizkoak hizkuntza horiEuskal Herrian sortu zela eta ziurta­sun osoz azal daitekeen euskal sus­tratu bat baduela esan gabe.

G.-Zenbat denbora daramazueuskara ikasten? Zenbat aldiz etorrizara hona horretarako?

E.-Hau laugarren uda da. Etxeanere aritzen naiz ikasten, baina libu­ruekin bakarrik.

G.-Zein datu dira azpimarraga­rriak suomieraren garapen histori­koan?

E.-Finlandia Errusiaren men­dean zegoenean, eta Suediaren men­dean egon aurretik, suomierarik ezzen ofizialki. Bazen bai nekazal es­kualdeetan, baina ez zen aintzako­tzat hartzen. Errusiarren garaiansuediera zen Finlandiako hizkuntzaadministratiboa. Suomieradunek ez

Elkarrizketa

zuten inolako eskubiderik. Asko­rentzat oso kaltegarria izan zenegoera hau, babesik gabe aurkitzenbait ziren auzitegietan eta. Finlan­diak Errusiako iraultzaren garaianlortu zuen bere independentzia, bai­na ez horretarako gerra eginez, as­kotan esan ohi den bezala. Izan ere,1917ko abenduaren 6an bere inde­pendentzia aldarrikatu zuen Finlan­diak eta onartu egin zuten Lenineketa horren behin-behineko gober­nuak. Gero etorri zen gorrien (so­zialista eta komunistak) eta zurien(kontserbadore eta kapitalistak) ar­teko gerra. Bi urte iraun zuen guduzibil anker horrek. Zuriak atera zi­ren garaile. Ondorioz, ErrepublikaDemokratiko Independente bilaka­tu zen Finlandia. Nazionalistek, ga­raile izaki, lurralde hartako hizkun­tza ofiziala suomiera izatea nahizutenez gero, suedieradun asko suo­mieradun bihurtu zen. Errepublikagazte baten jabe ziren eta suomieranahi zuten beren nortasun-txartel­tzat. Ondorioz, suedieradunen ko­purua jaitsi egin zen (gaur egun300.000 edo dira, biztanlegoaren%7).Suedieradunek, gutxi diren arren,

suomieradunen eskubide berberakdituzte. Finlandiarrak, hala ere, lu­rralde hartako lehen hizkuntza suo­miera delakoan <laude. Lurraldehartan, esate baterako, hizkuntzabatean zein bestean babes ditzakeedonork bere eskubideak. Jyvasky­lá-n, Tampere-n, hiri suomieradunpeto-petoak, suedieraz hitz egin de­zakete auzitegietan eta epai-mahai­koak ulertzera behartuak <laudeedo, bestela, interpretaria edukitze­ra. Eta, alderantziz, suedieraz baka­rrik egiten den lekuetan agintarie­kin, epaileekin eta abar suomierazmintza zaitezke. Batean zein bes-

145

tean, denek bait dituzte eskubideberdinak.

G.-Beraz, elebakarreko eskual­deetan ere bi hizkuntzetan mintzatze­ko aukera daga?E.-Bai. Halaxe da. Administra­

zioak hainbat alorretan (justizia, po­lizia, posta, ogasun publikoa, etab.)bi hizkuntzak jakin behar ditu, baieskualde elebakarrekotan bai elebi­dunetan, Aland-en ezik.

G.-Baina elebakarreko eskual­deetan eskubide hori sinboliko hutsaizango da, biztanlego guztiak berenbizitza hizkuntza bakar horretanegingobait du.E.-Bai. Suomieradun gehien­

goak ez daki suedierarik. Suomiera­dun finlandarrek ez lukete Aland-enedo Vaasa-n, esate baterako, berenburua suedieraz defendatuko. Sue­dieradun askoz gehiagok daki suo­miera alderantziz baino. Esan daite­ke suomieradunek errusiarren etasuediarren garaian galdutako ere­mua osorik berreskuratu dutela. Ele­bakarreko eskualdeetan bizitza ad­ministratibo eta kulturala hizkuntzabakar horretan egiten da.Guzti hori gerra zibilaren eta na­

zionalismoaren ondorio da. Oso bi­lakaera mantsoa izan zen. Hogei etahamargarren urteetan, esate batera­ko, suedierak agintzen zuen beti ad­ministrazioan eta merkataritzan.Gaur egun ere enpresa handi askosuedieradunen eskuetan <laude.Bai­na suomiera oso finkaturik dago,erabat normalizatutako hizkuntzada. Aspaldidanik ditu bere unibertsi­tateak, suedierak bereak dituen be­zalaxe. Aspaldiko kontuak besterikez dira orain dela 30/40 urteko ga­taska haiek. Eskubideak ongi finka­tuak <laude eta legeak aurrikusiakditu kasu guztiak.

146

G.-Horiek horre/a, ez da muntahandikoa izango elebitasunaren ara­zoa?

E.-Gehienetan arazo horiek ezdute garrantzirik suomieradunen­tzat, baina bai suedieradunentzat.Suomieradunak kostaldeko leku ba­tzuetan bakarrik dira gutxiengo.Herrialde horietan suomieradunekhonenbesteko kopuru bat osatzenbaldin badute, elebitasun-statusaematen zaie. Arazoak suedieradunekdituzte, hiri handietan, Helsinki,Turku eta horrelakoetan, gutxitzenari bait dira. Badira hiri batzuk garaibatean elebidunak izan, Tampere,Raahe, Rauma, Pori eta Oulu kasu,eta orain, suedieradunak urritu dire­lako, suomieradun direnak. Betidaude gutxiengo batzuk hiri horie­tan. Adibidez, Tampere-n eta Oulu-nbadituzte suedierazko eskolak ins­titutu-mailaraino, baina ez daukateudal-zerbitzuak suedieraz edukitze­rik, kale-izenak suomieraz bakarrikdaude, informazio guztia suomierazematen da, etab. Ez dakit justu-justuzenbait hiri elebidun dauden, bainahandienak hauek dituzu:Helsinki, Turku, Vaasa, Pietarsaa­

ri, Kokkola, Espoo, Kaskinen, Kris­tiinankaupunki, Uusikarlepyy, Han­ko, Tammisaari, Karjaa, Porvoo,Loviisa. Hona hiri horien suedieraz­ko izenak: Helsingfors, Abo, Vaasa,Jakobstad, Karleby, Esbo, Kaskó,Kristinestad, Nykarleby, Rango,Ekenás, Karis, Borga y Lovisa. Etabadira beste asko ere.Zenbait lekutan tratu bereziak di­

tuzte. Turku-n, esate baterako, askourritu da suedieradunen kopurua.Hori kontutan edukitzera, suomiera­dun huts bezala tratatua izan behar­ko luke, baina, beti suedieradun izandenez gero, hitzarmen berezia egin·da; horregatik, hiri hori beti elebi-

Jean van Yzendoorn

dun izango da. Hantxe daga uniber­tsitate suedieradunik zaharrena:Abo Akademi. Irtenbide bera emanda Helsinki-n ere; han unibertsitateelebiduna da eta merkatal eskola na­gusia, berriz, suedieraduna. Hiri ho­rietan kale-izenak bi hizkuntzetandaude, kalean bi hizkuntzak entzu­ten dira, nahiz eta gehiengoarena ge­hiago entzuten den, administrazioanbiak erabil daitezke.Finlandiar guztiak daude hiz­

kuntz talde batean ala bestean sail­katuak, eta eskualde elebidunetanberen ama-hizkuntzan zerbitzatendituzte.Dena dela, izaten dira gorabehe­

rak ere. Egunkarietan eta azaltzendira funtzionari batzuek bi hizkun­tzak menderatzen ez dituztelako sa­lakuntzak (tren-gidariek eta poliziekbiak jakin behar dituzte Finlandiaguztian).

G.-Aizu, eta zu bizi zaren hirian,Vaasa-n, nola funtzionatzen du elebi­tasunak?E.-Gehienek bi hizkuntzak da­

kizkite. Edozein denda, banku, bule­go, zerbitzutan egin daiteke nahizsuedieraz nahiz suomieraz. Beti be­zeroa mintzo den hizkuntzan eran­tzungo diote. Batzuetan hizkuntzazaldatu ere egiten da solasaren ba­rruan.Hitzaldi ofizial guztiak bi hizkun­

tzotan egiten dira, baina entzule guz­tiek bi hizkuntzak dakizkitela jaki­nez gero, honelako zerbait gertadaiteke: lehenbizi suomieraz eginzati bat, gero suedieraz jarraitu, gerosuomieraz berriz, astera suedierazeta horrela.Iragarkiak bi hizkuntzetan izaten

dira eta era berean enpresen eta den­den izenak ere. Esate baterako: Leipo­mo/bageri, Parturi/raksalong, Pank-

Elkarrizketa

ki/Bank (okindegia, barbería, ban­ketxea).Askotan ikusten <lira lagun-tal­

deak batzuetan suedieraz eta bes­tetan suomieraz hitz egiten, eta oro­bat gertatzen da etxeetan ere,lagunak biltzen direnean. Zenbaite­kin gaur suomieraz arituko zara etabihar suedieraz. Hori ez da aintzako­tzat hartu ere egiten.Salbuespen bakarra azoka da.

Han saltzaileak inguruko nekazarisuediera besterik ez dakitenak bait<lira, azokara egunero beren baraz­kiak eta saltzera etortzen direnak.

G.-Nola daude antolatuak eskolaeta mass-mediak eskualde elebidune­tan?E.-Esan ohi da badagoela horre­

tan arrazakeri modu bat eta separa­tismoa eta suedieradunak eta suo­mieradunak ez direla elkarrekin ha­rremanak eduki zale. Nik, kanpotarnaizen honek, hori gehiegitxo esateadela uste dut.Hizkuntzak berdin banatuak <lau­

de eskualde elebidunetan. Mass-me­diatan badaude egun suediarrak(suedieradunek hirugarren katea batnahi dute, suediera hutsezkoa). Esa­te baterako, astearteko programasuedieraz izaten da, baina suomie­razko berri-emanaldiak tartekatuko<lira. Egunero <laudeberri- emanal­diak suedieraz. Berri-emanaldi ho­rien tartean suomierazko programak<laude suedierazko itzulpenarekin(azpitituluak). Mendebaldeko es­kualde elebidunetan Suediako tele­bista ikusten da eta, horregatik, es­kariak gutxiago izaten <lira eta ezhain beroak, ez bait dute ikusleekberek ordaindu beharko luketen-eta asko ordaindu ere- beste ka­tea baten irrikarik.

147

Egunkariak: eskualde elebidun guz­tiek dituzte egunkari suedierazkoakzein suomierazkoak. Horrela, Vaa­sa-n Pohjalainen eta Vasabladet<laude, Helsinki-n Helsingin Sa­nomat eta Hufvudstadsbladet. Tur­ku-n Turun Sanomat eta Abo Unde­rrattelser. Gehiengoa suedieradunenaden eskualde batzuetan suedierazkoegunkariak bakarrik dituzte.Talde bakoitzak bere eskolak ditu,

beti elebakarrekoak. Ez <lago he­mengo hiru ereduekin konparatze­rik. Eskolako hezkuntza suedierazzein suomieraz ematen da. Jakina,eskola suedieradunetan lehenengohizkuntza arrotza suomiera da etasuomieradunetan suediera izatenzen; baina, dirudienez, erdialde etaekialdeko leku batzuetan ingelesakordezka dezake suediera. Horrekkalte handia egiten dio suedierarenezagutzari eta eskandinabiartarrenarteko harremanei. Goi-mailako es­kolen artean (adib., hotelgintza, eri­zainak) badira elebidunak, eta hiz­kuntza batean zein bestean egindaitezke ikasketak.Suomieradun unibertsitateetan,

Vaasa-koan esaterako, ikasleek azter­ketak suediraz egin ditzakete. Hotsingelesetik edo alemanetik edo itzul­pen bat egitekoan, suedierara edosuomierara egin dezakete. Eta galde­rei ere suedieraz erantzun dakieke.

G.-Aland-go artxipelagoan hiz­kuntza ofiziala suediera da, % 99akhizkuntza horretan hitz egiten duela­ko. Ez al du horrek hizkuntz komuni­tateen arteko gataskarik sortzen?E.-Ez. Ez da gatastarik. Irleetan,

legearen arabera, ez <lagoegoera al­datzerik. Artxipelagoak bere esta­tutu berezia du. Esate baterako, ezdute soldaduskarik egiten. Artxi­pelagoko hizkuntza beti suediera

148

izango da. Rango gutxiengo suomie­radunak ez du bizitza publikoansuomiera erabiltzeko eskubiderik.

G.-Nola sortu du historiak egoerahori?E.-Errusiako Iraultzakoan ez ze­

kiten irla horiek Suediarenak ala Fin­landiarenak ziren. Uste dut ONUkerabaki zuela.

Gi-=Suomierak, beraz, hiltzea bes­te biderik ez du alde horretan?E.-Ezin hil, ez bait da inoiz bizi­

rik egon. Han hitz egiten den suo­miera-apurra kanpotik etorritakoada.

G.-Gaia aldatuz, nola daude ba­natuak zenbakitan hizkuntza horiekFinlandian?

E.-Suedieradunak 300.000direlaesan daiteke. Hauen artean 20.000-30.000 ez du suomierarik jakingo,batez ere Aland-go artxipelagoan,hango gehiengoak suediera besterikez bait daki. Mendebaldean ere, Bot­niako kostaldean, badira suomieraez hitz egiten ez ulertzen dutenak(Vóra, Sundom, Solf, Malax), etaberdin artxipelagoan (Replot, Ber­gó), Suomieradunek normalean ezdute suedieradunekin suedieraz hitzegin nahi izaten, ahal badute behin­tzat (suedieraz hitz egiteko gauza di­ren suomieradunez ari naiz, jakina);eta eskualde elebakardunetan diot,zeren besteetan biak nahasian erabil­tzen bait dituzte. Baina zenbaitekhitz egiten du suedieraz kanpotarre­kin. Nik esango nuke suomieradu­nen % 28ak badakiela nola edo halasuedieraz ere; dirudienez, askok usteduen baino portzentaia handiagoa.

G.-Zer derizkiozu lurraldeak hiz­kuntzaren arabera zatitzeari?E.-Kostaldeko suedieradunek

Jean van Yzendoorn

zein eskualde elebidunetako suomie­radunek uste dute merezi duela bihizkuntzak mantentzea, hori aberas­tasun bat delako. Politikari suomie­radunentzat suediera jakitea aberas­garri da, horrek Eskandinabia osokoateak zabaltzen bait dizkie. Arrazoipraktikoengatik ikasi nahi dute sue­diera finlandar askok (Suedian lanegin nahi dutelako, han soldatak ho­beak bait <lira).

G.-Nola konpondu dute finlandia­rrek beren hizkuntzaren estandari­zazioa, hizkuntza hori ez bait da in­doeuroparra, baizik eta ugrikoa edofennougrikoa?

E.-Bada Finlandian Hizkuntza­ren Institutua, Kieli-Instituutti. In­dependentzia lortu zutenez geroztiksuomiera estandarizatzen ari da Ins­titutu hori. Suomiera idatziaz hitzegitekotan, derrigorrezkoa da AitaMikael Agrícola aitatzea; honekitzuli bait zuen Biblia suomierara.Alabaina, Agrikolak, bera suedieraizaki, itzulpen eskasa egin zuen, er­darakadaz josia. XVI. mendeko saiohorri ezin emango diogu hizkuntzanormalizatuaren izenik. Baina Keeli­-Instituutti-k bai bideratu zuela, etaazkar bideratu ere, suomieraren mo­dernizazioa. Hizkuntzaren berarenbarruko irtenbideak bilatu zituen,bertakoak; ez zituen, beste zenbaithizkuntzak bezala, latinezko edogrekozko hitzak onartu. Bigarrenmundu-gerra hasi baino urte batzuklehenxeago eman zen bukatutzatnormalizazioa. Gaur suomiera era­bat normalizatutako hizkuntza da.Guzti hori nazionalismo sutsuarenondorio izan zen, honek bultzatubait zuen horrelako bilakaera.

G.-Dialektoen arteko konprome­zua izan al zen?E.-Suomieraren oinarria hegoal-

Elkarrizketa

deko suomiera da. Badira lauzpa­bost dialekto nagusi: Kareliakoa,zail samarra, Savo, Finlandiakoekialdekoa hau ere, Háme, hegoal­dean eta Pohjola, mendebaldean.Desberdintasunik gehienak foneti­koak <lira. Adibidez, mendebalde­koek bokale gehiago tartesartzendute. Dialekto batzuek hiztegi zaba­lagoa dute --jatorrizko hiztegia,oso antzinakoa->- besteek baino,hauek berriagoak bait <lira,mende­baldekoak, esate baterako. Hauetansuedierazko hitz gehiago daga, suo­mierara egokituak. Baina dialektoguztiak <lira ulertzeko modukoak.Hegoaldeko suomieradunak, esatebaterako, ulertuko ditu ekialde, ipa­rralde eta mendebaldeko dialek­toak.

Gi-+Estandarizazioa diozunean, ida­tzizko estandarizazioaz ari zara, ezta?E.-Bai. Halaxe da.

G.-Ba al daga ahozko hizkera es­tandarrik?E.-Bai horixe. Inor gutxik egiten

du suomieraz idazten den bezala.Beti <laudediferentziak: fonetikoak,hiztegikoak, laburpen gramatikalak.

G.-Eta mass-medietako hizkera?E.-Hizkuntza ofiziala da, ida­

tzia.

Gi-+Lehen Finlandiaren indepen­dentzia aitatu duzu; nola suspertu zenFinlandia? Badirudi suspertze hori1860an hasi zela, ezta? Nola sortu etano/a garatu da Finlandiak bere inde­pendentzia lortu duen arte?

E.-Bada Finlandia suspertzekomugimendu bat, 1864ean hasi zena.Sneilman izeneko suedieradun batekhasi zuen. Nazionalista bihurtu zeneta Finlandiako dirua sortu zuen.Une hartan Finlandia dukerria zen

149

eta Errusiaren mendean zegoen. Sus­perketa hori Europako beste mugi­mendu askatzaileen garaikoa da.Italiaren batasuna egin zen garaihartan. Askatasunaren aldeko mugi­menduak sortu ziren herrialde asko­tan: Alemanian, Frantzian ... Norbe­raren nortasunaren konstzientziaeskuratu zuten askok. 1850ean, adi­bidez, hizkuntz nazionalismoa sortuzen Frantziako hegoaldean, Mistraleta Provenzako Felibrige-rekin. Iden­titate finlandiarraren konstzientziaere indartzen hasi zen. Asko lagunduzuten horretan intelektuak suedia­rrek. Finlandian arte-mugimenduhandia sortu zen. Sibelius, esate ba­terako, musikan. Literaturan AlexisKivi, gaurko suomieraren arbasoa.Lehenbizi suedieraz idazten zuen,Alexis Stenvall izenarekin, eta gerosuomieraz. Berak ezarri zuen gaurkosuomiera estandarraren oinarria.Zazpi anaiak izeneko liburua idatzizuen, Finlandiako literaturan garran­tzi handiko idazlana. Orduantxe eginzen Kalevala ere, Elias Lónnrot-ekbildu zuen epas mitologikoa. Kulturgarapen honek Alexander Il.arenlaguntza handia izan zuen, Finlan­diaren oso laguna bait zen eta horre­gatik oso estimatua. xx. mendearenhasieran finlandarren, Finlandiakodukerriaren, askatasuna mugatzenhasi ziren. Zenbaitetan hirien izenakere aldatu zituzten; esaterako, Niko­lajstad jarri zioten izen Vaasa-ri,Izan zen Errusian mugimendu pa­neslabista bat, Finlandian errusieraezarri nahi zuena. Errusiera garaihartan derrigorrean ikasi behar iza­ten zen eskoletan. Gutzi korrek elitebat sortzea ekarri zuen -paradoxabada ere, suedieraduna=-, Finlan­diaren askatasuna helburutzat hartuzuena. 1915ean lagun batzuk bidalizituzten Alemaniara zientzia milita­rrak ikastera. Hauetxek izan ziren

150

Errusiako Iraultzakoan Finlandiansartu ziren lehenengoak, beren he­rria askatzera.

G.-Mende honen hasieran suedie­rak presentzia zabala zuen hirietan,bai demografiaren aldetik bai gizar­tearen aldetik, Handizkiak suediera­dunak ziren. Zernolako eragina izandu horrek suomieraren normaliza­zioan?E.- Aberatsak eta handizkiak

beti izan ziren suedieradunak. Hirihandietan bizi ziren: Helsinki-n,Turku-n, Vaasa-n, Tampere-n, garaihaietan hiri horietan ere suedierazegiten bait zen. Baina poliki-polikiindependentziaren aldeko mugimen­duan sartu ziren. Oraindik ere badi­ra suediarrak eskualde askotan. Hauherriaren hizkeran eta dialektoanatzematen da. Mendebaldean badiraherriak, lantegi baten inguruan sor­tuak. Herriska hauetako hizkuntzasuediera da, nagusia suedieradunazelako eta langileak berak ingura­tzen zituelako. Enpresari hauek kul­tur erakunde suedierazaleei lagun­tzen zieten.Beti izan da, oraindik ere bai, sue­

dieradunak suomieradunak bainointelektualagoak direla pentsatzekojoera. Suedieradunek hezkuntza ho­bea izan dute. Gaur errazago da uni­bertsitate suedieradunetan sartzen,hauetan eskariak besteetan bainourriagoak bait <lira.Taldeak txikia­goak izaten <lira eta zerbitzuak, se­guraski, hobeak.

Gs-=Borroka luzea egin ondorensartu zen suomiera eskolan eta uni­bertsitatean. Adibidez, Helsinkikounibertsitatean suomiera ez zen derri­gorrezkoa 1894 arte. Nolakoa izenzen borroka hori hezkuntzan?E.-Suomierak ez zuen izan aitor­

men ofizialik independentziara arte.

Jean van Yzendoorn

Finlandia dukerri zenean, ez zensuomierarik eskatzen erakunde ofi­zialetan. Abertzaleek aurre emanzioten bidegabekeria horri, bainaezin zen gauza handirik egin zarra­ren administrazioaren aurka edoaurrean. Zarraren esku zegoen esku­bideak aitortzeko ahalmena. Lenin­gradon erabakitzen zen guztia. Za­rrak ez zuen indar finlandiarrikizaterik nahi. Baina l 890ean, eta le­henago ere bai, bazen suomierazkoeskola, hizkuntza honek unibertsita­tean lekurik ez zuen arren.

G.-Zer egin zuen Elizak Finlan­diako herriaren borroka horretan?E.-Finlandiako Eliza estatuaren

Eliza da. Elizaren bulegoetan ezkonzaitezke, esate baterako, agintari zi­bilen aurrean azaldu gabe. Elizakbeti izan du egitekorik asko eta bereerruak ere baditu. Finlandiak Erru­siaren aurka sortu edo zuen gerrahartan ere izan zuen Elizak zeriku­sia. 1939an Errusiako gauza guztiakgorroto zituelako eta Alemaniakogauza guztiak miresten, faszismora­ko joeragatik, errusiarrak beldur zi­ren ez ote zieten alemanek erasokofinlandiarren Iurraldeetatik aleman­zaletasun horretaz baliaturik. Segu­rantzia zela eta, Leningrado aldekomuga goragoa egotea nahi zuten.Nazionalista finlandiarrek uko eginzioten asmo horri Elizaren lagun­tzaz.Esan ohi da Eliza agintean dagoe­

naren aldetik jartzen dela. Elizakoartzainek independentziaren aurre­tik suediarrak izaten ziren eta sue­dieraren alde jokatu ohi zuten, baitahaurrei suomierazko izenak jartzeadebekatu ere. Ez zegoen, esate bate­rako, teología suomieraz ikasterik.Esan behar da garai hartan Eliza ga­raiko egoerarekin konformatu zela.Baina, hala berean, esa behar artzai-

Elkarrízketa

nek antzinatik prestatu zituztelahaurrak Lehenengo Jaunartzerakoherriaren hizkuntzan, hots, suomie­ran. Horrela suomiera irakurtzenikasi zuten (Biblia) eta artzainak ida­tzizko suomieraren sorkuntzan par­taide izan ziren.

G.-Gaur egun ez al da handia na­zioarteko hizkuntzak, ingelesak, egi­ten duen presioa? Ba al daga hizkun­tza hau funtzio formaletatik ez­formaletara lerratzeko arriskurik?

E.-Izango <lira agian horrelakoarriskuak frantsesa, aleman, holan­dera, suediera eta antzeko hizkun­tzentzat, horiek familia europarre­koak bait <lira. Baina ez dut ustesuomierari horrelakorik gertatukozaionik. Rain <liradesberdinak, ze ezduen ematen inolako erasorik egondaitekeenik. Suomiera aglutinante­-sintetikoa da, eta ondo mantentzenda.Egia da, bai, ingelesaren eragina

gero eta handiagoa dela. Gazteekbeste edozein hizkuntza baino nahia­go dute nazio artean komunikatze­ko. Suedieradunak <laudeberen hiz­kuntza ingelesak baztertuko oteduen beldurtuta.

G.-Badu suomierak bere presen­tzia hizkuntza nazionala den aldetiketa iharduera sozialean. Euskal He­rrian berriki egin den ikerketa batekadierazi du funtzio kulturalari daga­kionean suedieraren konpetentzia ja­saten ari dela suomiera. Zer diozu zukhorretaz?E.-Agian egia izango dela. Kul­

tur aldetik maila hobea dute suedie­radunek, lehen esan dudan bezala.Kultur elitea denez, errespetua mere­zi du suedierak. Hori egoerak berakekarri du. Alabaina, nik esango nukesuomierak, azaletik begiratuta behi-

151

nik behin, ez duela inolako kalterikjasan.

G.-Badira suomieradunen taldeakFinlandiatik kanpo. Ba al daga ta/dehorien eta Finlandiarren artean harre­manik?

E.-Karelian (Ita-Karjala, Ekial­deko Karelia) suomiera garbia hitzegiten da. Sobietar Batasuneko Ipa­rraldean ere (Leningradotik Mur­mansk-eraino) Kareliako dialektoanmintzo <lira. Leningrado aldean erebazen beste talde bat (Inkerinmaa).Horiek suomiera garbiagoa zutenoraindik, Finlandiako suomiera es­tandarraren parekoa. GerrakoanURSS-eko bazter guztietara sakaba­nu zituzten. Baina poliki-poliki be­ren lurraldera bildu ziren berriro etaorain asko <lira suomieradunak es­kualde batzuetan.«Inkerinmaalaiset» gazte askok

gaizki egiten du suomieraz, baina eli­za luterotarrak (duela hamar urteelizak herriari itzuli zizkioten) suo­mieraz egiten du berriro ere, eta kris­tau ez diren asko joaten <lira berenama-hizkuntza entzun eta askatasunosoz erabiltzera.Finlandia eta Kareliaren artean

badira lotura kulturalak. Badira ha­rremanak Petroskoi eta Finlandia­ren artean teatroan, musikan, dan­tza folklorikotan eta abar. Badiratalde finlandiarrak beren antzerkiakegitera Petroskoi-ra joaten direnak.Badira Karelian suomieraz idaztenduten idazleak. Egia esan, literaturahori ez da asko azaltzen Finlandian,baina bada. Biztanlegoren % 40kbaino gehiagok suomieraz egiten duoraindik ere. Besteak errusoak <lira,komunistek ekarriak, batez ere mun­du-gerraren ostean, errusiera berre­zartzeko.

152 Jean van Yzendoorn

Bada Petroskoi-n egunkari batsuomieraz, Punainen Lippu (Banderagorria), oso herrikoia. Eskuetatikkentzen ornen dizkiete saltzaileei ka­lera atera bezain laster.

G.-Baina ez da zaila luzarorasuomierari Errusian datorkion geroa­ri antzematea, ezta?E.-Errusian orain lan egiten da

errusieraren hizkuntz inperialismoa­ren mendean bizi diren hizkuntzaminoritarioak mantentzeko. Badaekoizpen literarioa, hiztegiak, iruz­kin kritikoak ... Baina oso gutxi.Dena den, suomiera irakasten da

Petroskoi eta Leningradoko uniber­tsitateetan eta baita Moskukoan ere.Estonian ere bai. Unibertsitate ho­rietan goreneko azterketa egin daite­ke, doktoradutza barne.

G.-Eta Suediarekiko harremankulturalak?E.-Gutxi. Nik esango nuke Sue­

diaren arduragabekeriarengatik. Sue­diarrei ez zaie batere axola Finlan­diako gutxiengo suedieraduna. Fin­landian badago Suediako telebistaikusterik, eta hori pribilegio handiada suedieradunentzat. Suediarrek,ordea, uste dute Finlandian deneksuomieraz aritzen direla. Hala ere,Umea eta Vaasa-ko unibertsitateakaritzen <liraelkar-lanean, eta horrekegoera hobetzen ari dela esan nahidu, azterketen balioa elkarri aitor­tzen bait diote. Bestalde, Vaasa-koeskualdean turista suediar asko iza­ten da.

G.-Besterik ezer?E.-Agian beste hirugarren hiz-

Elkarrizketa

kuntza bat ahaztu zaizula, Finlan­diako hirugarren hizkuntz taldea,laponiarrak alegia. 4.000-5.000 lagu­nek hitz egiten dute hizkuntza horre­tan Enontekió, Utsjoki, Sodankyliieta abarretan. Oinarrizko hezkun­tzarako badituzte beren hizkuntzakoeskolak. Laponierak, ordea, zoritxa­rrez, ez du status ofizialik errepubli­kan.

153

G.-Bukatzeko, zer erizten dioeuskararen egoerari zu bezala kan­poan bizi den batek?

E.-Finlandiarrak jeneralean ezdakite ezer askorik Euskal Herriazeta hemengo arazoez, Horren berridakitenak euskaldunen alde <laude,bai bait dute elkarren antza hemen­go eta beraiek bizitutako egoera his­torikoek. Oso begi onez begiratzendiote Euskadiri.